Ipuina 3

28
Eder eta Ikerrentzat, zuei gustatzen zaizkizuen ipuinak nire gustukoak ere baitira. Altxorraren bila Aitor González Bazen behin Xabi izeneko mutiko bat. Xabik 10 urte zituen eta oso mutiko alaia eta sendoa zen, kirolzalea eta oso bitxia, beti zikina zeraman txandal bat futbolean jokatzeko zapatilekin. Gure protagonista Haitin bizi

description

ipuina dbh 1b

Transcript of Ipuina 3

Page 1: Ipuina 3

Eder eta Ikerrentzat, zuei gustatzen zaizkizuen

ipuinak nire gustukoak ere baitira.

Altxorraren bilaAitor González

Bazen behin Xabi izeneko mutiko bat. Xabik 10 urte zituen eta oso mutiko alaia eta sendoa zen, kirolzalea eta oso bitxia, beti zikina zeraman txandal bat futbolean jokatzeko zapatilekin. Gure protagonista Haitin bizi zen, herrialde behartsu baina polit bat, bisitatu eta buruan geratzen zaizkizunetakoa.

Page 2: Ipuina 3

Gertakizun honek etxe arraro batean du hasiera; hain zuzen ere, Xabiren etxean. Xabi etxean zegoen etxerako lanak egiten, zehazki, historiarenak. Ariketa bat egiterakoan, antzinako bertso bat egitea eskatzen zen eta etxeko

liburutegira jaitsi zen bere birraitonaren egunerokoa aztertzeko gogoz.

Liburutegira heldu bezain laster ezkerrera biratu eta

kristalezko bitrinara hurreratu zen, hor baitzeuden birraitona eta birramamaren egunerokoak. Birraitonaren egunerokoa aztertzen zegoen bitartean, orritxo bat lurrera jauzi zen.

Xabik orria hartu eta salto bat eman zuen.

Baina, baina… a ze nolako zortea !!!! -oihukatzen.

Zer gertatu da Xabi? -galdetu zion amak.

Ezer ez ama, ondo nago.

Badakit, orrian dagoena esatea nahi duzue ez?

Page 3: Ipuina 3

Ongi da, jarrai dezagun. Orrian etxearen marrazki bat agertzen zen eta liburutegian altxor bezalako bat.

Momentu hartatik aurrera Xabi altxorra bilatzen hasi zen. Egunak pasatu ziren eta azkenean egun batean zerbait aurkitu zuen, baina… hori ez zen altxorra! beste pista bat baizik.

Pista horrek hau esaten zuen: “Aurkitu nahi baduzu mintza ezazu, eta ikusten ez den instrumentu batekin sortuko duzu”.

Xabi harriturik, pentsatzen hasi zen, ikusten ez den instrumenturik ez baitago. Hurrengo egunean, azkenengo klasea bukatu ondoren, maisuari galdetu zion:

Galdera bat maisu; zein da ikusten ez den instrumentua?

Galdera hori oso zaila da Xabi, erantzuna bilatzen saiatuko naiz – esan zion maisuak gelatik irteten zen bitartean - Agur!!!

Page 4: Ipuina 3

Agur maisu

Hurrengo egunean irakaslea gelara sartu bezain pronto Xabik ea erantzuna zuen galdetu zion eta irakaslearen erantzuna ezezkoa izan zen.

Xabik, etsita, amore eman zuen. Berarentzat zailegia zen pista hori, ezin zuen erantzuna atera, bere ustez, ez zen behar bezain azkarra.

Gure protagonistarentzako egunak bizkor pasatzen ziren, egun normalak balira bezala, baina egun batean gertatu zen: ohera joandakoan, ezaguna egiten zitzaion espiritu antzeko bat agertu zen mahai gainean jesarrita.

Nnnno nnnno nooor zaaara zu?- galdetu zuen Xabik beldurtuta.

Nor izango naiz ba! zure birraitona!

Nnnnire biiiirraitona… Horrek esan nahi du zu zarela…

Bai seme bai, espiritu bat naiz

Hau ezin da egia izan!- esan zuen. Ametsa izan behar da.

Page 5: Ipuina 3

Ez mutiko, armairu hori bezain erreala da hau guztia.

Ez, ez da egia, begiak itxi eta hiru arte zenbatuko dut. Bat … bi … eta hiru.

Kukuuuu… -esan zuen espirituak barrez lehertzeko zorian.

Eeeeeeeeeeez egia da.

Beno goazen harira! Zerutik altxorra bilatzen ikusi zaitut eta laguntzera etorri naiz.

A, bai ? Eta zertan lagunduko nauzu?

Ba pista bat emango dizut, gogoratu ahal duzu asmakizuna?

Bai, baina oso zaila da.

Beno, ba nik asmakizunaren erantzuna emango dizut: “Ikusten ez den instrumentua” ahotsa da eta bigarren zatia: “aurkitu nahi baduzu mintza ezazu” hizkuntza da.

Bai baina horrekin zer lortzen dut?

Horretara nindoan orain. Asmakizunaren emaitzak kontuan hartuta hau esango dizut: liburutegian oso aberatsa da.

Page 6: Ipuina 3

Ez dut ulertzen. -esan zuen Xabik.

Erreza da, liburutegian, gauza hori oso aberatsa dela.

Ongi da, orain ulertzen dut.

Beno, agur -esan zuen espirituak desagertuz.

Xabi nekea eta harriduraren ondorioz, ohean jesarri, eta lo seko geratu zen. Hurrengo egunean, Xabi liburutegira jaitsi eta aztertzen hasi zen, baina ez zuen ezer aurkitu, orduan liburuak irakurtzen hasi zen.

Liburu batean, hain zuzen, “Benetako altxorra” deiturikoa, honelako esaldi bat agertzen zen: “Nire altxor bakarra baina bikainena euskara da”.

Orduan Xabiri inspirazioa piztu zitzaion eta pistak esan nahi zuena ulertu zuen. Birraitonaren altxorra euskara zen, eta seguru zegoen birraitonak hori adierazi nahi ziola: bere altxorra zaintzea nahi zuen eta horretarako euskeraz mintzatu behar zuen.

Xabik aztertzen jarraitu zuen eta “Benetako altxorra” liburua aztertzen zegoen bitartean, gauza batez konturatu zen, liburuaren atzealdean birraitonaren argazki bat zegoela, eta argazkiaren

Page 7: Ipuina 3

ondoan ipintzen zuen: “liburu hau pertsona honen ohorez eginda dago bera baita euskararen zaindaria ”.

Orduan Xabi gelara igo eta liburua, espiritua agertu zen lekuan, utzi zuen: mahai gainean, birraitonaren omenez.

Page 8: Ipuina 3

Espero dut gustatzea, Iker

Nirea wrestlinga daMikelats Likona

Bazen behin mutiko bat beti txarto portatzen zena, Leonard izenekoa. 15 urte zituen eta beti zeraman mozorroa aurpegian, mozorro horrek ematen zuen beldurragatik. Ez zen oso altua, baizik txikia. Berari gustatzen zitzaizkion hainbat gauza: futbola, saskibaloia, padela, tennis, pala, herri kirolak … etab. Gehien gustatzen zitzaiona wrestling egitea zen.

Egun batean, bere ikastolako ume batek zirikatu zion; orduan Leonard

Page 9: Ipuina 3

haserretuta hartu zion besotik eta KRAK… apurtu zion besoa. Umeak ez inoiz gehiago Leonardi zirikatu eta gainera umeak aldatu zuen ikastola

Gurasoak erabaki zuten wrestlineko eskola batean sartzea eta hor bere portaera hobetu zuen. Eskola horretan borroka egiteko teknika berriak ikasi zituen.

Leonardi kostatu zitzaion eskolan sartzea; ez zuen inor ezagutzen. Lehenengo egunak zailak izan ziren, Azkenean Leonardek lagun asko egin zituen eskola horretan, gainera neska lagunak esuki zituen. Baina konfiantza gehiago hartzen hari zenean, ikasturtea amaitu zen.

Leonard 18 urterekin bueltatu zen etxera. Wrestlin eskolako zuzendaria bere programarako nahi zuen. Bere gurasoek ez zuten nahi programa horretara joatea. Orduan, gau batean Leonardek ihes egin zuen etxetik eta zuzendaria deitu zuen. Eskatu zuen zuzendariari etortzea kotxez bilatzera.

Zuzendariarekin etxetik atera zenean, kotxe bat zegoen atean itxaroten. Azkenean Leonardek egin zuen nahi zuena: Wrestlingeko borrokalaria izatea.

Page 10: Ipuina 3

Bere gurasoak joan ziren bere bila, eta ikusi zuten Leonardek diru asko zuela eta gainera, famatu bihurtu zela. Baina kaletik ikusten zutenean, REY MISTERIO deitzen zioten.

Zelako ezizen hain itsusia, ezin dut ezta pentsatu ere nola jarri dioten ezizen hori, gainera erdaraz.

Page 11: Ipuina 3

Landerren tripulazioaMikel Luque

1889ko urtarrilaren 12an, Landerren tripulazioa itsasoan zegoen bere itsasontzi berri eta politarekin. Lander lehen pirata arrunt bat zen, baina ezpatekin zuen trebezia eta agintzeko gaitasun liluragarria zuela ikusi zutenean pirata-kapitain hautatu zuten. Bere tripulazioa gizon indartsuz betea zegoen baina bat ere ez Lander baino abilagoa ezpatekin.

Bat-batean, txalupa bat agertu zen eta mezu bat eman zien:

Gaur, altxorraren bila froga egingo da, tripulazio on guztiak joango dira. Erregearen mezua.

Lander eta gizonak pentsatzen geratu ziren eta baietz erantzun zioten gizonari. Biharamunean, Landerren tripulazioa prestatzen hari zen altxorraren bila ateratzeko.

Altxorraren bila atera zirenean, konturatu ziren beste itsasontziek altxorra aurkitu ez dezaten kanoiak hartu behar zituztela baina berandu zen, orduan Landerrek ezan zuen:

Page 12: Ipuina 3

Ez dugu kanoirik baina badugu adorea eta ideia bikainak.

Hitz horiek esanda tripulazioa martxan jarri zen eta itsasontzian zituzten gauzak pilatzen joan ziren. Tripulazioaren hurbil, beste tripulazio bat

zegoen eta borroka hasi zen. Landerren tripulazioak itsasontzian zituen gauza mingarri guztiak bota zieten itsasontzitik eta askenean irabazi egin zuten, baina itsasontzia txukundu behar zuten gerraren ostean.

Landerren tripulazioak pentsatu zuen, piraten bandera bat jarriz beldur handiagoa emango zutela eta bi marinel bidali zituen bandera egitera. Landerrek honela esan zien:

Banderak beldurra eman beharko du, bi ezpata eta burezur bat eduki beharko ditu.

Page 13: Ipuina 3

Marinelek kasu egin zuten eta handik ordu batera izugarrizko bandera zuten.

Hurrengo borrokan, berriro ere irabazi egin zuten eta aurrera jarraitu zuten. Landerren tripulazioak kataloxa batez lurra ikusi zuen eta han ontziratu ziren. Irlan zeudela, tximino bat ikusi zuten eta tximinoak lepoan pergamino bat zuen.

Lander oso azkarra zenez tximinoa harrapatu eta pergaminoa hartu egin zuen, pergaminoaren erdian,

“kontuz” ipintzen zuen eta alboan tigre moduko baten aurpegia.

Bi ordu luzez oinez egon ondoren, azkenean “kontuz” ipintzen zuen

lekura ailegatu ziren. Tripulazioko indartsuenek, Landerrek barne, tigrearen kontra borrokatu zuten eta borroka zail bat izan zen baina tigrea akabatu zuten eta Landerri tigrearen larrua kentzea eta manta bat egitea bururatu zitzaion.

Tigrea akabatu eta aurrera egin zuten, azkenean kobazulo bat ikusi zuen eta barnean zerbait distiratsua. Gizon guztiak sartu ziren eta bat-

Page 14: Ipuina 3

batean giltza bat burura jauzi zitzaion gizon bati eta giltza horrekin altxorra ireki zuten.

Itsasontzira joatean, beste tripulazio bat ikusi zuten eta altxorra ezkutatu zuten. Horren ostean korrika jaitsi eta altxorra itsasontzian sartuz joan egin ziren.

Page 15: Ipuina 3

Giselerentzat, imajinaziozko ipuinak biei asko gustatzen zaizkigulako.

Maitasunez egina.

Sorginen kontuakItziar Palacios

Bazen behin Ainara deituriko 10 urteko neska. Neskato honi korrika egitea asko gustatzen zitzaion eta lasterketa asko irabazi zituen. Bere amarekin bizi zen

etxe polit eta handi batean, lorategi eta guzti.

Egun eguzkitsu batean, goiz esnatu zen bere amarekin gosaltzeko, baina, sukaldera joan zenean,

Page 16: Ipuina 3

bere ama ez zegoen eta hori oso arraroa zen. Bat-batean, bere amaren logelatik zetorren soinu bat entzun zuen eta zergatik ez zen sukaldera gosaltzera joan galdetzera igo zen. Heldu zenean ezinezkoa zen gauza bat ikusi zuen: gauzak bakarrik mugitzen ari ziren eta, gainera, bere amak mugitzen zituen ukitu gabe! Ama konturatu zen bere alaba begira zegoela eta zer esan ez zekienez, isilik geratu zen baina, Ainara korrika joan zen oso haserre zegoelako.

Hurrengo egunean, Ainara konprobatu nahi zuen ea berak ere magia egin ahal zuen eta horrela izan zen: gauzak mugitu zituen ukitu gabe. Jateko ordua zen; biak sukaldean zeuden eta bat-batean entzun zen:

Eeh konprobatu duzu...- esan zuen amak. Bai! Ni ere sorgina naiz- erantzun zuen Eta ez zaude pozik? Baiiii asko!

Lagun egin zirela ospatzeko, pelikula bat ikusiko zuten egongelan, baina lehenengoz palomitak egin behar zituzten. Avatar ikusten ari ziren eta bat

Page 17: Ipuina 3

batean soinu arraroa entzun zuten, zarata lorategitik zetorren eta lapur bat zela pentsatu zutenez, makila bat hartu zuten eta atzeko atera abiatu ziren. Atea astiro-astiro ireki zuten eta osorik ireki zutenean, igel bat agertu zen; lasai geratu ziren momentu batez, baina, bat-batean, igeltxoa hitz egiten hasi zen.

Kaixo neskak, sorgin erreginak ekartzen nau. Konturatu gara sorgin berria sortu dela eta sorginen mundura eraman nahi dugu botereak kontrolatzen ikastera- esan zuen.

Ez dut uste joango naizenik...-gehitu zuen Ainarak.

Nola ezetz!- igelak. Eske, heman dago nire bizitza eta ezin dut

horrela utzi. Sorginen munduan bizitza berria hasiko gara,

lagun berriak egingo dituzu, etxe berria erosiko dugu... -esan zuen amak Ainara animatzeko.

Ongi da ama, maletak egitera joango naiz! -esan zuen Ainarak joateko gogo handiz.

Zergatik ez dituzu erabiltzen zure botereak? -galdetu zuen igelak.

Arrazoia duzu!

Page 18: Ipuina 3

Di-da batean maletak egin zituzten. Orduan, igelak atari magiko bat ireki zuen eta ama-alaba elkarrekin eta pozik mundu magikora abiatu ziren. Heldu zirenean liluratuta gelditu ziren, sorginak zeuden leku

guztietatik, hegan egiten, sukaldean ukenduak egiten.... Etxeak zuhaitzen gainean zeuden...

Ama eta Ainara oso pozik zeuden mundu berrian eta ez zuten ezta pentsatu ere bere mundura bueltatzen.

Ainhoa espero dut ondo pasatzea nire ipuina irakurtzen eta laranjaren bizitza berria ezagutu nahi

baduzu asmatu zu zeuk, honetan datza suspentzezko ipuin on bat.

Laranja baten historiaImanol Ramajo

Page 19: Ipuina 3

Bazen behin zu zauden herri berean zegoen eraikin bat baso baten ondoan oso normala zirudiena, zuri-zuria eta hiru solairu zituena. Aurrealdean atea, erdi-erdian eta bere alde bakoitzean leiho bana; pertsiana gris batzuekin erdiraino jaitsita, gortinak erdi itxita; eta hortik ikus zitekeen egongela handi bat. Egon gela eskuineko orman, telebista handi bat zeukan bi armairuren erdian kanpoko jendea ez ikusteko; beste aldean berriz, ordenagailua zeukaten. Aurrerago egurrezko eta kristalezko ate bat zegoen pasabidera ematen zuena. Ate parean, beste ate berdin bat zegoen

baina bere kristala ez zen egongelako atearena bezain gardena. Ate horrek, berriz, sukaldera

ematen zuen. Sukaldearen paretak zuriak ziren baina zuri-zuriak, gelaren hormetan marroi argiko koloreko altzairuak zeuden. Gelaren erdian, baldosa zuriz beteriko lurraren gainean, mahai zuri eta beltz bat zegoen eta honen gainean jarrita, ontzi handi bat laranjaz betea.

Hemen laranja talde handi bat zegoen eta talde horretan gure istorioko protagonista. Laranja hori

Page 20: Ipuina 3

gainerakoak baino laranjagoa eta borobilagoa zen. Oso pozik bizi ziren ontzi horretan.

Egun batean, goizean, laranja bat desagertu zen eta...

—AAAAHHH!!!Non dago nire laguna ?! — esan zuen bat-batean goialdean zegoen laranja bat.

—Zer gertatu ote da? —esan zuen Lukek, gure protagonistak, bere buruarentzat.

Hurrengo egunean ere, beste laranja bat desagertu zen! Nor ari zen laranjak gauez jaten? Laranjak lotan zeudenean, jaten baziren oso sufrimendu handia jasan behar zuten beste bizitza hobeago batera pasatu arte. Egunez eta esnaturik hiltzen baziren, ordea, kilima ugari sentitzen zituzten zukugailuan. Beraz, asko sufritu behar izan zuten haien lagunek. Gau hartan inor konturatu gabe beste laranja bat jan zuten, eta hurrengo gauean beste bat, eta beste bat...

Azkenean bakarrik Luke geratu zen. Lukek erabaki zuen gau hori lo egin gabe pasatzea. Horrela ihes egiteko aukera txiki bat izango zuen. Baina, gaueko hamabiak inguru bere betazalak pisu handia hartzen hasi ziren, bat-batean soinu bat

Page 21: Ipuina 3

entzun zuen, koilara bat jauzten... ondoren mahaiko tiradera irekitzen... eta ezer ikusi gabe bere gainean arnasestuka zegoen familiaren katu beltz eta potoloa sentitu zuen. Hori sentitzean, bere begiak asko ireki ziren eta biak bere gorputza bezain handiak egin ziren ia-ia. Gero, katua bere hatzaparrez Lukeri kolpeak ematen ari zitzaizkion pilota batekin jolasten ibiliko balitz bezala. Horrela jolasean kolpe bat ematean, katuak Luke ontzitik bota zuen. Luke bizpahiru aldiz botatu zuen eta zorte handia izan zuen, altzairu baten eta beste baten artean zegoen lekutxo batean jauzi baitzen. Segituan katua horrantz joan zen eta bere hatzaparrak toki txiki horretatik sartu zituen eta horrela altzairuetako paretetan markak utzi zituenean oso soinu desatsegina egin zuten egurrarekin kontaktuan jartzean. Azkenean, katua nekaturik sukaldetik joan zen pasabide horirantz.

Horrela laranja atseden hartu ahal izan zuen hain gau luze baten ondoren. Baina, orain beste

Page 22: Ipuina 3

arazo bat zeukan: etxetik ihes egin behar zuen. Bere ametsa, hurbileko baso batera joatea zen eta han pozik bizitzea. Goiz horretan primerako aukera izango zuen.

Goiz hartan hamaikak inguru familia horretako aita erosketak egin ondoren, poltsa guztiak sukaldean zehar utzi zituen. Orduan Luke han zegoen poltsa batean sartu zen, beti kotxean eramaten zuten poltsan; orduan, plastikoa kizkurtzean ateratzen den soinua entzun zen eta... familiako gizona buelta erdia eman zuen, zerbait entzun zuelako... baina ez zuenez ezer ikusi, sukaldea txukundu zuen.

Geroago, Luke sartu zen plastikozko poltsa horia hartu eta kotxera joan zen tabernara joateko. Aitak poltsa hartu zuen eta pauso bakoitzean kolpe bat ematen zion belaunaz nahigabe. Gero, poltsa kotxean sartuta zegoenean gizona egiten zuen beroaz kexatu zen eta berorik ez pasatzeko kotxearen atzeko bi leihoak jaitsi zituen. Hori zen bere oportunitatea! Orain egin behar zuen salto! Eta horrela egin zuen; bere bizitzako saltorik handiena eman zuen eta kotxeko leihotik ateratzea lortu zuen.

Page 23: Ipuina 3

Honela lortu zuen gure laranja maiteak bere “paradisura” iristea. Baina, leku berri batean bizitza berri bat hastea ez da erraza arazo eta arrisku berriak daudelako.