lore koplak - bertsoa.eus · 2018. 7. 26. · Horren guapo, hain perfekto mister nazioarteko......

1
33 Kale hizkera Maiteminduta nagola borborka daukat odola zergatik segi argia ordaintzen? Zu zara nire Iberdrola! Zu zaitut gailurra, maite zure baietza bitarte Everestera oxigenorik gabe igoko nintzake. Ausardia dut bertute zure muxu baten truke liztor asiatikoen erlautzan sudurra sartuko nuke. Egin behar bada borroka ausarta naiz, bost inporta nik erraz hilko nuke zugatik balea txankletazoka. Zientziak frogatu bezela jabetu gara horrela aldaketa klimatikoaren arrazoia zeu zarela. Emaidazu guraizea urra dezadan haizea Eguzki banintz, ta zu Ilargi ze maitasun eklipsea. Etsitzear nago zinez zugana heldu ezinez zure begiak itsaso dira ta nik igeri jakin ez! Espaloian zoazela banilla eta kanela gero esango dute loreek ibiltzen ez dakitela. Horren guapo, hain perfekto mister nazioarteko... Esan zein duzun zure izena Olentzerori eskatzeko. Nola zaitudan hain laket seguru esan dezaket zu xagu ta ni katu bagina libre utziko zintuzket. lore koplak Ixiar Eizagirre Kerejeta Doinua: Negu partean mizpira Hiru puntuko kopla

Transcript of lore koplak - bertsoa.eus · 2018. 7. 26. · Horren guapo, hain perfekto mister nazioarteko......

Page 1: lore koplak - bertsoa.eus · 2018. 7. 26. · Horren guapo, hain perfekto mister nazioarteko... Esan zein duzun zure izena Olentzerori eskatzeko. Nola zaitudan hain laket seguru esan

33

Kal

e hi

zker

a

Maiteminduta nagolaborborka daukat odolazergatik segi argia ordaintzen?Zu zara nire Iberdrola!

Zu zaitut gailurra, maitezure baietza bitarteEverestera oxigenorikgabe igoko nintzake.

Ausardia dut bertutezure muxu baten trukeliztor asiatikoen erlautzansudurra sartuko nuke.

Egin behar bada borrokaausarta naiz, bost inportanik erraz hilko nuke zugatikbalea txankletazoka.

Zientziak frogatu bezelajabetu gara horrelaaldaketa klimatikoarenarrazoia zeu zarela.

Emaidazu guraizeaurra dezadan haizeaEguzki banintz, ta zu Ilargize maitasun eklipsea.

Etsitzear nago zinezzugana heldu ezinezzure begiak itsaso dirata nik igeri jakin ez!

Espaloian zoazelabanilla eta kanelagero esango dute loreekibiltzen ez dakitela.

Horren guapo, hain perfektomister nazioarteko...Esan zein duzun zure izenaOlentzerori eskatzeko.

Nola zaitudan hain laketseguru esan dezaket zu xagu ta ni katu baginalibre utziko zintuzket.

lore koplak

Ixiar EizagirreKerejeta

Doinua:

Negu partean mizpiraHiru puntuko kopla