jarrera ohikoenak

2
Haur Hezkuntzan heriotzaren lanketa Lehen Hezkuntzan baino zailagoa izan daiteke kasu askotan. Izan ere, adin tarte honetan kokatzen diren haurrak oraindik ez dira gai sentitzen duten guztia hitzez adierazteko. Hala ere, beraien sentimenduak, kezkak, desioak, etab. ekintzen bidez helarazten dizkigute. Bost urte inguruko haurrak oraindik nahiko instintiboak dira eta ez dira gai beren gorputzak transmititzen duena disimulatzeko. Hau dela eta, haur batek heriotzak gertutik jotzen dionean hainbat jarrera edo jokabide hartzen ditu. Gukzazpi identifikatu ditugu eta honekin batera gaiarekin lotura duen Webquest bat integratu dugu atalaren amaieran. 1. Harridura: Gertat utakoaz ideia nahasiak izango ditu, ez du egoera ulertuko eta galderak egingo ditu hildakoari buruz: non dago? noiz itzuliko da? Edo bere bila arituko da behin eta berriro. 2. Atzerakada: Atentzioa deitu nahian atzera pausoak ematen dituzte garapenean; pixa egiten dute gainean, biberoia edota txupetea eskatzen dute, behatzak mihazkatzen dituzte, etab.

description

garapenean; pixa egiten dute gainean, biberoia edota txupetea eskatzen dute, behatzak mihazkatzen dituzte, etab. utakoaz ideia nahasiak izango ditu, ez du egoera ulertuko eta galderak egingo ditu hildakoari buruz: non dago? noiz itzuliko da? Edo bere bila arituko da behin eta berriro. 2. Atzerakada: Atentzioa deitu nahian atzera pausoak ematen dituzte 1. Harridura: Gertat

Transcript of jarrera ohikoenak

Page 1: jarrera ohikoenak

Haur Hezkuntzan heriotzaren lanketa Lehen Hezkuntzan baino zailagoa izan

daiteke kasu askotan. Izan ere, adin tarte honetan kokatzen diren haurrak

oraindik ez dira gai sentitzen duten guztia hitzez adierazteko. Hala ere,

beraien sentimenduak, kezkak, desioak, etab. ekintzen bidez helarazten

dizkigute. Bost urte inguruko haurrak oraindik nahiko instintiboak dira eta ez

dira gai beren gorputzak

transmititzen duena

disimulatzeko.

Hau dela eta, haur

batek heriotzak gertutik

jotzen dionean hainbat

jarrera edo jokabide

hartzen ditu.

Gukzazpi identifikatu

ditugu eta honekin

batera gaiarekin lotura

duen Webquest bat

integratu dugu atalaren

amaieran.

1. Harridura: Gertat

utakoaz ideia nahasiak

izango ditu, ez

du egoera ulertuko

eta galderak egingo ditu

hildakoari buruz: non

dago? noiz itzuliko da?

Edo bere bila arituko da

behin eta berriro.

2. Atzerakada: Atentzioa deitu nahian atzera pausoak ematen dituzte

garapenean; pixa egiten dute gainean, biberoia edota txupetea eskatzen

dute, behatzak mihazkatzen dituzte, etab.

Page 2: jarrera ohikoenak

Espero dugu bertan eskaintzen diren gakoekin zuen galdera, beldur,

etabarrei irtenbidea ematea

3. Anbibalentzia: Indiferentzia erakusten dute, hau da, ezer gertatu ez

balitz bezala jokatzen dute. Honek esan nahi du benetan haurrak ez duela

onartu gertuko pertsona horren heriotza.

4. Tristura jolasen bidez adieraztea: Jolas sinbolikoen bidez jarrera

ezberdinak ager daitezke. Jolas hauek oso onuragarriak dira haurrari aukera

ematen dietelakobarruan dituen sentimenduak azaleratzeko.

5. Gurasoak eredu bezala hartzea: Umeek nahigabea adierazten ez

dakitenez, gurasoen jarrera imitatuko dute.

6. Beste galera baten beldur izatea: Bere babesle diren beste nagusiekin

zer gertatuko den galdetzen dio bere buruari. Abandonaturik gelditzeko

beldur dira.

7. Loturak sortzea: Gurasoetako bat galdu duten haurrek hildakoaren

ezaugarriren bat duen heldu batekiko lotura afektiboak sortzen dituzte.

Adibidez, maisu maistrei aita edo ama deitzea gerta deiteke. Egoera hori

guztiz normala da eta ongarria ere izan daiteke.

Jarrera hauen jakinean egotea oso onuragarria izan daitekeela deritzogu.

Izan ere ikasgelan askotan ikaleek beren jarrera aldatzen dute eta honako

zazpi puntu hauek laguntza beharraren hautematean lagundu gaitzake.

Baino, zer egin dezakegu? Nola joka dezakegu ikasgela batean? Zein

estrategia erabili behar ditugu heriotza lantzeko? Hurrengo loturan HAur zein

Lehen Hezkuntzan baliagarriak izan daitezkeen hainbat pauso proposatuko

ditugu:

http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=3736

&id_pagina=1