AMERINDIARRAK
Amerindiarrak Amerikako lehen biztanleak izan ziren.
Gizaki Zuria Amerikara iritsi baino askoz ere
lehenago, eurak ipar Amerikako Lautada Handietan bizi
ziren.
Arkeologoek diotenez, beren arbasoak duela 40000
Urte Asiatik etorri omen ziren.Azken izotzaldian,
lurreko itsasoen zati handi bat izoztu egin zen eta,
adituek esaten dutenez. Handik iritsi ziren Amerikara.
IPAR AMERIKAKO AMERINDIARRAK
Lautada Handietan hogeita hamar naziotako indiarrak bizi ziren:
• Dakotak, Komantxeak eta Cheyenneak: ehiztariak ziren eta
harrapakinen atzetik mugitzen ziren toki batetik bestera,
nomadak ziren.
• Mandanak eta hidatsak: sedentarioak ziren, bizileku jakin
batean artoa, babarrunak eta kalabazak lantzen zituzten.
Ipar Amerikako hego-mendebaldea lurralde lehorra eta
malkartsua da; mendilerro gorrixka eta ibai-arro estu eta
sakonak daude, arroila izenez ezagutzen ditugunak.Bertan,
hainbat tribu bizi ziren : Zuñiak eta Hopiak. Gizonezkoak
nekazari eta ehiztari ziren, eta emakumezkoak artisauak.
Zilarra asko erabili zuten lanak burutzeko.Gaur egun 9000
biztanle bizi dira Mexiko Berrian.
INUITAK
Inuitak, Amerika eta Groenlandiako lurralde artikoan bizi diren
tribuetako kideak dira.Inuit gizonezkoen betebeharrak etxeak
eraiki eta ehiza eta arrantza egitea dira. Inuit emakumezkoenak,
berriz, janariak prestatu, larruak ondu eta jantziak egitea dira.
Inuit familia osoa txabolak, zurez edo arbelez eginak, duen gela
bakar batean bizi da eta denek elkarrekin lo egiten dute. Etxean
sartzeko tunel bat egiten dute, jendea sartzean eta irtetean etxe
barruko berotasuna ez irteteko.
INKAK
Inka zibilizazioa Perun bizi zen 1100.urtetik 1532.arte.
Hiriburua Cuzco zen. Europarrak iritsi arte Quetsua zen
erabiltzen zuten hizkuntz bakarra.
Inkak oso nekazari onak ziren. Lurraldeak ongi
ureztatzeko bideak asmatu zituzten. Patata, artoa,
chirimoya, papaya… hazten zituzten. Oso ehiztari onak
izan ziren, egurrez egindako armak erabiltzen zituzten
animaliak harrapatzeko.
Machu Picchu (Mendi zaharra) hiria eraikitzeko harri handia-handiak erabili zituzten (10,15 tonakoak). Piramide mailakatua handiak eraikitzeko gaitasun handia garatu zuten. Badirudi 1600.urtean eraiki zutela eta Pachacutec buruzagiaren jauregia izan zela. Bertan 1000 biztanle inguru bizi zirela uste da. Inkek ez zuten idazkerarik landu, eta marrazkien bidez transmititzen zuten jakinduria. Sokaetan eginiko korapiloak erabiltzen zituzten hitz egiteko.
Egutegia, izarretan eta urtaro ezberdinetan oinarritua zegoen.
Atahulpak, Inken azken erregeak, soldadu asko
zituen, eta armada handia osatua
zuen.Borrokalari sutsua zen.
Espainolen laguna izan zen, baina azkenean hauek
ez zioten lagundu gerran eta preso hartu
zuten.1530. urte inguruan, Francisco Pizarrok,
bere soldadu espainolekin, hiria suntsitu zuen.
Aztekak
Aztekak nekazariak ziren,eta lurra ureztatzeko sistema
aurreratua asmatu zuten. Landu zituzten gaien artean dauzkagu:
artoa, tabakoa,chile, fruituak eta kotoia.5 egun pasa ondoren
merkatu eta feria handiak antolatzen zituzten salerosketak eta
trukaketak egin ahal izateko. Txanpona ez zuten ezagutzen, trukea
erabiltzen zuten.
Artisauak ziren eta arte ederrak landu zituzten : eskultura,
pintura … Urrea eta zilarra lantzen ere abilezia handia zuten.
Kotoiez eginiko oihal ederrak egiten zituzten.
Egutegiak 365 egunekoa zen eta 18 hilabetetan
banaturik.Hilabete bakoitzak ditu 20 egun, gutxi gora
behera.
Piramide mailakatuak eraiki zituzten, beren jaikoak
agurtzeko.Beste herri batzuen kultura ekarpenak
bereganatu zituzten.Eraikuntza handiak sortzen eta
eraikitzen oso onak izan ziren. Hieroglifoak erabiltzen
zituzten.
Aztekak borrokalari sutsuak ziren. Inguruko herriekin
borroka handiak izan zituzten. Hernán Cortes eta haren
armada espainola izan ziren inperio haren suntsitzaile
nagusietakoak.
MAIAK
Nekazari bikaina ziren, artoa lantzen zuten.
Artisauek besteak beste eskultura baxuerliebeak eta
urrezko eta zilarrezko apaingarriak egiten zituzten.
Eguzkia eta ilargia gurtzeko piramide mailakatua
zituzten.
Munduko kulturen artean herri nagusietakoa dela esan
dezakegu. Idazketa-sistema oso aurreratua erabili
zuten, hiri handiak sortu zituzten oihanaren bihotzean,
eta astronomo eta matematikari handiak izan
ziren.Aritmetika ,idazkera hieroglifikoa eta 365
eguneko eguzki-egutegia asmatu zituzten.
Soldaduak zituzten eta hainbat borroka eta gerretan
parte hartu zuten. Maien zibilizazioaren desagerpenari
buruzko informazio gutxi dago.
LEHEN HEZKUNTZAKO 4.B TALDEKO IKASLEEK
EGINDAKO LANA.
Zuen gustukoa izando delakoan……………
Luda, Leire, Izaro, Irati N., Egoitz, Oier, Sara, Naroa, Uxue, Adrian, Jorge, Erik, Ane, Iratí J.,Ainara eta Soumya