Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)

7
HAUSNARKETA EDO IKASGAIAREN ONDORIOA Jadanik eta konturatzeko astirik ere izan gabe, oraindik ere gogoan dudan nire (magisteritzako haur hezkuntzako espezialitateari) ikasketa hauei unibertsitate honetan hasiera eman zion egun hura ahaztu ezinik, jadanik eta hiru urte azkar igarota, ikasketa haien amaieran nagoela ezin dezaket uka. Ikasketa haien aukeraketa egin izanaren arrazoiak ondo gogoan baditut ere, jadanik eta ikasketa hauei amaiera emateko horrenbeste falta ez den honetan jaso dudanetik arrazoi haietaranzko bidea egina izanik, arrazoi haiek oraindik eta sendoago egiten dituen beste batzuk jasoak ditudala konturatzen naiz bidaia honetan, bidaia haren hasiera hartan nituen haiek ase eta oker ez nengoela ziurtatzearekin batera. Hezkuntzak gizartean duen garrantzia ezin daiteke besterik gabe albo batetara utzi, ez eta beronek berarekin urteen poderioz aldatzen joaten den gizarte hori bera osatuko duten pertsonak formatzeko duen indarra ere. Etorkizuna present egon ohi da beti orainaldian, iraganean gaurkoa present egon zen moduan. Bizitzaren erritmoak edo eta geure gainetik hainbat eta euren interesen arabera mugitzen diren horiek jarririko erritmoak mugitzen eta baldintzatzen gaituzte, eta guk askotan horien haritik mugitzeko joera azaltzen dugu. Guk nahi dugun etorkizun

Transcript of Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)

HAUSNARKETA EDO IKASGAIAREN

ONDORIOA

Jadanik eta konturatzeko astirik ere izan gabe, oraindik ere

gogoan dudan nire (magisteritzako haur hezkuntzako

espezialitateari) ikasketa hauei unibertsitate honetan hasiera

eman zion egun hura ahaztu ezinik, jadanik eta hiru urte azkar

igarota, ikasketa haien amaieran nagoela ezin dezaket uka.

Ikasketa haien aukeraketa egin izanaren arrazoiak ondo gogoan

baditut ere, jadanik eta ikasketa hauei amaiera emateko

horrenbeste falta ez den honetan jaso dudanetik arrazoi

haietaranzko bidea egina izanik, arrazoi haiek oraindik eta

sendoago egiten dituen beste batzuk jasoak ditudala konturatzen

naiz bidaia honetan, bidaia haren hasiera hartan nituen haiek ase

eta oker ez nengoela ziurtatzearekin batera.

Hezkuntzak gizartean duen garrantzia ezin daiteke besterik

gabe albo batetara utzi, ez eta beronek berarekin urteen poderioz

aldatzen joaten den gizarte hori bera osatuko duten pertsonak

formatzeko duen indarra ere. Etorkizuna present egon ohi da beti

orainaldian, iraganean gaurkoa present egon zen moduan.

Bizitzaren erritmoak edo eta geure gainetik hainbat eta euren

interesen arabera mugitzen diren horiek jarririko erritmoak

mugitzen eta baldintzatzen gaituzte, eta guk askotan horien

haritik mugitzeko joera azaltzen dugu. Guk nahi dugun etorkizun

hori lortzea, etorkizunean izango diren pertsona horien

hezkuntzan, transmititzen zaien baloreetan… oinarritzen da

eskolaren esparruari begiratzen badiogu bederen. Horren haritik

gainera eta pertsona zuhurrak hezteaz gainera, geure gainetik

euren interesen arabera mugitzen diren horiek baldintzaturik

geure bizi erritmoa mugatzen duten horien aurrean pertsona

kritikoak sortzea ere beharrezkoa da. Hori dela eta beraz, eta

etorkizuna orainaldian present dagoenez, aurrerantzean lortu

beharreko hori lortzeko lanean orain hasi behar dela ikasia dut

dagoeneko.

Magisteritzako ikasketa hauetan balore eta ezagutza asko

jasoak ditut dagoeneko, ondoren beste batzuei nik neuk beste

modu batean transmititu ahal izango ditudan horiek berak.

Ikasketa hauek, ikasgai desberdinek osatzen badute ere, guztiak

balore eta ezagutza jakin batzuen inguruan mugitu izan dira,

oinarrizko balore horiek izango eta transmitituko dituzten

etorkizuneko irakasle horiek ziurtatuz, eta era berean horiek

helarazteaz arduratuko diren irakasle horiek balore eta ezagutza

horiek berak izanen dituzten etorkizuneko pertsonak heziko direla

ziurtatuz era berean; modu honetara amaigabeko kate hori

etengabe mugituaz eta osatuaz.

Hiru urte hauetan jasoriko ikasgai desberdin horien artean,

teknologien laguntza tartean izanik burutu ditugunak izan dira

batzuk, eta beraz, teknologia berriek edo eta ordenagailuek

ikasketa hauetan presente izan ez ditugula baieztatzea ez

litzateke erabat egia izango. Arrazoi jakinik edo eta zeinen

interesen arabera mugitzen garen jakintzarik ez dudan honetan,

etorkizunean ordenagailu zein teknologia berriek izango duten

presentzia erabatekoa eta beharrezkoa izango dela ikusirik,

etorkizuneko irakasle horiek horretan formatzea ere beharrezkoa

da edo bihurtu da. Unibertsitatean, etorkizuneko irakasle izango

garen hauek jadanik aipatu moduan hainbat ikasgaitan hauen

presentzia izan dugu eta presentzia horren bidetik, teknologia

berrien inguruan hainbat ezagutza berri ere jasoak ditugu

jadanik. Hala eta guztiz ere teknologia berri hauen erabilpena

garrantzitsuagoa izan den beste ikasgairen baten inguruan edo eta

haren osaketarako tresna soila baino ez da izan azken lau hilabete

honetako ikasgai honetatik kanpora so eginez gero bederen.

Ikasgai honek hasi aurreko egun haietan beldur pixka bat

sortua zidala ezin dezaket uka, ni eta ordenagailuak oso

konpatibleak edo eta ondo moldatzen ez garen arrazoiak

baldintzaturik, honen inguruan hainbat aurreiritzi izatera eraman

baininduen. Hala eta guztiz ere, hasiera hartatik gaur arte

egindako ibilbidean oinarritzea dagokit momentu hauetan, hasiera

haietako nire beldurrak alde batetara utzirik, eta orokorrean

beldur hura gainditzen lagundu didala ikusirik ezin dezaket,

balantze on bat egin dezaket.

Ikasgai honek beti norberaren lanaz eta taldekako giro

horretan murgildurik norberaren bide horretan aurrera egitea

ahalbidetu izan du. Irakasleak geure ikaskuntza ziurtatzeko

ipiniriko edo bete beharreko oinarrizko puntu eta pauta horiek

jarraiturik, talde bakoitzak eta talde barneko lan horretan

norberak, bere ezagutzen aberaste prozesu horri nahi izan dion

bidea jartzeko aukera eta askatasuna izan du. Ikasgai

desberdinetan eta konstruktibismoaren oinarrietan finkaturik

milaka aldiz gogorarazi eta jakinarazi izan digute irakasle

hainbatek, ezagutzaren hazkuntza hori ahalik eta modu

egokienean eta esanguratsuki egiteko, bakoitzaren ezagutzetatik

eta bakoitzak dakienetik hastea beharrezkoa dela. Ikasgai

honetan konstruktibismoaren oinarri horiek irakaslearen

azalpenetan entzuteko aukeraz gain, zuzenean guk geuk geure

ikaskuntzan hori aplikatzeko aukera ere izan genuen,

II.praktikaldian bizi eta teknologia berrien erabilpena nola egiten

zuten gogoratzeko aukera izanik, horren inguruko lan bat eta

aurkezpen bat izan baikenuen irizpide. Norberaren

esperientzietatik abiaturiko lan horren haritik, norberaren

esperientzia horietan oinarritzen ziren aurkezpenak entzuteko

aukera ere izan genuen eta beraz geure ezagutzak besteei

helaraziz eta besteen ezagutzak geure barnera jasoaz gaur egungo

errealitatean ikastetxeetan teknologia berriek duten presentzia eta

erabilpenaz jabetzeko aukera izan genuen. Horiez gain, tartean

egunerokotasunean gai honen inguruan aurrerapausuak ematen

eta hauen aplikazioari dagokionean metodologia berriak aurrera

eramaten diharduten irakasleen hitzaldiak entzuteko aukera ere

izan dugu. Hitzaldi hauen bidez, beste behin geure esperientzia

haietatik hasia genuen ibilbide hori osatzeko aukera izan dugu,

beste behin errealitatean teknologiek nolako erabilpena duten

ikusteko eta entzuteko aukera izan baitugu. Tartekaturik, eta lan

edo honen inguruan testu txikiak idazteko izan dugun aukeraz

gain, gai nagusi baten inguruan egin beharreko talde lanean

barneraturik ibili gara. Gaiaren aukeraketa egiteko orduan,

hainbat gorabehera izanak genituen. Gu geu haur hezkuntzako

irakasle izango garen aldetik, etapa horretan teknologiek zer

nolako zerikusia duten jorratzeko ideia ezin genuen baztertu,

baina taldeko batek proposaturiko “ aulas autosuficientes” gaiak

txunditurik ere (L.H. etapakoa izanagatik ere), horren

aukeraketara bultzatuak ginen. Azken gai horren aukeraketa

eginik eta berau barnean hartzen duen Eskola 2.0 gaiak

orainaldian duen “ Bum” -a ahaztu ezinik, horren inguruan lan

egiteari ekin genion. Hasierako pausuak gai horren inguruan

informazioa bilatzen eta biltzen eman genituen, informazio hori

landu, hausnartu, guztia antolatu… ordea, eta errealitaterantz

gehiago gerturatu nahirik geure lan hutsez, teknologia berrien

aplikatzeko modu metodologikoari dagokionez aitzindari den

Asteasuko Pello Errota ikastetxera joan eta bertako egoera

aztertzeko aukera izan genuen, bai Haur Hezkuntzako etapari

dagokionean, bai eta Lehen Hezkuntzako etapari dagokionean ere.

Beraz, geure esperientzia haietatik hasi eta gaur egun horretan

diharduten irakasleen hitza entzuteko aukeraz jarraiturik izan den

ibilbide hori geure begiz ikusi eta egiaztatzeko aukera eman digun

esperientzia honen bidez borobiltzeko aukera izan dugu.

Bataren zein bestearen inguruan egindako lanak ez dira

gutxi izan, baina kantitateak baino garrantzi gehiago duen

kalitatea kontuan hartuz gero, guztiak ere aberastasuna ekarri

digula aipatu behar geure ezagutzetara. Lan horrek guztiak

ondoren besteen eskuragarri ipintzea ere eskatu digu, guk

egindako lan hori geuregana soilik mugatzea ekidinik. Horrela

bada, besteoi geure lanak zabaltzeko beharrezko izan dugu

taldeko blogera, elkarrikertuzera… igotzeko eta horretarako

arrotzak zitzaizkigun programa berriak ezagutu eta barneratzeko

aukera eman digu ikasgai honek teknologia berrien inguruko

geure ezagutzak zabalduaz: google docs, slideshare, blogger…

Lan honek guztiak zerbaitetarako balio izan badu, gu geu

teknologia berriek ekar ditzaketen abantaila eta aurrerapenez

kontura gaitezen bai eta horrek gaur egungo errealitatean duen

egoera ikusteko ere balio izan digu. Guzti horrekin eta ikusitako

guztiarekin hausnarketa bat egin ondoren zerbaitetara iritsi

bagara bederen, hori ondorio batetara izan da. Gaur egun

ordenagailuak egon ez dauden ikastetxerik bilatzea zaila litzateke,

hauek gabe hezkuntza aurrera eramatea ezinezkoa dela baitirudi.

Ordea, ordenagailu horien erabilpenerako metodologian araketa

handiegirik egin ez den aldetik, metodologia tradizionalaren

erabilera eginik duela ez asko paper eta arkatzez egiten zen

berbera ordenagailu eta saguaren bidez egitera mugatzen dira

ikastetxe asko eta asko. Ordea, eta baliabide berriak

ikastetxeetan sartzen diren une beretik, horien erabilerara

egokituriko metodologia berri bati pasua ematea ezinbestekoa da

eta hori gabe ordenagailuak ikastetxeetan sartzeak bestelako

etekinik ez dakarrela konturatzen gara. Hori dela eta beraz,

hezkuntzako etapa guztietan, bai Haur Hezkuntzan (haurrak

horretan ere gehiegi barneratu gabe, adin horretako haurrek

aurreragokoak edo garrantzitsuagoak diren eskakizunak

baitituzte: mugitzea, korri egitea, arakatzea, esperimentatzea… )

bai eta Lehen Hezkuntzan ere, ordenagailu bidezko jarduera

berriak egiteko, horretara egokitutako metodologia berriak

martxan jartzea ezinbestekoa da.

= =TEKNOLOGIA BERRIAK METODOLOGIA BERRIAK ONDORIO BERRIAK