Lauberri 2013 - Iraila

4
Lauberri 2013ko iraia - septiembre 2013 Oporretako jarduna atzean itzita, ikasturte berria hasten dogu. Ilusioa, proeiktu barriak, ikasturte berrirako helburuakbeldurrak, zalantzak, eginbeharrakAldaketa, helburu berriak lortzeko bidea dogu, baina gauza berriak lortzea eskatzen dauan heinean, deserosotasuna be badakar aldi berean. Hazteko eta pertsona lez garatzeko, beharrezko dogun hasierako deserosotasun hori. Holan izaten da urteko sasoi hau, bai gure seme-alaba eta ikasleentzako, baita guraso eta familiko kide askorentzako be, guk geuk be, “ikasturte hasieran”, helburu eta promesa ezberdinak planteatzen baitoguz gure bizitzako eremu ezberdinetan. Ulertu daiguzan ba eta lagundu baita, euren garapen pertsonalaren etapa garrantzitsu honetan. Horretarako, ezinbestekoa dogu guztion talde-lana: irakasle, ikasle, familia eta Lauaxeta Ikastolako bestelako langileriak bat-eginik jardun behar dogu, gure seme-alaba eta ikasleei euren helburu eta garapenean laguntzen jarduteko: Ikasteko ahaleginak egiteko prest egon daitezan. Geletan bizikidetza eta ikasteko giro ona izan daigun. Bidean sortu daitekezan arazoak adiskidetasunez eta lasaitasunez konpontzen saiatu daitezan. Ohitura osasuntsuak mantendu dagiezan, ohitura kaltegarriak alde batera itzita. Aurreko urtean jarraitutako prozesua ebaluatuz eta ikasturte barriko helburuak lortzeko helburu pertsonalak ezarri dagiezan. Arazoak aldaketaren eta elkarbizitzaren parte dira, baina esperientziak eta lortutako erronkek zera erakutsi deuskue: Konfidantzarik galtzen ez badogu, Zailtasunak agertzen diranean adi bagagoz, Eta batez ere, inguruan dabezan helduok aurrerago esandako irizpideak jarraitzen ahalegintzen bagara, euren zailtasunei aurre egiteko, eta ikasturteko helburuak lortzeko gai sentituko dira, eurentzat eta gizartearentzat etorkizun hobe bat eraikitzen lagunduz. Aurrera ba! Ikasturte on! Ongi etorri ikasturte berrira! Ikasturte berrirako mezuak (1. orr.) Newsletter hau jaso nahi ez badozu, [email protected] idatzi egizu mesedez Ikasturte berria, erronka berriak Zeintzuk dira martxan jarriko diran proiektu nagusiak? (2.orr.) European Youth Parliament-eko gazte bategaz, elkarrizketa sakonean (3. orr.) Erronka berriak eta… teknologi berriak: iPad-ak Lauaxetan Helburuak eta medioak. (2. orr.) El cambio, es el camino hacia el logro de nuevos objetivos, pero lleva consigo cierta dosis de incomodidad, necesaria para el desarrollo personal. Comprendamos a nuestros hijos-as y alumnos-as y acompañémosles, trabajando conjuntamente, en esta importante etapa de su desarrollo como personas. Aurrera! Ongi etorri ikasturte berrira!

description

 

Transcript of Lauberri 2013 - Iraila

Page 1: Lauberri 2013 - Iraila

Lauberri

2013ko iraia - septiembre 2013

Oporretako jarduna atzean itzita, ikasturte berria hasten dogu.

Ilusioa, proeiktu barriak, ikasturte berrirako helburuak…

beldurrak, zalantzak, eginbeharrak…

Aldaketa, helburu berriak lortzeko bidea dogu, baina gauza

berriak lortzea eskatzen dauan heinean, deserosotasuna be

badakar aldi berean. Hazteko eta pertsona lez garatzeko,

beharrezko dogun hasierako deserosotasun hori.

Holan izaten da urteko sasoi hau, bai gure seme-alaba eta

ikasleentzako, baita guraso eta familiko kide askorentzako be,

guk geuk be, “ikasturte hasieran”, helburu eta promesa

ezberdinak planteatzen baitoguz gure bizitzako eremu

ezberdinetan.

Ulertu daiguzan ba eta lagundu baita, euren garapen

pertsonalaren etapa garrantzitsu honetan.

Horretarako, ezinbestekoa dogu guztion talde-lana: irakasle,

ikasle, familia eta Lauaxeta Ikastolako bestelako langileriak

bat-eginik jardun behar dogu, gure seme-alaba eta ikasleei

euren helburu eta garapenean laguntzen jarduteko:

Ikasteko ahaleginak egiteko prest egon daitezan.

Geletan bizikidetza eta ikasteko giro ona izan daigun.

Bidean sortu daitekezan arazoak adiskidetasunez eta

lasaitasunez konpontzen saiatu daitezan.

Ohitura osasuntsuak mantendu dagiezan, ohitura

kaltegarriak alde batera itzita.

Aurreko urtean jarraitutako prozesua ebaluatuz eta

ikasturte barriko helburuak lortzeko helburu pertsonalak

ezarri dagiezan.

Arazoak aldaketaren eta elkarbizitzaren parte dira, baina

esperientziak eta lortutako erronkek zera erakutsi deuskue:

Konfidantzarik galtzen ez badogu,

Zailtasunak agertzen diranean adi bagagoz,

Eta batez ere, inguruan dabezan helduok aurrerago

esandako irizpideak jarraitzen ahalegintzen bagara,

euren zailtasunei aurre egiteko, eta ikasturteko helburuak

lortzeko gai sentituko dira, eurentzat eta gizartearentzat

etorkizun hobe bat eraikitzen lagunduz.

Aurrera ba! Ikasturte on!

Ongi etorri ikasturte

berrira!

Ikasturte berrirako

mezuak

(1. orr.)

Newsletter hau jaso nahi ez badozu, [email protected] idatzi egizu mesedez

Ikasturte berria,

erronka berriak

Zeintzuk dira martxan

jarriko diran proiektu

nagusiak?

(2.orr.)

European Youth

Parliament-eko gazte

bategaz, elkarrizketa

sakonean

(3. orr.)

Erronka berriak eta…

teknologi berriak:

iPad-ak Lauaxetan

Helburuak eta medioak.

(2. orr.)

El cambio, es el camino hacia el logro de nuevos objetivos, pero lleva consigo cierta dosis de incomodidad, necesaria para el desarrollo personal. Comprendamos a nuestros hijos-as y alumnos-as y acompañémosles, trabajando conjuntamente, en esta importante etapa de su desarrollo como personas. Aurrera!

Ongi etorri ikasturte berrira!

Page 2: Lauberri 2013 - Iraila

02

Lauberri

Ikasturte berria, erronka berriak! 2013 -14 ikasturtea, Berrikuntza proiektuen indartze eta

zabaltze urtea dala esan daikegu. Lauaxeta Ikastolak,

etapa guztietan berrikuntza didaktikoak egiten jarraituko

dau, Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergora arte.

Ideia argia da, ikasleak bikain prestatzen jarraitzea, eta

horretarako, berrikuntzaren aldeko apostu garbia

egitea.

Azken urteetan hasitako proiektuak (UDIN proiektuak,

Scratch eta Robotika) eta iaz hasitako Konpetentzien

bidezko ebaluazio sistemari, aurten beste Berrikuntza

proiektu garrantzitsuak batzen jakez. Esate baterako:

Haur Hezkuntza zikloan “Estimulazio Goiztiarra”

proiektua martxan jarriko da 3 urteko mailan. Helburua:

txikitxoen gaitasunak eta potentziala gehiago hedatzea

eta garatzea.

Lehen mailako Hezkuntzan, Science proiektua

jarriko da martxan, 3. mailatik 6.-era, ikasleen

ingeleserako komunikazio gaitasuna eta ezagutza

zientifikoa garatzen laguntzeko.

A los proyectos iniciados el curso anterior, se añaden

este año: Estimulación temprana en Educación

Infantil, Science (ciencias en inglés) en Primaria,

Comunicación Audiovisual en ESO, un proyecto de

motivación para los nuevos retos en Bachiller y nuevos

planteamientos para la enseñanza del inglés, entre

otros. El iPad, constituye un

recurso tecnológico inigualable para algunos

de estos proyectos.

Erronka berriak… eta teknologia berriak: iPad-ak Lauaxetan

Lauberri

Hiru izango dira 2013-14 ikasturtean iPad teknologia

erabiliko daben proiektuak:

DBH 4. mailan Ikus entzunezko Komunikazio proiektua gauzatuko da. Helburua ikasleen

komunikaziorako gaitasuna hizkuntza guztietan (euskera, gaztelania, ingelesa eta frantsesa)

garatzea eta hobetzea da.

Batxiler 2. mailan “Lortuko dot“ proiektua izango da martxan, ikasleak Batxilergotik gero

izango dabezan erronkei konfidantza gehiagorekin aurre egiteko prestatzeko asmoz.

DBH eta Batxilergoan. Ingelesez komunikatzeko gaitasuna trebatzeko, Ingles ikasgaiaren

planteamentu berriztua garatuko da. Horrez gain, DBH 3. mailan, Teknologia ikasgaia ingelesez

emateko proiektua gauzatuko da.

Eta proiektuen zerbitzura, teknologia aproposak behar doguz. Zentzu horretan, Haur

Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBH 4. mailako proiektua aurrera ateratzeko iPad

teknologia erabiliko da. Argi dago, Proiektu bikainek, baliabide bikainak behar dabez eta

Ikastolaren apostua garbia da Berrikuntzaren alde.

Haur Hezkuntzako “Estimulazio goiztiarra“ proiektuan

iPad-ak eskeintzen dauazan aplikazioak eta aukerak

bikainak dira gaztetxoenen estimulazio egokia garatzeko,

umeentzako tresna guztiz esanguratsua eta erabilterreza

izateaz gain.

Lehen Mailako Hezkuntzako “Science“ proiektuan, iPad-

ak Zientzia mundua ingelesez lantzeko eskeintzen dauazan

aukerak izugarriak dira, ikaslearentzat guztiz erakargarriak

bihurtuz zientziarekin lotutako eduki eta atazak.

DBHko Komunikazio proiektuan, iPad-a tresna

garrantzitsua dogu. Azken finean iPad-a pertsonen arteko

komunikazioa eta interkomunikazioa errazteko tresna da

jatorrian, beraz gure ikasleen komunikatzeko gaitasuna

lantzeko tresna bikaina bihurtzen da. Horrez gain, aukeran

dagozan eta Euskaraz, Gaztelaniaz, Ingelesez eta

Frantsesez komunikatzeko gaitasuna trebatzeko eta

Berrikuntza proiektua garatzeko aplikazioak ere baliabide

apartak doguz gure gazteen hizkuntza mailak hobetzeko.

Page 3: Lauberri 2013 - Iraila

03 Lauberri

Elkarrizketa sakonean- European Youth Parliament-eko esperientzira hurbilduz

Ia guztiok oporretan gengozan bitartean, Lauaxeta Ikastolako 2. batxilergoko ikaslea den Aitor

Rodríguez lanean ibili da aurten. Abuztuak 2 eta 8 artean Grezian ospatu den Europako Gazteen

Parlamentuko nazioarteko fasean Euskadiko ordezkarietariko bat izan da.

Lauaxeta Ikastola ordezkatu dozu aurten Europako Gazteen Paralamentuan, azalduko

deuskuzu egindako ibilbidea?

Esperientzia honetan fase ezberdinetan parte hartzeko aukera izan dot: Euskadi mailakoa, Estatu

mailakoa, eta internazionala. Izan ere estatu mailako fasean, 7 pertsonen artean hautatua izan

nintzan eta horren ondorioz etorri da Greziako Forum-ean parte hartzeko aukera. Fase edo etapa

bakoitza gainditu ahala, iraupena eta eztabaiden zailtasuna areagotuz doaz. Forum-ak adibidez 7

egunetako iraupena dauka eta Europan gaurkotasuna daben gaiei buruz irtenbideak planteatzea da

gure zeregina: langabezia, hizkuntza minoritarioak, …

Ekimen honetan, baloratzen dana, gaiari buruzko ezagutza eta ingelesez aritzeko gaitasuna dira,

baina horrez gain, garrantzia handia emoten jako talde lanari eta gai bateri buruzko argudioak eta

azalpenak emoteko gaitasunari.

Hizkuntzak ondo jakitea, batez ere inglesa, sarritan entzuten dugu garrantzitsua dala. Zer

esango zenuke zuk? Zer ahalbidetudeutsu zuri ingeles maila altua izateak?

Lehenik eta behin, esperientzia hau guztia ezin izango neban bizi ingelesa ez banenki. Beste alde

batetik, bai esperientzia honetarako zein beste edozertarako informazioa bilatzeko orduan, ingelesa

menperatzeak informazio eta dokumentazio gehiago eskuratzea dakar eta beraz, gaiekiko analisi

egokioago bat egiteko aukera. Honetaz gain, nire etorkizunari begira, beste hizkuntza batzuk

dominatzeak, ikasketa eta lan aukera gehiago dakarz eta honi, gaur egungo krisi egoera kontutan

izanda, garrantzitsua deritzot.

Zer esango zeunskio hurrengo urtean Europako Gazteen Parlamentura Lauaxeta Ikastolatik

aurkeztuko dan taldeari?

Esperientzia disfrutatzeaz gain, arrakasta izateko, taldeari garrantzia emoteko esango neunskie, hau

da: ez dauala balio taldekide bat oso ona izatea eta bakoitzak bere gaitasunak bakarrik izatea

helburu, baizik eta taldean aritu behar dala, bai bakoitzak bere hoberena erakutsiz bai eta guztien

artean bakoitzaren zailtasun edo mugak gaindituz. Hori baita ebaluatzen dabena, talde-lana.

Hemendik aurrera Europako Gazteen Parlamentuko kide izan zaitekez, zer aukera ematen

deutsu horrek?

Estatu mailan parte hartu dogun taldeari, “familia” deitzen deutsagu gure artean, geroko ikasketetan

edo arlo pertsonalean daukaguzan beharrizanetan laguntzen saiatzen garalako, bakoitza Estatuko

herri batetakoa baikara. Hemendik aurrera, talde horrekin kontaktua mantentzeko aukera emongo

deust. Horretaz gain nire esperientzian oinarrituz Europear Parlamentuko sesioen antolaketari buruz

ideia barriak aportatu daikedaz, gaurkotasuna dauken gaiei buruz jakin eta … Europatik bidaiatu!

Ba beste barik Aitor, eskerrik asko eta zorte on zure ibilbidean, eta animo hasi berri duzun 2.

batxilergoko ikasturte honetan!

Ez dago zergaitik. Eskerrik asko zuei.

En esta experiencia se valora no solo el

dominio del idioma y del tema a debatir, sino la

capacidad para expresar, argumentar y

debatir, así como el trabajo en equipo. Siendo así, es muy

importante analizar y mostrar aquello en lo

que cada miembro del equipo destaca para

resultar entre todos, el mejor equipo posible.

Page 4: Lauberri 2013 - Iraila

LAUAXETA IKASTOLA

Lauhitzetan

Agenda

Lauaxeta Ikastola sare sozialetan

Lauaxeta Ikastolak Facebook-en daukan Ikasle Ohien taldeak, 1.000 lagunak gainditu dauz!

Ikasle Ohien talde honetaz aparte, Lauaxeta Ikastolak, familia eta kanpokoei zuzendutako taldea

ere badau Facebook-en, bai eta Blog-a ere. Teknologia berriak, komunikazioaren zerbitzura.

LAUAXETA IKASTOLA, INNOBASQUE-N ASTEARTEETAN

Irailak 24an, Lauaxeta Ikastola, Innobasque-ek antolatutako “Innobasque-n astearte”-etan izan

da. Berrikuntza foro honetan, Lauaxeta Ikastolaren konpententzietan oinarrituriko ebaluazio

sistema eta konpetentzien eta berrikuntzaren garapena bideratzeko ekintzak azaldu ziran.

ESTATU MAILAKO 21 IKASTETXETAKO ZUZENDARI, LAUAXETA IKASTOLARA BISITAN

Datorren urriaren 3an, Estatu mailako 21 ikastetxeren zuzendarien bisita izango dogu, Lauaxeta

Ikastolaren proiektua ezagutu eta beronengandik ikasteko interesa adierazi dabenak.

LAUAXETA IKASTOLA ETA BADALONAKO ESCOLA GARBÍ PERE VERGÉS

IKASTETXEA, ESPERIENTZIAK ELKAR TRUKATZEN

Azaroan, Lauaxeta Ikastolako zuzendaritza, Badalonako Escola Garbí Pere Vergés ikastetxean

bisitan izango da, batetik gure EFQM eta ebaluazio esperientzia azaltzeko eta bestetik, ikastetxe

horretako Bizikidetza plana ezagutzeko asmoz. Elkar trukatzen eta elkarrengandik ikasten,

beraz.

http://www.lauaxeta.net

Gehiago jakin nahi? Informazio/irakurketa interesgarriak nahi?

Sartu gure web orrian http://www.lauaxeta.net, eta klikatu facebook ( ) edota blog-aren ( ) botoiak

Lauaxeta Ikastola, PopuLLar proiektu europearrean

PopuLLar, Europear Batasunak koordinatutako proiektu bat dogu. Bere asmoa, musika eta

teknologia berriak bitarteko direla, hizkuntzen ikasketa bultzatzea da. Ehundik gora dira Europa

mailan iniziatiba honetan lanean dagozan gazteak. Bizkaian, Lauaxeta Ikastola aitzindari da

proiektu honetan. Datorren irailak 25-28 bitartean, Bilbon izango da proiektu honen inguruko

aditu internazionalen bilera.