Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik...

52
[email protected] Neutrino sorgin horiek! Gogoetarako bidea Gaiak dezente kezkatzen nau irakasle moduan. Eta, oro har, jende asko kezkatzen du. Nondik dator kezka hori? Irakasleok aspaldi samar ohartu ginen hobeto ulertzen zela ordena sintaktiko batean idatzitako testua beste batean idatzitako baino. Ematen duen baino larriagoa da arazoa, mito batzuen kontra egin beharreko aldaketa baita. Joera batzuk oso sartuak zeuden euskal prosan: aditza beti atzean ipintzekoa, galdegariaren mitoa, mendeko esaldia aurrena eta ondoren nagusia, etb. Bestetik, badirudi gure egitura mentalek errazago ulertzen dutela ordena batean emandako diskurtsoa beste batean emandakoa baino. Izan liteke bilakeraren kontua, eta inguruko erderek informazioa beste ordena batean ematen dutelako. Galdera da ea guk burua makurtu behar dugun horretara? Ez da burua makurtzea, baizik eta ondo aztertzea euskaraz ere gauzak ulergarriago eman ote daitezkeen. Ni baietzean nago. Eta hori forgatzen ahaleginduko gara hemendik aurrera. Gainera, saiatu nahi nuke gaztelaniaren interferentzia dela medio trakesuturiko sail batzuk ongarritzen ere, hau da, beste ordena bat dagokiela demostratzen. AURKIBIDEA I. Ordena orokorra. II. Galdegai egokitzailea (modalizatua). III. Erreferentziazko kohesioa (anaforikoak). 1

Transcript of Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik...

Page 1: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

[email protected]

Neutrino sorgin horiek! Gogoetarako bidea

Gaiak dezente kezkatzen nau irakasle moduan. Eta, oro har, jende asko kezkatzen du. Nondik dator kezka hori? Irakasleok aspaldi samar ohartu ginen hobeto ulertzen zela ordena sintaktiko batean idatzitako testua beste batean idatzitako baino.

Ematen duen baino larriagoa da arazoa, mito batzuen kontra egin beharreko aldaketa baita. Joera batzuk oso sartuak zeuden euskal prosan: aditza beti atzean ipintzekoa, galdegariaren mitoa, mendeko esaldia aurrena eta ondoren nagusia, etb.

Bestetik, badirudi gure egitura mentalek errazago ulertzen dutela ordena batean emandako diskurtsoa beste batean emandakoa baino. Izan liteke bilakeraren kontua, eta inguruko erderek informazioa beste ordena batean ematen dutelako.

Galdera da ea guk burua makurtu behar dugun horretara? Ez da burua makurtzea, baizik eta ondo aztertzea euskaraz ere gauzak ulergarriago eman ote daitezkeen. Ni baietzean nago. Eta hori forgatzen ahaleginduko gara hemendik aurrera.

Gainera, saiatu nahi nuke gaztelaniaren interferentzia dela medio trakesuturiko sail batzuk ongarritzen ere, hau da, beste ordena bat dagokiela demostratzen.

AURKIBIDEA

 I. Ordena orokorra.

II. Galdegai egokitzailea (modalizatua).

III. Erreferentziazko kohesioa (anaforikoak).

IV. Testu-antolatzaileak.

V. Bokatiboa.

VI. Deiktikoak

VII. Konpletiboak (sustantibatuak)

VIII. Inperatiboa

IX. Aposizizioa (perpaus tartekatuak)

X. Erlatiboa

XI. Nolaren unibertsoa

XII. Mendeko esaldien ordena.

XIII. Puntuazio markak.

1

Page 2: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

I.       Ordena orokorra

Badakigu ordena hau dela gaztelaniaz hobetsi dena: sujektua-aditza-osagarri zuzena. Oraingoz hor utziko dugu, nahiz eta jarrai genezakeen. Nire kezka da euskaraz ordena hori bera eman ote daitekeen? Ez beti, baina askotan bai. Eta ahal den guztietan horrela jokatzearen aldeko naiz. Hori ezin denean, beste ordena hau ere  eman daiteke: sujektua-objektua-aditza. Hori ere ahal denean, noski. Ipin ditzagun adibide batzuk:

 ADIBIDEAK

 

Bat

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Ondo pentsatzen jarrita, gehienak ez bezala, neska hau oso azkarra da. Separatzen direnean, gehienek asmahalak esan ohi dituzte ezkontide izan dutenarengatik. (…) Honek senarra ondo aukeratu zuela berresten du. Berriz ezkondu behar balu ere lehengo berberarekin ezkonduko litzatekeela gaineratzen du.

Bertsio berria edo hobetua

Ondo pentsatzen jarrita, gehienak ez bezala, neska hau oso azkarra da. Separatzen direnean, gehienek asmahalak esan ohi dituzte ezkontide izan dutenarengatik. (…).

Honek berresten du senarra ondo aukeratu zuela,

eta gaineratzen du, berriz ezkondu behar balu ere, lehengo berberarekin ezkonduko litzatekeela.

Iruzkina

Bigarren puntuan dago lehenengo aldaketa. Ikusten den bezala, aditza aurreratu dugu, eta ordena honela geratu da lehenengo zatian: sujektua+aditza+osagarri. zuzena. Bigarrenean ere ia-ia gauza bera lortu dugu baina, bakarrik baldintzazkoa sartu dugu koma artean. Eta funtsean gure teoariari eusten dio: horrela ulergarriago suertatzen da diskurtsoa. Norbaitek esan lezake galdegaia aldatu dugula, baina ez dauka inolako garrantzirik. Diskurtsoak berdin-berdin funtzionatzen du.

Bi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Fededunek mesede handia egien diete fedegabeei. Geure baitan federik gabe bizi gintezke, baina batere sinemenik gabeko inguru batean bizitzea poesiarik edo bestelako artetik gabeko munduan bizitzea bezain gogor eta latz suertatuko litzaiguke. Ezinezko ere bai. Erlijioak bere kontra egoteko bederen serbitu egiten du. Erlijioaren zuzia gizonak beharrezkoa duela uste dut.

Bertsio berria edo hobetua

Fededunek mesede handia egien diete fedegabeei.

Bizi gintezke geure baitan federik gabe, baina batere sinemenik gabeko inguru batean bizitzea suertatuko litzaiguke poesiarik edo bestelako artetik gabeko munduan bizitzea bezain gogor eta latz.

Ezinezko ere bai. Erlijioak serbitu egiten du bere kontra egoteko bederen.

2

Page 3: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Uste dut gizonak beharrezkoa duela erlijioaren zuzia.

Iruzkina

Ikus daitekeenz, ez dugu ukitu lehenengo esaldia. Egitura hauxe da: subj.+ obj. + aditz. Bigarrenean, ordea, bi kasuetan aditza aurreatu egin dugu (bizi gintezke/suertatuko litzaiguke). Hirugarrenean, aditza subjekturaren ondoan ipini dugu, ahal den guztietan ipini behar den eran. Laugarrenean, aditz deklratiboa ipini dugu aurreko puntan. Bai hirugarrn esaldian eta bai laugarrenean lortu dugu egitura hau: subj.+aditz.+obj.

Hiru

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Erosotasun edo komoditatea nahi izaten du gure gorputzak, baina zaildu gabe ezer gutxi lortzen da bizitzako edozein arlotan. Eta kirol edo deporatean gutxiago.

Bertsio berria edo hobetua

Gure gorputzak erosotasun edo komoditatea nahi izaten du,

baina ezer guxi lortzen da zaildu gabe, bizitzako edozein arlotan ere.

Eta kirol edo deporatean gutxiago.

Iruzkina

Lehenengo esaldiari dagokionez, egitura hau jarraitzen du: objektua-aditza-subjkektua. Beraz, urrun dago hasieran egokitzat markatu dugun ordenatik. Kirurgia egin ondoren, ordea, honela geratu zaigu: subjektua-objektua-aditza. Gogoratu ordena hori aski onartua dela euskararen joskeran. Bigarren esaldian ere egin ditugu aldaketak. Hasteko, perpaus inpertsonala da. Beraz, subjekturik ez du. Objektua? (ezer gutxi) aurreratu dugu, eta, bestetik, aditzlaguna (zaildu gabe) bere tokian ipini dugu. Azkenik, “ere” erantsi diogu. Euskarak oso berea du esaldiak horrela indartzeko modu hori. Esan daiteke modalilazio mota bat dela.

Lau

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Etxekoandrea gustura bizi den familian zorionaren %95 eskuan daukatela esango nuke.

Bertsio berria edo hobetua

Esango nuke zorionaren %95 eskuan daukatela, etxekoandrea gustura bizi den familian.

Iruzkina

Hasierako ordena (aditzlaguna-osagarria-aditza) zeharo alsatu dugu. Orain honela gelditu da: Subjektua (isilpean) aditza-osagarria (konpletiboa). Esaldia laburra da-eta ez legoke oker handirik ordenarengatik, baina ikasten ari direnei pautak emateko balio digu.

Bost

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Ondorioz baserriaren iraupenaren problema probintzia mailan baino zorrozkiago planteatzen da. Esan dugunez, gazteek ez dute baserrian jarraitu nahi. Ez goaz arrazoi duten ala ez esatera.

3

Page 4: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Bertsio berria edo hobetua

Ondorioz, probintzia mailan baino zorrozkiago planteatzen da baserriaren iraupenaren problema

Esan dugunez, gazteek ez dute jarraitu nahi baserrian

Ez goaz esatera arrazoi duten ala ez.

Iruzkina

Lehenengo puntuari dagokionez, garbi ikusten da aditza dezente aurreratu dugula, eta horrela hobeto ulertzen dela. Bigarreari buruz, esan behar dugu oraindik ere joera handia dagoela aditz nagusiaren eta laguntzailearen tartean elementuren bat sartzeko. Nik uste, saiatu behar dugula biak (aditzak) elkarren ondoan ematen, ahal den guztian. Hirugarren puntuan baditut nire zalantzak, baina ez dago dudarik “ez goaz esatera” berezko unitate bat dela, eta komeniko litzateke elkarrekin joatea, hain arraro suertatzen ez den kasuetan behintzat.

Sei

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Laborarien adin-egitura analizatu nahi izatean, aurkezten zaigun lehen arazoa, kontuan hartu nahi diren adin-taldeak zein diren erabakitzea da.

Bertsio berria edo hobetua

Laborarien adin-egitura analizatu nahi izatean,

aurkezten zaigun lehen arazoa da kontuan hartu nahi diren adin-taldeak zein diren erabakitzea.

Iruzkina

Begi.bistakoa da aditza tokiz aldatze hutsak ulergarritasuna ematen diola.

Zazpi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Zati honen hasieran aipatu dugun produkzio-sistemaren ardatzetik bat, puntu hauxe da. Lur-neurria bera bezain garrantzizkoa, eta garrantzikoagoa ere bai, lur horretaz nola baliatu ohi den jakitea da, esplotazio baten martxa aztertu nahi baldin bada.

Bertsio berria edo hobetua

Puntu hauxe da zati honen hasieran aipatu dugun produkzio-sistemaren ardatzetik bat.

Lur-neurria bera bezain garrantzizkoa da, eta garrantzikoagoa ere bai, lur horretaz nola baliatu ohi den jakitea, esplotazio baten martxa aztertu nahi baldin bada.

Iruzkina

Legenengo perpausari dagokionean, ez dago inolako zalantzarik operazio kirurgiko txiki horrek zeharo aldatzen duela, erruz errazten duela ulermena. Beste horrenbeste gertatzen da bigarrenean, lehenengo bezain nabarmen ez bada ere. Batean zein bestean, osagarrien aurretik ipini dugu aditza.

Zortzi

4

Page 5: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Finalaren aurretik jokatu behar zen partida, hirugarren eta laugarren postuetako norgehiagoka, ezin izan zen jokatu, Huegun-Urdanpilleta bikotea lesionatua zegoelako. Beraz, hirugarren postuko saria Josu Iparragirre eta Aitor Matxainek jaso zuten.

Bertsio berria edo hobetua

Ezin izan zen jokatu finalaren aurretik jokatu behar zen partida, hirugarren eta laugarren postuetako norgehiagoka, Huegun-Urdanpilleta bikotea lesionatua zegoelako.

Beraz, Josu Iparragirre eta Aitor Matxainek jaso zuten hirugarren postuko saria.

Iruzkina

Hasteko, esan behar da ordenaz handiko akatsak ere badirela testu horretan, baina horiek batzuk zuzendu ditugu eta beste batzuei ez dietu kasurik egin. Ari lanari dagokionez, erraz antzematen da bigarren bertsio, alegia, kirurgia egindakoa askoz errazago ulertzen dela. Lehenengo perpausean aditz inpertsonala daukagu, eta berarekin hasi: aditza-osagarria-aposizioa-kausala. Bigarrenan, testu antolatzailea-subjektua-aditza-osagarria.

Bederatzi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Nik Xalbador gizonaz ez nekien deusik, bertsolariz liluratu ninduenean. Eta “hameka” urteko haurraz gutiago. Baina gertakizun hori irakurri nuenean, haren gizatasunaz garrantzizko zerbait ikasten nuela iruditu zitzaidan. Orain ere hala dirudit (sic). Eta guri, zuri eta neri, irakurle, bertsolaria bada ere interesatzen zaiguna, gizona ezagutzea ere ez dagokeela alperrik uste dut.

Bertsio berria edo hobetua

Nik ez nekien deusik Xalbador gizonaz, bertsolariz liluratu ninduenean. Eta are gutiago “hameka” urteko haurraz.

Baina gertakizun hori irakurri nuenean, iruditu zitzaidan garrantzizko zerbait ikasten nuela haren gizatasunaz. Orain ere hala dirudit (sic).

Eta uste dut, guri, zuri eta neri, irakurle, interesatzen zaiguna bertsolaria bada ere, ez dagokeela alperrik gizona ezagutzea ere.

Iruzkina

Ikusten duzuen bezala, subjektuaren ondora eraman dugu aditza ahal den neurrian, eta osagarria atzetik. Beraz, lortu dugun ordena hau da: subjektua-aditza-objetua-gaineratiko osagarriak. Kontuan izan ezezko esaldia dela. Bigarren puntuan gauza berbera egin dugu. Emaitza antzekoa da. Hirugarrenean, berriz, atzeko puntatik aurreko muturrera ekarri dugu aditza. Bokatiboa ipini dugu aditzaren segidan. Esan genuen esaldiaren aurren samarrean joan behar duela bokatiboak. Bestetik, konpletiboa ere aurreratu egin dugu ahal zen neurrian. Uste dut oso ona dela emaitza orokorra. Hemen ordena kontua bakarrik aipatu dugu, testu horren estiloaz eta egokitasunez zerbait gehiago esan bazitekeen ere.  Azkenik, ez dugu ezer esan lehenengo puntuaren bigarren zatiko AREri buruz. Hori hurrengo kapituluan tratatzekoa da (galdegai egokitzailea).

Hamar

5

Page 6: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Aurreko urtean bezala epaile lana ikusleen esku uzten da eta beraz zaila izaten da etxetik kanpo puntu asko eskuratzea. Irabazteak, beraz, ez du hainbesteko garrantzirik, bertso eskolak indartzea, jende berria bertso eskolen ingurura hurbiltzea eta normalean saiorik ez dutenei kantatzeko aukera eskaintzea dira bertso eskolen asmoak.

Bertsio berria edo hobetua

Aurreko urtetan bezala, epaile-lana entzuleen esku uzten da;  eta,  beraz, zaila izaten da etxetik kanpo puntu asko eskuratzea.

Dena den, irabazteak ez du hainbesteko garrantzirik, zeren eta bertso-eskolen helburua baita bertso-eskolak indartzea, jende berria bertso-eskoletara hurbiltzea eta normalean saiorik ez dutenei kantatzeko aukera eskaintzea.

Iruzkina

Hasieran, “puntuazio-markak” epigrafepean sartzeko asmoa nuen. Baina gero ikusi dut “organo” bat baino gehiago zeuzkala ukitu beharrekoak, kirurgia gogorra zegoela egin beharra. Horregatik ipini dut hemen. Esate baterako, lexiko aldetik egokiagoak dira: entzuleem eta  helburua. eta ez ikusleen eta asmoak. Bestetik, ideia aldetik ez da korehentea hurrengo hau: “Beraz irabateak ez du hainbesteo garrantzirik”. Irabateak garrantzirik ez izatea ez da kanpoan puntu gutxi jasotzearen ondorioa. Bada alferrikako perifrasi bat: “jende berria bertso eskolen ingurura hurbiltzea”. Nahikoa litzateke: “jende berria bertso eskoletara hurbiltzea”. Puntuazio-markei erreparatu. Azkenik, erreparatu bigarren puntuko ordenari: aldaketa dezente egin dugu. Ulergarriago eta eraginkorrago geratzen da horrela.

Hamaika

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Ikasketak egin behar lehenbizi; eta gero, txorakeriei utzita, burua nekatu behar. Saiatu egin behar. Lana egin behar, hitz batean esateko. Alferrentzat egun txarrak datozela esango nuke.

Bertsio berria edo hobetua

Lehenbizi, ikasketak egin behar;

eta gero, txorakeriei utzita, burua nekatu behar. Saiatu egin behar.

Hitz batean esateko, lana egin behar.

Esango nuke egun txarrak datozela alferrentzat.

Iruzkina

Ezin esan jatorrizkoa ulertzen ez denik; baina, ordena bat markatzekotan, egokiagoa da kirurgia ondorengoa. Orokorretan sartu dut, gauza bat baino gehiago zuzendu baitugu.

Hamabi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Hirukotea Carlos Rosat Martínez, Tomas Ruti Villar eta Tomas Ruti Parrak osatzen dute.

Bertsio berria edo hobetua

6

Page 7: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Carlos Rosat Martínez, Tomas Ruti Villar eta Tomas Ruti Parrak osatzen dute hirukotea.

Iruzkina

Ez dago zertan egin jatorrizko testuko joskera hori. Gure proposamena guztiz egokia eta ulergarria da, eta ordena aldetik perfektua: subjektua-aditza-objektua.

Hamahiru

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Kutxazain automatikoetan, dendetan, bulegoetan, aparkalekuetan, semaforoetan, bidegurutzeetan… nonahi aurki dezakeu bideo-zaintza kameraren bat. Seguruago gaude zaintza-sistema horri esker? Zertan gelditu da herritarren intimitatea?

Bertsio berria edo hobetua

Nonahi aurki dezakeu bideo-zaintza kameraren bat: Kutxazain automatikoetan, dendetan, bulegoetan, aparkalekuetan, semaforoetan, bidegurutzeetan…

Seguruago gaude zaintza-sistema horri esker? Zertan gelditu da herritarren intimitatea?

Iruzkina

Lehenengo puntuan da gakoa. Nik uste dut hizkera kataforikoa dei geneizaiokeela  elementuak ordenatzeko modu horri.. Iruditzen zait kirurgia egin osteko bertsioa hobea dela bestea baino.

Hamalau

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Izaki bizidun guztiek tratu txarrak ez pairatzeko eskubidea dute. Animaliak ezin dira leku itxietan gorde; ondo zaindu behar ditugu animalia guztiak; ikerketarako animaliek beste tratu bat mereziko lukete agian.

Bertsio berria edo hobetua

Izaki bizidun guztiek dute tratu txarrak ez pairatzeko eskubidea.

Animaliak ezin dira gorde leku itxietan; ondo zaindu behar ditugu animalia guztiak;

Agian, ikerketarako animaliek beste tratu bat mereziko lukete.

Iruzkina

Dudarik ez dago lehenengo puntua hobeto dagoela bigarren bertsioan, baina, oraindik ere, badago beste forma bat: Izaki bizidun guztien dute eskubidea tratu txarrak ez pairatzeko. Dena den, desberdin analizatzen dira gramatikalki. Lehenengo kasuan (ez pairatzeko eskubidea) –TZEKO nominalizazio + izena; bigarrenean, helburuzko esaldi bat litzateke. Bigarrren puntuan oso aldaketa txikia (gordde). Hirugarren puntuari gagozkiolarik, esan dezagun AGIAN hobeto dagoela aurrean.

II. Galdegai egokitzailea (modalizatua)

ADIBIDEAK

Bat

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

7

Page 8: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Nire lagunak Felipe du izena. Behin batean, gaur baino elizkoixeagoa nintzela, elizara joateko ohitura onari zertan utzi zion galdetu nion, eta: “hainbeste urtetan zergatik joan naizen ez dakidalako” erantzun zidan.

Bertsio berria edo hobetua

1. Nire lagunak Felipe du izena.

2. Behin batean, gaur baino elizkoixeagoa nintzela, zera galdetu nion, ea elizara joateko ohitura onari zertan utzi zion,

3. eta hala erantzun zidan “hainbeste urtetan zergatik joan naizen ez dakidalako”.

Iruzkina

Lehenengoan ez dago gauza berririk. Bigarrena deitiko batekin hasten da. Esan genezake, oro har, esaldiaren hasieran ondo etortzen direla deitikoak. Testuingurua markatzeko balio izaten dute; hasi aurreko beroketa bezala suertatzen dira. Era berean, oso ondo dago denbora-zirkunstantziala aposizioan. Baina hemen egin dugun aldaketa handiena, bi esaldietan gainera, bigarrenean eta hirugarrenean, galdegai egokitzailea sartzea da (zera/hala). Truko hori oso ondo etortzen da aditza aurreratu eta ordena ulergarriago bihurtzeko. Hain zuzen, horixe aztertuko dugu hurrengo puntuan

Bi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Sari banaketa egin ondoren partida ikustera hurbildu zirenek freskagarri batzuk edateko eta zerbait jateko aukera izan zuten. Giro polita egon zen momendu horretan. Finala jokatu behar zuten bi bikoteen arteko txantxak entzun ahal izan ziren.

Bertsio berria edo hobetua

Sari banaketa egin ondoren, partida ikustera hurbildu zirenek aukera ederra izan zuten freskagarri batzuk edateko eta zerbait jateko.

Giro polita egon zen momendu horretan. Hain zuzen, txantxa ederrak entzun ahal izan ziren finala jokatu behar zuten bi bikoteen artean.

Iruzkina

Ikus daitekeenez, AUKERA da esaldi bateko galdegaia. Baina AUKERAri EDERRA eransten badiogu esaldi horrek indarra hartzen du. Bestela galdegai zantzua bera galdu egiten du. Gauza bera gertatzen bigarren puntuko TXANTXAKekin. Modalizatzen ez badugu zalantzagarria horren “galdegaitasuna”. HAIN ZUZEN bat ere sartu dugu, baina hori beste atal batean aztertzeko utziko dugu (testu-antolatzaileak).

Hiru

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Nik Xalbador gizonaz ez nekien deusik, bertsolariz liluratu ninduenean. Eta “hameka” urteko haurraz gutiago.

Bertsio berria edo hobetua

Nik ez nekien deusik Xalbador gizonaz, bertsolariAz liluratu ninduenean. Eta are gutiago “hameka” urteko haurraz.

Iruzkina

8

Page 9: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

ARE erantsi diogu, gure ustez GUTIAGO galdegai denari. Informazio berria hori da, bederen, eta galdegaia eta informazio berria (rema) gauza bertsua dira. Hemen dena eliptikoa da, eta ez da komeniko aurreragi sartzea, baina uste dut esaldiak asko irabazten duela kirurgia egin ondoren.

Lau

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Fama txarra ematea zeinen erraza den eta gero izen-ona itzultzea zenbat kostatzen den adierazteko, sermolari batek esaten zuen: “Luma ezazue oiloa, eta gero hego-haizetan banatu haren lumak; zoazte handik ordu pare batera luma horiek biltzera. Ezinezkoa da, noski; bada, hori bezain nekeza da fama txarra eman zaionari izen-ona bihurtzea”.

Bertsio berria edo hobetua

Fama txarra ematea zeinen erraza den eta gero izen-ona itzultzea zenbat kostatzen den adierazteko, sermolari batek HONELA esaten zuen: “Luma ezazue oiloa, eta gero hego-haizetan banatu haren lumak; zoazte handik ordu pare batera luma horiek biltzera. Ezinezkoa da, noski; bada, hori bezain nekeza da fama txarra eman zaionari izen-ona bihurtzea”.

Iruzkina

Agian, testu luzeegia aukeratu dut hain adibide erraza ipintzeko, baina testuinguru osoari eutsi nahi izan diot. Bestalde, esplikazio laburra behar du, garbi ikuste baita HONELAk nolakoa egokitasuna, eta jatortasuna, ematen dion testuari.

Bost

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Lorategiko zedroa elurretatik adarrak atera nahian ari zen.Bertsio berria edo hobetua

Lorategiko zedroa han ari zen elurretatik adarrak atera nahian.

Iruzkina

Gisa honetako trukoek asko laguntzen dute testua txukun (txukuinago) egituratzen.

Sei

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Ibilaldi horiek hizkuntza, edozein hizkuntza, arinago, zailduago, malguago bihurtu  dute.

Bertsio berria edo hobetua

Ibilaldi horiek arinago, zaluago, malguago bihurtu  dute hizkuntza, edozein hizkuntza.

Iruzkina

Galdegaiaren arloan sartu dut. Izan ere, edoein modalizazio (–ago) galdegai da. Horregatik ipini dut atal honetan. Ordnari dagokionez, obea iruditzen zaigu bertsio berrikoa: subjektua-atributua-aditza-objektua, eta ez (jatorrizkoa). subjektua-objekua-atributua-aditza. Bada alderik. Nik, behintzat, bestela idatziko nuke (bigarren bertsioa); baita hori idatzi zuenak ere, gaur izan balitz.

Zazpi

9

Page 10: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Behin etorri bazen etorri zen, eta  seme-alabak gurasoen kontra ipiniz eta elizatik urrunduz bazter guztiak  nahasten dabil.

Bertsio berria edo hobetua

Behin etorri bazen etorri zen,

eta hemen dabil bazter guztiak  nahasten,

seme-alabak gurasoen kontra ipini eta elizatik urrundurik.

Iruzkina

Galdegaiaren arloan sartu dut. Izan ere, edoein modalizazio (–ago) galdegai da. Horregatik ipini dut atal honetan. Ordnari dagokionez, obea iruditzen zaigu bertsio berrikoa: subjektua-atributua-aditza-objektua, eta ez (jatorrizkoa). subjektua-objekua-atributua-aditza. Bada alderik. Nik, behintzat, bestela idatziko nuke (bigarren bertsioa); baita hori idatzi zuenak ere, gaur izan balitz.

Zortzi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Jendea ikusten dugu lotsa handirik gabe errekan sartu eta, xaboia barra-barra ixuriz, autoa garbitzen.

Bertsio berria edo hobetua

Makina bat jende ikusten dugu lotsa handirik gabe errekan sartu eta, xaboia barra-barra ixuriz, autoa garbitzen.

Iruzkina

Badirudi lehenengo esaldi hori oso anbiguo eta indargabe geratzen dela. Gure belarriak eta euskal senak beste zerbait eskatzen digu. Bada, horrelako determinaten bat sartzeak, erabat zuzentzen du okerra. Modalizazioak onargarriago egiten du esaldia.

Bederatzi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Ikusi izan ditugu mendian abereak ekaitzak eransandakoan elgarrengana bildu eta elkar babesten.

Bertsio berria edo hobetua

Hamaika aldiz ikusi izan ditugu mendian abereak ekaitzak eransandakoan elgarrengana bildu eta elkar babesten.

Iruzkina

Nik ontzat emango nuke, besterik gabe, lehenengo bertsioa ere. Baina galdegaia egoki markaturik ez dagoela norbaitek zalantza balu, konponbidea erraza da: bigarren bertsioan egin duguna egin, hau da, galdegai egokitzaile modalizatua sartu (hamaika aldiz).

Hamar

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Medikuak erratu egin dira, eta eman diote gizon gizarajoari haur-minetan zegoen emakumeari eman beharreko botika.

10

Page 11: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Bertsio berria edo hobetua

Medikuak erratu egin dira,

eta, gizon gizarajoari, haur-minetan zegoen emakumeari eman beharreko botika eman diote

Medikuak erratu egin dira,

eta non ematen dioten gizon gizarajoari haur-minetan zegoen emakumeari eman beharreko botika.

Iruzkina

Hiru gauza dira begi-bistakoak: a) bistan da lehenengo bertsioa ez dela zuzena, b) bistan da bigarrena (1 eta 2 puntuetan jasoa) ondo dagoela, c) baina 3 eta 4. puntuetan ematen bertsioa ere zuzena da, eta, agian, askoz ere egokiagoa, baldin errorea azpimarratu nahi badugu. Beraz, galdegai modalilatuaren funtzioa aintzat hartzekoa da sarritan. Ordena aldetik, berriz, ikusi duzue zenbat aurreratu ahal izan dugun aditza.

Hamaika

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Parodia egin nahi zuten, gure lehendakaria barregarri uzteko, baina fantotxada izan da

Bertsio berria edo hobetua

Parodia bat egin nahi zuten, gure lehendakaria barregarri uzteko,

baina sekulako fantotxada izan da

Iruzkina

Sarritan esaten da BAT gehiegi erabiltzen dugula; egia da, baina zenbaitetan erabili beharra dago; adibidez, esaldiari halako mugagabe kutsu bat eman nahi zaionean. Bestetik gargi ikusten da esaldiak, galdegaia indartzean, modalizatzean, zer-nolako zentzua hartzen duen, eta zenbat irabazten duen. Galdegai modalizatuarekin, behar izanez gero, errazago da aditza aurreratzea ere. Esate baterako, gaizki al legoke: “… baina izan da sekulako fantotxada”?

III. Erreferentziazko kohesioa (anaforikoak)

ADIBIDEAK

Bat

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Dena dela, beldur pixka batekin idazten dugu, zeren askok usteko baitu sasiei su ematen ibiltzea baino isiltzea hobea dela, horrelakoetan. Guk, guztiarekin ere, bestela jokatu dugu, zeren eta kasu honetan lehendik daude sasiak sutan. Hain zuzen ere, sasiak itzaltzea beste asmorik ez darabilgu gogoan.

Bertsio berria edo hobetua

Dena dela, beldur pixka batekin idazten dugu, zeren askok usteko baitu, horrelakoetan hobea dela isiltzea sasiei su ematen ibiltzea baino.

Guk, guztiarekin ere, bestela jokatu dugu, zeren eta kasu honetan lehendik daude sasiak sutan.

11

Page 12: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Hain zuzen ere, sasiak itzaltzea beste asmorik ez darabilgu gogoan.

Iruzkina

Logikoa denez, lehenengo puntua bakarrik aipatuko dugu. HORRELAKOETAN da hor erreferentziazkoa (anaforikoa). Horiek ez dute joan behar inoiz ere esaldiaren amaieran. Logikoa osoa dauka, zeren eta aurreko esaldiari egiten diote erreferentzia. Horrelako erreferentziak ahal guztia aurreratu behar dira.

Bi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Ezibestekoa da gure jatorriaren bidezidoarrari erreparatzea, munduarekin lotzen gaituen haria eten eta noraezean galdu nahi ez badugu. Zer ederragorik Gipuzkoako Mendi Federazioaren asmoa baino, horretarako? Gure aurrekoen bizitoki, ibilbide, lantegi eta festaleku izan ziren inguruneak txukundu eta errekuperatu nahi ditu. Gure arbasoen bizimoduari hurbilduko gatzaizkio, horiei eta beste antzeko proiektu batzuei esker.

Bertsio berria edo hobetua

Ezibestekoa da gure jatorriaren bidezidoarrari erreparatzea, munduarekin lotzen gaituen haria eten eta noraezean galdu nahi ez badugu.

Horretarako, zer ederragorik Gipuzkoako Mendi Federazioaren asmoa baino?

Gure aurrekoen bizitoki, ibilbide, lantegi eta festaleku izan ziren inguruneak txukundu eta errekuperatu nahi ditu.

Horiei eta beste antzeko proiektu batzuei esker, gure arbasoen bizimoduari hurbilduko gatzaizkio.

Iruzkina

Bigarren eta laugarren puntuetan, batez ere, daukagu auzia. Baina lehenengoa eta hirugarrena ere beharrezkoak genituen, erreferentzia eta testuinguru bezala. HORRETARAKOk lehenengo puntuko informazioari egiten erreferentzia, haren bilduma bezala da; horregatik komeni da handik ahalik eta hurbilen joatea, testua ulergarriago gerta dadin. Iruzkin berbera egin liteke laugarren puntu HORIEI erreferentzialari buruz.

Hiru

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

“Norbere haurrenganako maitasuna berezkoa da, eta oso meritu gutxi dago hor; errealizaturik sentitzeko ekartzen digugu haurrak mundura; hortaz egoismoa da hori ere”, epaitu zuen.

Bertsio berria edo hobetua

“Norbere haurrenganako maitasuna berezkoa da,

eta hor oso meritu gutxi dago;

errealizaturik sentitzeko ekartzen digugu haurrak mundura;

hori ere, hortaz, egoismoa da”, epaitu zuen.

Iruzkina

12

Page 13: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Iruzkina kasik soberan dago, adibidearekin garbi ikusten baita. Bakar-bakarrik esango dugu HOR eta HORI direla kasu honetan aurreratu ditugunak, horiek direla anaforikoak.

Lau

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Desiatzen gaude edozein herritarren merituak, gari-auka edo oilo-lumak bezala, bazter guztietara hedatzeko. Ez gara egoten azalaren edo beste kolore klase batzuei begira, horretarako.

Bertsio berria edo hobetua

Desiatzen gaude edozein herritarren merituak, gari-auka edo oilo-lumak bezala, bazter guztietara hedatzeko.

Horretarako, ez gara egoten azalaren edo beste kolore klase batzuei begira.

Iruzkina

Esaldi laburra da, eta norbaitek esango dit problemarik gabe ulertzen dela. Agian, arrazoi du. Baina guk klaseak ematen ditugu eta ikasleei pautak eman behar zaizkie. Nik ez daukat zalantzarik. HORRETARAKOren tokia hasieran dago.

Bost

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Kukuaren irudia desmitifikatzea da idatzi honen helburua. Haren kantua ez da batere atsegina eta goxoa, monotonoa baizik: pare bat musika-nota baino ez ditu izango; horregatik da imitatzeko erraza. Haren aldean diferentzia ederreko kantaria da birigarroa.

Bertsio berria edo hobetua

Kukuaren irudia desmitifikatzea da idatzi honen helburua.

Ez da batere atsegina eta goxoa haren kantua, monotonoa baizik: pare bat musika-nota baino ez ditu izango;

imitatzeko erraza da horrexegatik.

Diferentzia ederreko kantaria da birigarroa haren aldean.

Iruzkina

Oraingoan aldrebes jokatu dugu. Jatorrizko testua da zuzena. Beraz, zirujaunak hanka sanoa ebaki dio gaixoari. Propio egin dut, badakit-eta inork ez didala eskatuko kalteordainik. Gainera, pazientea (testua) neurea da. HAREN/HORREGATIK/HAREN dira erreferentziazko hitzak. Zalantzarik gabe, nik jatorrizko hobesten dut, eta hori da, niretzat, eredu. Baina erreparatu zaitezte bigarrenean eta ikusiko duzue hori baino aldrebesagoak ere iuksten direla.

Sei

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Ez dakit geuk  ez ote genukeen berdintasuna eskatu beharko, emakumearekin parekatzeko aldarrikatu beharko, panorama hori ikusita.

Bertsio berria edo hobetua

13

Page 14: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Panorama hori ikusita, ez dakit geuk ez ote genukeen berdintasuna eskatu beharko, emakumearekin parekatzeko aldarrikatu beharko.

Iruzkina

Ukitu txiki bat eman diot jatorrizko testuari, gero adibidea hobeto ikusteko, beste noizbait ere egin dudan gisan. Dena dela, zalantzarik gabe asko dira modu horretan idatzitakoak. Eta ikusten da, garbi hala ere!, bigarren bertsioa egokiagoa dela.

Zazpi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Kate lodi eta luze bat eginarazi Erroman bertan, eta kate hori gerrian lotuta zekarrela itzuli zen Euskal Herrira Goñiko Zalduna, Aita Santuaren esana egitera. Aralar mendia iruditu zitzaion horretarako egokiena, eta bertara igo zen, hango bakardadean penitentzia betetzeko.

Bertsio berria edo hobetua

Kate lodi eta luze bat eginarazi Erroman bertan, eta kate hori gerrian lotuta zekarrela itzuli zen Euskal Herrira Goñiko Zalduna, Aita Santuaren esana egitera.

Horretarako egokiena Aralar mendia iruditu zitzaion, eta bertara igo zen, hango bakardadean penitentzia betetzeko.

Iruzkina

Bigarren puntua da arretagunea. Eta esan daiteke tiro batez bi txori harrapatu ditugula. “Aita Santuaren esana egitera” amaitzen aurreko esaldia, eta “horretarako” azkar botatzen badugu, lotura bikainagoa da. Besetik, “Aralar Mendia” atzeratzean, hurrengo erreferentziala “bertara” hurbilago geratzen da. Agian, testu laburregietan gabiltza, ondo ohartzeko, baina uste dut bidea garbi ikusten dela.

Zortzi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Beste ezaugarri oso garrantzitsua sistema honetan antolaketa hierarkikorik ez dagoela da, sistema txikiagoa baita.

Bertsio berria edo hobetua

Sistema honetan, beste ezaugarri oso garrantzitsua da antolaketa hierarkikorik ez dagoela, sistema txikiagoa baita.

Iruzkina

Azlapen handirik gabe ikusten da asko hobeto dagoela kirurgia praktikaturikoa.

Bederatzi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Aitzitik, subiranotasunaren edo ‘ordena normatiboa’ren leku ugari daude Estatuaren azpitik eta eta gainetik.  Gaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek nazionalismoa menderatuentzat.

Bertsio berria edo hobetua

Aitzitik, subiranotasunaren edo ‘ordena normatiboa’ren leku ugari daude Estatuaren azpitik eta eta gainetik.

14

Page 15: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Subiranotasunaren deskonstrukzio horrek gaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak

Horiek berri onak izen behar lukete nazionalismoa menderatuentzat.

Iruzkina

Esplikazio gutxi behar da bigarrena hobeto dagoela ikusteko.

Hamar

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Horrela (sic) dio gaurko ebanjelio zatiak: “Jainkoak bere Semea bidali du, haren bitartez mundua salba dadin”. Galdera asko sortzeko moduko esaldia da aukeratutako hori.

Bertsio berria edo hobetua

Honela dio gaurko ebanjelio zatiak: “Jainkoak bere Semea bidali du, haren bitartez mundua salba dadin”.

Aukeratu dugun esaldi hori da, dudarik gabe, galdera asko sortzeko modukoa.

Iruzkina

Agian, ez dio graziarik egingo jende askori, baina ukaezina da hain atzera ez daitekeela bota aurreko esaldiari erreferentzia egiten dion partikula. Beraz, balekotzat jotzen dugu eman dugun soluzioa.

IV. Testu-antoatzaileak.

ADIBIDEDAK

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Bat

(…). Gizon gizarajoari bizia apur bat luzatzeak ez al du balio? Senarrak traba gehiegi egin ez dezan beste erremedio bat ere asmatu da, gainera. Yugoslaviako sendagile batek, lo gaudenean zurrunkarik egin ez dezagun botika bat aurkitu du.

Bertsio berria edo hobetua

(…). Gizon gizarajoari bizia apur bat luzatzeak ez al du balio?

Gainera, senarrak traba gehiegi egin ez dezan, beste erremedio bat ere asmatu da.

Yugoslaviako sendagile batek, lo gaudenean zurrungarik egin ez dezagun, botika bat aurkitu du.

Iruzkina

Hemen testu antolatzaileari begiratuko diogu (gainera). Atzeko puntatik aurreko muturrera eraman dugu. Errepideko seinaleak eta testu-antolatzaileak antzekoak dira. Oztopoa edo arriskua pasatuta gero abisatzen duen seinaleak ez du balio. Gauza bertsua gertatzen da esaldiaren amaieran ipintzen diren testu-antolatzaileekin. Testu labu horrek akats gehiago ere baditu, baina esparru batekoak dira.

Bi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

15

Page 16: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Lasarte-Oriako bertso eskola, Zestoa, Azpeitia eta Zarauzko eskolekin arituko dira. Sei saio izango dira beraz, hiru etxean eta beste hiru kanpoan.

Bertsio berria edo hobetua

Lasarte-Oriako bertso eskola, Zestoa, Azpeitia eta Zarauzko eskolekin arituko dira.

Beraz,  sei saio izango dira: hiru etxean eta beste hiru kanpoan.

Iruzkina

Jarri arretan bigarren puntuan. Ahal dela “beraz” eta gisako testu-antolatzaileak aurreratu egin behar dira.

Hiru

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

(…)

Edozein arbola-mota izan zitekeen, gainera: haritza, intxarrondoa, sagarrondoa, eta abar. Baina, batez ere, gaztaina-landareez baliatzen ziren, bere garaian alea jasotzeko asmotan.

Hamaikatxo nahaste eta borraste sortu zen bazterretan eskubide hori zela medio. Baina zutik iraun zuen, mendeak mende. Eta gaur bertan ere, nahiz eta herri-lurretan landaketa berririk egitea zilegi ez izan,, lehendik landaturiko zuhaitzentzat oraindik balio du ondazilegi izeneko eskubide horrek.

Bertsio berria edo hobetua

(…)

Gainera, edozein arbola-mota izan zitekeen: haritza, intxarrondoa, sagarrondoa, eta abar.

Baina, batez ere, gaztaina-landareez baliatzen ziren, bere garaian alea jasotzeko asmotan.

Eskubide hori zela medio, hamaikatxo nahaste eta borraste sortu zen bazterretan. Baina zutik iraun zuen, mendeak mende. Eta gaur bertan ere, nahiz eta herri-lurretan landaketa berririk egitea zilegi ez izan,

lehendik landaturiko zuhaitzentzat oraindik balio du ondazilegi izeneko eskubide horrek.

Iruzkina

Nahiz eta aldaketa gehiago ere egin litezkeen ordena hobetzeko, testu-antolatzaileen ordena ikusiko dugu. Horretarako, lehenengo eta hirugarren puntuan ipini beharko dugu arreta: “gainera” eta “eskubide hori dela medio” aurreratu ditugu.

Lau

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Kukuak moxorro kaltegarri asko jaten du. Pinuen arrak ere bai, azkenik. Hori hala baldin bada, badauka oraintxe non mantendua. Ar hori pinudietan pikardi handiak egiten ari da orainaldian, zoritxarrez. Pagoa eta haritza bezain polita ez da, baina bere itsusi guztian makina bat baserritar atera du estuasunetik ateradu pinuak.

Bertsio berria edo hobetua

16

Page 17: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Kukuak moxorro kaltegarri asko jaten du.

Azkenik, pinuen arrak ere bai. Hori hala baldin bada, badauka oraintxe non mantendua.

Zoritxarrez, ar hori, orainaldian, pikardi handiak egiten ari da pinudietan.

Pagoa eta haritza bezain polita ez da, baina, bere itsusi guztian, pinuak atera du makina bat baserritar estuasunetik.

Iruzkina

Nahiz eta aldaketa gehiago ere egin litezkeen ordena hobetzeko, testu-antolatzaileen ordena ikusiko dugu. Horretarako, bigarren eta hirugarren puntuan ipini beharko dugu arreta: “azkenik”, “zoritxarrez”, “orainaldian” aurreratu ditugu. Puntuazio-markei ere eman diegu ukitu bat.

Bost

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Estatu Batuak esaten diogun nazio handi hori berrogeita hamar estatuk osatzen dute, eta estatu horietako bitan ikusten omen da gutxi gorabehera edo antzematen zaio Ipar Ameriketako presidente izateko itxurarik gehiena zeinek duen. Hori ez litzateke hain harrigarria, alde batera. Baina bi estatu horiek izan biztanlerik gutxientsuena dutenak eta horrenbesterainoko indarra hala ere.

Bertsio berria edo hobetua

Berrogeita hamar estatuk osatzen dute Estatu Batuak esaten diogun nazio handi hori,

eta estatu horietako bitan ikusten omen da, gutxi gorabehera, edo antzematen zaio Ipar Ameriketako presidente izateko itxurarik gehiena zeinek duen.

Alde batera, hori ez litzateke hain harrigarria.

Baina bi estatu horiek izan biztanlerik gutxiena  dutenak eta, hala ere, horrenbesterainoko indarra.

Iruzkina

Lehen puntua ez da, berez, epigrafe honi dagokiona, baina aprobetxatu egin dugu ordena apur bat hobetzeko. Hirugarren eta laugarren puntuan datoz guk kasu honeta nahi genituen aldaketak: bi testu-antoatzaileak aurreratu egin ditugu (alde batera, hala ere).

Sei

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Estatuari subiranotasun berezko bat lotzea ere problematiko gertatzen da. Estatua ere errealitate historikoa baita, azken batean; erakunde guztiak bezala historiaren kontingentzia eta aldaketa hegemonikoetara makurtua.

Bertsio berria edo hobetuaEstatuari subiranotasun berezko bat lotzea ere problematiko gertatzen da;

azken batean, Estatua ere errealitate historikoa baita; erakunde guztiak bezala, historiaren kontingentzia eta aldaketa hegemonikoetara makurtua.

Iruzkina

17

Page 18: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Bigarren puntuan egin dugu aldaketa (azken batean). Ikusten duzuen bezala, betiko tesiari jarraituz, aurreratu egin dugu.

Zazpi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Otaño hiru aldiz joan zen Argentinara, eta hezurrak hemen uzteko nahia adierazi arren han utzi behar izan zituen azkenik.

Bertsio berria edo hobetua

Otaño hiru aldiz joan zen Argentinara,

eta hezurrak hemen uzteko nahia adierazi arren,

azkenean han utzi behar izan zituen.

Iruzkina

Testugileak, anaforikoa (han) testu-antolatzailearekin (azkenik) topo egitean, erabaki du azkeneko hori atzera botatzea, eta aditzaren ondoan ipintzea. Baina bigarren bertsioan eman dugun eran, nik uste, oso ondo dagoela.

Zortzi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Perikok patatak hartzeko gonbidapena izan nahi zuen begirada amultsuaz begiratzen zien lagunei, eta haietako batek, etsipenaren eta jakinnahiaren (sic) arteko begi zeinu zehazgabeaz patatak hartu eta ahora sartu zituen, azkenik.

Bertsio berria edo hobetua

Perikok patatak hartzeko gonbidapena izan nahi zuen begirada amultsuaz begiratzen zien lagunei,

eta azkenik, haietako batek, etsipenaren eta jakin-nahiaren arteko begi zeinu zehazgabeaz,  patatak hartu eta ahora sartu zituen.

Iruzkina

Bigarren puntuan ipini arreta. Azkeneko puntatik aurreraino eraman dugu testu-antolatzaiela (azkenik).

Bederatzi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Umetxoen zoriona ikusita, pozaren pozez begietatik malkoak irtendako gurasoak ere ez dira gutxi izango. Aurtxoen irribarrean sortzen duen poza baino hoberik ez da ezer izango familia baterako, izan ere.

Bertsio berria edo hobetua

Umetxoen zoriona ikusita, pozaren pozez begietatik malkoak irtendako gurasoak ere ez dira gutxi izango.

Izan ere, haurtxoen irribarrean sortzen duen poza baino hoberik ez da ezer izango familia baterako.

Iruzkina

Berriz ere, bigarren puntuan dago gakoa. Azkeneko puntatik aurreraino eraman dugu testu-antolatzaiela (izan ere).

18

Page 19: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Hamar

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Giza espezieak milioika urte daramatza munduan, adituek diotenez. Baina noiz piztu zitzaion kontzientziaren argia? Ez gara sartuko eztabaida horretan. Ez dugu eztabaidatuko, ezta ere, kontzientzia zeinen baliosa izan zaion gizakiari, mila batailatan sartzeko eta guztietatik onik ateratzeko.

Bertsio berria edo hobetua

Adituek diotenez, giza espezieak milioika urte daramatza munduan.

Baina noiz piztu zitzaion kontzientziaren argia?

Eztabaida horretan ez gara sartuko. Ez dugu eztabaidatuko, ezta ere, kontzientzia zeinen baliosa izan zaion gizakiari, mila batailatan sartzeko eta guztietatik onik ateratzeko.

Iruzkina

Nire ustez, asko hobeto dago hasieran (adituek diotenez). Beste gauza bat ere aldatu dugu, nahi ez den ata honetakoa (Eztabaida horretan). Esan izan dugu, aurreko enuntziatuan esandakoari erreferentzia egiten zaionean, erreferentzia hori ahalik eta azkarren eman behar dela.

V. Bokatiboa

ADIBIDEAK

Bat

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

—Hain hutsal eta ezerez sentitzen naiz, ez dut deus egiteko gogorik, maisu. Esaten didate ez dudala ezertarako balio, itsusia naizela, lanean ez dakidala… Zer egin nezake hobeto balora nazaten?

Maisuak eraztun eder bat zeukan ezkerreko behatz txikian. Eskura eman eta esan zion:

—Zalditegiko zaldirik onena har ezazu, gazte, eta merkatura zoaz eta eraztun hori sal ezazu. Baina ez eman urre-txanpon batetik behera.

Bertsio berria edo hobetua

—Maisu, hain hutsal eta ezerez sentitzen naiz, ez dut deus egiteko gogorik.

Esaten didate ez dudala ezertarako balio, itsusia naizela, lanean ez dakidala… Zer egin nezake hobeto balora nazaten?

Maisuak eraztun eder bat zeukan ezkerreko behatz txikian. Eskura eman eta esan zion:

—Gazte, Zalditegiko zaldirik onena har ezazu, eta merkatura zoaz eta eraztun hori sal ezazu. Baina ez eman urre-txanpon batetik behera.

Iruzkina

Begi bistakoa da bokatiboa aurreratuta esaldia ulergarriago geratzen dela.

Bi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

19

Page 20: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Farmaziara joaten zarenean ekarriko al didazu, mesedez, bikarbonato, Joxe, sekulako bihotzerrea daukat eta?

Bertsio berria edo hobetua

Joxe, farmaziara joaten zarenean ekarriko al didazu, mesedez, bikarbonato, sekulako bihotzerrea daukat eta?

Iruzkina

Ez dut uste zalantza handirik dagoenik. Bigarrena da ordena egokia.

Hiru

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Anitaren heriotzak elkartu gaitu gaur hemen, guraso eta senide maiteok eta gaineratiko eliztarrak. Gogorra izan da. Heriotza beti da mingarria, baina are mingarriagoa da Anita hil den moduan hiltzea, batez ere hildakoa gaztea denean.

Bertsio berria edo hobetua

Guraso eta senide maiteok eta gaineratiko eliztarrak,

Anitaren heriotzak elkartu gaitu gaur hemen,

Gogorra izan da. Heriotza beti da mingarria, baina are mingarriagoa da Anita hil den moduan hiltzea, batez ere hildakoa gaztea denean.

Iruzkina

Hitzaldi batean, aurrean daudenak edozein direla ere, horiek aipatzetik hasten da beti. Beraz, bigarren bertsioa da zuzena.

Lau

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Mendi santuaren oinetan bildu nahi zaituztegu era sinbolikoan, anaia eta ahizpa maiteak, zortzi mende hauetan espirituaren joritasuna iturri berberetan edan duten lekukotasun ugarien ondoan, zerbitzu zintzoaren eta Jesu Kristori erabat obeditzearen hitzarmena berrizta dezagun.

Bertsio berria edo hobetua

Anaia eta ahizpa maiteak, mendi santuaren oinetan bildu nahi zaituztegu era sinbolikoan, zortzi mende hauetan espirituaren joritasuna iturri berberetan edan duten lekukotasun ugarien ondoan, zerbitzu zintzoaren eta Jesu Kristori erabat obeditzearen hitzarmena berrizta dezagun.

Iruzkina

Ikusten duzuen eran, bokatiboa aurreko puntara eraman dugu, hori baita bere lekua.

Bost

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Anita, barkatu, ez dut lehenago iristerik izan. Hau da dardarra eta hutsunea utzi diguzuna bihotzean. Zu etxeko txikiena eta guztion begikoa zinen. Misterio horrek esplikaziorik ez du. Zer gertatu zaizu, txiki? Zure heriotzaren berri jakitea eta malkotan urtzen hastea bat izan dira etxekoentzat. Batez ere, amarentzat, dagoen egoeran egonda!

Bertsio berria edo hobetua

20

Page 21: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Anita, barkatu, ez dut lehenago iristerik izan. Hau da dardarra eta hutsunea utzi diguzuna bihotzean.

Zu etxeko txikiena eta guztion begikoa zinen. Misterio horrek esplikaziorik ez du.

Zer gertatu zaizu, txiki? Zure heriotzaren berri jakitea eta malkotan urtzen hastea bat izan dira etxekoentzat. Batez ere, amarentzat, dagoen egoeran egonda!

Iruzkina

Batzuetan, ez da hain erraza erabakitzea. Hemen dituzun bi bertsioak berdinak dira. Aurrenekoan eta bigarrenean gure araua errespetatzen du: ANITA, BARKATU… eta ZU. Baina hirugarrena gaizki ote dago, ZER GERTATU ZAIZU, TXIKI? Ondo dagoela esango nuke. Askotan egiten da horrela: galdera eta bokatikoa.

Sei

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Bertsolaria utzi eta goazemazu orain, irakurle, haren haurtzarora, haur-haurretatik hasten baita gure pertsonaia bere herria nozitzen.

Bertsio berria edo hobetua

Orain, irakurle, bertsolaria utzi eta goazemazu haren haurtzarora, haur-haurretatik hasten baita gure pertsonaia bere herria nozitzen.

Iruzkina

Nork esango du lehenengo bertsioa gaizki dagoenik? Baina bigarrena ere oso ondo dago. Esango nuke kasik hobeto.

VI. Deiktikoak (marko-eratzailea)

ADIBIDEAK

Bat

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Andre Mari martxokoa da gaur. Gure aurrekoek bi gauza ospatzen zituzten gaurko egunez: Aingeru San Gabrielek Mariari egindako igarkizuna eta kukuaren etorrera. Bigarren horri lotuko natzaio gaur. Esakune zaharra da martxoaren 25etik aurrera ez dela atera behar etxetik sakelean dirurik gabe…

Bertsio berritua edo hobetua

Gaur, Andre Mari martxokoa da.

Gaurko egunez, gure aurrekoek bi gauza ospatzen zituzten: Aingeru San Gabrielek Mariari egindako igarkizuna eta kukuaren etorrera.

Gaur, bigarren horri lotuko natzaio. Esakune zaharra da martxoaren 25etik aurrera ez dela atera behar etxetik sakelean dirurik gabe…

Iruzkina

Bigarren puntuan dago gakoa. “GUK” hori deiktikoa da, eta, gure ustez, hobeto dago esaldiaren hasieran. Deiktikoek beti zera markatzen dute: markoa edo testuingurua eta komeni izaten da, gehienetan behintzat, aurrera ekartzea. Gainera,  beste kontutxo bat:  bigarren puntuan deiktikoa eta anaforikoa elkartzen dira. Guk lehenik deiktikoa ipini dugu.

21

Page 22: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Bi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Gabikako Garai baserriko andre batek jentil eme bat topatu omen zuen ileak orrazten, Nabarnizko Goikolako errotarik etxera zihoala, Boluna kobazulo ondoko bidegurutzean. Utzi bere orraziak eta ihes egin omen zuen jantilak, emakumean ikusi zuenean. Garaiko andre hark orraziak hartu eta etxera eroan zituen.

Orrazi bila etorri ei zitzaion, etxera, ileak orrazten ari zena, hurrengo gaunean, eta esan zion emateko; bestela mendeku egingo zioala.

Bertsio berritua edo hobetua

Gabikako Garai baserriko andre batek,

Nabarnizko Goikolako errotarik etxera zihoala,

Boluna kobazulo ondoko bidegurutzean, jentil eme bat topatu omen zuen ileak orrazten.

Emakumean ikusi zuenean, utzi bere orraziak, eta ihes egin omen zuen jantilak. Garaiko andre hark orraziak hartu eta etxera eroan zituen.

Hurrengo gaunean, orrazi bila etorri ei zitzaion, etxera, ileak orrazten ari zena, eta esan zion emateko; bestela mendeku egingo zioala.

Iruzkina

Deiktiko guztiak denborazkoak edo modu-denborazkoak dira. Horiek izaten dira markoa edo testuingurua narkatzeko erabiltzen diren elementurik ohikoenak. Lehenengo bertsiotik bigarrenera aldea nabarmena da.

Hiru

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Esan beharrik ez dago, Mikelaren itz bat edo esaera bat ez dedala, ezinbestean baizik, ikutu.

Gure aldetik, hiruzpalau puntu azpimarratu nahi ditugu guk: nahiz eta Mikaela Elizegi izan kontalaria, Zavala da izazlea; eta…

Bertsio berritua edo hobetua

Esan beharrik ez dago, Mikelaren itz bat edo esaera bat ez dedala, ezinbestean baizik, ikutu.

Guk, gure aldetik, hiruzpalau puntu azpimarratu nahi ditugu: nahiz eta Mikaela Elizegi izan kontalaria, Zavala da izazlea; eta…

Iruzkina

Bigarren puntua dago gakoa. GUK da deiktikoa, markoa edo testuingurua markatzen duena, eta hasieran joan behar du.

Lau

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Kukuak, lehen ez bezala, pinudietan dauka orain babesa. Ez dakit zergatik egin den pinuaren maitale. Bera da horrelakoxea ala guk dugu errua?

Bertsio berritua edo hobetua

22

Page 23: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Orain kukuak, lehen ez bezala, pinudietan dauka babesa.

Ez dakit zergatik egin den pinuaren maitale.

Guk dugu errua ala bera da horrelakoxea?

Iruzkina

Nik uste, bai ORAIN eta bai GUK aurrean hobeto daudela.

Bost

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Neure kabuz joan nintzen Bilbora atzo. Egia da gonbidatu egin nindutela, baina inork gonbidatu ez banindu ere berdin-berdin joango nintzatekeen.

(…)

Ardantzak arrazoi du “errebindikazio guztiaklegitimoak, baina ez egokiak, errebinkatzeko, momentu guztiak” dionean.

Bertsio berritua edo hobetua

Atzo neure kabuz joan nintzen Bilbora. Egia da gonbidatu egin nindutela, baina inork gonbidatu ez banindu ere berdin-berdin joango nintzatekeen.

(…)

Ardantzak arrazoi du hau dionean: “errebindikazio guztiak dira legitimoak, baina ez egokiak, errebinkatzeko momentu guztiak.

Iruzkina

Garbi dago lehenengo puntuko ATZO horrek hotxe, aurrea-aurrean, behar duela. Zalantza handiak ditut hirugarren puntuko DIONEAN deiktikoa ote den; testu-antolatzailearen antz gehiago duaka. Dena den,  bigarren bertsioko testua askoz hobeto dago; beraz, DIONEAN aurreratu egin beharra zegoen.

Sei

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Uste dugu gure herriak zor diola Jose Garmendiari omenalditxo bat baino zer edo zer gehiago. Baina horixe ere ez du jaso oraindik. Lotsatu egiten naiz ni.

Bertsio berritua edo hobetua

Uste dugu gure herriak zor diola Jose Garmendiari omenalditxo bat baino zer edo zer gehiago.

Baina oraindik horixe ere ez du jaso. Ni lotsatu egiten naiz.

Iruzkina

Berriz ere deiktikoa (ORAINDIK) eta anaforikoarekin (HORIXE)  egiten dugu topo, eta bietako bati eman behar lehentasuna. Gu deiktikoa aurrena ipintzearen aldekoak gara. Zalantzarik ez, bigarren puntuko NI hobeto dagoela aurrean.

Zazpi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Jose Mauel Sevillano Martin GRAPOko militantea hil zaigula egun gutxi dira. “Hil zaigula” hori euskaraz hain erraz ibiltzen dugun alokutibo soil bat baino zerbait gehiago dela esango nuke nik, kasu horretan. Hil zaigula esateak,

23

Page 24: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

lehenengo eta behin, jakinaren gainean geundela esan nahi du, bagenekiela erremediorik gabe hil beharra zeukala.

(…)

Baina, idealismoak alde batera utzita, arazo humanitario handia dago hemen.Bertsio berritua edo hobetua

Egun gutxi dira Jose Mauel Sevillano Martin GRAPOko militantea hil zaigula

Nik esango nuke, kasu horretan, “Hil zaigula” hori euskaraz hain erraz ibiltzen dugun alokutibo soil bat baino zerbait gehiago dela.

Hil zaigula esateak, lehenengo eta behin, esan nahi du jakinaren gainean geundela, bagenekiela erremediorik gabe hil beharra zeukala.

(…)

Baina hemen, idealismoak alde batera utzita, arazo humanitario handia.

Iruzkina

Gozan geldi-geldi. Inork ez du zalantzarik izango EGUN GUTXI  horrek aurrean joan behar duela. Bestetik ordena orokorra ere (begira bigarren puntuan) aldatu egin dugu; kasu honetan, aditza (esango nuke aurreratu egin dugu). Bigarren puntuan NIK deiktikoa ikusiko duzue, eta orain, lenenengo bertsioan ez bezala, aurre-aurrean ipini dugu. Gauza bera gertatzen KASU HORRETAN erdi deiktiko erdi anaforikoarekin; alegia, tokiz aldatu dugula, aurreratu egin dugula. Laugarren puntuan HEMEN deiktikoa azaltzen da. Nola ez, hori ere aurreratu egin dugu.  Zer iruditzen?

Zortzi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Gabonak berehalaxe ditugu, eta batzuk pozik egongo dira. Neguan sartzen gara, ordea, Gabonak baino lehen.

Bertsio berritua edo hobetua

Berehalaxe ditugu Gabonak, eta batzuk pozik egongo dira.

Gabonak baino lehen, ordea, neguan sartzen gara.

Iruzkina

Esaldiak oso laburrak dira, eta, agian, aldaketei ez zaie zentzu handirik ikusten, baina ondo daude joera zein izan behar lukeen ikusteko. Kasu honetan, BEREHALAXE eta GABONAK BAINO LEHEN jotzen ditugu deiktikotzat.

VII. Konpletiboa (sustantibatuak)

ADIBIDEAK

Bat

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Lehendakariak proposatuko dio Zapaterori, Gobernu zentrala eta autonomikoaren arteko erlazio-marko berri bat osatzeko, erreferenduna elkarrekin konbokatzea.

Bertsio berritua edo hobetua

24

Page 25: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Lehendakariak proposatuko dio Zapaterori erreferenduna elkarrekin konbokatzea, Gobernu zentrala eta autonomikoaren arteko erlazio-marko berri bat osatzeko.

Iruzkina

Lehenengo bertsioan, oso urruti geratzen dira, adibidez, subjektua eta objektua (konbokatzea, bere osagai guztiekin). Perpaus sustantiboak eta konpletiboak, ahal dela, aurreratu egin behar dira.

Bi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Ukaezina da ustez gizonezkoen esparrua baino ez ziren arloetan ere sartu direla.Bertsio berritua edo hobetua

Ukaezina da sartu direla ustez gizonezkoen esparrua baino ez ziren arloetan ere.

Iruzkina

Konpletiboa ere ahal den gehiena aurreratu behar da.

Hiru

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Oso gustura eta emanozionaturik egon ginen Oinatz Bengoetxea eta Asier Olaizolaren arteko partidari. Batez ere, Begoetxeak erakutsi zituen joa eta sifritzeko ahala harritzekoak izan baitziren.

Bertsio berritua edo hobetua

Oso gustura eta emanozionaturik egon ginen begira Oinatz Bengoetxea eta Asier Olaizolaren arteko partidari.

Harritzekoak izan baitziren, batez ere, Bengoetxearen joa eta sufritzeko ahala.

Iruzkina

Adibide hau erlatiboaren atalean ere sartzeko modukua da. Baina orain egin dezagun hemengoa. Gure uste apalean, bigarren bertsioa hobesten dugu, egokiago jotzen baitugu sustantibatua (harritzekoak) sujektotzat hartzea.

Lau

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Erabilera asko izango dituen eta hemengoa nahiz kanpoko jendea erakarriko duen kultur-zentro inportante bat ireki behar dutela Arantzun irakurri dut.

Bertsio berritua edo hobetuaIrakurri dut kultur-zentro inportante bat ireki behar dutela Arantzazun,  erabilera asko izango dituena eta hemengo jendea nahiz kanpokoa erakarriko duena.

Iruzkina

Adibide hau sartu beharko dugu, gero, erlatiboaren atalean ere, baina gero gerokoak. Nire ustez, argi dago gaurko gure egitura mentalak errazago deskodifikatzen duela bigarren bertsioa. Begi-bistakoa da bisturia dezente erabili dugula. a) Aditza aurreko punturaino aurreratu dugu, b) horrekin batera, baita konpletiboa ere ahal zen guztia.

25

Page 26: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Bost

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Esan digute horrela, jarraitzen badu eta drogari uzteto ahaleginik egin ezean, beste askori gertatu zaien moduan, heriotza urruti ez duela izango.

Bertsio berritua edo hobetua

Esan digute ez duela urruti izango heriotza,

horrela jarraitzen badu eta drogari uzteto ahaleginik egin ezean, beste askori gertatu zaien moduan.

Iruzkina

Konpletiboa aurreratzeak baditu ondorioak. a) Aditz nagusia ondoren, berehala dator konpletiboa, objketu gisa. Ondoren, baldintzazkoa eta azkeneik konprazioa.

Sei

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Badakit etorri ziren guztiei eskerrak eman nahi dizkiezulaBertsio berritua edo hobetua

Badakit eskerrak eman nahi dizkiezula etorri ziren guztiei.

Iruzkina

Garbi dago aldakeketa; jatorrizko bertsioan: subjektua+aditza+zehar objektua eta objektu zuzena; bertsio berrian: subjektua+aditza+konpleitboa (objektua)+zehar objektua.  Bigarrena egokiagoa da.

Zazpi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Lorategiko zedroa behe aldeko adar bat elurretatik libratu nahian ari zen. Gau osoan zehar elurra egin zuen eta bazirudien zuhaitza, kullunka eginez, adar hura estaltzen zuen elurtzatik askatu nahian zebilela.

Bertsio berritua edo hobetua

Lorategiko zedroa behe aldeko adar bat elurretatik libratu nahian ari zen.

Gau osoan zehar elurra egin zuen, eta bazirudien zuhaitza han zebilela, kullunka eginez, adar hura estaltzen zuen elurtzatik askatu nahian.

Iruzkina

Bigarren puntuan dago aldaketa. Hemen egin dugun eran, galdegai antolatzailea (Han) egokia da, sarritan, konpletiboa aurreratu ahal izateko. Zer iruditzen?

VIII. Inperatiboa.

ADIBIDEAK

Bat

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

26

Page 27: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

—Maisu, hain hutsal eta ezerez sentitzen naiz, ez dut deus egiteko gogorik.Esaten didate ez dudala ezertarako balio, itsusia naizela, lanean ez dakidala… Zer egin nezake hobeto balora nazaten?

Maisuak eraztun eder bat zeukan ezkerreko behatz txikian. Eskura eman eta esan zion:

—Gazte, Zalditegiko zaldirik onena har ezazu, eta merkatura zoaz eta eraztun hori sal ezazu. Baina ez eman urre-txanpon batetik behera.

Bertsio berria edo hobetua

—Maisu, hain hutsal eta ezerez sentitzen naiz, ez dut deus egiteko gogorik. Esaten didate ez dudala ezertarako balio, itsusia naizela, lanean ez dakidala… Zer egin nezake hobeto balora nazaten?

Maisuak eraztun eder bat zeukan ezkerreko behatz txikian. Eskura eman eta esan zion:

—Gazte, har ezazu zalditegiko zaldirik onena, zoaz merkatura eta sal ezazu eraztun hori. Baina ez eman urre-txanpon batetik behera.

Iruzkina

Inperatiboa, hitzak berak dioen eran, agindua da, eta horrek esaldiaren aurrealdean joan behar. Esaldi asko inperatiboarekin berarekin hasten dira.

Bi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

—Zoaz— agindu zion Aita Santuak. (…) Kate hori urratu edo hautsi arte, ez zara inoren begi aurrera agertuko eta ez duzu inorekin hitzik ere egingo.

Bertsio berria edo hobetua

—Zoaz— agindu zion Aita Santuak. (…).

Kate hori urratu edo hautsi arte, ez zaitez ager inoren begi aurrera.

eta ez ezazu hitzik egin inorekin.

Iruzkina

Oso ebakuntza konplikatua egin dugu. Baina uste dut ongi interpretatu dudala hitzen benetako esanahia, hau da, agindu-kutsu edo –izaera. Bigarren puntuan bazegoen problema txiki bat: anaforikoa ala inperatiboa ipini aurrena? Uste dut berdin dela, baina idazleak anaforikoa eman dio lehentasuna, eta guk ere bai.

Hiru

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Askok esaten al dizute ezereza zarela, itsusia zarela, tontoa zarela…, gazte? Askok esaten badizute, dena ez da gezurra izango. Baina adituekin ez fidatu gehiegi. Zeure burua zaren bezala onar ezazu, akats eta bertuteekin. Eredurik ez hartu itsuki, mimetikoki. Baizik eta, inoren baratzeko loreak zurean zeharraldatu nahi badituzu,zertan izango duten antza eta zertan izango diren ezberdinak aurretik atera itzazu kontuak. Bi lorategiekin bakarra egitea ez dakizula inoiz burua: bakoitzak bere ezaugarriak behar ditu.

Bertsio berria edo hobetua

27

Page 28: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Gazte, askok esaten al dizute ezereza zarela, itsusia zarela, tontoa zarela…? Askok esaten badizute, dena ez da gezurra izango.

Baina ez fidatu gehiegi adituekin.

Onar ezazu zeure burua zaren bezala: akats eta bertuteekin.

Ez hartu eredurik itsuki, mimetikoki.

Baizik eta atera itzazu kontuak aurretik, inoren baratzeko loreak zurean zeharraldatu nahi badituzu, zertan izango duten antza eta zertan izango diren ezberdinak.

Ez dakizula burura inoiz bi lorategiekin bakarra egitea: bakoitzak bere ezaugarriak behar ditu.

Iruzkina

Hemen inperatiboarekin ari gara, nahiz eta lehenengo puntua bokatiboa izan litekeen mintzagai. Hain zuen, atzeko puntatuk aurrerarino eraman dugu, esaten ari garen legez. Beste guztietan, inperatiboa aurreratu dugu, hori baita, berez, inperatiboaren lekuan euskal sintaxian.

Lau

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Munduaren salbatzaileak direla diotenengandik ihes egin behar du.Bertsio berria edo hobetua

Ihes egun behar dugu munduaren salbatzaileak direla diotenengandik.

Iruzkina

Berriz ere inperatibo kutsuko esaldi baten aurrean gaude; eta ordenatzeko modua, nire iritzian, garbi dago: agindutik bertatik hasi.

Bost

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Etengabe liskarrean jardun behar baldin baduzu, etorritako bidetik zoaz berriro. Bertsio berria edo hobetua

Zoaz etorritako bidetik berriro, etengabe liskarrean jardun behar baldin baduzu..

Iruzkina

Ez dugu uste argibide handirik behar duenik.

IX. Aposizioa eta perpaus tartekatuak

ADIBIDEAK

Bat

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Apusturik baldin bazan Tolosan edo berdin Donostin, bezperan asiko ziran korredoreak ojuka Erbiñeko atarian. Bertako nagusi jauna zan Kandiko, izango zan apustu askotako diru-jasotzailea eta inoiz historia politak kontatu ohi zizkigun; inoren izenik esan gabe, jakina!

28

Page 29: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Bertsio berria edo hobetua

Apusturik baldin bazen Tolosan edo berdin Donostian, bezperan hasiko ziren korredoreak ojuka Erbiñeko atarian.

Kandiko, bertako nagusi jauna, izango zen apustu askotako diru-jasotzailea, eta inoiz historia politak kontatu ohi zizkigun; inoren izenik esan gabe, jakina!

Iruzkina

Iruzkinari dagokionez, lehenik esan dezagun euskara batuan ipini dugula euskarazko testua. Bestetik, puntuazio-marka batzuk ere zuzendu dizkiogu. Bai aposizioarena zen esparru honetan interesatzen zitzaigun zuzenketa. Izen propioa ipiniko dugu aurrena, eta., gero azalpena, aposizio gisa.

Bi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Milaka eta milaka lagun manifestatu dira datorren udan Txinako hiriburua den Pekinen izango diren joko olinpikoen kontra. Tibeteko gertaerek eta errepresioak erangin dituzte Txinako agintarien kontra antolatu diren protesta horiek guztiak.

Bertsio berria edo hobetua

Milaka eta milaka lagun manifestatu dira datorren udan Txinako hiriburuan, Pekinen, izango diren joko olinpikoen kontra.

Tibeteko gertaerek eta errepresioak erangin dituzte Txinako agintarien kontra antolatu diren protesta horiek guztiak.

Iruzkina

Ez dago gauza asko esan beharrik. Adibideak argitzen du dena.

Hiru

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Orain nabarmen geratu da ridikulua egin duela emakumea horrela marjinatzearekin, injustizia nabaria izateaz gain.

Bertsio berria edo hobetua

Orain nabarmen geratu da, injustizia nabaria izateaz gain, ridikulua egin duela emakumea horrela marjinatzearekin.

Iruzkina

Ez dago gauza asko esan beharrik. Adibideak argitzen du dena. Esaldian azkenean dagoena hain gaizki egon ez arren, hobe aurreratu eta aposizio gisa ipintzea.

Lau

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

(…). Gizon gizarajoari bizia apur bat luzatzeak ez al du balio? Gainera, beste erremedio bat ere asmatu da, senarrak traba gehiegi egin ez dezan. Yugoslaviako sendagile batek botika bat aurkitu du, lo gaudenean zurrunkarik egin ez dezagun.

Bertsio berria edo hobetua

(…). Gizon gizarajoari bizia apur bat luzatzeak ez al du balio?

Gainera, senarrak traba gehiegi egin ez dezan, beste erremedio bat ere asmatu da.

29

Page 30: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Yugoslaviako sendagile batek, lo gaudenean zurrunkarik egin ez dezagun, botika bat aurkitu du.

Iruzkina

Bigarren eta hirugarren puntuan daukagu auzia, arazo berbera. Jatorrizko bertsioa zuzena da: helburuzko esaldiak amaieran. Baina kirugiaren ondoren atera den bertsioa ere ondo dago. Jori bai, puntuazio-marka zuzen erabili behar dira.

Bost

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Asteazkenean, apirilak 23 nazioartean Liburuaren Eguna ospatzearekin batera, Herriko Helduen Hezukuntza Iraunkorrak HHI zentroak ekitaldi bat egin zuen irakurketa eta idakuntza bultzatzeko helburuarekin; VIII. literatur sariketako idatziak irakurri ziren eta bidez batez,MariaLigne 84 urteko ikasleari omenaldi txi bat egin zitzaion.

Bertsio berria edo hobetua

Asteazkenean, apirilak 23, Liburuaren Naizoarteko Eguna, Herriko Helduen Hezukuntza Iraunkorrak (HHI) zentroak ekitaldi bat egin zuen irakurketa eta idakuntza bultzatzeko helburuarekin;

VIII. literatur sariketako idatziak irakurri ziren eta bidez batez, Maria Lingeri, 84 urteko ikasleari, omenaldi txi bat egin zitzaion.

Iruzkina

Aposizioari dagokionez guk horrela zuzendu dugu testua, eta ust dut kirurgia sintaktikoa egindako bertsioa asko hobea dela. Dena dela,puntuazio-makarak oso oker erabili dira paragafro horretan; beraz, orain txertatuko dugu berrio eta ikus dezagun  nola egon diren ongo.

Sei

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Hamaikatxo nahaste eta borraste sortu zen bazterretan eskubide hori zela medio. Baina zutik iraun zuen, mendeak mende. Eta gaur bertan ere lehendik landaturiko zuhaitzentzat oraindik balio du ondazilegi izeneko eskubide horrek, nahiz eta herri-lurretan landaketa berririk egitea zilegi ez izan.

Bertsio berria edo hobetua

Hamaikatxo nahaste eta borraste sortu zen bazterretan eskubide hori zela medio. Baina zutik iraun zuen, mendeak mende.

Eta gaur bertan ere, nahiz eta herri-lurretan landaketa berririk egitea zilegi ez izan,. lehendik landaturiko zuhaitzentzat oraindik balio du ondazilegi izeneko eskubide horrek.

Iruzkina

Bigarren puntuan dago aldaketa, aposizioa. Kausal esplikatibo hori bi eratan dago ondo, bai amaieran ipinita (jatorrizko testuan), bai aposizioan ipinita (bertsio berrian).

Zazpi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

30

Page 31: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Garizumaren bukaera, eta penitentzia kontuak ahanzteko eguna dela esan daiteke. Era esan beharrik ez, makinatxo bat izango direla non eta han aste ederra botako dutenak, bijiliak eta barauak alde batera utzita.

Bertsio berria edo hobetua

Garizumaren bukaera, eta esan daiteke penitentzia kontuak ahanzteko eguna dela.

Era esan beharrik ez, makinatxo bat izango direla, bijiliak eta barauak alde batera utzita, non eta han aste ederra botako dutenak.

Iruzkina

Aurreko puntuan ere sartu dugu artzaia, baina bereziki bigarrengoaz mintzatu nahi genuen. Ikusi dugu beste behin gehiago, esaldiak tarteatzea, aposizio gisa, baliabide ona dela.

Zortzi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Janari bezala, zerbitzu franko egin digu sagarrak. Bizirik eutsi bakarrik ez, gizendu ere bai, nekerik izan ezean.

Bertsio berria edo hobetua

Sagarrak, janari bezala, zerbitzu franko egin digu.

Bizirik eutsi bakarrik ez, nekerik egin ezean, gizendu ere bai.

Iruzkina

Ikusten den bezala, lehenengo puntuan aposizioaren bidez lortu dugu subjektua puntaren puntan ipintzea. Gainera, esaldi dotore eta ulerko geratzen da. Bigarrenean ere oso ondo dator aposizioa.

Bederatzi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Lehendariak proposatuko dio Zapaterori erreferenduna elkarrekin konbokatzea, Gobernu zentrala eta autonomikoaren arteko erlazio-marko berri bat osatzeko.

Bertsio berria edo hobetua

Lehendariak proposatuko dio Zapaterori,

Gobernu zentrala eta autonomikoaren arteko erlazio-marko berri bat osatzeko,

erreferenduna elkarrekin konbokatzea.

Iruzkina

Berriro ere garbi ikusten da  zeinen irtenbide ona den helburuzko esaldi bat aposizioan.

X. Erlatiboa

ADIBIDEAK

Bat

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

31

Page 32: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Gaur egun frontoian dabiltzan pilotariek ez dute partida asko jokatzen, baina nik urtean ehun partida jokatzen dituen Errioxako pilotari bikain bat ezagutzen dut.

Iruzkina Bertsio berria edo hobetua

Gaur egungo pilotariek ez dute partida asko jokatzen,

baina nik ezagutzen dut Errioxako pilotari bikain bat, urtean ehun partida jokatzen dituena.

Bisturia zorrotz astindu beharko dugu erlatiboarekin. Arazo handiak sortzen ditu sintaxian, osagai guztiak aurretik eramaten baititu. Ikusi nola jokatu dugun: a) lehenengo puntuan, erlatiboa kendu eta izenlagunarekin geratu gara, posible baitzen informazioa ezer asko murriztu gabe. Bigarren puntuan, erreferentedun erlatiboaren ordez, jokatu-esplikatiboa hautatu dugu. Uste dut ulermenari mesede egin diogula.

Bi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Bazen gure herrian Andaluziatik etorri eta poema ikusgarriak idazten zituen  emakume bat.

Bertsio berria edo hobetua

Bazen gure herrian emakume bat, Andaluziatik etorria, poema ikusgarriak idazten zituena.

Iruzkina

Nire iritzi apalean, nago hobeto txertatzen dela bigarren bertsio hori gure gaurko egitura mental berritu hauetan.

Hiru

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Elefanteak bazekien hesola hautsi zezakeela, proba hori egina baitzuen; behin batean, ustekabean hautsi zuen, nahiz eta gero ederki disimulatu, elefantea ez baita tontoa, eta hala zioen berekiko: “Nik egunero bete behar dudan sabel handi bat dut”. Nola bete, ordea, zirkutik ihes egiten badut?

Bertsio berria edo hobetua

Elefanteak bazekien hesola hautsi zezakeela, proba hori egina baitzuen; behin batean, ustekabean hautsi zuen, nahiz eta gero ederki disimulatu, elefantea ez baita tontoa, eta hala zioen berekiko:

“Nik sabel handia dut, egunero bete beharrrekoa. Nola bete, ordea, zirkutik ihes egiten badut?

Iruzkina

Bigarren puntuan dago aldaketa: “Nik sabel handia dut, egunero bere beharrekoa”. Ez al da bertsio hori hobeto sartzen guren belarrian?

Lau

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

32

Page 33: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Motiboa da batek desio, sentitu eta pentsatzen dituen manifestazioen onargarritasun soziala ziurtatzen duen zona prefrontalaren jarduna alkoholak eten egiten duela

Bertsio berria edo hobetua

Motiboa da alkoholak eten egiten duela zona prefrontalaren jarduna,

zeinen egitekoa den batek desio, sentitu eta pentsatzen dituen manifestazioen onargarritasun soziala ziurtatzea

Iruzkina

Iruditzen zait, ulergarritasuna bada testugintzaren lehentasuna, guztiz onartu beharrekoak direla “zeinismo” batzuk, hemengoa kasurako. Gainera, nik horrelaxe erabiliko nuke, “zeinen” eta ez “zeinaren”. Berez mugagabea bada, jarrai dezala mugabe izaten.

Bost

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Zumaian bazen, galerna batean gizona galdu ondoren, bere gizona itzul ziezaion erregutzera, bizitza osoan egunero farora joaten jarraitu zuen arrantzale baten andre alargun bat

Bertsio berria edo hobetua

Zumaian bazen andre bat, arrantzale baten alarguna,

galerna batean gizona galdu ondoren,

bizitza osoan egunero farora joaten jarraitu zuena,

bere gizona itzul ziezaion erregutzera.

Iruzkina

Hirugarren puntuan dago klabea. Era horretako erlatiboak, nahiz eta askok muzin egin, ez da onartu beste erremediorik, testuak erraz ulertzen jarraitu nahi badugu.

Sei

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Erabilera asko izango dituen eta hemengoa nahiz kanpoko jendea erakarriko duen kultur-zentro inportante bat ireki behar dutela Arantzun irakurri dut.

Bertsio berria edo hobetua

1. Irakurri dut kultur-zentro inportante bat ireki behar dutela Arantzazun,

2. erabilera asko izango dituena eta hemengo jendea nahiz kanpokoa erakarriko duena.

Iruzkina

Ikusi besterik ez dago bisturia zorrotz erabili dugula. Aditzarena eta konpletiboarena esana dago beste tokia batean. Orain erlatiboa aipatuko dugu. Ikusten dugunez, errefente ezkutudun bihurtu dugu, eta aposizio gisan osatu.

XI. Nolaren unibertsoa eta posposizioak

Atal honetan, jardungo dugu NOLA galderari erantzunez osatzen diren esaldien ordenari buruz, asko eta asko posposizio bidez osatuak.

33

Page 34: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Bat

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Schwannen zelula batek, bere mintz plasmatikozko geruza zentrokideen bidez, axioi bakar baten zati bat inguratzen du.

Bertsio berria edo hobetua

Schwannen zelula batek axioi bakar baten zati bat inguratzen du, bere mitz plasmatikozko geruza zentrokideen bidez.

Iruzkina

Ez dut uste, kasu honetan, bigarren bertsioa hobea denik, baina esango nuke posible dela.

Bi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Goiz batean, loaldi aztoragarriaren ostean, Gregorio Samsa zomorro zatar bihurturik esnatu zen. Oskol gogorraren kontra atzeraka etzanik zegoen, eta, burua altxatzean, zimurdura kiribilduez beteriko irtenune azaltsuez estalirik, bere sabel ilun eta borobila ikusi zuen.

Bertsio berria edo hobetua

Goiz batean, loaldi aztoragarriaren ostean, Gregorio Samsa zomorro zatar bihurturik esnatu zen.

Oskol gogorraren kontra atzeraka etzanik zegoen,

eta, burua altxatzean, bere sabel ilun eta borobila ikusi zuen, zimurdura kiribilduez beteriko irtenune azaltsuez estalita.

Iruzkina

Aldaketa gehiago ere egin zitezkeen. Baina guk hirugarren puntuari erreparatuko diogu. Aposioa desegin eta atzera pasatu dugu NOLAren erantzuna (…azaltsuez estalita). Esan ohi da –RIK eta –TA sinonimoak direla. Baina aposizioan eta esaldien hasieran –RIK hobeto dago –TA baino. Aldiz, amaieran, -TA arruntagoa da.

Hiru

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Ez zen gezurretan ari. Haren gelak, normala bestalde, nahiz eta txiki samarra izan, betiko itxura zeukan.

Bertsio berria edo hobetua

Ez zen gezurretan ari. Haren gelak, normala bestalde, betiko itxura zeukan,

nahiz eta txiki samarra izan.

Iruzkina

Betikoa, hau da, lehenengo bertsioa ere oso ondo dagoela, aposizioa egoki txertaturik. Baina bigarrena ere zilegi da, hots, kausal esplikatiboa (nahiz eta…) atzera pasatuta. Arazoa da testu hori itzulpena dela, eta kasua-efektu erlaziorik ez dagoela BETIKO ITXURA ZEUKAN eta NAHIZ ETA TXIKI SAMARRRA IZANen artean. Baina ezta erderaz ere. Hori beste arazo bat, ez sintaktikoa. Baizik eta pragmatikoa gehiago.

Lau

34

Page 35: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Hazkura arin bat sentitu zuen sabelean. Poliki-poliki, burua hobeto altxatu ahal izateko, ohe-buru aldera luzatu zuen gorputza.

Bertsio berria edo hobetua

Hazkura arin bat sentitu zuen sabelean.

Ohe-buru aldera luzatu zuen gorputza, poliki-poliki,

burua hobeto altxatu ahal izateko.

Iruzkina

NOLAren unibertsoan gabiltza. Zalantzarik gabe, POLIKI-POLIKIk NOLA galderari erantzuten dio. Bigarren bertsioan, bigarren puntuan, ikus daitekenez, lasai asko joan daiteke esaldi nagusiaren atzean. Bestetik, hirugarren puntuan ikusten denez, helburuzkoa atzera pasatu dugu bigarren bertsioan.

Bost

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Esfortzu ikaragarriarekin eta arnas-estuka mugimendu berderak alderantziz egin ondoren berriro ere lehengo posizio berean aurkitzen zela ikusita, azkenik jabetu zen ez zekakeela beste gauzarik egin eta jokamolderik zuzenena arriskatzea zela.

Bertsio berria edo hobetua

Azkenik jabetu zen ez zekakeela beste gauzarik egin eta jokamolderik zuzenena arriskatzea zela,

ikusirik berriro ere lehengo posizio berean aurkitzen zela, esfortzu ikaragarriarekin eta arnas-estuka mugimendu berderak alderantziz egin ondoren.

Iruzkina

Lortu dugu ordena logikora hurbiltzea. Testu-antotzaile batez (azkenik) hasi dugu bigarren bertsioa. Ondoren, esaldi nagusia ezarri dugu (subjektua –isila-, aditza, objektua –konpletiboa-. Bigarren puntuan, IKUSIRIK aurreratu egin dugu; gainera, IKUSITAren ordez ipini. Lehenago ere esan izan dudanez, badirudi esaldi hasieran –RIK forma hobeto dagoela –TA baino.

Sei

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

“Hain goiz jaikitzen tontaturik nago”, esan zion bere buruari. Ez dut behar adina lo egiten. Badaude hobeto bizi diren biajanteak. Goiz erdian, eskatutakoak apuntatzeko,  fondara joaten naizenean, patxadan eseririk gosaltzen aurkitzen ditut.

Bertsio berria edo hobetua

“Tontaturik nago hain goiz jaikitzen”, esan zion bere buruari.

Ez dut behar adina lo egiten. Badaude hobeto bizi diren biajanteak.

Patxadan eseririk gosaltzen aurkitzen ditut, goiz erdian, eskatutakoak apuntatzeko,  fondara joaten naizenean.

Iruzkina

35

Page 36: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Lehenengo eta hirugarren puntuan egin ditut aldaketak, eta uste dut, aldaketa horiei esker, orden askoa hobetu dela.

Zazpi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Gregoriok han sumatu zituen bi emakumetxoak, baul zahar eta astuna mugitu nahirik; beti bezain animoso, arrebak egiten zuen esfortzurik handiena, amaren esanei jaramonik egin gabe; ama uste zuen arreba nekeak jota geratuko zela.

Bertsio berria edo hobetua

Gregoriok han sumatu zituen bi emakumetxoak, baul zahar eta astuna mugitu nahirik/nahian;

beti bezain animoso, arrebak egiten zuen esfortzurik handiena,

amaren esanei jaramonik egin gabe;

amak uste zuen nekeak jota geratuko zela arreba.

Iruzkina

Kasu honetan, ordenari hain zorrotz begiratu gabe, azaldu nahi izan dut zeinen zabala de NOLAren unibertsoa. Azpimarraturik dauden elementu guztiek NOLA galderari erantzuten diote. Ikusini duzunez, lehenengo puntuan, NAHIRIKen ondoan NAHIAN ipini dut. Berdin eta bata edo beste ipini, nahiz eta kasu diferentetan dauden. Laugarren puntuan, ARREBA atzeratu egin dut.

Zortzi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Nahikoa itolarriturik eta begiak tokiz kanpo begiratzen zuen arreba, gertatzen zitzaionaz ohartu gabe, nola ari zen jan-hondarrak ez ezik ukitu gabe utzitakoak ere garbitzen, gehiago ezin aprobetxatu izango balira bezala.

Bertsio berria edo hobetua

Gertatzen zitzaionaz ohartu gabe,

nahikoa itolarriturik eta begiak tokiz kanpo (zituela)

begiratzen zuen arreba nola ari zen garbitzen jan-hondarrak ez ezik ukitu gabe utzitakoak ere,

gehiago ezin aprobetxatu izango balira bezala.

Iruzkina

Berriro ere lehengoa esan beharko dugu, hau da, NOLAren unibertso oso zabala dela. Uste dut ezinbestekoa dela ordena ondo finkatzea horrenbeste elementu antzeko dauzkagunean. Iruditzen zait hirugarren puntuan dagoela klabea; garrantzitsua da, ondo ulertzeko, hori dena bloke batean ematea. Esan gabe doa azpimarraturiko guztiak direla NOLAren unibertsoko elementuak.

Mendeko esaldiak: helburuzkoak, baldintzazkoak, kausalak,…

ADIBIDEAK

Bat

36

Page 37: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Euskaldunok, gure herrietako udalak eta herriko etxeak euskalduntzeko neurri eraginkorrak behar ditugu.

Bertsio berria edo hobetuaEuskaldunok neurri eraginkorrak behar ditugu, gure herrietako udalak eta herriko etxeak euskalduntzeko.

Iruzkina

Nire ustez, bigarren bertsiokoa da berezko ordena naturala: esaldi nagusi bloke batean eta, ondoren, mendekoa, biak koma batez berezirik. Bidenabar, lehenengo bertsioko koma hori ez dago ondo..

Bi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Itxuraren arabera honela sailka ditzakegu epitelio-zelulak: zapalak, kubikoak, prismatikoak eta zilindrikoak. Zelulak geruza bakar batean ezartzen badira, epitelio bakuna eratzen dute.

Bertsio berria edo hobetua

Itxuraren arabera honela sailka ditzakegu epitelio-zelulak: zapalak, kubikoak, prismatikoak eta zilindrikoak.

Epitelio bakuna eratzen dute, zelulak geruza bakar batean ezartzen badira.

Iruzkina

Bigarren puntua dugu aztergai. Oro har, baldintzazko esaldia nagusiaren aurretik ipintzeko joera dago. Baina nagusi aurrena, eta mendekoa ondoren, ipinita ere ez dago gaizki. Zenbait kasutan komenigarria ere izan daiteke.

Hiru

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Hitzen morroia da burua; erritmorik badagokio, pentsamenduen erritmo desordenatua dagokio.

Bertsio berria edo hobetua

Hitzen morroia da burua; pentsamenduen erritmo desordenatua dagokio, erritmorik badagokio.

Iruzkina

Aurreko adibidean esan duguna errepikatzen da.

Lau

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Urbiako egonaldia oasia izan zen niretzat. Bilboko abiada estresantean burua nekatzen hasia neukan eta mendian, lagunik handienen ondoan, gaztetako kontuak gogoratuz, pasadizoak kontatuz eta planak eginez, hilabetea aitaren batean joan zitzaidan.

Bertsio berria edo hobetua

Urbiako egonaldia oasia izan zen niretzat.

37

Page 38: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Nekatzen hasia neukan burua Bilboko abiada estresantean, eta mendian, lagunik handienen ondoan, aitaren batean joan zitzaidan hilabetea,

gaztetako kontuak gogoratuz, pasadizoak kontatuz eta planak eginez.

Iruzkina

Bigarren puntuan ere proposatu dut aldaketa, baina benetako aldaketa hirugarren puntuan dago, modu-zirkunstantzialak atzerata pasaturik.

Bost

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Gure jakin-mina asetzearren, arriskuak kalkulatzeko ahal gutxiago baitugu, ausardia handiagoz jokatzen dugu haurtzaroan.

Bertsio berria edo hobetua

Ausardia handiagoz jokatzen dugu haurtzaroan,

gure jakin-mina asetzearren,

arriskuak kalkulatzeko ahal gutxiago baitugu.

Iruzkina

Bistan da bigarren bertsioa ulergarriagoa dela (esaldi nagusia-helburuzkoa-kausala).

Sei

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Ezekias erregeak ere, hori entzutean, jantziak urratu zituen eta, doluz jantzirik, Jaunaren etxera jo zuen.

Bertsio berria edo hobetua

Hori entzutean, Ezekias erregeak ere jantziak urratu zituen,

eta Jaunaren etxera jo zuen, doluz jantzirik.

Iruzkina

Beste atal batean esana dagoenez, anaforikoak (hori entzutean) ahal bezain aurrera eraman behar dira. Bigarren puntuan, berriz, esaldi nagusia aurreratu dugu.

Puntuazio markak

ADIBIDEAK

Bat

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

(…). Gizon gizarajoari bizia apur bat luzatzeak ez al du balio? Senarrak traba gehiegi egin ez dezan beste erremedio bat ere asmatu da, gainera Yugoslaviako sendagile batek, lo gaudenean zurrunkarik egin ez dezagun botika bat aurkitu du.

Bertsio berria edo hobetua (…). Gizon gizarajoari bizia apur bat luzatzeak ez al du balio?

Gainera, senarrak traba gehiegi egin ez dezan, beste erremedio bat ere asmatu da.

38

Page 39: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Yugoslaviako sendagile batek, lo gaudenean zurrunkarik egin ez dezagun, botika bat aurkitu du.

Iruzkina

Helburuzko esaldia tartean sartu behar badugu, koma artean ipini behar dugu.

Bi

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Asteazkenean, apirilak 23 nazioartean Liburuaren Eguna ospatzearekin batera, Herriko Helduen Hezukuntza Iraunkorrak HHI zentroak ekitaldi bat egin zuen irakurketa eta idakuntza bultzatzeko helburuarekin; VIII. literatur sariketako idatziak irakurri ziren eta bidez batez,Maria Linge 84 urteko ikasleari omenaldi txi bat egin zitzaion.

Bertsio berria edo hobetua

Asteazkenean, apirilak 23, Liburuaren Naizoarteko Eguna, Herriko Helduen Hezukuntza Iraunkorrak (HHI) zentroak ekitaldi bat egin zuen, irakurketa eta idakuntza bultzatzeko helburuarekin;

VIII. literatur sariketako idatziak irakurri ziren, eta, bidez batez, Maria Lingeri, 84 urteko ikasleari, omenaldi txi bat egin zitzaion.

Iruzkina

Hasteko, aposizioaren esparruan ipini dugun bezala utzi dugu testua. Egin duguna da han zuzendu ez ditugun puntuazio-markak hemen zuzendu.

Hiru

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Azkenaldiko erasoak, bereziki, Ino Galparsororen kasua salatu ziren.Bertsio berria edo hobetua

Azkenaldiko erasoak, bereziki Ino Galparsororen kasua, salatu ziren.

Iruzkina

Begi-bistakoa da kirurgia ondorengo testua dagoela ondo. Koma batek izugarri alda lezake testua baten esanahia.

Lau

Jatorrizko testua edo lehen bertsioa

Hona zer dion Xalbadorrek: “Nik eskolan abiatu artean, ez nuen behin ere frantsesez hitz bat entzun”. Kontu hauek denak Odolaren Mintzoa liburuak lehenengo kapituluan dakartza. Haur euskalzalea izena duen kapilutuan.

Bertsio berria edo hobetua

Hona Xalbadorrek zer dioen: “Nik eskolan abiatu artean, ez nuen behin ere frantsez hitz bat entzun”.

Odolaren Mintzoa liburuak dakartza kontu horiek denak, lehenengo kapituluan,

haur euskalzalea izena duen kapilutuan.

Iruzkina

39

Page 40: Testu ulergarriagoak sortzeko proposamena · Web viewGaur egungo Estatuentzat ditu ondoriorik larrienak subiranotasunaren deskonstrukzio horrek. Berri onak izen behar lukete horiek

Ikusi duzuen bezala, puntuazio-markak baino zerbait gehiago ere  ukitu dugu. Dena den, ez dauka inolako zentzurik azkeneko  puntu horrek. Hor, inolako zalantzarik gabe, koma da egokia.

40