ArratiakoEliza08

4
Arratiako Eleiza 8. zenbakia azaroa 2011 ARRATIA-PALENQUE. ALKARTASUN ZUBIAK EREGITEN Los Riosko (Ekuador) misinoen eta Arratiaren arteko alkartasunean sakontzeko asmoaz antolatu dan erakusketea zabalduko da azaroaren 25ean, Igorren Arratia-Palenque. Alkartasun zubiak eregiten erakusketa ibiltaria zabalduko da Igorreko Lasarte Aretoan datorren azaroaren 25ean, barikuan, arrastiko 19:30ean. Hurrengo hilabeteetan bailarako herri ezbardinetan egongo da ikusgai. Aldi berean, inaugurazino ekitaldi horretan omenaldi hunkigarria egingo jake Los Rios(Ekuador) probintziara heldu ziran lehen misiolari arratiarrei edota euren familiei. Arratiako Eleizeak antolatzen dauan erakusketa honen helburu nagusia zera da: Arratia eta Ekuadorreko Los Rios probintziaren artean orain dala 64 urte eregi zan alkartasun zubia sendotzea. Kontuan hartu behar da, 1948. urtean Los Riosko misinoa zabaldu eben espedizinoko 8 misiolarietatik 3 arratiarrak zirala: Maximo Gisasola eta Eusebio Ozerinjauregi zeaniztarrak, eta Frantzisko Arraibi lemoarra. Inaugurazino ekitaldian egongo dira Bitor Garaigordobil gotzaina —Los Riosera joan zan lehen taldeko partaidea— eta Jesus Ramon Martinez de Ezkerekotxa, Los Riosko azken gotzain euskalduna. Bertan izango dira Eusebio Ozerinjauregi, Maximo Gisasola eta Frantzisko Arraibiren senitartekoak — eta Arraibi bera osasunak laguntzen badeutso, arratiar hirukote abenturazalearen lekuko bizi dan bakarra— be. Ez dira faltako Arratiako udaletako eta mankomunitateko ordezkariak ezta arratiar historiazale, solidaritzazaleak, Frantzisko, Eusebio eta Maximo gogoratu eta omentzeko. Eleizbarruti baten lehen misinoa 64 urte beteko dira Arratiak eta arratiarrek Los Rios (Ekuador) probintziagaz harreman estu eta berezia hasi ebenetik. 1948. urtean Pio XII.a Aita Santuak baimena emon eutson Gasteizko eleizbarrutiari — sasoi haretan Donostia eta Bilbo be bere parte ziran— misinoa zabaltzeko Los Riosen. Ordura arte misiolari bakarrak orden erlijiosoetako fraileak ziran. Aita Santuaren aginduak jarraituz, Carmelo Ballester Gasteizko gotzainak honako abade zortzikotea bidali eban Los Riosera: Elias Zuloaga, Leandro Zaloña, Gregorio Alonso, Luis Alberdi, Bitor Garaigordobil, Frantzisko Arraibi, Eusebio Ozerinjauregi eta Maximo Gisasola.

description

Arrataiko Elizaren orritxoa zortzigarren zenbakia 2011 urteko azaroa

Transcript of ArratiakoEliza08

Page 1: ArratiakoEliza08

Arratiako Eleiza 8. zenbakia azaroa 2011

ARRATIA-PALENQUE. ALKARTASUN ZUBIAK EREGITEN

Los Riosko (Ekuador)

misinoen eta Arratiaren arteko alkartasunean sakontzeko asmoaz

antolatu dan erakusketea zabalduko da azaroaren

25ean, Igorren Arratia-Palenque. Alkartasun zubiak eregiten erakusketa ibiltaria zabalduko da Igorreko Lasarte Aretoan datorren azaroaren 25ean, barikuan, arrastiko 19:30ean. Hurrengo hilabeteetan bailarako herri ezbardinetan egongo da ikusgai. Aldi berean, inaugurazino ekitaldi horretan omenaldi hunkigarria egingo jake Los Rios(Ekuador) probintziara heldu ziran lehen misiolari arratiarrei edota euren familiei. Arratiako Eleizeak antolatzen dauan erakusketa honen helburu nagusia zera da: Arratia eta Ekuadorreko Los Rios probintziaren artean orain dala 64 urte eregi zan alkartasun zubia sendotzea. Kontuan hartu behar da, 1948. urtean Los Riosko misinoa zabaldu eben espedizinoko 8

misiolarietatik 3 arratiarrak zirala: Maximo Gisasola eta Eusebio Ozerinjauregi zeaniztarrak, eta Frantzisko Arraibi lemoarra. Inaugurazino ekitaldian egongo dira Bitor Garaigordobil gotzaina —Los Riosera joan zan lehen taldeko partaidea— eta Jesus Ramon Martinez de Ezkerekotxa, Los Riosko azken gotzain euskalduna. Bertan izango dira Eusebio Ozerinjauregi, Maximo Gisasola eta Frantzisko Arraibiren senitartekoak —eta Arraibi bera osasunak laguntzen badeutso, arratiar hirukote abenturazalearen lekuko bizi dan bakarra— be. Ez dira faltako Arratiako udaletako eta mankomunitateko ordezkariak ezta arratiar historiazale, solidaritzazaleak, Frantzisko, Eusebio eta Maximo gogoratu eta omentzeko. Eleizbarruti baten lehen misinoa 64 urte beteko dira Arratiak eta arratiarrek Los

Rios (Ekuador) probintziagaz harreman estu eta berezia hasi ebenetik. 1948. urtean Pio XII.a Aita Santuak baimena emon eutson Gasteizko eleizbarrutiari —sasoi haretan Donostia eta Bilbo be bere parte ziran— misinoa zabaltzeko Los Riosen. Ordura arte misiolari bakarrak orden erlijiosoetako fraileak ziran. Aita Santuaren aginduak jarraituz, Carmelo Ballester Gasteizko gotzainak honako abade zortzikotea bidali eban Los Riosera: Elias Zuloaga, Leandro Zaloña, Gregorio Alonso, Luis Alberdi, Bitor Garaigordobil, Frantzisko Arraibi, Eusebio Ozerinjauregi eta Maximo Gisasola.

Page 2: ArratiakoEliza08

Zortzi horreen artean lau bizkaitarrak ziran, eta hiru arratiarrak: Bitor Garaigordobil (Abadiño), Frantzisko Arraibi (Lemoa), Eusebio Ozerinjauregi (Zeanuri) eta Maximo Gisasola (Zeanuri). Orduan idatzi eben Arratia bailarako historiaren orrialde solidario ederra arratiar prestu honeek, fedearen eta abenturaren tintaz idatzia be. Orrialde hori batu, balioestu eta zabaldu gura dau Arratiako Eleizak Arratia-Palenque. Alkartasun zubiak eregiten erakusketeagaz, eta horretarako Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa eta Arratiako mankomunitatearen eta udalen laguntza izan ditu. Erakusketea Argazki, mapa eta testuen bitartez, misinoaren historia eta baita gaur egun lurralde hareetan egiten dabiltzan lana be batzen da erakusketan. Javier Lacalle Laka zornotzar artistak erakusketa iragartzeko diseinatu dauan kartelean islatzen dan lez, Gorbeiako gurutzea eta Los Riosko mapa alkar besarkatzen dira alkartasun zubiak eregiz, hirurogei urtetik gora Arratiako herriaren eta Ekuadorreko kostaldeko herri montubioaren arteko bizia, ametsak eta fedea komunikatuz. Nazioarteko alkartasunak irribarrea sortzen dau Palenqueko umeen aurpegietan, eta kartelaren behealdean euren agurra eskaintzen dabe Bizkaiko lau abade misiolariek. Erakusketearen beste sail batean, gaur egun lankidetzan, garapenean eta askapenean egiten dabiltzan

lana erakusten da, adibide lez, sasoi haretan Vinceseko parte eta gaur egun udal edo kantoi dan Palenqueko errealitatea aurkeztuz: nekazal kooperatiba, emakumearen lana, osasuna, herri kultura, heziketa… Ez dira ahazten munduko txoko ezberdinetako misinoetan lanean dabiltzan arratiarrak be: Juanita Agirre eta Maribel Egiluz Igorreko mojak, bata Perun, Congon bestea; Bediako Conchita Basaguren, Venezuelan; Zeanuriko Joan Etxebarria Bogotan (Kolonbia); Dimako Maria Luisa Artabe eta Felipe Bustinza, Kolonbian eta Madagaskarren, eta Javi Pertika Txilen edo Blas Esparta Argentinan… Azken atala gaur egun Arratian misinoen alde egiten diran hainbat ekintza azaltzen dira: Igorreko tonbola solidarioa gabonetan, Santa Agade

eguneko diru batzeak, Caritas Arratiak jairik jai, herririk herri antolatzen dituan Bidezko Merkataritzako postuak edo etxerik etxe hiruhilabetean behin Arratian zabaltzen diran Los Rios izeneko aldizkariaren 400 aletik gora. Erakusketearen inguruan beste ekintza batzuk antolatu dira, adibidez, “Kiniela misiolaria”, aurkeztutakoari buruzko galdera errazez osatua, parte-hartzaileari Bidezko Merkataritzako produktuz osaturiko otzarak irabazteko aukerea emango deutsona, hau guzti hau Arratiako Caritasek lagunduta. Gaian sakondu nahi izanez gero, eskura izango da Palenque bertatik liburutxoa eta www.arratia.tk web gunean erakusketaren informazino eguneratua izango da.

Jon Urutxurtu

Page 3: ArratiakoEliza08

ARRATIA-PALENQUE.

TENDIENDO PUENTES DE SOLIDARIDAD

El 25 de noviembre se inaugura en Igorre una exposición que pretende ahondar en los lazos de solidaridad entre Arratia y La misiones de Los Ríos (Ecuador)

El próximo 25 de noviembre, a las 19:30 de la

tarde, se inaugurará en el centro cultural Lasarte Aretoa de Igorre la exposición Arratia-Palenque. Tendiendo puentes de solidaridad, que posteriormente recorrerá todos los municipios del valle de Arratia. Se aprovechará este acto de inauguración, para homenajear a los primeros misioneros que llegaron a la región de Los Ríos en Ecuador.

El objetivo principal que se pretende lograr mediante esta exposición organizada por las parroquias de Arratia, es el de fortalecer los lazos de solidaridad que desde hace 64 años mantienen los municipios del valle de Arratia con las misiones de la región ecuatoriana de Los Ríos. Y es que entre los 8 misioneros que abrieron esa misión en el año 1948, tres eran hijos del valle: Máximo Guisasola y Eusebio Ocerinjauregui, de Zeanuri, y Francisco Arraibi, de Lemoa.

Han confirmado ya su asistencia al acto de inauguración, el obispo Víctor Garaigordobil —miembro del primer del grupo que viajó a Los Ríos— y Jesús Ramón Martínez de Ezquerecocha, último obispo

vasco de Los Ríos. Acudirán también familiares de Eusebio Ocerinjauregui, Máximo Guisasola y Francisco Arraibi —y si la salud le acompaña el mismo Francisco Arraibi, último superviviente de la terna de arratianos aventureros—. Además, se contará con la presencia de los responsables municipales y de la mancomunidad del Valle de Arratia, así como la de todos los arratianos amantes de la historia, la solidaridad o del agradecimiento sincero a estos gigantes de humanidad que fueron Francisco, Eusebio y Máximo.

La exposición La exposición se compone de varios murales

gráficos que, mediante fotografías, mapas y textos recorren la historia de la misión, pero también la labor que se está realizando en el presente. Como se refleja en

el cartel anunciador diseñado por el artista zornotzarra Javier Lacalle Laka, la cruz del Gorbeia y un mapa de la provincia de Los Ríos (Ecuador) se entrelazan creando puentes de solidaridad, que ya llevan más de sesenta años comunicando la vida, los sueños y la fe del pueblo arratiano y el pueblo montubio de la costa ecuatoriana. La solidaridad internacional hace asomar la sonrisa de los niños y niñas palenqueños junto a la foto histórica de los cuatro sacerdotes vizcaínos el día de su despedida, que nos saludan desde la base del cartel.

Distintos paneles recuerdan el trabajo que actualmente se están realizando en cooperación, desarrollo y liberación tomando como ejemplo el Cantón o municipio de Palenque, una de las zonas de Vinces el año que llegaron los misioneros vascos, hoy ya municipio de pleno derecho. La cooperativa agrícola, el trabajo de la mujer, la salud, la cultura popular, la educación… se presentan de forma amena y gráfica.

Otra de las secciones, hace referencia a los misioneros y misioneras del Valle de Arratia que trabajan en otras partes del mundo, como las monjas

igorreztarras Juanita Aguirre y Maribel Eguiluz, que realizan su labor en Perú y el Congo respectivamente; la monja lemoarra Pilar Ocerin Bustinza, en Paraguay; la monja bediatarra Concepción Basaguren, en Venezuela; el

sacramentino zeanuriztarra Joan Etxebarria Ozerin, en Bogota (Colombia); los dimoztarras Maria Luisa Artabe y Felipe Bustinza

en Colombia y en Madagascar, así como Javier Pertica en Chile y Blas Esparta en Argentina…

La última parte de la exposición refleja las diversas actividades que se realizan en Arratia para dar a conocer el trabajo de las misiones y para colaborar con ellas: la tómbola solidaria que se organiza en Igorre, las colectas de Santa Águeda, los puestos de comercio justo animados por Caritas Arratia o los más de 400 ejemplares de la revista Los Ríos que trimestralmente llegan a los hogares arratianos…

Quien desee profundizar en el tema podrá adquirir el librito Palenque bertatik, y variado material informativo y tendrá opción de realizar consultas en la página web www.arratia.tk, que informará del día a día de la exposición…

Page 4: ArratiakoEliza08