Post on 31-Jul-2015
LURRAREN DINAMIKA
PLAKEN TEKTONIKA
Litosferak ez du geruza jarraiturik eratzen, zatituta baitago litosfera-plaka edo plaka
tektoniko izeneko hainbat zatitan.
Litosferako plakak ez dira estatikoak, mugitu egiten dira Lurraren barruko
energiaren eraginez mantuaren barruan konbekzio-korronteak daudelako.
PLAKEN ERTZEN ARTEKO KONTAKTUAK
Ertz pasiboak
Ertz dibergenteak
Ertz konbergenteak
ERTZ PASIBOAK (ERTZ ERALDATZAILEAK)
Alboko higidura duten ertzak dira.
Indar tektonikoek harrietan eragiten
dute. Harriek tentsio gehiagorik jasaten ez dutenean, apurtzen
dira eta lurrikara sortzen da.
Lurrikara, seismoa edo sismoa Lurraren bat-bateko astindua da, normalean iraupen laburrekoa.
Perturbazioa hipozentro izeneko Lurraren barneko puntuan gertatzen da eta energia-askatze horrek uhin sismiko izeneko bibrazioak sortzen ditu.
Uhin sismikoak harrietatik hedatzen dira eta epizentro izeneko puntu batean heltzen dira lurrazalera. Une horretatik aurrera, uhin sismikoak lurrazaletik desplazatzen dira
ERTZ KONBERGENTEAK (ERTZ SUNTSIKORRAK)
Bata besterantz higitzen diren bi plaken mugak dira
Plaka bat bestearen azpian sartzen da eta mantuan hondoratzen da (subdukzioa)
Horietan litosfera suntsitu egiten da (plaka batek tamaina txikitzen du).
Hobiak eratzen dira.
Plaka kontinentalek talka egiten dutenean mendikateak eratu daitezke.
Eremu horietan magmatismoa oso ohikoa izango da eta sumendiak agertuko dira
Sumendia lurrazalean dagoen irekidura da, eta hortik, lurraren barruko harri urtuak eta beste material batzuk kanporatzen dira.
Sumendia materiala kanporatzeari erupzio bolkaniko esaten zaio. Ganbera magmatikoan presioa oso altua
denean eta pitzadurak irekitzen direnean gertatzen da.
ERTZ DIBERGENTEAK (ERTZ ERAIKITZAILEAK)
Ertz dibergenteak banandu egiten diren bi plaken mugak dira
Plakak banatzean, pitzadura bat eratzen da haien artean eta bertatik mantuko material urtua irteten da; kanpoan solidotu eta litosfera berria eratzen da.
Hondo ozeanikoan dortsal ozeanikoak sortzen dira; gainazal kontinentalean, ertz dibergenteek Rift izeneko egiturak sortzen dituzte.
Eremu horietan magmatismoa dagoenez sumendiak ager daitezke
Plaken tektonikaren teoriak dioenez, Lurreko litosferako plakak
dinamikoak dira, desplazatu, tamaina handitu edo txikitu, edo
forma aldatzen dute.
Guk ezin dugu hori ikusi apurka-apurka egiten dutelako, milioika
urtetako prozesuan.
IES BEURKO BHI
Maite Remírez(Anaya-Haritza argitaletxearen liburuan
oinarriturik)