Agorregi

4
Martxoak 13an gure ikasgelako ikasleak eta DBH2Cko ikasleak Agorregi burdinola eta errotak ezagutzera joan ginen. Agorregi Pagoetako parke naturalean dagoen museo bat da. Lehenengo Agorregiko museoa bisitatzera joan ginen. Harrigarria iruditu zitzaigun museoa, egurrez egindako baserri bat zen. Bertan Pagoeta parke naturaleko datu batzuk ikasi genituen eta gero errota batek dituen atalak erakusteko bideo bat ikusi genuen. Zenbait arto mota ere ikasi genituen. Ikasitakoa praktikan jartzeko, benetazko errota bat ikustera joan ginen. Bertan, metala nola moldeatzen zen ikusi genuen. Gero, artoa hirin bihurtzeko beste tresna batzuk ikustera joan ginen. Oso irteera interesgaria izan zen gauza asko ikasi genituelako eta gainera eguraldi ona egin zuenez, bertako paisaiaz ere gozatu genuelako. Irteera honetako bideo bat ikusi nahi baduzue sartu zaitezte hemen: www.youtube.com/watch?v=5clhWhY2IE8

description

Agorregi. Martxoak 13an gure ikasgelako ikasleak eta DBH2Cko ikasleak Agorregi burdinola eta errotak ezagutzera joan ginen. Agorregi Pagoetako parke naturalean dagoen museo bat da. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Agorregi

Page 1: Agorregi

Martxoak 13an gure ikasgelako ikasleak eta DBH2Ckoikasleak Agorregi burdinola eta errotak ezagutzera joan ginen.

Agorregi Pagoetako parke naturalean dagoen museo bat da. Lehenengo Agorregiko museoa bisitatzera joan ginen. Harrigarria iruditu zitzaigun museoa, egurrez egindako baserri bat zen. Bertan Pagoeta parke naturaleko datu batzuk ikasi genituen eta gero errota batek dituen atalak erakusteko bideo bat ikusi genuen. Zenbait arto mota ere ikasi genituen. Ikasitakoa praktikan jartzeko, benetazko errota bat ikustera joan ginen. Bertan, metala nola moldeatzen zen ikusi genuen. Gero, artoa hirin bihurtzeko beste tresna batzuk ikustera joan ginen. Oso irteera interesgaria izan zen gauza asko ikasi genituelako eta gainera eguraldi ona egin zuenez, bertako paisaiaz ere gozatu genuelako.

Irteera honetako bideo bat ikusi nahi baduzue sartu zaitezte hemen:www.youtube.com/watch?v=5clhWhY2IE8

Page 2: Agorregi

Agorregiko burdinola eta errotakAgorregiko bisitan, Pagoetako parke naturalean, orain dela 500 urte burdina eta irina nola lortzen zituzten ikasiko duzue.

Zer zen burdinola nagusi bat?Meategietatik ateratako burdin mineraletik abiatuz burdin lingoteak edo totxoak lortzea helburu zuen lantegia zen.Ondoren, burdin lingote horiek aingurak, aizkorak edo iltzeak bezalako tresna ezberdinak egiteko erabiliko ziren. Kasu honetan, barneko makineria martxan jartzeko uraren indarra erabiltzen zenez, burdinola hidraulikoa izango zen.

Agorregiko BurdinolaXV.menderako lanean zegoela badakigu baina arazo ezberdinak zirela medio, urte askotan zehar itxita egon zen. XVIII.mendean burdinola berreraikia zen bigarren ur-depositu bat eraikiz. Hain zuzen ere, burdinola honen berezitasuna bi pisu ezberdinetan banatuta dauden ur deposituak edukitzea da, honek itxura berezia ematen diolarik eraikinari.

Burdinola barruko makineriaren hiru elementuak honakoak dira; erdian labea dago, pareta lodi batek atzean dauden hauspoetatik banatzen du, eta beste aldean, labetik ateratako burdina zepaz garbituko duen mailua dago.

Burdin lingoteak lortzeko ezinbesteko lehengaiak dira burdin minerala eta egur-ikatza. Gipuzkoan antzinatik izan dira ezagunak Mutiloa, Zerain, Irun, Oiartzun edo Berastegiko meategiak eta bertatik lortzen zen burdin minerala. Hala ere, Bizkaiako burdin mineralak lantzeko ezaugarrihobeak zituenez, hango meategietatik ekarrritakoa erabiltzen zen gehienbat.

Era berean ikatza zen oinarrizko erregaia eta berau lortzea lanbide bilakatu zen batzuentzat, hau da, ikazkinak agertu ziren.

Page 3: Agorregi

Agorregiko errotaBizkaia eta Gipuzkoan, Agorregin bisita egunean aztertuko dituzuen bezalako ur-erroten lehen aipamenak XI.mendekoak dira.

Euskal Herrian, irina lortzeko, garia, garagarra, artatxikia, zekalea eta oloa erabiliak izan ziren. Hala ere, Ameriketatik garraiatzen hasi zirenetik, artoaren kontsumoa pixkanaka igotzen joan zen. Honela, XVIII.mendearen erditik aurrera, artoa eta garia izan ziren errotetan gehien ehotzen ziren zekaleak.

Erdi Aroaz geroztik, uraren indarra, alea ehotzeaz gain, beste helburu batzuekin ere erabili izan da; arroza leuntzeko, minerala txikitzeko, karga edo pisua altxatzeko, papera egiteko, oihalak ehuntzeko, polbora egiteko, marmola leuntzeko, argi-indarra sortzeko…, eta mila erabilera ezberdin gehiagotarako, ia gaur egunera arte.

Erreken perfilaAztertu arretaz ondorengo planoa

Goiko planoan, Pagoetako Parke Naturalean zati txiki bat agertzen da, guk ezagutuko duguna hain zuzen ere. Bertan, Agorregin erabiltzen diren urak isurtzen dituzten hiru errekak ageri dira: Don Pedro Zulo, Giltzaiturre eta Mindi.

Page 4: Agorregi

Agorregiko errota eta burdinolaAgorregiko irteerako Agorregiko irteerako bideo batzuk ikusi nahi bideo batzuk ikusi nahi badituzue egin klikbadituzue egin klik argazki argazki bakoitzean.bakoitzean.