Post on 23-Jul-2020
GIPUZKOAKOHITZA
ANDONI CANELLADA / FOKU
Etzi egingo dituzte udal eta foru hauteskundeak, Europakoekin batera bEAJ eta EH Bilduren artekolehia estua espero da Gipuzkoan bBoto gutxiren gorabeheran egon daitezke alkatetza asko b 2-3
Aulki jokorako atzerako kontua
Euskal Herria-Sahara
Sahararen aldeko jardunaldiakantolatu dituzte Pasai Donibanen
13Landa eremua Nekazaritzakultura ez galtzeko lanketan
ari da Uggasa garapen agentzia
6Ostirala
2019ko maiatzaren 24aX. urtea400. zenbakia
www.gipuzkoa.hitza.eusgipuzkoa@hitza.eus
2 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 24aAstekoa
M26
d
Udal eta foru hauteskundeak
Eider Goenaga Lizaso Donostia
Aurreikuspe-nek balantzaEAJren alde-rantz eramanarren, Gipuz-koako foru
hauteskundeetan lehia estuaizango da jeltzaleen eta EH Bildu-ren artean. Kanpainan kaleratu-tako bi inkestei erreparatuz gero,EAJ lehen postuan indartu egingodela dirudi. EITB Focusen arabe-ra, 4,8 puntu egingo lukete gorajeltzaleek, eta botoen % 36,8 esku-ratuko lituzkete; Ikerfel etxeak ElDiario Vasco-rentzat eginiko in-kestak, berriz, 2,9 puntuko igoeraaurreikusten du EAJrentzat: bo-toen %34,9 eta hogei eserleku(orain baino bi gehiago). EITB Focusen arabera, EH Bil-
duk ere gora egingo luke: 2015eanbaino 3,3 puntu gehiago lortukolituzke (botoen %32,5). Ikerfelekjaso duenez, EH Bilduk 1,5 puntuegingo luke behera: botoen%27,7rekin eta bi eserleku gutxia-
gorekin (hamazazpitik hamabos-tera jaitsita). Sozialistei dagokie-nez, 2015eko emaitza bertsua au-rreikusten du Ikerfelek (botoen%16,3 eta bederatzi eserleku), bai-na EITB Focusek 2 puntuko jai-tsiera iragartzen du (botoen%14,7). Ikerfelek dio ElkarrekinPodemosen emaitzetan jaitsieratxiki bat egon litekeela, bainaeserleku kopuruari (sei) eutsikodiola, eta PPrentzat puntu batekojaitsiera iragartzen du, baina dueneserlekuari eutsita. EITB Focusekjaitsiera handiagoa aurreikustendu bi alderdi horientzat: 3,5 pun-tukoa Podemosentzat eta 2 pun-tukoa PPrentzat. Iragarritakoa betetzen bada,
Markel Olano izango da berriroGipuzkoako ahaldun nagusia,baina EAJk laguntza beharko dugobernagarritasuna bermatzeko.Lehia estu horretan, inkestek ezasmatzea eta EH Bildu lehen inda-rra izatea ere gerta liteke. Joan denigandean, Batzar Nagusietarakohautagaiekin eta Gipuzkoako al-kategaiekin eginiko ekitaldian,
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordi-natzaile nagusiak esan zuen Gi-puzkoan «irabazteko aukeraerrealak» dituztela. Irabaziz gero,halere, ez dirudi EH Bildu 2011koemaitzak berritzeko moduanegongo denik; 119.000 boto eta 22eserleku lortu zituen (EAJk, ha-malau eserleku).
Bi oilar oilategianOtegiren arabera, oilategiko bi oi-larrak dira EAJ eta EH Bildu,«menuko bi jaki garrantzitsue-nak», eta «osagarriak» dira gai-
Gipuzkoako foru hauteskundeetan,estua izango da EAJren eta EH Bildurenarteko lehia, baina inkestek EAJriematen diote garaipena. Kanpainako bi asteotan, ahaldungai nagusiakgogotik saiatu dira sare sozialetan.
Kanpainapantailetanegiten da
51
ITURRIA: EUSKO JAURLARITZA
GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
2015 EH Bildu 103.140
EAJ 112.918
PSE-EE59.080
Podemos-Ahal Dugu
43.126
PP19.395
18
17
9
6
1
1
2
3GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2019ko maiatzaren 24a AstekoaM26
d
Udal eta foru
hauteskundeak
nerako alderdiak. Markel Olano,
berriz, kanpaina osoan aritu da bi
ereduren artean hautatu beha-
rraz hizketan; EH Bildu iragana-
rekin eta EAJ etorkizunarekin
lotu du hark. «Gure bizi eredua,
gure ongizatea, gure lehiakorta-
sun ekonomikoa, gure gizarte la-
guntzak jokoan baleude bezala
bozkatu behar dugu», adierazi
du jarduneko ahaldun nagusiak,
Twitterren kanpainan txiokatu
dituen dozenaka mezuetako ba-
tean.
Txio gehienetan, Olanok gi-
puzkoarrentzako arrisku gisa
aurkeztu du EH Bildu: «Gipuzko-
ak ezin du arriskuan jarri egon-
kortasuna eta aurrerabidea di-
tuen etorkizuna»; «azken legeal-
dian buelta eman diogu paralisi
egoerari, gobernantza modu berri
batekin»; «aurrerabidean jarri
gara berriro. Orain ezin dugu be-
rriro atzera egin». Horiek izan
dira mezuetako batzuk.
Olanok bezala, aldundirako
gainerako hautagaiek ere kanpai-
na aktiboa egin dute sare soziale-
tan —baita herri eta hirietako al-
kategaiek ere, bakoitzak bere
neurrian—. Azkenaldian, kalean
baino gehiago, sare sozialetan
egiten da kanpaina. EH Bildu izan
da aktiboenetako bat, eta ia-ia
momentuan eman du Juan Kar-
los Izagirre ahaldun nagusi izate-
ko hautagaiak azken bi asteetan
herriz herri eginiko biraren berri.
Izagirrek ere bi aukera posibleri
buruz hitz egin du hainbat mezu-
tan: «EAJ-PSE akordioa ez da Gi-
puzkoako gehiengoaren isla.
Akordio berriak behar ditugu, za-
balagoak, herriaren borondatea
eta aniztasuna kontuan izango
dituztenak, herri akordioak. Hori
posible izateko, EH Bilduk lehen
indarra izan behar du!».
Gipuzkoan lehen indarra izate-
ko helburuaz ez ezik, 2015ean
galdu zituzten udaletako asko be-
rreskuratzeari buruz aritu dira
EH Bilduko ordezkariak kanpai-
nan, Izagirrek Arrasatera eginda-
ko bisitaren ondoren zabaldutako
mezuaren ildo beretik: «Maiatza-
ren 26an berreskuratu egingo di-
tugu udalak, eta Arrasaten hasiko
gara». EH Bilduren kanpainako
leloak dei zuzena egin die herrita-
rrei: Zurekin Gipuzkoa gara izan
da leloa, eta Gipuzkoakendu eta
haren lekuan herriaren izena jarri
dute, tokian-tokian. Izagirrek
hainbat sektoreri dei bera egin die
bere txioetan: gazteei, protestan
ari diren lehen arretako langileei,
Kaleratzeak Stopeko kideei... Ia
agerraldi guztietan errepikatu du
herritarrak «erdigunean» jarri-
ko dituztela.
Emakumeen kirola izan da
kanpainan denek aipatu duten
beste gaietako bat; Realak Espai-
niako Kopa irabazi ostean alderdi
guztietako hautagaiek baliatu zu-
ten aukera haiek zoriondu eta
emakumezkoen kirola babesten
dutela esateko. Pedro Sanchez Es-
painiako jarduneko gobernubu-
ruarekin agertu zen Denis Itxaso
maiatzaren 15ean, Anoetan; au-
rretik, Granadan izan zen Kirol
diputatu gisa, eta taldekideei ha-
rrera egin zien foru jauregian.
Gobernukide izan arren, kan-
painako mezuetan EAJtik alden-
tzen saiatu da Itxaso. Ondorengoa
da adibideetako bat: «Gipuzkoa-
ko udalerri guztientzat ariko den
ahaldun nagusi bat behar dugu,
eta ez soilik EAJk gobernatutako
herrientzat ari dena. Olanori han-
di gelditzen zaio kargua». EAJre-
kin gobernuan egin dituzten lau
urteei ere egin die erreferentzia
PSEko hautagaiak: «Gipuzkoako
sozialisten ezaugarrietako bat
izan da lortu dugula diputazioak
kasu egitea orain arte nazionalis-
mo hegemonikoak abandonatuta
zituen tokiei, Pasaiari adibidez».
Elkarrekin Podemoseko Maria
Valientek feminismoa eta ingu-
rumena izan ditu ardatz kanpai-
nako mezuetan. Hautagaiak Twi-
tterren erreferentzia ugari egin
dizkie greban dauden zahar etxe-
etako langileei, Kaleratzeak Stop
plataformaren eskaerei, pentsio-
dunei eta abarri. Juan Carlos
Cano PPko hautagaiak Lehenik
Gipuzkoa leloa erabili du bere
txio guztietan, eta Bizkaiak
Gipuzkoak baino gehiago jaso-
tzen duela dioten txioak errepi-
katu ditu behin eta berriro;
nabarmendu du gogor defenda-
tzen duela «gipuzkoartasuna».
Bitxia bada ere, aurreko kanpai-
nan ez bezala, PPkoak, kanpaina
garaiko txioetan, ez dio egijn
aipamenik Espainiari.
1 EAJ.Markel Olano EAJko ahal-
dungai nagusia, Realaren garaipe-
na ospatzen, Irunen. JAVIER ETXEZARRE-
TA / EFE
2 PSE-EE.Ernesto Gasco, Pedro
Sanchez, Idoia Mendia eta Denis
Itxaso, hilaren 15ean, Donostian.
JAVIER ETXEZARRETA / EFE
3 EH Bildu.Reyes Karrere, Juan
Karlos Izagirre, Maddalen Iriarte,
Rebeka Ubera, Nerea Kortajarena
eta Olaia Duarte, Donostian, Rea-
laren Espainiako Kopako partida
ikusten. HITZA
4 Elkarekin Podemos.Lander
Martinez, Maria Valiente eta Aitzo-
le Araneta, erdian, Donostian
egindako agerraldi batean. HITZA
3 4
Unai Zubeldia
«Kolaborazioa, parte hartzea etagardentasuna» hitzeman zituenMaria Ubarretxenak (Urretxu,1980) duela lau urte Arrasatekoalkate kargua hartu zuenean, eta«pozik» dago PSE-EErekin akor-dioa sinatu ondoren laurtekoakeman duenarekin. «Herri proiek-tua garatzen jarraitzeko prest»dago EAJko zerrendaburua.Gainean dira udal eta foru hau-
teskundeak. Zer moduz senti-
tzen zarete?
Ongi sentitzen gara, lau urteotanegin dugun lanagatik eta kaleansentitu dugun gertutasunagatik.2015ean onartu zenuten «ezus-
tean» jaso zenutela boto gehien.
Nola aurkitu zenuten udala eta
herria agintera iritsi zinetenean?
Hainbat gai eta proiektu blokea-tuta zeudela ikusi genuen, etaproiektu horiek blokeo egoeratikateratzea eta gai batzuei konpon-bidea ematen saiatzea izan ge-nuen lehentasuna. Musika Esko-lak, esaterako, hamar urte zera-matzan oso egoera prekarioan,eta gai hori desblokeatzea eta es-kola berria eraikitzea izan da le-gealdi honetako gure proiektunagusietako bat.Lau urteotan hainbat liskar izan
duzue EH Bildurekin: esaterako,
iazko jaietan Ibon Arrupek ken-
dutako presoen aldeko pankar-
ta batekin gertatutakoa. Nola
daude harremanak bi alderdien
artean?
Harreman ona izan dugu udale-an, eta, legealdi honetan, gai ga-rrantzitsu askotan jarri gara adosEH Bildurekin: herriko mugikor-tasun planean, Kulturola eraikinaberritzean, aurrekontu parte-hartzaileen egitasmoan, Etxeza-rreta mendi eremua erostean, Ki-rolaren Plan Estrategikoan, An-porreta tontorra erostean,hainbat proiektu urbanistiko-tan... Horixe eskatzen digute he-rritarrek, akordioak lortzea; he-rrigintzan ari garenok pentsatubehar dugu gure herriak ez direlahain handiak. Herri proiektua ga-ratzeko, gai garrantzitsuetan po-litikarien arteko akordioak eska-tzen dizkigute herritarrek.Gaur-gaurkoz, Arrasaten zer-no-
lako lanketa egiten ari zarete el-
karbizitzaren alorrean?
Legealdi honetan jarri dugu mar-txan Memoriaren Mahaia; bi urteeta erdi inguru daramatzagu la-nean. Ez dut ukatuko ahaleginberezia eskatu digula alderdi guz-tioi, eta uste dut denok izan garelaeskuzabalak adostasunak lortze-ko. Balioa eman nahi genioke de-nok egin dugun lanari, giza esku-bideen urraketak aitortzeko do-
kumentu bat ere adostu dugula-ko. Zaila izan da, baina pauso ga-rrantzitsuak eman ditugu.«Lehen, gehiago zaintzen zen
zer esan eta zeinen aurrean
esan. Poliki-poliki, jendea
gehiago ausartzen da pentsa-
tzen duen hori esatera». Zure hi-
tzak dira, 2015ekoak. Alde ho-
rretatik, egoerak hobera egin du
azken lau urteotan?
Bai, bai. Uste dut jendea oraingehiago ausartzen dela pentsa-tzen duen hori esatera, baina bizi-kidetzan bide luzea daukagu egi-teko oraindik, eta gehiago landubehar ditugu tolerantzia, enpatiaeta horrelako balioak.Ekonomia arloan, Fagor Etxe-
tresnen krisiak nola eragin dio
eskualdeari?
Zauria, oraindik, ez da guztiz itxi,eta lanketa horretan jarraitubeharra daukagu. Bailara hone-
tan, oso garrantzitsua da indus-tria alorra, baina iparra oso ondodefinituta daukate enpresek, fin-fin ari dira berrikuntzan, etaabian da kooperatibismoarenbalioak indartzeko lanketa berezi
bat ere. Alor horretan bide onetikgoazela uste dut.Lehen aipatu duzu Musika Esko-
la, Kulturola proiektua ere hor
dago, Txiki Txokoa... Hainbat
proiektu gauzatzen ari zarete
kultur arloan.
Hala da, bai. Hainbat eragile ba-tzen dituen kulturgune garran-tzitsu bat izango du Arrasatek, etaziur gaude sorkuntzarako siner-giak sortuko direla.
Arrasatek, egituragatik, hainbat
arazo dauzka mugikortasunean
eta irisgarritasunean. Zer egoe-
ratan zaudete eskualde gisa?
Euskadi osoan, 22.000 biztanletikgorako eta trenik gabeko herri
bakarra da Arrasate. Ga-rai batean, izan genuentrena, eta izugarrizko ga-lera izan zen hura ken-tzea. Pausoak eman be-harra daukagu zerbitzu
publikoetan; hobetu egin behardugu bailara honen komunika-zioa.Herrian bertan ere desberdinta-
sun handi samarrak daude au-
zoen artean...
Auzo altu asko dauzka Arrasatek,eta guztiz beharrezkoa da mugi-kortasun bertikala. Adineko jen-de asko bizi da auzo horietan, etajende asko ibiltzen da gora eta be-hera umeen karroekin edo eros-
ketekin. Horregatik, dagoenekomartxan da Makatzena auzorakoigogailu publikoa, eta hurrengolegealdirako aurreikusita dauka-gu Erguin eta Santa Teresa auzoe-tan igogailu publikoak jartzea.Segurtasun alorrean Arrasatek
atzera egin duela salatu berri du
EH Bilduk, lapurretek-eta nabar-
men gora egin dutela. Zein da
zuen hausnarketa?
Lapurretan ari den gazte talde batdaukagu herrian. Guztiz identifi-katuta dauzkagu, eta eurek egitendituzte lapurreten %98. Guztira,189 aldiz atxilotu dituzte gaztehoriek, baina kalean dabiltzaoraindik. Epaileek ere zeresanabadaukatela uste dugu, baina,guretzat, lehentasuna du gai ho-rrek. Lanean jarraituko dugu, etsigabe; atxilotzen eta presio egitenjarraituko dugu. Ertzaintzarekinestutu egingo dugu kolaborazioa.Sarritan aipatu izan duzue Euro-
pa iparraldeko herrialdeetara
begira jarraitu nahi duzuela la-
nean. Baina zein dira herriaren
gertueneko erronkak?
XXI. mendeko hirigintzara jo be-harra dauka Arrasatek, eta nola-baiteko eraldaketa behar dugu.Oinezkoei eman behar diegu le-hentasuna, Arrasate herri lasaiaeta atsegina izan dadin, bizitzekoeta lanerako. Herri bizi, parekide,atsegin eta alaia nahi dugu.EAJk 3.748 boto lortu zituen
2015eko udal hauteskundeetan,
3.348 lortu zituen EH Bilduk, eta
1.321 PSE-EEk. Espainiakoetan,
berriz, 3.582 lortu zituen EAJk,
3.483 EH Bilduk eta 2.353 PSE-
EEk. Oso estu daude kontuak.
Hala da, bai. Baina oso desberdi-nak dira udal eta foru hauteskun-deak, eta Espainiakoak. Emaitzaona izango dugula uste dut, senti-pen onak dauzkagulako, bainaherritarrek erabakiko dute.Boto gehien jasotzen duen al-
derdiak izan beharko luke alka-
tetza?
Maiatzaren 26ko gauean ikusikodugu zein diren zenbaki errealak,eta ondoren hartu beharko dirahorrelako erabakiak. Hori bai,2015ean, EAJk boto gehien jasozuenean, alderdi guzti-guztiei es-kaini genien aukera gurekin udalgobernuan egoteko, guzti-guz-tiei, eta inolako baldintzarik gabe.Eta PSE-EEk soilik onartu zuen;beste guztiek ezetz erantzun zio-ten akordio proposamenari.Zer mezu bidaliko zenieke herri-
tarrei?
EAJk prest jarraitzen duela arra-satearren behar eta interes ko-munen alde lan egiteko, eta etor-kizuneko herri proiektu parteka-tu baten alde lanerako gogotsueta ilusioz gaudela.
«Gai garrantzitsuaskotan jarri gara ados EH Bildurekin»
Maria Ubarretxena b Arrasateko alkatea
Musika Eskola, Memoriaren Mahaia, kooperatibismoa, komunikaziozailtasunak, segurtasuna... Ubarretxenak adierazi du Arrasatek «pausoasko» eman dituela azken lau urteotan. Gogotsu jarraitzen du lanerako.
JAIZKI FONTANEDA / FOKU
«Guztiz identifikatuta daukaguherrian lapurretan ari den gazte taldea; atxilotzen etapresioa egiten jarraituko dugu»
4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 24aAstekoa
d
Udal eta foru hauteskundeakElkarrizketa
M26
5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 24a Iritzia
RIRITZIALeire Narbaiza
Ontzi abandonatuak gara
Gaurko paseoan ez duttopatu arrautza batpinu gainean, batezere pinu gutxi zegoe-
lako. Itsaso ondoan ibiltzeak horidakar. Aurkitu dudanak ez zera-man okupazio ejerzitoaren seilueta guzti —zorionez—. Ontziakziren, ontzi marka gabeak, eroa-teko janaria garraiatzeko erabil-tzen diren horietakoak. Ontziabandonatuak nonahi, ia guztiakplastikozkoak, erabilera baka-rrekoak.Gure sasoiaren metafora per-
fektua begitandu zait. Ia guztiadelako erabili eta botatzekoa, ezirautekoa. Nerabezarora arte-edo, ezagutu nuen janari dende-tan, baita supermerkatuetan ere,botilak (lehen denak ziren bei-
razkoak) itzultzeko sistema:botila erosten zenean likidoa etabotila erosten ziren. Hurrengoerosketan botila hutsa eroanezgero, ez zen kobratzen. Erosiezean baina botila eramanda,kaskoaren dirua berreskuratzenzen. Gero plastikozko botilaketorri ziren, eta sistema horipikutara joan zen, nahiz etatxosnetan sagardo botilekin egiten den oraindik. Era berean,plastikozko poltsak kobratzenzirenez (eta karutxo, gainera),erositako poltsa hori behin etaberriro erabiltzen zen. Zikinduzgero, uretatik pasatu, eskegi, etaatzera ere erabili. Ene! Zenbaturte jarri dizkiodan neureburuari! Hitz egin du amamaKipuletak.
Nerabezarora arte —plastikoa-ren boom-era arte— gauzekaskoz luzeago irauten zuten, etagehiago aprobetxatzen ziren.Denetatik izan dut nik, ez zaitezer falta izan, baina garai bate-an geneukana askoz hobetozaintzen genuen irauteko zelako.Objektuek kalitate hobea zutelaere esango nuke, garesti ordain-tzen genituen, eta luzarorakoziren, agian horregatik. Gauzekbalioa zuten.Baina ezerk ez dauka baliorik
orain. Arropa kontuetan, esatebaterako jertseetan, geneuzka-nak apurtu edo txiki geratu arteerabiltzen genituen (ondorenbeste batek erabiltzeko!). Orainbolatxoak egiten zaizkie bitanerabilita. Hirugarrenean jantzi,
eta edukiontzira zarpail itxuraematen digulako. Gogoratu ereez gara egiten gure armairutikpasatu den guztiaz!Zoritxarrez, pertsonak ere era-
bili eta lagatzekoak dira, eziniraun, ezin konprometitu. Esatebaterako, sexu aplikazioetanhori bilatzen da: beroaldia izan,norbait topatu, txortan egin etalisto. Ez dut esaten txarra denik,heldu biren artean libreki ados-tutako guztia zilegi delako botereharremanik ez badago, behin-tzat. Ona ala txarra ezin esan,desberdina da, baina txortakide-ak erabili eta ahaztekoak dirakasu horietan.
Gorputzak ere erabili eta baz-tertzekoak dira, sexurako ez ezik,ugalketarako ere bai. Umetokiakalokagai daude, sabelak salgai:usatu eta baztertu. Inkubagailuhutsak bihurtzen dira ama ho-riek, gailuak, ontziak. Langilee-kin ere berdin antzean. Fitxa al-dagarriak gara, balioa galdu du-ten piezak, gauza bihurtu gaituz-telako, despertsonatu. Gainera,beti egongo da baten bat postuabetetzeko, hobeto eta merkeago.Oparotasunaren gizartean bizi
garela ezin ukatu. Denak galdudu balioa, denetik daukagulako.Eta soberan izate horrekin ontzihoriek abandonatu egiten dira, ezdutelako ezer balio, beste bat ereerraz lor litekeelako. Ahaztu etalurrera bota, ontzi abandonatuhoriek haitz artean sakabanatu-ta, norbaitek jasoko dituelakoan,norbanakoaren ardura galduta.Ezerk ez duelako baliorik, denokontzi abandonatuak garelakoneurriren baten.
Irudiab Azpeitia
Heriotzak salatzeko, bat egindaAstelehena oso egun beltza izan zen Gipuzkoan. 09:50 inguruan, Zestoan, zuhaitzak mozten ari zen langile bati
arboletako bat erori zitzaion gainera, eta minutu gutxi geroago hil zen. 14:00ak inguruan, berriz, beste lan istri-
pu bat izan zen, Zarautzen. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez, langile bat 30 bat metrotik
erori zen, eta bertan hil zen. Urtea hasi zenetik zazpi dira, jada, Gipuzkoan hildako langileak; iaz urte osoan adi-
na. Asteazken eguerdian, protesta bilkura egin zuen gehiengo sindikalak, Azpeitian —irudian—. CCOOk ere
ere egin zuen protesta ekitaldia herenegun, baina Zarautzen. JON URBE / FOKU
Ekainaren 3an irekiko dute Zarauzkobehin-behineko IAT estazio berria
ZARAUTZ bHamar egun barru irekiko dute behin-behineko IAT esta-zio berria Zarauzko Araba kaleko 43. zenbakian, Eroskiren atzealdean.Hiru lerrokoa izango da zentro berria, eta autoentzat eta ibilgailu ari-nentzat izango da. Beasainen ere estazio berri bat irekitzekoak dira,baina oraindik ez dute zehaztu eguna.
%2,3JAIOTZA TASAREN JAITSIERA, IAZ
Kezkagarritik dezente dauka Gipuzkoako jaiotza tasak. Eustat Euskal Es-
tatistika Institutuak jakinarazitako datuen arabera, iaz 5.467 haur jaio zi-
ren Gipuzkoan, 2017an baino 126 gutxiago —5.593 haur jaio ziren duela
bi urte—. %2,3koa izan zen jaitsiera.
GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak argitaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 ka-
raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko
eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:
Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-
net bidez bidaltzeko: gipuzkoa@hitza.eus.
%
218OSTIRALETIK IGANDERA ERRENTERIAN PILATUTAKO
EURI KOPURUA, LITROTAN
Ostiraletik igandera 218 litro euri pilatu zen Errenterian —112,8 litro igan-
dean—, eta uholdeak izan ziren Oiartzualdean eta Hernani inguruan.
Aste honetan itxita egon da Pasai Donibanetik Jaizkibelerako igoera ere.
Berri Txarrak taldeak jasoko du Adarrasaria, ekainaren 21ean, Donostian
DONOSTIA bAgurreko urtean, zaleen babesaz gain, sari bat ere esku-ratu du Berri Txarrak taldeak. Donostia Kulturak aste honetan jakina-razi du Berri Txarrak-ek jasoko duela aurtengo Adarra saria, ekaina-ren 21ean, «ibilbide artistiko eta profesionalagatik». Euskal Herrianeta atzerrian duen «eragin izugarria» ere goratu du epaimahaiak.
Kerman Garralda Zubimendi
Urretxu-Zumarraga
Josune Makaiak, Urola
Garaiko Garapen Agen-
tziako iraunkortasun
teknikariak, hala eran-
tzun du eskualdeko ne-
kazaritzaren egoera laburbiltzeko
eskatuta: «Argi dago azken ha-
markadetako industria garape-
nak guztiz eraldatu duela nekaza-
ritza eremua, eta, ondorioz, asko
murriztu dela nekazaritzan ari di-
ren pertsonen kopurua. Hala ere,
nekazaritza jarduerak bizirik di-
rau, oraindik, baserrietan eta lan-
da eremuetan, norberaren kon-
tsumorako eta tokian tokiko mer-
katura bideratuta gehienetan».
Bertan ekoitzitakoa bertan sal-
tzea da egungo baserritarren
erronka, eta horretara bideratu
dute aurtengo Agenda 21 proiek-
tua. «Uggasak eta Goimenek jada
badugu Bertatik Bertara izeneko
estrategia bat martxan, baina
gehiago sakondu behar genuela
ikusi genuen», azaldu du Ma-
kaiak. «Ikusgarritasuna behar du
nekazaritza kulturak, eta inguru-
ko eragileekin sarea indartu be-
har da».
Ikusgarritasuna bermatzeko ez
dago irudia baino gauza hoberik.
Horregatik, Fokatu Urola Garaia
argazki lehiaketa egingo dute as-
telehenetik aurrera, eta horma
irudiak egiten ari dira Legazpin,
Urretxun eta Zumarragan. «Tal-
de lanean egin ditugu muralak,
hausnarketa prozesu baten oste-
an», azaldu du iraunkortasun
teknikariak.
Herri bakoitzeko hogei bat la-
guneko taldeak osatu dituzte, eta,
Arantxa Orbegozo eta Nerea Li-
nazasoro margolarien laguntza-
rekin, irudikatu beharrekoa zer
eta nola egingo duten erabaki
dute aurrena. «Legazpin, esate-
rako, Bikuña kiroldegiaren fatxa-
dan egin dute horma irudia. Herri
kirolak irudikatu dituzte, neka-
zaritza kultura eta kirola uztartu-
ta: idi probak, aizkolariak, segala-
riak...». Zumarragan, berriz, Ur-
tubiko baratzeetan margotuko
dute murala, eta Urretxun, Gain-
zuri ikastetxeko saskibaloi kan-
txan. «Urretxun jada hasiak dira
prestaketa bilerak, eta datorren
asteburuan margotuko dute. Zu-
marragan lotura eman nahi diete
horma irudiari eta baratzeei, eta
apur bat atzeratu dute margotzen
hasteko data», zehaztu du Ma-
kaiak. Zumarraga eta Urretxuko
udaletxeekin harremanetan ja-
rrita, oraindik badago aukera sor-
tze prozesuan parte hartzeko.
«Nekazaritza kultura ikusarazte-
az gain, zenbait balio eta trebezia
ere sustatu nahi ditugu: talde
lana, irudimena, antola-
tzeko gaitasuna...».
Alor teoriko bat ere
badu Agenda 21 proiek-
tuak. «Nekazaritza kul-
turaren inguruko iker-
ketak egin dituzte ikasle-
ek, eta hartu beharreko
neurri batzuk identifika-
tu dituzte ondorioetan.
Eskualdeko udaletxeek
jarriko dituzte martxan
neurri horiek», azaldu
du Makaiak.
Urola Garaiko zazpi
eskolak hartzen dute
parte Eskola Agenda 21 proiek-
tuan. Askotariko gaiak landu di-
tuzte; besteak beste, Asiako lizto-
rraren eragina, produktu bakoi-
tzaren ekoizpen garaien ezagutza
maila hazteko moduak, baserrien
galerak zer ondorio eragiten di-
tuen ingurumenean eta bioaniz-
tasunean, emakumeek zer rol
daukaten baserri munduan...
Lanketa prozesuaMakaiari garrantzitsua iruditzen
zaio ikasleak nekazaritza mundu-
ra hurbiltzea, haren esanetan ne-
kazaritzak zailtasunak baititu
sektoreari segida emango dioten
belaunaldiak topatzeko; jarraipe-
na errazagoa litzateke Makaiak
aipatzen duen sarea indartuko
balitz: «Salmentak bermatzeko,
lanketa sakonagoa egin behar du-
gu inguruko azokekin, denda txi-
kiekin, eskoletako jangelekin...».
Bitartekariak agertu zirenetik
nekazarien eta erosleen arteko al-
dea handitu egin dela azaldu du
iraunkortasun teknikariak, eta
kontsumo ohiturak ere aldatu
egin direla. «Molde berri horieta-
ra egokitu behar dira gure ekoiz-
leak. Baina eskariaren eta eskain-
tzaren lanketa bat egin beharra
dago horretarako».
Urola Garaian gero eta jende gutxiago bizi da nekazaritzatik. Bizimodu hori gal ez dadin, ikusgarritasunaemateko hainbat ekintza landu ditu Uggasa garapen agentziak; hausnarketa prozesu bat ere egin dute.
Nekazaritza kultura kolorez janzten
Legazpin, Bikuña kiroldegiaren fatxadan egin dute horma irudia; nekazaritza kultura eta herri kirolak uztartu dituzte irudian. LEGAZPIKO UDALA
Ikusgarritasuna behar dunekazaritza kulturak, eta inguruko eragileekin sarea indartu behar da»
«Salmentak bermatzeko,lanketa sakonagoa egin behar dugu inguruko azokekin,denda txikiekin, jangelekin...»Josune MakaiaUggasako iraunkortasun teknikaria
‘‘
6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 24aGaiak
Karmele Uribesalgo Alzola
Bergara
Duela urtebete ireki zi-
tuen ateak Bergarako
Ereindajan proiek-
tuak. Hutsune bat be-
tetzeko asmotan ekin zioten
proiektuari: nekazarientzako eta
kontsumitzaileentzako topagune
bat eratu nahi zuten, konexiora-
ko espazio izango zena. «Berta-
koa, osasungarria, justua eta koo-
peratiboa» izan nahian abiatu zi-
ren. Lehenengo urtea beteta,
«bizirik dagoen proiektua» dela
adierazi du Aitziber Plazaola
Ereindajaneko bazkideak: «Barre
eta negar asko egin dugu; sekula-
ko lana izan da martxan jartzea,
baina babes handia jaso dugu, eta
oso positiboa izan da herritarren
erantzuna». Ekonomikoki ere
helburu guztiak beteta, «proiek-
tua egonkortzea» dute erronka-
rik handiena.
Plazaolaren esanetan, «azoka
garaikidea» da Ereindajan. Kon-
fiantza eredu bat oinarri hartuta,
ekoizlearen eta bezeroaren artean
ahalik eta bitartekari gutxiena
egoten ahalegintzen dira, baita
kalitatezko produktu ekologiko-
ak eskaintzen ere. «Ordutegi
malguak bereizten gaitu ohiko
azoka batetik», azpimarratu du
Plazaolak. Etxerako saski osoa
dendan erosteko aukera eman
nahi dute. Hori dela eta, besteak
beste, barazkiak, frutak, lekaleak,
esnekiak zein zerealak saltzen di-
tuzte, baina baita higienerako
produktuak ere.
Solte eskaintzen dituzte erosgai
asko, bezero bakoitzak behar
adina hartu ahal izateko. Hala,
hondakin gutxiago sortzen dute.
Horrez gain, ez dutenez kantitate
bera kontsumitzen bakarrik bizi
den pertsona batek edo bost kide-
ko familia batek, neurrira eroste-
ak bezero bakoitzari aukera ema-
ten dio «dituen beharrei erantzu-
teko», Ereindajanen ustez.
Gaur egun, laurogei hornitzai-
lerekin egiten dute lan; Debagoie-
nekoak edo ingurukoak dira
gehienak, baina kasu batzuetan
kanpora ere jo beharra dutela ai-
tortu du Plazaolak, hori baita
egungo kontsumo ohituretan
txertatuta dauden produktu ba-
tzuk eskuratzeko bide bakarra.
«Ekoizleak eskualdekoak ez di-
renean ere, zuzeneko harremana
izaten saiatzen gara, eta kontuan
izaten dugu zein produktu den,
eta nork eta nola bidaltzen
duen». Horrez gain, pedagogia
egiten ahalegintzen direla nabar-
mendu du, eta produktu bakoi-
tzari etiketa bat jartzen diote non-
dik ekarritakoa den eta ekoizlea
zein den zehazteko.
Ekoizleen garrantziaPlazaolarentzat, «nekazarien la-
nari egindako aitortza bat» ere
bada Ereindajan, baita lanbide
hori duintzeko saialdi bat ere.
Ekoizleek jartzen dizkiete prezio-
ak produktuei, eta bezeroak or-
daintzen duenaren %80 jasotzen
dute. «Gaur egun, erosketak egi-
tean, ez dakigu nork jasotzen
duen diru hori, eta guk uste dugu
ekoizten duenak merezi duela
diru kopuru hori», nabarmendu
du Plazaolak. Ekoizleak gustura
daude proiektuarekin. Aitzol
Iturbe nekazariak astean bizpahi-
ru aldiz eramaten ditu produk-
tuak Bergarako dendara. Oso in-
teresgarria iruditzen zaio egitas-
moa. «Dendaren parte gara, eta
bezeroek badakite gure produk-
tuak kontsumitzen ari direla; ga-
rrantzitsua da hori», adierazi du
Iturbek.
Bezeroentzat ere aukera ona da
Ereindajan. Amaia Zabaleta den-
da ireki zutenetik joaten da eros-
ketak egitera, eta «luxua» dela
iruditzen zaio. «Produktu ekolo-
gikoen bila aritzen garenok alde
batetik bestera ibili behar izaten
dugu, eta hemen dena daukagu
eskura». Plazaolak gaineratu du
hasieratik saiatu direla ikusaraz-
ten Ereindajan ez dela denda
arrunt bat: «Oso helburu zeha-
tzak dituen proiektua da». Denda
ireki aurretik bazkidetza kanpai-
na bat jarri zuten martxan, eta 150
pertsona inguru batu ziren. Hiru-
rehun bat bazkide dituzte egun.
«Garrantzitsuena da ulertzea
proiektu baten parte direla». Ur-
tean 50 euroko kuota ordainduta,
Ereindajani bultzada bat emateaz
gain, besteak beste deskontuak
izaten dituzte erosketetan.
Ereindajan proiektuak Arrasa-
ten jarri zuen lehenengo harria,
eskualdeko kontsumitzaileen
nahiei erantzuteko. Debagoiena
osora iristeko «hankamotz» gel-
di zitekeela eta, Bergaran antzeko
proiektu bat gauzatzeko beharra
ikusi zutela azaldu du Plazaolak.
«Arrasatekoek lan handia zuten
eginda gu iritsi ginenerako, eta
guretzat bultzada handia izan da
hori».
Euskal Herrian badira halako
beste proiektu batzuk, eta, Plaza-
olaren iritziz, horren arrazoia da
gero eta ohikoagoa dela kontsu-
mitzen diren produktuen ingu-
ruko kontzientzia bat izatea.
«Antzematen dugu jendeak ba-
duela gogoa beste modu batera
kontsumitzeko, eta horren alde-
ko apustua egiten ari dela».
Etorkizunera begira, dendaren
osagarri izango den bide berri bat
hasi nahi dute Ereindajaneko ki-
deek. Oraingoz, ez daukate plan
zehatzik, baina herrian eragitea
gustatuko litzaieke. «Guretzat
denda bat baino gehiago da hau,
eta egitasmoak martxan jartzeko
gogoa daukagu».
«Oso positiboa» izan da Bergarako Ereindajanproiektuaren lehen urtea. «Azoka garaikidea»da, eta zuzenean nekazarien eskutik jasotakoproduktuak eskaintzen dizkiete bezeroei.
Bidean gal ez dadin
Ereindajan proiektuak Bergaran daukan denda. EREINDAJAN
Sekulako lana izan damartxan jartzea, bainababes handia jaso dugu,eta oso positiboa izan daherritarren erantzuna»Aitziber PlazaolaEreindajan proiektuko bazkidea
«Dendaren parte garaeta bezeroek badakitegure produktuakkontsumitzen ari direla;garrantzitsua da hori»Aitzol IturbeNekazaria
«Produktu ekologikoaknahi ditugunok batetikbestera ibili behar izaten dugu, eta hemendena daukagu eskura»Amaia ZabaletaBezeroa
‘‘
7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 24a Gaiak
BBBAEEEEEEEEEEEEEEEREREEEEEREREE
Eus Eusk Eus Eusk
o o
BAABAABABAAINAINAINAINNN MMMERMERNONOOBBERERBBBBBBABBBAABAABEREEBA
o
k Eu Eu
EEEBABABAAAAAINAAINAINBAAINBBBABBABB
EEERER
aaaa
onena nena
teteelenelenelenelenaltaltaltaltkkkk
na on a
kaka elelelenelenltltaaaltaltkkkkak
A
AAGGAA
GGEAEAANANNNANANAA
AAEAEAGOGOAAGOGGOGOGOGOGOGOGGOOOGOANAN
GEAEAOIOAANNNNN
ON
GGGGOGOOGOGON
AAAA
NNN
1Zatoz Euskaltelera
1Zatoz Euskaltelera
119120G200
99 hilhil//€€9 €€€9999 hilhilhil//99 h labetezhilabetez6 6
GB
AN
www.euskaltel.eus | Dendak | 1717
prezioan. Informazio gehiago, hemen: www.euskaltel.eus
AN
MUGAGABEAK aukeran, eta arrazoizko erabileraren politika bat du ezarria. BEZa sartuta dago izango da. Ostiraleko 14:00etatik igandeko 24:00ak arteko datu-kontsumoak sartzen dira GIGA kontratazio-egunetik zenbatzen hasita. Iraupen-konpromisoa: 12 hilabete. Gero, prezioa 72 €/hil Zatoz zuntzera 2019/5/31 baino lehen, eta sei hilabetez izango duzu sustapen hau,
Babesle teknologikoa:
MUGAGABEAKDEI
20GB200MEGA
FINKOAMUGAGABEAK
DEIekinrAOOADEK
PREMIUM
GUZTIETTAU URO ASTEB2019K
ANA EAK DOABEAK DOGGAAA M GA MUGG GGIG
Gipuzkoako esportazioek %11,6 egin dute gora urteko lehen hiruhilekoan
DONOSTIA bGipuzkoako merkataritza zuzendaritzak emandako da-tuen arabera, urteko lehen hiru hilabeteetan eta iaz epe berean izan-dako emaitzak alderatuta, %11,6 hazi zen herrialdeko esportazio ko-purua; 2.071,4 milioi eurora iritsi da jada. Inportazioek, berriz, %15,2egin zuten gora; 1.125,2 milioi euro guztira.
2.275SATORRALAIAK METROAREN AURKA BILDUTAKO SINADURAK
Satorralaia metroaren aurkako bizilagunen elkarteak 2.275 sinadura aur-
keztu zizkien, herenegun, Donostiako EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta PPri. El-
karteak obren jarraipenaren aurka aritzeko konpromisoa har dezatela es-
katudie Donostiako Udaleko alderdiei.
Foru Aldundira eraman dute zaharetxeetako gatazka
DONOSTIA bGipuzkoako zaharetxeetarako «lan hitzarmen dui-na» eskatuz, zentroetako hain-bat langile eta LAB sindikatukohainbat ordezkari aldundiarenegoitza nagusian sartu ziren aste-artean. Bihar arte greba eta bo-rroka deialdia eginda dauka LABsindikatuak, eta azken hilabeteo-tan protestan ari da ELA ere.
Klima larrialdiarenharira manifestazioaegingo dute gaur
DONOSTIA bGuraSOSek joanden astean dei berezia egin ziengazteei, gaur klima larrialdiarenharira egingo den «belaunaldi-arteko mobilizazio erraldoian»parte hartzeko. 19:00etan bilkuraegingo dute Alderdi Ederren, eta20:00etan abiatuko da manifes-tazioa gune horretatik bertatik.
Aldundiko protesta. A. CANELLADA / FOKU
23.200TXILLIDA LEKUKO
BISITARI KOPURUA
2011tik itxita egon ondoren, Her-
naniko Txillida Leku museoak joan
den apirilaren 17an ireki zituen ate-
ak, eta 23.200 bisitari izan ditu le-
hen hilabetean.
9GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 24a Gaiak
Max sarietankoreografiarikonena: ‘Erritu’
ERRENTERIA bSariak pilatzen ja-rraitzen du Errenteriako Kukaidantza konpainiak. Arte eszeni-koetako Max sariak banatu zituz-ten astelehen iluntzean Vallado-liden (Espainia), eta koreografia-rik onenaren saria jaso zuenSharon Friedman koreografoak,Kukai dantza konpainiak ekoi-tzitako Erritu ikuskizunerakoegindako lanagatik.
Jon Miranda Tolosa
Hutsune handia da-go emakumezko-en gorputzen ja-kintzan, eta, orainarte, hilekoa gu-
txitan ulertu izan da prozesu zikli-ko moduan. Unean uneko norbe-raren desio eta beharrak ezagutu-ta mundua iraul daitekeela ustedu Enara Iruretagoienak (Irun,1984), eta «hilekoaren kultura»deitu diona ehunduz joateko sor-tu zuen Ziklikoki Bizitzen proiek-tua, duela pare bat urte. Esperi-mentazio prozesu horren ba-rruan, Hile-topaketa egingo dute,ekainaren 12an, Tolosako JabetzeEskolan. Jada eman daiteke izena,berdintasuna@tolosa.eushelbi-dean.Gaiaren inguruko ikerketa eta
erreferente gutxi daude gauregun, emakumeen gorputza beraeta bereziki uteroaren bueltandagoen guztia «ez-ikusgarri» bi-lakatu baitute, Iruretagoienarenustez, eta horrek iraunarazten duemakumeek bizi duten «zapal-
kuntza». Haren esanetan, min ezdu hilekoak ematen, sistemakbaizik: «Gorputz hauskorrei,zaurgarriei, ez diete lekurik uz-ten. Sistema kapitalista eta pa-triarkal honek linealtasuna bul-tzatzen du denbora guztian. Pro-duktiboak izan behar dugumomentu bakoitzean ditugunbeharrei entzun gabe».Iruretagoienak uste du gizarte-
ak mina «normalizatu» eginduela. Emakumeei «modu indi-bidual eta bakartuan» biziaraziizan zaie hilekoa, «elkarrekin ja-kintzak partekatu gabe». Horriaurre egiteko asmotan, ErikaIrustak Interneten gidatzen duenSoy1Soy4 ikas-komunitateanparte hartzen hasi zen Irureta-goiena, «gorputzaren ingurukohausnarketak eta bizipenak par-tekatzeko». Geroago sortu zuenZiklikoki Bizitzen proiektua, to-kian tokiko bizipenek hilekoarenprozesuan eragin handia zutelaikustean. «Ez da gauza bera hile-koa hemen edo Andaluzian iza-tea, edo, are gutxiago, mundukobeste lurralde batzuetan izatea».
Prozesu fisiologikoa baita hile-koa, baina baita kultur eraikun-tza ere. Ziklikoki Bizitzen proiektuaren
kudeatzailearen esanetan, hile-
koari beste esanahi bat ematekoezinbestekoa da norbere zikloeierreparatzea. «Altxor bat da gor-putza ezagutzea, eta hilekoa du-
gun gorputzok eskura dugu ko-nexio hori egiteko baliabidea».Modu askotara egin daiteke eza-gutzeko bidea, eta behaketa dahorretarako bideetako bat: «Hi-labete horretan izan duzun osa-sun prozesuaren termometroaizan daiteke hilekoa. Pista askojaso ditzakegu ikusita, usaindutaeta ukituta. Oso esanguratsua daodolaren, gernuaren eta kakarenanalisiak egiten dizkigutela, bai-na inoiz ez hilekoarenak».Idazketarena izan daiteke eza-
gutzarako beste tresna bat.«Gauza sinplea da, baina, hainzuzen ere, gauzarik sinpleenekizaten dute botererik handiena».Ziklo osoaren erregistroa egiteaproposatzen du Iruretagoienak,eta gida bezala balio dezaketenbaliabideak eskura jarri ditu Zi-klikoki Bizitzen webgunean:www.viviendoenciclico.com.«Zikloko egun bakoitzean nolazauden, zein gogo duzun, harre-manak nola izaten dituzun, mu-gak zein diren... hori guztia erre-gistratu ondoren, denbora bathartzea proposatzen dut, irakur-
keta egiteko eta norberaren pa-troiak topatzeko».Iruretagoienaren esanetan, au-
toezagutza horrek zenbait eraba-kitan asko lagun diezaioke ema-kumeari. Lau fase nagusi bereiz-ten dituzte, eta hilekoarenaurreko fasean, adibidez, «ba-rrura begiratzeko beharra» sen-titzen dute emakume askok:«Fase introspektiboa da, nonatsedena eta gelditzea eskatzendizun gorputzak; baina gizartehiperazeleratuhoni ez zaio horigustatzen». Adituak horregatikikusten du beharrezko gorputzakerdigunean jartzea, eta sistemariarrakalak sortuz joatea. «Gorpu-tza gara, eta oso garrantzitsua dahori gogoratzea. Gorputz haus-korrak gara, gainera, periferiko-ak, eta hor dago gure erresisten-tzia egiteko modua».
Hilekoa, arterako bideaHilekoaren kultura berri bat sor-tzea «presazkoa eta premiaz-koa» dela azaldu du Iruretagoie-nak, eta, horretarako, ezagutzaketa esperientziak kolektibizatzeadela bidea. Hile-topaketa izandaiteke horretarako gunea, sor-mena lantzeko eta arte aktibis-moan hasteko. «Niri ez zait gus-tatzen higieneaz hitz egitea, zi-kintasunarekin lotzen dugulakohilekoa. Hilekoa jasotzeko mo-duez hitz egitea gustatzen zaitgehiago, eta odolak dituen auke-rez hitz egitea. Mundu oso batdago esperimentatzeko». Topa-ketaren arduradunak, esaterako,hilekoarekin egindako artelanenbilduma jarri du webgunean, adi-bide gisa.«Denok gaude zaurituak, eta
norberak baditu bere traumak.Min horiek partekatzeko guneadira topaketa hauek», adierazi duIruretagoienak. Babes toki batizan nahi du Hile-topaketak,epairik gabeko gunea. «Nireametsa izango litzateke herri guz-tietan emakumezkoen edo gor-putz hauskorren talde bat egotea,non gorputzei eta gorputzek biziduten prozesuei buruz hitz eginahal izango litzatekeen».Irunen, dagoeneko, eratuta
daukate talde bat. Bien bitartean,Tolosan egingo dutenaren antze-ko topaketak izan daitezke abia-puntu. Edo kontu horiez hitz egi-teko lagun bat izatea, «konplize»bat, Iruretagoienaren esanetan:«Altxor bat da zeure esperien-tziak parteka ditzakezun lagunbat izatea». Norberak norberegorputza ezagututa eta jakintzaelkarren artean partekatuta, hasdaiteke mundu berria eraikitzen,«ziklikoa eta emakumeen neu-rrikoagoa».
Tolosako Jabetze Eskolaren barruan, Hile-topaketa saioa egingo dute ekainaren 12an,Enara Iruretagoienak gidatuta; «hitz egiteko babes tokia» izango da, «epairik gabea».
Ziklikoki bizitzeko hautua
Adierazten diren tantak izeneko margolana egin du Enara Iruretagoienak hilekoaren odola baliatuta. ZIKLIKOKI BIZITZEN
10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 24aGaiak
«Sistema kapitalista etapatriarkalak linealtasunabultzatzen du denboraguztian, ditugunbeharrei entzun gabe»
«Altxor bat da gorputzaezagutzea, eta hilekoadugun gorputzok eskura dugu konexiohori egiteko baliabidea»Enara IruretagoienaZiklikoki Bizitzen-en arduraduna
Eider Goenaga Lizaso Alkiza
Ardo dastaketa eta ilus-trazioa batu dituzteperformance bateanMikel Garaizabal
enologoak —ardoaren titiriterodeitzen dio bere buruari— eta Iña-ki Martiarena Mattin ilustratzai-leak. Sormenaren Kabiaren biga-rren ekitaldirako logotipoa sortudu, bat-batean, Mattinek; eta Al-kizako lurretan hazitako maha-tsarekin Inazio Urruzola txako-lindegian egindako ardoen lurrin,usain, zapore eta oroitzapeneninguruan aritu da Garaizabal.Amaitu da dastaketa, eta amaitudu Mattinek logoa. SormenarenKabiak badu 2019rako irudia.Baina habia bete behar dute
orain. Eta bi sortzailerekin betekodute habia, irailetik azarora bitar-tean. Hamabost eguneko egonal-dia egingo du artista bakoitzak Al-kizan, Lete apartamentuetan, etalanerako hiru gune izango dituaukeran epe horretarako: Letenekazaritza etxea, Inazio Urruzu-la txakolindegia eta KoldobikaJauregiren Ur Mara museoa. Mila euroko beka bat jasoko du
sortzaileak laguntza gisa, eta epehorretan amaitu beharko duproiektua. Lanerako aukerak es-kainiko zaizkio Alkizan; tokia ezezik, Koldobika Jauregiren ahol-kularitza ere bai. Baina, aldi bere-an, izango ditu betebeharrak ere.Bere obrak naturan eta inguru-menean izan behar du oinarria.
«Aintzat hartu beharko dituzteFagus Alkiza interpretazio zen-troaren hiru ardatzak: natura, gi-zakia eta bi horien harremanetiksortzen den kultura. Lurra, giza-kia eta kultura uztartzen ditu Al-kizak, eta artistek ere horiek uz-tartzea nahi dugu», azaldu duEdurne Ayuso Fagus Alkizakokultur dinamizatzaileak. Sormenprozesuan artistek ezingo duteerabili ingurumenari kalte egin
diezaiokeen materialik edo tekni-karik, eta, noiz edo noiz, nola lanegiten duten ikusteko aukera es-kainiko diete herritarrei zein bisi-tariei. Halaber, prozesua amaitze-an lana Alkizan aurkezteko kon-promisoa hartzen du artistak.Gaia zehaztuta dagoen arren,
edozein arte diziplinak izango dulekua Sormenaren Kabian: tek-nologia berriak, antzerkia, dan-tza, literatura, bertsolaritza, ikus-entzunezkoak, transmedia, disei-nua, moda, eskultura...Habia betetzeko sortzaileak ba-
karrik ez, ezinbestekoa da edukiaere. Eta Ayusok hitz egindu Sormenaren Kabiaartistentzako egonaldiakantolatzearen arrazoiez.«Baten batek galdetu ditzergatik egiten dugunegonaldiaren aurkezpe-na Alkizan, zergatik ezdugun egiten Donostian,komunikabideentzaterrazagoa dela Donos-
tian egitea. Eta ezetz esan genuen,ezta pentsatu ere; hain zuzen ere,hori dela helburua, fokua Alkizanjartzea, eta ozen esatea artea, sor-mena eta kultura ez daudela hi-rietan soilik, herri txikietan erebadagoela halakorik. Eta horrenerakusgarri izan nahi du Alki-zak».Sormenaren Kabia ez da soilik
Alkizako Udalaren proiektua, he-rriko beste eragile batzuk ere par-
te dira: txakolindegia, nekazari-tza etxea, Ur Mara museoa, herri-ko ostatua... «Herritarren babe-sarekin sortutako proiektua da,eta herriarentzako akuilu izannahi du, herrian bertan ekitaldiakeginez, eta, batez ere, erakutsizherri txikietan ere gauza oso poli-tak egin daitezkeela».
«Merezi du»Mattin ilustratzailea ez zuten ka-sualitatez gonbidatu asteartekoaurkezpenera. Iaz, HendaiakoNekatoeneko egonaldi artistiko-an parte hartzeko aukera izanzuen, eta bi proiektuek iturri be-retik edaten dutenez, Sormena-ren Kabiaren 2019ko logoa sortze-ko proposamena egin zioten Alki-zatik. «Nekatoeneko egonaldian
parte hartzeko zortea izan nuen,eta kamishibai ipuin bat sortunuen. Sortzaileentzat aukera pa-regabea da horrelako egonaldi bategitea; gogor egiten da lan, bainamerezi du. Beraz, deia egingo nu-ke sortzaileak anima daitezen».Maiatzaren 22tik 30era egongo dazabalik izena emateko eta proiek-tuak aurkezteko epea, eta epai-mahai batek aukeratuko dituegonaldian parte hartuko dutenbi artisten izenak: Jon Umerez Al-kizako alkate eta EHUko irakas-lea, Lorea Agirre Jakin-eko zu-zendaria, Koldobika Jauregi es-kultorea, Ramon Agirre aktorea,Aintzane Lasarte Nekatoenekoegonaldien arduraduna eta Hai-zea Barcenilla arte kritikoa izangodira epaimahaikideak.
Sormenaren Kabiaren bigarren ekitaldia egingo dute Alkizan, udazkenean. Herri txikietan erekulturak, sormenak eta arteak badutela tokia aldarrikatu dute egonaldiaren antolatzaileek.
Herri txikietan ere badagoelako
Mikel Garaizabal, Garazi Del Rey, Jose Inazio Lete, Koldobika Jauregi, Jon Umerez, Mattin, Edurne Ayuso eta Olatz
Illarregi, asteartean Alkizan egindako aurkezpenean. JON URBE / FOKU
Mattin, Sormenaren Kabiaren 2019ko logoa eskuan hartuta. EIDER GOENAGA LIZASO
E. G. L. Alkiza
Zeramikazko pagoen baso batosatu zuen iaz Txiki Agirre Keixe-ta artistak (Arroa, Zestoa, 1963)Sormenaren Kabia egonaldian.Luzatu egin zuen hamabost egu-neko egonaldia, eta pagadi bihur-tu zuen hiru pago behar zuena.Zerk bultzatu zintuen Sormena-
ren Kabian parte hartzera?
Zeramika egosteko raku teknika-ri buruzko ikastaro bat emannuen garai hartan, Itziarren, na-turaz inguratuta, eta pentsatunuen interesgarria izango zela Al-kizan zerbait egitea; horregatikaurkeztu nintzen.Zer topatu zenuen Alkizan?
Niretzat inportantea zen estudioatokiz aldatzea. Nik kostaldeanegiten dut lan; beraz, interesga-rria iruditzen zitzaidan mendi in-gurunera joan, nire estudioareneta nire ingurunearen erosotasu-na alde batera utzi eta natur ingu-rune berri horrek obran zein era-gin zuen ikustea.Nola bizi izan zenituen hama-
bost egun horiek?
Lanerako da egun osoa, eta erabatzentratuta egoten zara lanean.Bestalde, oso zehatza zen nireproiektua, aurrez oso landutanuen, eta hamabost egunetaneman zidan denbora amaitzeko.Dena den, udalak aukera emanzidan egonaldia abendu arte luza-tzeko, eta oso pozik egon nintzen.Herritarrekin harreman zuzena
izan zenuen.
Ikastetxearen eraikinean egitennuen lana, eta umeak eguneroetortzen ziren bisitan, nire lanaikustera. Bestalde, labe berezi bateraiki nuen, piezak mila gradutanegosteko, eta jendaurrean egitennituen labekadak, gauez. Oso po-lita izan zen nire lana herritarre-kin partekatzea.
«Niretzatinportantea zenestudioa tokiz aldatzea»
Txiki Agirre ‘Keixeta’
Artista
AN
DO
NI C
AN
ELLA
DA
/ F
OK
U
Fokua Alkizan jartzea dahelburua, eta ozen esateaartea, sormena eta kultura ez daudela hirietan soilik»Edurne AyusoFagus Alkizako kultur dinamizatzailea
‘‘
11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 24a Gaiak
Karmele Uribesalgo Alzola Oñati
Aski ezaguna da Aran-
tzazuko santutegia,
baina beste ikuspun-
tu batetik aztertzeko
gonbita egin du Ismael Manterola
arte historialariak. Bihar, maia-
tzak 25, Arte ala ondare? Aran-
tzazu ikur izeneko bisita gidatua
egingo du. 10:00etan hasiko da,
santutegian bertan. «Helburue-
tako bat da jendea konturatzea
artea ez dela eraikuntza bat baka-
rrik, gizartearen parte ere badela,
eta hura eraikitzen laguntzen
duela», azaldu du Manterolak.
Oñatiko Udalak herria beste
ikuspegi batetik ezagutzeko ekin-
tzak antolatu ditu turismo bule-
goarekin batera, Hurretik egitas-
moaren barruan, eta horren ba-
rruan dago biharko bisita. Hala,
herriaren ondare soziokulturala,
historikoa eta arkitektonikoa gi-
zarteratu nahi dute.
Manterolak adierazi du artea
eta ondarea sarri nahasten diren
kontzeptuak direla, eta, besteak
beste, hori argitzen ahaleginduko
da bihar. Horren arrazoietako bat
da arte gehiena ondare bihurtzen
dela: «Artea baino gehiago da on-
darea; ia arte guztia ondarea da,
baina ondare guztia ez da artea».
Gizarteak erabakitzen du garai
bakoitzean artea zer den. Mante-
rolaren esanetan, «giza ekintza»
bat da artea, tradizioari lotuta da-
goena. Zehaztu du gizartearen
barruan artea zer den erabakitze-
ko ahalmen handia duten norba-
nako batzuk daudela, arte siste-
ma osatzen dutenak: «Normale-
an, horiek izaten dute artea zer
den zehazteko ardura. Beste ba-
tzuek ez daukate halako ahalme-
nik, baina badute iritzia, eta, on-
dorioz, batzuetan eragin dezakete
erabaki horretan».
Manterolak azaldu duenez, or-
dea, ondarea kontzeptu zabala-
goa da: «Artea ondare izateko, gi-
zarteak hura babesteko eta irau-
narazteko nahia eta gogoa izan
behar ditu». Arantzazuri dago-
kionez, arte historialariak aposto-
luak jarri ditu adibide moduan:
artea dira, baina memoria ere ba-
dute, eta, beraz, ondaretzat har-
tzen dira. Hala ere, gaineratu du
ondare ez-materiala ere badagoe-
la; ahozkotasunaren bitartez
transmititu izan diren istorioak,
esaterako.
Manterolari Arantzazu leku
aproposa iruditzen zaio kontzep-
tu horiek argitzeko. «Arte euska-
rri handi bat dago han, baina bai-
ta memoria ere». Gerraostean
eraiki zuten gaur egungo Aran-
tzazuko santutegia, 1950eko ha-
markadan. «Arte modernoaren
makineria testuinguru arrotz ba-
tean jarri zen martxan, Francoren
erregimenak susmagarritzat bai-
tzuen abangoardia». Manterolak
azaldu duenez, askatasuna zen
mugimendu horren lema, eta ho-
rren kontra zegoen frankismoa.
Garai hartan euskal kulturan
zentsura handia egon zela konta-
tu du adituak. Manterolak zehaz-
tu du Arantzazuk Jorge Oteiza es-
kultorearen eta Nestor Basterre-
txea margolariaren lanetan
eragin zuela batez ere.
Artistek muga horri aurre egin
behar izan ziotela azaldu du arte
historialariak, eta pixkanaka eus-
kal kultura berreskuratzeko go-
goa piztu zela gizartean: «Aran-
tzazu oinarrizkoa izan zen horre-
tan; jendeak ulertu zuen ez zela
proiektu erlijioso arkitektoniko
bat, euskal kulturaren berresku-
rapenaren hasiera baizik». Jen-
dea batzeko «giza laborategi bat»
izan zela adierazi du, eta Euskal
Herriko arte modernoaren sarea
berreraikitzeko aukera eman
zuela.
Manterolaren hitzetan, katoli-
koentzako «debozio handiko
santutegia» da Arantzazukoa,
baina horrez gain artelan bat ere
badela azaldu du. «Gustatuko li-
tzaidake bisitariek ez pentsatzea
eliza soil bat dela». Arantzazuren
indarra eta garrantzia azpimarra-
tu nahi ditu adituak.
Ez da Manterolak halako bisita
bat eskaintzen duen lehen aldia.
Maiatz hasieran, antzeko egitas-
mo bat gidatu zuen Usurbilen,
Harria Hitz ibilbidea. 1960ko
hamarkadan euskarazko kultur
eztanda nola islatu zen aztertu
zuten. Antzekotasun handia
duten arren, Arantzazu mugi-
mendu horren «historiaren
hasiera» dela nabarmendu du
Manterolak, eta Usurbilen, esate-
rako, horren ondorio batzuk ikus
daitezkeela.
Ezkutukoa azaleratzenOñati beste begirada batetik egi-
tasmoaren barruan, beste bisita
gidatu bat egin zuten pasa den as-
tean: Emakume ikusezinak. An-
ton Aspiazu eta herriko turismo
bulegoa arduratu ziren bisitaz.
Historiako hainbat sasoitan Oña-
tin lan handia egin duten baina
ikusezin bihurtu diren emaku-
meak ezagutarazteko antolatu
zuten irteera. Besteak beste, ema-
kumeek hain ezaguna den Oñati-
ko txokolatearekin izan duten
harremana aztertu zuten.
Ordubete inguru iraungo du
biharko bisita gidatuak, eta doa-
koa izango da. Hori bai, Oñatiko
turismo bulegoan izena eman be-
har da aurretik. 943 78 34 53 tele-
fono zenbakira ere deitu daiteke,
edo www.turismo@onati.eus
helbidera idatzi. Manterolak na-
barmendu du bisita gidatua baino
gehiago «komentatua» izango
dela biharkoa, eta turismotik ha-
rago joan nahi du: «Esperientzia
pertsonalak kontatzera eta ekar-
penak egitera animatzen ditut bi-
sitariak».
Arantzazuko santutegiari beste ikuspegi batetikbegiratzeko bisita gidatua egingo dute bihar.Artea eta ondarea oinarri hartuta, euskalkulturan izan duen garrantzia aztertuko dute.
Artea bainogehiago
Arantzazuko santutegia beste ikuspegi batetik aztertzen saiatuko dira biharko bisita gidatuan. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 24aGaiak
«Artea ondare izateko,gizarteak hurababesteko etairaunarazteko nahia etagogoa izan behar ditu»
«Hasiera hartan, jendeak ulertu zueneuskal kulturarenberreskurapenarenhasiera zela Arantzazu»Ismael ManterolaArte historialaria
Olatz Mitxelena Gil Pasaia
Ikus-entzunezkoak, hi-
tzaldiak, kontzertuak, jar-
duera gastronomikoak...
Maiatzaren 30ean hasi eta
ekainaren 15era bitartean,
Sahararen aldeko jardunaldiak
egingo dituzte Pasai Donibanen,
Bixi-Bixi elkarteak antolatuta;
Gora Herriak egitasmoaren ba-
rruan kokatu dute ekitaldia. De-
serriratutako sahararren egoera-
ra hurbiltzeko asmoz egingo di-
tuzte ekitaldi guztiak.
Bixi-Bixi elkarteak hirugarre-
nez antolatu ditu Gora Herriak
jardunaldiak. Kubari buruzkoak
izan ziren lehenbizikoak, antola-
tzaile taldeko kide Itziar Goiene-
txeak gogoratu duenez «iraultza-
tik datorren herria» delako. Iaz,
berriz, Portugal hartu zuten hiz-
pide, «tartean bazelako iraultza
bat», baina baita Portugaldik
Euskal Herrira iritsitakoekin
«nolabaiteko zorra kitatu nahian
ere», gerratik ihes egitean edo
Euskal Herrira lanera etorri zire-
nean behar bezalako harrera ez
zitzaiela egin iritzita.
Goienetxeak gogoan duenez,
iazko jardunaldiak bukatzerako
argi zuten aurtengoak Saharari
buruzkoak izango zirela. «Herri
gisa bizi nahi dutelako, indarrez
deserriratuak izan direlako eta
kendu zaien herria berreskura-
tzeko borrokan murgilduta dabil-
tzalako».
Behin erabakia hartuta, bere-
hala jarri ziren harremanetan
Oiartzungo El Watan elkarteare-
kin, eta Saharara eurekin joateko
gonbidapena egin zieten haiek. El
Watan aspalditik ari da lanean Sa-
hararen alde, eta urtero joaten di-
ra kanpalekuetara, abenduan.
Hango egoera zuzenean ikusteko,
Pasai Donibaneko lau lagun joan
ziren oiartzuarrekin; Goienetxea
tartean. Han bizi izandakoarekin
eta ikusitakoarekin erabat hunki-
tuta, bueltan buru-belarri ekin
zioten lanari, hurrengo ostegune-
an hasiko diren jardunaldiei itxa-
ron gabe.
Janari bilketa bat egin zuten le-
henbizi, eta Pasai Donibanen ja-
sotako hirurehun kilo janari bi-
dali zuten Elikagaien Karabanan.
Horrez gain, Saharako haurrak
udan Pasai Donibanera ekarri
ahal izateko lanean ere aritu dira,
eta baita lortu ere: udan Saharako
bi ahizpa bikik Pasai Donibanen
igaroko dute uda, Opo-
rrak Bakean programa-
ren barruan.
Horrez gain, kanpale-
kuetarako ur bidoi be-
rriak erosteko kanpai-
nan ere murgildu dira.
Goienetxeak azaldu due-
nez, mila litro biltzeko
gaitasuna dute ur bi-
doiek, eta desertuko mu-
turreko baldintza meteorologi-
koei aurre egiteko materialekin
ekoitzita daude. Izan ere, orain
arte erabilitakoak, zinkezkoak,
gaixotasun askoren iturburu di-
rela jabetu dira. «24 orduko epe-
an, zero azpiko tenperaturatik 50
gradu baino gehiagora igarotzen
dira, eta, horren ondorioz, zinka
desegiten eta usteltzen ari da».
Bestelako urik ez dutenez, berta-
tik edaten dute, bertako urarekin
prestatzen dute janaria... Horre-
gatik, Pasai Donibanen bezala,
Euskal Herriko txoko askotan
daude martxan bidoi berriak
erosteko kanpainak.
Pasai Donibanen kanpaina oso
erantzun ona izaten ari dela go-
raipatu du Goienetxeak. «Aise»
gainditu dute hasierako helbu-
rua, eta, premia larria dutenez,
erronka handitzea erabaki dute
orain, «ahalik eta bidoi gehien
erosteko asmoz». 85 euro balio
du bidoi bakoitzak, eta Pasaian,
jada, erakunde, elkarte, eragile
eta norbanako askok hartu dute
bidoia erosteko konpromisoa.
Ezin galtzekoakAurten, bete-beteta dator jardu-
naldien egitaraua. Fronte Polisa-
rioko kideak entzuteko aukera
izango da, Paco Etxeberriak hi-
tzaldia emango du, Hassana Aa-
liaren testigantza entzun ahal
izango da... Eta azpimarratzekoa
da Aziza Brahimek, Saharako
musikari eta aktibistak, Oreka
TXrekin emango duen kontzer-
tua. Sarrerak 10 euroan daude
salgai. «Saharara bideratuko
dugu lortzen dugun diru guztia».
Bixi-Bixi elkarteak Sahararen aldeko jardunaldiak antolatu ditu Pasai Donibanen,herrien arteko elkartasuna bultzatzea xede duen Gora Herriak egitasmoaren barruan.
Hondar aleak deserrirantz
Itziar Goienetxea, Bixi-Bixi elkarteko kidea, Pasai Donibanen daukaten egoitzan. OLATZ MITXELENA GIL
13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 24a Proposamena
EGITARAUA
Hona hemen Pasai Donibaneko
Bixi-Bixi elkarteak antolatutako
jardunaldien egitarau osoa:
Maiatzak 30, osteguna
19:30. Familias rotas dokumentala
eta Brahim Dahanekin hitzaldia.
Udaletxe zaharrean.
Ekainak 2, igandea
18:00. Fusiles o pintadas, la lucha
no violenta del pueblo saharaui fil-
ma eta Abdulah Arabiren hitzaldia.
Juanba Berasategi auditorioan.
Ekainak 4, asteartea
19:30. Paco Etxeberriaren hitzal-
dia: El oasis de la memoria: críme-
nes y fosas comunes en el Sahara.
Juanba Berasategi auditorioan.
Ekainak 6, osteguna
19:30. Mahai ingurua: Sahararen
egungo egoera politikoa eta gako-
ak. Hizlariak: Hassana Aalia eta
Garazi Hach Embarek. Udaletxe
zaharrean.
Ekainak 7, ostirala
19:00. Saharako sukaldaritzaren
ikastaroa eta dastaketa. Bixi-Bixi
elkartean.
Ekainak 8, larunbata
21:30. Kontzertua: Aziza Brahim
eta Oreka TX. Pasai Donibaneko
pilotalekuan.
Ekainak 9, igandea
11:00. Saharar haima: Henna mar-
goketa, Halima Yassinen eskutik;
te dastaketa; Melfah eta Daraa
erakusketak; dantza ikastaroa...
Herriko plazan.
Ekainak 11, asteartea
19:30. Mezuak dokumentala, eta
hitzaldia Juan Karlos Izagirrerekin.
Udaletxe zaharrean.
Ekainak 13, osteguna
19:30. Egunerokotasuna kanpa-
menduetan hitzaldia, Rabub Mo-
hamed Lamin mediku eta gazte
solidarioaren eskutik. Udaletxe
zaharrean.
Ekainak 14, ostirala
20:00. Saharako musika eta kan-
tak. Musikariak: Yahyasid Ahmed
eta Fadhia Achain. Plazako kios-
koan.
Ekainak 15, larunbata
Gora Sahara! azken jaia, egun
guztian. Sahararrek parte hartuko
dute estropadan, haima, henna,
tea, jantziak, dantzak, herri bazka-
ria eta ekitaldia (dantzariak, kantal-
dia, txaranga eta DJak). Bixi-Bixi
elkartearen kanpoko karpan.
Saharara bideratuko duguAziza Brahimek Oreka TXrekinemango duen kontzertuanbildutako diru guztia»Itziar GoienetxeaBixi-Bixi elkarteko kidea
‘‘
MUSIKA
AIATakitto (Imanol eta Unai).
b Igandean, 18:30ean, Aristerrazun.
ANDOAINSeñor No eta
Nuevo Catecismo Catolico.
bGaur, 22:30ean, gaztetxean.
ARETXABALETAHumanity
at Musicsinfonia kooperatiboa.
bBihar, 19:00etan, kiroldegian.
AZKOITIAKamerata Oiasso.
bBihar, 18:30ean, Santa Kutz
komentuan.
AZKOITIAEgurre Fest: Anakrosis,
Cerebral Effusion eta Ras.
bBihar, 22:30ean, Matadeixen.
AZPEITIAAne Lizarralde
eta Eztake II.
bGaur, 22:30ean, Sanagustinen.
AZPEITIADesbandadas.
bBihar, 20:00etan, Sanagustinen.
BERGARAMice & Birkit.
bGaur, 21:00etan, Seminarixoan.
DONOSTIAElectric Yuca.
bGaur, 20:00etan, Brewery Gross
garagardotegian.
DONOSTIAEuskadiko Orkestra
Sinfonikoa & Pablo Ferrandez:
Heriotza jauregian.
bGaur eta astelehenean,
20:00etan, Kursaalean.
DONOSTIAEnemigos Intimos.
bGaur, 20:30ean, Dokan.
DONOSTIACapsula eta Arrotzak.
bGaur, 21:00etan, Dabadaban.
DONOSTIADientes de Luna.
bGaur, 23:00etan, Fnac-en.
DONOSTIAAkademie Fur Alte
Musik Berlin: Uretako musika.
bBihar, 20:00etan, Kursaalean.
DONOSTIASalatxo, Aiztondo
eta Kantuz abesbatzak.
bBihar, 20:00etan, San Bizente
elizan.
DONOSTIAAviador Dro: 40 urte.
bBihar, 20:30ean, Dabadaban.
DONOSTIAThe Bobby’s,
Yakolev 42 eta Sucio 13.
bBihar, 22:00etan, Mogambon.
DONOSTIAMay Is Frankie Month.
bBihar, 22:00etan, Dokan.
DONOSTIAKino Internacional,
Manci eta Sebastian Madd.
bBihar, 00:00etan, Dabadaban.
DONOSTIA Ilargi Gorria
oilar borroka.
b Igandean, 17:00etatik 22:00etara,
Dabadaban.
DONOSTIAThierry Biscary.
bAstelehenean, 19:30ean,
Larrotxene kultur etxean.
DONOSTIACate Le Bon.
bAstelehenean, 20:00etan,
Dabadaban.
DONOSTIAThe Cynics.
bAsteazkenean, 20:30ean,
Dabadaban.
DONOSTIAUdal Txistulari Taldea.
bOstegunean, 19:00etan,
udaletxe zaharreko kriptan.
DONOSTIARas Miguel & Tafari.
bOstegunean, 19:30ean,
Convent Gardenen.
DONOSTIAHomeshake
eta ABC Dialect.
bOstegunean, 20:30ean,
Dabadaban.
EIBARThe Lizards.
bBihar, 23:00etan, Ez Dok Rocken.
ERRENTERIAKalakan & Nayade,
Landarbaso, Virgen de la Paz eta
Choeur Ascese abesbatzak.
bGaur, 20:00etan, Fatima
parrokian.
ERRENTERIABilboko Orkestra
Sinfonikoa eta Andra Mari koroa.
bBihar, 20:30ean, Fatima
parrokian.
ERRENTERIAOtxote Topaketa:
Lur Maitea, Txorbela, Enara,
Karnaba, Ozenki eta Nayade.
b Igandean, 12:00etan, Maddalen
basilikan, eta tabernaz taberna.
ERREZIL I. Trikitixa Jaialdia: Izer
eta Alabier; Iker Goenaga eta Jon
Lasa; Kristina, Maixa, Alaitz eta
Amaia; eta Saioa Lizarralde eta
Maddalen Arzallus.
bGaur, 19:30ean, San Martin
elizan.
GETARIAEH Sukarra eta Fly Shit.
bBihar, 22:30ean, gaztetxean.
IBARRAThe Selektors.
bBihar, 22:30ean, gaztetxean.
IRUNNeverminders, Suburbia
eta Smash: American Rock Punk
Tribute Fest.
bGaur, 20:30ean, Tunk aretoan.
IRURAEguzkigoxo abesbatza.
bGaur, 19:00etan, elizan.
LARRAUL Joseba Tapia: hitzaldi
musikatua.
bGaur, 19:30ean, Ostatuan.
PASAIAZariatxo eta Zariagaz
abesbatzak.
bGaur, 20:00etan, San Joan
Bataiatzailearen parrokian.
PASAIADama Beltzak.
bGaur, 20:30ean, Donibanen,
Ziaboga jatetxean.
PASAIA Itsas Mendi Txistulari
Taldea.
b Igandean, 13:00etan, Santiago
plazan.
TOLOSABohemian Trio.
bGaur, 19:30ean, Topic-en.
TOLOSAPotentor eta Euphoric.
bGaur, 22:30ean, Bonberenean.
TOLOSAMusikherria jaialdia.
bBihar, 09:30etik gauerdira,
emanaldiak aldiro, herrigunean.
TOLOSATrikidantz.
bBihar, 20:00etan, Plaza Berrian.
TOLOSAThe Brontes
eta Green Bananas.
bBihar, 22:30ean, Bonberenean.
TOLOSANiko Etxart eta Maialen.
bBihar, 22:30ean, Plaza Berrian.
TOLOSAGoflow.
b Igandean, 19:00etan, Hirun.
URNIETAZero Sette Akordeoi
Taldea.
bBihar, 19:30ean, Zubitxo plazan.
ANTZERKIA
DEBATurukutupak: Rezikletas.
bGaur, 20:00etan, kalean barrena.
DEBABeheko Larraine taldea:
Manifestu bat.
bGaur, 22:00etan, Burugorri aretoan.
DEBA Iragana lahar eta larrosa,
Segurako herri antzerkia.
bBihar, 22:00etan, Aldats frontoian.
DEBATomaxen abendurak: 10 urte.
b Igandean, 13:00etan, Aldats
frontoian.
DEBAAizarnako eskola antzerkia:
Hollywoodeko izarra.
bAsteazkenean, 10:30ean eta
11:30ean, Goaz aretoan.
DONOSTIAVaiven: Argiaren
hautsa / Partículas de luz.
bGaur eta bihar, 20:00etan,
euskaraz, eta igandean, 19:00etan,
gazteleraz, Antzoki Zaharrean.
DONOSTIAUltramarino Payaso.
bBihar, 18:30ean, Kontadoresen.
HONDARRIBIAAntzerki Tailerra:
On Kixoteren abenturak.
bOstegunean, 18:30ean,
Itsas Etxean.
IRUNYarleku: Etxerik txikiena.
bBihar, 17:00etan, Amaia zentroan.
14 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 24aAgenda
LEZO Orratx-Txiki: Albiste
harrigarriak.
bGaur, 18:30ean, Gezala
auditoriumean.
TOLOSA Txalo: Juntos.
bGaur, 20:30ean, Leidorren.
URNIETA Pirritx, Porrotx
eta Marimotots: Musua.
bGaur, 17:30ean, Egape ikastolan.
USURBIL Txakur Gorria: H-Artzetik.
bGaur, 20:00etan, Sutegi udal
liburutegian.
ZARAUTZ Txalo: Rita.
bGaur, 22:00etan, Modelon.
ZARAUTZ Kids & Us: A world of
Magic.
b Igandean, 11:00etan, Modelon.
DANTZA
AZPEITIA MugMus Laborategia:
Esku Harriak. Oteizaren (H)ariak.
bGaur, 21:30ean, Sanagustinen.
BEASAIN Tio Teronen Semeak:
Festamentua.
bGaur, 19:00etan, Erauskin plazan.
BEASAIN Dantzari Txiki Eguna.
b Igandean, 10:00etatik aurrera.
DONOSTIA Ai Dö Project
& Septeto Kaiserin: Schubert.
bGaur, 20:00etan,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIA Los Vivancos:
Nacidos para bailar.
bBihar, 20:00etan,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIA Donosti Lindy Hop:
Frankie Manningen omenezko
dantza saioa.
bBihar, 22:00etan, Dokan.
DONOSTIA Kubako Ballet
Nazionala: Errauskine.
b Igandean, 19:30ean, Kursaalean.
TOLOSA Udaberri taldea.
b Igandean, 12:00etan, Leidor
antzokian.
ZUMAIA Dantzazaleon eguna.
bGaur, 18:00etan, Torreberrin.
ZUMAIA Ereintza taldea:
Gu Agustina.
bBihar, 19:00etan, Odietan.
ZUMAIA Astindu eta Udal Musika
Banda.
bAstelehenean, 22:30ean,
Ondartxon.
BERTSOLARITZA
AZPEITIA Bertso afaria:
Julio Soto eta Iker Zubeldia.
bAsteazkenean, 20:30ean,
Sanjuandegi auzoan.
BERGARA Gipuzkoako Txapelke-
ta: Urko Arregi, Pello Basurto,
Oier Iurramendi, Beñat Mujika,
Eli Pagola eta Ane Zuazubizkar.
bBihar, 17:00etan, Seminarixoan.
DONOSTIA Gipuzkoako Txapelke-
ta: Haizea Arana, Ane Beloki, Oier
Etxeberria, Josu Ibarguren, Iñigo
Mantzizidor Mantxieta Iñaki Zelaia.
bBihar, 17:00etan, Altzan,
Larratxo kultur etxean.
DONOSTIA Bertso afaria: Andoni
Egaña, Unai Iturriaga eta Jone Uria.
bBihar, 19:45ean, Antiguako
Istingorra elkartean.
HERNANI Bertso afaria: Eñaut
Martikorena, Andoni Mujika eta
Iker Ormazabal.
bBihar, 21:00etan, Harriatsu
eskolan.
ZESTOA Bertso afaria: Unai Agirre
eta Agin Laburu.
bOstegunean, 20:30ean, Endoia
auzoan.
HITZALDIAK
IBARRAKartzelaren funtzioak
sistema kapitalistanhitzaldia, eta
Herriko preso ohien esperientzia
mahai ingurua.
bBihar, 11:30ean eta 17:30ean,
gaztetxean.
BESTELAKOAK
DONOSTIA Garazi Kamio eta
Miguel Aierra: Poetika: Castillo
Suarezerrezital musikatua.
bGaur, 19:30ean, Koldo
Mitxelenan.
DONOSTIA Urumea ibaitik jaitsie-
ra kanoan.
b Igandean, 11:00etan,
Martuteneko Pilar pasabidetik
abiatuta.
ORIO Mendi Tourra: Wallmapu,
Viacruxiseta This Mountain Life.
bGaur, 21:30ean, kultur etxean.
PASAIA Sahara-Euskal Herria
jardunaldiak. Familias rotasdoku-
mentala, eta Brahim Dahanekin
solasaldia.
bOstegunean, 19:30ean,
Donibaneko udaletxe zaharrean.
15GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 24a Agenda
Aitziber Arzallus Zumaia
Estualdia pasatuta, arnasa lasaihar dezakete Malen Etxeko kide-ek. Arriskuan ikusi dute emaku-me etorkinei harrera egiteko Zes-toan duten aterpea, eraikineanezinbestean egin beharreko berri-kuntza lanak ordaintzeko dirurikez zutelako. Laguntza eskatu, etaherritarrek «bikain» erantzundute: behar zituzten 3.000 euroakbiltzea lortu dute. «Zoriontsu»daudela adierazi du Jessica Guz-man elkarteko lehendakariak etaZestoako aterpearen arduradu-nak (Santiago, Txile, 1962). Eske-rrak eman dizkie lagundu dietenherritar eta eragile guztiei.Zertarako behar duzue dirua?
Zestoako aterpea dagoen eraiki-naren etxe aurrea berritzeko. Seietxebizitzako bloke zahar bateandago, etxebizitza horietako batda aterpe gisa erabiltzen duguna,eta etxepeko fatxada berritu be-har dute, hezetasun handia sar-tzen delako barrura. 2.000 euro-tik gora jarri behar ditu etxe jabebakoitzak, eta Malen Etxeak ezzuen baliabiderik. Hortik sortu zi-tzaigun diru beharra. Baina, erai-kinak bezala, etxebizitzak ere urteasko ditu, eta gabezia handiak.Horregatik,diru pixka bat gehia-
go eskatu genuen premiarik han-dieneko konponketak egiteko. Aise bildu duzue dirua.
Bikain erantzun dute herritarreketa eragileek, eta, haien laguntzariesker, zabalik segituko du aterpe-ak. Zestoako Bargaztak talde fe-ministak, adibidez, 3.000 baietz!egitasmoa sortu zuen Malen Etxe-arentzat dirua biltzeko. Bonuaketa errifak saldu dituzte, eta las-terketa solidario bat ere antolatudute.Herritar askok diru bilketa kan-
painari esker izango zuten Ma-
len Etxearen berri...
Hala da, bai, eta azken asteetanjende asko etorri zaigu laguntzaeskaintzera. Azpeitiko enpresabatek, adibidez, bere burua eskai-ni digu Zestoako aterpeko elektri-zitate sistema berritzeko. Argin-dar kableatu guztia aldatu beha-rrean dago, eta geure kabuz ezin-go genukeen egin.Erakunde publikoen laguntzarik
jaso duzue?
Ez.Bestela, egunerokoan, nola fi-
nantzatzen duzue aterpea?
Izatez, Zestoako parrokiarena daetxebizitza, baina hutsik zegoe-nez, Malen Etxeari eman zion,aterpe gisa erabiltzeko baldintza-rekin. Argindarraren eta uraren
hileroko fakturak Elizak ordain-tzen ditu, baina diru hori itzuliegiten diogu gero, urteko lagun-tza bat jasotzen dugulako horre-tarako. Aterpean hartzen dugunemakume bakoitzak 50 euro jar-tzen ditu hilean, eguneroko gas-tuetarako. Denen artean egitendute erosketa, janaria denentzatprestatzen dute, eta etxeko lane-tan ere denek parte hartzen dute. Zer ezaugarri dituzte aterpean
hartzen dituzuen emakumeek?
Zaintza lanetan aritzen dira ia de-
nak, etxeko langile egoiliar gisa,
eta oso baldintza eskasetan. Ez du-
te baliabiderik etxe bat alokatze-
ko, eta laguntza sozialak jasotzeko
eskubiderik ere ez; lanik gabe ge-
ratzean ez dute izaten nora joanik.
Denborarekin aldatu al da babes
eske datorkizuenen soslaia?
Bai, asko. Emakume helduak
etortzen ziren hasieran, 40 urtetik
gorakoak. Orain, ordea, oso gazte-
ak etortzen dira, 18-20 urtekoak.
Lehen, euren kasa etortzen ziren
gehienak, baina, orain, ikusten ari
gara Hondurastik eta Nikaragua-
tik, bereziki, beste modu batera
etortzen direla. Bidaia txartela or-
daintzen diete, eta etxeetan har-
tzen dituzte lana topatu arte. Zorra
itzultzera behartzen dituzte gero,
sekulako interesekin.
Gaur egun, zenbat emakume bizi
dira Zestoako harrera etxean?
Hiru logela ditu etxebizitzak, etahaietako bakoitzean bi emakumesartzea aurreikusita dago, bainazazpi lagun bizi dira gaur egun.Duela gutxi, zortzi emakume ego-tea baimendu behar izan genuen,muturreko egoeran zeudelako;baina salbuespena izan zen.Emakume asko ari dira iristen?
Bai, asko, gero eta gehiago, eta ge-ro eta luzeagoa da sartzeko itxaro-te zerrenda, baina ez dugu balia-biderik guztiei laguntzeko.Emakume etorkinak dira zaintza
lanetan aritzen direnen %95 bai-
no gehiago. Zer lan baldintza
izaten dituzte?
Egunean 24 orduz lan egiten duteaskok, atsedenik gabe, eskubide-rik gabe eta erabat kontratatzaile-aren mende, eta oso soldata txi-kien truke.
Barneko langilea zara zu zeu ere.
Bai. Duela 11 urte iritsi nintzenEuskal Herrira, eta, ordutik, betiaritu izan naiz zaintza lanetan.Hala ere, pribilegiatua naizelaesan liteke, egunean hiru ordukoatsedenaldia baitut eta astebu-ruak libre izaten baititut.Administrazioak zergatik ez du
hartzen neurririk?
Komeni ez zaiolako. Ongizate sis-tema publikoak bermatu beharkolukeen zerbitzua ematen duguguk, baina askoz ere merkeago.Arazo politiko bat dago hemen,duten garrantzirik ez zaielakoematen zaintza beharrei. Eta biz-tanleria zahartzen doan heinean,arazoa handitzen joango da. Be-raz, uste dugu badela garaia zain-tza mahai gainean jartzeko etaguztien beharrak eta eskubideakerrespetatuko dituen sistema bategituratzeko.
«Herritarren laguntzariesker, zabalik segitukodu harrera etxeak»
Jessica Guzman b Malen Etxea elkarteko lehendakaria
Malen Etxeak laguntza eskatu zuen emakume etorkinentzat Zestoan duen harrera etxean, berrikuntza batzuk egiteko dirua behar zuelako;erantzun «bikaina» izan du, eta aise bildu ditu behar zituen 3.000 euroak.
GIPUZKOAKO HITZA
sELKARRIZKETA
GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko maiatzaren 24a
Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea
Lege gordailua: SS-1514-2010
www.gipuzkoa.hitza.eus bgipuzkoa@hitza.eus