IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta...

30
IRIS eta LILA

Transcript of IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta...

Page 1: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171

IRIS eta LILA

Page 2: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171

“Iris eta Lila” ipuina “SEXU ANIZTASUNA ETA FAMILIA BERRIAK” izeneko

proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu hori Lehen Hezkuntzako neska-

mutilei zuzenduta dago.

PROIEKTUAREN bitartez apustu egiten da aniztasunean oinarritutako hezkuntza

irekiaren alde, afektibitate eta sexualitate mota guztiak errespetatuz.

Material didaktiko hauekin “Hurbil Erreinua” izeneko txotxongilo-antzezlanaren

DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta

homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira.

Data: 2005eko iraila

Lege gordagailua: BI-2171-05

Ale kopurua: 2000

Ipuinaren egilea: Ana Mujika Flores

Ideia eta koordinazio lana: Amparo Villar eta Lala Mujika

Marrazkiak: Marta G. Rodrigo

Testuaren zuzenketak: Ana Ureta

Proiektuaren antolatzaileak:

Diru laguntzaileak:

Page 3: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171

IRIS ETA LILA

Urrutieneko Herrialdean, bizimodua lasaiaeta xumea zen; zoriontsu eta poz-pozikbizi ziren hangoak. Hitz-jario handiko

jendea zen. Han bizi ziren Iris eta Lila neska gaztebaserritarrak.

Hurbileneko Herrialdean, ordea, oso bestelakoazen bizitza: jendeak begi txarrez begiratzen zionelkarri, ez zekiten jolasten, ez zekiten elkarrekin nolahitz egin, eta ez ziren zoriontsuak. Baina agintezaleporrokatuak ziren, mendean eduki nahi zituztenbeste guztiak. Bazen erregea izan nahi zuen printzebat; printzea izateko, ordea, ezkondu egin beharzuen. Ezkondu, ez zuen ezkondu nahi. Agindu eginnahi zuen. Konde ustel eta gaizto bat zuen basailu,eta bien artean erabakitzen zuten erresuma harenetorkizuna. Printzeak berezi samarra zirudien, bainakondeak ondo asko zekien hura nola maneiatu.

Page 4: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171

Eta halako batean,gertatu egin zen!, Hurbi-

leneko printzeak emazteaaukeratzeko ordua zela erabaki

zuen, eta hauxe gertatu zen:

Printzeak herrialdeko emakumerik politenaaukeratzeko agindu zion kondeari. Kondea erresumaosoan zamalkatu zen honako hau iragarriz: ezkon-tzeko adin egokia zuten neska ezkongai guztiakhartuko zituzten aintzat Hurbileneko Herrialdekoerregina hautatzeko. Neska haiek politak, gazteak,esanekoak eta atseginak izan behar zuten. Esanbeharrik ere ez dut milaka neska aurkeztu zirela,hautatuak izateko itxaropenez denak ere.

Baina milaka neska haietatik, bakar bat ere ez zenkondearen gustukoa izan.

–Hemen ez da printzearen emazteaizateko neska duinik! Ez zaizkitgustatzen, ez ditut nahi!

Printzeak bere printzesa izangozena aurkitu ote zuten jakin nahi izan

4

Page 5: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171

zuenean, kondeak esan zion bakar bat ere ez zuelagustuko izan; orduan, beste erresuma batzuetarantzberehalakoan abiatzeko eta bilatzen jarraitzeko aginduzion printzeak kondeari.

Bidaia luze baten ondoren, beste herrialde batera iritsizen, Urrutieneko Herrialdera, hain zuzen ere; han, kon-deak bi neska eder ikusi zituen, kolore desberdinekoak;

Page 6: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171

bazirudien elkarrekin oso ongi pasatzen zutela, osomaite zutela elkar, eta jolasean zoriontsu zirela.Barre-algaratan zebiltzan beti eta kilimak egiten zio-ten elkarri, elkar besarkatzen eta musukatzen zuten;izan ere,... maitemindurik zeuden! Eta jolaseanjarraitzen zuten, gaitzen baten mehatxupean izanzitezkeela kontuan izan gabe. Lila xumea zen, eztiaeta polita; Iris... desberdina zen! Haren azala ederrazen, oso beltzarana, distiratsua eta leuna. Haren gor-putzaren erritmoa zoragarria zen, haren ibilera...kanabera eta azukrearena zen!

Irisek, jolasean, ustezko etsaiengandikdefendatzen zuen Lila, eta Lilak beradefendatzen uzten zion Irisi..., etabarrez eta ongi pasatzen jarraitzenzuten.

6

Page 7: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171
Page 8: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171

–Lila, hemendik,maitea... hatornire atzetik etaegin iezaien iheshogeita hamar he-rensugeei! -esatenzion Irisek–.

–Salbatuko haut,zalantzarik ez izan!

–oihukatzen zion IrisekLilari–.

Eta beti hala,... jolaseanjarraitzen zuten. Irisek Lila hogeita

hamar herensugeengandik salbatzen, eta Lilak beremaiteari bera salbatzen uzten.

Aho bete hortz geratu zen konde gaiztoa bineskatilen edertasunaren aurrean; hala ere, Lilarenedertasunak eragin zion zirrara bereziki. Ezin zuensinetsi ikusten ari zena.

–Baina, baina... –zioen–, Zergatik musukatzen duteelkar horrela? Bi emakume dira-eta!, baina, jakina, ezzuen ulertzen haiek elkar maite zutela, neska-lagunakzirela eta musukatzeko grina zutela.

Beste ezeren gainetik, printzeak Lilarekin ezkondubehar zuela erabaki zuen kondeak berehala. Ezzitzaizkion axola Irisen eta Lilaren sentimenduak.Berdin zion! Berak erabakia zuen Lila zela emakumeegokia printzearentzat eta bost axola zitzaion zersentitzen zuten emakume haiek!

8

Page 9: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171

Halako batean, kondea Iris eta Lilarengana joan zen,eta hauxe esan zien:

–Begira neskak, Hurbileneko Erresumako kondeanaiz eta jakinarazten dizuet gaurtik erabakita dagoelaLila printzearen emaztea izango dela; beraz, jauregirajoan behar du eta bertan izango da ezkontza-eguneraarte; han ikasiko du gure nahia onartzen, bai etaHurbileneko Erresumako printzearen emaztea etaetorkizuneko erregina izateko betebeharrak ere.

–Nor, ni?, esan –zuen Lilak–, nahiago duthil!... eta Irisekin jolasean etabarrealgaratan jarraitu zuen.

–Baina, baina, horixelotsagabekeria! Ez aldakizu nortzuk garen?–Kondea haserretzenhasia zen...

–Neskato,aukeratu: printzea-rekin ezkondu alahil.

Irisek eta Lilakelkarri begiratzenzioten, ezer ulertuezinik.

–Morroi hau pitza-tuta zagon! –zioten–.

9

Page 10: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171

Baina kondearen begiradezeta mehatxuez ohartuzirenean, berehala ulertuzuten hura ez zebilelajolasean. Korrika hasi zireneta ez ziren gelditu urruti-urruti egon arte.

Baina ez ziren hainurruti joan; izan ere,printzearen eta

kondearen boterepetik ihesegitea oso zaila zen, izugarrizaila...

Kondea jauregira itzulizen, eta printzea sutan jarrizen gertatutakoaren berrijakin zuenean. Ezin zuenulertu.

–Ez da posible, ez daposible! –zioen–, esan alhion nirekin ezkontzekozela?, argi esan al hion nahieta nahi ez ezkondu eginbeharko zuela?

Horixe esan niola!–erantzun zion kondeak–.

–Ezkondu ala hil esannion.

10

Page 11: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171

–Eta zer erantzun zian? –galdetu zuen printzeak–.Kondeak, burumakur eta lur jota, hauxe esan zuen:–hil, erantzun zuen, hil; hiltzea aukeratu zuen, jauna!

Printzearen sumina hain zen handia, jauregikohormek burrunba egiten zutela.

–Baina hori ulertezina duk, nola liteke?, nola litekenirekin ezkondu baino heriotza nahiago izatea?Printzea nauk-eta!.. Erabakita zagok, onez ala gaitzez,Lila nire emaztea izango duk!

–Nire soldaduen artetik, gaizto eta liskarzaleenakaukeratu! –oihukatzen zion printzeak kondeari...–eta bidal itzak Lila bahitzera! Jauregian izan behardik segituan, ulertzen? Berehalaxe! Inork ezzidak barre egiten niri, eta are gutxiago hark.Behartuta ekar dezatela!”.

Printzearen aginduak betez, bi gaizkilezital kontratatu zituen kondeak: Azka-rratxin, ezpatari beldurgarria, eta Koplas,indartsu gaiztoa baina atsegina; Koplasek ezzuen inoiz pentsatzen eta errima osatuz hitzegiten zuen beti.

Azkarratxin etaKoplas UrrutienekoErresumara iritsizirenean, Iris eta Lilaaurkitu zituzten, jolaseanorduan ere. Une hartan,ezkutaketan ari ziren; Iris

11

Page 12: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171

ezkutatzen zen eta Lila haren bila zebilen, eta,zoriontsuak ziruditen, alajaina!

–Iris, maitea, non sartu haiz? –oihukatzen zuenLilak–.

12

Page 13: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171

–Hagoen tokian hagoela aurkitu egingo haut!

Azkarratxinek hauxe agindu zion Koplasi: –Adiegon! Lila bahitu egin behar diagu, zuria duk.

–Mulatatxoari segika dabilen emakume fina, ezpatadirudien emakume eder eta pinpirina? –erantzun zionKoplasek–.

–Utz itzak errimak, Koplas!, lanera etorri gaituk etaezin diagu luze jo, jarrai dezagun bilatzen.

–Bai, bai, eta printzesatxoa ehizatzen –erantzunzuen Koplasek–.

Bat-batean, zerbait arraroa gertatzen ari zelakonturatu zen Iris; begira eta begira hasi zen, eta bimorroi zelatan zituela konturatu zen.

-Ai, ene! –esan zion bere buruari–, hemen zerbaitarraroa zagon, susmo txarra hartzen zionat, begiraditinagu eta ez gaitizten ongi begiratzen. Honek ezzidan usain onik ematen! Lila, Lila!, non hago? Hator,azkar! Beldurrez nagon, zerbait txarra gertatzen aridun, mesedez hator azkar! Norbait segika dinagu, etauste dinat ez dutela asmo onik.

Ordurako, Azkarratxinek bazekien Lila ez zebilelaurruti eta hauxe esan zion Koplasi:

–Lila hurbil ibiliko duk, Urrutieneko Erresumakoneskatila gurea duk.

Koplasek, barrez, hauxe esan zuen: –horixe! Hainhurbil dago neska panpoxa, ematen duela, ikusteko,erabili dugula kataloxa. Kar, kar, kar....

13

Page 14: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171

Lilak jolasean jarraitzen zuen, gertatzen ari zenazkonturatu gabe, eta oihuka deitzen zion Irisi.

–Laztantxo, polit hori, Iris, aurkituko haut!

Azkarratxinek ordurako ikusia zuen Lila eta hauxeesan zion Koplasi: –goazak harantz, hesi horrenatzean zagok-eta. –Ai, ai, harrapatzen duguneanxukadera beharko diagu, bai! –esan zuen Koplasekkantari–.

–Koplas, hi beti bezain txirene!, ez ezak txorakeria

14

Page 15: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171

gehiago esan eta goazak harira. Egiteko bat betetzeraetorri gaituk hona eta Lila bahitu egingo diagu. Horiegingo diagu! eta... ixo!, mesedez!... neurria gain-ditzen ari haiz hire txorakeriekin!

Lilak, bitartean, Irisen bila jarraitzen zuen: –Iris,Iris, maitea, non hago?

Azkarratxinek eta Koplasek, hauxe ziotenahopean: –ez zagok zalantzarik, bera duk!–Harrapatu neska, eta gero festa! –esan zuen, nolaez!, Koplasek–.

15

Page 16: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171

Esan eta egin, Lila bahitu zuten, zaku batean sartueta Hurbileneko Erresumako printzearengana era-mateko prest zeuden.

Irisek, ezkutaturik, den-dena ikusi zuen.

–Sinestezina dun, gogoz kontra printzearekinezkonarazteko bahitu diten! Zerbait egin beharrazagon, zerbait pentsatu beharra zagon! - pentsatuzuen haserre bizian.

Iris etsita zegoen:

–Aitari zaldia eskatuko zionat, eta amatxoriaitonaren arrantza-sareak; borrokarako erabilikoditinat. Nire bizitzan egiten dudan azken gauzabada ere,... salbatu egingo haut, Lila maitea!

16

Page 17: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171

Azkarratxin eta Koplas poz-pozik zeudenLila bahitzea lan erraza suertatuzitzaielako eta egindakoaren truke jasoko

zuten sariarengatik.

–Kar, kar, kar, orain bai ondo biziko garela! Printzeaoso kontento jarriko duk. –Poz-pozik, barre egingodik gogotik, –erantsi zuen, beti bezala, Koplasek–.

-Isil hadi, Koplas!, urrats batzuk sumatu ditiat...,baina ondoren isiltasuna egin zen nagusi.

Lila zakuan zegoen oraindik, deserososamar, baina ziur zegoen Iris salba-tzera etorriko zitzaiola.

Halako batean, atsedenhartzea erabaki zuten,

-Bihar ere argituko dik, -leher eginda zeuden, benetan.

–Nekearen nekez entzutenditiagu soinu zoroak, ziur –esanzuen Azkarratxinek lokartubaino segundo batzuklehenago–.

Bat-batean, KoplasekAzkarratxin iratzarrizuen:

–Azk, Azk!!! zerbaitentzun diat sasi horienatzean, ai, gauean!,

17

Page 18: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171

basurde beltza dela uste dut,basurde beltz handia entzun dut!

–Koplas, hain handia izanda ere,beldurtia eta tentela haiz, gero! Utz

iezadak lo egiten, eta ez kezkatu,bizkarra zakuaren ondoan lo egingo diat,

gure harrapakinak ez dik arriskurik izango.Begira ezak zer hurbil jarri naizen; egon hadi lasai,nirekin seguru egongo duk; zalantzarik ez izan,honek etorkizunerako ateak zabalduko zizkiguk.Printze inozo horrek ongi ordainduko ziguk-eta.

Pixkanaka, loak hartu zituen; gaua ilun-iluna zen,eta pixkanaka lasaitasuna egin zen nagusi; gureemakume heroia, mozorroa jantzita zuenpertsonaia, ordea, ez zegoen lasai!!! Izan ere, gaueta egun gaizkileen atzetik ibilia zen. Azkarratxin etaKoplas lo zeuden basoko soilgunera iritsi zenean,Lila erreskatatzea erabaki zuen. Ahal zuen moduan,sasi eta uztondoen artean pasatu zen eta aitonarensarea Lilaren zakuaren gainera botatzea lortuzuen. Bitartean, Koplasek soinuren batsumatu zuen, baina lehenagoAzkarratxinek lelotzat eta koldartzathartu zuenez, ez zuen ezer esan,“istilurik ez sortzeko”.

Une hura aprobetxatu zuen Iriseketa sareari tiraka hasi zen, poliki-poliki. Azkenean, Iris zegoen zakuaoinetaraino ekartzea lortu zuen.

18

Page 19: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171

Berekin izatea lortu zuenean, ezin zuen sinetsi ereegin. Bere zaldiaren gainera igo zuen eta urrutirainozamalkatu zen.

–Azkenean!, –esan zuen Lilak, kexati– eskerrikasko erreskatatzeagatik zarena zarela! Baina, begira,nazka-nazka eginda nago, behin eta berriz bahitunaute-eta. Ni ez naiz printzesa, ezta izan nahi ere!Beraz, axola ez bazaizu, banoa, presaka nabil-eta.

–Lila, Lila, neu naun, hi erreskatatzera etorri naun!

19

Page 20: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171

Mozorroa jantzita zuen pertsonaia Iris zela kon-turatu zen Lila, eta oihuka hasi zen pozarren,hunkiturik. –Ene, Iris, nire salbatzaileaaaaa!!!! ezninan uste hain ausarta hintzenik. –Ezta neuk ere,–esan zuen Irisek–, eta gero neskak ez garelaausartak esango diten. Batez ere, ez ninan onartunahi munstro horiek hi bahitzea eta gogoz kontraprintzesa bihurtzea. –Ene, Iris, zein zoriontsunaizen!, eskerrik asko!, maite haut...!

Azkarratxin eta Koplas harrapakinik gabeiritsi ziren jauregira, hura lortuko zutelahitz eman bazuten ere, eta printzeak

zigortu egin zituen, jauregiko ziegarik hondoeneansartu zituen.

Lila gabe geratu nahi ez zuenez, gauzak berakkonpontzea erabaki zuen, eta bere soldaduekinbatera abiatu zen printzea UrrutienekoErresumarantz, kontatu zioten guztia egia zelaikusteko. Eta egia biribila zen, bai horixe!Urrutieneko Erresumara iritsi eta Iris eta Lila jolaseanikusi zituenean, ez zuela bilatzen jarraitu beharkonturatu zen. Lila ez beste inor izango zen bereerregina.

–Gauzaez tentel horiek ez dute neska jauregiraeramatea lortu! Neuk eramango dut!

Iris eta Lilarengana joan zen... -HurbilenekoHerrialdeko printzea naiz, eta nahi duzuenapentsatu, baina Lilaren bila nator!, nirekin ezkondubehar du eta ez dago aitzakiarik!

20

Page 21: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171

Lilak eta Irisek estralurtar bat izango balitz bezalabegiratzen zioten... –Baina zer zion ero ergel honek?ni, Lila, berarekin ezkonduko naizela...? nahiagodinat hil...!

–Amore eman ala hil egingo zara!, –oihukatu zuenprintzeak bere armadaren aurrean–. Lila ez badanirekin ezkontzen, atxilotzeko agindua emango duteta jauregiko ziegetan sartuko zaitut, zalantzarik gabe.

Hala eta guztiz ere, ez zela printzearekin ezkon-duko erantzun zuen Lilak. Iris maite zuela. Printzeaizugarri haserretu zen, sutan jarri zen..., eta hauxeerabaki zuen: Iris espetxeratzea eta Lila berarekineramatea.

21

Page 22: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171
Page 23: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171

Eta horrela, jauregiko ziegetan elkartu zirenAzkarratxin, Koplas eta Iris.

Printzea barrez zegoen, –kar, kar, kar... norbere lekuan dago. Azkarratxin eta Koplasastun horiek Irisekin ziegan, eta Lila bere

gelan, giltzapean. Kar, kar, kar... harekin ezkondubezain laster, errege izango naiz, eta pikutarabidaliko dut!

Kondeak, dena entzun, eta hauxe erantzuten zion:–Bai, bai, oso ondo, printze, eta gero UrrutienekoErresuma inbadituko dugu, eta boteretsuenak izangogara... kar, kar, kar!

Gatibuek, printzearen eta kondearen hitzakentzunda, ezin zuten sinetsi. –Entzuten al duzue?,azkar, zerbait egin behar dugu!

–Mesedez, Azkarratxin, Koplas, lagundu!, ezkontzahori eragotzi egin behar dugu nola edo hala!, –bai,bai, eragotz dezagun ezkontza itsusi hori!

Bazirudien inork ez zuela entzuten haien el-karrizketa, eta bat-batean..., pertsonaia xelebre etaalai bat agertu zen haien aurrean, ziegetan kantarisartuta: Quimeras doktorea zen. Bederatzi formulazituen, eta printzeak formula haiek gatibu batzuekinprobatzen uzten zion, haren zerbitzuen truke.

Azkarratxinek, Koplasek eta, batez ere, Irisek deituegin zioten: –Mesedez!, laguntza behar dugu,premiazkoa da!, hemendik irten behar dugu.

23

Page 24: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171

–Beno, ba, laguntza behar baduzue, nire formulaberria probatu beharko duzue; ondo funtzionatzenbadu, ziur egon ihes egin ahal izango duzuela,tximeleta bihurtuta, hegan eta hegan egin ahalizango duzue... (gure artean: Quimeras doktorea erosamar zegoen).

–Hemendik irten beharra daukagu!, ekarri edabehori, agure ero horrek; goazen azkar, ez dugudenborarik galdu behar, Lila salbatu behar dugu–esan zuen Irisek ausart–.

–Ea ba, har ezazue! Quimeras doktoreak edabebana eman zien, eta orduan, har bihurtzen hasiziren pixkanaka. Har bihurtu berriek ziegako burdinbarren artetik pasatu eta ihes egitea lortu zuten.Quimeras doktorea abesten hasi zen pozaren pozez.

–Ondo egin dut, ondo egin dut!, har bihurtu dira,eta zorte pixka batekin, tximeleta bihurtuko diraondoren; hori.... ozpin gehiegi bota ez badut. ¡Ui,ui,ui, larala, larala...! Zein pozik jarriko diren kondeaeta printzea; hemendik aurrera konfiantza izangodute nigan, eta formulak eskatuko dizkidate munduamenderatzeko, eta munduko doktorerik bote-retsuena izango naiz.

Baina doktorearen formulak akatsen bat izangozuen; izan ere, gure mesederako, Iris, Koplas etaAzkarratxin berehala bihurtu ziren pertsona berrizere. Iris taldeko aitzindari jarri zen eta antolatzenhasi zen jauregia goitik behera miatzeko, Lilaaurkitzearren.

24

Page 25: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171
Page 26: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171
Page 27: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171

–Gela guztiak miatuko ditugu Lila aurkitu arte. Banagaitezen; Koplas, zu handik joan; Azkarratxin, zeuhandik.

Bakoitza korrika eta oihuka hasi zen. Lila, Lila!, nonhago? Lilaaa, erantzun!

Ate guztietan jotzen zuten, baina ez zutenaurkitzen. Doilor haiek ongi ezkutaturik zeukaten. Lilaaurkitzeko korrika zihoala, Azkarratxinek kondearekinegin zuen topo.

–Esadazu, konde, non ezkutatu duzue? non dago?

–Ezta pentsatu ere, ez dizut esango, ez dizut esangonon dagoen, printzearen nahia bete behar da, eta Lilaprintzearekin ezkonduko da, zuek nahi ala ez.

–Esadazu, konde, edo nire ezpataren ahoa dastatukoduzu, –esan zuen Azkarratxinek–.

–Zure ezpataren ahoak barregura ematen dit, izangodudan boterean pentsatu behar dut, mundu guztiamendean hartzeak emango didan lorian, eta ez nauzubeldurtzen, - une horretan kondeak ere ezpata aterazuen eta borrokan hasi ziren.

Bitartean, Irisek eta Koplasek Lilaren bila jarraitzenzuten; ate batean jotzen zuten, gero bestean,...Azkenean, Lila entzun zuten; hauxe esan zien:–hemen nago, zatozte, ate honen atzean nago,lagundu!

Irisek, atea izugarri handia eta lodia zela ikusita,hauxe esan zion Koplasi: –azkar Koplas, zure indarrabehar dut, bota dezagun ate hori! Lila atzean dago.

27

Page 28: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171

–Bai, lasai, Iris; pasako dugu ate hori, tiruri-tiruri.Eta indarrez eta pazientziaz, Koplasek eta Irisek ateabotatzea lortu zuten.

Azkarratxinek, ordurako, kondea mendean hartutazuen, eta Iris, Koplas eta Lilarekin elkartu zen.Elkarrekin ihes egin zuten, eta korrika eta korrikajoan ziren Urrutieneko Erresumara iritsi arte, salbuegon arte, alegia.

Halaxe lortu zuten ihes egitea, Quimeras doktoretentelari esker. Handik aurrera, Lilak ez zuen gehiagopentsatu behar izan Hurbileneko Erresumako printzegaiztoarekin ezkontzera behartuko zutenik.

Baina,... Hurbileneko Erresuman, beste gauzabatzuk gertatzen ari ziren une hartan. Besteprintzesarik ez zutela bilatu beharko,

horretarako irtenbidea zuela ziurtatu zien Quimerasdoktoreak printzeari eta kondeari, bai eta haiekkonbentzitu ere. Doktoreak berak eginiko pilulakhartzen bazituzten, ez zuten gehiago kezkatubeharko; izan ere, eder askoak izango ziren etamunduan inork ezin izango zien muzin egin.

28

Page 29: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171

Kondeak pilula bat eman zion printzeari eta beste bathartu zuen beretzat.

–Har dezan berorrek, printze, nik hauxe hartuko dut,eta hemendik aurrera munduaren jabe izango gara,ziur. Kar, kar, kar! jende guztiak gurtuko gaitu eta gureesana beteko du. –Osasuna, konde! -Osasuna,printze!...

Eta, bat-batean, ipuin bat izango balitz bezala,kondea eta printzea txerri bihurtu ziren. Ezin zutensinetsi... Quimeras doktoreak barre egiten zuen... –kar,kar, kar, oraingoan berbena limoiusain gehiegi erabilidut, hurrengoan izan beharko... kar, kar, kar...

Page 30: IRIS eta LILA - ALDARTE...DVD bideoan agertzen diren homosexualitate, lesbianismo eta homoparentalitatearen inguruko edukiak lantzen dira. Data: 2005eko iraila Lege gordagailua: BI-2171

Handik aurrera, inoiz ez zen konde gaizto hareneta printze zeken haren berririk izan.

Iris eta Lila zoriontsu bizi ziren elkarrekin etalibre, eta batez ere, elkar maite zuten. Hura zengarrantzitsuena. Handik aurrera, ez ezerk, ez

inork ez zuen haiek banatzea lortu. Eta hala bazanedo ez bazan, sar dadila kalabazan, eta atera dadilaherriko plazan.

AMAIERA