Infromatika

Post on 04-Aug-2015

193 views 0 download

Transcript of Infromatika

Ane Zabalza

Plaka nagusia ordenagailua bezalako sistema elektroniko konplexu bat osatzen duen plaka da. Ordenagailu barneko hardwarea elkar lotzen dituen plaka da.

Disko gogorra ordenagailu baten informazio iraunkorra gordetzen duena da. Disko gogorrek datu kopurua handiak gordetzeko gaitasuna izaten dute eta azkarrak dira datuak bilatu, ezabatu eta idazterakoan.

RAM edo Random Access Memory bai irakurri eta bai idazteko aukera eskaintzen duen memoria da. Memoria hegazkorra da, korrontea kentzean bere edukia ere galtzen du.

Prozesatzeko unitate zentrala, PUZ edo, besterik gabe, prozesadorea, konputagailu digital baten osagaia da eta konputagailuaren programetan dauden aginduak interpretatzen ditu eta datuak prozesatzen ditu. 

BIOS, Basic Input-Output System, informatikan edo konputazioan, irteera eta sarrerako oinarriko sistema interfaze kode bat da non sistema eragilea aurkitu eta kargatzen du RAM memoriaren barne.