Independentziaren paperak

30
IN REN DEPEN DENTZIA PAPERAK PAKO ARISTI erein

description

Hona euskaldunon artean independentziaren espirituak egin duen ibilbide luzea jasotzen duen liburu argigarria. Saiakeraren baliabide guztiak erabiliz, hala nola kronika historikoak, hedabideak, filmeak, elkarrizketak edota gogoeta filosofikoak, gure egoeraren diagnostiko zorrotza agertzen du, baina ez hori bakarrik: proposamen eta definizio sorta ederra uzten du mahai gainean, irakurlearen esku.

Transcript of Independentziaren paperak

Page 1: Independentziaren paperak

IN

RENDEPENDENTZIA

PAPERAK

PAKO ARISTI

erein

Hona euskaldunon artean independentziarenespirituak egin duen ibilbide luzea jasotzenduen liburu argigarria. Saiakeraren baliabideguztiak erabiliz, hala nola kronika historikoak,hedabideak, filmeak, elkarrizketak edotagogoeta filosofikoak, gure egoerarendiagnostiko zorrotza agertzen du, baina ez horibakarrik: proposamen eta definizio sorta ederrauzten du mahai gainean, irakurlearen esku.

Tony Judt-ek dioen bezala, “ez dugu beste modubatean pentsatuko, beste modu batean hitzegiten ez badugu”. Maiz, zirkulazioan jarriduten gure argazki politikoa begiratzen dugu,eta ez gara gauza horren atzean dagoeneraikuntza linguistiko-inperialista ikusteko ere.

Euskaldunok politikaz haserretu gabe hitzegiten ikasi beharrean gaude, etorkizuna irabazinahi badugu. Hori da heldutasuna herribatentzat: “osotasunaren kontzientzia” piztenden unea.

Liburu kritikoa da, baina atsegina; gogoetatsua,baina bizia; estilo periodistikoan idatzia,baina idazle helduaren eskarmentutik sortua.

Kasik nobela bat bezala irakurtzen den kronikazirraragarria.

Pako Aristi (Urrestilla, 1963). Kazetaritzan lizentziatua da. Rikardo Arregisaria irabazi du bi urtetan jarraian (1992 eta 1993an). Saiakera landu du(Euskal Kantagintza Berria), nobelagintza (Kcappo, Irene, Krisalida),ipuingintza (Auto-stopeko ipuinak) eta haur literatura. 1997an Castletownpoema liburua argitaratu zuen, eta 1998an Oherako hitzak.

Beste nobela batzu: Urregilearen orduak (Erein, 1998), Libreta horiko poemak(2003), Gauza txikien liburua (Beterriko liburua 2005), Note book (Erein,2005). Hamar urtetan zehar idatzitako artikulo bilduma, Udan lan egiten zuengizona (Erein, 2007) liburuan gauzatu zuen. Bere azkeneko liburuak BenitoLertxundi kantaria izan du protagonista, Plazer bat izan duk, Benito! (2012).

erein

11

IND

EP

EN

DE

NTZ

IAR

EN

PA

PE

RA

KPA

KO

AR

ISTI

Page 2: Independentziaren paperak

INDEPENDENTZIAREN PAPERAK

Page 3: Independentziaren paperak

Azala eta liburuaren diseinua:Iturri

Maketazioa:Erein

© Pako Aristi© EREIN. Donostia 2012ISBN: 978-84-9746-778-0L. G.: SS-1376/2012

EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 10720018 Donostia

T 943 218 300 F 943 218 311e-mail: [email protected]

www.erein.comInprimatzailea: Itxaropena, S. A.Araba kalea, 45. 20800 Zarautz

T 943 835 008 F 943 130 822e-mail: [email protected]

www.itxaropena.net

Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena,legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu,

jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos, www.conlicencia.com; 91 702 19 70 / 93 272 04 47).

1. argitalpena: 2012ko irailean

Page 4: Independentziaren paperak

INDEPENDENTZIARENPAPERAKPako Aristi

Page 5: Independentziaren paperak

Liburu bat idaztea prozesu luzea da, eta hor pertsona askokhartzen dute parte, zuzenean edo zeharka, nahita ala ustegabe, idazleak denen eraginak jasotzen baititu bere baitan.Nire esker onak guztiei:

Xabier Insausti, Jose Maria Unzueta, Joseba Asiron,Jose Anjel Irigarai, Maite Artola,Xabier Irujo, Joseba Ariznabarreta, Iosu Lizarralde,Marigorri, Inma Noble,Koldo Etxabe zaharra, Benito Lertxundi,Aitor Arruti, ‘Laratz’ tabernako Marian eta Olatz,nire gurasoak, nire dokumentalista pribatua…

Eta, bereziki, Urrestillako herriari, hark ereindependentea izan nahi duelako.

Page 6: Independentziaren paperak

Liburu honetan kontatzen diren gauzak 2012an gertatu dira,

eta 2011n,eta 1936an,eta 1200ean,eta 1978an,eta 1512an,eta 1940an,eta 1841ean,eta 1962an,eta 1620an,eta 1839an,eta 1998an,eta 778an…

Aspaldikoa baita euskaldunon artean independentzia-ren nahia, alegia, gure lurraldea zein den zehaztu eta gizar-tea guk nahi dugun moduan antolatzeko borondatea, gaureguneraino iritsi dena.

Page 7: Independentziaren paperak

HASERREAREN AURKA

‘Zertan ari haiz?’Aspaldi ez nuen ikusi lagunmin hura, baina banekien

galdera benetakoa zela, eta ez denbora pasakoa, sarritandenok bota ohi ditugun beste itaun batzuen antzera, eran-tzuna entzuteko arretarik ere jartzen ez dugula.

‘Zertan ari naizen? Ba…’Lana amaitzear harrapatu ninduen, eta askotan idaz-

leari, bere lana errealitatea definitzea den arren, ez zaioerraza gertatzen bere lana hitz gutxitan zehaztea. Saiakerabat egin nuela esan nion, saiakera politiko bat, baina estiloperiodistikoa erabiliz, arina, inor ez aspertzeko asmotan,baina sakona izateko ahaleginean; arina, azalekoa izangabe. Hori posible baldin bada, behintzat.

Independentziaren ideia gai hartuta, gauden egoe-rara nola iritsi garen esplikatu nahi nuela, bai eta, nireustez, egun garrantzitsuak diren klabe batzuek papereanjarri.

Errepasoa egin, eta gogoetak planteatu.Kritikak plazaratu, baina ekarpenak mahairatu.‘Osotasunaren kontzientzia’, mendeetan luzatu den

planifikazio bikain batekin ostu digutena, iratzarri nahinuela. Iratzarri, erein, loratu eta estrategia bihurtu.

Independentziaren ideiak ez duela, aldarrikapen pun-tualak at utzirik, hats luzeko ikerketa, gogoeta edo gor-puzte teoriko sendorik izan gure artean.

Independentzia, oraindik, euskaldunen artean esna-tzeko dagoen desio lokartua dela, eta esnatzen denean,lorpena ekarriko lukeen diseinurik gabeko jaioberria li-tzatekeela.

9

Page 8: Independentziaren paperak

Burua mugitu zuen goiti-beheti, ilusioa ere iragartzenzuen begirada interesatuaz.

‘Zortea opa diat’, erantzun zuen, ‘izan ere, euskaldu-nok ez zekiagu politikaz hitz egiten haserretu gabe’.

Zer pentsatua eman zidan.‘Aro berri batera zabaltzen ari den egoera honetan

–erantzun nion– uste diat ikasiko dugula horretan ere’.‘Hala espero!’

Nola hitz egin politikaz denak haserretu gabe?Oraindik ikasteko daukagun asignatura baten aurrean

gaude euskaldunok politikaz hitz egitea egokitzen zaigu-nean.

Gure haserrea da politikaren porrotik handiena gurelurrean.

Gure haserrea da etsaiaren garaipenik handiena berehistorian.

Gure eztabaidarako ezintasuna etsaiaren estrategiarenzati garrantzitsua baita.

Kritika eraikitzaileak egiten ikasi beharra daukagu,behingoz gure ezintasun politikoa desblokeatzeko. Horiikastea da, niretzat, liburu honen asmoa. Aldiz, testu ho-nekin norbait haserretuko balitz, porrot izugarria litzatekeniretzat. Pena hartuko nuke, handia gainera.

Politika energia sozialen kudeaketa da, eta gu geureartean haserretzen garenean etsaia lasaitu egiten da, gukenergia geure aurka, herrikide edota alderdikideen aurkajaurtitzen baitugu, gure indarrak etsaiaren aurka metatu,antolatu eta bideratu beharrean.

Politikaren funtsa oso gauza sinplea da: arerioari egi-naraztea zuri komeni zaizuna. Lehenengo, noski, arerioa

10

Page 9: Independentziaren paperak

zehaztu behar da, detektatu eta ezagutu, diagnostiko zo-rrotz baten bidez, eta horrek boterearekin dauka zeriku-sia. Nork du boterea, nork ez du. Zer da boterea, eta zerez. Hor nahasten gara, sena galdu duen animalia bat be-zala.

Lubakietan antolatutako barne politika batetik gatoz,inoiz kontsentsurik ezagutu ez duen herri politikoki tristebaten ordezkari eta partaide gara, fragmentazioari eta za-tiketari aurre egiteko pedagogiaz umezurtzak.

Demokrazia estatu batek antolatzen duen botere jo-kalekua da. Euskal Herrian ez dugu botere propiorik, ezdugu euskal demokraziarik ezagutu oraindino; demokra-zia espainolaren eta frantsesaren baitan gaude. Boteregunea haietan dago, eta gurea azpi-sistema bat da, subsi-diarioa, dependentea, Espainiak eta Frantziak emana,haiek zaindua eta guk onartua. Gaur egun hauteskundeenbidez ematen zaio estatu bati zu dominatzeko baimena,hauteskundeek zilegiztatzen dute estatu horren izaera de-mokratikoa munduaren aurrean. Ez dago libre izateko au-kerarik demokrazia propio batean jokatu ezean. EtaEspainiakoa ez da gure demokrazia, haiena baizik.

Estatu propiorik ez daukan herrian ez da ematen bo-tere borrokarik, banaketaren borroka bat baizik, kudea-ketaren portzentaia baten gaineko jokoa. Hau ulertzen ezbada, eta ulermen honetan finkaturiko estrategia bat an-tolatzen ez bada, ez gara erabat lubakietatik aterako, haugarbi ez edukitzeak ondorio tamalgarriak baitakarzkigu:begirada jokaleku esparrutik jaso ordez, gureak ez direnestatu bik jarri dizkiguten mugen barruan konformatzea,eta estatu horiek banatzen duten diru eta erabaki-ahalmenmugatuen borrokan murgiltzea.

11

Page 10: Independentziaren paperak

Menderatua izan den herriaren ezaugarria izaten dazatiketa politikoa.

Zatiketa itsutasunak dakar. Itsutasuna hezkuntza po-litiko baten faltak dakar.

Eta hezkuntza politikoa da herri batek menderatzai-learen aurrean bere burua antolatzeko behar duen oina-rria. Haserretzen garen bitartean inoiz ez dugu oinarri horierdietsiko.

Azken gertaeren harira gure arteko begiradak samur-tzen hasi dira. Orain gure belarrien txanda da samurtasu-naren bidean.

Entzuten dugun guztia sailkatzeko ohitura dugu gi-zakiok, etiketa bat erantsiz. Orain arte iritzi politiko ez-berdinei ‘eraso’ etiketa jartzen genien. Iritzi berekoa ez zenoro nire aurka zegoen. Eztabaiden helburua gure iritzia ezaldatzea baitzen. Harri koskorrak izatea. Irmo eta gotorirautea hobesten zuen lubaki-aroak. Hori baloratzen etasaritzen zen mugimendu politikoetan. Baina egurasten arida politikaren euskal eremua.

Etiketaren hitza aldatu behar dugu: ‘Eraso’ jartzenzuen lekuan ‘Aportazio’ idatz dezagun. ‘Ekarpena’. ‘Eraso’hitza gure burmuinean errepikatzen den aldioro sutan jar-tzen gara, defentsiban. ‘Aportazioa’ entzutea erlaxagarriada, ez dator inor zure aurka, eta ez duzu erabaki beharrikere zure aurkakoa edo aldekoa den. Zerbait eskaintzeradator. Agian zure uste batzuk berretsiko ditu; agian za-lantzan jarriko.

Entzun ditzagun ‘aportazioak’.Egin ditzagun. Aireratu. Jar ditzagun zirkulazioan.Ekarpenak zerbait dakar beti; han eta hemen ikertuz

norbaitek dohainik eskaintzen duen altxorra da. Gustuko

12

Page 11: Independentziaren paperak

baduzu aprobetxa dezakezu; hala ez bada, utzi joaten,agian beste batentzat interesgarri suerta liteke. Ekarpenadakarrenak egin du bere lana. Orain gizarteak erantzungodio, ekarpenok bereratuz, ala baztertuz. Zuk ez dituzu in-darrak haren aurka jotzen xahutuko, eta benetako batailapolitiko handietarako gordeko dituzu, etsai nagusiarenaurka egiteko.

Ez zait interesatzen arrazoiaren jabegoa nork duen,baizik eta herri honi irteera emango dioten arrazoien me-taketa.

Bakoitzak pentsatzen duena esan egin behar du, iritziezberdinak dauzkatenak errespetatuz, haiei ere bere hitzpropien balorea aitortuz eta haiengan arreta jarriz. Neuere poliki-poliki ari naiz hori ikasten. Barrutik sortzen denestrainako sentimendu biszeralari gogoetaren galbaheaezartzea baita jakinduriara daraman bide seguru bakarra.

Ezinikusiak estatu eta guzti osatua dagoen herri nor-mal batean ematen den politika konbentzionalaren ajeakdira; baina sistema politiko propiorik ez daukan gurea be-zalako herri batentzat hilobi segurua dira politikoen ar-teko ezinikusiak, biztanleon arteko arrakala emotiboak,gai beretsuekin kezkaturik gaudenon muturkeriak. Poli-tika konbentzionala soilik herrialde konbentzional bateanegin liteke; arazo nazionala dagoen lekuan ez da posible.Eta, sarritan, politika konbentzionalaren aldarria erabil-tzen da arazo nazionala ezkutatzeko eta desaktibatzeko.

Badakit ez dela komenigarria, ezta estetikoa ere, ezta-baida politikoak pertsonalizatzea, jarrera bakoitza agertzenduten bozeramaileak egitasmo eta ideologia kolektibo batenahots baino ez direlako. Baina analisiak hitz zehatzen ingu-ruan burutzen ditut, eta hitz horiek pertsona zehatzek esan

13

Page 12: Independentziaren paperak

dituzte une batean. Mezuak kritikatu arren, ez dut ezermezularien aurka; ideologikoa da, eta ez pertsonala, nireadostasuna ala bere eza, ez da nire asmoa inor suntsitzea,sumintzea, inoren bizkarrean irri egitea, iritziak eta jarre-rak kuestionatzea baizik, gauzak beste modu batean eginlitezkeela proposatzea. Ongi adierazten asmatzen ez badut,barkamena eskatzen dut orri hauetatik.

Politiko eta pentsalari askoren iritziak jaso ditut, bainalekuaren mugak agintzen du: zati ttikiak agertzen ditut al-dioro. Badakit testuingurutik ateratzeak bere arriskuaduela, baina saiatu naiz, pasarte bakoitzean, orokorki zer-taz ari ziren esplikatzen, hobeto uler dadin esaldion zen-tzua eta intentzioa.

Garako editorial batzuk ere erabili ditut, beste egun-karietakoak ez bezala, kritikari ateak irekitzeko daukatenintentsitateagatik, ez beste ezergatik. Kritikak kritika, ai-tortu behar dut Garak egiten duen lan periodistiko bi-kaina, informazio ezberdina eskainiz gai askoren inguruan,bereziki Euskal Herrian ematen diren eskubide urraketaugari eta mingarrien esparruan.

Jendea iraindua eta mindua sentiaraztea ez da estrate-gia ona; nire lanaren emaitza txarra litzateke, nire ahal-men komunikatiboaren porrota, etsaiak beti nahi baituguk gure artean etsai gehiago ikustea eta sortzea, horrelaberari aurre egiteko gure indarrak apalduko direlakoan.

Halere, gauzak esan beharra dagoela sentitzen dut, etahorretan saiatzea dela nire ardura.

Nozitzen dugun fragmentazio politiko-kulturalarenkumea naiz neu ere; hargatik, nire analisia Hego EuskalHerrira mugatuko da, Iparraldeko egunkariak ez baititutirakurtzen, ez eta sobera ezagutzen bertako egoera politiko

14

Page 13: Independentziaren paperak

zehatza. Mende askotako bi inperioen politika zatitzaileakkomunikazioa zaildu du lur bereko kideen artean, elkarez ezagutzeraino. Memorian behialako batasun soziopoli-tikoaren aztarna izpirik ez dugun martzianoak gara eus-kaldunak euskaldunontzat.

ESKUETAN IZAN GENUENA

1978an hamabost urte neuzkan eta beste gauza batzukizango nituen gogoan, baina, hainbat iturri ezberdinetatikjaso dudanez, orduan izan genuen independentzia lor-tzeko aukera borobil bat.

Joseba Ariznabarretak, funtsezko ildoak laburtuz, haukontatu zuen hitzaldi batean:

Guk, 1978an, indar izugarri bat izan genuen. Gidari-tza politiko inteligente bat izan bagenu, gaur independen-teak ginateke. Francok problema bat izan zuen: ekonomiaaldaketak zekarzkien Europar Batasunak, merkatu batera-tua beharrezkoa zen, eta Espainia krisi ekonomiko izugarribatean erdian zegoen, irten ezinik. Espainiak merkatu za-balago bat behar zuen, atzerriko inbertsioa behar zuen. Etahori Merkatu Komunean soilik zen posible.

Horren parte izateko label demokratiko bat eskatzen zio-ten, nahiz eta formulazio hutsa izan. Guk gure esku izan ge-nuen, garai hartan, Espainiak ez lortu ahal izatea label hori.Horretarako nahikoa izango zen hauteskundeetan hondar-tzara joatea. Hemen posible izango zen abstentzio izugarribat lortzea, %90eko abstentzioa, gutxienez.

15

Page 14: Independentziaren paperak

Batzuek diote: Bai, baina orduan ‘brunetea’ bidaliko zi-guten. Ez zituzten bidali behar; hemen zeuden, eta hemenjarraitzen dute. Sufritu egingo genuen. Ziurrenik militarrekboterea hartuko zuten berriro. Baina zenbat denbora iraungozuten? Ekonomiak behartuko zuen egoera berriro aldatzera,eta guk posizio berbera mantendua izango genuen. Begira,Errusiak Espainiak baino armada askoz ere handiagoa zuen,baina Lituaniak eta beste herri askok askatasuna lortu zuten.

Kostu sozial gutxirekin lortuko genuen independentziaorduan. Gaur egun askoz ere koste sozial handiagoa ordaindubeharko dugu. Espainiako sistema honek zilegitasun handialortu du, eta neurri handi batean geuk eman diogu zilegita-sun hori.

Eta irudi ezin tristeagoa deskribatu zuen: euskaldu-nak, hiri handi nahiz herri txiki guztietan, igandetako jan-tzirik dotorenak soinean, botoa ematen guardia zibilekzaindutako hauteslekuetan. Geure borondatez zilegitasunaematen okupatzailearen eskaintza politikoari; menpeko-tasuna geure borondatez sinatzen.

Alderaketak beti tentuz hartu behar dira, zirkunstan-tzia eta interes ezberdin askok inguratzen dituztelako na-zioen errealitate politikoak. Lituania eta SESB (SobietarErrepublika Sozialisten Batasuna) osatzen zuten osterun-tzeko herrialdeek europar eta amerikar inperialisten la-guntza jaso zuten, hauek Sobiet Batasuna deuseztekozeukaten interesagatik. Independentzia beti ematen da,herri bateko biztanleen borrokaz eta abilezia politikoazlanda, herri horren inguruan dauden era bateko edo bes-teko interes garrantzitsuen arabera.

16

Page 15: Independentziaren paperak

Herri honetako gidaritza politikoaren huts egitea maizagertzen den gaia da. Kepa Anabitartek hau zioen Garakoelkarrizketa batean:

Gure ahuldadea da oraindik ez dugula demostratu ahal-men politiko bat hemen badaukagula, existitzen dela. (…)Izan dira momentuak erabat alferrik galdu ditugunak, he-rria bere neurria ematen ari zenean zuzendaritza politikoengainetik. Adibidez, 70eko hamarkadan, lehen frankismoa li-kidatzeko aukera galdu genuenean.

Eta puntu suspentsiboetan galtzen den lantua sortzenda haren ahotik hurrena:

Izan bagenu klase politiko bat behar bezalako heziketa-rekin, ausarta eta irmoa bere helburu eta erabakietan…

2012ko maiatzaren 27an argitaraturiko elkarrizketamamitsu horretan azpimarratzen du herri honek daramanmende askotako zama historikoa zein den: bere oinarri so-zialak eskaintzen dituen aukerei egokitutako estrategia batosatzeko ezintasun politikoa. Eta ondoren aipatzen dubeste puntu interesgarri bat 1978ko aukera galdu horriburuz:

Haustura demokratikoa zen bide posible bakarra mun-duko herrialdeen nazioarteko esparruan gure estatusa fin-katzeko. Frankismoak aukera eman orduko, hausturademokratikoak inplizituki zeraman Euskal Gobernuarenberehalako ezarpena. Gero gertatu dena ikusita, modu ho-rretan izugarrizko abantaila hartu izango genuen.

17

Page 16: Independentziaren paperak

Gidaritza politiko inteligente baten falta, heziketarikgabea, ausardiarik gabea, alferrik galdutako uneak, orain-dik demostratu gabe daukagun ahalmen politiko bat…Helburu estrategikoa: independentzia. Kepa Anabitarte-ren iritziz, herri honek badu aski indar euskaldun gehien-goaren sentimenduetan kokaturik dagoen helburu horilortzeko, lo dagoela dirudienean ere herri honek erantzunizan du une zehatz batzuetan, behin eta berriz, historianzehar.

Baina ez dugu independentzia lortzen. Zer gertatu dahemen?

BELAUNALDI BAT PIKUTARA

Joseba Ariznabarretak bere ‘Euskadi: Aproximación polí-tica’ liburuan plazaratutako kontakizuna jarraituz, honelageunden Franco hil zen egunean: Espainiak bere garapenekonomikoa ziurtatzeko Europar Merkatuan sartu beha-rra zeukan, baina horretarako behar zuen homologazio de-mokratikoa euskaldunon esku zegoen neurri handi batean.

Aparteko abagunea zen gure erreibindikazio histori-koak konplexurik gabe planteatzeko eta exijitzeko. Nazioguztiek izaten dute bere ordua historiaren aurrean, eta hurazen unea behin-behineko euskal gobernu autonomo batezartzeko. Zertarako? Euskal Herria subjektu politikoa izanzedin Espainiaren aurrean. Ondorengo edozein negozia-ziotan bi aldeetako bat ez bada subjektu politikoa ez dagonegoziaziorik; ez dago erlazio politikorik. Hori ezean gaurbizi dugun egoera gertatzen da: hitzarmen bat zeina aldebatek hauts dezakeen nahi duenean, baina besteak ez.

18

Page 17: Independentziaren paperak

Herria, masa-mugimendu moduan antolatua, susper-tuta zegoen, erne, mobilizapen ahalmen handiarekin, al-daketa eske, gizartea eraldatzeko indar maila kualifikatuenjabe. Oinarri soziala sendo zegoen. Euskal Gobernu pro-bisionalak ezinbesteko baldintza behar zuen negoziazioakhasi aurretik. Irteera-lerroan egon behar zuen. Horrela,herri bat ikusiko zen, kasu honetan lau probintzia, bereetorkizuna Espainiarekin negoziatzen, Jose Antonio Agi-rreren estatu itxurako gobernu hartatik zetorkion zilegita-sunaz estatu propiorantzako bidean. Garrantzitsua daherri bat egotea, ez alderdi bat herriaren izenean. Herribat izan liteke subjektu politikoa, alderdi bat nekezago;alderdiak dauden lekuan dualismoa nagusituko da, estra-tegia nazional eza eta herriak bildutako indarren likida-zioa, euren interesetarako ez bada.

Hala gertatu ziren gauzak: alderantziz. Euskal Gober-nua helmuga izan zen. Baina lortu zenean ere, erreibindi-kazio politikoen maila erabat pobretua eta ahulduaegotearen kausaz, jadanik galduak zituen gobernu horrekbere nortasun ezaugarri guztiak. Espainiako konstituzioakezarritako erakundeetan erabat integratua geratu zen, sis-tema politiko espainolaren berme, zaintzaile eta defenda-tzaile.

Ariznabarretak gogoeta egiten du:

Erabat itsu zeudela ziruditenak PNV eta bere akolitoakziren. Estatuko indar politikoen harriduraren aurrean, etabere jarraitzaileen sineskortasun inozoarekin eta obedien-tzia ignaziotarrarekin etxe-aldaira erraztu zuten adeitasunezinongo enbarazurik eragin gabe. Bere eskubide politikoakdilista plato bat baino gutxiagogatik saldu zituen: aski

19

Page 18: Independentziaren paperak

zuen amnistia orokor samar batekin, eta ikurriña legezta-tzearekin’.

Herri bat bere etorkizuna negoziatzen egon ordez, al-derdi politiko bat dago mahaian, herriaren izenean ari delaesanez, baina, higatua eta estrategiatik at, bere onura pro-pioentzako lana eginez. 1978-2012: ia 35 urtez ahaztuageratuko da independentziaren ideia, eta Euskal Herriaborroka instituzionalaren eta borroka armatuaren dua-lismo galgarrian ezabatua.

EZER EZ ESKATU

‘Estatuko indar politikoen harridura’ zer izan zen bada? Li-buruan Ariznabarretak egindako hemeroteka lanari eskerjakingo dugu:

Zinez, euskal alderdi politikoak deituriko horiek hartuzuten jarrera politikoak goitik behera harritu zituen espai-nolak, gauza handiagoen beldur baitziren.

Santiago Carrillok bere alderdiarentzat berme konsti-tuzionatzaileak exijitu zituen lehen hauteskunde oroko-rretan parte hartu aurretik. Komunista zaharrak uste zuenguztiz beharrezkoa zela aurretiko kontzesio politikoren bateuskaldunentzat ere, hauteskunde demokratiko askeenbermea zelako.

Baina Carrillo Espainiako politikagintzan pertsonamarjinala eta erabaki gutxikoa izan bazitekeen ere, zalan-tzarik ez dago Jose Maria Areilza bezalako frankista baten

20

Page 19: Independentziaren paperak

aurrean; euskaldunon aurka zeukan gorroto eta herra an-tologikoak dira.

Areilzak Bilboko alkatetzarako hauteskundeak galduzituen 1936an. Indar minoritarioa zen. Baina urtebete ge-roago biolentzia eta indar militarra erabiliz erdietsi zuenalkatetza, eta konkista odoltsua erreibindikatu zuen bote-rea lortzeko bide gisan. Berrogei urteren ondoren, hauzioen gizon honek El País egunkarian:

Premiazkoa da ez ahaztea planteamendu erregional na-gusiek daukaten lehentasuna, baztertu gabe bere eguneankonstituzio berriak heldu beharko diola arazoari modu oro-kor batez Estatuaren egitura berritzeko. Katalunian eta Eus-kal Herrian beharrezkoa izango da edozelango erabakipolitiko bat, errealitateaz han daukaten ikuspegia eta ber-tsio ofizialaren utopiak erakusten duenaren arteko leizeagehiago sakondu ez dadin. Monarkia demokratikoak eskainditzake formula ausartak egoera hau eraldatzeko hautes-kunde orokorrak baino lehen.

Baina guk ezer ez eskatu. Ezer ez antolatu. Ezer ez exi-jitu. Ez izan estrategia nazionalik une erabakiorra iritsi ze-nean. Sen politiko oinarrizko bat ere ez.

Ezin.Edo ez nahi.Etsaia zerbait (edo zerbait baino gehiago) emateko

prest zegoen; abiapuntuan zerbaitekin hasten denak denaeskura dezake helmugan. Ezer gabe hasten denak, ezergutxi dauka bukaeran. Trantsizioa mugimendu burokra-tiko bat izan zen, non oposizio espainiarrak onartu zituen

21

Page 20: Independentziaren paperak

botereek ezarritako baldintza guztiak. Konstituzioarenlehen artikuluak idatzita zeuden: monarkia, batasun na-zionala Espainiaren lurraldearentzat, hizkuntza espainoladerrigorrezko guztientzat, eta armada printzipio guztionjagole. Hortik aurrera nahi zituzten artikulu guztiak egi-tea libre zuten aukeratutako diputatuek.

Zerbait galdu zen gure gizartean Jose Antonio Agirre-ren gobernutik frankismo presentzialik gabeko lehen eus-kal gobernura bidean. Historia apur bat aztertuta, ez zaitgehiegizkoa iruditzen gure klase politikoari bere itsusikeraeta itsuskeria leporatzea. Eta itsusikeria diot, Espainiakoestatuarekin hain otzana izan zen alderdi hura gero, hemenJaurlaritza lortu zuenean, bere herriko hainbat talde, pla-taforma, kolektibo eta mugimenduren aurka oldartu ze-lako, lortu zituen tresna errepresiboak gogor eta zakarerabiliz gizartearen mobilizapen ahalmena errotik atera-tzeko, sustrairik gabe uzteko, ezabatzeko.

Jadanik erremediorik ez duten gauzak dira, baina be-launaldi batez nozitu ditugu ondorioak. Orain oso antzekoegoeran gaude berriro, gure historiaren 0 kilometro mo-duko batean. Baina ez gaude hutsean. Ikasi ote dugu zer-bait? 35 urte igaro dira; ezagutu ditugu, ongi ezagutu ere,Espainiako sistema politikoaren mugak, horrek suposatzenduen biolentzia kulturala, linguistikoa, propagandistikoa,judiziala, politikoa, biolentzia erreala batzuetan, birtualabestetan, etorkizunean bete litezkeen mehatxuen koakzioa.

Kontuan hartuko al dugu hau guztia bide berriari eki-teko orduan?

49 urte ditut orain. Batezbesteko bizi-itxaropena kon-tuan harturik beste 30 urte geratzen zaizkit munduan. Eznuke berriro akats berberak errepikatzen direla ikusi nahi,

22

Page 21: Independentziaren paperak

berriro beste belaunaldi bat alferrik galtzen dugula.Egoista naiz: hil aurretik Euskal Herriaren independen-tzia ikusi nahi dut.

Jendeari nahita ‘independentzia’ hitza aipatzen diot as-kotan, eta harritu izan naute sarritan. ‘Independentzia?’,galdetzen dute sineskaitz, ‘zeinena, gurea?’. Eta begietanikusten diet ‘Lekutan dago!’ adierazi nahi duen keinua. Po-litikak lortu ahal duen eta jendeak uste duenaren artekodistantzia hau mingarria zait benetan. Ez daukagu zigor bi-blikorik Espainiaren barruan ‘ad eternum’ egotera konde-natzen gaituenik. Hau sinesten hastea askatzen hastea da.

Horretan oso-oso egoista naiz.

PAREKOTASUNAK

Orain historia errepikatzen ari da berriro, antzeko gauzakari naiz irakurtzen Espainiako edo Euskal Herriko egun-kari espainiarzaleetan. Bat-batean arrotzek, kanpotik be-giratuta, uste dute oso prestatuak gaudela estrategia poli-tikoan.

Iñaki Gabilondok, ekainean El DiarioVascon egindakoelkarrizketa batean, aipatzen du euskal gizartean leize kul-tural erraldoiak daudela, eta bi modelo hauen existentziasoilik politikaren bidez konpondu litekeela. Hiru aldiz ai-patzen du ‘inposatu’ aditza, beti ere euskaldunei leporatua:

1. Ni kezkatzen nauena da nola konponduko duen Eus-kadik bere burua. Jokatzen bada gehiengoak edukitzeraeta haien ikuspegia besteen gainean inposatzera, osoleku konplikatuetara irits liteke.

23

Page 22: Independentziaren paperak

2. Beldurra ematen dit norbaitek, eman dezagun%56arekin, bere eredua inposatzea, elkartze-guneakbilatu ordez.

3. Independentzia iristen bada gehiengo baten inposiziohutsaz erresistentzia handiak egon litezke.

Baina ondoren zehazten du, ziur aski inkontzienteki,zeinek agintzen duen Euskal Herrian:

Ezker abertzalearen aurrean badago nazionalismo es-painol sendo eta serio bat, beti agindu izanaren tradizioadaukana.

Euskaldunok ginen hiru aldiz inposizioaren bekatu-dun, baina hara, beti nazionalista espainolek agindu dute!Gauza harrigarriak egiten ei ditugu euskaldunok gauzakinposatzeko dugun maniarekin.

Elkarrizketaren azken parrafoan, ordea, zalantzarikgabe aitortzen du independentziaren ateetan gaudela:

Dena den, errazagoa izango da Euskadi independentea iza-tea gaur bezala jarraitzea baino. Sinestezinena litzateke hogeiurte barru Espainiak gaur daukan lurralde egitura bera izatea.

Salvador Sostresek ere idazten zuen El Mundon maia-tzean:

Euskadi independente batean (berandu baino lehen ger-tatuko dena) herri bakoitzean bere estatua izango du ETA-kide bakoitzak.

24

Page 23: Independentziaren paperak

Euskal politikaren betiereko jira-biraren kiribilean,errepikapen eternalera kondenatua dirudien gure praxi po-litikoan, ezintasun autokonplaziente baten inertzia apur-tzerik lortuko ote dugu?

AITORPEN AROA

Era berean independentziaren aldeko aitorpen aro bat bizidugu, haren aldeko adierazpen uholde bat hedabideetakoartikulu eta elkarrizketetan.

Andoni Egañak Berrian, 2012ko maiatzaren 19an,bezperan argitaratutako Mikel Alberroren iritzia zekarrenbere artikuluaren sabelera. Hona Alberrorena:

(…) Espainiak ekonomikoki ere ito eta estutzen gaitu,murrizketen bidez zapalkuntza ekonomikoa inposatzen digu,eta zama izugarria bihurtu da Hego Euskal Herriko garapenekonomikorako. Independentziarekin azak jatera kondenatuakginela esan zuen aspaldian EAJko buruzagi ospetsu batek.Berak ere onartuko luke alderantziz gertatzen zaigula egun:Espainiarekin miseria gorrian biziko garela, hondoratzen ariden ontzi zaharkitua baita. Ea euskaldunok itsasontzi eta hon-damendi horretatik lehenbailehen ihes egiten dugun’.

Jarraian Egañak aitortzen zuen bere sabeletik:

Esan bezala, azken urteetan bereziki abertzale eta bere-ziki bereizi zale nabarmendu gabeko askoren ahotsa entzunizan dut han eta hemen ‘horiekin ez goaz inora’ eta inde-pendentzia aldarrikatuz. Bat nator bi egin behar horretan.

25

Page 24: Independentziaren paperak

Egañaren independentismoa ‘in crescendo’ etorri dahilabeteotan, ideia gero eta garbiago formulatuz. Irailaren8an ausartago mintzo da Berrian:

Inoiz espainiar sentitu ez garenok ere estimutan genituenErrepublika garaiko espainiar askoren eginahalak, frankis-moaren aurkako borrokan aritu zirenen ahaleginak, ordukoespainiar artista, idazle eta intelektualak… Egungo Espai-nian, ordea, orobat, ez da ezer erakargarririk.

Bigarrengoz ere jaurtiko du bere amorru baketsua:

Badakit garena ez garenetik eraikitzea ez dela mundukoideiarik distiratsuena, baina helduleku hautsiari eustea bainohobe da hutsera jauzi egitea.

Eta hirugarrenean errematea:

Asko gara Bernarda Albaren etxean bizi nahi ez dugu-nak.

2012ko ekainean Mikeltxo Urangak ‘Espektroak’ tri-logiaren hirugarren liburua aurkeztu zuen. Hona Berriakjaso zituen hitzak:

Euskal Herri independentearen bidea bilatu beharko li-tzateke zuzenean Europar Batasunean, eta ez Frantziaren edoEspainiaren bitartez. (…) Ezinbestekoa iruditzen zait, bate-tik, independentzia, Frantziatik eta Espainiatik bereiztea;eta, bestetik, Europan egon behar badugu nahitaez, Europanproiektu hobe eta alternatibo baten alde lan egitea.

26

Page 25: Independentziaren paperak

Ekonomiaz ari garelarik, ederra erantzun zuen AlexWilsonek, ‘SDA’ Eskoziako Alderdi Demokratikoaren bo-zeramaileak Noticias de Gipuzkoan, 2012ko ekainaren25ean:

Galdetuko balidate ea independentea izan nahi dudan,aberatsagoa izanda, baietz esango nuke.

Berdin geratuko bagina ere bai.Eta galdetuko balidate ea independentea izan nahiko

nukeen baina txiroago izanda, baietz esango nuke baita ere,zalantzarik gabe. Ekonomia garrantzitsua da, noski, bainaindependentzia zerbait gehiago da.

Ederra da, daukan kadentzia poetikoagatik, eta he-datzen duen mezuagatik; ardura historikoaren gorazarrehunkigarria iruditzen zait: gure seme-alabei herentzianegoera politiko hobea uzteko borondate gorena. Har di-tzagun arazoak gure gainean, izan gaitezen txiroagoak, ezdio axola. Baina utz diezaiegun ondorengo belaunaldieiberen herriaren independentzia; eman diezaiegun askata-suna. Hori izan bedi eurak kudeatuko duten gure heren-tzia.

Egunkari berean Jon Azua, Euskal Gobernuko Eko-nomi Arazoetarako Lehendakariorde izana elkarrizketatuzuten ekainaren 3an, Euskadiren independentzia posibleal litzatekeen galdetzeko:

Bai, zergatik ez? Halere, zehaztu behar da zer litzate-keen Euskadi independente bat ikuspuntu ekonomiko ba-tetik.

27

Page 26: Independentziaren paperak

Munduan eman diren aldaketak deskribatzen ditu, az-kenean Euskadiren egitura goraipatzeko.

Gizarteko eskaerak eta arazoak konpontzeko modurikerrazena eta eraginkorrena unitate txikiagoak dira. Euskadimoduko batek dituen kontrol sistemak eta mekanismoak bestebatzuenak baino askoz hobeak dira. Bere erakunde ereduaketa hainbat kontu partekatzeko moduak kontrol ahalmenahobesten du, eta gauzak non egin diren ongi eta non oker ja-kitea bideratzen. Hori guztiz garrantzitsua da mesfidantzahandia dagoen aroan.

Espainiatik alde egiteko aitorpenak eztanda egitenduten su-festak bilakatu dira hedabide guztietan. JavierVizcaínok, 2012ko uztailaren 12anNoticias de Gipuzkoan:

Vuelvo a preguntar: ¿Cuándo nos vamos?

Egunkari berean, 2012ko abuztuaren 13an Alots Ge-zuragak idatzi zuen:

(…) Ez zaio baimena eskatu behar inori, eta gutxiago in-perialistei (gainera, ondoren erreferendum bat egin nahi badaere, baldintzak aldebakarrekoak lirateke, eta irabazi egingodela ziurtatuz gero). (…) Okupaturiko herri batean autode-terminazio eskubidea, edo ariketa, hobeto esanda, indepen-dentziaren adierazpen aldebakarrekoa da, eta ez beste ezer.

Xabier Irujo, Manuel Irujo PNVko buruzagi ezagu-naren senideak, Garan, 2012ko abuztuaren 11n:

28

Page 27: Independentziaren paperak

Ez naiz espainola eta ez dut izan nahi. Independentzialortu behar dugu, baina geroari itxoin gabe, orain. Era guz-tietako arrazoiak ditugu horretarako.

Joseba Permach, Pernando Barrena eta beste profil,ikuspuntu eta ogibide anitzetako jende asko hasi da egun-karietan independentziaz idazten, baina tamalez ezin guz-tiak orriotara ekarri.

Espainiako ekonomiaren gainbehera salatu zuenAmaiurrek ere. Ordea, hor jadanik agertzen da dikoto-mia leun baina iraunkor baten xirimiria, azken urtebe-tean edo ezkerreko politikoen adierazpen asko bustitzendituena taigabe, aurrerago eta sakonago ikusiko dugunbezala.

2012ko ekainaren 24ko egunkarietan zetorren Amaiu-rren agerraldia. Berriako titularrak zionez, kalkulatu zuteneuskal hiritar bakoitzari 1.500 euro kostatuko zaiola Es-painiaren erreskatea. Eta datuon aurrean, nola ez, ondoriologikora iritsi zen Rafa Larreina:

Horrek erakusten du Euskal Herriak inoiz baino beha-rrezkoagoa duela independentzia, Espainiaren gehiegikerienaurrean, kudeaketa zentzuzkoago bat egiteko.

Baina informazioari bukaera emateko, honako parrafohau kazetariaren eskutik:

Horiek horrela, Madrilgo gobernuari erreskatearen bal-dintzak zeintzuk izango diren lehenbailehen zehazteko es-katu zioten.

29

Page 28: Independentziaren paperak

Lehenengo independentzia eskaera; baina ondoren,oraindik Espainiaren baitan beste tenporada luze baterakogauden pentsamendua ageri da informazio gehiagoren eska-era horretan, mezu hau hedatuz jendearen inkontzientean:independentzia nahi dugu, baina hau luzerako doa, oraindikegonaldi handia geratzen zaigu Espainiaren baitan, oraindikpuska batean eragin izugarria izango du guregan Espainiangertatzen den orok, eta informaturik egon behar dugu.

Eta oraindik denboraldi luze baterako baldin bagaudeEspainian, horrek ez al du esan nahi independentzia lor-tzeko estrategiarik ez dugula? Alegia, agian benazko bo-rondatea izanik ere, ideia zipitzik ez dugula?

Amaiurren agerraldia Garan ere bazetorren, eta horluzeago jasotzen zen salaketen zerrenda: sekretismoa, ilun-tasuna eta gezurra osagarri etengabeak izan direla Mon-cloako agintaldi guztietan, gobernu nazional nahizautonomikoek lagundu dutela zuloa gero eta beltzago etasakonago egiten, zergatik gobernuak ez duen Espainiakoestatuaren 50 hartzekodun nagusiren daturik ematen…eta bukaeran galdera bat:

Zer izango da hurrengoa?

Nik egunkariekin egunero hitz egiten dut, beste ba-tzuek txakurrarekin edo landareekin bezala, eta galderakerantzutea gustatzen zait.

Zer izango da hurrengoa?

Atera zaitez Espainiatik, eta ez zaizu batere axolako.

30

Page 29: Independentziaren paperak

Aurkibidea

Haserrearen aurka . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9Eskuetan izan genuena . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 15Belaunaldi bat pikutara . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 18Ezer ez eskatu. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 20Parekotasunak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 23Aitorpen aroa. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 25Mendizalearen ametsa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 31Zentzuaren kontsentsua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 32Biluztasunaren apologia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 34

1. ARO BERRIA? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 39Dekretuz . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 45Gobernuaren ardura. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 53Pongamos que hablo de Madrid. . . . . . . . . . . . . 62

2. BOTEREAZ . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 71Boterearen egiturarik gorena . . . . . . . . . . . . . . . 76Zer da naturala? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 84Estatuaren ezaugarriak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 91Legea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 98Master class bat Gipuzkoako Aldundian. . . . . . . 103Ordaintzaile txarra . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 109

3. HISTORIA GIDA TURISTIKOETAN . . . . . . . . . . . . . 115Hartos de España. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 126Mapa zahar baten portreta . . . . . . . . . . . . . . . . . 134Sherlock Holmes Eskozian . . . . . . . . . . . . . . . . . 141

Page 30: Independentziaren paperak

John Huston Dublinen . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 147Irlandatik atera gabe. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 149Hamar minuturo irain bat . . . . . . . . . . . . . . . . . 152

4. EZ ZAITZATELA ENGAINA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . 157Iruzurraren historia euskalduna . . . . . . . . . . . . . 162Bada nor Espainian?. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 167Gutako bat. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 173Paristik Munichera. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 183

5. PRO LIBERTATE PATRIA GENS LIBERA STATE . . . . . . 193Claim of liberty and independence . . . . . . . . . . 199Independentziaren lehen bandoa . . . . . . . . . . . . 204Pais Vasco eta Pays Basqueren artean . . . . . . . . . 212Lehendakariaren gutuna. . . . . . . . . . . . . . . . . . . 218

6. ESTRATEGIAK ETA TAKTIKAK . . . . . . . . . . . . . . . . 227Erabakitzeko eskuburdinak . . . . . . . . . . . . . . . . 232Irautea irabaztea al da? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 238Ideia politikoen laborategia . . . . . . . . . . . . . . . . 246Independentziaren estilo liburua . . . . . . . . . . . . 255

7. EURO NEWS-EKO ALBISTEA . . . . . . . . . . . . . . . . . 263Hiru bider ukatutakoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 268Dependente izan nahi duenik bada? . . . . . . . . . . 279Dinamita semantikoa. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 285Arrainak partituretan bilduak. . . . . . . . . . . . . . . 291