Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo
-
Upload
irakasletaldea -
Category
Documents
-
view
255 -
download
3
Transcript of Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo
INVESTIGACIÓN E INNOVACIÓN EN EL PROYECTO
INVESTIGANDO NUESTRO MUNDO.
Proiektu kurrikularrak ikerketaren eta esperimentazioaren inguruan lan
egiteko instrumentuak izateaz aparte, irakasleen formakuntza (bai hasierakoa
edo iraunkorra) bideratzen laguntzen dute. Hasierako formakuntzan proiektu
kurrikularra programa formatiboaren ardatza izango da.
INMa (Lehen Hezkuntzara bideratuta dagoen Investigando Nuestro
Mundo proiektua) eskola tradizionala, irakasleen formakuntza eta ikerkuntza
didaktikoa ikuspuntu kritiko eta aldizkako batetik ikusten duen proiektu
kurrikular bat da. Proposamen kurrikular hau integratua da eta gure inguruko
arazo sozio-naturalei buruzko ikerkuntzatik abiatuz eskoletako jakintza arloak
ikertu nahi ditu. Proposamen kurrikular honen barnean hiru maila bereiz
daitezke:
Lehenengo maila: marko teorikoa
Bigarren maila: proposamen didaktikoa
Hirugarren maila: unitate didaktikoa
Horrela INMk proposatzen duena “lanbide ikerketa eremuko” irakasleen
hasierako formakuntzarako programa bat da, ondoren irakasleen garapen
profesionalen ikerkuntza iraunkorra sustatzen lagunduko duena.
Era honetan, hasierako formakuntzan, Lehen Hezkuntzako ikasleriaren
ikerketaren eremua eta lanbide ikerketaren eremua elkartuko dira. Eremu
bakoitzak hezkuntzarekin erlazioa duten ezagutza profesionalaren elementu
kurrikular guztiei heltzen die.
Eskolako mundua ikertzea bertan dauden dimentsio guztiak ikertzea
eskatzen du. Ikerkuntza eremuan beraz, curriculum tradizionalean, curriculum
ofizialean, proiektu kurrikularretan…egon diren egonkortasun eta aldaketa
aldiak aztertzen dira, gizartearen egungo egoera zein den jakitea lortuz.
Honegatik, egungo gizartearen eta historiaren inguruko ikerketa aipatzen
da. Honen bidez, errealitate sozialaren ezaugarriak ezagutzeko aukera dugu,
baita gizarte honi ondo egokitzen zaizkien konpetentzi eta helburuak zeintzuk
izan beharko liratekeen ezagutzeko aukera ere.
Gizartearen eta historiaren ikerketa honen helburu nagusiak
askatasunean elkarrekin bizi daitezkeen biztanleriak haztea; dibertsitatea
ulertzen, baloratzen eta disfrutatzen duten biztanleria sortzea; eztabaida politiko
eta gizarte testuinguruari aurre egiteko prest dagoen biztanleria sortzea; eta,
erabakiak demokratikoki hartzeko gai den biztanleria lortzea dira.
Gaur egungo gizartean zer irakatsi behar den aztertzerakoan,
berrikuntzak egitea egokiena dela ikusten dugu, aurretik dauden tradiziozko
perspektibetatik pixka bat aldenduz eta aukera berriak erabiliz. Gainera, Lehen
Hezkuntzan azalduko diren kontzeptu eta edukiak aztertu behar dira; enpatia,
bizikidetza… bezalako gaitasunei garrantzi gehiago emanez eta hezkuntza
ikuspuntu historikoen eta pertsonalen bidez landuz.
Irakasteko orduan erabilitako metodologia garrantzi asko du ere, eta
pauso konstruktibistetan oinarrituak dauden jarduera berriak erabiltzea egokia
dela azaltzen da. Jarduera hauek kontzepzioen eboluzio graduarekin bat etorri
behar dira, ikasleen ezagutzaren garapenera egokituz.
Amaitzeko aipatzea ikerketa eremuak curriculumean biltzen direla unitate
didaktikoen diseinuaren, garapenaren eta ebaluazioaren bidez. Unitate
didaktiko hauek zikloaren arabera ezberdinak dira, gai ezberdinak lantzen dira
eta, baina gai guzti horiek landuz lortu nahi den helburua egungo gizartearen
eta historiaren eraikuntza progresiboa lortzea da, gure munduaren ikerkuntzan
integraturik egongo litzatekeena.