aldizguay 1.alea 12-13
-
Upload
san-andres -
Category
Documents
-
view
231 -
download
4
description
Transcript of aldizguay 1.alea 12-13
AURKIBIDEA
AGURRA …… 1
2 URTEKOEN LANAK …… 2 - 3
4 URTEKOEN LANAK …… 4 - 5
SACHER OPILA …… 6 - 7
1. MAILA …… 8 - 9
2. MAILA …… 10 - 11
ANDER ROMARATERI ELKARRIZKETA …… 12 - 13
ANTZINAKO ARGAZKIAK …… 14 - 15
3. MAILA …… 16 - 17
4. MAILA …… 18 - 19
GURE GOMENDIOAK ….. 20 - 21
5. MAILA …… 22 - 23
HOROSKOPOA …… 24 - 25
DENBORAPASAK …… 26 - 27
ARRATE – KALAMUA TXANGOA …… 28
ASMAKIZUNEN LEHIAKETA …… 29
Kaixo San Andres!!!!
Gabonak bukatu dira eta urtero bezala “Aldizguay” aldizkaria dator, eta 6. mailako ikasleoi tokatu zaigu ale hau argitaratzea.
Beste urteetan bezala gauza asko ditu aurtengo Aldizguayak, adibidez: Txisteak, denborapasak, gomendioak, errezetak...
Aurtengo iñauterietarako gaia San Fermin jaiak dira.
Iñauterietako mozorroak prestatuta dituzue?
Espero dugu baietz, bestela zezenak harrapatuko zaituzte.
Nork uste duzue irabaziko duela aurtengo desfilea?
Guk ez dakigu, baina irabazteko zorterik onena opa dizuegu denei.
Aldizguay berriarekin gozatzea espero dugu, eta zuen gustukoa izatea!
ONDO PASA MAHASPASA!!!
HASIERAN ETXEKOEN LAGUNTZA BEHAR GENUEN
GAUZAK JASOTZEN IKASTEN ARI GARA
ORAIN BAKARRIK GELDITZEN GARA.
BEGIRA ZEIN LANGILEAK GAREN!!!
ASKO MUGITZEN GARA. DENA IKUSI ETA IKUTU EGITEN DUGU.
ETA NOSKI HORREGATIK GOSE HANDIA EDUKITZEN DUGU.
SSSS SSSS...
LOTAN GAUDE BEGIAK ITXITA…….
4 URTE 2012-2013
MARISORGINAREN GORPUTZ ATALAK
MARISORGINAREN IRUDIA ETA IZENA IDATZI DITUGU
PLASTILINAREKIN ERE EGIN GENITUEN MARISORGINAK
ZE GUSTORA IBILTZEN GAREN ARETOAN!!
UMMM, ZE ONDO TERRAZAN ERE
BADAKIGU BORROKA EGIN GABE ERE JOLASTEN
SACHER OPILA
OSAGAIAK:
- 125 gr amanda
- 100 gr irina
- 100 gr glass azukrea
- 100 gr azukre arrunta
- 100 gr gurina
- 6 arrautza
- 150 gr txokolate
- Legamia sobre 1
- Gatz apur bat
ESTALDURA:
- 150 gr txokolatea
- 125 gr esnegaina
- 30 gr gurina
NOLA EGIN
Lehenengo amandak txikitu egiten ditugu eta katilu batean
jartzen dugu txikituta. Ondoren gurin fina (pomadaren itxuran)
botatzen diogu, oso ondo nahasten dugu. Nahasketan azukre
glassa gehitzen diogu. Ondoren, txokolatea mikro-uhinean
sartzen dugu desizozteko
moduan, eta txokolatea urtzen denean gurina botatzen diogu, eta
berriro nahastu dugu eta arrautzaren gorringoak gehitzen
dizkiogun eta jarraitzen dugu nahasten. Amanden katiluan gatza,
irina eta legamia botatzen dugu. Azkenik zuringoa elur puntua
botatzen dugu eta suabe-suabe nahasten
dugu.
Nahaste guzti hau molde koipeztatu
batean sartzen dugu eta labean
40 minutu 170ºC programatzen. Ateratzen
dugunean hozten lagatzen dugu.
Erditik mozten dugu eta mermelada
jarri eta beste zatia jartzen diogu,
eta azkenik txokolate urtua jartzen
diogu gainetik.
Hiruhilabete honetan 2. mailakook Olinpiar Jokoen inguruan hainbat gauza ezagutu ditugu.Hemen daukazuena “Su Olinpikoa”ren jatorria azaltzen duen kondaira bati buruzko egindako komikia da.
“Prometeo”
ANDER ROMARATERI ELKARRIZKETA
Ander Romarate joko paraolinpiarretara joan zen igeriketa
egitera. Hiru proba egin zituen, eta bere probarik onenean
munduko 7. gelditu zen, eta besteetan diploma olinpikoa
eskuratu zuen. Guk bere bizitzaz gehiago jakin nahi izan
dugu. Hona berarekin izan dugun elkarrizketa.
- Zenbat urterekin hasi zinen igerian?
Zortzi-bederatzi urterekin hasi nintzen.
- Zenbat egun eta ordu entrenatzen duzu?
Astean 6 egun 2 eta 4 orduz. Igandean jai.
- Zein estilo gustatzen zaizu gehien?
Gehien gustatzen zaidana bizkarrez da.
- Nora zoaz entrenatzera?
Bergarara joaten naiz entrenatzera.
- Non gustatzen zaizu gehiago igeri egitea, itsasoan edo
igerilekuan?
Igerilekuan nahiago dut.
- Animatuta zaude hurrengo jokoetarako?
Saiatuko naiz, baina prest nago.
- Txikitan pentsatzen zenuen maila honetara helduko
zinela?
Txikia nintzenean, ez nekien nora helduko nintzen,
igeriketako ikastaroetara joaten nintzen.
- Ze dieta egiten duzu? Zerbait berezia jaten duzu?
Karbohidratoak daukaten jakiak, frutak, koipe gabeko
janariak, etb…
- Txikitan beste kirolik egiten zenuen? Zergatik aukeratu
duzu igeri egitea?
Lagunekin futbolean aritzen nintzen, baina gehienetan,
igerian aritzen nintzen.
- Zenbat bidaia egin dituzu Espainiatik kanpo igeri egitera?
Europatik bidaiak egiten ditut.
.
u 4. mailako ikasleak gara eta Plastika orduetan apaingarri hauek egin ditugu. Historiaurrea ikasten ibili gara eta horregatik garai horretan erabiltzen zituzten apaingarrien antzerakoak egiten saiatu gara. Ikusten duzuenez oso politak gelditu dira eta Ekain kobazuloan bertan aurkitutakoak dirudite!
Ikasi nahi al duzue nola egiten diren? Ba, hementxe daukazue egiteko modua. Oso erraza da, guk behintzat oso errez egin ditugu.
OSAGAIAK (koilare bat egiteko):
IRINA: koilarakada bat. GATZA: beste koilarakada bat. URA: pixka bat. Orea egiterakoan, behar den neurrian joan
botatzen.
JARRAITU BEHAR DIREN PAUSOAK:
Lehenengo gatza eta irina bota ontzi batera. Ondoren, ur pixka bat bota eta koilara batekin dena nahastu
orea egiteko. Eskuekin ere landu, ogia egiteko orea bezala, eskuan pegatzen ez dela gelditu arte.
Orea prest dagoenean, zatiak hartu eta nahi den formako irudiak egin: harriak, haginak, hezurrak... Ez ahaztu zuloa egitea gero soka sartu ahal izateko!
Labean sartu eta gutxi gora-behera15 minutu eduki. Begiratzen joan eta nahi den puntua lortutakoan atera eta hoztutzen laga.
Harri itxura eman nahi badiozue, tenpera grisez margotu eta lehortutakoan kola zuriarekin igurtzi.
Azkenik, ondo-ondo lehortutakoan larruzko soka batean sartu, korapiloa egin eta koilarea prest!
GURE GOMENDIOAK
PELIKULA: GO!AZENGoazen, 2008. urtean ETBk filmatu zuen euskal film musikal bat da.
Zuzendariak:Jabi Elortegi eta Aitor Aranguren
dira.
18 urte inguruko gazteak agertzen dira eta
beraien arteko harremanak, gora beherak eta
gertaerak interesgarriak dira. Nik oso gustura
ikusi nuen eta zuei ikustea gomendatzen
dizuet.
EB ORRIA: Kikikokomoko.com “Kikikokomoko.com” pailazoen web orria bat da.
Ikusentzunezko
dibertigarriak daude, istorioak ere badaude,
marrazkiak, argazkiak…
gainera margotzea gustatzen bazaizue beraien
marrazkiak inprimatuditzakezu ederto pasatzeko
margotzen.
LIBURUA: Rita ErraldoiaNiri Ritaren liburuak asko gustatzen zaizkit, etxean asko ditut eta
Rita erraldoiarena ere badaukat, baina oraindik ez
dut irakurri eta animatzen dizuet irakurtzera oso
politak dira eta. Gainera laburpena irakurtzen
baduzue, gauzatxo bat ikasi ahal izango duzue, oso
liburu polita da eta imajinatzen dut nire burua
erraldoia izaten. Kar kar kar!!!
DISKA: Made in Euskal HerriaEsne beltza musika taldeak egin zuen lehen diska da “Made in
Euskal Herria”. 2008. urtean atera zuten. Diska honek 15 abesti ditu,
gehienak euskaraz, baina estrofa eta abesti batzuk gaztelaniaz,
ingelesez eta portugesez dira. Diska honetan “soul”, ”reggea”, “ska”
eta beste soinu batzuk nahasten dituzte. Diska honen argitaratze
data 2008ko maiatzaren 24an izan zen, grabazioa 2007-2008 urteen
bitartean egin zen. Iraupena 53 minutukoa da. Diska hau erritmo
asko duelako gomendatu dut, eta dantza
egiteko gogoa sartzen zaizulako ere. Bere
abestiak: Astindu, Gogoratze, Estoiaki,
Txikita, Sherezada, Bozgorailuetatik, Cautivo,
Mi Guey, Hiru Ta Lau, Mohamed Ali Vs Esne
Beltza, Time For Love, Hipokresia naiz,
Ilargigorria, Ez!, Esnesaltzailearena.
2012ko azaroaren 6an goizeko 10etan Asier eta Mikel urpekariak etorri ziren gure gelara (5.mailara) hitzaldi bat ematera.
Hasieran urpekari frantses baten bideoa ikusi genuen;hain zuzen, Jack Coustourena. Bideo horretako urpekaria oxigeno bonbonarik gabe 150mko sakoneran murgildu zen. Asko gustatu zitzaigun, uretan nola zebilen buzeatzen ikustea.
Frantziarrak 8 minutu, oxigeno gabe ur azpian mugituz eta munduko errekorra, ur azpian geldirik 12minutu oxigeno gabe egotea da.
Asierrek 7 minutu eta Mikelek 4 minutu oxigeno gabe egoteko gaitasuna dute.
Asierrek hauxe kontatu zigun: Antzina, grekoak ezer gabe joaten omen ziren urpeko arrantzara (30 m)eta orain tramankulu asko eramaten dituztela. Gizakiak urpekaritza aspalditik ezagutzen du.
Badirudi sokaz lotutako harri batez uretan murgiltzen ziren eta igotzeko harria askatzen zuten, horrela gorantz joaten ziren, arnasa hartzeko.
Ur azpian urpekaritzarako segurtasuna beharrezkoa zela esan ziguten. Erabiltzen duten materiala hau da:bonbonak,txalekoa (bonbona eramateko tokia, puzteko eta haizea kentzeko mandoa), labana, betaurrekoak (lupa efektua egiten dute), neoprenoa(mota asko daude), hodia, hegatsak,
linterna, kamera,altimetroa, iparrorratza, soka karretan lotuta eramaten dute, behar dutenean aingura edo zerbaiti lotzeko.
Uretan hotza pasatzen dute. Beraz neoprenoa eta material egokia eramatea (eskularru, galtzerdi, neoprenoa urtaroaren arabera desberdina) premiazkoa da.
Urpekarien arau nagusia, beti lagun batekin urperatzea da, inoiz ere ez,bakarrik, zeren eta soka edo sarearekin trabatzen bazara, oxigenoa falta bazaizu sorosteko egongo da.
Hegatsen artean hiru mota erakutsi zizkiguten:, txikia, handiagoa eta monoaleta (itsas lamiena bezalakoa).
Urpekariak non dauden adierazteko boia laranja bizia ur gainean izaten dute.
Marrazoak ez omen dira hain gaiztoak, filmetan gaizto lana egokitzen zaie baina benetan foka edo dortoka garelakoan hozka egiten digute.
Munduko marrazo zuririk handiena Mediterraneo itsasoan aurkitu omen zuten.
Arrisku handiena “zuri ezer ez zaizula gertatuko pentsatzea da”.
Oxigeno bonbonak gure eskolako 4. pisu osoko oxigenoa beste barruan darama, horrekin 2-3 ordu urpean egoteko aukera ematen digu. Bonbona horrek 14 kilo pisatzen du eta airea presioarekin 16 kilo.
Bonbona barruan 12 litro oxigeno sar daiteke.
Bonbonak aire gabe flotatu egiten du eta airearekin hondoratzen da.
Airean %78 Nitrogenoa, %20 Oxigenoa eta beste guztia beste elementu batzuk osatzen dute.
TXANGO GOMENDAGARRIA
Guk 6. mailako ikasleok Arratetik Kalamuarako ibilbidea
proposatzen dizuegu. Eguraldi onarekin joatea hobe da,
bertako paisaiak ikusteko. Arrate eta Kalamua Eibarren
kokatuak daude, eta orain ibilbidea zein den esango
dizuegu: lehendabizi joan ipar-mendebalde norabidean
Arrate Balle auzoa abia puntutik hasita; jarraian, eman bira
itxia eskuinera Arrate Balle auzoan jarraitzeko; ondoren,
berriro eman beste bira txiki bat eskuinera Idotorbe bailara
norabidean Gorosta Balle aldea ezkerrera uzten; gero,
Idotorbe bailara nahiko denbora luzez jarraituz, biratu
zertxobait eskuinera Idotorbe bailara aldera baserri bat
ikustean. Bukatzeko, eman bira ezkerrera eta Kalamuara
helduko zara, eta han hamaiketakoa egin dezakezu.
ONDO PASA!!!
ARRATE
KALAMUA
ASMAKIZUNAK LEHIAKETA
lEHIAKETAN PARTE HARTZEKO JAKINGARRIAK:
- ASMAKIZUN GUZTIAK ASMATU BEHAR DIRA.
ASMAKIZUNAK ERANTZUTEKO LAGUNTZA JASO DAITEKE
BI ASTE EGONGO DIRA ALDIZKARIA BANATZEN DENETIK.
- ERANTZUNAK KOKOZOROREN AZPIAN DAGOEN KUTXAN UTZI
BEHAR DIRA. ERANTZUNEKIN BATERA: IZEN ABIZENAK ETA ZEIN
MAILATAN ZAUDEN.
- ASMATZEN DUTENEN ARTEAN ZOZKETA EGINGO DA SARIA
JASOTZEKO.
ZORTE ON DENOI!!
AZAL ZURIKOA DA
BAINA IKUSEZIN BIHUR DAITEKE;
AHO BARRUAN SARTZEN DA
INORK IKUSI GABE.
PITTINKA, PIZGARRI;
GEHIEGI HAR DEZANA, EGARRI.
1
HANTXE ZEUDEN GOGOR ETA TXIKIAK
ETA SOINEKO GORRIZ JANTZIAK;
BEROTU NIZKIEN IPURDIAK
ETA HAIEK, HAIEK JAUZIAK!
LEHERTU ZITZAIZKIEN SOINEKO GORRIAK
ETA ERAKUTSI ZIZKIDATEN GORPUTZ BIGUN ZURIAK.
2BIHOTZA GOGOR
GORPUTZA BIGUN
ODOLA BIHOTZETIK KANPO
ETA AZALA BILOTSU ETA LEUN.
EZ NAIZ MELOIA BEZAIN HANDI
EZ KOTOIA BEZAIN BIGUN.
3