Post on 14-Jul-2015
HAUSNARKETA EDO IKASGAIAREN
ONDORIOA
Jadanik eta konturatzeko astirik ere izan gabe, oraindik ere
gogoan dudan nire (magisteritzako haur hezkuntzako
espezialitateari) ikasketa hauei unibertsitate honetan hasiera
eman zion egun hura ahaztu ezinik, jadanik eta hiru urte azkar
igarota, ikasketa haien amaieran nagoela ezin dezaket uka.
Ikasketa haien aukeraketa egin izanaren arrazoiak ondo gogoan
baditut ere, jadanik eta ikasketa hauei amaiera emateko
horrenbeste falta ez den honetan jaso dudanetik arrazoi
haietaranzko bidea egina izanik, arrazoi haiek oraindik eta
sendoago egiten dituen beste batzuk jasoak ditudala konturatzen
naiz bidaia honetan, bidaia haren hasiera hartan nituen haiek ase
eta oker ez nengoela ziurtatzearekin batera.
Hezkuntzak gizartean duen garrantzia ezin daiteke besterik
gabe albo batetara utzi, ez eta beronek berarekin urteen poderioz
aldatzen joaten den gizarte hori bera osatuko duten pertsonak
formatzeko duen indarra ere. Etorkizuna present egon ohi da beti
orainaldian, iraganean gaurkoa present egon zen moduan.
Bizitzaren erritmoak edo eta geure gainetik hainbat eta euren
interesen arabera mugitzen diren horiek jarririko erritmoak
mugitzen eta baldintzatzen gaituzte, eta guk askotan horien
haritik mugitzeko joera azaltzen dugu. Guk nahi dugun etorkizun
hori lortzea, etorkizunean izango diren pertsona horien
hezkuntzan, transmititzen zaien baloreetan… oinarritzen da
eskolaren esparruari begiratzen badiogu bederen. Horren haritik
gainera eta pertsona zuhurrak hezteaz gainera, geure gainetik
euren interesen arabera mugitzen diren horiek baldintzaturik
geure bizi erritmoa mugatzen duten horien aurrean pertsona
kritikoak sortzea ere beharrezkoa da. Hori dela eta beraz, eta
etorkizuna orainaldian present dagoenez, aurrerantzean lortu
beharreko hori lortzeko lanean orain hasi behar dela ikasia dut
dagoeneko.
Magisteritzako ikasketa hauetan balore eta ezagutza asko
jasoak ditut dagoeneko, ondoren beste batzuei nik neuk beste
modu batean transmititu ahal izango ditudan horiek berak.
Ikasketa hauek, ikasgai desberdinek osatzen badute ere, guztiak
balore eta ezagutza jakin batzuen inguruan mugitu izan dira,
oinarrizko balore horiek izango eta transmitituko dituzten
etorkizuneko irakasle horiek ziurtatuz, eta era berean horiek
helarazteaz arduratuko diren irakasle horiek balore eta ezagutza
horiek berak izanen dituzten etorkizuneko pertsonak heziko direla
ziurtatuz era berean; modu honetara amaigabeko kate hori
etengabe mugituaz eta osatuaz.
Hiru urte hauetan jasoriko ikasgai desberdin horien artean,
teknologien laguntza tartean izanik burutu ditugunak izan dira
batzuk, eta beraz, teknologia berriek edo eta ordenagailuek
ikasketa hauetan presente izan ez ditugula baieztatzea ez
litzateke erabat egia izango. Arrazoi jakinik edo eta zeinen
interesen arabera mugitzen garen jakintzarik ez dudan honetan,
etorkizunean ordenagailu zein teknologia berriek izango duten
presentzia erabatekoa eta beharrezkoa izango dela ikusirik,
etorkizuneko irakasle horiek horretan formatzea ere beharrezkoa
da edo bihurtu da. Unibertsitatean, etorkizuneko irakasle izango
garen hauek jadanik aipatu moduan hainbat ikasgaitan hauen
presentzia izan dugu eta presentzia horren bidetik, teknologia
berrien inguruan hainbat ezagutza berri ere jasoak ditugu
jadanik. Hala eta guztiz ere teknologia berri hauen erabilpena
garrantzitsuagoa izan den beste ikasgairen baten inguruan edo eta
haren osaketarako tresna soila baino ez da izan azken lau hilabete
honetako ikasgai honetatik kanpora so eginez gero bederen.
Ikasgai honek hasi aurreko egun haietan beldur pixka bat
sortua zidala ezin dezaket uka, ni eta ordenagailuak oso
konpatibleak edo eta ondo moldatzen ez garen arrazoiak
baldintzaturik, honen inguruan hainbat aurreiritzi izatera eraman
baininduen. Hala eta guztiz ere, hasiera hartatik gaur arte
egindako ibilbidean oinarritzea dagokit momentu hauetan, hasiera
haietako nire beldurrak alde batetara utzirik, eta orokorrean
beldur hura gainditzen lagundu didala ikusirik ezin dezaket,
balantze on bat egin dezaket.
Ikasgai honek beti norberaren lanaz eta taldekako giro
horretan murgildurik norberaren bide horretan aurrera egitea
ahalbidetu izan du. Irakasleak geure ikaskuntza ziurtatzeko
ipiniriko edo bete beharreko oinarrizko puntu eta pauta horiek
jarraiturik, talde bakoitzak eta talde barneko lan horretan
norberak, bere ezagutzen aberaste prozesu horri nahi izan dion
bidea jartzeko aukera eta askatasuna izan du. Ikasgai
desberdinetan eta konstruktibismoaren oinarrietan finkaturik
milaka aldiz gogorarazi eta jakinarazi izan digute irakasle
hainbatek, ezagutzaren hazkuntza hori ahalik eta modu
egokienean eta esanguratsuki egiteko, bakoitzaren ezagutzetatik
eta bakoitzak dakienetik hastea beharrezkoa dela. Ikasgai
honetan konstruktibismoaren oinarri horiek irakaslearen
azalpenetan entzuteko aukeraz gain, zuzenean guk geuk geure
ikaskuntzan hori aplikatzeko aukera ere izan genuen,
II.praktikaldian bizi eta teknologia berrien erabilpena nola egiten
zuten gogoratzeko aukera izanik, horren inguruko lan bat eta
aurkezpen bat izan baikenuen irizpide. Norberaren
esperientzietatik abiaturiko lan horren haritik, norberaren
esperientzia horietan oinarritzen ziren aurkezpenak entzuteko
aukera ere izan genuen eta beraz geure ezagutzak besteei
helaraziz eta besteen ezagutzak geure barnera jasoaz gaur egungo
errealitatean ikastetxeetan teknologia berriek duten presentzia eta
erabilpenaz jabetzeko aukera izan genuen. Horiez gain, tartean
egunerokotasunean gai honen inguruan aurrerapausuak ematen
eta hauen aplikazioari dagokionean metodologia berriak aurrera
eramaten diharduten irakasleen hitzaldiak entzuteko aukera ere
izan dugu. Hitzaldi hauen bidez, beste behin geure esperientzia
haietatik hasia genuen ibilbide hori osatzeko aukera izan dugu,
beste behin errealitatean teknologiek nolako erabilpena duten
ikusteko eta entzuteko aukera izan baitugu. Tartekaturik, eta lan
edo honen inguruan testu txikiak idazteko izan dugun aukeraz
gain, gai nagusi baten inguruan egin beharreko talde lanean
barneraturik ibili gara. Gaiaren aukeraketa egiteko orduan,
hainbat gorabehera izanak genituen. Gu geu haur hezkuntzako
irakasle izango garen aldetik, etapa horretan teknologiek zer
nolako zerikusia duten jorratzeko ideia ezin genuen baztertu,
baina taldeko batek proposaturiko “ aulas autosuficientes” gaiak
txunditurik ere (L.H. etapakoa izanagatik ere), horren
aukeraketara bultzatuak ginen. Azken gai horren aukeraketa
eginik eta berau barnean hartzen duen Eskola 2.0 gaiak
orainaldian duen “ Bum” -a ahaztu ezinik, horren inguruan lan
egiteari ekin genion. Hasierako pausuak gai horren inguruan
informazioa bilatzen eta biltzen eman genituen, informazio hori
landu, hausnartu, guztia antolatu… ordea, eta errealitaterantz
gehiago gerturatu nahirik geure lan hutsez, teknologia berrien
aplikatzeko modu metodologikoari dagokionez aitzindari den
Asteasuko Pello Errota ikastetxera joan eta bertako egoera
aztertzeko aukera izan genuen, bai Haur Hezkuntzako etapari
dagokionean, bai eta Lehen Hezkuntzako etapari dagokionean ere.
Beraz, geure esperientzia haietatik hasi eta gaur egun horretan
diharduten irakasleen hitza entzuteko aukeraz jarraiturik izan den
ibilbide hori geure begiz ikusi eta egiaztatzeko aukera eman digun
esperientzia honen bidez borobiltzeko aukera izan dugu.
Bataren zein bestearen inguruan egindako lanak ez dira
gutxi izan, baina kantitateak baino garrantzi gehiago duen
kalitatea kontuan hartuz gero, guztiak ere aberastasuna ekarri
digula aipatu behar geure ezagutzetara. Lan horrek guztiak
ondoren besteen eskuragarri ipintzea ere eskatu digu, guk
egindako lan hori geuregana soilik mugatzea ekidinik. Horrela
bada, besteoi geure lanak zabaltzeko beharrezko izan dugu
taldeko blogera, elkarrikertuzera… igotzeko eta horretarako
arrotzak zitzaizkigun programa berriak ezagutu eta barneratzeko
aukera eman digu ikasgai honek teknologia berrien inguruko
geure ezagutzak zabalduaz: google docs, slideshare, blogger…
Lan honek guztiak zerbaitetarako balio izan badu, gu geu
teknologia berriek ekar ditzaketen abantaila eta aurrerapenez
kontura gaitezen bai eta horrek gaur egungo errealitatean duen
egoera ikusteko ere balio izan digu. Guzti horrekin eta ikusitako
guztiarekin hausnarketa bat egin ondoren zerbaitetara iritsi
bagara bederen, hori ondorio batetara izan da. Gaur egun
ordenagailuak egon ez dauden ikastetxerik bilatzea zaila litzateke,
hauek gabe hezkuntza aurrera eramatea ezinezkoa dela baitirudi.
Ordea, ordenagailu horien erabilpenerako metodologian araketa
handiegirik egin ez den aldetik, metodologia tradizionalaren
erabilera eginik duela ez asko paper eta arkatzez egiten zen
berbera ordenagailu eta saguaren bidez egitera mugatzen dira
ikastetxe asko eta asko. Ordea, eta baliabide berriak
ikastetxeetan sartzen diren une beretik, horien erabilerara
egokituriko metodologia berri bati pasua ematea ezinbestekoa da
eta hori gabe ordenagailuak ikastetxeetan sartzeak bestelako
etekinik ez dakarrela konturatzen gara. Hori dela eta beraz,
hezkuntzako etapa guztietan, bai Haur Hezkuntzan (haurrak
horretan ere gehiegi barneratu gabe, adin horretako haurrek
aurreragokoak edo garrantzitsuagoak diren eskakizunak
baitituzte: mugitzea, korri egitea, arakatzea, esperimentatzea… )
bai eta Lehen Hezkuntzan ere, ordenagailu bidezko jarduera
berriak egiteko, horretara egokitutako metodologia berriak
martxan jartzea ezinbestekoa da.
= =TEKNOLOGIA BERRIAK METODOLOGIA BERRIAK ONDORIO BERRIAK