Eguzkilorea

12
Haur Hezkuntza 5-6 urte Amagoia Lauzirika Ibarluzea Lucia Masa Pereiro Igor Orue Okamika Eloien Rodriguez

description

Eguzkilorearen inguruko lantxo bat

Transcript of Eguzkilorea

Page 1: Eguzkilorea

Haur Hezkuntza5-6 urte

Amagoia Lauzirika IbarluzeaLucia Masa PereiroIgor Orue OkamikaEloien Rodriguez Escudero

Page 2: Eguzkilorea

Izen zientifikoa: Carlina acaulis. Zein familiakoa da? Arteraceas familiako

Carlina generoko belarkara. Nolakoa da? Zurtoin zurruneko lore

iraunkorra da, 20 zentimetroko altuerara murriztua.

Jatorria: Ugalketa: Non hazten da? Lurrari itsatsita hazten da;

bazter eguzkitsuetan, lurgorrietan eta mendiko belardi harritsuetan hazten da.

Page 3: Eguzkilorea

Nola loratzen da? Hosto-erroseta arantzasuaren itxuran eta karduaren antzeko braktea zabal eta haragitsuak izaten ditu.

Noiz loratzen da? Abuztua eta urria artean.

Nola elikatzen da? Zer behar du bizitzeko? Non bizi da? Mendian, 1100-2400 metrora. Erabilera: Euskal mitologian indar handiko ikurra da. Eguzkiaren sinboloa izateaz gainera, geure arbasoek espiritu

txarrak uxatzeko erabiltzen zuten.

Page 4: Eguzkilorea

EKILOREA EGUZKILOREA

DIFERENTZIAK

Page 5: Eguzkilorea

Eguzkilorea eta eguzkiaren arteko harremana ezagutu eta ulertzea.

Umeek euskal mitologia eta pertsonaia mitologikoak sakonago ezagutzea.

Eguzkilorearen, forma, koloreak, ugalketa… eta beste ezaugarriak ezagutzea.

Norberaren sormena landu hizkuntz plastikoaren bidez.

Talde lana bultzatu. Euskararen erabilera. Euskal Kulturarekiko interesa sortu. Ikasleen arteko harremana bultzatu eta

sakondu.

Page 6: Eguzkilorea

Orain dela milaka eta milaka urte, gizonak munduan zehar zabaltzen hasi zirenean, ez zen ez eguzkirik ez ilargirik. Gizonak eta emakumeak ilunpetan bizi ziren denak, suzko zezenean, zaldi hegalarien edo herensuge erraldoien itzura hartuta lurraren erraietatik ateratzen ziren mamuek izuturik.Gizakiek, lurrari laguntza eskatzea deliberatu zuten , etsimen hartan.-Amalur, lur ama-erregutu zioten-, arren eskatzen dizugu, babes gaitzazu hondatu behar gaituzten arriskuetatik.Lurra lampeturik zebilen erabat, eta ez zien jaramonik egin gizakiei; haiek, ordea, ez zuten atertzen, eskatu eta eskatu, eta azkenean gogoan hartu zuen eskatzen ziotena.

Page 7: Eguzkilorea

-Laguntzeko eskatzen didazue, seme alaba nireak-esan zien-, eta lagunduko dizuet. Izaki argitsu bat sortuko dut, eta ilargi deituko diozue.Eta lurrak ilargia sortu zuen.Hasieran izu-izuturik zeuden horrekin gizakiak, eta beren haitzuloetan gordeta, hartik irteten ausartzen ez zirela, baina berehala ohitu ziren haren argitan ibiltzen.Gizakiak bezala, jeinuak eta sorginak ere oso izutu ziren zeruan argizko gauza hura ikusten hasi zirenean, baina haiek ere ohitu egin ziren, eta berehala hasi ziren haiek ere beren leizeetatik irten eta gizakiei erasotzen.Berriro joan zitzaizkion gizakiak lurrari erreguka.-Amalur- esan zioten-, esker guztiak ematen dizkizugu ilargi amandrea eman diguzulako, baina zerbait indartsugoaren beharra dugu, lurpeko jeinuak ari batzaizkigu oraindik.

Page 8: Eguzkilorea

-Ongi da-erantzun zien lurrak, ilargiak baino ere argi gehiago duen izaki bat sortuko dut. Eguzki deituko diozue. Eguzkiak eguna egingo du, eta ilargiak gaua.Eta lurrak eguzkia sortu zuen.Hain zen handia, hain argia eta hain beroa eguzkia, non oso geldiro ohitu behar izan baitzuten gizakiek haren argitara, baina pozgarria izan zen benetan hura, zeren haren beroari eta haren argiari esker landareak eta zuhaitzak hazten hasi baitziren. Mamuek eta sorginek ezin izan zuten, ordea, egunaren argitasunera ohitu, eta harrezkero gauez baizik ez dira ateratzen.Berriro joan ziren gizakiak lurrarengana.-Amalur-esan zioten-,pozik gaude eta eskerronez ama ilargia eta ama eguzkia eman diguzulako, baina beste zerbait behar dugu oraindik, zeren, nahiz eta egunez den bitartean arazorik izan ez, gaua datorrenean,mamuak beren leizeetatik ateratzen dira eta erasoka hasten baitzaizkigu.Lurrak abegi honez entzun zituen honetan ere gizakien eskariak.

Page 9: Eguzkilorea

-Ongi da. Berriro lagunduko dizuet, baina hau izango da azkena. Lore bat sortuko dizuet, guztiz ederra, hain ederra ere, non gaueko mamuek ikusten dutenean Eguzkia bera dela usteko baitute, eta bakena utziko zaituzte.Eta lurrak eguzkiaren lorea sortu zuen, eguzkilorea, gaur egunean oraindik gure etxeak mamu gaiztoetatik, sorginetatik, lamietatik, gaixotasun ekarleetatik, ekaitzetatik eta tximistatik babesten dituena.

Materiala:

Page 10: Eguzkilorea

Pausuak:-

Materiala:

Page 11: Eguzkilorea

Materiala: Koloretako kartulinak, goma espuma, kartoia, kola eta artaziak.

Pausuak:- Kartulinak koloreka sailkatuta egon dira eta prestatuta.Umeek kolore bakoitzetik kopuru desberdinak moztu beharko dituzte; Berde iluna (12 zati), berde argia (11 zati), berde oso argia (10 zati) eta horia (8 zati).- Gero, goma espumaren txanda izango da, forma biribila emanez moztu.- Azkenik, moztutako zati guztiak kartoian itsasiko ditugu, moztu ditugun ordenaren arabera.

Page 12: Eguzkilorea