lore koplak - bertsoa.eus · 2018. 7. 26. · Horren guapo, hain perfekto mister nazioarteko......

Post on 07-Sep-2021

3 views 0 download

Transcript of lore koplak - bertsoa.eus · 2018. 7. 26. · Horren guapo, hain perfekto mister nazioarteko......

33

Kal

e hi

zker

a

Maiteminduta nagolaborborka daukat odolazergatik segi argia ordaintzen?Zu zara nire Iberdrola!

Zu zaitut gailurra, maitezure baietza bitarteEverestera oxigenorikgabe igoko nintzake.

Ausardia dut bertutezure muxu baten trukeliztor asiatikoen erlautzansudurra sartuko nuke.

Egin behar bada borrokaausarta naiz, bost inportanik erraz hilko nuke zugatikbalea txankletazoka.

Zientziak frogatu bezelajabetu gara horrelaaldaketa klimatikoarenarrazoia zeu zarela.

Emaidazu guraizeaurra dezadan haizeaEguzki banintz, ta zu Ilargize maitasun eklipsea.

Etsitzear nago zinezzugana heldu ezinezzure begiak itsaso dirata nik igeri jakin ez!

Espaloian zoazelabanilla eta kanelagero esango dute loreekibiltzen ez dakitela.

Horren guapo, hain perfektomister nazioarteko...Esan zein duzun zure izenaOlentzerori eskatzeko.

Nola zaitudan hain laketseguru esan dezaket zu xagu ta ni katu baginalibre utziko zintuzket.

lore koplak

Ixiar EizagirreKerejeta

Doinua:

Negu partean mizpiraHiru puntuko kopla