140919gipuzkoakoijitoak

8
Gipuzkoako ijitoak 1899 urtean. Euskal-Erria. Revista Bascongada. 1899.

description

SORALUCE, Ramón. 1899. La vida de los gitanos en Guipúzcoa. Euskal-Erria. Revista Bascongada XLI:175-179. Donostia.

Transcript of 140919gipuzkoakoijitoak

Page 1: 140919gipuzkoakoijitoak

Gipuzkoakoijitoak1899urtean.

Euskal-Erria. Revista Bascongada. 1899.

Page 2: 140919gipuzkoakoijitoak

Gipuzkoako ijitoak 1899 urtean. 2

Aurkezpena

Sancho el Sabio Fundazioari esker, Euskal-Erria aldizkariko bilduma osoa sarean dugu, erraz kontsultatzeko moduan. Argitarapen honetan kultur gaiei buruzko informazio asko dago, eta gaur horren zatitxo bat aurkeztuko dugu. Ramon Soraluzek artikulu asko sinatu zituen Euskal-Erria aldizkarian 1895 eta 1902 artean, batez ere baserri munduarekin lotuak.1 Gutxi dakigu hari buruz; Nicolas Soraluze eta Josefa Bollaren 12 seme-alabetatik bat izan zela dirudi (elizako errejistroetan, 1800 eta 1900 artean Soraluze abizeneko familia bakarra dago Donostian), zehazki Ramon-Pedro-Julio-Eusebio-Victor izenekoa, 1866an jaioa. Hemerotekan2 Ramon Soraluze Bolla abokatua izan zela ikus dezakegu: 1900 urtean Donostiako Epaitegian bere lehen kasua eraman zuen; 1901ean fiskal izendatua izan zen, eta bulegoa Prim kaleko 17garrenean zuen. Aldizkarietan karlista zela diote, eta irakaskuntzan ere aritu zen: besteak beste, Elementos de química general izeneko liburua sinatu zuen 1895ean3 eta 1915ean Donostiako Institutuan Nekazaritza katedratikoa izendatu zuten.4 1918ko irailaren 7an hil zen.5 Aurreko baten Galarrako kobazuloa esploratzen agertu zitzaigun Soraluze.6 Oraingoan, berriz, Gipuzkoa inguruko ijitoei buruz dihardu, nahiz eta testuan datu fidagarriak biltzea zaila dela aitortu. Kontuan hartu dezagun XIX gizaldi amaierako gizartea gaur egungoa baino arrazistago eta klasistagoa zela (idazleak berak ijitoei buruzko hainbat aurreiritzi erakusten ditu, natural-natural gainera). Horretara, ulergarria da ijitoak mesfidati agertzea Soraluze bezalakoen peskisa antropologikoen aurrean. Aurreiritziak aurreiritzi, idazlan honetan erromintxelei buruzko datu hauek ditugu:

• Ijitua berbaren parekotzat ematen du asiaganbaria hitza. • Haien jantzi arruntak zeintzuk ziren diosku: panazko prakak eta brusa urdina, gizonek;

emakumeek, berriz, painelu horia eta mantoia. • Euskaldunak direla dio, euskalki bereziarekin (nafar-lapurtarra seguraski) • Nomadak izan arren, tarteka bilerak adosten dituzte herri desberdinetan. • Gipuzkoa eta Bizkaiko ijitoen artean foruei (¿?) buruzko desadostasuna omen dago. • Gipuzkoako ijitoen burua Bonifacio izeneko bat izan zen aintzinan; gero, Matias; eta

azkenaldian Benigno deritzona, bere portaerarekin ijitoentzat fama txarragoa ekarri omen duena.

Ijitoak baskoekin nahasteko joera naturala da; eta gaur egunean nekez igar daiteke haien ondorengoen jatorri etnikoa. Hau, zalantzarik gabe, mesedegarria da bazterkeria ekiditen duen neurrian, baina tamalez galera kulturala ere ekarri du. Zorionez, bada geratzen den apurra jagoteko lan egiten duen jenderik.7 1 Auñamendi Entziklopedia. Ramón Soraluce. http://www.euskomedia.org/aunamendi/109457

2 Hemeroteka. Donostia Kultura. http://liburutegidigitala.donostiakultura.com/Liburutegiak/?LANG=eu

3 BiblioETeca. http://www.biblioeteca.com/biblioeteca.web/escritor/ramon-soraluce-y-bolla

4 Revista General de Enseñanza y Bellas Artes. 1915-XI-1. http://tinyurl.com/ojjs62o

5 San Telmo Museoko aktak. 1918-IX-30. http://tinyurl.com/kmtwpga

6 SORALUCE, Ramón. 1899. La Cueva de San Valerio. Euskal-Erria. Revista Bascongada XL:15-20. Donostia.

Eta gure iruzkinekin, hemen: http://saguzarrak.blogspot.com.es/2014/09/galarrako-koba-1899ko-

kronika.html 7 Wikipedia. Erromintxel. http://eu.wikipedia.org/wiki/Erromintxel

Page 3: 140919gipuzkoakoijitoak

Gipuzkoako ijitoak 1899 urtean. 3

Page 4: 140919gipuzkoakoijitoak

Gipuzkoako ijitoak 1899 urtean. 4

Page 5: 140919gipuzkoakoijitoak

Gipuzkoako ijitoak 1899 urtean. 5

Page 6: 140919gipuzkoakoijitoak

Gipuzkoako ijitoak 1899 urtean. 6

Page 7: 140919gipuzkoakoijitoak

Gipuzkoako ijitoak 1899 urtean. 7

Page 8: 140919gipuzkoakoijitoak

Gipuzkoako ijitoak 1899 urtean. 8

Euskal Herriko kautera batzu. Argazkia: The Beret Project

8 eta Dantzan.com

9

Erreferentziak

Jatorrizko dokumentua:

• SORALUCE, Ramón. 1899. La vida de los gitanos en Guipúzcoa. Euskal-Erria. Revista Bascongada XLI:175-179. Donostia.

Dijitalizazioa:

• Sancho el Sabio Fundazioa 2011 http://hdl.handle.net/10357/2813 Aukeraketa eta iruzkina:

• Oier Gorosabel Larrañaga http://fisiolantaldea.blogspot.com

Lekeitio, 2014ko irailaren 19a.

8 The Beret Project. Romani. http://beretandboina.blogspot.com.es/2010/04/romani.html

9 Dantzan.com. Ijitoak dantzan. http://www.dantzan.com/albisteak/ijitoak-dantzan