Klikazeta 24

2
2014ko apirilaren 4an 24. zenbakia Eguna Gela Ordua-lekua apirilak 7, astelehena LH3/LH4 19:30etan liburutegian hitzaldi bilera apirilak 8, asteartea HH3-HH4-HH5 21:00etan gelan apirilak 9, asteazkena LH1-LH2 19:30etan liburutegian hitzaldi bilera apirilak 10, osteguna HH0-HH1-HH2 21:00etan gelan HITZALDI BILERAK Hona hemen hurrengo asteko hitzaldi-bileren egun eta orduak. Hitzaldien gaia ziklo bakoitzeren ezaugarrietara moldatuta dago. Eskertuko genuke hitzaldi bilera den kasuetan ordutegia kontutan hartzea. OHARRAK: Haur Hezkuntzan gelako bilerak egingo dira. LH6 eta DBH4ko bilerak aste santu ostean egingo dira. HITZALDIAK (irekiak dira nahiz maila konkretu horiei zuzendu gehinbat) Apirilak 7 – “Eskola kirola baliabide hezitzaile gisa, txapelduna ez izatearen eskubidea” Arratsaldeko 19:30etan – Liburutegian – LH3/4ko gurasoei zuzendua Hizlaria: Luix Mari Zulaika Isasti EHU ko irakasle. Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzien Fakultatea (SHEE-IVEF ohia). Pedagogian doktorea da eta kirol psikologian masterra du. Gorputz Hezkuntzako irakasle espezialista eta hainbat urtetan eskola kiroleko monitore eta koordinatzaile izana da. Gaiaren inguruko zenbait liburu ere baditu argitaratuak. Luix Marik gaiaren inguruko puntu ezberdinak jarriko ditu mahai gainean. Kirol jarduera, gurasoak, eskola, onurak, kirol teknikariak, ezaugarriak, eguneroko jardunean somatutako akats eta arriskuak...guzti hau azalduko du eta aukera egongo da izan ditzakezuen kezka eta galderak ere bertaratzeko. Apirilak 9 – “Haurren osasuna eta elikadura” Arratsaldeko 19:30etan – Liburutegian – LH1/2ko gurasoei zuzendua Hizlariak: Lierni Goikoetxea eta Miren Beltran Askora (ikastolako jangelako hornitzailea) etxeko giza elikadura eta nutrizioan tituludunak dira biak. Elikadura piramidearen inguruko argibideak emango dizkigute, haurren nutrizio beharrak ere izango dituzte hizketagai eta kalitatezko otordu bat prestatzen lagunduko digute.

description

HITZALDI-BILERAK DBHO2ko ikasleen inguruan (Europako bidaia eta Julen Gabiria idazlearen bisita) Eskupilotan GIPUZKOAKO TXAPELDUN OHARRAK (Aste Santuko izen ematea, Enjoy English informazio bilera, Tailerren hirugarren kuota pasako dela)

Transcript of Klikazeta 24

Page 1: Klikazeta 24

2014ko apirilaren 4an

24. zenbakia

Eguna Gela Ordua-lekua

apirilak 7, astelehena LH3/LH4 19:30etan liburutegian hitzaldi bilera

apirilak 8, asteartea HH3-HH4-HH5 21:00etan gelan

apirilak 9, asteazkena LH1-LH2 19:30etan liburutegian hitzaldi bilera

apirilak 10, osteguna HH0-HH1-HH2 21:00etan gelan

HITZALDI BILERAK

Hona hemen hurrengo asteko hitzaldi-bileren egun eta orduak. Hitzaldien gaia ziklo bakoitzeren ezaugarrietara moldatuta dago.

Eskertuko genuke hitzaldi bilera den kasuetan ordutegia kontutan hartzea.

OHARRAK: Haur Hezkuntzan gelako bilerak egingo dira. LH6 eta DBH4ko bilerak aste santu ostean egingo dira.

HITZALDIAK (irekiak dira nahiz maila konkretu horiei zuzendu gehinbat)

Apirilak 7 – “Eskola kirola baliabide hezitzaile gisa, txapelduna ez izatearen eskubidea”

Arratsaldeko 19:30etan – Liburutegian – LH3/4ko guras oei zuzendua

Hizlaria: Luix Mari Zulaika IsastiEHU ko irakasle. Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzien Fakultatea (SHEE-IVEF ohia).Pedagogian doktorea da eta kirol psikologian masterra du. Gorputz Hezkuntzako irakasle espezialista eta hainbat urtetan eskola kiroleko monitore eta koordinatzaile izana da. Gaiaren inguruko zenbait liburu ere baditu argitaratuak.

Luix Marik gaiaren inguruko puntu ezberdinak jarriko ditu mahai gainean. Kirol jarduera, gurasoak, eskola, onurak, kirol teknikariak, ezaugarriak, eguneroko jardunean somatutako akats eta arriskuak...guzti hau azalduko du eta aukera egongo da izan ditzakezuen kezka eta galderak ere bertaratzeko.

Apirilak 9 – “Haurren osasuna eta elikadura”

Arratsaldeko 19:30etan – Liburutegian – LH1/2ko guras oei zuzendua

Hizlariak: Lierni Goikoetxea eta Miren Beltran Askora (ikastolako jangelako hornitzailea) etxeko giza elikadura eta nutrizioan tituludunak dira biak. Elikadura piramidearen inguruko argibideak emango dizkigute, haurren nutrizio beharrak ere izango dituzte hizketagai eta kalitatezko otordu bat prestatzen lagunduko digute.

Page 2: Klikazeta 24

DBHO2ko ikasleen argazkiak Europa aldean (Amsterdam, Brujas, Munich…)

Apirilaren 2an, asteazkenean, Julen Gabiria idazlearen bisita izan zuten DBHO2ko ikasleek.

"Connemara gure bihotzetan" eleberriaren gainean hitz egin zuten eta egilearen beste liburu eta

hainbat konturi buruz ere aritu ziren. Oso saio atsegina eta interesgarria izan zen.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Juleni eta zuek denok animatu eleberri eder hau irakurtzera!

DBHO2ko IKASLEEN INGURUAN

ESKUPILOTAKO FINALA Gipuzkoako Txapelketa

Eskupilotan Gipuzkoako Txapelketako finala jolastu zen pasa den larunbatean Donostian.

Bertan, infantil mailako kategorian gure ikastolako ikasleak izan genituen.

Finala Donostiako Antigua taldearen aurka jolastu zuten eta partidua irabaztearekin aurtengo Eskolarteko Gipuzkoako Txapeldun ditugu.

IKASBERRI (16) – ANTIGUA 2 (11)

Eñaut Kerejeta eta Iker Gallaga (DBH1)

Zorionak bikote !!!!

OHARRAK

� Apirilak 8 GOGORATU Aste Santutako oporraldi irekirako izen emate epeaapirilaren 8an amaitzen dela (HH2tik LH3ra)

� Apirilak 10, 21:00etan ikastolanENJOY ENGLISH proiektuaren ingurukoak azaltzeko informazio bilera

� Datorren asteanTailerren kuota pasako da (hirugarren hiruhilabetekoa). Ekainak 6an bukatuko dira