20180315-PASAIA-Maiatzako kongresuaren laburpenak · Merkantilismo eta negozioa. Itsas Armadarako...

9

Transcript of 20180315-PASAIA-Maiatzako kongresuaren laburpenak · Merkantilismo eta negozioa. Itsas Armadarako...

GIPUZKOAKO CAMPUSEKOERREK TOREORDETZA

VICERREC TORADO DE LCAMPUS DE GIPUZKOA

https://www.unav.edu/en/web/contractor-state-group/inicio

2

Itsasoa menderatzeko egurrak. Monarkia hispanikoaren baso politikak eta hornikuntza XVI. y XVIII. mendeen

artean

2018ko Maiatzak 17-18n. Pasai Donibaneko Kulturgunea Rafael Torres Sánchez (Nafarroako Unibertsitatea) Merkantilismo eta negozioa. Itsas Armadarako egur inportazioa XVIII. mendeko bigarren erdian Laburpena Eraiketa militarrerako, batik bat, itsastarra, egur horniketaren ikerketak baliatzen du politika ekonomikoaren errealitate historikoaren eztabaidan aurrera egiten. XVIII. mendeko espainiar politikaren teorikoentzat egur horniketa aproposa izan zen oinarri merkantilistak garatzeko. Egur ekoizpenaren sustapena eta bere ateratze eta birbanaketarekin nazio ekonomian barruan, politika merkantilistaren abantailak egiaaztatzen lortzen zen. Garaiko teorikoek estrategia honen alde erabilitako argudioak egia historikotzat jo dira eta historilariek errepikatu egin dituzte. Artikulu honen xedea politika merkantilista sostengatzen zuten argudioak eta errealitate praktikoak -malguagoak eta askotan oinarri horien aurkakoak- konparatzea izango litzateke. Errealitate historiko honek azaltzen du egur horniketan nazioarteko, bertako eta pribatuak diren negozioei bidea emateko joera. Beraz, merkantilismoaren aplikazioa egur horniketan utopia hutsa izan zen. Halere, enpresari pribatuek merkantilismoaren zenbait printzipio jarri zituzten praktikan, nortzuk merkantilismo beraren ajente eraginkorrenak bilakatu ziren. CV Rafael Torres Sánchez (Cartagena, 1962) Nafarroako Unibertsitateko Irakasle Titularra da. Álvaro Aragón Ruano (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU) ¿Proeiktu kimerikoa? Baso horniketa mendebaldeko Pirinioetatik (Euskal lurraldeak eta Nafarroa) XVIII. mendean zehar Laburpena XVIII. mendean zehar mendebaldeko Pirinioetako basoak (Nafarroako iparra, Gipuzkoa eta Bizkaia) Errege Armadarako kokagune estrategikoak bilakatu ziren. Sekulako haritz egur kopuruak Errege Armadaren itsasontziak karenatzeko balio izan zuten, Ferroleko artsenala eta beste lekuetarantz esportatu zirela, pinu enbor asko nabigatu zuten Ebro ibaitik edo Kantauri Itsasoraino ailegatu itsasontzien mastak eraikitzeko, pagozko egurra arraunak edota iltzeak garraitzeko kupelak egiteko edo Errege Arma Fabriketan erabilitako egur-ikatzarako erabiltzen zen bitartean. Ateratze hori Koroa eta partikular edo Karakasko Errege Konpainia bezalako merkataritza erakundeen arteko sinaduraren ondoren gertatzen zen. Halere, ajente hauek, lurra ederki asko ezagutzen zutenek, bertako bitartekari eta ordezkariak erabili behar izan zuten eta baita bertako botere eta erakundeekin, ateratze metodoa zein beren baso aberastasuna eta herri lurrak erabiltzearen ordainketa negoziatu ere.

GIPUZKOAKO CAMPUSEKOERREK TOREORDETZA

VICERREC TORADO DE LCAMPUS DE GIPUZKOA

https://www.unav.edu/en/web/contractor-state-group/inicio

3

Ikerketa honek jakin nahi du ajente horiek nortzuk ziren, nolako harremanak sortu zituzten tokian tokiko merkatariekin eta, azken batean, nola eraman zuten aurrera horrelako enpresa, eragozpen geografiko, orografiko, politiko eta ekonomikoak gaindituz. Beraz, ezarritako programa eraginkorra izan ote zen eta egindako ekintza guztiek zer mailan bideratu zuten Estatu hispanikoaren sendotze eta garapena bultzatuko zuten kapitalen eta azpiegituren sortzea galdetuko diogu gure buruari. CV Álvaro Aragón Ruano Deustuko Unibertsitatean lizentziatu zen (1992) eta Euskal Herriko Unibertsitatean eskuratu zuen doktore maila (2000). Egun Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatua da, bertan Erdi Aroko, Aro Berriko eta Ameriketako Historia Saileko partaide dela. María Amparo López Arandia (Extremadurako Unibertsitatea) Hornitzaile, Errege Egur Negoziatu eta Marina Idazkaritzaren artean. Baso hornikuntza Segura de la Sierrako itsas probintziatik. Laburpena 1748ko Mendi ordenantzak itsas probintziak sortu zituen, kostaldeko basoak zein artsenaletaraino ibai nabigagarriak zituen barneko basoak menperatuz. Honek, kostatik 300 kilometoetara egon arren, Segura eta Alcaraz mendizerrateak itsas probintzi berri baten barruan kokatu zituen: Segura de la Sierrakoa. Handik aurrera, ehun udalerri baino gehiago izango zituen eremu hau, Marina Idazkaritzako ofizialak -Kadiz eta Kartagenakoak- ustiatzen hasi ziren arren, XVIII. mendeko hirugarren hamarkadarako jada Errege Armadak bertatik hornitzen zen, asentisten bidez edota Sevillako Tabako Errege Fabrikaren menpe -eta beraz, Ogasuna Idazkaritzaren menpe- zegoen Errege Egur Negoziatuaren eskutik. Eremu berezi baten aurrean gaude -bi itsas departamenduen menpe zegoen barnealdeko itsas probintzia-. Bertatik ateratako baso horniketak iturburu ezberdin izan zituen: asentistek sortutako ustiaketa eta garraioa, Errege Egur Negoziatuak aurretik ustiatutako lehengaia, eta Marina Idazkariak zuzenean sortutako ustiaketa. Artikulu honen helburua izango da eremu politiko-administratibo honen bizitzan zehar ustiaketa prozesuak izandako aldiak ezartzea, ustiaketa eta horniketa prozesuak izandako berdintasunak eta ezberdintasunak antzeman, mendi mozketak nork bideratzen zituen kontuan izanik, prozesu horien ondorioak ahaztu gabe, besteak beste sortutako sareak eta korrupzioa, bai tokian tokiko eliteen artean bai errege administrazioan barruan. CV María Amparo López Arandia Jaeneko Unibertsitatetik doktorea da (europear doktorego sari berezia eskuratu zuen). Bere jarduera dozente eta ikertzailea Jaeneko Unibertsitatean (2001-2006), Pariseko l’École des Hautes Études en Sciences Sociales-en (2206-2008) eta Kordobako Unibertsitatean (2008-2011) garatu bada ere, egun Extremadurako Unibertsitatean aritzen da 2011etatik, doktore kontratuko irakasle bezala, Aro Berriko sailean, Badajozeko kanpusean. Ana Rita Trindade (CSIC-ForSeaDiscovery)

GIPUZKOAKO CAMPUSEKOERREK TOREORDETZA

VICERREC TORADO DE LCAMPUS DE GIPUZKOA

https://www.unav.edu/en/web/contractor-state-group/inicio

4

Egurrak Kadizeko Departamentutik Carrakako Artsenalerako: itsas-ontzigintzarako eskualde horniketa sistema (1726-1759) Laburpena Errege itsas-armadaren birrantolaketak, erreforma Borboitarren politika zentralizatzaile eta babestzaileen testuinguruan, gerra flotaren hedakuntza programa eragin zuen. Testuinguru horretan, Estatuak menpe handiago ezarri zuen ontzingintza eta lehengaien horniketaren gainean, Kadiz, Kartagena, Ferrol edo Habanako artsenalak eta beren itsas departamentuak sortuz, egur horniketa bermatzearren. Eskualdeko lehengaiak lehenetsita, kostuak murrizteko, departamentu bakoitzak basoak, komunibideak, nasak, kaiak eta ontziolak kudeatzeko eskualde sistema eratu zuen. Marinaren eskuartze eta asiento sistemaren artean, sare hau ajente ezberdinek koordinatu zuten, basoak antolatu eta zainduz, zuhaitzen ahalmena aztertzeko bisitak burutuz, egur mozketak eta piezak eraikiz, kaiak eta beren inguruak lotuz, garraio bidez. Ikerketa honek Kadizeko artsenala eta itsas departamentuaren kasuaren sintesia aurkezten du, lehen erreforma borbonikoen garaian, Felipe V. eta Fernando VI.aren erregealdietan, aipatutako alderdiak eta bertan eraikitako eta konpondutako gerra itsasontziak egiteko espezie ezberdinak hornitzeko gaitasuna aztertuz. CV Ana Rita Trindade Lisboako Unibertsitate Berrian hezitako arkeologoa da, non arkeologiako masterra egin zuen. 2014 eta 2017 CSICeko Giza eta Gizarte Zientzietarako Zentroko Historia Institutuan egon da aurre doktore ikasle bezala Europear Batasunaren dirulaguntza duen ForSeadiscovery – “Forest Resources for Iberian Empires: Ecology and Globalization in the Age of Discovery (16th -18th centuries)” proiektuan. Iván Valdez-Bubnov (Mexikoko Unibertsitate Nazionala Autonoma) eta Jorge G. Loyzaga (Arkitektoa) Filipinako egurren ustiaketa eta espainiar ontzigintza Pazifiko itsasoan (XVI.-XVIII. mendeak) Laburpena Espainiar ontzigintza Asian gai ezezaguna da eta belazko nabigazioaren garai klasikoko itsas teknologiari buruzko azterketatik at geratu da gaurdaino. Industria honen garrantzia, ordea, ezinbestekoa izan zen bai Inperioko merkataritza sistemaren sorrera eta jarraipenerako -Manila-Acapulco bideko galeoien eraikuntzaren bidez- bai Asian espianiar presentzia bermatzeko, kabotaizko nabigaziorako itsasontzi tixikien eta europear eta asiar arerioen presentziaren aurka borrokatzeko mota ezberdineko gerra unitateen eraikuntzaren bidez. Industria honen garapena bermatzearren, Filipinaseko kolonizazioaren lehen garaitik, espainiar Koroak baso baliabideak ustiatzeko zenbait arau administratibo garatu zituen Errepartimentuaren instituzioari lotuta. Aldi berean, espainiar iturri askok, misiolari edo Koroako administradoreek sortuak, uharteetako egurraren erabilpena eta kalitateari buruzko ikuspegi aldakorra aurkeztu zuten. Horrela, ikerketa honen helburua bi prozesuek sortutako dokumentazioa kontrajartzea da: alde batetik, egurra mozteko

GIPUZKOAKO CAMPUSEKOERREK TOREORDETZA

VICERREC TORADO DE LCAMPUS DE GIPUZKOA

https://www.unav.edu/en/web/contractor-state-group/inicio

5

eskulana mugitzeko sortutako legeria; eta bestetik, itsasontzigintzan erabili daitekeen egurren kalitatea eta erabilpenari buruzko dokumentazio teknikoa. Bi Ikerketa lerroen konbinaketak Lehen Globalizazioaren artikulazioa bideratu zuen administrazio eta teknologia azpiegituraren bilakaera aztertzea nahi da. CV Ivan Valdez Bubnov Cambridge Unibertsitateko Queens’ College-n Aro Berriko Historian doktore titulua eskuratu zuen. Espainiar itsas ontzigintzan espezialista, ikuspegi tekniko, administratibo eta finantzierotik. Espezialista itsas historiografian eta historiografia miliatarrean. Arduraldi osoko ikertzailea da Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Ikerketa Historikoen Institutuan eta bertako irakaslea. Jorge G. Loyzaga Mexiko Hirian jaiotako arkitektoa da. Arkitektura eta Monumentu historikoen zaharberritze eta Arkitektura ikasi zuen Konpostelako Santiagon, bertan Artearen Historian doktoradutza lortuz. Europako, Mexikoko, Guameko eta Mikronesiako monumentu historiko anitz zaharberritu ditu. Rafal Reichert (Mexikoko eta Ertamerikako Goi mailako Ikerketerako Zentrua (CESMECA)) Julián de Arriagatik Antonio Valdéseraino. Espainiar ontziola eta artsenalentzako Hego Baltikotik ekarritako baso horniketen merkataritza zuzenaren berrikusketa (1754-1795) Laburpena Espainiar Marinarentzat XVIII. mendea garapen garaia izan zen. Horietako bat armadaren proiektu erreformistaren hasiera izan zen, Zazpi Urteko (1756-1763) porrot mingarriaren ondoren. Hortik aurrera, 1791era arte Monarkia borboitarrak diru asko inbertitu zuen itsasoan bere boterea berreskuratzearren, batez ere itsasontziak eraikitzeko. Horrela mota guztietako ontziak eraikitzeko baso lehengaien eskariak gora egin zuen; lehengaiak ez ziren penintsulako basoetatik bakarrik ateratzen hasi, baita espainiar Amerika bezalako Inperioko beste lurraldeetatik ere. Halere, espainiar itsas industriaren eskariak urtez urtez gora egin zuen eta Marina hornitzeko bide alternatiboak bilatu ziren: irtenbidea pinu, izei eta haritz ugari zituzten Baltikoko basoak izan ziren. Ikerketa honetan, Danimarkako Sund itsasarteko bidesarien errolda erabiliz, Baltikoko hegoaldetik (egungo Alemania, Polonia, Rusia eta Lituaniatik) Espainiarantz bidalitako egurrak aztertzen eta zenbatzen saiatuko gara, bertatik etorritako baso baliabideek XVIII. mendeko bigarren erdialdean espainiar itsas boterearen garapenean eta berreskurapenean izandako garrantzia frogatzearren. CV Rafal Reichert Varsoviako Unibertsitatetik lizentziatua eta arkeologian irakaslea da. Mexikoko UNAM Unibertsitatean eskuratu zuen Historian doktore maila. Chiapasko Arte eta Zientzia Unibertsitateko, Mexiko eta Ertamerikako Goi mailako Ikerketerako Zentroan (CESMECA) arduraldi osoko ikertzailea da. Varsoviako Unibertsitateko Letra Modernoen Fakultateko Iberiar eta Iberoamerikar Ikerketen Institutoko irakaslea da.

GIPUZKOAKO CAMPUSEKOERREK TOREORDETZA

VICERREC TORADO DE LCAMPUS DE GIPUZKOA

https://www.unav.edu/en/web/contractor-state-group/inicio

6

María Intxaustegi Molina (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU) Egur horniketa La habanako ontziolarentzat XVIII. mendean zehar Laburpena XVIII. mendean espainiar monarkiaren errege ontziolak Espainiar inperioak Borboitarren garaian izan zituen aldaketa sakonak ulertzeko leku estrategikoak dira. Ingelesei aurre egin ziezaion armada berri baten sorrera politika borbonikoaren gakoetako bat izan zen; itsas nagusigoa, baina batez ere, Amerika eta Europan arteko bide ozeanikoen menpea lortuko zuenak bere inperioa sendotuko zuen eta besteenak arriskuan jarri. Testuinguru honetan, La Habanako ontziolaren antolaketa eta produktibitatea nabarmendu egin zen itsasontzien eraikuntzan, espainiar armadaren %50a eraikiz. Hain ambizio handiko egitasmoa burutzearren, ezinbestekoa zen egurraren kudeaketa konplexu bat. Kuba bere maila handiko egurrengatik famatua izan arren, tropikoetako latitudean kokatutako uharte bat izanda, adibidez, masta bezalako itsasontzien bestelako piezak eraikitzeko beharrezkoak ziren zuhaitzen gabezia zeukan. Egur gabezia etengabeko arazoa bilakatu zen ontziolaren historian zehar, bertako kontratistak zein Espainia Berritik edo Madriletik iritsitako diru kopuruak eragozten saiatu zirenak, ahal zuten moduan. Halaber, batik bat XVIII. mendeko lehen erdian, aingurak, kalamua, brea, iltzeak eta beste hornidurak metropolitik ekartzen ziren, eta kasu askotan, beste herrialdeetatik. Ikerketa hau saiatuko da egiaztatzen itsasontziak eraikitzeko erabili ziren jatorri ezberdinetako (Kuba, Veracruz, Orleans Berria, herrialde baltikoak eta Iberiar Penintsula) lehengaiak eskuratzeko konplexutasuna. La Habanako ontziola mikrokosmos berezia eta merkataritza globalizatuaren eredua bilakatu zen. CV María Intxaustegi Molina urpeko arkeologoa eta Euskal Herriko Unibertsitatetik historialaria da. Egun Euskal Herriko Unibertsitateko Erdi Aroko, Aro Berriko eta Ameriketako Historia Saileko partaidea eta doktoregaia da eta INSUB elkartearen urpeko arkeologia sailaren arduraduna. 2018an zehar bere doktorego tesia defendatuko du La Habanako errege ontziolak eta gerra-portua XVIII. mendean izenburupean. John T Wing (College of Staten Island, The City University of New York (CUNY)) Habsburgotarren Estatu Basogintzaren iraupena aldaketa dinastikoan eta itsas gainbeheraren garaian Laburpena Espainiako itsas eta ekonomia gainbeherari buruzko eztabaida adierazten du, itxuraz, Penintsula Iberiarreko basoek presio handia jasan zutela borboitarrak iristera arte, XVIII. mendearen hasieran. Ontzigintza eta populaketaren hedakuntza estakamendua edo gainbehera nabarmena jasan zuten, basoen defentsarako legeek 1640tik 1740era arte itxurazko hutsunea izaten zuen bitartean. Alabaina, ikerketa honek XVII. mendeko Espainian, ezinbestean baso-soilketa eta baliabideen ateratzea suposatzen ez duen baso historiaren alderdi bat, gertaturiko lurraldetzea aztertzen saiatzen da. Aitzitik, Koroaren baliabideen kontrol estrategiak bertako sarbidea hobetzen eta bermatzen

GIPUZKOAKO CAMPUSEKOERREK TOREORDETZA

VICERREC TORADO DE LCAMPUS DE GIPUZKOA

https://www.unav.edu/en/web/contractor-state-group/inicio

7

saiatzen ziren. Estrategia hauek superintendente sare bat zuten barne, nortzuk XVI. mendearen bukaeran Espainiako iparraldean hasi ziren beren jarduerarekin. Halaber, tokian tokiko eskarmentuan oinarritutako baso ekoizpenarengan konfidantza mantentzen jarraitu zuen Koroak. Monarkiak errege kontrola areagotzen zuen legeria zorrotza mantendu zuen, armadaren eskaria jaisten bazen ere. Azkenik, baso bisitak horniketa zonalde berriak aurkitzen saiatzen ziren; eta bertan Koroak bere menpea areagotzen. 1588ko porrotaren ondoren, bisitak Estatuaren baso politikaren oinarri bihurtu ziren. Hitzaldiaren lehen zatiak Habsburgotarren Espainiaren baldintzak aztertzen ditu, bigarrenak La Habana, Guayaquil eta Manila bezalako ontziolen adibide paraleloak alderatzen dituen bitartean. Azkenik, Habsburgotarren garaiko aurrekarien garrantzia, eta baso politika aurrerakoi eta zabalean oinarritutako Borboitarrek aurrera eramandako berritze politika baloratzen dira. Baso lurraldetzearen eragina, espainiar itsas armadarentzako egur erabilgarritasunean baino, interes ezberdinen jarrerak kudeatzeko eta tokian tokiko lurraldearen ustiatzeko bertako praktiken gainetik bere helburu propioetarako bideratzeko Estatuaren abilezian datza. Bi aldien jarraitutasunak adierazten du banaka aztertu beharrean, askoz eraginkorragoa dela biak batera aztertzea. CV Irakasle laguna, New Yorkeko Staten Island Eskolako Historia departamentuko partaidea. Minnesotako Unibertsitatean Historian doktorea Roots of empire: State formation and the politics of timber access in early modern Spain, 1556-1759 izenburuko tesiari esker. Bertatik sortuko zen Roots of Empire: Forests and State Power in Early Modern Spain, c.1500-1750 (Leiden: Brill, 2015) liburua. Alfredo José Martínez González (Sevillako Unibertsitatea) Baso eta ontzingintza eremuko erakunde jarduera Filipe II.aren erregealdian, ikuspegi berriak Laburpena Ikerketa hau saiatzen da aztertzen nola XIX. mendera arte luzatuko ziren itsas eta baso politikak, koiuntura iuridiko eta sozialetara egokituz, XVI. mendearen bigarren erdian sortu eta indartu ziren. Hasiera hau Cristobal Barros du protagonistatzat, zeinek Felipe II.ak hautatu zuen itsasontzi eraikuntza indartzeko eta mintegiak bultzatzeko. Jarduera honek, klientelismo harremanek zein Estatu eta Gerra Kontseiluen jarduera programek markatuta, Kantauriko zenbait udal- eta lurralde-jurisdikzioengan eta merkataritza erakundeengan eragin zuen eta egur ustiaketa eta sustapena bultzateko legeria garatu ere. Legeria sistema horren aplikazioak Penintsulako iparraldeko herriei zegozkien. CV Doktore irakasle kontratatua, Sevillako Unibertsitateko, Oinarrizko Zientzia Iuridikoetako sailaren Zuzenbidearen eta Erakundeen Historia eremuaren partaidea da. Koldo Trápaga Monchet (Juan Carlos I Unibertsitatea, Madril)

GIPUZKOAKO CAMPUSEKOERREK TOREORDETZA

VICERREC TORADO DE LCAMPUS DE GIPUZKOA

https://www.unav.edu/en/web/contractor-state-group/inicio

8

Portugaleko Errege basoen azterketa Avis, Habsburgo eta Braganza dinastien baso legedien bidez (c. 1435-1650) Laburpena Jakina da Avis dinatiaren Portugaleko Monarkiak aintzindaria izan zela “Aurkikuntza garaian”. Gertakari honek piztu du jakinmina: nola leike hain txikia den monarkia batek horrelako aintzindari papera izatea, eta nola mantedu zuen Aro Berrian zehar. Hori, besteak beste, ontzien eraikuntza eta konpoketarako egur horniketa bermatzeko baliatu zuen rol eraginkorra eta kontinuistarik gabe ulergaitza litzateke. Beraz, hitzaldi honek XV. eta XVII. mendeen artean -hiru dinastietan: Avis, Habsburgo eta Braganza- Portugal erresumako baso legeriara gerturaketa bat egitea nahi du. Ikerketa honek defendatu nahi du, aldaketa dinatikoez gain, Portugaleko erregeek aurretik garatutako legeria erabili zutela, dinastia baten ezarpenak (Braganza dinastiaren kasuan bezala) Habsburgotarren eskubideen aurka izan bazen ere. Dinastia honek berrikuntza administratiboak sartu zituen, Gaztelako Koroatik ekarriak, baso legerian eragingo zutenak. Orobat, ikerketa Portugaleko erresumako baso erreserben kontserbazio eta ustiaketarako ezarritako baso arautze ezberdinek ezarritako marko administratiboa erakusten saiatzen da. Marko honek ehiza eremuak zein Lisboako ontzioletarako itsasontzien eraikuntza eta konponketa burutzeko artelatz eta pinu egurraren horniketa bermatu nahi zituen. CV Koldo Trápaga Mochet Madrileko Juan Carlos I Unibertsitateko irakasle kontratatua da. José Manuel Serrano Álvarez (Antiokiako Unibertsitatea, Colombia). Egurra, elite eta politika La Habanako ontziolan XVIII. mendean zehar Laburpena XVIII. itsasontziak egurrez eraikiak zeuden. Egiturazkoak ez diren elementuak (artilleria bezala) kenduta osagaien %90 eta %95 artean forma eta mota ezberdineko egurraz osatuak zeuden. Honek esan nahi zuen egurra ez zela bakarrik egiturazko oinarrizko eta ezinbesteko osagaia, baizik eta baita garapen tekniko-teknologikoa ere. Alabaina, egur horniketa ez zen beti erraza, biztanleriak behar zuen baliabidea baitzen. Egur ekoizle zonaldeetan, sarbide eta komunikazio egituren eskari altua eta gabezia kronikoa zela eta, ontzigintzaren alderdi honek helburu estrategiko bihurtu zen, Espainian zein Kuban. Bestalde, Kubako egurren kalitatea guztiek onartzen zuten. Izan ere, XVIII. mendeko lehen hamarkadetan La Habanan Ameriketako ontziola nagusi bakarra ezartzeko arrazoietako bat izan zen. Hala ere, XVII. mendea bukatu eta XVIII. mendeko hasieran gertaturiko krisi orokorrak Kubako basoen erabilpena eragin zuen. Patinok ezarritako itsas-armadaren garapenatik aurrera, Kubako basoen berreskurapena eta beren egurren bideratzea beharrezkoa suertatu zen

GIPUZKOAKO CAMPUSEKOERREK TOREORDETZA

VICERREC TORADO DE LCAMPUS DE GIPUZKOA

https://www.unav.edu/en/web/contractor-state-group/inicio

9

ontziak eraikitzeko, horrelako elementu estrategikoaren inguruko lege arduratzea sortuz. Ontzigintzarako basoen mugatzea izan zen, ondorioz, agintari politikoen ardura nagusia, biztanlerian izango zuen eragina jakin arren. Horrela, Armadarako ezinbesteko horniketa zena, pixkanaka ondorio handiko arazo politiko eta soziala bilakatu zen. Hala eta guztiz ere, Penintsulan ez bezala, Kubako egurrak bi helburu zituen. Alde batetik, La Habanako ontziola hornitu, baina, bestetik, Espainiako ontziolak hornitu behar zituen bere kalitatea zela eta. Denborarekin, honek eztabaida sutsua sortu zuen bertako biztanleriarekin eta lur jabeekin, mendearen azken hamarkadetan batez ere. Haatik, kontratista pribatu, lurjabe, biztanleria eta Armadaren beharren arteko itxurazko armonia bat-batean desagertu zen. Ikerketa hau Kubako egurrak XVIII. mendeko espainiar itsas-armada jaioberrian jokatutako paperean eta, ondorioz, bi aldeen arteko oreka lortu nahi zuen Monarkiari bertako eliteekin sortu zitzaion arazo politiko eta ekonomikoan sakontzen saiatuko da. CV José Manuel Serrano Antioquia Unibertsitateko Historia Saileko Irakasle Titularra da. Historian Lizentziatua, Sevillako Unibertsitatetik, Aro Garaikideko eta Aro Berriko Historian espezialista.