140808gesaltza

15
Gesaltzako Lizunaren esplorazioa (Euskal Batzarre elkartea, 1893). Euskal-Erria. Revista Bascongada. 1893.

description

• GORDON, Rogelio. 1893. Euskal batzarre. Expedición Reglamentaria núm 2 bajo la dirección del socio Don Rogelio Gordón. Visita a Oñate. Principales edificios. Ascensión al monte Aitzgorri. Exploración de la famosa cueva de Guesalza. Euskal-Erria Revista Bascongada XXVIII:85-90,177-181. Donostia.

Transcript of 140808gesaltza

Page 1: 140808gesaltza

GesaltzakoLizunarenesplorazioa

(EuskalBatzarreelkartea,1893).

Euskal-Erria. Revista Bascongada. 1893.

Page 2: 140808gesaltza

Gesaltzako Lizunaren esplorazioa (Euskal Batzarre elkartea, 1893). 2

Aurkezpena

Sancho el Sabio Fundazioari esker, Euskal-Erria aldizkariko bilduma osoa sarean dugu, erraz kontsultatzeko moduan. Argitarapen honetan kultur gaiei buruzko informazio asko dago, eta gaur horren zatitxo bat aurkeztuko dugu. Donostiako bidaiari batzuek Oñatira 1893an egindako txangoaren kronika dugu hau; Euskal Batzarre (1) kultur elkarteko hamabi lagun izan ziren, Rogelio Gordón jaunaren ardurapean. Bidaiak hiru egun iraun zituen; benetako abentura, orduko errepideekin! Atera kontuak: Arantzazurako bidearen zenbait puntutan, touristen zalgurdiak idi pare baten laguntza behar izan zuen aldapa igotzeko. Eta behin Arantzazura ailegatuta, badirudi lehenengo lana Aitzgorrira igotzeko gidariak eta porteadoreak aurkitzea izaten zela –Himalayan bezela-. Artikuluaren lehenengo zatian gure bidaiariek Oñatiko herriko monumentu, jauregi eta elizak deskribatzen dituzte, beharbada herriko historia luzearekin liluratuta (kontuan hartu dezagun, artean, Donostia berri-berria zela, 80 urte lehenagoko sutearen ostean berreraikia). Halere, badirudi pizka bat enpatxatu zirela ere, 89 orrialdeko komentarioak erakusten duenez. Artikuluaren bigarren zatian natura dugu nagusi: Aizkorrira doaz Urbian zehar, eta paisaia zabalek eta haize bizigarriak hartzen dute protagonismoa; azken egunean, gainera, zenbait haitzuloren misterioak esploratzeko aukera dute. Interes espeleologikoa azken zati honetan dago batez ere. Artikuluan zehar hainbat kobazulo aipatzen dira: Sandaili, Lapurzulo, Katabera (2), Aitzkirri (3), baina Gesaltzara egindako osterak maila berezia hartzen du kronikan. Kontakizuna Gesaltzako Lizunari buruzko kondairak aipatuz hasten da: handik sugarrak eta aieneak ateratzen direla... sartzen dena ez dela berriro irtetzen... denak bizi-bizirik daudenak inguruko baserritarren artean (haien gidarien artean, alegia). Jaturaben errota dago oraindik, geroko instalakuntza hidroelektrikoen aurrekaria. Euskal Batzarrekoak laster konturatzen dira handik irtetzen den erreka Gesaltzan galtzen den bera izan behar dela, eta hain zuzen ere haien asmoa hori egitea da: leku batetik sartzea eta bestetik irtetzea. Ez dabiltza oker, noski: trabesia posible da (60 urte geroago Aranzadiko kideek egingo dute), baina orduko baliabideekin ezinezkoa zaie putzu bertikal sakonetan behera jarraitzea. Gesaltzatik sartuta, beraz, sarrerako galeria nagusiaren inguruan ibili ziren. Kobazuloa ezagutzen duenak erraz identifikatuko ditu deskribatutako hainbat leku: Oilatokia, Bihotza eta Politta putzuak... Gainera, badirudi azken sektore hau esploratu zuten lehenengoetarikoak izan zirela: zoruko sedimentuak behintzat zapaldu gabe aurkitu zituzten. Beraz, Euskal Batzarre elkartea har dezakegu Gesaltzako lehen esploratzailetzat; haiek idatzitako hau da, behintzat, ezagutzen den lehenengo kronika. Ez zen gutxi izan egindakoa, kontuan hartuta argia egiteko kandelak erabili zituztela, eta 25 metrotako kalamu-soka bakarra zutela! Jarraian irakur dezakezue abentura osoa.

Page 3: 140808gesaltza

Gesaltzako Lizunaren esplorazioa (Euskal Batzarre elkartea, 1893). 3

Oharrak:

(1) Euskal Batzarre kultur elkartea Donostian sortu zen XIX gizaldian, Del Valle Lersundi familiaren etxean egiten zen tertulia baten. Haien aktibitateen berri Euskal-Erria aldizkarian eman ohi zuten, besteak beste. Ref:

• ALDARONDO, Ricardo. 2005. Aycart retrata la cultura donostiarra de la primera mitad del siglo XX a través de la segunda época (1899-1944) de la Real Sociedad Bascongada (RSBAP). El Diario Vasco, 2005-IV-3. http://ttiki.com/76115

• Auñamendi Eusko Entziklopedia. Euskal-Erria. http://www.euskomedia.org/aunamendi/27211

(2) Kataberako parajea Aloña inguruko karst gune garrantzitsuena da. Bertan, 1872tik 1935ra arte, Real Compañía Asturiana de Minas enpresak blenda, galena eta kalamina meatzeak ustiatu zituen. 1957an, Aranzadi Zientzia Elkarteko espeleologo oñatiarrek 220 metrotako leizea aurkitu zuten han. Ref:

• Hiru.com. Ondare kulturala. Kataberako meatzea. http://ttiki.com/76314 • Aloña Mendi Espeleologia Taldea. Lan eremua.

http://www.euskalnet.net/amet/lan.htm • Aranzadi Z.E. Memoria 1957. Munibe 9(4):277. Donostia.

http://ttiki.com/76315 (3) Artikuluan, Euskal Batzarreko kideak koba honen egoerarengatik kexu agertzen

dira. Izan ere, Aitzkirri oso famatua bihurtu zen 1871ean, Espainiako lehenengo Ursus spelaeus aztarnak bertan aurkitu zirenean. Hori dela eta, espoliatzaileek eta kontrolik gabeko indusketek asko hondatu zuten. Ref:

• Vilanova y Piera J. Lo prehistórico en España. Anales de la Soc. Esp. Hist. Nat. Tomo primero, p.197-198, 1872. http://ttiki.com/76316

Page 4: 140808gesaltza

Gesaltzako Lizunaren esplorazioa (Euskal Batzarre elkartea, 1893). 4

Page 5: 140808gesaltza

Gesaltzako Lizunaren esplorazioa (Euskal Batzarre elkartea, 1893). 5

Page 6: 140808gesaltza

Gesaltzako Lizunaren esplorazioa (Euskal Batzarre elkartea, 1893). 6

Page 7: 140808gesaltza

Gesaltzako Lizunaren esplorazioa (Euskal Batzarre elkartea, 1893). 7

Page 8: 140808gesaltza

Gesaltzako Lizunaren esplorazioa (Euskal Batzarre elkartea, 1893). 8

Page 9: 140808gesaltza

Gesaltzako Lizunaren esplorazioa (Euskal Batzarre elkartea, 1893). 9

Gesaltzako Lizuna 1956 urtean. Argazkia: Juan San Martin.

Page 10: 140808gesaltza

Gesaltzako Lizunaren esplorazioa (Euskal Batzarre elkartea, 1893). 10

Page 11: 140808gesaltza

Gesaltzako Lizunaren esplorazioa (Euskal Batzarre elkartea, 1893). 11

Page 12: 140808gesaltza

Gesaltzako Lizunaren esplorazioa (Euskal Batzarre elkartea, 1893). 12

Page 13: 140808gesaltza

Gesaltzako Lizunaren esplorazioa (Euskal Batzarre elkartea, 1893). 13

Page 14: 140808gesaltza

Gesaltzako Lizunaren esplorazioa (Euskal Batzarre elkartea, 1893). 14

Page 15: 140808gesaltza

Gesaltzako Lizunaren esplorazioa (Euskal Batzarre elkartea, 1893). 15

Gesaltza-Arrikrutz-Jaturabe sistemaren mapa topografikoaren zatia (Aloña Mendi Espeleologia Taldea). 1893ko

esploratzaile ausartak orlegiz markatutako bidearen erdira ailegatu ziren, gutxi gora behera. Argazkia: Sergio Laburu.

Erreferentziak

Jatorrizko dokumentua:

• GORDON, Rogelio. 1893. Euskal batzarre. Expedición Reglamentaria núm 2 bajo la dirección del socio Don Rogelio Gordón. Visita a Oñate. Principales edificios. Ascensión al monte Aitzgorri. Exploración de la famosa cueva de Guesalza. Euskal-Erria Revista Bascongada XXVIII:85-90,177-181. Donostia.

Dijitalizazioa:

• Sancho el Sabio Fundazioa 2011. http://hdl.handle.net/10357/2813 Aukeraketa eta iruzkina:

• Oier Gorosabel Larrañaga http://fisiolantaldea.blogspot.com

Lekeitio, 2014ko abuztuaren 8a.