Jubilazioak hezkuntzan Nola egin erreleboa? · Gipuzkoako irakasle eskolan ikasketak egite-ko....

5
- A S T E K O G A I A - Jubilazioak hezkuntzan Nola egin erreleboa? Hamar urteko tartean irakasle asko erretiratuko da eta belaunaldi gazteagoek ordezkatuko dituzte. Galdera ugari eragin ditu horrek sektorean: beharrari erantzuteko adina jende egongo al da? Nola egingo da ordezkapena? Zein erronka izango dituzte irakasle berriek? D UELA HOGEITA BOST- HOGEITA HAMAR URTE, belaunaldi jakin batetik irakasle andana atera zen. Izan ere, jaiotze tasa handia eman zen garai horretan –baby boom gisara ezagu- na–, eta ondorioz, irakasleen premia handia sortu zen. Hazkunde garaia zen eta eskoletan izena eman zutenen kopurua asko igo zen. Lehen unean, ez zegoen azpiegitura nahiko- rik eskariari behar bezala erantzuteko eta gela asko barrakoietan kokatu behar izan zituzten. Gainera, urte gutxian euskalduntze prozesua eman zen hezkuntzan eta irakasleek euskal- duntzeko ahalegina egin zuten hamar-hama- bost urtetan. Urteak aurrera joan dira eta orduko irakas- le horiek 50 urte inguru dituzte gaur egun. Uxua Larretxea Argazkiak: Dani Blanco Hezkuntza publiko zein pribatuan, 50 urtetik gorako irakasleak 10.000 baino gehiago dira EAEn Lehen eta Bigarren Hezkuntzan dihardutenak.

Transcript of Jubilazioak hezkuntzan Nola egin erreleboa? · Gipuzkoako irakasle eskolan ikasketak egite-ko....

- A S T E K O G A I A -

Jubilazioak hezkuntzan

Nola egin erreleboa?Hamar urteko tartean irakasle asko erretiratuko da eta belaunaldi gazteagoek ordezkatuko

dituzte. Galdera ugari eragin ditu horrek sektorean: beharrari erantzuteko adina jendeegongo al da? Nola egingo da ordezkapena? Zein erronka izango dituzte irakasle berriek?

DUELA HOGEITA BOST-HOGEITA HAMARURTE, belaunaldi jakin batetik irakasle andanaatera zen. Izan ere, jaiotze tasa handia emanzen garai horretan –baby boom gisara ezagu-na–, eta ondorioz, irakasleen premia handiasortu zen. Hazkunde garaia zen eta eskoletanizena eman zutenen kopurua asko igo zen.Lehen unean, ez zegoen azpiegitura nahiko-

rik eskariari behar bezala erantzuteko eta gelaasko barrakoietan kokatu behar izan zituzten.Gainera, urte gutxian euskalduntze prozesuaeman zen hezkuntzan eta irakasleek euskal-duntzeko ahalegina egin zuten hamar-hama-bost urtetan.

Urteak aurrera joan dira eta orduko irakas-le horiek 50 urte inguru dituzte gaur egun.

Uxua Larretxea Argazkiak: Dani Blanco

Hezkuntza publiko zein pribatuan, 50 urtetik gorako irakasleak 10.000 baino gehiago dira EAEn Lehen eta BigarrenHezkuntzan dihardutenak.

J u b i l a z i o a k h e z k u n t z a n-

6 2010EKO EKAINAREN 20A

Zehazki, hezkuntza publiko zein pribatuan10.000 baino gehiago dira Araban, Bizkaianeta Gipuzkoan Lehen eta Bigarren Hezkun-tzan lanean diharduten 50 urte baino gehia-goko irakasleak. Hots, hemendik sei-hamarurtera jubilatu egingo dira –erretiroa oro har60 urterekin hartzen da–. Gainera, maiatzeansare publikoan berretsi zenez,irakasleek aurretiazko erretiro-rako eskubidea dute. Beraz,zantzu guztien arabera urtebatzuk barru bete egin beharkoda irakaskuntza utziko dutenprofesional horien guztienhutsunea.

Irakasle eskariari erantzuterairitsiko direla uste du Luis MariElizaldek. EHUko Donostiakocampuseko Irakasle Eskolako langilea etapedagogian doktorea da Elizalde eta dioenez,Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzakobeharrei aurre egiteko behintzat ez da arazo-rik izango. Egun, irakaskuntza publikokoHaur eta Lehen Hezkuntzan 50 urte bainogehiago dituzten irakasleak 4.750 dira.Donostiako campusean eskaintzen dutenplaza kopurua baino jende gehiagok ematenduela urtero izena baieztatu du Elizaldek;zehazki, 400 plaza inguru eskaintzen dituzteeta 700-800 pertsonek ematen dute izenaGipuzkoako irakasle eskolan ikasketak egite-ko. Horrek argi uzten du eskaria egon bada-goela. EAEko hiru campusak batuta, urtero1.000 ikasle inguru irteten dira irakasle tituluaeskuartean dutela: Bilbon 400, Donostian350 eta Gasteizen 240. Horietatik 900 gutxigorabehera elebidunak dira –ikasketak euska-raz egin dituztenak–.

Unibertsitate pribatuetan ere badago ira-kaskuntzan formatzeko aukerarik; hala nola,Eskoriatzan, Bilboko Begoñako Andra Marineta Deustun. Lehen bietako bakoitzean 200lagunek amaitzen dituzte urtero ikasketak, etaDeustun aurten eskaini dute titulazio horilehen aldiz.

Noski, koiuntura irakasle berrien aldekoada, lanerako aukera parez pare dutelako. Horida Naiara Urkola donostiarraren kasua. 27 urteditu eta Gasteizko Irakasle Eskolan gorputzhezkuntzako ikasketak eta ondoren psikopeda-gogiakoak egin ostean, irakasle dabil. Erretirojendetsua abagune aproposa izango den arren,mesfidati ageri da Administrazioak egoerabideratzeko erabiliko duen estrategiarekin:“Erretiro masibo horrek zein ondorio izangodituen jakinda neurriak lehenago ez hartzea ezdut ulertzen. Gainera, irakasle beharra dagoe-nean irakasle ikasketak egiteko batez bestekonota hain altua eskatzea eta hain plaza kopurumugatua izatea ez da zentzuzkoa”.

Titulazio batzuetako irakasle faltan Batez ere titulazio jakin batzuk dituzten ira-kasleak topatzeko izango dira arazoak, irakas-le eskolako langileak azpimarratu duenez.Matematika lizentziaturan, adibidez, ikasketahoriek euskara hutsean egiten dituztenak etajubilatuko diren matematika irakasleak kon-

paratzen baditugu, kontuak ezdatoz bat. Hezkuntza Saileanjabetu dira zientzietarako zale-tasuna sustatu behar dutela gaz-teen artean, eta xede horrekin,Euskal Herriko Unibertsitateaketa Elhuyar Fundazioak elkarla-nean argitaratzen duten Irrikaaldizkaria Derrigorrezko Biga-rren Hezkuntzan sartu dute.Bestelako ekimen batzuk ere

abiarazi dituzte; hala nola, ETBn ikusi ahalden Sutanblai saioari kutsu zientifikoa emandiote eta zientzia udalekuak abiarazi dituzte.

Oro har eskariari erantzuteko jendea egonbadagoela dirudien arren –900 irakasle ingu-ru beharko direla aurreikusten da–, ordezka-pena zaildu dezakeen beste faktore bat gaine-ratu digu Luis Mari Elizaldek: irakasleeskoletako ikasleek ikasten jarraitzeko dutenjoera. “Lizentziatu berriek 21 urte ingurudituzte, ikusten dute gradu ondokoek eskain-tza polita ematen dutela eta beren formazioaborobildu dezaketela, eta hortaz, ez dutepresa berezirik lanean hasteko”.

Irakaskuntzan aritzeko irakasle sena izateaeta lanbidea gustagarri egitea ezinbestekoada, baina horrekin batera irakaskuntzak era-karri egin behar du. Egungo ordezkapen sis-tema –eskola batetik bestera ordezkapenakeginez ibili beharra– inorentzat ez dela era-kargarri uste du Elizaldek, eta dinamikahorrekin jendea nazkatzeko eta erretzekoarriskua dagoela. Administrazioak eta enple-gua sortu behar dutenek hori zaindu beharkolukete, haren iritziz.

Ordezkapen sistema ederki ezagutzen duNaiara Urkolak, ikasketak amaitu zituenetikhan-hemenka ibili baita: Elgetan, Orion, Her-nanin, Urnietan eta Donostian. Egun, Gipuz-koako hiriburuko Zubiri Manteo ikastetxeanGorputz Hezkuntzako irakasle da. “Ordez-kapenak direla-eta eskola batean ez gaudeluzaro; maiz egun gutxiko kontua izaten daeta ikastetxea bera ezagutzeko astirik ere ezdaukagu”, salatu du. Leku berrira etengabeegokitu behar direla, eta bitartean, noiz deitu-ko eta nora bidaliko dituzten jakin gabe egonbehar dutela dio. “Integratu ezinik ibiltzengara, eta martxa hartzen hasten gareneanbeste leku batera bidaltzen gaituzte; hori ezda ona ez norberarentzat, ez beste irakasleen-tzat, eta are gutxiago ikasleentzat”.

Onena litzateke belaunaldialdaketa bat-batean egin

beharrean urtez urte irakaslekopuru bat berritzen joatea etaeskoletan irakasle beterano eta

berriak elkarlanean aritzea

J u b i l a z i o a k h e z k u n t z a n -

2010EKO EKAINAREN 20A 7

Kantitatea bai, baina kalitatea ere baiElebitasuna da ordezkapenerako kontuanhartu beharko den beste faktoreetako bat.“Kontua ez da irakasleak behar ditugula soi-lik, baizik eta horiek euskaraz zein gaztelaniazkomunikatzeko gaitasuna izan behar dutela.Jatorriz euskalduna ez izan arren, euskarazondo moldatzen den irakaslea behar dugu,gainontzean ez du irakaskuntzan zeregin

handirik izango”. Elizaldek gaineratu du ira-kasle eskolan ikasten dutenek bi hizkuntzaofizialetan gaituak izan behar dutela. Egun,Donostiako Irakasle Eskolan euskara hutsez-ko eskaintza besterik ez dago, eta Bizkaianeta Araban ere planteamendua birmoldatudute, ahalik eta ikasle gehienek irakaskuntzaikasketak elebidun izanez amai ditzaten. Kua-lifikazio hori bermatze aldera, ikasketa planaz

“Beteranoek euren esperientziatransferitzeko badaude moduak,

hala nola errelebo kontratuak. Irakasle berrien erronkak dira

komunikazio teknologiakmenperatzea, familia eta

eskolaren arteko elkarlaneansakontzea, taldean funtzionatzen

jakitea...”

LUIS MARI ELIZALDE, DONOSTIAKO IRAKASLE ESKOLA

“Esperientziadunirakasleengandik asko ikasten da,eta babesa dira guretzat, besteakbeste eskola aurrera ateratzeko

ideiak ematen dizkigutelako”

NAIARA URKOLA, IRAKASLE GAZTEA

edo curriculumaz gain, eta aparteko gastuasortu gabe, bekak, ikasketa trinkoak eta ikas-taroak egiteko aukera aztertzen ari dira ira-kasle eskoletan.

Gaitasun komunikatiboarekin batera, ikas-leek irakasle izateko bestelako trebezia etaezagutzak izan ditzaten bermatu nahi dituztehezkuntzan. Elizaldek eman dizkigu berrita-sun horien azalpenak: “Orain arte lizentziatu-ra egin eta inolako prestakuntza psikopeda-gogikorik gabe izan zitekeen norbait irakasle,baina aurrerantzean lizentziaturaz gain urte-beteko gradu ondoa exijituko zaie, sozio-psi-kopedagogia eta didaktika jorratzeko”. Beraz,biologiako irakaslea izateko, jakintza horreta-ko edukiak menperatzearekin batera, biolo-giaren didaktika, hezkuntzaren soziologia,garapenaren psikologia eta zentroaren fun-tzionamendua ezagutu beharko ditu, etahorretarako, lizentziaturako laugarren urteaizango du. Ikasleek praktika luzeak izatea ereaurreikusten da.

Beteranoak eta berriak elkarlaneanEskoletan emango den lan talde aldaketakbestelako arrisku bat ere badu. Lauzpabosturtetan 30 laguneko klaustroan erdia joangobada, urtetan eraikitako hezkuntza proiektuakolokan egon daiteke. Hori saiheste aldera,onena litzateke belaunaldi aldaketa bat-batean egin beharrean urtez urte irakaslekopuru bat berritzen joatea, eta bitartean,eskoletan irakasle beterano eta berriak elkar-lanean aritzea. “Beteranoek euren esperien-tzia, jakinduria eta jokamolde didaktikoaktransferitzeko aukera eman behar dute, etahorri begira badaude alternatiba batzuk, halanola, errelebo kontratuak. Irakasle batzukirakaskuntzatik liberatu eta gazte hasiberrienbizpahiru moduluz ardura daitezke, edotahorien tutore edo aholkulari moduan aritu”,argitu du Elizaldek. Aukera horiek aspalditikasmatuak daudela eta beste lan sektorebatzuetan aplikatzen direla dio, eta irakas-kuntzan hori aplikatzeko borondatea eta

Irakasle berriek berrikuntza, freskotasuna eta eskola dinamikoagoak egiteko gaitasuna ekarriko dutela uste du Naiara Urkolak.

AN

DR

AM

AR

IIK

AST

OLA

J u b i l a z i o a k h e z k u n t z a n-

8 2010EKO EKAINAREN 20A

J u b i l a z i o a k h e z k u n t z a n -

2010EKO EKAINAREN 20A 9

Adina Publikoa Pribatua Guztira

ARABA 50-59 929 298 1.22760-64 61 24 85>64 7 12 19

BIZKAIA 50-59 3.610 1.324 4.93460-64 183 132 315>64 26 37 63

GIPUZKOA 50-59 2.035 1.144 3.17960-64 149 78 227>64 11 19 30

50 urtetik gorako irakasleak HH, LH eta DBHn (EAE, 2008-2009 ikasturtea)

finantzaketa behar direla. Urkola ados dagoElizalderekin, eta elkarlanaren aldeko apus-tua egiten du: “Esperientziadun irakasleen-gandik asko ikasten da, eta babesa dira gure-tzat, besteak beste eskola aurrera ateratzekoideiak ematen dizkigutelako”. Gainera, ira-kasleen arteko elkarlana funtsezkoa delagogorarazi du, haur baten heziketan irakasleaskok hartzen dutelako parte, eta horrenbes-tez, denak norabide berean joatea komenidelako.

Hainbat erronka irakaskuntzanHizkuntzak jakitea, komunikazio teknologiakmenperatzea, presentziazko eskola orduak etaez presentziazkoak kudeatzea, diziplina arte-ko ereduarekin lan egiteko gai izatea, familiaeta eskolaren arteko elkarlanean sakontzea etataldean funtzionatzen jakitea. Horiek dira ira-kaskuntzan txertatuko diren irakasle berriekparez pare izango dituzten erronka nagusiak,Elizalderen aburuz. Itxura batean lorpen han-diak dirudite, baina etorkizuneko irakasleak

horiei aurre egiteko gai ikusten ditu, teknolo-gia berrien eta hizkuntzen ezagutzan gaitasunhandiak dituztelako batik bat. Akademikokiikasle onak dira eta bokazioa dute. Irakasleberriek berrikuntza, freskotasuna eta eskolaorduak dinamikoagoak egiteko gaitasunadutela gehitu du Urkolak.

Hezkuntza alorrean azken urteetan ema-ten ari diren aldaketak ez dira gutxi, eta Zubi-ri Manteoko irakaslea kexu da lege berri batateratzen denean praktikan jartzeko eta gara-tzeko nahikoa denborarik uzten ez dela:“Hobeto azaldu behar da zein den lege edoaldaketa horren benetako asmoa, nola era-mango den aurrera, apurka-apurka joanbehar da aplikatzen eta irakasleak horiei aurreegiteko prestatu behar dira”. Elizaldek aukeragisa bizi ditu aipatu aldaketak, bereziki uni-bertsitatean emango direnak: “Egun irakas-kuntza, trebakuntza, metodologia, didaktikariloturiko berrikuntza proiektua... lehen mailandaude, eta aukera aproposa ematen diguteeguneratzeko”. n

Adina Publikoa Pribatua Guztira