2020ko uztailaren 31 XI. urtea 456. zenbakia PREZIOA: 0,50 ... · kasta bidetik hara heltzea aisa...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA PABLO MARTIKORENA Ahatsa, Behorlegi eta Mendibeko Neolitoko hilobietan, azken urteetan egin miaketek ezagutza berriak ekarri dizkiete arkeologoei b Armiagako trikuharri ondoan informazio taula bat jarri dute b 4-5 Garaziko jentil harrietan Laborantza Mahastizain langile izateko formakuntza sail berria irekiko dute urrian, Izuran 3 Turismoa Usaian baino aise turista gehiago dabil mendian uda honetan, eta eneguak sortu ditu 2 Ostirala 2020ko uztailaren 31 XI. urtea 456. zenbakia PREZIOA: 0,50 € www.iparraldekohitza.eus [email protected] Ipar Euskal Herriko Hitzak udako oporrak hartuko ditu, eta agorrilean ez da gehiago argitaratuko. Ondoko zenbakia irailaren 4an publikatuko da, eta, ordutik aitzina, astero izanen da eskuragarri BERRIArekin batean, kioskoan eta etxean harpidetuak direnentzat. %

Transcript of 2020ko uztailaren 31 XI. urtea 456. zenbakia PREZIOA: 0,50 ... · kasta bidetik hara heltzea aisa...

Page 1: 2020ko uztailaren 31 XI. urtea 456. zenbakia PREZIOA: 0,50 ... · kasta bidetik hara heltzea aisa baita, baina aurtengo sasoi hasta-pena berezia dela ziurtatzen du Zuberoako parteko

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

PABLO M

ARTIKORENA

Ahatsa, Behorlegi eta Mendibeko Neolitoko hilobietan, azken urteetan egin miaketek ezagutzaberriak ekarri dizkiete arkeologoei b Armiagako trikuharri ondoan informazio taula bat jarri dute b 4-5

Garaziko jentil harrietan

Laborantza Mahastizainlangile izateko formakuntza sail

berria irekiko dute urrian, Izuran

3Turismoa Usaian baino aiseturista gehiago dabil mendian

uda honetan, eta eneguak sortu ditu

2Ostirala

2020ko uztailaren 31XI. urtea456. zenbakiaPREZIOA: 0,50 €

[email protected]

Ipar Euskal Herriko Hitzak udako oporrak hartuko ditu, eta agorrilean ez da gehiago argitaratuko. Ondoko zenbakia irailaren 4an publikatuko da, eta, ordutik aitzina, astero izanen da eskuragarri BERRIArekin batean, kioskoan eta etxean harpidetuak direnentzat.%

Page 2: 2020ko uztailaren 31 XI. urtea 456. zenbakia PREZIOA: 0,50 ... · kasta bidetik hara heltzea aisa baita, baina aurtengo sasoi hasta-pena berezia dela ziurtatzen du Zuberoako parteko

Joanes Etxebarria

Datuak sasoia fini-tzean jakinen dira,baina orokorra daZuberoa eta Baxe-nabarreko mendi

eskualdeetan aurtengo udako tu-rismoa ezohikoa den ustea. Has-teko, Kakueta, Holzarte, Iratinedo Ahüzkin, agorrilaren 15eansasoi bete-betean den jendetzabadela sumatzen da. Artzaineneta turismoaren profesional ba-tzuentzat, biharko turismoaz go-goetatzeko beharra ekartzen du.

Sasoi hastapen beroa izan da.Konfinamendutik atera berritan,mendia erakargarri egin zaieorain arte joaten ez zirenei ere;mugak berriz itxiak izateko me-hatxuak ere lagundu du bazterre-tako jende anitzek hautu hori egi-teko. Atharratzeko turismo bule-goan bisitari gutiago baina deiparrasta ukaiten ari dira, ArgitxuOurthiagueren erranetan: «Ani-tzek deitzen gaituzte kostaldetikedo Pauetik ere», Kakueta, Hol-zarte edo Iratiren berri galdegite-ko bereziki. Ibilaldietako bizkarzakuetan usu gordetzen den IGNmapak, seinale bat da, sekula bai-

no gehiago saldu dira aurten. Ar-tzainak ere fenomenoaren leku-ko dira. Ezterenzubi zeharkatzenduen GR-10 xendretan, oinezkogutiago «baina autoz eta motoz,motoz bereziki, leherra bada»,Jean Michel Maitia laborariarenarabera. Ardi batzuk Ahüzkin etabesteak Larrainen dituen HeleneRolland artzainak bi lekuetan bi-sitari desberdinak ikusten ditu:«Larraine goi mendia da, mendi-zaleentzat da, aldiz Ahüzki ongida mendia deskubritzeko».

Hori da denen erranetik ezau-garri aipagarriena, publiko des-berdina hasi dela mendira hurbil-tzen. Iratik jadanik bazuen arra-kasta bidetik hara heltzea aisabaita, baina aurtengo sasoi hasta-pena berezia dela ziurtatzen duZuberoako parteko etxoletakozuzendariak, Josie Arrosagaraik:«Publiko berri batek ez ditumendiaren kodeak ezagutzen,kabalekiko eta. Normalki, gurebezeroek badakite txakurra lotu-rik atxiki behar dutela, adibi-dez», eta gehitu du bisitari motaberri horrentzat abantzu «zoobat» dela ingurunea. Behin bainogehiagotan gertatu da, aurten, ar-tzainak zailtasunak ukaitea ardi

saldoa gidatzeko pertsona ba-tzuek trabatzen zituztelako.

Iratin ardi gasna egiten duenEstebe Ouretek badaki mendi es-kualde horretara bide onak hel-tzen direnez usaian ere bisitarianitz izaten dela, «baina aurten

usaian baino gehiago eta gehiagoikusten dugu jendeak gaua pasa-tzen; kanpatzen edo autoetan loegiten, autokarabanetan». Ezditu denak zaku berean sartzen,baina aurten begi bistakoa zaioerrespetu arazo bat badela «Anitzez baitira jiten [artzainekin] min-tzatzera ere; etxean dira, eta fini!Ez dute galdegiten egoten ahal di-renez lo egitera. Arazoak badiraxakurrekin, libro uzten dituzteeta debekatua da, badakite bainaez dute errespetatzen. Makurrakbadira, eta hori ez dugu onartzenahal».

Bere ofizioaren egunerokoanjenatua bada ere, Ouretek argiditu polizia egitearen zailtasunak,Garaziko Mendi Sindikatuko ki-dea baita: «Ahal guti da. Legezezartzen ahal da zaindari bat isu-nak ezartzeko, baina giro txarraekartzen ahal du: hemengo anitzere ibiltzen da mendian eta denenbeharra badugu». Iratin, bede-ren, mendian nolako jarrera ukanargitzen duen seinaletika ezarridute (txakurra loturik atxikitzeagaldegiteko adibidez). Helene Ro-llandek horren beharra ikustendu Ahüzkin ere, «esplikatzekoezin dela korrika egin kabalen er-

dian, autoa ez dela nonahi uzten,zikinak ez direla nonahi bota-tzen». Artzainen ahotan entzu-ten diren arrangurak oinarrizkoerrespetuari lotuak dira.

Oreka baten xerkaBisitari kopurua goiti joateak, du-darik gabe, onura ekonomiakekartzen ditu gune batzuetan:Iratiko etxoletako harrera gune-an lekuko mozkinen saltegi batestreinatu zuten duela bi urte, eta«arrakasta gaitza badu», Arrosa-garaik ikusten dituen bezeroekin.Bortuko gasna salmenten berriukan gabe, kontrakoaren sentsa-zioa du Maitiak: «Pertsonalkiikusten dudana da mendiarenkontsumitzera heldu direla jendegehienak». Iritzi berekoa daOurthiague ere: «Nik ere halasentitzen dut. Entseatzen gara es-plikatzen artzainaren inportan-tzia mendian, tokiko praktikakzeintzuk diren, baina zaila da».

Hezkuntza lan horretan hasiakziren hainbat artzain elkarte, hainjustu, konfinamendua aitzin. El-karte horietako baten kide da Ro-lland, eta dudak ditu horrekinaski denez: «Eskoletara joan be-har ginen haurrei esplikatzekomendia nola martxan den. Bainasoilik artzainen esku da hezkun-tza lan hori? Ez naiz ziur».

Aurtengo jendetza ezohikoadela denek onartzen badute, Mai-tiak dio «dudarik gabe» lan batbadela egiteko, «instituzioekegin behar» dutena, turismoarenoreka bat xerkatzeko. Hainzuzen, horretan dabiltza, adibi-dez, Iratiko oihana kudeatzenduten lau mendi sindikatuak,Arrosagarairen erranetan:«Turismoa garapen tresna inte-resgarria da kudeatua bada,baina kudeatu behar da! Ez dazernahi egin behar, ez da irekibehar irekitzeko». Holzartendabilen jende kopuruak haute-tsiak beldurtzen dituela ziurta-tzen du: «Ez da uzten ahal denbezala, ez da uzten ahal ezbeharbat gertatu arte», baina lanketa«sakona» egiteko denborabeharko dela gehitzen du.

Deliberoak hartzeko orduan,bestalde, hautetsiak baizik ez dirajartzen mahai inguruan oraingoz.Estebe Ouret bezala GarazikoMendi Sindikatuan, hautetsianitz laborari eta artzainak badiraere, beste batzuk gogoetatik baz-tertuak sentitzen dira. «Pixka batgure gainetik hartuak dira eraba-kiak», Jean Michel Maitiarenerranetan. Helene Rollandek ereberdin sentitzen du, eta galde-tzen: «Behar genuke herrikokontseilura joan jakiteko zer pa-satzen den?».

Kostaldeko saturazioak eraginik eta konfinamenduak ere horretara bultzaturik, sasoi hastapen arras jendetsua dute mendiko eskualdeetan; onura eta kalteekin.

Ezohiko turismoa mendietan

Autokarabanak mendian ibiltzea ez da berria, baina aurten arazo bilakatzen dira Iratiko soroan bereziki. J.E.

Joan behar ginen haurreiesplikatzera mendianola martxan den. Bainasoilik artzainen esku dahezkuntza lan hori?»Helene RollandArtzaina

«Entseatzen garaesplikatzen artzainareninportantzia, tokikopraktikak zeintzukdiren, baina zaila da»Argitxu OurthiagueZuberoako turismo bulegoko langilea

«Turismoa garapentresna interesgarria dakudeatua bada, bainakudeatu behar da! Ez daireki behar irekitzeko»Josie ArrosagaraiIratiko etxoletako zuzendaria

‘‘

2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko uztailaren 31Gaiak

Page 3: 2020ko uztailaren 31 XI. urtea 456. zenbakia PREZIOA: 0,50 ... · kasta bidetik hara heltzea aisa baita, baina aurtengo sasoi hasta-pena berezia dela ziurtatzen du Zuberoako parteko

Iñaki Etxeleku Baiona

Mahastizaintzan etxalde langilekualifikatua bilakatzeko forma-kuntza berria abiatuko duteurrian Izuran. Zortzi hilabetekoformakuntza bururatzean, Lan-bide Kualifikaziorako Agiria erdietsiko dute ikasleek: Labo-rantza Ministerioko hirugarrenmailako diplomen heinekoa.Gehienez hamabi leku ziren for-makuntzarako, eta hamabi lagu-nek emana dute jada izena.Irulegiko arnoen jatorri deitu-

rako mahastizainek eta BLEBiharko Lurraren Elkarteak,Montardoneko laborantza esko-larekin zutik eman formakuntzaberria da. Montardongo ikaste-txeak (Biarno) Izuran dagoenekoduen ardi saileko formakuntzarigehituko zaio, beraz, mahasti-zaintzakoa. 900 oren inguru irau-ten duen formakuntza da, gutiedo aski, erdia, Ipar Euskal Herri-ko mahastizainen etxaldeetaneginen dena. Klaseko aldietan ereikasleak mahastietan ibiliko diraikasi teoriaren probatzeko aihe-nen artean. Claire Fortage, Montardongo

laborantza eskolan mahastizain-tzako irakaslea da, eta Izurako sailberri horren koordinatzailea. Zerdiploma mota den esplikatu du:«Langile berezitu autonomoa bi-lakatzen da formakuntza eginduena, bai laborantza tresneriengidatzeko, bai mahasti baten artalan guzien eramateko». Ez da zerutik erori formakun-

tza. Behar eta galde batetik helduda. «Tokian-tokian badu bi urtebadela galde bat. Formakuntzamolde ona atzeman arte aritugara, Irulegiko mahastizainen be-harretarik eginahala hurbil izate-ko gisan». Erran behar da Mon-tardongo laborantza eskola ezdela bakarrik ari izan ikasketa ho-nen pikoan ematen, BLEk lagun-du baitu. Gehiago dena, ikastarobatzuk BLEk berak emanen diz-kie ikasleei. «Haiek dira gehiendakitenak tratamendu fitosanita-

rio mailan». Gainerako forma-tzaileak Montardon eta Jurançonaldetik etorriko dira, baita Gerse-tik ere enologia sailarentzat. «De-netarat, irakasleetan, bospaseiizanen gara». Horiek, eta nolazez, lekuan lekuko mahastizainakberak. «Eginahala eginen dugueremuko mahastizainek partehar dezaten zuzenki formakun-tzan». Partikularki, Irulegikomahastietako lanei egokitu tres-neriaren erabiltzen erakusteko.

Ongi dabilen sailaAxeria, bordelesa, izkiriota, hots,tokiko mahats motak, mahastienlantzeko, gerizatzeko, iraunaraz-teko moldeak aztertuko dituzteikastaroa jarraituko dutenek. Iru-legiko mahastien eremuko lurraere ezagutuko dute: «Gaitasunsail oso bat bada lur azpien azter-ketari buruz. Helburua baita jen-de berezitua izatea Irulegiko ere-muan; beraz, anpelografia, ma-hats motak, lur azpia, Irulegikoeremuaren araberakoak izanendira». Eta ez da guti, Fortagekdioenez, lur azpi guziz orotarikoabaita Irulegiko arnoaren izenda-penaren lurraldean: «Biziki za-bala da; aski da ikustea Irulegikoeremuko kartografia, denetarikbada lurretan». Formakuntza segituko dute-

nak, dena den, Irulegiko arnoa-ren lurraldean ari edo ariko dire-nak dira. Galdea mahastizain in-dependenteetatik, Irulegi jatorrideitura gerizatuko sindikatutiketa Baigorriko sototik jin da, baitahorretan formatu nahi luketenlangileen partetik ere. «Ikasle-gaietan bada orotarik: langabeak,ofizioz aldatu nahi dutenak eta ja-danik mahastizain baten etxeanlangile direnak. Denen partetikheldu da galdea; suertez arruntelkarrekin ari dira sotoa eta sindi-katuko beste mahastizainak,goxo da. Horri esker, denei ongizaien formakuntza ibilbidea pi-koan eman dugu».Hastapenean, langile-mahasti-

zainen formatzea da helburua,

baina beste profil mota bat agertuda interesaturik formakuntzarenegiteko etorkizun hurbilean: jadalaborantza bat duen hazlearena.«Ardi hazle batzuek dibertsifika-tzeko beharra bazuten, eta lurrakbaitzituzten malda hego alderatburuz ontsa kokaturik, mahasti-zaintzan has zitezkeela ikusi zu-ten». Lanbide ikastaro anitzen gisan,

ikaslea diruz lagundua izan daite-ke formakuntzaren pagatzeko.«Diruztatzea Pole Emploiren bi-dez egin daiteke», adierazi du ko-ordinatzaileak. Laurehun orenhartu ditzake abiatze horretanlangabeen laguntza zerbitzuak.«Gainerakoarentzat, enplega-tzailearekin ongi pasatzen badasaiakera epean, profesionalizaziokontratuak eginen litzaizkieke;erran nahi du enplegatzaileakduela pagatzen ikaslea etxaldekoikastaro denboran». Formakuntza bururatzean,

ikasgai guziz berria duten ikasle-ek azterketak eginen dituzte, lanegoeran. Gainditzen badituzte,kualifikazioa eskuratuko dute.Bederen hiru urtez mahastizain-tzan lan egin dutenek, berriz, lor-tu esperientziaren egiaztagiria es-kuratuko dute. Izurako formakuntza berria

urriaren 26an hasiko dute lehenbelaunaldikoek. Segurretik arikodira, bederatzi mahastizainek hi-tza emana baitute ondotik enple-gatzeko.

Mahastizainlangile izatekofrogagiriaMahastizain-langile kualifikazioa ukaiteko sailasortu dute Izuran b Urrian hasiko duteformakuntza lehenbiziko hamabi ikaslek

Besteak beste, mahastietako tresneriaren erabiltzen ikasiko dute ikasleek. JOANES ETXEBARRIA

MASKARA BAKOITZAREN

GIBELEAN SUPER-HERRITAR

BAT KUKUTZEN DA

Elgarrekin,

BEREIX DEZAGUN !

EKO

3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko uztailaren 31 Gaiak

Page 4: 2020ko uztailaren 31 XI. urtea 456. zenbakia PREZIOA: 0,50 ... · kasta bidetik hara heltzea aisa baita, baina aurtengo sasoi hasta-pena berezia dela ziurtatzen du Zuberoako parteko

4IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2020ko uztailaren 31Astekoa

Iñaki Etxeleku Donazaharre

Ipar Euskal Herriko Uni-bertsitate Herrikoiak ja-kinarazi du hiru ikerke-ta arkeologiko lantzensegituko zuela aurten.Mariane Deschamps

ikerlari eta Lisboako Unibertsita-teko irakasleak Ozaze-ZüharakoHargañe mendiko Gatzarria lei-zean daramana -neanderthaleneta Homo sapiens-en garaiaz—;Pablo Martikorenak Garazi Her-garaiko Neolitoko trikuharri etaharrespilez daramana; eta Bixen-te Hirigaraik Erdi Aroaz darama-

na. Martikorenak irailean hasikoditu berriz miaketak BehorlegikoArmiagako trikuharri edo jentilharrian. Azken urte hauetan, in-guruko trikuharri ezagunetanezagutza berriak egin dituzte,teknika berriak direla medio. Bost gune dira 2016tik berriz

miatu dituztenak: Gaztenia(Mendibe), Armiaga (Behorlegi),Buluntza (Ahatsa), Xuberaxain-harri (Mendibe), eta azkenetanatzemana izan den Burgizta(Ahatsa). Duela lau urte, Gazte-niako trikuharri inguruan galde-katu zituen HITZAk Martikorenaeta Emmanuel Mens arkeologo-

ak. Geroztik, besteetan ibili dira;ikerketak eta azterketak egin, etabaieztatu dute duela lau urte su-matzen zutena: Hergaraiko tri-kuharriak ipar eta ekialdeanagodiren trikuharriekin lotu daitez-keela. «Arkitektura orokorrarenaldetik lotu ditugu caussenarddeitu trikuharriei. Aveyrongocaussegain horietaraino badira»,esplikatu du Martikorenak. Xe-hetasun batzuetan oinarritu diraondorio horren frogatzeko, halanola trikuharriko saihetseko biharriak ez direla bertikalki eza-rriak, baizik eta horizontalki.«Gehienetan, sarguneko atea gi-bela baino apalagoa da. Trikuha-rri barnera sartzen zarelarik, idu-ritzen zaizu paretak goiti ari dire-la». Beste ezaugarri komun bat gi-

beleko harria da. Hori, haatik, zu-tik plantatua da, eta giza itxuradu: «Oheburuadeitzen dugu ha-rri hori, eta aldikal itxura antro-

pomorfoa dauka. Gaztenian bizi-ki argi da: gaina hertsia da —buruairudikatzen du—; gero zabaltzenda sorbaldetan, eta gerriaren hei-nean pikatze markak ageri zaiz-kio gerri horren marrazteko egi-nak. Armiagakoan ere hala da».Martikorenak dioenez, Neolitokogizakien ezaugarri adierazgarriakdira oheburuko harri horiek.«Jada halako jende itxura zuenharri bat bilatzen zuten. Gutiagohunki eta naturalago, haieknahiago». Trikuharria estaltzen duen gai-

neko harri gotorra da hirugarrenezaugarria. Beste lurraldeetanmiatu hilobien gisan, harri horiazpikoak baino zabalagoa da, he-gatzak egiteraino; ez zuten haiengainean pausatzen baizik eta egi-tura guzia eraikitzeko egin zutentumuluaren gainerat ekartzen.Harrien jatorriek ere gauza fran-ko kontatzen dute. «Saihetsekobi harriak zuriak dira. Oheburu-

koa eta estalgikoa, biak, hareharrigorriak dira. Kolore joko bat bada,beraz. Bazterrekoak 200-300 me-tro urrunagoko arroka azalera-mendu batekoak dira. Gibel etagaineko gorriak, haatik, Moko-rreta menditik ekarriak dira. Gu-tienez, kilometro batez mugituakizan dira». Arkeologoak ohartudira, gainera, harri horiek nahita-ra pikatuak eta kenduak izan di-rela arrokatik.Gaztenian egin ikerketek beste

aurkikuntza bat ekarri die, etainguruko garai bereko bestehobien artean bereizi egiten duteMendibekoa. «Gaztenia, hainsegur, ibarreko monumentuenblematikoa da. Menturaznagusia ere, baitaiteke hierarkiabat izatea monumentu guzienartean». Horren erakuslea da tri-kuharria egina den muinotxoabera. «Muino hori ez da naturala.Gizakiak egina da». Bi metrogora eta 16-20 metro luzeko

Behorlegiko Armiagako trikuharriko miaketak irailean hasiko dituzte berriz Okzitaniako TolosakoUnibertsitateari lotu arkeologoek. Azken lau urteetan egin ikerketen bidez, Hergaraiko Neolitokomegalitoez doi bat gehiago badakite. Informazio taula ezarria dute, funtsean, tokian berean.

Harri-lurrek Neolitoaz diotena

Armiagako trikuharri inguruko miaketak, duela bi urte. Irailean berriz hasiko dituzte. PABLO MARTIKORENA

Page 5: 2020ko uztailaren 31 XI. urtea 456. zenbakia PREZIOA: 0,50 ... · kasta bidetik hara heltzea aisa baita, baina aurtengo sasoi hasta-pena berezia dela ziurtatzen du Zuberoako parteko

5Astekoa

alorretan. Artetan, altxor arkeo-logikoak kausitzen dituzte. «Bizi-guneak bazitezkeelako seinaleakatzeman ditugu Duzunaritzen,Donazaharren eta abar. Orain, ja-kin nahi genuke zergatik trikuha-rriak leku horietan egiten zituz-ten. Nola egiten zuten hara joate-ko? Bizigune herexarik badenetztrikuharrietarik hurbil?». Arkeologoek badakite mendi

guneetan laborantza egiten zelaNeolitoan. Buluntzako trikuha-rrian den pentzearen jabeakerran die ezen, mekanizazioa jinbaino lehen, haren aitak ogia egi-ten zuela leku horretan. «Gogoe-tarako bideak ireki nahi dituguzaharren galdekatzera joanez,edo mekanizazio aitzineko urte-ak aipu dituzten dokumentuakbilatuz». Jakiteko non zer ekoiz-ten zen eta nola egiten zen mugi-tzeko. «Ogia egiten zelarik gora-tasun horietan, jausten ote ziren

egun guziz ibarrerat ala bizpahiruegunez han egoten? Baxera zer-baitekin joaten ote ziren? Fami-lian? Iratiko leize batzuetan atze-man baitira gizon, emazte etahaur gorpuzkiak. Arkeologoanitz gara uste dugunak Neolito-ko eta Brontze Aroko artzaintzanedo mendiko laborantzan, fami-lia osoak igaiten zirela bortura».

Erakunde bat ametsMomentuan, Garazi Hergaraikotrikuharrietan egin ikerketakOkzitaniako Tolosako unibertsi-

tatearen peko eta hark utzi tres-neriarekin egin dituzte. Arkeolo-gia saila baduenez, ahal handiakbaditu dagokion laborategiare-kin. Pablo Martikorena, berriz,

miaketa proiektuka baizik ez daaitzinatu orain arte. Momentuanlangabezian da, eta amestukoluke Ipar Euskal Herrian arkeolo-gia sail bat garatzen balitz; ondarematerial horrentzat ahalak ezar-tzen balira, lanpostuak sortuz,ikerketak diruztatuz, gero balioaemateko, ezagutarazteko bai to-kiko eskolei, bai turistei. EuskalKultur Erakundeak eta Euskara-ren Erakunde Publikoak gutiziapizten diote Baigorriko Unibertsi-tate Herrikoiko animatzaileari.Erreprotxua egin dio EKEri onda-re materiala —monumentu arke-ologikoena—, bazter utzia baitu.Gogoko luke talde bat diruztatuabalitz Ipar Euskal Herrian lan ho-

rien eramateko. «EdoEuskal Kultur Erakun-deak berreskuratzen dugaia, eta lauzpabost jen-de enplegatzen ditu on-dare materialean aritze-ko, edo egitura edo era-kunde bat sortzendugu». Betiere, Bordeleko eta

Tolosako unibertsitatee-kin loturan ikusten dubere burua Martikore-nak —hala baitira gauregun Mariane Des-champs eta biak—. Di-

ruztatzeko bideen bilatzeko mol-de bat atzemateko gisan. «Sos-tengatzen ahal lirateke ikerlarigazteak, eta, ondotik, baliozta-tzea, komunikazioa. Euskal El-kargoaren zerbitzu bat izan beharote da, edo aparteko erakundebat? Ez dakit». Turismoaren argudioa erabil-

tzen du hautetsien baitan interesbaten pizteko. Berriki, Armiaga-ko trikuharri ondoan adierazpentaula bat ezarria dute egin direnaurkikuntzen bisitariei esplika-tzeko.

muntadura litzateke. Geologiaikerketa bat bidean ezarri dutejakiteko azpian bildu lurrak nola-koak diren eta nongoak. Marti-korenak esplikatu du nola eginzuten: «Azterketaren erdia bai-zik ez da egina; beraz, baieztatubeharko da, baina iduri luke Neo-litoko gizakiek eremu bat ordoki-tu zutela, leundu. Gainetik, harrixehez egin geruza bat. Eta horrengainetik, kupula bat eraiki zuke-ten buztin bolaz egina». Buztina-ren bila joan zitezkeen, hortikhurbil baita mota berekoa. Idor-idorrak izan gabe kupularenlekuan metatatzen zituzketelauste du. «Horren gainetik zutenezartzen trikuharria, horri eskergorago jartzen baitzuten». Euro-pa hego-mendebaldean miatuakizan direnetan, halako hilobi egi-tura gotorrenetarikoa da, gauregun, Gazteniakoa.

Armiagakoak dioenaXuberaxain-harriko trikuharriaMendiben da. Ez dute gauza han-dirik atzeman ahal izan, askiandeatua baita gunea, besteakbeste hazkuntza lekua delako.Haatik, Armiagakoan bai.

Gazteniaren iduriko egiturakausitu dute. Leuntze lanaazpian; harri xehe geruzak,kupula inguruan. Oheburuaguziz berezia du: «Saihetsekoharriak baino aise barnago sartuada, eta trikuharrian ezartzenzuten lehenbiziko lauza zen.Gaude ez ote zen menhir bat izantrikuharria izan baino lehen». Armiagako miaketek besterik

salatu die arkeologoei, aitzinekoikerlarien usteak gezurtatzerai-no. «Trikuharria ez da —Sarakolezeetan jendeari erakusten dio-ten bezala— lurrezko borobilbatean emana; Armiagako hobi-ko ganbera, harrizko eraikinlauki bateko atea da [ikus irudia].Harrizko murru bat bada eraiki-rik. Monumentuaren inguruguzia egiten du». Ez litzateke,beraz, hilobi arrunt bat, baizik etaehunka urtez berriz erabilia iza-teko hobia. «Erabili ondoan hetszezaketen. Edo desegin zitezkeenekaiez egin ate batzuekin —zura,konparazione—, edo harrizkopareta bat desegin eta berrizmuntza zitekeena» hil berri bathobiratzen zen aldi oro. Armia-gan ez dute frogarik hala zenik,

baina Buluntzako trikuharrianagerian ezarri dute harrizko atehorren oinarria. Cairn erraten zaie harrizko

lauki egitura horiei, eta Ipar Eus-kal Herritik kanpo atzematendira halakoak Aveyron arte.«Armiagan, gainera, zeramikabat atzeman dugu, Neolitoko erdiarokoa —3.600-3.800 K.a.—, etaontzi mota berberak kausitu diraTolosa aldean [Okzitania]». Martikorenak hastapenetik

frogatu nahi duen tesiarekin bategiten dute elementu hauek:hilobi monumentuen egitekomolde bera izanez, kulturalki erehurbilak zirela mendiez honain-diko leinuak Okzitaniako Tolosaaldekoekin eta Aveyron alderai-no zihoazenekin. Haatik, Bilboinguruan edo Iruñeko beheree-tan atzeman trikuharriak ezber-dinak direla. «Orbaizetan, Izpegiharaindian eta Irun arte trikuha-rriek elkarren eite dute. Beraz,pentsa daiteke uren muga batzitekeela, Mediterraneorako etaAtlantikorako isurialdeen arte-koa». Ez du kentzen bi isurialde-etako gizakien arteko harrema-nak bazirela. «Neolitoko garaikoEbro ibarreko suharri bat atze-mana izan da Donazaharren.Objektu truke bat bazen, baina ezda eremu kultural bera. Objektutrukea egiten zitekeen, hainsegur alde bakoitzekoak borturajoaten zirelarik ardiekin».

Mendiko laborantzaBeste ikerketa bat abiatuko dute,hain zuzen garai haietako labo-rantza eta biziguneen aztertzekoondoko bi urteetan. Ikusi dutetrikuharrien eremuak ez zirelabiziguneak, baina hilen ohora-tzeko monumentuak. Neolitokobizigune batzuk atzeman dituzte,haatik, beherago. Laborariak lur iraultze lanetan

ari direlarik, arkeologoak ibiltzendira itzulia izan den lurrarenmiazkatzen ados diren laborarien

Elektrodoak erabiltzen dituzte egitura gogorren lurpean bilatzeko. P.M.

Armiaga eta Gazteniako trikuharrien harrizko egitura osoa. P.M.

IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko uztailaren 31

Gaztenia, hain segur, ibarrekomonumentu enblematikoa da.Menturaz nagusia ere.Baitaiteke hierarkia bat izatea»

«Edo Euskal Kultur Erakundeakberreskuratzen du gaia, edo egitura edo erakunde batsortzen dugu»Pablo MartikorenaArkeologoa

‘‘

Page 6: 2020ko uztailaren 31 XI. urtea 456. zenbakia PREZIOA: 0,50 ... · kasta bidetik hara heltzea aisa baita, baina aurtengo sasoi hasta-pena berezia dela ziurtatzen du Zuberoako parteko

6IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2020ko uztailaren 31Iritzia

MARRAZKIRITZIA Fototxotx

Page 7: 2020ko uztailaren 31 XI. urtea 456. zenbakia PREZIOA: 0,50 ... · kasta bidetik hara heltzea aisa baita, baina aurtengo sasoi hasta-pena berezia dela ziurtatzen du Zuberoako parteko
Page 8: 2020ko uztailaren 31 XI. urtea 456. zenbakia PREZIOA: 0,50 ... · kasta bidetik hara heltzea aisa baita, baina aurtengo sasoi hasta-pena berezia dela ziurtatzen du Zuberoako parteko

Joanes Etxebarria Ozaze

EHZren partez biltzar nagusiaegin zuten ekain hondarrean.Joan den astean, berriz, lagun-tzaileen topaketak antolatu etahats berriturik atera ziren JulenOillarburu (Donamartiri, 1996)eta Miren Etxeberri (Arantsusi,1997) parte hartzea ikusirik: 150eta 200 laguntzaile artean elkartuziren. Teoriatik praktikara jauziegiten hasi dira, besteak beste,protokolo feministarekin.Nola pasatu du konfinamendua

EHZ festibalak?

MIREN ETXEBERRI:Elkarte guz-tiek bezala, segitu behar izan du-gu elkartzen eta biltzarrak egiten,baina modu birtualean. Ene ustezaski zaila izan da, gauzak prestatubaikenituen eta ez baita posibleizan EHZ antolatzea ekain honda-rreko. Baina laguntzaileen topa-keta antolatu dugu, eta horrek la-gundu du laguntzaileen sarea be-rriz indartzen eta ondoko hilabe-teetako atxikitzen sarea indartsu.Hori zen ukaiten ahal genuen bel-durra: laguntzaileak ez zirenez el-kartuko, sentitzea ahultze batedo, baina topaketak pentsu dutpermititu duela berriz indartzea.JULEN OILLARBURU: Lehenikpena handia izan da 25. aldia izanbehar zena ezeztatzea: urte osoanhorretan aritu ginen; programa-zioa finkatua zen; kasik denaprest zen ontsa pasatzeko. Jaki-nez 50 edo 60 bat laguntzaile aridirela lanean urtero eta azkenmomentuan aldatzen delarik...denendako pena da. Baina jakinbehar da elkarteari berez ez diolakalterik egin ez dugulako langile-rik, dirua ez dugu aitzinatu... Iku-siz beste elkarte edo kulturgintza-ko eragileak... ontsa atera gara. Konfinamenduak barne gogoe-

taren haustura ekarri du?

M.E.:Ni pertsonalki indartu nau.Praktikara ekarriko ditugun tres-nak erabiliko ditugula ikusteakere konfiantza ematen dit, emeiaanitz horretan segitzeko: teoriatikpraktikara ekartzeko. Sentitu dutere pertsona berriak agertu dire-la; iduri zait gazte batzuk agertudirela eta taldea indartu dela.Hala sentitzen dut eta horrek mo-tibatzen nau ondoko hilabeteetansegitzeko, laguntzaileen taldeaindartzeko eta azkartzeko. Zergatik antolatu zenuten la-

guntzaileen topaketa?

J.O.:Ez ginen bildu aspalditik. Bil-tzar nagusi bat egin zen ekainhondarrean markatzeko EHZ pa-satu behar zen egun horiek. Era-baki genuen topaketa bat antola-tzea gure artean berriz elkar tru-

katzeko, berriz dinamika sortze-ko, eta biziki ontsa pasa da. Goize-an tailerrak egin ditugu, eta, gero,protokolo feminista aipatu dugu.Helburua zen batez ere berrizikustea fisikoki, dinamika berrizabiaraztea, eta kontent ginen aldehorretatik. Brigada Ubelak abiatu duen bar-

ne protokoloa nondik heldu da?

M.E.: Hasteko, EHZ kokatzendugu jendarte matxista batean;beraz, horri erantzuteko, bizikiinportantea zaigu erasoei eran-tzuteko protokolo bat martxanematea, EHZ gune babestu batizan dadin. Horregatik erabakidugu martxan ezartzea eta, batezere, laguntzaile guztiekin egitea;ez genuen nahi sentitu justu Bri-gada Ubelak martxan ezartzenzuela eta guk dena antolatzen ge-

nuela. Laguntzaile guztiak ardu-ratsu sentitzea nahi genuen, etadenen artean garatuz joatea.Orain arte soilik Brigadaren

gauza gisa sentitzen baitzen?

M.E.:Hori ere ez dakit. Kristoreneskasa sentitzen zen alde horreta-tik, ohartu baikara guk ere, Briga-da Ubeleko kide gisa, ez geneki-keela nola erantzun edo zer jarre-ra ukan eraso baten aitzineanfestibal denboran. Nola egiten da jauzi praktikara?

M.E.: Inspiratu gara beste proto-koloetatik eta gure artean aipatudugu nola ikusten genuen. Besteurratsa zen beste kide guziei aur-keztea eta elkarrizketatzea ho-rren inguruan. Hori egiten da si-mulazioen bidez ere. Laguntzai-leen topaketan izan da parte battestuingurua aipatzeko eta biga-

rren partean simulazioa deitzenduguna: ezarri jendeak egoerabaten aitzinean eta ikustea nolaerantzunen geniokeen. Baina argidugu prozesu hori erabili arau ga-ratuz joanen den zerbait dela; be-raz, esperientziek lagunduko gai-tuzte hobetzen urtez urte.Nolako harrera sentitu duzu?

Jendea inplikatua sentitzen da?

M.E.:Bai, arrunt! Zinez biziki ongiikusten dut, jendeen iritzi etaoharrek hori erakusten baitute.Momentuan berean ere ohartugara izan direla eztabaida batzukpuntu batzuen inguruan, galderabatzuk, kezka batzuk... Harrituakizan gara. Eta jendea arduratsuatera da lehen saio horretatik;beste bi saio aurreikusiak dituguzinez lanketa sakonagoa egiteko,ez justu horretan gelditzeko.

Aurten galdu dena heldu den ur-

tean nola berreskuratu aipagai

ukan duzue, edo goizegi da ai-

patzeko?

J.O.: EHZren norabideak pixkabat definitu ditugu, baina jakinezere gaurko egoeraren menpe ga-rela. Zurrumurruak dio berrizkonfinatuak izanen garela... Arigara pausoz pauso. Antolatzen arigara egitasmo bat urriko, bainahor ere ea egoerak modua ematenduen. Zaila zaigu oraino proiekta-tzea heldu den urteari begira, ja-kinez halere heldu den urtekoa25. aldia izanen dela eta nahikodugula markatu mende laurdenhori gauza berezi bat eginez.Urrian zerbait antolatu nahi du-

zuela jakinarazi duzue.

J.O.:Ez dugu oraino data komuni-katu nahi, baina helburua da sin-pleki egun bateko ekimen bat egi-tea. Guretako ez da argi zer espa-zio ukanen dugun; zaila daaurreikustea egoera zein izanenden jakin gabe. Protokolo feminista aipaturik,

bestelako gogoetarik eraman

ote duzue taldearen baitan?

J.O.:Bai, bada ere gogoeta bat an-tolakuntzaren moduan; joan denurtean abiatu genuen eta segitu-ko dugu. Gero badira gogoetakbeste arloetan: lekuko kultur sor-kuntza sustatu nahi dugu; proto-kolo feministaren inguruan Bri-gada Ubela ari da lanean, ekolo-giaren inguruan Brigada Berdeaari da... EHZk beti ukan du anbi-zioa eredugarri izatea bai kultu-ran, bai euskaran, feminismoanedo generoen arteko harremane-tan, ekologian... Gogoetak arloanitz hunkitzen ditu. Gogoeta horiek lehendik aipa-

tzen dira. Egiten dena barnatu

behar den seinale?

J.O.: EHZren ardura talde batekhartu zuen iaz; beraz, pixka batzerotik abiatuz. Gogoeta batzukez ditugu barneratu, zerotik hasigarenez. Protokolo feminista izanzen iaz EHZn; aurten nahi genukeoraino gehiago garatu, gehiagolandu. Arlo guztietan gehiago ga-ratu nahi ditugu gure problema-tikak eta gure eredua. EHZ festibal handia zen, eta es-

kala ttipiagora pasatu da. Horre-

gatik izan da kolpea ttipiago?

J.O.:Hori segur da, garai bateanbaziren hainbat permanente etabestelako azpiegitura. Iaz egin ge-nuen apustua EHZ manera umi-lean berriz hasteko, tokiko taldee-kin arituz, partaideak ahal bezainhurbil ukanez eta azpiegituramailan ahal bezain xumeki egi-nez. Horri esker ere, konfinamen-duak ez digu hainbeste kalte egin.

«Gure eredua gehiagogaratu nahi dugu arlo guztietan »

Julen Oillarburu eta Miren Etxeberri b EHZko kideak

Ekain hondarrean egitekoa zen Euskal Herria Zuzenean festibalaren 25.aldia ezeztatu, eta biltzar nagusia egin zuten. Gogoeta batzuk praktikaraeraman nahian dira orain, protokolo feministarekin egin bezala.

JOANA IBARGARAI

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2020ko uztailaren 31

Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]