Bahiketa

5

Click here to load reader

description

2. ebaluazioa. Nobelak.

Transcript of Bahiketa

Page 1: Bahiketa

Arrantzaleen bahiketa Senegalian

Page 2: Bahiketa

Astearteko goiz guztiak bezala Xabi itsasontzia prestatzen ari da, arrantzara ateratzeko ostirala arte. Xabi hogeita hamar urteko gizonezko bat da. Hondarribin bizi dena eta Makallo izeneko itsasontzi batetan lan egiten duena, itsasontziko kapitaina da. Berarekin batera beste hiru pertsona gehiago lan egiten dute, Hondarribikoak direnak.

Xabik ile motza du eta oso sendo dago; itsasontziko sareak altxatzen ditu. Gehienetan laneko jantzia eramaten du, urteko ia egun guztietan itsasontzian ematen duelako arrantza egiten Euskal Herritik kanpo edota itsasontzia prestatzen, arrantzara ateratzeko.

Itsasontzian daudenean, ez dagoenez beste gauzarik arrantzatzen dutena jaten dute patatekin edo kontserbazko beste edozein gauza. Itsasontzi barruan askotan Xabik sukaldatzen du, gustukoen duena delako eta janaria oso ondo prestatzen duelako eta denen gustukoa delako.

Askotan beraien artean oso gezurtiak dira, beti daudelako asmatzen gauzak adibidez: kristoneko arrain bat ikusi dutela edo istorioaren bat, beste itsasontzi batean lan egiten zutenean eta abenturaren bat gertatu zitzaienean, baina oraingo honetan ez zen gezurra izango biziko zuten. Dena hasi zen astearteko goiz horretan. Xabi itsasontzia prestatzen zegoen, arratsaldean arrantza egitera ateratzeko ostiral goiza arte.

Xabi eta beste hiru arrantzaleak itsasontzian geratu ziren, arrantzara ateratzeko. Arratsaldeko bostetan portutik atera ziren arrantza egitera, Somaliako bidean atunak arrantzatzera, sasoi horretako arrain preziatuena zelako eta oso ondo saltzen zelako. Beste askotan, Somalian egon ziren arrantza egiten, baina urte horretako lehen astea zen Somaliara abiatzen zirela.

Lehenengo gaua eman zuten itsasontzian, eta goizeko lauretan altxatzerakoan kristongo olatuak zeuden. Oso zaila zen bidean jarraitzea, baina Xabi kapitaina oso ona zenez eta eskarmentu handiko gizona zenez, halako egoeratan itsasontzi erraldoi hori eramaten, aurrera jarraitu zuten. Orduan Xabik pentsatu zuen, ia nola ateratzen naizen larrialdi honetatik, ura asko mugitzen da eta ez dut inoiz honelako batean egon, nahiz eta beti esan kapitain oso ona naizela eta horrelako hainbat istorio asmatu. Zertarako asmatuko nituen halako istorioak, inoiz ez ditudanak bizi eta orain hain arriskutsua iruditzen zaidana, baina orain aurrera jarraitu behar dut eta ezin dut bira eman, bestela txarto geldituko naiz eta kapitain txartzat hartuko naute eta nitaz paso egingo dute, pentsatuz ez dakidala ezer.

Ordu batzuk geroago, itsasoa askoz lasaiago gelditu zen. Somaliara iritsi ziren eta oso gutxi gelditzen zitzaien, Somaliako leku batera iristeko, non atun oso handiak zeuden eta oso kalitate onekoak, baina bat-batean itsasontzi bat ikusi zuten beraiena baino handiagoa zena eta itsasontzi horren barruan, Somaliako jende beltzarana zihoan, armekin eta kainoiekin. Pirata batzuen antza zuten, baina ez zuten inoiz halako itsasontzirik ikusi eta egoera horretatik alde egin zuten eta bira handi bat eman zuten, beraiekin topo ez egiteko eta nahi zuten lekura iristeko.

Luzaro egon ziren Somaliako leku horretara iristen, Gaueko hirurak ziren eta argi indar batzuk jarri zituzten, itsasontzian kokatuak zeudenak, arrainak

Page 3: Bahiketa

erakartzeko itsasontzira. Ura botatzen hasi ziren itsasoko ura nahasteko eta horrela arrain gehiago erakartzeko eta atun handiak hartzeko. Atunak arrantzatzen hasi ziren eta bat-batean beraiek konturatu gabe, lehen aurkitu zuten itsasontzia beraien alboan jarri zen eta arrantzaleen itsasontzira salto. Xabi eta beste hiru arrantzale bahitu zituzten eta beraien itsasontziko beheko solairuan atxilotu zituzten, kartzela baten antzeko leku batean eta hiru arrantzaleek ez zekiten zer gertatzen zen, ez zutelako batere ulertzen beraien hizkuntza. Kartzela antza zuen leku horretan, ez zegoen ezer jatekorik eta beraiek atxilotuta zeuden leku txiki horretan, zegoen leiho txiki bat barrote handi batzuekin eta oso gogor zeudenak, beraien aurrealdean ate bat eskailera batzuekin, itsasontziaren goialdera iristen zirenak eta egurrezkoak zirenak, metalezko zati batzuekin eskaileren ertzetan egurrezko kutxa handi batzuk zeuden ere bai, non kainoietarako bola erraldoi eta pisudun batzuk eta bi pare eskopeta eta bestelako arma astun batzuk sartuta zeuden.

Egun osoa atxilotuta egon eta gero, Somaliako gizon bat sartu zen. Itsasontziko kapitaina zirudien kapela erraldoi batekin, buru osoa estaltzen ziona eta erdara pixka bat zekiena. Xabi Euskal Herriko itsasontzietarako zuten mugikor zenbaki bat eman zion, balio zuena arrisku batean egonez gero laguntzeko eta erreskatatzeko, eta egoera hori ona zen zenbaki hori erabiltzeko.

Orduan esan zuen arrantzale batek

-Honaino erreskatatzera etorriko direla uste duzu? -Bai, beraien lana da, baina guk ere zerbait prestatu behar dugu -erantzun zion -eta zer egin dezakegu, ez dago irteteko modurik -Etortzen badira, agian ateratzen gaituzte beraiek negoziatu ondoren -onartu zuen Xabik -Baina ez badago beste irtenbiderik zerbaitekin zulo bat egingo dugu eta uretara botako gara-esan zion arrantzaleak -Ongi da baina itxaron beharko dugu, ea zer gertatzen den -azaldu zuen isilean Xabik

Ordu batzuk geroago Xabi eta beste arrantzaleak, mugikorrez hitz egiteko aukera izan zuten, laguntza eskatu zuten, bizi hari ziren egoera asalduz orduan Euskal Herritik erantzun zieten lasai egoteko armada bidean zegoela, erreskatatzeko eta Euskal Herrira bueltan eramateko, esan zutela eskatzen zuten dirua ordainduko zutela. Kartzela horren barruan egon ziren, bi egun gehiago eta bakarrik eman zieten behin jateko bakarrik harrapatu zuten atun baten zati bat eta bakarrik eman zieten behin jateko beraiek harrapatu zuten atun baten zati bat atun baten zati bat eta hainbesteko gosea zuten, jan zutela gordinik eta ez zutela ezer utzi, nahiz eta zapore txarra izan.

Ordu batzuk geroago armadaren itsasontzia ikusi zuten eta orduan arrantzale guztien artean, itsasontziaren egurrezko pareta apurtu zuten eta orduan arrantzale guztien artean, itsasontziaren egurrezko pareta apurtu zuten eta orduan arrantzale guztien artean, itsasontziaren egurrezko pareta apurtu zuten eta uretara bota ziren, orduan armadakoen eta somalien arteko tiroketa bat hasi zuten. Orduan Xabik ikusten zuen, nola tiroketa bat zegoen eta Somaliako piratek, beraiek kartzelatuta zeuden leku itxi horretan zeuden armak erabiltzen ari ziren, baina armadakoak arma eta defentsa teknologikoa erabiltzen zuten eta armadakoei ez zieten eser egiten, nahiz eta ikusi nolako kainoiak eta arma

Page 4: Bahiketa

potente horiek nola jaurtitzen zituzten. Bera konturatu zen, tiroketa hori hasi zutela bitartean beraiek alde egiteko eta bizirik ateratzeko baina oso arriskutsua zen leku horretatik bizirik ateratzea bere aurrean ikusten ari zen kontuan izanda.

Orduan zodiac bat bota zuten armadakoek itsasontziaren atzetik eta lau arrantzaleak hartu zituzten, itsasontzi handira eraman zituzten eta Euskal Herriko bidean jarri ziren eta egun bat geroago, Hondarribira heldu ziren. Egun horretatik aurrera ez zuten berriro istorio bat ere ez asmatu eta beti gertatutakoa gogoratzen zuten eta beraien lana zenez, hilabete bat geroago arrantza egitera atera ziren berriro, baina ez aste batez Somaliara baizik eta egun bateko edo bi eguneko bidaiak egiten zituzten eta beldurrarekin gorputzean, inoiz ez zutelako esperientzia hori ahaztuko.