Ondorea eta Munduko -...

25

Transcript of Ondorea eta Munduko -...

Page 1: Ondorea eta Munduko - centroderecursos.alboan.orgcentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1137/9-UNE-CUA-2__eu_.pdf · gizarte bizitzaren garapenari, kutsadurari, hirigintzari, basoen
Page 2: Ondorea eta Munduko - centroderecursos.alboan.orgcentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1137/9-UNE-CUA-2__eu_.pdf · gizarte bizitzaren garapenari, kutsadurari, hirigintzari, basoen

UNESCO eta Munduko Ondarea { }

{ }1

• Zer da Munduko Ondarea? 3

• Zein Munduko Ondare mota bereizten ditu UNESCOk? 4

• Zer da Munduko Ondarearen Konbentzioa? 6

• UNESCOk Munduko Ondare izendatzeko, zer baldintza bete behar dituzte kultur eta natur ondasunek? 9

• Zein da Munduko Ondarearen zerrendan sartzeko bidea? 13

• Zertarako balio du Munduko Ondarearen zerrendan egoteak? 15

• Zein da Munduko Ondarearen ikurra? 16

• Desagertzeko arriskuan dagoen Munduko Ondarea 17

• Zer erlazio dago Munduko Ondarea, bakea eta garapenaren artean? 19

• Zertan datza "Munduko Ondarea gazteen esku" programa? 21

• Orain, ea zer dakizuen Munduko Ondareari buruz 22

• Helbide erabilgarriak 23

UOndoreaUNESCO eta MundukoOndarea

Page 3: Ondorea eta Munduko - centroderecursos.alboan.orgcentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1137/9-UNE-CUA-2__eu_.pdf · gizarte bizitzaren garapenari, kutsadurari, hirigintzari, basoen

UNESCO eta Munduko Ondarea{ }

{ }2

© UNESCO Etxea, 2004

Háblame del Patrimonio Mundial liburuan oinarrituta. Ediciones UNESCO. 2001. Paris

Moldaketa: Monika Vázquez

Itzulpena: Bakun

Diseinua eta maketazioa: SERVISISTEM

Inprimaketa: GRAFICOLOR

Lege gordailua: BI-1442-01

Page 4: Ondorea eta Munduko - centroderecursos.alboan.orgcentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1137/9-UNE-CUA-2__eu_.pdf · gizarte bizitzaren garapenari, kutsadurari, hirigintzari, basoen

UNESCO eta Munduko Ondarea { }

{ }3

Munduko Ondarea kultur eta natur ondasunen multzoa da, gurearbasoengandik heredatu ditugunak, eta gaur egun arteko historia,ohiturak nahiz bizitzeko modua ulertzen eta ezagutzen laguntzendigutenak.

Munduko Ondarea gizakiak sortutako oroitzapen kolektiboen etaidentitatearen oinarria da, kultura, hizkuntza eta bizitzeko moduzehatz batekin identifikatzeko baliagarria dena.

Munduko Ondarea iraganetik jasotzen dugun legatua da, unean ber-tan bizi duguna, eta etorkizuneko belaunaldiei utziko dieguna.

Herri guztiek ezinbestean Munduko Ondarea zaindu behar dute;gure betebeharra da ondarea babestea eta gure seme-alabei ahaliketa egoera hoberenean uztea, eurek ondareaz gozatu eta iraganauler dezaten.

?Zer da munduko ondarea?

Page 5: Ondorea eta Munduko - centroderecursos.alboan.orgcentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1137/9-UNE-CUA-2__eu_.pdf · gizarte bizitzaren garapenari, kutsadurari, hirigintzari, basoen

UNESCO eta Munduko Ondarea{ }

{ }4

UNESCOk Munduko Ondare mota hauek bereizten ditu: kultur etanatur ondarea, eta ondasun mistoak.

Kultur Ondare Materiala:

• Monumentuak: eraikinak (etxeak, jauregiak, gotorlekuak,gurtzeko lekuak, fabrika zaharrak...) eskulturak, haitzuloeta-ko margoak, leku arkeologikoak etab.

• Hiriak, herriak eta auzoak.

• Gizakiak bakarrik egindako obrak, edo gizakiak naturarenlaguntzaz egindakoak, hala nola, hiri paisaiak, landa paisaiak...

Kultur Ondare Materiagabea:

Belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren kultur adierazpenaketa ohiturak dira. Kultur ondaretzat hartzen dira: hizkuntzak,kontakizunak, ipuin herrikoiak, musika, dantzak, arte martzia-lak, festak, sukaldaritza, artisautza...

Ondare mota hori 1989an sartu zen UNESCOren mundukoondarearen zerrendan, eta 2001ean, lehenengo aldiz, materia-gabeko eta ahozko ondarearen 19 maisu lan izendatu ziren.

Materiagabeko ondarea ez galtzeko, UNESCO euskarri fisi-koen bidez (soinua eta irudia) finkatzen eta hedatzen saia-tzen da, etorkizuneko belaunaldiei transmititzeko. Kulturatradizionalek balioa gal ez zezaten, UNESCOk Altxor bizi-dunak programa jarri zuen martxan. Programaren helbu-rua, alde batetik, artisauen lana onartzea da, haien maisu-tasuna nabarmenduz; eta, bestetik, artisauek etorkizunekobelaunaldiei lanbidea irakastea.

?Zein Munduko Ondare motabereizten ditu UNESCOk?

Kultur ondarea

Page 6: Ondorea eta Munduko - centroderecursos.alboan.orgcentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1137/9-UNE-CUA-2__eu_.pdf · gizarte bizitzaren garapenari, kutsadurari, hirigintzari, basoen

UNESCO eta Munduko Ondarea { }

{ }5

• Egitura fisikoak eta biologikoak: hala nola, glaziarrak, irlak,haitzuloak, basoak, mendiak...

• Desagertzeko arriskuan dauden animalia eta landareen habita-tak, besteak beste, koralezko arrezifeak, baso tropikalak, ingu-rune hezeak etab.

• Zorrozki mugatutako natur inguruneak: esaterako, parkenazionalak.

UNESCOk "kultur paisaiak" ere barne hartzen ditu. Paisaiahoriek naturaren eta gizakiaren arteko bat-egite harmonia-tsuaren adierazgarri dira. Herriek ingurunearekin izandakoerlazio luzearen emaitza dira eta gizakiaren sormena erakustendute. Paisaia horien adibide argiak dira Filipinetako mendikate-ko terrazetako arroz soroak: badira 2000 urte biztanleakmendi hegaletako terrazetan arroza landatzen hasi zirenetik.

Natur ondarea

balio aparta dute, natur nahiz kultur ondarea bateratzen baiti-ra bertan. Ondasun misto baten adibide argia dugu PerukoMachu Pichu jainkotegia. 2.430 metroko garaieran dago, basotropikalaren erdian, leku menditsu batean. Inka inperioko giza-kiaren sortze lan ikusgarriena izan zen. Bertan harresiak, terra-zak eta arrapalak daude, guztiak ere arrokan zizelkatuak; arro-karen osagarri naturalak balira bezala.

Ondasunmistoek

Page 7: Ondorea eta Munduko - centroderecursos.alboan.orgcentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1137/9-UNE-CUA-2__eu_.pdf · gizarte bizitzaren garapenari, kutsadurari, hirigintzari, basoen

UNESCO eta Munduko Ondarea{ }

{ }6

Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak(UNESCO) 1945ean sortu zenetik, helburu hau izan du: munduosoko kultur era natur ondarearen identifikazioa, babesa eta zaintzasustatzea, altxor unibertsala baita.

UNESCOren 1972ko Biltzar Nagusian, erakunde horretako herrial-deek ahalegin bateratu bat beharrezkoa zela erabaki zuten, arris-kuan zeuden kultur eta natur ondasunak –parkeak, zuhaitzak, ani-maliak, hizkuntzak...- babesteko eta etorkizuneko belaunaldieitransmititzeko.

Erabaki horren ostean onartu zuen UNESCOk, 1975ean, MundukoOndarearen Konbentzioa. Hasieran, 20 estatuk sinatu zuten, baina,gaur egun, jada 178 estatuk izenpetu dute.

Konbentzioa 38 artikuluz osatutako dokumentu bat da eta bertanezartzen da UNESCOren eta herrialde kideen partaidetza markoa.Herrialde horiek Munduko Ondarea babestuko dute, ekonomia etagizarte bizitzaren garapenari, kutsadurari, hirigintzari, basoen suntsi-ketari, gehiegizko turismoari eta abarri aurre egiteko.

2003an UNESCOren Konferentzia Nagusian Kultura Ondare Ez-materiala babesteko Konbentzioa onartu zen, baina estatu kideekez dute oraindik orain berretsi.

?Zer da Munduko OndarearenKonbentzioa?

Page 8: Ondorea eta Munduko - centroderecursos.alboan.orgcentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1137/9-UNE-CUA-2__eu_.pdf · gizarte bizitzaren garapenari, kutsadurari, hirigintzari, basoen

UNESCO eta Munduko Ondarea { }

{ }7

UNESCOk egitura honi esker jarri du martxan konbentzio hori:

Estatuen Batzar Nagusia

Biltzar hori bi urtean behin elkartzen da UNESCOren Batzar Oro-korrean, eta Munduko Ondarearen Batzordeko estatu kideakaukeratzen ditu; 6 urteko agintaldia dute. Halaber, UNESCOkMunduko Ondareak babesteko dituen funtsen jarraipena egitendu (funts horiek herrialde kide bakoitzak UNESCOri egiten diondiru ekarpenari esker lortzen dira) eta egin beharreko jarduerakzehatzen ditu.

Estatuen Batzar Nagusia

Munduko OndarearenBatzordea

Munduko OndarearenMahaia

ICOMOS UICN ICCROM

Ondareetanadituak

Munduko Ondare Zentroa

Page 9: Ondorea eta Munduko - centroderecursos.alboan.orgcentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1137/9-UNE-CUA-2__eu_.pdf · gizarte bizitzaren garapenari, kutsadurari, hirigintzari, basoen

UNESCO eta Munduko Ondarea{ }

{ }8

Munduko Ondarearen Batzordea

UNESCOko estatu kideen ordezkariez osatutako erakundea da. Mun-duko Ondarearen Konbentzioko artikuluak ezartzeaz arduratzen da,eta, horretaz gain, munduko hainbat lekutako Munduko Ondarearenzerrenda diseinatzen du, zerrenda horretan sartzeko irizpideak zehaz-ten ditu eta estatuen eskaerak jaso eta aztertzen ditu. Gaur egun,zerrenda hori 134. Estatu kidetako 788 ondasunek osatzen dute (611kulturalak, 154 naturalak eta 23 mistoak).

Batzordeak idazkaritza baten laguntza ere badu, Munduko OndareZentroa, hain zuzen ere. Idazkaritza horren ardura da egunerokokudeaketa egitea, batzordeko bilerak antolatzea, eskaera txostenenjarraipena egitea, eta UNESCOk munduko ondarea babesteko egitenduen lana hedatzea eta horri buruzko sentsibilizazioa lortzea.

Munduko Ondarearen Mahaia

Batzordeko zazpi kidek osatzen dute mahai hori eta batzordearenlana prestatzeaz arduratzen dira.

Ondareetan adituak

Hiru erakundek ematen dizkiote aholkuak batzordeari, guztiak ereondareetan adituak, eta beren ezagupenak UNESCOren zerbitzurajartzen dituzte.

– ICOMOS, Monumentu eta Lekuen Nazioarteko Kontseiluak kul-tur ondasunari buruzko aholkuak ematen ditu;

– UICN, Izadia eta bere Baliabideak Zaintzeko Nazioarteko Batasu-na natur ondaretan espezializatuta dago;

– ICCROM, Kultur Ondasunak Zaintzeko eta BerriztatzekoNazioarteko Ikerketa Zentroak kontserbazio sistemei buruz-ko ezagutza zabala du.

Page 10: Ondorea eta Munduko - centroderecursos.alboan.orgcentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1137/9-UNE-CUA-2__eu_.pdf · gizarte bizitzaren garapenari, kutsadurari, hirigintzari, basoen

UNESCO eta Munduko Ondarea { }

{ }9

Nahiz kultur edo natur ondasunak izan, BAKARRAK, ORDEZKA-EZINAK eta BENETAKOAK izan behar dute:

BAKARRA: munduko leku bakar batean dauden ondasunak direlaesan nahi du. Kanbodiako Angkor tenpluak eta Egiptoko Kheops Pira-mide Handia dira leku bakarren adibidea argiak.

ORDEZKAEZINA: ondasun horiek suntsituz gero, konpontzea ezinez-koa litzatekeela esan nahi du. Esate baterako, natur ondasun batsuntsitzen bada, baso tropikal bat adibidez, nahiz eta aurrerapen tek-nologikoak erabili, baso adituek ezingo lukete inoiz baso tropikal ber-dina eraiki.

BENETAKOA: berriztatze lan handirik egin ez zaien eta mendeetanzehar aldaketarik edo desnaturalizaziorik izan ez duten ondasuneiesaten zaie "benetakoak", hau da, eraiki ziren moduan edo sortuziren moduan irauten dutenak.

Kultur ondasunei dagokienez, hiru baldintza horietaz gain, irizpidehauek eskatzen dira:

1. Gizakiak sortutako maisu lana izatea: Taj Mahal (India), adibi-dez, Agran, 1631 eta 1648 urte artean, Shah Johan enperadorea-ren aginduz eraikitako marmol zurizko mausoleo erraldoia da;gustukoen zuen emaztearenganako maitasunak inspiraturik,haren oroitzapena gordetzeko egin zuen eraikin hori. Indiako artemusulmanaren altxorra da Taj Mahal; mundu osoan interesa sor-tzen duen Gizakiaren Ondarearen maisulanetako bat.

2. Denboraldi edo kultur eremu zehatz batean, eraginenhartu-eman baten adierazgarri izatea (monumentuen arki-tektura, hirien antolakuntza, paisaien sorrera...) DanimarkakoRoskilde katedrala da horren adibide argia; XII. eta XIII. mende-

?UNESCOk Munduko Ondare izendatzeko, zer baldintza betebehar dituzte kultur eta naturondasunek?

Page 11: Ondorea eta Munduko - centroderecursos.alboan.orgcentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1137/9-UNE-CUA-2__eu_.pdf · gizarte bizitzaren garapenari, kutsadurari, hirigintzari, basoen

UNESCO eta Munduko Ondarea{ }

{ }10

en artean eraiki zuten, eta adreiluekin eginiko Eskandinaviakolehen katedral gotikoa izan zen. Ondorioz, Europako iparralde

guztian estilo horretako katedralak eraikitzen hasi ziren.

3. Kultur usadio baten edo zibilizazio baten adieraz-garri bakarra edo tokiz kanpokoa izatea, bai desager-tuta, bai bizirik egonda ere. Adibidez, Aljerian, Beni-

Hammadeko Kalaa inguru menditsuan, Hammanid emirrenlehen hiriburuko hondakinak gorde dira, 1007ean sortuaeta 1152an suntsitua. Gotortutako hiri musulman baten iru-dia da; bertan dago Aljeria osoko meskita handienetako

bat.

4. Gizakiaren historiako denbo-raldi esanguratsu bateko erai-kuntza estilo baten edo paisaiamota berezi baten erakusgarriizatea. Esate baterako, Bagerhathiri/meskita historikoa dugu, Ban-gladeshen. Antzinako hiria daBagerthat, XV. mendekoa, hain

zuzen ere, Ulugh Khan Jahan jeneralturkiarrak sortua. Bertako egiturek garai

hartako maisutasun teknikoa erakusten digute,eta, gainera, hainbat eta hainbat meskita eta monumentu islamiardaude, horietako asko adreiluz eraikiak.

Page 12: Ondorea eta Munduko - centroderecursos.alboan.orgcentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1137/9-UNE-CUA-2__eu_.pdf · gizarte bizitzaren garapenari, kutsadurari, hirigintzari, basoen

UNESCO eta Munduko Ondarea { }

{ }11

5. Kultura baten erakusgarri den giza eraikuntza baten ereduizatea. Santa Cruz de Mompox (Kolonbia) dugu adibide argi bat.Mompox funtsezkoa izan zen espainiarrek Hego Amerikako iparral-dea konkistatu zutenean. Eraikin gehienek jatorrizko funtzioabetetzen dute oraindik, eta oso ondo erakusten digute nolakoaizan zen hiribildu kolonial espainiar bat.

6. Harremana izatea gertaerekin, bizirik dirauten usadioekin,sinesmenekin, aparteko lanekin, etab. Esaterako, badira 40.000urte Kakaduko parke nazionalean, Australian, jendea bizi dela.Neolitotik gaur egun arteko aztarnak daude bertan. Margoei etapiktogramei esker, historian zehar gizakiak erabili dituen teknikaketa izan dituen jokabideak ikus ditzakegu.

Natur ondareari dagokionez, baldintza hauek eskatzen dira:

1. Lurraren biziaren aro baten lekuko izatea: KanadakoMendi Harritsuetako parkean, Burgess Shaleko fosilak, esatebaterako; bertako mendi tontorrak, glaziarrak, lakuak, ur jau-ziak, kanoiak eta itsas fosilen aztarnategi bat oso lagungarriakizan dira Lurraren bizitzaren eboluzioa ulertzeko.

Page 13: Ondorea eta Munduko - centroderecursos.alboan.orgcentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1137/9-UNE-CUA-2__eu_.pdf · gizarte bizitzaren garapenari, kutsadurari, hirigintzari, basoen

UNESCO eta Munduko Ondarea{ }

{ }12

2. Ekosistemen eboluzioaren eta garapenaren erakusgarri iza-tea. Kenya mendiko ohian naturala Afrikako bigarren gailurrikaltuena da. Antzinako sumendi bat da, gaur egun itzalita dago etapaisaia desberdin asko eskaintzen dizkigu; besteak beste, apartekoedertasuna duten glaziar eta basoak. Bertako floraren eboluzioaeta ekologia ingurunearekiko moldaeraren eredu garbiak dira.

3. Aparteko edertasuna duten lekuak izatea: Wuyi mendian(China), aparteko edertasuna duten paisaiak ikus ditzakegu,Bederatzi Meandroetako errekako arroilak, esaterako. Bertanbizi dira antzinako hainbat espezie, horietako asko endemikoak;horregatik, biodibertsitatearen kontserbaziorako apartekotzathartzen da.

4. Biologia dibertsitatea kontserbatzeko habitat naturalesanguratsu eta garrantzitsu bat izatea. Zeelanda BerrikoIrla Subantartikoak bost artxipelagoz osatuta daude eta Antarti-koko uren eta ur subtropikalen elkargunean daude; horri esker,aberastasun biologiko handia dute: planktona, itsas hegaztiak,pinguinoak... Kanadako Wood Bufalo parke nazionala ere aipa-garria da, bertan baitago Amerikako bisonte askeen populaziohandiena.

Page 14: Ondorea eta Munduko - centroderecursos.alboan.orgcentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1137/9-UNE-CUA-2__eu_.pdf · gizarte bizitzaren garapenari, kutsadurari, hirigintzari, basoen

UNESCO eta Munduko Ondarea { }

{ }13

?Zein da Munduko Ondarearenzerrendan sartzeko bidea?

Estatukideak

Estatu bakoitzak bere lurraldetakokultur eta natur ondasunen zerren-da egiten du, betiere, ondasunhoriek aparteko balio unibertsalabadute. Ondoren, baliotsuena iru-ditzen zaiena eta munduko ondare-aren zerrendan sartzeko aukerakdituena hautatzen dute. Espainia-ren kasuan, urtero autonomia erki-dego bakoitzak bere proposamenaegiten du, eta Ondarearen Espainia-ko Kontseiluak (erkidego bakoitze-ko kide banak osatutako kontsei-lua) horietako bat hautatzen du.Kandidatura bakoitzarekin espe-diente zehatz bat aurkeztuko da;bertan azalduko dira ondasunhorrek zergatik duen balio uniber-tsala eta zainduta eta babestutaegon daitekeen frogak aurkeztukodira (horri buruzko legedia, egoeraonean iraunarazteko erabiliko denfinantzazioa, langileak...)

MundukoOndareZentroa

Estatu kideen eskaerak jaso etaberrikusten dituzte, guztia dagoelaziurtatzeko. Ondoren, adituen era-kundeetara bidaltzen dituzte.

Page 15: Ondorea eta Munduko - centroderecursos.alboan.orgcentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1137/9-UNE-CUA-2__eu_.pdf · gizarte bizitzaren garapenari, kutsadurari, hirigintzari, basoen

UNESCO eta Munduko Ondarea{ }

{ }14

ICOMOS eta UICN

Espedienteak aztertzeaz eta ebalua-tzeaz arduratzen dira. Horretaz gain,kandidaturetako lekuak bisitatzendituzte, zein egoeratan dauden ikus-teko, eta txosten tekniko bat egitendute Munduko Ondarearen Mahairabidaltzeko.

MundukoOndarearen

Mahaia

Mahai horretako zazpi kideek espe-dientea eta adituen erakundearentxostena aztertzen dituzte. 1972kokonbentzioan ezarritako baldintzakbetetzen dituztela eta ondareababesteko baldintza juridikoakdituela ziurtatzen dute. Hori guztiaegin ondoren, batzordeari aholkuakematen dizkie.

MundukoOndarearenBatzordea

Estatu kideetako 21 ordezkariek egi-ten dute kandidaturen azken hauta-keta: atzeratu, baztertu edo onartuegin ditzakete. Onartuz gero, ondareazuzenean Munduko Ondarearenzerrendan sartuko da. Batzordeakzerrena horren bidez, munduan hain-bat kultur eta natur ondasun daudelaerakutsi nahi du.

Page 16: Ondorea eta Munduko - centroderecursos.alboan.orgcentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1137/9-UNE-CUA-2__eu_.pdf · gizarte bizitzaren garapenari, kutsadurari, hirigintzari, basoen

UNESCO eta Munduko Ondarea { }

{ }15

"Munduko Ondare" izendapenak balio handia du, eta oso entzuteona ematen du.

Zerrendako ondasun guztiak nazioarteko babesa izaten dute.

UNESCOk diru partida jakin bat du Estatu kideei lagundu ahal izateko.Teknikoak eta adituak bidaltzen ditu ondasunak dauden lekuetara,ikerketak egiten ditu eta dirulaguntzak ematen ditu.

Horretaz gain, fondo berezi bat du, larrialdi neurrietarako gordeta;askotan, hondamendi naturalak gertatutakoan erabili izan dira.

?Zertarako balio du MundukoOndarearen zerrendan egoteak?

Page 17: Ondorea eta Munduko - centroderecursos.alboan.orgcentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1137/9-UNE-CUA-2__eu_.pdf · gizarte bizitzaren garapenari, kutsadurari, hirigintzari, basoen

UNESCO eta Munduko Ondarea{ }

{ }16

Michel Olyffek diseinatu zuen, eta kultur eta natur ondasunen elkarre-kiko mendekotasunaren ikurra da: erdiko laukia gizakiak sortutakoirudi geometriko bat da, eta zirkuluak natura irudikatzen du; biak ereestuki lotuak daude.

Ikurra borobila da, Lurra bezala, eta aldi berean babesa sinbolizatzen du.

?Zein da Munduko Ondarearen ikurra?

Page 18: Ondorea eta Munduko - centroderecursos.alboan.orgcentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1137/9-UNE-CUA-2__eu_.pdf · gizarte bizitzaren garapenari, kutsadurari, hirigintzari, basoen

UNESCO eta Munduko Ondarea { }

{ }17

Munduko Ondarearen Batzordeak arriskuan dagoen munduko onda-rearen zerrenda egin du; gaur egun, munduko 33 leku agertzen dira.

Hainbat arrazoi daude leku horiek arriskuan egoteko: gerrak, arretaeta zaintza falta, materialen ahultasuna, ezkutuko ehiza, debekatuta-ko artzaintza, desertifikazioa, turismoa...

Adibide hauek aipa daitezke: Jerusalemgo hiri zaharra arriskuan dago;hiriaren garapena kontrolatuko duen eta egoera onean gordeko duenakordio politikorik lortzen ez bada. Tombuctú hiria, Malin, desertifi-katze arriskuan dago; eta Chan Chan, Peruko esparru arkeologikokopezozko eraikinak, erortzeko arriskuan daude.

Egoera hori ikusita, Munduko Ondarearen Batzordeak hainbat ekin-tza antolatzen ditu: nazioarteko sentsibilizazio kanpainak iritzipublikoa mobilizatzen dutenak; lekuan bertan esku hartzen dubabes teknikoa eta ekonomikoa eskainiz; eta agintari esku-

DDesagertzeko arriskuan dagoenMunduko Ondarea

Page 19: Ondorea eta Munduko - centroderecursos.alboan.orgcentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1137/9-UNE-CUA-2__eu_.pdf · gizarte bizitzaren garapenari, kutsadurari, hirigintzari, basoen

UNESCO eta Munduko Ondarea{ }

{ }18

dunekin bitartekari lanak egiten ditu, ondareak babesteak duengarrantziaz ohartarazteko. Esate baterako, orain dela hamar urte,batzordea Nepaleko gobernuaren eta Garapenerako Asiako Bankua-ren arteko bitartekari lanak egin zituen Chitwango Errege Parkea sal-batzeko. Parke horretako aberastasunik handiena Rapti ibaian biziziren 400 errinozeronte adarbakar ziren. Animalia horiek desagertze-ko arriskuan zeuden, ibaiko uraren jaitsiera zela eta. Hori konpontze-ko, ibaia desbideratu beharra zegoen. Azkenean, bertako erakundeakespezie hori babestearen balioaz konturatzea lortu zuten, eta ibaiadesbideratzeko proiektu bat egin zen; horrela, errinozeronteak salba-tu ahal izan zituzten.

Gainera, UNESCOk babeserako konbentzio bereziak ditu, desagertze-ko arriskuan dauden eremuetarako. Azkenekoa Urpeko Ondare Kultu-ralaren Babesari buruzko Konbentzioa izan da, 2001eko urrian ados-tua, urperatutako hondakinen lapurretak ekiditeko. Urpean, oraindikaurkitu gabe, hiru milioi ontzi inguru daudela kalkulatzen da, etahoriek arkeologoek aztertzea nahi da, eta ez antzinako gauzen trafi-katzaileen eskuetan gelditzea.

Horretaz gain, UNESCOk arte objektuen esportazioa, inportazioa etalegez kanpoko salmenta deuseztatu nahi ditu; horretarako, lapurtuta-ko kultur ondasunak bilatzen ditu (museoetako objektuak, gurtzalekuetakoak, arkeologi indusketetakoak...), eta aurkitutakoan jatorriz-ko herrialdeetara bidaltzen ditu.

Page 20: Ondorea eta Munduko - centroderecursos.alboan.orgcentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1137/9-UNE-CUA-2__eu_.pdf · gizarte bizitzaren garapenari, kutsadurari, hirigintzari, basoen

UNESCO eta Munduko Ondarea { }

{ }19

Esoporen esanetan, hizkuntza altxor bat, eta, aldi berean, oztopo batda, pertsonak gerturatu baititzake, bai eta urrundu ere. Turismoariburuz ere gauza bera esan genezake. Urtero milioika pertsona mugi-tzen dituen jarduera da turismoa. Munduko Turismo Erakundearenarabera, 2020 urtean, 1500 milioi nazioarteko turista mugituko diraherrialde batetik bestera. Turista horietako askok bisitatuko dituzteUNESCOk munduko ondare izendatutako lekuak.

Turismoa egitea aukera ezin hobea daelkar ezagutzeko eta herrien artekoharremanetarako nahiz ulermenerakoaukera ezin hobea da. Aldi berean, turis-moa diru iturri garrantzitsua da, baita

herrialde askoren ekonomiaren oina-rria ere.

Ez dugu ahaztu behar, hala ere,turismoak alde kaltegarriak ereizan ditzakeela. Esate baterako,turistek bisitatutako lekuak gutxizaintzeak, parke naturaletan jende

gehiegi pilatzeak, zakarrakbotatzeak eta gurtza lekuetan

altuegi hitz egiteak mundu-ko ondarea honda deza-kete. Beharrezkoa daturistak ohar daitezelamunduko ondarea babes-tu behar dela eta horren

garapen iraunkorragarrantzitsua dela.

Kultur eta naturondarearen ondasunak

kudeatzen dituztenekondarea kontserbatzeko

baliabide teknikoak eta

?Zer erlazio dago Munduko Ondarea,bakea eta garapenaren artean?

Page 21: Ondorea eta Munduko - centroderecursos.alboan.orgcentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1137/9-UNE-CUA-2__eu_.pdf · gizarte bizitzaren garapenari, kutsadurari, hirigintzari, basoen

UNESCO eta Munduko Ondarea{ }

{ }20

giza baliabideak bermatu behar dituzte (parke naturalei dagozkie-nez; basozainak, etologoak...; kultur ondareari dagokionez, arkitek-toak, hirigileak...) eta ondarea nola erabiltzen den kontrolatu behardute kalterik egon ez dadin. Turistek bisitatzen duten lekuari buruz-ko informazioa izan behar dute, leku horiek errespetatu eta ondareakontserbatzen lagundu. Horrela bakarrik bermatu ahal izango dieguhurrengo belaunaldiei gure ondarea.

Globalizazioaren eraginpean dagoen mundu honetan, ezinbestekoada herrien entitateari, desberdintasunei, hizkuntzei eta ezagupeneieustea. Ingurumenaren kontrako erasoen aurrean, garapen iraunkorrabultzatu behar da, datozen belaunaldiei natura egoera onean uzteko;gorrotoari eta gerrei aurre egiteko, herriek elkar ulertu behar dute,elkar hobeto ezagutuz.

Herri bakoitzak eta giza talde bakoitzak bere kultura du, eta guztiakdira balio handikoak.

Munduko ondarea, natur nahiz kultur ondarea, ondare materialanahiz materiagabea, guztiona da eta guztiok zaindu behar dugu.

Page 22: Ondorea eta Munduko - centroderecursos.alboan.orgcentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1137/9-UNE-CUA-2__eu_.pdf · gizarte bizitzaren garapenari, kutsadurari, hirigintzari, basoen

UNESCO eta Munduko Ondarea { }

{ }21

UNESCOk aitortzen du Munduko Ondarearen babesa ez dela estatuenarteko bileretan bakarrik eztabaidatu behar, beharrezkoa dela etorki-zuneko belaunaldiak, mundu osoko haurrak eta gazteak, hezkuntzaprogramen bidez kontzientziatzea.

Horregatik, Munduko Ondarearen Zentroak eta UNESCOrekinElkartutako Eskola Sistemaren Sareak, 1994an, "Munduko Ondareagazteen esku" proiektua jarri zuen martxan, gazteei beren kezkakazaltzeko aukera emateko eta natur eta kultur ondarearen kontser-bazioan nahiz balorizazioan parte hartzeko. Gaur egun proiektuhorretan 130 estatu daude.

Proiektu hori garatzeko material didaktikoa argitaratu da hainbathizkuntzatan. Horri esker, Munduko Ondareari buruzko irakas-kuntza ikasketa planetan sartuko da. Horretaz gain, gazte topa-ketak, udako kanpamenduak eta ondarearen kontserbazioariburuzko gazteentzako ikastaroak antolatzen dira. Proiektuarihasiera eman zitzaionetik, bost nazioarteko topaketa egin dira;bertan parte hartutako gazteek aukera paregabea izan dute besteherrialdeetako ondarea ezagutzeko eta beren herrialdeetakoaezagutzera emateko.

?Zertan datza "Munduko Ondarea gazteen esku" programa?

Page 23: Ondorea eta Munduko - centroderecursos.alboan.orgcentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1137/9-UNE-CUA-2__eu_.pdf · gizarte bizitzaren garapenari, kutsadurari, hirigintzari, basoen

O1. 2.

3.4.

5.6. 7.

8.

UNESCO eta Munduko Ondarea{ }

{ }22

1. Zer da Munduko Ondarea?

2. Zein hiru Ondare mota bereizten ditu UNESCOk?

3. Zer da UNESCOren Munduko Ondarearen hitzarmena?

4. Zein hiru baldintza bete behar dituzte natureta kultur ondareek UNESCOk MundukoOndaretzat har ditzan?

5. Zein da Munduko Ondareari Buruzko Mahaia-ren eginkizuna?

6. Zer adierazten du Munduko Ondarearen sinboloak?

7. Zer esku-hartze mota egiten ditu MundukoOndarearen Batzordeak zerrendako lekuetakobat desagertzeko arriskuan dagoenenean?

8. Zein da "Munduko Ondarea gazteen eskue-tan" programaren helburu nagusia?

Orain, ea zer dakizuen MundukoOndareari buruz:

Page 24: Ondorea eta Munduko - centroderecursos.alboan.orgcentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1137/9-UNE-CUA-2__eu_.pdf · gizarte bizitzaren garapenari, kutsadurari, hirigintzari, basoen

HUNESCO eta Munduko Ondarea { }

{ }23

Helbide Interesgarriak

• Munduko Ondarearen UNESCO Zentroa7, place de Fontenoy75732 Paris 07 SPFrance

• UNESCOwww.unesco.org

• UNESCO-REN MUNDUKO ONDAREAwhc.unesco.org

• UNESCO-REKIN ELKARTUTAKO ESKOLA SISTEMAREN SAREAwww.unesco.org/education/asp

• MUNDUKO ONDAREAREN ZERRENDAwhc.unesco.org/pg.cfm?cid=31

• NATUR ONDASUNAK ZAINTZEKO ETA BERRIZTATZEKONAZIOARTZEKO IKERKETA ZENTROAwww.icomos.org/iccrom

• MONUMENTU ETA LEKUEN NAZIOARTEKO KONTSEILUAwww.icomos.org

• IZADIA ZAINTZEKO NAZIOARTEKO BATASUNA www.iucn.org

• MUNDUKO ONDAREAREN HIRIEN ERAKUNDEAwww.ovpm.org

Page 25: Ondorea eta Munduko - centroderecursos.alboan.orgcentroderecursos.alboan.org/ebooks/0000/1137/9-UNE-CUA-2__eu_.pdf · gizarte bizitzaren garapenari, kutsadurari, hirigintzari, basoen

UNESCO eta Munduko Ondarea{ }

{ }24

UnUNESCOren jardueren berri jakin

nahi baduzu...

Bisita ezazu UNESCO Etxea. Han, erakunde honi buruzko informaziozehatza duten dokumentazio zentro bateta liburutegi bat erabili ahal izangodituzu.

UNESCO Etxearen Helbidea:

Urquijo Zumardia, 60 nag. esk.

48011 BILBAO (Bizkaia)

Telf: +34 94 427 64 32

Faxa: +34 94 427 25 48

e-posta: [email protected]

www.unescoeh.org