Haur Hezkuntzan heriotzaren lanketa Lehen Hezkuntzan baino zailagoa izan
daiteke kasu askotan. Izan ere, adin tarte honetan kokatzen diren haurrak
oraindik ez dira gai sentitzen duten guztia hitzez adierazteko. Hala ere,
beraien sentimenduak, kezkak, desioak, etab. ekintzen bidez helarazten
dizkigute. Bost urte inguruko haurrak oraindik nahiko instintiboak dira eta ez
dira gai beren gorputzak
transmititzen duena
disimulatzeko.
Hau dela eta, haur
batek heriotzak gertutik
jotzen dionean hainbat
jarrera edo jokabide
hartzen ditu.
Gukzazpi identifikatu
ditugu eta honekin
batera gaiarekin lotura
duen Webquest bat
integratu dugu atalaren
amaieran.
1. Harridura: Gertat
utakoaz ideia nahasiak
izango ditu, ez
du egoera ulertuko
eta galderak egingo ditu
hildakoari buruz: non
dago? noiz itzuliko da?
Edo bere bila arituko da
behin eta berriro.
2. Atzerakada: Atentzioa deitu nahian atzera pausoak ematen dituzte
garapenean; pixa egiten dute gainean, biberoia edota txupetea eskatzen
dute, behatzak mihazkatzen dituzte, etab.
Espero dugu bertan eskaintzen diren gakoekin zuen galdera, beldur,
etabarrei irtenbidea ematea
3. Anbibalentzia: Indiferentzia erakusten dute, hau da, ezer gertatu ez
balitz bezala jokatzen dute. Honek esan nahi du benetan haurrak ez duela
onartu gertuko pertsona horren heriotza.
4. Tristura jolasen bidez adieraztea: Jolas sinbolikoen bidez jarrera
ezberdinak ager daitezke. Jolas hauek oso onuragarriak dira haurrari aukera
ematen dietelakobarruan dituen sentimenduak azaleratzeko.
5. Gurasoak eredu bezala hartzea: Umeek nahigabea adierazten ez
dakitenez, gurasoen jarrera imitatuko dute.
6. Beste galera baten beldur izatea: Bere babesle diren beste nagusiekin
zer gertatuko den galdetzen dio bere buruari. Abandonaturik gelditzeko
beldur dira.
7. Loturak sortzea: Gurasoetako bat galdu duten haurrek hildakoaren
ezaugarriren bat duen heldu batekiko lotura afektiboak sortzen dituzte.
Adibidez, maisu maistrei aita edo ama deitzea gerta deiteke. Egoera hori
guztiz normala da eta ongarria ere izan daiteke.
Jarrera hauen jakinean egotea oso onuragarria izan daitekeela deritzogu.
Izan ere ikasgelan askotan ikaleek beren jarrera aldatzen dute eta honako
zazpi puntu hauek laguntza beharraren hautematean lagundu gaitzake.
Baino, zer egin dezakegu? Nola joka dezakegu ikasgela batean? Zein
estrategia erabili behar ditugu heriotza lantzeko? Hurrengo loturan HAur zein
Lehen Hezkuntzan baliagarriak izan daitezkeen hainbat pauso proposatuko
ditugu:
http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=3736
&id_pagina=1
Top Related