Finlandiako Hezkuntza / erreformak
-
Upload
irakasletaldea -
Category
Documents
-
view
317 -
download
0
Transcript of Finlandiako Hezkuntza / erreformak
ESPAINIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ETA FINLANDIAKOA
ZER JAKIN NAHI DUGU?
Gure ikerketa egiteko galdera honetan oinarritu gara:
Zertan ezberdintzen dira hemengo hezkuntza
sistema eta Finlandiakoa?
Lan honekin kalitatezko hezkuntza sistema bat Espainiako
hezkuntza sistemarekin alderatu nahi dugu. Espainiak ez bezala,
2006ko azken PISA (Programme for International Student
Assessment) informeko azken frogetan emaitza bikainak lortu zituen
Finlandiako hezkuntza sistema hautatzea erabaki dugu konparaketa
horretarako.
Hezkuntza alderdiaz gain, ingurune soziokultural eta
familiarrean ere barneratu behar izan dugu. Horrela, bi hezkuntza
sistemak aztertzea lortu dugu eta Espainiako hezkuntza sistema
hobetzen lagun dezaketen ideiak eraiki, edo gutxienez gaur egun zer
egoeretan dagoen ezagutu.
FINLANDIAREN ETA ESPAINIAREN HEZKUNTZA
EGOERA
Kooperaziorako eta garapen ekonomikorako erakundeak mundu
osoko 65 herrialdetako datuekin landutako PISA (Program for
International Student Assessment) informearen emaitzek agerian utzi
dute Finlandiako hezkuntza sistema dela ikasleengan emaitza
hobeenak lortzen dituena irakurketaren ulermenean, matematikan
eta natur zientzietan. Finlandiako hezkuntzaren emaitza positibo
horiek haur hezkuntzatik unibertsitatera iritsi arteko ikasleengan
behatu daitezke. Espainiarekin alderatuz, aipatzeko datu interesgarria
iruditu zaigu bitxikeria moduan Finlandian biztanleriaren %71ak
unibertsitate titulua eskuratzen duela.
Espainiako hezkuntza sistemak lortutako emaitzak aurreko
informearekin alderatuz, apur bat hobetu egin dira baina oraindik ere
Finlandiakoetatik oso urrun daude. Espainiako sistemak 20 puntu
gehiago lortu ditu irakurmenaren ulermenean, 481 puntu.
Matematikan berriz 483 puntu lortu ditu azken informe honetan;
zientzietan, berriz, 488 puntu. Emaitzak kaltetzen dituen faktore
nagusia errepikatzaileen errendimendua da (%36). Madril, Gaztela eta
Leon, Katalunia, Errioxa, Nafarroa, Aragoi, Euskal Autonomia
Erkidegoa, Asturias, Kantabria eta Galizia irakurmenean espainiar
bataz bestekoaren gainetik daude. Murtzia bataz bestekoan dago eta
Andaluzia, Balearrak, Kanariar Uharteak, Ceuta eta Melilla batez
bestekoaren azpitik daude. Ikasle espainiarren %20ak ez dituzte
emaitza nahikoak. Emaitza bikainak, aldiz, %3ak soilik ditu (batez
bestekoa %8a da).
IKERKETA
Hezkuntza sistemak, aldi berean hiru azpisistemak ditu bere
baitan: azpisistema familiarra, azpisistema sozioekonomikoa eta
azpisistema eskolarra. Orain azpisistema horietako bakoitza aztertuko
dugu bi herrialdeetako hezkuntza sistemetan.
Azpisistema familiarra
Familien maila sozioekonomiko eta kultural onak ikasketarako
giro egokia bermatzen du Finlandian. Alde batetik estatuak
eskaintzen dituen laguntza ekonomikoengatik lortzen da egoera hori.
Laguntza horiek ikasle guztiek aukera berdintasuna izatea
bermatzen dute. Horrez gain, bereziki garrantzitsuak dira
emakumezkoei ematen zaizkien laguntzak (amatasun-bajak, urte
eta erdira iristen direnak), horien bidez seme-alabak zaintzeko aukera
garantizatzen baitzaie amei. Jaiotzeak ugaritzeko familia politikekin
erlazionaturik daude laguntza horiek. Azkenik, Finlandian ikasketa
bultzatzen duen lanaren eta familiaren arteko elkartzea ere
aipatu behar da. Hori guztia argi uzten du jarraian azaltzen den datu
honek: Finlandian familien %55ak seme-alaben hezkuntzaren
arduradun nagusitzat du bere burua.
Espainian, aldiz, egoera guztiz bestelakoa da. Lehenik eta
behin, azpimarratu behar da, neurri txikiagoan baldin bada ere
oraindik ere Espainiako familien gehiengoek patriarkal eredukoak
izaten jarraitzen dutela. Gainera, zailagoa da familia espainiarrentzat
lanaren eta familiaren elkartzea lortzea, eta hori frustrazio iturri
izaten da familientzat. Hori gutxi balitz, klase sozialen aniztasunak
ikasleen arteko desberdintasunak areagotzea dakar, familia
pobreenen kalterako. Finlandiarekin alderatuz, Espainian oso baxua
da seme alaben heziketaren arduradun nagusi kontsideratzen diren
familien ehunekoa, %15ekoa da hain zuzen ere.
Azpisistema sozioekonomikoa
Berdintasun indize altuengatik nabarmentzen den gizarte
demokratikoa da Finlandiakoa. Estatua kultura bultzatzeaz
arduratzen da, besteak beste, liburutegi publikoen sare zabalaren
bidez (familien %90a baino gehiago asteburuetan liburutegietara
joaten da seme-alabekin). Analfabetatze tasa oso txikia da, ia
populazioaren %100a dago alfabetatua. Eskola abandonua ere
%0,2ko soilik da. Horrez gain, populazioaren irakurmen indizea eta
prentsaren hedapenaren indizea oso altuak dira. Gainera, estatua
irakurmena eta hizkuntzak indartzeaz arduratzen da zeharka. Esate
baterako, Finlandian telebista (zinea bezalatsu) azpitituluekin
agertzen da beti, baina audioak ez dira itzultzen finlandierara. Aitzitik,
jatorrizko bertsioan mantentzen dira horrela haurrengan hizkuntza
berriekiko interesa eta horiek ikasteko gogoa pizteko, hizkuntza
ezberdinen entzumena lantzeaz gain (gero ikusiko dugun bezala,
eskola curriculumaren bi oinarrietako bat irakurmena da).
Espainian egoera guztiz bestelakoa da. Azpisistema
soziokulturala ez da librea eta bertara iristea ez da erraza. Azken
urteetan liburutegien sare pribatuak desagertuz joan dira apurka.
Hizkuntzei dagokienez, ez dira batere potentziatzen atzerritarrak.
Esate baterako, ia telebistako material eta material zinematografiko
osoa espainierara itzultzen da. Autoritateek eta euren hezkuntza
politikek espainiar gizarteak eta ekonomiak bertakoez gain gainerako
hizkuntzak, batez ere ingelesa, menderatzeko duten beharra
alde batera uzten dute. Hori guztia gutxi balitz, ez dago bestelako
aspektu kulturalak bultzatzen dituen politika argirik ere.
Azpisistema eskolarra
Finlandiakoa
Haur Hezkuntza
Finlandian Haur Hezkuntza (0-6 urte) hezkuntza sistematik at
dago, Hezkuntza Ministerioak ez du arautzen eta independentea da.
Egoera hori familia finlandiarrek haurrak 3 urte egin arte daukaten lan
egoerarekin estuki lotuta dago eta askok ez dute zerbitzu horren
beharrik nabaritzen. Hala ere, egon badaude haur eskolak, jaiotzen
direnetik 6 urte bitarteko haurrak hartzen dituztenak. 6-7 urteko
haurrentzat Lehen Hezkuntzan hasi aurretik, ikasturte bat eskaintzen
da. Berez ez da derrigorrezkoa, baina gehienak orduan eskolatzen
dira (% 98).
Adin horietako haurrentzat ez dago planteamendu
orokorrik. Dauden haur eskola gehienak udalen iniziatibaz
sortuak dira, nahiz eta pribatuak ere badauden. Horietan adin
desberdinetako haurrak elkarrekin egoten dira eta ez dute adinen
araberako planteamendurik egiten. Ikuspegi asistentziala eta
hezitzailea dute eta haurren gaitasunen garapena estimulatzen
saiatzen dira. Etapa honetan ikasketarako jokabideak jolasaren
bidez garatzen dira. Nolabaiteko sozializazio prozesu bat gertatzen
da haurtzaindegietan, non adin ezberdinetako haurrak elkarrekin
ibiltzen diren.
Derrigorrezko hezkuntza
7 urtetik 15 urteko urte bitarteko haurrak hartzen dituen
etapa honen planteamendua erabat bateratzailea da eta lelo nagusi
bat errepikatzen dute behin eta berriro: ez dadila inor erori . Denek
aurrera egin behar dute, gorantz, ez du inork errepikatu behar, denek
lortu behar dituzte Curriculum Nazionalean diseinatutako
konpetentziak. Azken hori prestatzea ez da Hezkuntza Ministerioaren
zeregina, aitzitik irakasle, guraso eta ikasleekin elkarlanean eraikitzen
da. Aldi hau bederatzi mailaz osatua dago. Aurrenengo seiak lehen
hezkuntzari dagozkie (azken hiruak, berriz, bigarren mailako
irakaskuntzei). Horietan irakasle berdina mantendu egiten da sei
urteetan ia irakasgai guztietan (espezifikoetan izan ezik). Aldi honetan
jada hasten dira beste herrialdeetako adin bereko haurrekiko
aurrerapenak hainbat aspektutan. Legeak ikaste arazoak dituzten
ikasleentzako irakaskuntza berezi bat antolatzea behartzen du.
Derrigorrezko etapa doanik da bere osotasunean (irakaskuntza,
garraioa, jangela eta eskolako materiala), eta gainerako etapetan
irakaskuntza, jangela eta garraioa (5 km baino gehiagoko
distantzietarako) dira dohainik.
Derrigorrezkoaren ondorengo etapa
Derrigorrezko hezkuntzarekin alderatuta, etapa honetan
desberdintasunari egiten zaio lekua, bakoitza bere erritmora,
aukerak, curriculumaren malgutasuna (denbora, erritmoak, mailak,
planak...).
BATXILERGOA. Irakaskuntza dohainekoa da eta ez
derrigorrezkoa. Erritmoa indibiduala da eta kurtsoetan
antolatutako irakasgaietan antolatua dago. Honen
curriculumean derrigorrezko azterketa espezializatuak daude.
Amaierako froga batekin bukatzen da etapa hau.
OINARRIZKO ESKOLA PROFESIONALAK. Udaletxeek antolatutako
derrigorrezko eta doako heziketa. Helburu nagusia
beharrezkoak izango diren gaitasun profesionalak hobetzea da.
UNIBERTSITATEA. Guztientzako irakaskuntza orokorra eta
doakoa da. 20 unibertsitatez osatua dago unibertsitate sarea.
Denak ere estatutukoak dira baina autonomia dute
irakaskuntza, ikerketa eta barne kontuetan.
GOI MAILAKO ESKOLAK. Irakaskuntza honek lotura zuzena du
lan munduarekin eta bere helburu nagusia espezialitate
ezberdinetan jakintsuak diren profesionalak sortzea da. Ikasketa
horiek 3,5 urtetik 4 urtera bitartean irauten dute.
Heziketa finlandiarraren fase bakoitzak gainerakoengandik
bereizten duten ezaugarri eta metodologia ezberdinak ditu, baina aldi
berean prestakuntza ziklo bakoitzean izaera komuna ere badute.
Ikaskuntza erritmoa ere ezberdina da Espainiarekin alderatuz. Lehen
kurtsoetan azterketen presiorik gabe ikasle bakoitzak behar duen
erritmoa jarraitzen du. Horrela ikaslea inolako koakziorik gabe
garatzen da.
Finlandiako gizartean hezkuntza oso baloratuta dago. Hori dela eta
asko erreparatzen diote bai hezkuntza kalitateari bai irakasleriaren
profesionaltasunari. Estatuak boterean dagoen alderdi politikoa
dagoelarik ere, duen diru publikotik kopuru handi bat bideratzen du
hezkuntzara. Hori dela eta oinarrizko hezkuntza guztiz doakoa da.
Hezkuntza unibertsitarioa ere doakoa da. Beraz, Finlandian ikasteko
aukerak ez dituzte baliabide ekonomikoek mugatzen.
Hauteskundeekin batera, gobernuan buru dagoen alderdi politikoa
aldatzen den bakoitzean ez dira egiten hezkuntza erreformak
Espainian azken urteetan gertatzen den bezala. Horiek alderdi guztiek
erabakitzen dituzte kontsentsuz.
Espainiakoa
Finlandiakoak ez bezala, Espainiako hezkuntza sistemak
eboluzio handia izan du azken hamarkadetan zehar lege eta
erreforma ugarirekin (gehienak alderdi politikoen aldaketarekin).
Demokrazia garaian gaudenetik 6 erreforma egin dira eta egun
gobernuan dauden popularrek zazpigarren bat abian dute.
Hezkuntzari begira baino gehiago ideologiari begira egiten diren
erreformak direla esan liteke. Epe luzeko etorkizunari begira egin
beharrean, hurrengo hauteskundeei begira egiten direnak.
MOYANO LEGEA, 1857
Liberalismo moderatuaren balioak ezarri zituen eta estatuko
hezkuntza sistema kontsolidatzen lagundu zuen printzipio hauekin:
lehen mailako doaneko hezkuntza ordaindu ezin duten pobreentzat
soilik; irakaspen askatasun mugatua, aurrez autorizatua (estatuak
unibertsitate irakaspenaren monopolioa soilik du); irakaspenaren
zentralizazioa eta uniformizazioa.
HEZKUNTZAREN LEGE OROKORRA, 1970
Frankismo garaian ezarri zen lege hau. Aukera berdintasunaren
printzipioa ekarri zuen lege honek. Batxilergoaren dualizazioa
gainditu zen polibalentzia ezarriz: irakasgai komunak eta aukerazko
irakasgaiak eta tekniko profesionalak. Prestakuntza profesionala oso
berritzailea izan zen. Unibertsitateetan lege azpiko autonomia
unibertsitarioa ezarri zen.
IRAKASKUNTZAKO LEGE ORGANIKO KONSTITUZIONALA, LOCE
Irakaskuntzako balioak ahalegina eta exijentzia pertsonala izan
ziren betebeharrarekin, diziplinarekin eta irakaslearenganako
errespetuarekin batera. Hezkuntza sistema emaitzetara bideratu zen.
Guztientzako kalitatezko aukera berdintasuna eta irakasleekiko
babesa indartu ziren.
HEZKUNTZA SISTEMAREN LEGE ORGANIKO OROKORRA, LOGSE 1990
Lege honen bitartez eskolak zuzendaria aukeratzeko eskubidea
bereganatu zuen. Helduentzako eta ikasle berezientzako hezkuntza
zabaldu zen, ikaslearen etengabeko formakuntza sustatu zen eta
desberdintasunak konpentsatu eta eskolaren ratioa gutxitu ziren.
HEZKUNTZAKO LEGE ORGANIKOA, LOE 2006-2007
Lege honekin immigranteen eskolaratzea sustatzeaz gainera, haur
hezkuntza doakoa bihurtu zen. Bigarren hezkuntzari (DBH)
dagokionez, derrigorrezkoa bilakatu zen, nahiz eta DBHko 2.maila
errepikatu ikasten jarraitu beharra zegoen.
LOMCE 2013:
Partidu popularrak (PP) erabakitako erreforma da. Bigarren
hezkuntzari urte bat kendu eta batxilerrari urte bat gehitu nahi du
(3urtez DBH eta 3 urtez batxilerra). Lehen hezkuntzatik bigarren
hezkuntzara eta bigarren hezkuntzako titulua eskuratzeko estatu
mailako azterketa bat ezarri nahi du. Herritartasunerako hezkuntza
eta giza eskubideak izeneko ikasgai alde batera utzi eta hezkuntza
hiritarra eta konstituzionala izeneko ikasgaia ezarri nahi du.
ESPAINIAKO HEZKUNTZA SISTEMAREN KROKISA:
Espainiar
ikasleek 2-
3 urterekin
hasten
dute haur
hezkuntza, eta 6 urte dituztenean sartzen dira lehen hezkuntzako
lehen ziklora. Lehen hezkuntza 6 kurtso eta 3 etapatan dago banatua:
1.zikloa (1.eta 2.mailak), 2.zikloa (3.eta 4.mailak) eta 3.zikloa (5.eta
6.mailak). 12 urterekin bigarren hezkuntzara (DBH) pasatzen dira eta
bertan 4 urte igarotzen dituzte, kurtso bat urteko; 16 urterekin
bukatzen dute derrigorrezko hezkuntza, momentu horretan erabaki
behar dute formazio profesionaleko ziklo bat egin (2urtez) ala
batxilerra (2urtez) egin. Batxilerra amaitu ostean selektibitatea
egiteko aukera dago unibertsitatean sartzeko (bertan gutxienez 4
urteko graduak ikasiz). Ala ez bada formazio profesionaleko 2 ziklo
egin ondoren ere (4 urtez formazioan egonez) unibertsitatera
igarotzeko aukera dago.
Konpara dezagun hamabost urteko ikasle baten egoera
Espainian eta Finlandian:
FINLANDIA ESPAINIA
Kurtsoa
Derrigorrezko
Hezkuntzako 9.
maila
DBHko 4. maila
Eguneko eskola
orduak7 7
Egunero
etxerako lanei
eskainitako
denbora
½ ordu 2 ordu
7 urtetatik 15
urtera bitarteko
eskola-orduak
6.126 ordu 7.731 ordu
Hizkuntzak
Suediera,
ingelesa,
frantsesa eta
aukerazko beste
bat
Bertako hizkuntza,
ingelesa eta beste bat
aukeran (frantsesa)
Unibertsitatera Ikasleen %71 Ikasleen %50a
Derrigorrezko
hezkuntzan
estatuak
egindako
inbertsioa
40.866€ 35.155€
Irakasleen
soldata3.400€ 1.800€
Familientzako
kosteak
Doanekoa
(eskola pribatua
ere bai)
Doaneko irakaskuntza
publikoa baina ez
gehigarrietan (jangela,
eskola materiala eta
garraioa). Doanekoak ez
diren zentro pribatuekin
hezkuntza kontzertuak
gastu batzuk arintzeko.
ARRAKASTAREN FUNTSAK
Hezkuntza gizarte finlandiarraren tradiziozko balio bat da.
Finlandia kohesio sozial handiko herrialdea da (bertan eragina
dute Suediarekin eta Errusiarekin izandako gorabeherak).
Hezkuntza sistemak guztientzat hezkuntza berdintasuna
bermatzen du, ikasleen maila sozio-ekonomikoa, generoa eta
talde etnikoa edozein dela ere.
Oinarrizko hezkuntza (7-16 urte) guztiz doanekoa da.
Liburuak, hamarretakoak, bazkariak, osasun-laguntzak eta
hortzeriarenak eta garraioa (distantzia 5km baino gehiagokoa
bada) ez dituzte familiek ordaintzen. Horrez gain, ez dugu ia
batere eskola pribaturik aurkitzen herrialde honetan, eta horiek
gainera ez dute diru laguntzarik jasotzen. Eskola publikoekin
jarraituz, horien antolakuntzaz udaletxeak arduratzen da.
Hauek zuzendaria hautatzen dute eta gero azken horrek
hautatzen ditu bere ikastetxerako irakasleak.
Hezkuntza Ministerioak zehaztutako oinarrizko curriculum bat
dago (matematikan eta irakurmenean oinarritua, batez ere),
baina nahikoa malgutasun uzten diena udalei eta eskolei.
Finlandiarrentzat, esaterako matematikarako irakasle izateko
ikasi duen pertsona batek, badaki zer irakatsi behar duen, noiz
eta nola. Ez du edukiak zehazteko curriculumik behar, gai da
zer egin behar duen hautatzeko. Hori dela era, eskolek ez dute
inspekziorik jasotzen. Inspektoreak alferrikakoak dira bertan.
Irakasle bokazioa dutenak soilik iristen dira hala izatera, beraz
badakite zertan ari diren. Beraienagan konfiantza osoa du
estatuak hezkuntzari ematen dioten balio handiagatik.
Irakasleen eta ikasleen arteko harremanak informalak eta
hurbilekoak dira.
Irakasleak oso baloratua daude, gizartean garrantzia handia
ematen diete euren lanari. Euren lana gizartearen oinarritzat
hartzen baitute. Irakaslerik onenak derrigorrezko aldian daude,
hasierari ematen zaio garrantzia (Espainian, aldiz, batxilergoko
eta Unibertsitateko irakasleak dira gehien prestatzen direnak).
Garrantzi handia du eskola inguru estimulatzaile eta
atsegina sortzeak.
Tutoretza eta laguntza sistemak (ikasteko zailtasunak
dituzten ikasleen antzemate goiztiarra).
Gurasoen eta irakasleen arteko harreman ona.
Hezkuntza autoritateen eta irakasleen elkarteen, eskola
zuzendarien eta gainerako gizartearen arteko lankidetza handia
Ikasgelen barruko espazioaren zabal eta diafanoaren
banaketak badu eraginik euren hezkuntza sistemaren
arrakastan. Mahaiak, arbelak… gainerakoak irakaslearen eta
ikaslearen arteko komunikazioa ahalik eta hobeena izateko
kokatuta daude. Ikasleen kopurua, batez ere, curriculumaren
ardatz direla aipatu dugun ikasgaietan dozena batekoa izaten
da gutxi gorabehera horrela ikaskuntza eraginkorra lortzeko.
Irakasleek prestakuntza maila oso altua dute, beraz eskaintzen
duten heziketa kalitate handikoa da. Hezkuntza sisteman
konfiantza dute finlandiarrek, hori dela eta eskolek eta
irakasleek askatasuna dute euren heziketa eredua aukeratzean.
Zenbait ikertzailek dio azken aspektu hori oso erabakigarria dela
hezkuntza-sistema arrakastatsu bat lortzeko. Beraz ikusi ditzagun bai
Finlandian, bai Espainian irakasle izatera iristeko prozesuaren faseak.
Finlandian,
1. FASEA. HAUTESPEN NATURALA. Batxilergoko batez besteko 9ko
nota behar da. Jarduera sozialetan duen parte hartzea ere
baloratzen da. Lehen hezkuntzako irakasleentzat bakarrik balio
duen froga bat gainditu behar da hurrengo fasera pasa ahal
izateko. Kontuan izan behar da finlandiarren ustez irakasle
hoberenek lehen mailan egin behar dutela.
2. FASEA. HEZIKETA FAKULTATE BAKOITZEAN HAUTESPENA.
Unibertsitate bakoitzak bere ezaugarrien, ikerketa zientifikoen
eta beharren arabera euren profilean ondoen egokitzen diren
ikasleak hautatzen ditu. Horretarako hainbat froga gainditu
behar ditu ikasleak: elkarrizketa bat, irakurgai baten laburpen
bat, gai bati buruzko azalpena ikasgela baten aurrean, jarera
artistikoak erakusteko froga bat (marraztu edo instrumentu
musikal bat jo), matematika froga bat eta informazioaren
teknologien inguruko beste bat. Fase hau lehen hezkuntzako
irakasleek zein bigarren mailakoek igarotzen dute.
3. FASEA. IRAKASLERIAREN HAUTESPENA. Irakasleen
prestakuntzarako eta praktika eskoletarako sailerako irakasleen
hautaketa. Praktika eskolak goi mailako zentroak dira eta
horietako irakasleak irakasle diren espezialitateko promozio
onenekoak dira. Ikasketak Espainian baino luzeagoak dira, 5-6
urte igarotzen dira irakasle titulua lortzen duten arte (maestria
+ praktika).
4. FASEA. Behin irakasle titulua lortzean ez dira oposaketak
egiten. Irakasleak zentroetako zuzendariek hautatzen dituzte.
Aldi berean, irakasleak udalak hautatzen ditu.
Espainian, berriz, prozesua ezberdina da:
1. FASEA. Espainian hainbat gradutan batxilergoko titulua soilik
izanda sar zaitezke. Hori ez da beharrezkoa 25 urtetik gorakoa
bazara (horretarako sarrera froga bat gainditzea nahikoa da).
2. Irakaslearen prestakuntzari dagokionez, egun CAP titulua
eskatzen zaie. Hori master bat da, baina horren konplexutasuna
ezin aldera daiteke finlandiarrenarekin.
3. FASEA. Ordezkapen zerrendetan apuntatzen zara inongo froga,
elkarrizketa… egin gabe; zure merituak uzten dituzu bertan.
Hurrengo urteetan esperientzia puntuak metatzen dituzu
apurka (puntu horiek merezimendua azaltzen duten
dokumenturik gabe) eta antzinatasunean oinarritzen dira
oposizioetako zerrendak finkatzeko. Nolabait esateko,
lehenengo iristen dena gainerakoen aurretik dago.
4. FASEA: Oposizioetara aurkezten zara. Bertan, ezagutza frogak
gainditzea ez da beharrezkoa, ez baitira kanporatzaileak.
Merituen fasera iristean eta esperientziaren bidez bildutako
puntuekin, lanpostua lortzen da. Adibidez, bada funtzionario
bihurtzen den irakaslerik ezagutzen frogan 10etik 2.5 baino
puntuazio baxuagoa atera duen irakaslerik. Bada, baita ere,
150 € ordainduta urrutiko ikastaroak egiteko aukerak ematen
duen unibertsitaterik ere.
5. FASEA. Behin betiko lanpostua lortzeko, antzinatasuna
puntuatzen da batez ere. Eginiko lana ez da kontuan hartzen,
berdin du irakasle ona hala txarra izan zaren (Finlandian
ikastetxe batean lan egiteko zuzendariarekin izan beharreko
hartu emanek hori ekiditeko balio dute, besteak beste).
Orain zure txanda da, hausnarketarako
unea. Ikusten duzu ezberdintasunik
Finlandiako eta Espainiako hezkuntza
sistemek, bakoitzak bere herrialdean, izan
duen arrakastan? Guk bai. Badirudi politiko
askok ez dituztela kontuan hartzen
erreformak egiterakoan. Zer deritzozu zuk?
LINKAK
http://iessierradeguadarrama.wordpress.com/2010/03/09/
sistema-educativo-finlandes-versus-espanol/
http://diarioaula.blogspot.com.es/2010/04/formacion-del-profesorado-en-
finlandia.html