Peroxisomak• Mintzez inguraturiko
organulu txikiak eta esferikoak dira.
• Hidrogeno peroxidoaren ekoizpena eta apurketa katalizatzeko beharrezko diren entzimak dauzka.
• Zelula eukariotikoen osagaiak dira eta zitoplasman zehar sakabanatuta edo mitokondria edo kloroplastoei lotuta aurki daitezke.
Egitura• Lipidoez eta proteinez
eratuta dagoen mintzak inguratutako forma irregularreko organuluak dira.
• Morfologikoki lisosomen antzekoak dira.
• Gantz azidoen eta aminoazidoen degradazioa gertatzeko behar diren entzimak edukitzeak desberdintzen ditu lisosometatik.
• Peroxisometan 50 entzima desberdin ezagutzen dira
Egitura• Bere matrizean aurkitzen
diren entzimak oxidasak eta katalasak dira.
• Horietan, mitokondrietan gertatzen diren antzeko oxidazio-erreakzioak gertatzen dira.
• Halere, sortutako energia hori bero gisa desagertzen da, ATP gisa biltegiratu ordez.
Peroxisomen entzimen zereginakOxidasa entzimak gantz-azidoak,
aminoazidoak, base nitrogenatuak… oxidatzen ditu.
Katalasa entzimak hidrogeno peroxidoa degradatzen du.2 H2O2 → 2 H2O + O2.
Peroxisomen ekintza• Oxidasek bide metaboliko
desberdinetatik eratorritako molekula desberdinak oxidatuko dituzte oxigeno molekularra erabiliz. RH2 + O2 → R + H2O2
• Ondorioz, hidrogeno peroxidoa sortzen da, oxidazio erreakzio inkontrolatuak sortzen dituena.
• Katalasari esker ez da zeluletan pilatzen, berehala hidrogeno peroxidoa erreduzituko baitu. H2O2 + R'H2 → R' + 2H2O
FuntzioakAktibitate entzimatikoa dela-eta, peroxisomek
prozesu metaboliko askotan parte hartzen dute. Parte hartzen dituen erreakzioen artean hauek aipa daitezke:
Funtzio garrantzitsu bat destoxifikatzearena da. Prozesu horretan substantzia toxikoak ezabatzen dira, horiek oxidatuz. Detoxifikazioa, besteak beste ornodunen gibelean eta giltzurrunetan burutu ohi da, etanola degradatuz.
FuntzioakGantz azidoen β-oxidazioa. Gantz azidoen
%25a peroxisometan degradatzen da β-oxidazio erreakzioaren bitartez. Peroxisoma mota horrek glioxisoma du izena.
Fotoarnasketa. Ondoko prozesua burutzen da:Rubisco(entzima) + 1,5 difosfato + O2 3-fosfoglizeratoa + fosfoglikolatoa
Peroxisoma errealitatean