FKS_2

4
es Ikasbilen Dokutekan Bilatu Bilatzaile aurreratua Hemeroteka / HABE aldizkaria Hemerotekan bilatu Aldizkaria Urtea 200. alea (1991eko uztaila) HABE 200. Zenb. Ikusmiran Ana Etxebarria Bai, esan "Bat" soziolinguistika aldizkaria Hezkuntz softwarearen bilduma Habekomik bideoan Elkarrizketa Federiko Krutwig: "Orain euskararen "bizitoreak" iritsi dira" (I. Iraeta) Barremurrian Butanoa eta musika / Noren izenean dago kontua? / Kontuz, gizona! / Barraskiloa osasungarri Erreportajea Denak pinu-zomorroaren kontra Euskara lantzen Bertsolaritza (IV): bertso- Federiko Krutwig: "Orain euskararen "bizitoreak" iritsi dira" (I. Iraeta) Abertzalea eta euskaltzalea, zortzi urterekin ikasi zuen euskara berak bakarrik. Euskaltzaindiaren bultzatzaile nagusia izan zen Azkuerekin batera eta ETAko ideologoa bosgarren asanbladan. Idazlea, poliglota eta helenista ospetsua, ez du inoiz isilean gorde Euskal Herriaz duen ikuspegi berezi eta gordina, nahiz eta honek polemikak edo erbesteratzea ekarri. Gaur egun, hirurogeita hamar urte bete berriak dituenean, Odeon-en estreinatuko den opera bat idazten ari da greko klasikoan. Musika Anton Larraurik egingo du. HABE.- Zuk euskara modu autodidaktan ikasi zenuen, gogoan al duzu garai hura? FEDERIKO KRUTWIG.- Nire aitak bazuen txofer bat oso euskaltzalea zena eta liburu batzuk ekarri zizkidan. Honela hasi nintzen euskara ikasten zortzi urterekin edo. Nire aitak askotan esaten zidan euskarak ez zuela ezertarako balio, baina, hala ere, ezkutuan eramaten nituen liburuak. Hamalau urterekin banekien euskaraz mintzatzen jadanik. Gero, hogei urterekin edo Euskaltzaindian sartu nintzen. Lapurtera klasikoaren alde H.- Euskaltzaindiaren bultzatzaile nagusietako bat izan zinen. F.K.- Orduan oso pobrea zen Euskaltzaindia. Erakundea berpizteko berregituraketa egin nuen eta lapurtera klasikoaren alde hasi nintzen lanean. Lapurtera bi mendetan erabili da literaturan, beste euskalkietan hasi baino lehen. Bilatu Kontaktua Osatuz Ikasten HABEnet Dokuteka Idatziak Entzungaiak Bideoak Atazak Ariketak Sekuentziak Murgilduz Euskaltegiak Euskara-agiriak Ikas-materialak Pixka bat Liburutegia Hemeroteka Aisialdirako Irrati-nobelak Denbora-pasak Kantu-kantari Txisteak Istorio animatuak Errezetak Trikimailuak Ipuinak Postalak Albisteak Estekak Denda eta Harpidetzak Harremanetarako HABE - IKASBIL http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/h... 1 / 4 ar., 2010.eko azaren 23a 22:27

Transcript of FKS_2

Page 1: FKS_2

es

Ikasbilen Dokutekan

Bilatu

Bilatzaileaurreratua

Hemeroteka/

HABEaldizkaria

Hemerotekan bilatu Aldizkaria Urtea

200. alea (1991eko uztaila)

HABE 200.Zenb.

IkusmiranAna Etxebarria

Bai, esan"Bat"soziolinguistikaaldizkariaHezkuntzsoftwarearenbildumaHabekomikbideoan

ElkarrizketaFederikoKrutwig: "Oraineuskararen"bizitoreak"iritsi dira" (I.Iraeta)

BarremurrianButanoa etamusika / Norenizenean dagokontua? /Kontuz, gizona! /Barraskiloaosasungarri

ErreportajeaDenakpinu-zomorroarenkontra

Euskara lantzenBertsolaritza(IV): bertso-

Federiko Krutwig: "Orain

euskararen "bizitoreak" iritsi

dira" (I. Iraeta)

Abertzalea eta euskaltzalea, zortzi urterekin ikasizuen euskara berak bakarrik. Euskaltzaindiarenbultzatzaile nagusia izan zen Azkuerekin bateraeta ETAko ideologoa bosgarren asanbladan.Idazlea, poliglota eta helenista ospetsua, ez duinoiz isilean gorde Euskal Herriaz duen ikuspegiberezi eta gordina, nahiz eta honek polemikak edoerbesteratzea ekarri. Gaur egun, hirurogeita hamarurte bete berriak dituenean, Odeon-en estreinatukoden opera bat idazten ari da greko klasikoan.Musika Anton Larraurik egingo du.

HABE.- Zuk euskara modu autodidaktan ikasizenuen, gogoan al duzu garai hura?

FEDERIKO KRUTWIG.- Nire aitak bazuen txoferbat oso euskaltzalea zena eta liburu batzukekarri zizkidan. Honela hasi nintzen euskaraikasten zortzi urterekin edo. Nire aitak askotanesaten zidan euskarak ez zuela ezertarako balio,baina, hala ere, ezkutuan eramaten nituenliburuak. Hamalau urterekin banekien euskarazmintzatzen jadanik. Gero, hogei urterekin edoEuskaltzaindian sartu nintzen.

Lapurtera klasikoaren alde

H.- Euskaltzaindiaren bultzatzaile nagusietakobat izan zinen.

F.K.- Orduan oso pobrea zen Euskaltzaindia.Erakundea berpizteko berregituraketa egin nueneta lapurtera klasikoaren alde hasi nintzenlanean. Lapurtera bi mendetan erabili daliteraturan, beste euskalkietan hasi baino lehen.

BilatuKontaktuaOsatuzIkastenHABEnet

Dokuteka

Idatziak

Entzungaiak

Bideoak

Atazak

Ariketak

Sekuentziak

Murgilduz

Euskaltegiak

Euskara-agiriak

Ikas-materialak

Pixka bat

Liburutegia

Hemeroteka

Aisialdirako

Irrati-nobelak

Denbora-pasak

Kantu-kantari

Txisteak

Istorio animatuak

Errezetak

Trikimailuak

Ipuinak

Postalak

Albisteak

Estekak

Denda eta Harpidetzak

Harremanetarako

HABE - IKASBIL http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/h...

1 / 4 ar., 2010.eko azaren 23a 22:27

Page 2: FKS_2

saioak

Zinea"Offekomaitasuna".Zinegile etamaitaleenamodiozko mineta alegrantziak(Begoña delTeso)

Erreportajea"Au-pair", hemenikasle, atzerrianneskame

KomikiaIfernu etaesklabutzatikihesi (JonZabeleta)

ErreportajeaHertzainak,zuzenean!

Hau munduaZein da negozioona Bizkaian? /Mendianikastaroak /Lantzeralapurretara /Museo gozoaTolosan

ErreportajeaZuberoa,hustutzen ari denherria (XipriArbelbide)

LiburuakI. Gerrikolehiaketa /Horrela bizibagina beti /Legez kanpo /Mertxepandeletxe etaMariBexamel /Martin Paz indioa(I.Iraeta)

ErreportajeaProfeziak etamunduarenamaiera (I.Iraeta)

TestaAhanzkorra alzara?

H.- Gero, 1952an, Elizak euskararekin zuenjokabidea salatzeagatik alde egin behar izanzenuen Espainiatik.

F.K.-Bai. Hitzaldi hura zela eta Parisera joannintzen, gero bost urte egon nintzen Alemanianeta handik Euskal Herrira (Iparraldera) itzulinintzen. Orduan idatzi nuen "Vasconia" liburua.Adiskide batek esan zidan liburu euskaltzale etaaldi berean progresista bat idatzi behar zela.Garai hartan (1963) euskaldungoa osoerreakzionarioa zen. Espainia berez osoeskurantista da eta Euskal Herria garai hartanere bai. Frantzian ere herrialderikerreakzionarioena Euskal Herria izan da.

H.- Zenbat hizkuntza hitz egiten dituzu?F.K.- Orain, grekoa, latina, gaztelania, portugesabeti jakin dut, frantsesa, alemana, ingelesa etaeuskara. Orain ingelesez idazten dut askotan.Garai batean ekialdeko hizkuntzekin interesaturiknengoen eta hamasei hizkuntza ezagutzennituen, baina ondoren alde batera utzi nituen. Nieuroparra nintzela konturatu nintzen etaEuropako hizkuntzak ikastea eta besteak uzteaerabaki nuen.

H.- Euskara batua osatzeko zuk lapurteraklasikoa proposatzen zenuen abiapuntutzat,baina azkenean gipuzkera nagusitu zen.

F.K.- Ni kanpoan egon nintzen garai hartan.Azkenean Txillardegiren tesia nagusitu zen.Euskara batuaren aita Txillardegi da. Gauzabatzuk hartu zituen bai lapurteratik, bainafuntsean gipuzkera da.

Euskaraz mintzatzeko ez da zaunka egin behar

H.- Urte asko iragan dira eztabaida haietatik.Gaur egun nola ikusten duzu kalean etakomunikabideetan erabiltzen den euskara?

F.K. Gauzak aldatu egin dira. Txillardegik, nik etabeste askok maitasunez ikasi genuen euskara.Gauza asko galdu genuen euskara ikastearren.Orain "Los vividores del euskara", euskararen"bizitoreak" etorri dira. Hauek euskararen bidezbizi eta zerbait lortu nahi dutenak dira. Euskaraasko zabaldu da, baina maite ez dutenen arteanere bai. Euskara ikasten dute, ziurtagiri batjasotzen dute eta gero ahantzi egiten dute.

Euskara guretzat maitasuneko objektu bat zen.

H.- Eta zein iritzi duzu berreuskalduntzeariburuz?

F.K.- Dudarik gabe askoz pertsona gehiagokikasi du euskara, baina gehienek ez dute ongiikasi. Askotan euskara baino "castellano consonsonete vasco" da, ez da euskara. Hizkuntzabakoitzak bere kosmobisioa gordetzen du eta, bihizkuntzak ezberdinak direnean, nolabaiteko

Iradokizunak

Kontaktua

Ohiko galderak

Irakasleari galdetu

HABE - IKASBIL http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/h...

2 / 4 ar., 2010.eko azaren 23a 22:27

Page 3: FKS_2

IpuinaBilobaren mezaberria (RufinoIraola)

ZokomiranJ. J. Azurza:"Herri honetan,dakienakdakienagaitik dukulpa, ezezjakinak ezdakielako.Horrelaxe(A.Andoni)

JolaseanJolasean 200

AbestiaGure turista (LesMecaniciens)

PorrusaldaBidaiatzekoarropak

KomikiaAdimena lo(Robber Garay)

Pirristi-parrastaAnimaliakzientzian

gimnasia mentala egin behar da. Honetaz gainhitz gehiegi hartzen da espainoletik. Kultur hitzaklatinetik eta grekotik hartzen dira normalean.Hemen ez, hemen espainoletik datoz eta hauarrisku handia da euskararentzat, espainolduegiten baita.

H.- Eta alfabetatzea?F.K.- Inportanteena egiazko euskaldunakgordetzea da dudarik gabe. Lehengo batean "etorninteke" esan beharrean "etorri lekinaiz" entzunnuen. Horrelako forma monstruosoak entzutendira. Bizkaian batez ere, pentsatzen duteeuskaraz mintzatzeko zaunka egin behar dela.Ondo mintzatzen saiatu behar dugu.

Grekoa munduan izan den hizkuntzarikperfektuena

H.- Zu helenista ospetsua zara. Zer dahelenista bat?

F.K.- Greziako kultura ikasi eta maite duena.Europar kulturaren basea grekoa da. Europarizatearen basea Greziako kultura eta hizkuntzadira. Alemanez Greziako mirakulua esaten da.Munduan izan den mirakulurik handienaGreziakoa izan da.

H.- Beraz, zuk grekoa ikastea proposatzenduzu?

F.-K.- Grekoa munduan izan den hizkuntzarikperfektuena izan da. Euskarak 10.000 hitz ditu,latinak uste dut 60.000 eta grekoak 500.000 hitzditu. Ez dago horrelako beste hizkuntzarik.Nahita nahiez iturri aberatsenetik hartu behardugu.

H.- Baina gaur egun grekoa eta latina gero etabaztertuago daude, aukeran hartzen direnasignaturak dira.

F.K.- Espainian munduan egiten denarenkontrakoa egiten da. Etorkizuneko kultura ezdago espezializazioan kultura orokorrean baizik.Hemen, generalistak egin beharrean,espezialistak nahi ditugu. Hau orain dela ehunurteko kontua da, orain Alemanian eta EstatuBatuetan behar dituzten pertsonak generalistakdira. Industriako, enpresatako buru izatekokultura klasiko zabala eta humanista duen jendeanahi dute.

H.- Espainia ezberdina al da?F.K.- Adibidez, zer da Hegoamerika? Espainolezmintzo den lurralde bat, eta hirugarren mundua.Bestalde, Iparramerika lehen mundua da.Espainiarren kultur mentalitatea hirugarrenmundukoa da.

H.- Baina kaleko jendeak ulertuko al lukehorrelako proposamen bat?

HABE - IKASBIL http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/h...

3 / 4 ar., 2010.eko azaren 23a 22:27

Page 4: FKS_2

F.K.- Gauza bat ez dakien pertsonak ez daukaez dakienari buruzko iritzirik. Jendeak nola jakindezake baliogabekoa denik ikasi ez badu?Zerbait esateko lehenik jakin egin behar da.

Gehiegi hitz egiten da jakin gabe

H.- Beraz, zure ustez herria ignorantea izangolitzateke?

F.K.- Herriak ikasi ez badu, haren aburuabaliogabekoa da. Gizakiak ikasteko ahalmenhandi-handia dauka, baina ez asmatzeko; beraz,norbaitek irakatsi behar dio. Ikasi beharreanaskoz errazagoa da demagogia egitea eta kua,kua, kua, ahateak bezala mintzatzea.

H.- Asko hitz egiten al da jakin gabe EuskalHerrian?

F.K.- Bai. Gehiegi.

H.- Hori ere Espainiaren eragina da?F.K.- Hemen zoritxarrez Espainiako kulturazkutsatuta gaude. Espainia da Europa osoangutxien irakurtzen duen herrialdea. Alemaniarbatek 20 bider gehiago irakurtzen du. Ez bat, ezbi, ez bost, hogei bider gehiago!

H.- Eta Euskal Herrian?F.K.- Espainian egunkari gehien irakurtzen denlekua Gipuzkoa da. Baina Espainian ezaldizkaririk ez ezer, analfabetoak dira.Badajozen, adibidez, %53 analfabeto funtzionalada. Sozialistek nahi dutena egin eta ez dutezigor-botorik, zergatik? Analfabetoak direlako.Gizatasunaren lehen kalitatea imajinazioa da.Dudarik gabe parte biologiko bat ekarri beharduzu, baina honetaz gainera ikasi egin beharduzu. Espainolek ezer gutxi sortu dute mundukoprogresoarentzat. Beraien aportazioa zero izanda. Ez dira tontoagoak, baina ez dira prestatu.

H.- Gauzak honela, nola ikusten duzu 92koEuropa bateratua?

F.K.- Espainiako botere ekonomiko, tekniko etaintelektuala kanpotarren esku geratuko dira.Ergelek gaztelania hitz egingo dute eta azkarrekingelesa edo alemana. Etorkizuna beltza dadudarik gabe.

H.- Baina alde onik ere izango da?F.K.- Euskal Herriarentzat hobea izanen da,zeren kanpoan, Europan, beste modu batetanikusiko gaituzte, ez dira espainiarrak bezainantieuskaldunak izango.

I. IraetaHABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab02/192.168.149.52

HABE - IKASBIL http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/h...

4 / 4 ar., 2010.eko azaren 23a 22:27