Iratzargailua

15
Iratzargailua

description

ACDC musika taldea entzutea baita ere. Gainera, larunbatetan lagunekin Jorgek zuen adin bera edukita bera baino askoz txikiagoa zen, gaztaina gustatuko litzaioke. Oso gustuko zuen asteko egun guztietan parrandan ibiltzea Bi lagunak prezio onean alokatzen zen etxebizitza baten atearen aurrean ingeniaritza industrialeko lehen mailan elkar ezagutu zuten, ordutik lagun Jorge gazte handia zen, argala, ilehoria eta aurpegi zurbilekoa. Bere begirada

Transcript of Iratzargailua

Page 1: Iratzargailua

Iratzargailua

Page 2: Iratzargailua

Ikasturte berria hasten zen, uda bukatu berria zegoen eta berriz ere bi

ikasle hirian aurkitzen ziren, alokatu ahal izateko etxebizitza baten

bila. Biok ingeniaritza industrialeko lehen mailan elkar ezagutu zuten,

ordutik lagun minak egin ziren.

Jorge gazte handia zen, argala, ilehoria eta aurpegi zurbilekoa. Bere

begirada maltzurra eta bihurria zen, urdin koloreko begiak zituen.

Jorge mutil argitsua zen, nota oso onak ateratzen zituen, horregatik

ingeniaritza ikasteko beka bat eskuratu zuen. Oso gustuko zuen

literatura klasikoko liburuak irakurtzea, baina, ACDC musika taldea

entzutea baita ere. Gainera, larunbatetan lagunekin diskoteketara

joaten ohi zen. Kirola maite zuen, unibertsitateko futbol taldean

jokatzen zuen atezain. Askotan, kiroleko arroparekin janzten zen.

Berriz Martin, Jorgek zuen adin bera edukita bera baino askoz

txikiagoa zen, gaztaina koloreko eta kizkurtutako hilea zuen. Bere

begiak txikiak eta berdeak ziren, aho handia eta sudur txikia zuen.

Martin pixka bat lodia zen ez zuelako gustuko inolako kirolarik egitea.

Bere itxura zintzoa eta odolgabea zen, ez zuen ia inoiz irribarre

egiten, baina, horrek ez zuen esan nahi triste edo umore txarrarekin

zegoenik. Oso alperra zen baina Jorgeri esker beti gainditzen zuen,

begira egoten zebilelako. Liburuak irakurri beharrean telebistarekin

ezkontzea gustatuko litzaioke. Oso gustuko zuen asteko egun

guztietan parrandan ibiltzea eta Jonan de Baraka bezalako trapuak

Page 3: Iratzargailua

eramaten zituen. Bestalde, hain desberdinak izan arren oso ondo

moldatzen ziren bata bestearekin.

Bi lagunak prezio onean alokatzen zen etxebizitza baten atearen

aurrean zeuden.

- Beno hemen gaude ba -esan zuen Jorgek etxebizitzako txirrina

jotzen zuen bitartean.

- Espero dut etxebizitza hau ondo egotea, etxeak bilatzeaz

aspertuta nago eta -bota zuen Martinek neke aurpegiarekin.

Atea ireki eta atso bat agertu zen, txikia eta loditsua zen, ile zuria

zuen, beltzez jantzita eta aurpegi zimurtua.

- Egunon andre eder hori, atzo telefonoz hitz egin genuen,

alokairuarengatik gatoz –jakinarazi zion Jorgek atsoari.

- Bai noski, barrura sartu eta pisua erakutsiko dizuet, gustatzea

espero dut -erantzun zien atsoak pisura sartzen uzten zien

bitartean.

Atsoak tipi-tapa etxebizitza osoa erakutsi zien, jantoki zabala, sukalde

estua, komun txikia baina polita eta bi egongela oso handiak eta ondo

argiztatuak zituen etxebizitza hark.

- Eta hemen zer dago? -galdetu zuen Martinek ate itxi bat

seinalatzen zuen bitartean.

- Hor, aurreko jabearen logela dago. Etxebizitza erosi nionean,

Damian jaunak, aurreko jabeak, hurrengo baldintza jarri zidan

pisua saltzerakoan; “ logela hau ez du inork erabiliko eta dagoen

bezala jarraituko du ”. Nik baietz esan nion, eskaintzen zidan

Page 4: Iratzargailua

prezioa oso baxua zen eta nire hitza eman nion bere eskaera

errespetatuko nuela -esan zuen atsoak.

- Eskaera arraroa -adierazi zuen Martinek.

- Eta ikus dezakegu? –galdetu zuen Jorgek.

- Hori bai, ezin dugu ezer ukitu nire hitza errespetatu behar dut eta.

Sartu, ez du ezer berezirik, ikus dezakezuen bezala -gehitu egin

zuen atsoak.

Ikasleek logela aztertu zuten, beste bien antzekoa zen, ordea, logela

honetako altzariak oso zaharrak ziren. Gainerako beste guztia berdin

berdina zen. Bi ikasleok begiratu egin ziren eta lepoa kizkurtu egin

zuten.

Azkenean atsoa eta ikasleak konponbide batera heldu ziren eta

etxebizitzarekin geratu ziren.

- Ez dago oso txarto, asko gustatu zait, zorte handia eduki dugu –

adierazi zion Jorgek Martini eraikinetik ateratakoan.

- Bai, hori egia da, gainera oso merkea da. Pisu bat aurkitu dugu!

Goazen parrandan ospatzeko gaur larunbata ez izan arren -esan

zuen Martinek.

* * * * * * * *

Page 5: Iratzargailua

Gaueko bederatziak ziren jadanik, bi lagunek bere gauzak pisuan

antolatzen bukatu zutenean, afaldu, telebistako pelikula bat ikusi eta

ohera joatea erabaki zuten.

Klaseak hurrengo egunean hasten ziren eta Jorge zein Martin pixka

bat urduri zeuden; ikasturte berri bat zeukaten aurretik, eta zailtasun

batzuk aurkituko zituztela bazekiten.

Lehen klasea goizeko zortzietan hasten zen, horregatik zazpietan

altxatzea erabaki zuten. Kanpusa etxebizitzatik oso hurbil zegoen,

hamabost minutuko itzuli bat ibiltzen nahikoa zen geletaraino

heltzeko.

Jorgek bere logelaren leihotik begiratu zituen kale hura argiztatzen

zuten farolak, ordutik aurrera, egun guztietan ibili beharko zuena

unibertsitatera heltzeko. Pertsiana jaitsi zuen, iratzargailua goizeko

zazpietan jarri eta ohera sartu zen.

Martin bainugelatik zetorren eta Damian (etxebizitzako aurreko jabea)

jaunaren izandako logelaren aurrean gelditu zen pentsakor. Atearen

gainazala laztandu zuen eta gorputz osoan korritu zitzaion hotzikara

bat sentitu zuen. Pultsua bizkortu eta atzera pausu batzuk eman

zituen atetik banatzeko. Listua irentsi zuen eta lasaitu zenean, bere

logelaraino jarraitu zuen, gertatutakoaz pentsatuz.

Hurrengo goizean, goizeko zazpietan, etxebizitzako bi lagunak altxatu

ziren eta klasera joateko gauzak prestatzen hasi ziren.

Page 6: Iratzargailua

- Aurreko egunsentia zerbait oso arraro gertatu zitzaidan Damian

jaunaren logelaren aurrean -esan zuen Martinek, kafe bat

esnearekin hartzen zuen bitartean.

- Zer egiten zenuen zuk logela horren aurrean? -galdetu zuen Jorgek

sukaldearen erlojuari begira.

- Atsoak azaldu zigun istorioan pentsatzen nuen, eta atea laztandu

nuen. Sentsazio arraro bat eduki nuen, izutu egin nintzen -

erantzun zuen Martinek, katilua harraskan utzita.

- Benetan izutu egin zinela? Zu oso txarto zaude, utzi ergelkeriak

esateari. Goazen edo berandu iritziko gara gure klaseko lehen

egunean -gehitu zuen Jorgek Martin bultzatzen.

Ataritik atera ziren eta etorbidea jarraitu zuten ia-ia kanpuseraino

eramaten zituena.

Goiza oso argia eta garbia zen. Beraien gauzez hitz egiten, ia

konturatu gabe, kanpusera heldu ziren. Jorge eta Martinentzat

bigarren mailan zeudela, hango paisaia ez zen berria, baina, han

berriz aurkitzeak hunkitu zituen biak.

Unibertsitate zaharra baina funtzionala zen ( ingeniaritza eskola bat

izan behar den modukoa), kanpusera sartzeko sarrera burdin hesituta

zegoen, etorbide eta lorategi ederrak ondo zainduta zituen

(seguruenik ez zuten horrela iraungo kurtso amaiera arte). Eraikin

nagusiak antzinako harriaz eginda zegoen eta zutabe handi batzuk

zituen atearen bi alboetara, errektoretza eta idazkaritza hartzen

zituenak. Bere inguruan eraikin ugari ageri ziren, ez oso handiak,

gainera, haietako batzuk beraien artean konektatuak zeuden

Page 7: Iratzargailua

pasabide bolante batzuen bidez. Eraikinen egiturak altzairuzkoak eta

kristalezkoak ziren, eta beraien barnealdeak korridore eta ate ugari

zituen albo bakoitzean: ikasgelak, gutxi gora behera guztiak berdinak,

batzuk banakako idazmahaiekin eta beste batzuk mahai handiekin

eta jarleku luzeekin, atzealdean arbela zegoen eta egurrezko oholtza

baten gainean, irakaslearen mahaia.

Jorgek eta Martinek hasiera eman zioten kurtso berriari.

* * * * * * * *

Aste batzuk pasa ondoren, bi ikasleak ikasturteko matrakan sartuta

zeuden. Matias berrogeita hamar urtetako irakaslea zen, bere bibotea

Dalí margolariak zuenaren antzekoa, altua eta oso argala zen. Bere

klaseak oso aspergarriak ziren, bere ahotsak lo egiteko gogoak

ematen zien ikasle guztiei. Martin eta Jorge, bata bestearen ondoan

eserita zeuden eta beste ikasle guztien antzera erne egoten saiatzen

ziren. Jorge ordua begiratu eta bere begi urdinak argitu egin ziren.

- Orain ikusiko duzu nola ez garen aspertuko -bota zuen Jorgek,

Martini ukondokada bat emanez.

- Zer, zer esan nahi duzu? -galdetu zuen kideak, Jorgeren irribarrea

begiratuz.

Riiiiiiiiiiiiiiiiiiiing Riiiiiiiiiiiiiiiiing Riiiiiiiiiiiiiiiiing Riiiiiiiiiiiiiiiiiiing

Page 8: Iratzargailua

- Zer da hau? Baina……… Ze kaka ba …………? -murmurikatu zuen

irakasleak, bere mahairantz begiraz, txirrin baten soinua zetorren

lekutik.

Ikasleak hitz egiten eta barrezka hasi ziren, zirriparra handitzen joan

zen irakasleak bere mahaiaren tiraderetan bilatzen zuen bitartean.

- Zer egin duzu? Iratzargailu baten txirrina dirudi -esan zuen

Martinek.

- Bai horixe! Iratzargailu bat! Beharrezkoa zen! Hemen mundu osoa

lo gelditzen da irakasle honekin! Jajajaja! -erantzun zuen Jorgek

barrezka.

- Nondik atera duzu iratzargailua? -galdetu zuen Martinek.

- Damianen logelatik, ikusmiratzeko sartu nintzen eta iratzargailua

gau mahaiaren gainean ikusterakoan idei bat eduki nuen -

erantzun zuen Jorgek.

- Iratzargailu honen jabea etor eta geldi dadila! -gehitu zuen Matias

irakasleak.

Martin eta Jorge altxatu eta irakaslearen mahaira hurbildu ziren.

- Gurea da -esan zuen Jorgek, baina nire lagunak ez du txantxa

honetan parte hartu.

- Horretaz geroxeago hitz egingo dugu, orain gustatuko litzaidake

iratzargailu madarikatu hau geldituko bazenute, oso urduri jartzen

ari naiz eta -esan zuen irakasleak.

Jorge gelditzen saiatu zen, ez zuen lortu iratzargailua gelditzea eta

Martini pasatu zion, baina, honek ere ez zuen lortu.

Page 9: Iratzargailua

- Gelditu behingoz! Oraintxe bertan goazen nire bulegora! Gaurkoz

klasea bukatu da! -aipatu zuen irakasleak haserre.

Matias klasetik atera zen eskuan iratzargailua eramanda eta bere

atzetik bi ikasleak. Erlojua idazkaritzan utzi zuen eta bi ikasleekin

bere bulegoan sartu zen.

Irakasleak bere larruzko besaulkian eserita, haritz zaharreko mahai

txikitxo baten gainetik, bi ikasleak begiratzen zituen, haren hitzak

itxaroten zuten bitartean.

- Zenbat urte dituzue? Uste duzue oraindik institutuan gaudela? Ez

zarete konturatzen unibertsitatean gaudela? –galdetu zuen Matias

irakasleak.

- Bai, noski badakigula -erantzun zuen Jorgek. -Argi utzi nahiko nuke

iratzargailuarena niri bururatu zaidala, egin dut zure klaseak oso

aspergarriak direlako eta ezinezkoa da adi egotea. Ba dakit txarto

egin dudala, eta zigor bat merezi dudala, baina zuk jakin beharko

zenuke zure klaseak emateko modua ez dela oso ona, jende

guztiak klasea bukatzea nahi duela, oraindik hasi ez denean.

Martinek bere lagunaren erantzunagatik harrituta geratu zen, ez zuen

horrelako ezer espero Jorgerengandik, zintzotasunezko erantzun bat

iruditu zitzaion.

- Ondo da……… arrazoia duzula pentsatzen dut -esan zuen

irakasleak. Agian zerbait egin beharko nuke nire klaseak emateko

modua aldatzeko. Uste dut ez dudala txantxa hau kontuan

hartuko, hain zintzoa izan zarelako zure erantzuna ematerakoan.

Page 10: Iratzargailua

- Kaka zaharra, mutiko moko honek egia du,nire klaseak oso

aspergarriak dira, gainera, ikasle guztiak lo gelditzen dira, hau ez

da klaseak emateko modurik egokiena, agian, beste modu

egokiago bat bilatu beharko nuke. Horrela ikasleek haien notak

hobetuko lituzkete eta adiago egongo lirateke –pentsatu zuen

Matias irakasleak.

Momentu horretan bulegoaren mahiaren gainean zegoen telefonoak

jo zuen. Matiasek erantzun zuen.

- Nola? Ezin duzula gelditu? Utz ezazu, oraintxe noa!

Irakasleak telefonoa eskegi zuen umore txarrez eta bi ikasleei begira

geratu zen.

- Ea ba…… mantenutik deitu didate, eta iratzargailua ezin dutela

gelditu esan didate.

Bi kideek elkarri begiratu zioten. Orduan, Martin hitz egiten hasi egin

zen.

- Ea, iratzargailua logela berezi baten zati bat da. Azaldu egingo

naiz; bizi garen pisuko jabeak kontatu zigun aurreko jabeak berari

pisua saldu zionean, honek baldintza bezala jarri ziola logela hori

ez zela inoiz erabiliko. Niri oso arraro iruditu zitzaidan, eta egia

ezagutu behar nuen. Egunak pasatzen joan ziren eta nire

jakingura handitzen joan zen. Egun batean etxeko jabeari deitu

nion, Julia deituriko atso bat zen, eta galdetu nion baldintza horren

arrazoia ezagutzen bazuen. Eta bai bazekiela erantzun zidan. Julia

andereak kontatu zidan logela horretan goiz batean iratzargailuak

jotzen hasi zenean Damian jaunak (etxebizitzako aurreko jabea),

Page 11: Iratzargailua

bere emaztea aurkitu zuen iratzargailuaren ondoan hilda. Heriotza

arraro bat izan zen, emakumea ez zegoelako gaixorik. Autopsiak

ez zuen argitu heriotzaren arrazoia, eta Damian oso triste zegoela,

pisua saltzea erabaki zuen, baina baldintza batekin, bere emaztea

hil egin zen logela ez zuen inork gehiago ukituko.

- Ez zenidan ezer kontatu! -esan zuen Jorgek haserretuta.

- Kontatuko nizuen.

Mantenuko tailerrean, erlojuak, jotzen jarraitzen zuen.

- Erotu egin al zara? –galdetu zion irakasleak mekanikoari,

iratzargailua eskuetatik kenduz.

- Ezinezkoa da gelditzea! Harrigarria da! –gehitu zuen mekanikoak

erlojuari haserretutako aurpegiarekin begiratzen zion bitartean.

Momentu hartan, betaurreko ilunekin, argala eta hile luze eta zuria

zuen agure bat tailerrean sartu zen. Inorekin hitz egin gabe,

iratzargailua zegoen tokirantz joan zen eta bere eskuekin laztandu

egin zuen. Iratzargailua amatatu eta isilune handi batek tokia bete

zuen.

- Nor zara zu? -galdetu zuen Matiasek.

Agureak, irakaslearengana hurbildu zen, erlojua laztanduz utzi gabe.

- Damian deitzen naiz eta iratzargailuaren bila etorri naiz, hau ez da

bere tokia -erantzun zuen agureak. - Eta zuek biok, espero dut ez

didazuela berriro iruzurra egingo, logela bakean utz ezazue -

gehitu egin zuen Jorgeri eta Martini begiratzen zien bitartean.

Page 12: Iratzargailua

Jorge tente makila bat bezala geratu zen eta Martin izoztuta gelditu

zen. Momentu horretatik argi eduki zuten ez zutela Damian agurea

iruzurtuko, nor tailerretik atera eta guztiak aho irekia utzi zituen.