nortzuk gara - Txatxilipurdi elkartea · SEXUALITATEA Haur, gazte zein helduei bideratutako...
Transcript of nortzuk gara - Txatxilipurdi elkartea · SEXUALITATEA Haur, gazte zein helduei bideratutako...
1
nortzuk garaTXATXILIPURDI ELKARTEA
AED Euskara Elkarteko lantalde izatetik euskarazko aisialdi hezitzailea garatzen duen irabazi asmorik gabeko elkartea izatera igaro ginen 1994an.
1988. urtean hasi ginen udaleku irekiak antolatzen eta ordutik makina bat egitasmo egin ditugu euskaratik eta euskaraz, haur eta gazteen aisia gozagai bihurtzeko eta balio hezitzaileak zabaltzeko.
Txatxilipurdi Elkarteak agente ezberdinekin egiten du lan elkarlanean (administrazio, enpresa, ikastetxe, etab.) baina batez ere herrigintzarekin ditu eraikiak zubiak.
Txatxilipurdik herritar autoeratuen lanean sinisten du eta horren aldeko apustua eginen. Euskara hauspotzeko, haurren eskubideen alde egiteko eta oro har mundu hobe bat izateko herritarrok hartu behar dugu gain gure erantzukizuna, inori itxaron gabe.
Adorez eta atseginez, gurea baita garaipena!
zertan gabiltzaHaur eta gazteen aisialdian eragiteko asmoarekin hainbat egitasmo ditugu martxan. Arrasate da gure sorlekua eta bertan Udaleku itxiak eta irekiak, Txikilandia gabon parkea, Eguzkilaru, 3 Udal ludoteka eta Gazte Txokoren kudeaketa, Udal Gaztegunearen kudeaketa, Ludoteka ibiltaria, Jostailu truke Merkatua, Arrasatek Hezi ekimena, Guraso.eus webgunea... ditugu martxan
Arrasatetik kanpo ere eragiten dugu hala ere. Aretxabaleta, Eskoriatza eta Zaldibarko Gazte Lekuak kudeatzen ditugu, Oñatiko ludoteka, bertakotze programa eta udalekuak, eta Otxandixoko ludoteka udalekuekin batera. Tailerrak eskaini ditugu Euskal Herriko txoko ezberdinetan, hegoalde zein iparraldean. Guraso talde, hezitzaile eta irakasleentzako tailer, ikastaro eta trebakuntza saioak egin ditugu gai desberdinen inguruan: haurren parte hartzea, kulturartekotasuna, jolasa,...
Herri txiki eta handietan, landa eremuan eta industri hiri handietan, gune euskaldunago zein erdaldunagoetan, guztietara moldatzen jakin izan du gure eskaintza atsegin eta hezitzaileak.
Katalogo honetan jasotzen dugu 2016/2017 ikasturterako gure eskaintza, hala ere, erronka berriei heltzeko gogotsu gaude. Jarri gurekin harremanetan eta zuen beharretara egokituko dugun proposamena egingo dizuegu.
GURE OINARRIAKEuskarazko aisialdi hezitzailea da gure helmuga eta hauek gure oinarriak:
2 aniztasunaparte
hartzea
euskara
kulturartekotasuna
jolasa hezkidetza
natura
inklusioa
harremanak
aurkibidea
3
1.- KULTUR ZERBITZUAK.............................................................................................. 5 or
- Ikuskizunak - Tailerrak - Jolasak - Haur eta helduek elkarrekin egiteko ekintzak
- Jolas parkeak
2.- formazio tailerrak...................................................................................... 17 or
3.- JOLASTK............................................................................................................................... 25 or
4.- EGUTEGIAREN ARABERAKO eskaintza bereziak........ 35 or
5.- FORMAZIOa ETA AHOLKULARITZA............................................................... 45 or
6.- GURE PRODUKTUAK............................................................................................ 57 or
1.- kultur zerbitzuak
IKUSKIZUNAK
Ikuskizunetan Euskal Herriko haur eta gazteei zuzendutako eskaintza zabala daukagu. Ikuskizunen helburu nagusia euskaraz gozatzea eta euskal kultura hedatzea da, betiere heziketa ardatz harturik. Ikuskizunen lan talde bat daukagu martxan ikuskizun berriak sortzeko eta moldatzeko.
JOLAS ETA TAILERRAK
Haurren autonomia, harremanak, euskara eta espazioaren erabileraren sustapena dute oinarri gure tailer eta jolasek. Herri guztietara moldatzen gara baita eskaera berezietara ere. Tailer bakoitza bi hezitzailek gidatzen dute, eta 2 edo 3 ordukoak izan daitezke. Hala ere, behar izanez gero, hezitzaile kopurua eta denbora ere moldatu daiteke.
Era askotako kultur zerbitzuak eskaintzen ditugu, eta proposamen berrietarako ere prest gaude.
HAUR ETA HELDUAK ELKARREKIN BURUTZEKO EKINTZAK
Gurasoei eta haurrei zuzendutako ekintza sorta da, hizkuntzaren transmisioa bultzatzea helburu duena. HonEz gain, familien arteko harremanak (komunikazioa, jolasak...) sustatu nahi dira, helduek eta haurrek elkarrekin gozatu dezaten.
JOLAS PARKEAK
Herri, auzo edota edozein eremutan haur eta gaztetxoendako ekintzen antolakuntza. Puzgarri, tailer, ikuskizun, jolas,... denetariko konbinazioak egin eta bezeroarekin batera diseinatuko da nahi den jolas parkea.
5
IPUIN KONTAKETA
Ipuin kontalariek balore ezberdinak landuz kontatzen dituzte ipuinak. Beharren eta eskarien araberakoak izaten dirabalioak: hezkidetza, aniztasuna, l a g u n t a s u n a , euskara, mitologia... Ipuin kontaketa amaitzerakoan haurren sorkuntza tailer bat egiten da.
KONTAKETA MITOLOGIKOA: mitologian barrena bidaiatu eta garai bateko pertsonaia ezberdinak ezagutzeko aukera eskaintzen digu.
TXONTXONGILOAK-AFRIKAREN MUNDUA
Txontxongilo emanaldia da. Ikuskizunari hasiera emateko ipuin bat kontatzen da: Afrika eta koloreak. Aktore batek ipuina kontatzen duen bitartean, clown batek, mural bat marrazten du. Ondoren, txontxongilo emanaldia eskaintzen da, Afrika eta Rakiren abenturak kontatuz. Gehienez 30
haur egotea gomendatzen da.
IKUSKIZUNAK
7
1 ordu
2 hezitzaile
45 min
2 hezitzaile
475E475E
1 ordu 15min
2 hezitzaile
ikuskizunak
8
ANTZERKIA
MUNDUA KOLORETAN
Pantxikek koloreekin egiten du amets. Ikuskizun hasieran haur bakoitzari ametsen kolore zati bat ematen die ibilbide guztian haurrak ere bere ametsaren partaide izan daitezen. Pantxikek bere bidea jarraitu eta kolore ezberdinekin jolasten du. Bideko koloreek sentsazio ezberdinak sortzen dizkiote, sentsazio hauek umeekin elkarbanatuz.
HAUR BERBENA
MUNDUAN BERBENA
Euskal Herriko haurrak munduan barrena murgilduko ditugu, Munduan Berbena ikuskizun parte hartzailearekin.Munduko jolas, kanta eta dantzez jai giroan gozatzeko berbena paregabea.
600E 575E
2 hezitzaile
1 ordu 15min
1 ordu 30min
2 hezitzaile
IKUSKIZUNAKKARAOKEA
Euskarazko betiko eta gaurko abestiak abesteko aukera, gorputza mugitzearekin batera giro alai eta dibertigarria sortuz. Haur eta gazteentzako aproposa, denetariko abestiekin adin tarte bakoitzarentzat egokiena aukeratu ahal izateko. Parte hartzaileek kantua aukeratu eta aurkezleen laguntzarekin animatuko da giroa.
600E
DISKO FESTA
Dj emanaldi martxosoa, 2 dinamizatzailez osatua, bata musika jartzen eta bestea haur eta gaztetxoak animatzen, dantza eta jolasen bitartez. Guztira ordu beteko saioa izango da.
575E
2 hezitzaile
2 hezitzaile
1 ordu 15min 1 ordu 30min
9
tailerrak
10
1.-BERRAMESTEN TAILERRAK: esperimentazio tailerra, sorkuntza tailerra, eraikuntza tailerra, makedo, etab.
2.-NATUR TAILERRAK: txorimaloak, txorientzako jan lekuak, naturako elementuekin sortutako eskulanak...
3.-ZIRKU TAILERRA SORTU ETA TREBATU: malabareak, kariokak, makila txinatarrak, xaboi ponpa erraldoiak,etab.
4.-BITXIGINTZA TAILERRA: abalorioak, papera, plastikoa eta bestelako materiala erabiliz.
5.-ITXURA ALDATZE TAILERRA: karetagintza, mozorrogintza, tatuaia, henna, gore tailerra, aurpegi margotzea eta ileapaindegia
6.-SUKALDE TAILERRA: taloak, pizzak, irabiakiak, bonboigintza, zurrupakiak, etab.
Haur zein gazteekin egin ahal izateko era guztietako tailerrak eskaintzen ditugu, edozein leku eta ezaugarritara moldatzeko aukerarekin. Tailerrak gaika multzokatuta daude baina guztiak konbinagarriak dira beraien artean.
tailerrak7-PAPEREZKO ESKULANAK: matxe papera, papiroflexia, liburu markatzaileak, markogintza, mandalak, etab.
8.-BIRZIKLATUZ SORTU: berrerabiltzeko materiala erabiliz egindako eskulanak.
9.-TXAPAK, PEGATINAK, KAMISETA APAINTZEA...
10.-ARTILEZKO ESKULANAK.
11.-ZIENTZIA TAILERRA.
12.-MOLDATUZ SORTU: buztingintza, etxeko plastilina, arto malutak, etab.
13-ARTELANAK: hondarrezko artelanak, muralgintza, graffiti, stensil, etab.
14.-IRRATI TAILERRA: irratsaioak sortzeko aukera.
2 ordu
2 hezitzaile400E
11
jolas tailerrak
1.-NATURAREKIN JOLASEAN: naturak eskaintzen dizkigun elementuekin jolastu eta sortu.
2.-KALEKANTOI:
kaleko elementuekin jolasean.
3.-GINKANAK
4.-JOLAS TRADIZIONALAK: betiko jolasak berreskuratuz jolastu.
5.-HERRI KIROLAK: sokatira, txingak, koxkol bilketa... guztia haurren neurrira sortutako materialaz.
Jolas tailer ezberdinak eskaintzen ditugu, kanpoalde zein barne espazioan egin daitezkeenak. Adin tarteka egon ez arren guztiz moldagarriak dira, bai adin tarteka egiteko edota adin tarte ezberdinak nahastu ahal izateko. Tailerrak gaika multzokatuta daude baina guztiak konbinagarriak dira beraien artean, baita aurretik aipaturiko tailerrekin ere, edozein konbinazio egin daiteke.
12
2 ordu
2 hezitzaile400E
jolas tailerrak6.-MUNDUKO JOLASAK:
munduko herrialde ezberdinetako jolasak ezagutzeko aukera.
7-BALANCE BIKE ZIRKUITUA:
hiru gurpildun trizikloarekin zirkuituan jolastuko da.
8.-JOLAS KOOPERATIBOAK:
elkarrekin eta elkarlanean jolasteko aukera.
9.-JOLAS ERRALDOIAK:
dimentsio handiko jolasak.
10.-AISIALDI BIRTUALA:
wii, xbox, guitar hero,...
13
aldakorra
ekintzaren
arabera
PREZIOA:
KONTSULTATU
haur eta helduak elkarrekin burutzeko ekintzak
1.-BIODANTZA: musika, dantza eta mugimenduaren bitartez bizipenak eragiten modu afektiboan.
2.-EUSKARAZKO KANTU ETA JOLASEN IKASTAROA: betiko zein gaur egungo kanta eta jolasak, denon artean disfrutatzeko.
3.-HAUR MASAJEA: haurren azala ukituz, haien gorputz eta emozioetara iritsi eta gure lotura afektiboak estimulatu eta sendotzeko ekintza.
4.-FAMILIA IRTEERAK: xede ezberdineko familia irteerak antolatzen ditugu.
5.-JOLAS PARKEAK: heldu eta haurrek batera gozatzeko jolas parkeak.
OHARRA: aipatutako hauez gain bestelako tailerrak ere familian burutu daitezke.
Ekintza mota hauek familian burutzeko ekintza aproposak dira. Euskara ardatz, familian ondo pasatzeko aukera eskainiz, jolas zein ekintza ezberdinak haur eta nagusiek parteka ditzaten.
14
aldakorra
ekintzaren
arabera
PREZIOA:
KONTSULTATU
jolas parkeakEra guztietako jolas parkeak antolatu eta diseinatzen ditugu. Beharren araberako diseinuak egiten ditugu, kanpo zein barne espaziotarako jolas parkeak, urtaroaren arabera alda daiteezkenak, baita adin tartearen arabera edota eskakizunaren arabera.
Jolas parke hauetan orain arte aipaturiko ikuskizun zein tailerrak txertatu daitezke eta horietatik at beste gauza ugari sartzeko aukera ere badago, haur eta gazteen gozamena bermatzeko.
Jolas parkean egon daitezkeen elementuak:
- Balance bikeak: kanpo zein barruko zirkuituak.
- Puzgarriak: adin tarte ezberdinetarako puzgarriak.
- Apar makina: aparraz gozatzeko festak.
- Hankapaloak eta jumpingak: altura ezberdinetan oreka lantzeko aukerak.
- Eskulanak: nahi den materiala erabiliz sortzeko eskulanak.
- Ikuskizunak: katalogoan aipatzen diren ikuskizun guztiak sartzeko aukera.
- Jolas ezberdinak: eskakizunen araberako jolasak.
- Ludotekak: txikitxoenentzako ludoteka txokoak. 15
2.- formazio tailerrakAdin guztiei zuzendutako formazio tailerrak eskaintzen ditugu baina batez ere haur eta nerabeei begirakoak. Multzo ezberdinetan banatu ditugu tailerrak, baina gura izanez gero bezero bakoitzak bere tailer konbinazioak egin ditzake, edo katalogo honetan agertzen ez diren tailerren bat gauzatzea nahi izanez gero berau sortu eta gauzatzeko aukera egongo litzateke, beti ere profesional baten laguntzaz.
ARTISAUTZASormena eta trebezia erabiliz eskuz gauza ezberdinak sortzen ikasteko aukera. Narrugintza, bitxigintza,...
KALEKO ARTEAKalean artea sortzen erakutsiko dizkiguten tailerrak, sormenarekin eta gogoarekin kaleak gure egin bait daitezke. Grafitigintza, muralgintza,...
ZIRKUANormalean zirkuan edo kalean ikusten ditugun oreka eta malabar jolasak ikasteko aukera paregabea.
KULTUR ADIERAZPENAKKultura ezberdinetako adierazpen kulturalak ezagutzeko aukera: dantza, musika eta denetarikoekin.
TEKNOLOGIA BERRIAKTeknologia berrietan trebatzeko aukera paregabea, gaur egungo teknologietan murgiltzeko afera.
BESTELAKOAKBeste mota bateko ikastaroak eta ikastaro berriak proposatzeko aukera.
SEXUALITATEAHaur, gazte zein helduei bideratutako tailerra, adin bakoitzera egokitua.
EUSKERAZ MINTZOAdin tarte guztietara moldatu daitekeen tailerra, euskararen motibazioari zuzenean lotua. Modu ludiko batean gure hizkuntzaren inguruko hausnarketara eramango gaituen tailerra.
17
formazio tailerrakARTISAUTZA:
LARRUGINTZA : larrua, orratza eta hariarekin edozein motako kartera, bitxi, etab. sortzen.
KANDELAGINTZA : parafina erabiliaz, usain eta kolore ezberdinetako kandelak eratzen.
XABOIGINTZA : glizerinarekin sor ditzagun xaboi mota ezberdinak, kolore eta usain desberdinekin.
MAKRAMEA : eskuz, hari edo soka txirikordatuz egin ditzagun gauza ezberdinak.
FIMO : fimoa moldatuz, bitxi, giltzatako, etab. sortzen.
FIELTRO : artilez egindako tela honek ematen dituen aukerak jorratzen gauza anitz sortzeko.
BITXIGINTZA : sor ditzagun neurrira egindako bitxiak material ezberdinak erabiliz.
KUSTOMIZAZIOA : arropak eraldatuz, diseinu berriak sortzen.
KALEKO ARTEA:
GRAFFITIGINTZA : spray-arekin artea egiten erakutsiko digun ikastaroa.
SERIGRAFIA : kustomiza ditzagun gure arropa edo osagarriak marrazki edota hitz joko ezberdinekin.
MURALGINTZA: mural bat diseinatu eta marraztuz gure sormena garatzen.
18
formazio tailerrakZIRKUA:
MALABAREAK ETA KARIOKAK : malabareak egiten eta kariokekin ibiltzen ikasteko tailerra.
HANKAPALOAK ETA JUMPINAK : alturan oreka mantenduz ibiltzeko ikastaroa.
MONOZIKLOA : gurpil bakar batean oreka mantenduz ibiltzen erakutsiko digun ikastaroa.
XABOI PONPAK : xaboi ponpa erraldoiak egiten ikasteko tailerra.
SLACKLINEA : 2 puntu zehatzen artean zinta bat jarrita oreka mantentzeko saioa.
KLOWN TAILERRA : denok gure barnean pailazo bat daukagulako, hau nola atera erakutsiko digun ikastaroa.
TELAK : esekitako bi telen artean orekarekin eta grabitatearekin jolasteko aukera.
OREKA : pelota erraldoi baten gainean oreka mantenduz ibiltzen ikasteko tailerra.
19
formazio tailerrakKULTUR ADIERAZPENAK: Jatorri ezberdinetako kulturak ezagutzeko aukera dantza, musika edota bestelakoekin
DANTZAK
PERKUSIOA
BERTSOLARITZA
HENNA
EUSKAL DANTZAK
AFRIKAR DANTZAK
FLAMENKOA
FUNKY / BREAK DANCE
TXALAPARTA
AFRIKAR PERKUSIOA
20
formazio tailerrakTEKNOLOGIA BERRIAK :
SOFTWARE LIBREAREN IKASTAROA
BIDEOGINTZA : bideoak sortu eta editatzen ikasteko tailerra.
PHOTOSHOP : argazkiak editatu edota kartelak egiteko ikastaroa.
BLOGAK SORTUZ : bakoitzaren interesetara egokitutako web orria egiteko ikastaroa.
ARGAZKIGINTZA: argi eta koloreaz jokatuz irudi ezberdinak hartzeko tailerra.
BESTELAKOAK:
ANTZERKIA : antzerkigintzan hasierako hastapenak emateko ikastaroa.
MAKILLAJE ARTISTIKOA ETA ILEAPAINDEGIA
MASAJEA: ukimenaz bata bestea ezagutzeko aukera paregabea.
KOMIKIGINTZA : marrazten ikasiz istorioak sortzeko ikastaroa.
21
aldakorra
ekintzaren
arabera
PREZIOA:
KONTSULTATU
formazio tailerrakSEXUALITATEA:
Gazte, guraso zein hezitzaileei zuzendutakoa, adin tarte bakoitzera egokituz.
Sexualitatearekin jolasten, jolasekin sexuatzen.
Sexualitateak eragin zuzena du haur, gazte zein helduen autoestimuan, auto-irudi eta harremanetan: nola bizi duten sexu genero identitatea, desira orientazioak, hormonak, autoestimulazioak, estereotipoen indarra, jolas erotikoak...
Tailer hau sexologian formatuta dagoen aditu batek landuko du, bera
izango da tailerraren sortzaile eta gidari.
22
aldakorra sexologian formatutako aditua
PREZIOA:KONTSULTATU
formazio tailerrakEUSKARAZ MINTZO:
Saio hauen helburua, hizkuntzaren transmisioan familiek duten garrantzia azpimarratzea da besteak beste. Honetarako, “Hesiak Gainditzen” dokumentala tresna gisa erabiltzen dugu.
Hau, euskara hurbiltzeko eta euskarara hurbiltzeko ahalegina egin zutenei eta egiten ari direnei esker ona adierazteko dokumentala da.
Saio hauetan, dokumentala ikusteaz gain dinamika eta hausnarketa ezberdinak proposatzen dira. Euskara maila kontuan hartuta modu batera edo bestera moldatu daiteke.
23
aldakorra parte hartzaileen arabera
PREZIOA:KONTSULTATU
3.- JOLASTK eta jolas aberatsakEuskarazko jolas eta jostailuak ezagutu, jolastu, gustukoak aukeratu eta ikasteko egitasmoak dira hauek. Jolasaren garrantzia azpimarratuz, antzinako eta gaur egungo ( atera berriak barne) jolasak eta jostailuak ikasi, probatu, sortu eta momentu bikainak pasatzeko saioak.
PROBATU ETA GOZATU
Atera berriak diren euskarazko jolas eta jostailuak ezagutu eta probatzeko aukera ematen digu ekimen honek.
JOLASTEGIA
Irakasle, guraso eta hezitzaileei zuzendutako saioak, jolasak ezagutu probatu eta manipulatzeko aukera, gai ezberdinak jorratzeko aukera ematen diguten bitartean.
LABORATEGIA
Gure kantu eta jolasak ezagutzeko aukera ematen digun ekimena, tailer eta jolas ezberdinen bitartez.
HITZALDIAK
Jolasen nondik norakoak azaltzen dizkiguten helduei zuzendutako hitzaldiak. Jostailuen berri edota hauek aukeratzean kontuan hartu beharrekoak ematen digutenak. Baita jolaserako espazioak lantzeko aukera emango digutenak ere.
TAILER PRAKTIKOAK
Garai bateko zein gaur egungo jostailuak sortzeko tailerrak dira hauek.
JOSTAILU TRUKE MERKATUA
Jostailu bat beste baten truke aldatzeko aukera emango digun merkatu antolatua.
25
jolastk
Ekimen honen helburua, atera berri diren eta euskarazkoak diren jostailuak, erosi edo eskatu aurretik, nolakoak diren, nola jolasten den eta gustuko dugun edo ez jakitea da.
Euskal argitaletxeek atera berri dituzten jostailuak izaten ditugu, baita beste mota bateko jostailuak ere: kooperatibo nahiz konpetitiboak, argibideak beti euskaraz ditugularik. Erakargarriak izateaz gain, material aproposa dute.
Adin tarteak kontuan izanik, adin tarte konkretu bati egokitutakoak izan daitezke edota 3 adin tarte ezberdinei egokituak.
Saio hauen hartzaileak adin tarte guztietakoak izan daitezke, nahiz eta gure proposamena haurrak helduekin gerturatzea izan. Ekimen honen onurak asko dira, tartean: familia giroan jolastu ahal izatea, harremanak estutzea, haur bakoitzaren beharrak eta gustuak jakiteko aukera izatea...
PROBATU ETA GOZATU
27
2 ordu
2 hezitzaile
400E
jolastkJOLASTEGIAHezitzaile, guraso eta irakasleei zuzendua. Atera berri diren
eta bakoitzaren interesekoak diren jostailuak ezagutu eta
probatzeko aukera.
Gai ezberdinak jostailuen bitartez lantzeko proposamenak
azaltzen ditugu. Euskarazko argitaletxeek atera berri dituzten
jostailuak eta argibideak euskaraz dituzten jostailuak erabiltzen
ditugu.
Gai ezberdinak lantzeko jostailuen ezagutza: hezkidetza,
ingurumena, kulturartekotasuna...
28
1 ordu 350E
2 ordu 400E
2 hezitzaile
jolastk
Gure jolas eta jostailuak ezagutu, jolastuz ikasi eta bi ordu ahaztezin igarotzeko parada.
- Euskal kantu eta jolasak
- Munduko jolasak
- Antzinako jolasak
- Jolas birtualak
- Birziklatutako jostailuak
- Jolas erraldoiak
LABORATEGIA
29
2 ordu
2 hezitzaile400E
JOLAS ABERATSAKHITZALDIAK
1.-NOLA AUKERATU JOSTAILU EGOKIA
.
2.-JOLASAREN ONURAK PERTSONAREN GARAPENEAN
Hitzaldi honetan jostailuek pertsonen garapenean duten eragina eta onurak aipatzen ditugu. Haurraren adina eta garapen etaparen arabera, jostailu mota egokiena zein izan daitekeen azalduz.
Pertsonaren garapen linguistikoan, sozialean, emozionalean,... jolasak dituen onurak adierazten ditugu hitzaldi honekin. Nola jolasten dugun eta nola jolastu beharko genukeen, eginiko ikerketen desberdinak oinarri hartuta.
Nolakoak izan beharko liratekeen kanpo zein barne espazioak? Azterketa praktiko baten bitartez, gure herrietako jolas guneak nolakoak diren aztertuko dugu. Jarraian, Euskal Herriko eta nazioarteko kanpo espazioko jolas gune ezberdinak jarriko ditugu ikusgai, hauen arteko ezberdintasunak ikus ditzagun eta honen inguruan hausnartzeko.
30
3.-JOLASERAKO BARNE ETA KANPO ESPAZIOAK
Olgeta zerbitzuarekin elkarlanean
1ordu 30min
hitzaldiaren emalea
450E
Garai bateko zein gaur egungo jostailuak sortzeko tailerrak dira hauek. Ez eskatu, ez erosi, .... SORTU!
Material birziklatu eta berrerabilgarriarekin norberak bere jostailua sortzeko aukera eskaintzen dugu. Beti ere, jostailuen erabilera bakoitzaren sormenaren arabera moldatu daitekeelarik.
1.-AITON-AMONEN JOLASAK:
baliabide gutxirekin jolasteko gai ziren eta gaur egun bezala edo hobeto pasatzen zuten. Ikasi eta sortu ditzagun garai bateko jostailuak.
2.- BIRZIKLATUTAKO JOSTAILUAK SORTZEN.
birziklatutako materialarekin jostailu berriak sortuko ditugu.
TAILER PRAKTIKOAK
jolas aberatsak
31
2 ordu
2 hezitzaile400E
JOLAS ABERATSAKJOSTAILU TRUKE MERKATUA
Etxeko jostailuak gustuko ez dituzulako, adin tartea
pasatu zaizkizulako edo erabiltzen ez dituzulako, trukatzeko
aukera eskaintzen dugu. Jostailu bat beste baten truke,
denei balio berbera emanez. Gure proposamenean, jostailu
belikoak eta sexu bereizketa egiten dutenak ez ditugu
onartzen. Beti ere, jostailuak osorik jasotzen direla
ziurtatuko dugu erabilgarriak izan daitezen.
Urtetik urtera jostailu ezberdinak izateko aukera
paregabea da, erosi gabe (berrerabiliz). Haurrak, jasotzen
diren jostailu guztien artean aukeratzeko parada izango
du.
32
egun bat 600E
2 egun 900E
2 hezitzaile
5.- EGUTEGIAREN ARABERAKO ESKAINTZA BEREZIAKUrtaroa kontutan izanda, eguraldi on edo txarra izanda ere ekintza ugari egin daitezkeelako, aukera ezberdinekin gozatzeko beta ematen dugu hurrengo egitasmoetan. Garaian garaiko egitasmoekin, esparru edo leku guztietara, baita nahietara ere moldatu gaitezke.
UDALEKU ITXIAK
Udalekuak dira uda garaian aisiaz gozatu, lagun berriak
egin eta gure egunerokotasunetik irtenda gauza berriak
ikasteko bitarteko egokienak.
UDALEKU IREKIAK
Opor garaian, herrian, euskaraz lagun artean jolasteko parada eskaintzen digute udalekuek . Haurren ezaugarri zein izaerara moldatuko den programazioaz herri eta naturaz gozatzeko aukera paregabea.
IGERILEKUAN BLAI
Uda garaian kanpo igerilekuetan egin daitezkeen ekintza desberdinen dinamizazioa, tailer eta jolas ezberdinekin.
FRESKURA EGITASMOA
Egitasmo honekin, igerilekuan, euskarazko produktu ezberdinen ezagutza eta erabilera sustatu nahi da. Aukera ezberdinen bitartez, udan ere euskaraz jolasteko eta irakurtzeko.
BUSTI NEGUAN IGERILEKUAN
Neguan ere igerilekuaz gozatu daitekeelako, igerileku
barruan egin daitezkeen ekintza ugariren dinamizazioa
eskaintzen dugu.
NEGULEKUAK
Neguko opor garaian euskaraz lagun artean jolasteko parada eskaintzen digute negulekuek 35
UDAUDALEKU ITXIAK
Udalekuak dira uda garaian aisiaz gozatu, lagun berriak egin eta gure egunerokotasunetik
irtenda gauza berriak ikasteko bitarteko egokienak. Hori uste dugu guk behinik
behin, hori dela eta urte asko daramatzagu udaleku ezberdinak antolatu eta egonaldi
ahaztezinak partekatzen.
Hezkuntza ez formalean lan egiteko testuinguru aproposak sortzea izaten da
udalekuak diseinatzerakoan lortu nahi izaten duguna. Adin tarte ezberdinentzako
udalekuak antolatzen ditugu, bakoitzaren neurrira eginak.
Berramesten proiektuko metodologia jarraituko da udalekuetan, haur zein gazteen
autonomia, espazioaren eraldatzea eta harremanak oinarri hartuta. Hezitzaileek behin
behineko programaketa bat prestatu arren, programaketa hau haur edo gazteekin batera
adostuko da, parte hartzea sustatuz eta beraien behar eta nahiak barnebilduz.
aukeran
parte hartzaileen arabera
PREZIOA:
KONTSULTATU
37
UDAUDALEKU IREKIAK
Opor garaian euskaraz lagun artean jolasteko parada eskaintzen digute udalekuek .
Ahal den heinean eraikinetatik kanpo burutzen ditugu ekintza guztiak eta haur eta gazteen parte hartzea bultzatu nahian, beraiei ematen diegu ekintzak proposatu, adostu eta aurrera eramateko ahalmena, hezitzaileak bidelagun izanik.
Haurren ezaugarri zein izaerara moldatuko den programazioa sortuko da. Beti ere, haurren parte hartzea bultzatuko dugu haurrei hitza eman eta asanbladak sustatuz, udalekuak guztion artean aurrera ateratzeko. Herriko txoko ezberdinak baliatuko ditugu jolaserako eta egingo diren ekintzak aurrera eramateko.
Gure apustua 2012an hasitako metodologiaren ildoa jarraitzea da, Berramesten proiektuaren oinarri diren haurren autonomia, espazioaren eraldatzea eta harremanak oinarri hartuta. Haurren parte hartzea sustatzeari eta beraien nahien araberako udalekuak sortzeari ekin genion orduan; kalean jolastuz, lau paretetatik haratago euskaraz mintzatuz, eta naturarekin harremanduz! Izandako esperientzia aberasgarriaren ondorioz, gaur egun ere horretan dihardugu.
. 38
aukeran
parte hartzaileen arabera
PREZIOA:
KONTSULTATU
2 ordu
2 hezitzaile
400E
39
UDA
1.- UR JOLASAK ZELAIAN: ur jolas ezberdinak egingo ditugu igerilekuko zelaietan: baldez balde, puxika jolasak...
2.- URETAN GOZATZEKO JOLASAK: ur jolas ezberdinak egingo ditugu uretan: slack linea erabiliz, uretako lasterketak, urpekaritza,...
3.- NATURAREKIN SORTUZ: naturako elementuak erabiliz eskulan ezberdinak egiteko aukera izango dugu, 3lerroan, dominoa,... OHARRA: tailerrak konbinagarriak dira beraien artean.
IGERILEKUAN BLAIUda garaian kanpo igerilekutan egin daitezkeen ekintza desberdinen dinamizazioa eskaintzen dugu. Haurren autonomia, harremanak, euskara, espazioa eta naturarekin dugun harremanaren sustapena dute oinarri gure tailer eta jolasek. Kasu honetan, egitasmo honen helburua, uda partean igerilekuan euskarazko jolas eta tailer hezitzaileak aurrera eramatea da. Guzti honetarako 3 ekintza mota proposatzen ditugu:
UDA
1.-EUSKARAZKO PRODUKTUEN MAILEGUTZA Euskarazko mahai jolas eta irakurgaien mailegutza zerbitzua.
2.- MATERIALA BERRERABILIZ SORTUTAKO ESKULANAK: Tarteka, egitasmoaren barnean, mailegutzan dauden material ezberdinekin tailerrak antolatzen ditugu, materiala berrerabiliz haur eta gazteen sormena pizteko.
FRESKURA EGITASMOAEgitasmo honetan euskaraz dauden produktu ezberdinen ezagutza eta erabilera sustatu nahi dugu. Adin tarte guztientzat, aukera ezberdinen bitartez ( jolastuz, irakurriz eta tailerretan parte hartuz) igerilekuan dauden momentu oro ongi pasatzeko aukera eskaini nahi genieke, udan ere euskaraz jolasteko eta irakurtzeko bideak eginez. Gaur egun norberak bere etxetik eramaten dituen arren, bertan eskura izateak duen erosotasuna eskainiz eta dohainik hartzeko aukera izatean, gerturatzen diren guztiengan eragin dezakegu eta eskaintza euskara hutsean izatean, euskaraz egitera animatu eta bideratu nahi ditugu.
40
aldakorra
ekintzaren arabera
PREZIOA:
KONTSULTATU
aldakorra
ekintzaren arabera
PREZIOA:
KONTSULTATU
NEGUABUSTI NEGUAN IGERILEKUAN
Neguan ere igerilekuaz gozatu daitekeelako, igerileku barruan egin daitezkeen ekintza
ugariren dinamizazioa eskaintzen dugu. Haur eta nerabeen autonomia, harremanak,
euskera eta espazioaren erabileraren sustapena dute oinarri gure tailer eta jolasek.
Egitasmo honetan negu partean, edota kanpoko igerilekuak itxita daudenean,
euskarazko jolas eta tailer hezitzaileak aurrera eramatea da gure helburua.
Haur eta gazteek, hezitzaileek dinamizatutako, jolas eta ekintza ezberdinak jarraituko
dituzte, beti ere igerilekuko arauak errespetatuz. Ekintza hau aurrera eramateko,
uretan jolasteko material ugari eskaintzen dugu, hauekin igerilekuaz gozatu eta
disfrutatzeko.
.
41
NEGUANEGULEKUAKNeguko opor garaian euskaraz lagun artean jolasteko parada eskaintzen dizkigute negulekuek.
Eguraldiak utzi ezkero, ahal den neurrian eraikinetatik kanpo burutzen ditugu ekintza guztiak, arropa egokiarekin negua ere kanpoaldeaz gozatzeko aukera paregabea delako. Haur eta gazteen parte hartzea bultzatu nahian, beraiekin batera egituratzen ditugu negulekuak, beraiei ematen diegu ekintzak proposatu, adostu eta aurrera eramateko ahalmena, betiere hezitzaileak bidelagun dituztelarik.
Honela partaideen izaera eta beharretara moldatuko da programazioa, hezitzaileek sustatutako asanbladen bidez negulekuak guztiok batera gauzatuko dira.
Gure apustua Berramesten proiektuaren oinarri diren haur eta gazteen autonomia, espazioaren eraldatzea eta harremanak oinarri hartuta lan egitea da eta hau gure egunerokoan txertatzea.
aukeran
parte hartzaileen arabera
PREZIOA:KONTSULTATU
42
45
5.- FORMAZIOa ETA AHOLKULARITZAHaur eta gazteekin erlazionatutako hainbat gai lantzen dituzten formazioak antolatzen ditugu, eskariaren arabera guztiak dira moldagarriak. Publiko anitz bati daude zuzenduta, guraso, hezitzaile, irakasle edota udalei. Formazioak gaika sailkatuta ditugu baina berauen artean uztartzeko aukera dago horrela eskatuz gero.
NERABEAK MINTZAGAI
-NERABEEN PARTE-HARTZEA SUSTATZENNola bilakatu nerabea subjektu aktibo
gizartean parte hartzeko?
- NERABEEN PARTEA-HARTZEA SUSTATZEN AHOLKULARITZA LANANerabeen parte-hartzea sustatzen den edo eta sustatu nahi den egitasmoetan laguntzeko
zerbitzua.
- NERABEEN PARTE-HARTZEA SUSTATZEN DINAMIZAZIO LANANerabeekin aurrera eraman nahi diren proiektu edo prozesuen dinamizazio lana, zerbitzua
eskatzen duenarekin elkarlanean.
HAURRAK MINTZAGAI
- HAURREN PARTE-HARTZEA SUSTATZENHausnartu dezagun haurren parte-hartzearen inguruan eta eskuratu praktikara eramateko
tresnak
- HAURREN PARTEA-HARTZEA SUSTATZEN AHOLKULARITZA LANAHaurren parte-hartzea sustatu nahi den
egitasmoetan laguntzeko zerbitzua.
- HAURREN PARTE-HARTZEA SUSTATZEN DINAMIZAZIO LANAHaurren parte-hartzea sustatzen den
egitasmoetan laguntzeko zerbitzua.
- NOLA EGIN LUDOTEKA PARTE-HARTZAILEAHaur eta helduek zer esana daukatelako ludotekan, hau nola koordinatu?
HEZITZAILEENTZAKO FORMAZIOAK
-UDAKELUETAKO HEZITZAILE ETA KOORDINATZAILEENTZAKO FORMAZIOAUdaleku ireki zein itxietarako hezitzaile eta koordinatzaileentzako formazio saioa, aisialdian aditu eta aritu batekin.
- HAUR ETA NERABEEKIN LANEAN ARI DIREN HEZITZAILEENTZAKO FORMAZIOAEskatzailearen beharren arabera landuko dira formazio hauek, eta hainbat gai jorratu eta praktikara eramateko aukera emango da.
formazio saioa
Nerabeak gaurdanik jendarte honetan bere lekua eskatzen duten subjektu aktibo eta biziak dira. Norabide horretan, nerabeen parte-hartzea ez da soilik aurrerapen demokratiko bat: behar bat bilakatu da. Parte-hartzeak, nerabea subjektu aktibo bezala kokatzen du gizartean.
Baina...
- Nola sustatu nerabeen parte-hartzea?
- Nola landu nerabeen parte-hartzea?
- Helduen zein motatako presentzia eskatzen dute nerabeek prozesu parte-hartzaile batean?
Ikastaro hauen helburuak nerabeen parte-hartzearen inguruko eduki teorikoen hausnarketa egitea, hezitzaile zein eragileei nerabeen parte-hartzea sustatzeko baliabide praktikoak eskaintzea eta horretan trebatzea dira.
NERABEEN PARTE-HARTZEA SUSTATZEN
47
4 orduko saioa
20 pertsonatik gorako saioetara 2 hezitzaile joango dira, prezioa kontsultatu
500E
8 orduko saioa 800E
AHOLKULARITZANERABEEN PARTE-HARTZEA SUSTATZEKO AHOLKULARITZA ZERBITZUA
Nerabeen parte-hartzea sustatzen den edota sustatu nahi den egitasmoetan
laguntzeko zerbitzua:
-Hobekuntzak proposatu.
-Prozesuaren diseinuan lagundu: Aholkularitza zerbitzu honetan hasierako
prozesuaren jarraipen zuzena egingo da, baita prozesuaren nondik
norakoetan, ebaluazioak burutuz.
Aholkularitza zerbitzu honetan gertuko harremana bermatzen da, aholkularitza zuzena eta konfidantzazkoa. Beharren edota eskakizunaren arabera egokituko da.
48
Beharren arabera egokituko
dira dinamizazio lanaren
ezaugarriak eta
iraupena, honekin
batera joango da
prezioa.
prezioa:kontsultatu
DINAMIZAZIO LANA
Nerabeekin aurrera eraman nahi diren proiektu edo prozesuen dinamizazio lana, zerbitzua eskatzen duenarekin elkarlanean.
- ASANBLADAK: denok batera, nerabeen hitza entzunaz burutuko dira, dinamizatzaile baten laguntzaz, guztien parte-hartzea bermatuz.
- TAILERRAK: nerabeen parte-hartzea sustatzeko tailer ezberdinak bultzatuko dira, dinamika eta jolas desberdinen laguntzarekin.
- BILERAK: Proiektuko hezitzaile eta koordinatzaileekin behar beste bilera dinamizatuko dira parte-hartzea sustatzeko behar diren dinamikak sortu eta harreman zuzena bermatzeko.
- EKINTZA EZBERDINAK: parte-hartzea ardatz duten behar beste ekintza dinamizatuko dira.
NERABEEN PARTE-HARTZEA SUSTATZEko DINAMIZAZIO LANA
49
Beharren arabera egokituko dira dinamizazio lanaren ezaugarriak eta iraupena, honekin batera joango da prezioa.prezioa:kontsultatu
HAURREN PARTE-HARTZEA SUSTATZENGaur egun, haurren parte-hartzea oso zabalduta dagoen kontzeptua da. Hala ere, badira gai honen inguruan sortzen diren hainbat galdera:
- Benetako parte-hartzeaz hitz egiten dugu?
- Haurrek beraiei eragiten dien gaietan soilik eman behar al dute iritzia? Edota bestelako gaietan ere bai?
- Nola egin liteke hori?
Formazioaren helburuak haurren parte-hartzearen inguruko eduki teorikoen hausnarketa egitea, hezitzaile zein eragileei haurren parte-hartzea sustatzeko baliabideak eskaintzea eta horretan trebatzea dira.
FORMAZIO SAIOA
50
4 orduko saioa
20 pertsonatik gorako saioetara 2 hezitzaile joango dira, prezioa kontsultatu
500E8 orduko saioa 800E
aholkularitza
Haurren parte-hartzea sustatzen den edota sustatu nahi den
egitasmoetan laguntzeko zerbitzua:
-Hobekuntzak proposatu.
-Prozesuaren diseinuan lagundu: Aholkularitza zerbitzu honetan
hasierako prozesuaren jarraipen zuzena egingo da, baita prozesuaren
nondik norakoetan, ebaluazioak burutuz.
Aholkularitza zerbitzu honetan gertuko harremana bermatzen da, aholkularitza zuzena eta konfidantzazkoa. Beharren edota eskakizunaren arabera egokituko da
HAURREN PARTE-HARTZEA SUSTATZEko AHOLKULARITZA ZERBITZUA
51
Beharren arabera egokituko dira dinamizazio lanaren ezaugarriak eta iraupena, honekin batera joango da prezioa.prezioa:kontsultatu
HAURREN PARTE-HARTZEA SUSTATZEko DINAMIZAZIO LANAHaurrekin aurrera eraman nahi diren proiektu edo prozesuen dinamizazio lana, zerbitzua eskatzen duenarekin elkarlanean.
-Asanbladak: denok batera, haurren hitza entzunaz burutuko dira, dinamizatzaile baten laguntzaz, guztien parte-hartzea bermatuz.
-Tailerrak: haurren parte-hartzea sustatzeko tailer ezberdinak bultzatuko dira, dinamika eta jolas desberdinen laguntzarekin.
-Bilerak: Proiektuko hezitzaile eta koordinatzaileekin behar beste bilera dinamizatuko dira parte-hartzea sustatzeko behar diren dinamikak sortu eta harreman zuzena bermatzeko.
-Ekintza ezberdinak: parte-hartzea ardatz duten behar beste ekintza dinamizatuko dira.
dinamizazio lana
52
Beharren arabera egokituko
dira dinamizazio lanaren
ezaugarriak eta
iraupena, honekin
batera joango da
prezioa.
prezioa:
kontsultatu
Formazioan eduki hauek landuko dira:
- Ludotekaren izaera
- Ludoteka parte-hartzaile baten ezaugarriak
- Helduen parte-hartzea ludotekan
- Ardatz metodologikoak
- Ebaluazioa
- Ekintzen proposamena
NOLA EGIN LUDOTEKA PARTE-HARTZAILEA
formazio saioa
53
4 orduko saioa
20 pertsonatik gorak
o saioetara
2 hezitzaile joango d
ira, prezioa
kontsultatu
500E
8 orduko saioa 800E
UDAKELUETAKO HEZITZAILE ETA KOORDINATZAILEENTZAKO FORMAZIOAUdaleku ireki zein itxietako hezitzaile eta koordinatzaileentzako formazio saioa,
aisialdian aditu eta aritu batekin.
Formazioan eduki hauek landuko dira:
-Hezitzailea, euskera suspertzailea.
-Helburu espezifikoen lanketa:
euskara, hezkidetza, kulturartekotasuna, espazioa, harremanak, autonomia..
-Baliabide ezberdinak:
jolas kooperatiboak, kuluturartekotasuna, euskal kanta eta jolasak, jolas ez
sexitak, ipuinak...
-Segurtasun arau minimoak
-Funtzioak eta rolak
formazio saioa
54
4 orduko saioa
20 pertsonatik gorako
saioetara
2 hezitzaile joango dir
a, prezioa
kontsultatu
500E
8 orduko saioa 800E
Formazio saio hauek eskatzailearen beharren arabera osatzen dira, taldearen
ezaugarri eta nahietara egokituz:
- Haur eta nerabeen parte-hartzea lantzeko estrategiak
- Autonomia
- Harremanak
- Kalea jolasleku
- Hezitzaile / helduen rola
- Beldurrak gainditzen
- Gatazken kudeaketa
- Aniztasunaren trataera
- Inklusioa lantzen
- Baliabide ezberdinak: jolas kooperatiboak, kulturartekotasuna, euskal kanta eta jolasak, jolas ez
sexitak, ipuinak..
HAUR ETA NERABEEKIN LANEAN ARI DIREN HEZITZAILEENTZAKO FORMAZIOA
formazio saioa
4 orduko saioa
20 pertsonatik gorako s
aioetara
2 hezitzaile joango dira,
prezioa
kontsultatu
500E
8 orduko saioa 800E
55
6.- GURE PRODUKTUAKEuskarazko liburu eta jolasak dira gure produktuak. Liburu batzuk itzuliak dira, beste batzuk elkarlanean sortutakoak baina guztietan haurra edo gaztea da oinarri, bere ongizatea, berau jendarte hobe baten hezteko proposamenak dira.
Jolasei dagokienez denetariko jolasak ditugu, haur eta gazteentzat, guztiak euskaraz eta balio jakin batzuk lantzeko asmoarekin sortuak.
LIBURUAK
BERDEAN HEZIHeike Freireren “Educar en Verde” liburua Irrien lagunak-en laguntzarekin euskarara ekarri duguna.
HAURREN HIRIAFrancesco TONUCCIren Haurren Hiria liburua Irrien lagunak, Hik Hasi eta Hazi Hezi aldizkarien laguntzaz argitaratutakoa.
KALEKANTOIEgunerokotasuneko hainbat egoeretan jolasteko jolasak batzen dituen bilduma.
OINHERRI LIBURUXKA BILDUMA (momentuz agortuta)Haur eta nerabeen parte-hartzea sustatzeko bost liburuxka
JOLASAK
SUABetidanik arrakasta izan duen eta euskal mitologiarekin
lotutako hainbat pertsonaia uztartzen dituen mahai jolasa.
BILA ETA PILABikote jolas eleanitza da (euskara, gaztelania, frantsesa,
ingelesa).
SALAMALEKUM EUSKAL HERRIAEuskera eta Hassaniera uztartzen dituen bikote jolasa.
57
liburuakBERDEAN HEZI
Txatxilipurdi Elkarteak argitaratzen duen 2.liburua da hau. Oraingoan Heike Freireren “Educar en Verde” liburua da euskarara ekarri duguna. Naturatik gero eta urrunago bizi garen egunotan naturara hurbiltzeko gonbidapena egin gura dugu liburu honen bidez.
“ Haurrek beharrezkoa dute natura. Berez zaie erakargarria. Naturarekiko kontaktuan, modu osasungarrian garatzen dira arlo guztietan: arlo fisikoan, emozionalean, mentalean, sozialean eta espiritualean. Aire zabalean eta biziarekiko interakzioan egotea (behintzat leku itxietan egoten diren bezain luzaro) haurren oinarrizko eskubidea izan (eta hala erabili) beharko litzateke gure gizarteetan.
Hori lortzeko bidean inplikatzeko prest dauden pertsona, guraso eta hezitzaile guztiei zuzenduta dago liburu hau.”
12e
59
HAURREN HIRIA
Francesco TONUCCIren Haurren Hiria liburuaren 2.edizioa da hau, Irrien lagunak, Hik Hasi eta Hazi Hezi aldizkarien laguntzaz argitaratutakoa.
Norberto Bobbiok hitzaurrean horrela dio:
“ Garai batean, orain ez asko, haurrak basoaren berldur ziren, han zeuden otso eta sorgin gaiztoak, hirian berriz, babespean sentitzen ziren. Orain alderantziz gertatzen da, hiria mehatxari bilakatu baita: grisa, oldarkorra, arriskutsua, izugarria. Liburu hau haurren munduaren, fantasia, sormen, askatasun, inteligentzia, bat-batekotasun, ideaia eta sentimenduen aberastasunaren etengabeko gorespena da.”
Euskarara ekarri dugu Francesco TONUCCI, komunitatearen biziberritzeak eta bestelako komunitate baten aldarriak hizkuntza berreskurapenarekin topo egiten dutelakoan.
10e
liburuak
60
KALEKANTOI
Egunerokotasuneko hainbat egoeretan jolasteko jolasak batzen dituen bilduma da hau. Jolasak norberaren edo lagun taldearen gustura eta irudimenera moldatzeko sortuak izan dira, baita espazio ezberdinek ematen dizkiguten aukera eta materialetara ere.
Liburuxka honek, guztira 41 jolas biltzen ditu, haurren egunerokotasunean oinarritutako 6 multzotan banatuta:
- BIDEJOLASEAN: etxetik eskolara bidean jolasteko.
- GORA JAIAXAK: herrietako jaiak dituzte iturri.
- HELDUAK POTEOAN ARI DIRA: helduen poteo aspergarrietan
umeek ere gozatu dezaten.
- ETA ORAIN BAZKARIA: bazkari amaigabeetan jolastekoak.
- BIZI BETE KALEA!: kaleko txoko ezberdinetara moldatutakoak.
- AMALURRA ERE LAGUN: naturak oparitzen dizkigun jolasak.
10e
liburuak
61
OINHERRI liburuxka bilduma (momentuz agortuta)
Haur eta nerabeen parte-hartzea sustatzeko bost liburuxka kaleratu ditugu, OinHerri lantaldea osatzen dugun eragileok ondu dugu proiektua. Haurren aisialdi parte-hartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra garatzeko asmoan beste urrats bat.
1.- HAURREN AISIALDI PARTE-HARTZAILEA, EUSKALDUNA,
HEZITZAILEA ETA HERRITARRA GARATZEN (Lorea Agirre).
2- NOLA SUSTATU HAURREN PARTE-HARTZEA IKUSPEGI
FEMINISTATIK (Urtxintxa Bizkaia).
3.- NOLA EGIN UDALEKU PARTE-HARTZAILEA (Amarauna)
4- NOLA EGIN LUDOTEKA PARTE-HARTZAILEA (Txatxilipurdi
Elkartea).
5.- PARKEAK BIZITZEKO MODU BERRIAK (Txusma Azkona eta
Alfredo Hoyuelos).
15e
4e
liburuak
62
liburuxka bakoitza:
sorta osoa:
SUA
Mahai jolas honetan, betidanik arrakasta izan duen, “Herriak itxi begiak” jolasa, euskal mitologiarekin lotutako hainbat pertsonaiarekin uztartu da. Euskal mitologia modu
librean erabili da jolasera moldatu ahal izateko.
1o urtetik aurrerako pertsonek jolasteko mahai jolasa 8-24 jakalarik parte hartu dezaketena.
BILA ETA PILA
Bikote jolas eleanitza da (euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa). Oinarrizko kontzeptuak marrazkiz jantzirik
agertzen dira. 5 urtetatik aurrera
jolasteko.
10e10e
jolasak
63
SALAMALEKUM EUSKAL HERRIRA
Jolas honen helburu nagusia da ume saharauien eta
euskal kulturaren arteko integrazioa. Binaka berdinak
diren 50 piezek osatzen
dute jolasa. Fitxetan,
marrazkiez jantzirik,
oinarrizko kontzeptuak
ageri dira Euskara eta
Hassanieraz
10e
jolasak
64
Edozein galdera edo zalantza izanez gero deitu edota idatziguzu, edozertan laguntzeko prest gaude:
65