1
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
GARAPENAREN TEORIAK
• Sarrera. Psikologia ebolutiboa – Garapen Psikologia • Psikoanalisia • Eredu kognitibo-ebolutiboa:
o Piaget. Adimenaren garapena o Ikuspegi historiko kulturala. Vygtsky
• Konduktismoa o Baldintzapen klasikoa edo respondentea. Pavlov o Baldintzapen operantea. Skinner o Ikaste sozialaren teoria. Bandura
• Etologia • Ikuspegi ekologikoa
Sarrera. Psikologia ebolutiboa – Garapen Psikologia Psikologia Ebolutiboa aipatzerakoan gizakiaren aldaketa psikologikoak aztertzen dituen diziplina bat
aipatzen dugu: pertsonengan garapenaren zehar, hau da, bere sorkuntzatik heriotzaraino, adinarekin
nolabaiteko erlazioa duten aldaketa psikologikoak;
Urte askotan haurtzaro eta nerabezaroaren adina aztertu du Psikologia Ebolutiboak; pixkanaka
pixkanaka aldaketa horiek bizitza osoan zehar gertatzen direla kontutan hartuz, pertsonen bizitza
osoa, eta bizitza oso horretan zehar geratzen diren aldaketa psikologikoak, aztertzen hasi da.
Horregatik Garapen Psikologia ere deitzen zaio diziplina honi.
Psikologia ebolutiboak aztertzen dituen aldaketak hurbilago daude normatiboa1 den alderditik (nahiz
eta zenbait subjektu edo prozesu normatibitate horretatik aldendu) idiosis¡nkrasikoa baino.
Beraz, aldaketa psikologikoaren prozesuak aztertzen ditu psikologia ebolutiboa, sorkuntzatik
heriotzaraino gertatzen direnak; aldaketa prozesu hauetako asko (bereziki prozesuaren hasieran eta
amaieran gertatzen direnak) heltzearekin – heldugabetasun biologikotik abiatu eta heldutasunera heldu
– erlazionatzen dira eta baita ere zahartzearekin lotutako prozesu biologikoekin.
Baina heltzeak, zenbait muga inposatzen duen bezala, aukera zabalak irekitzen ditu eta berauengan
kulturak bere eraginak inposatzen ditu.
1 “Normativo significa que los procesos de los que se ocupa la psicología evolutiva son aplicables o bien a todos los seres humanos,
o bien a grandes grupos de ellos (por ejemplo, a la mayoría de los miembros de una cultura determinada en un momento histórico
dado.). Lo normativo o cuasi-normativo son más las transiciones evolutivas y los procesos de desarrollo que los contenidos concretos, de forma que, por ejemplo, en todos los humanos es normativo el ser cuidado por alguien en la primera infancia y en
occidente es normativo el ingreso en la escuela y son normativas las relaciones con los compañeros, aunque no es normativa la
forma en que esas relaciones transcurran para cada uno; sin ser normativo, el acceso a la paternidad o la maternidad es un hecho
común a muchísimos adultos (de ahí el carácter cuasi-normativo), aunque esa transición evolutiva puede ser vivida de muy diversas
maneras.
En oposición a los hechos normativos, los fenómenos idiosincrásicos se refieren a lo que es propio de determinados individuos, sin
que pueda considerarse que en modo alguno caracterizan a todos ellos o a grupos importantes” (J. Palacios, 2002, p. 24)
2
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Heltze biologikoarekin guztiz lotuta dauden gertaera psikologikoek unibertsala den izaera normatiboa
daukate; bereziki, giza espeziearen ezaugarriak diren alderdiak aipatzen dituzte; aldiz, kulturaren
eraginarekin lotuta dauden gertaera psikologikoek gertatzen diren kulturaren baitan, baina ez
besteetan, daukate izaera normatiboa.
Izaera normatiboa duten gertaera ebolutiboak egoteak ez du kentzen diferentzia handiak egotea
gizabanakoen artean; diferentzia horiek pertsona-talde batena izan daitezke eta kultura baten
azpitalde bateko partaidetzarekin lotuta egon; edo izan daitezke idiosinkrasikoak, hau da, indibiduoaren
berezitasunak, eta besteekin konpartitu gabe” (J. Palacios, p. 29).
Garapena ulertzeko ikuspegi asko daude, dudarik gabe garaiko ikuspegi filosofiko, sozial, historiko eta
kulturalaren isla; oinarrian pertsona eta gizartea ulertzeko modu bat defendituz; garapenaren arlo bat
edo bestea nabarmenduz; garapenaren zenbait faktoreen presentzia azpimarratuz. Teoria ezberdinak,
ikuspuntu ezberdinak, faktore bat edo bestea nabarmendu, pertsonak ulertzeko modu anitzak… garaiko
psikologia ebolutiboa guzti hori da: ikuspegi teoriko ezberdinen multzoa, beraien artean
konpatibilitatea eta osagarritasun maila ezberdinarekin. “Garapenaren kontzeptua zabaldu eta malgutu
ahala, Psikologia Ebolutibo garaikidearen ezaugarri nagusia kontzeptuzko pluralismoa dela esan
dezakegu, izan ere, bateragarri diren ikuspuntuak barne hartzen ditu. Ikuspuntu horiek ez daude
elkarrekiko lehian besteei gailentzeko. Aitzitik, elkarri egindako ekarpenak aberasten saiatzen dira
ekarpen horiek garrantzitsuen diren eremuetan. Pluralismo hori Psikologia Ebolutiboaren heldutasun-
sintomatzat har daiteke. Psikologia Ebolutiboa bera ere eboluzionatzen ari da eta bere planteamenduak
etorkizunean ere garatuz eta zabalduz joango dira” (J. Palacios, 1999, p. 23).
Ikuspegi hauetako batzuk aztertuko ditugu hemen eta bere kontzeptu nagusiak garatzen saiatuko gara.
Honako ikuspuntu hauek aztertuko ditugu:
1. Psikoanalisia
2. Eredu kognitibo-ebolutiboa:
1. Piaget. Adimenaren garapena
2. Ikuspegi historiko kulturala. Vygtsky
3. Konduktismoa
3.1. Baldintzapen klasikoa edo respondentea. Pavlov
3.2. Baldintzapen operantea. Skinner
3.3. Ikaste sozialaren teoria. Bandura
4. Etologia
5. Ikuspegi ekologikoa
3
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
PSIKOANALISIA
(Sarrera. Helduengandik haurrengana. Inkontzientea) Ikuspegi psikoanalitikoa Sigmund Freud (1856-1939) sendagilearen lanetan sustraitzen da.
Bizitzaren gehientsua Vienan eman zuen medikua izaki, neurologo-psikiatraren kontsultan,
psikologia klinikoan jardun zuen eta helduek nozitzen zituzten perturbazio psikologikoen
jatorria bilatzen ahalegindu zen. Azterketa horretan bere lan osoa ezaugarrituko zituen hiru
konklusio nagusietara heldu zen:
• arazo horiek sustrai inkontzienteak zituztela eta subjektuak berak ezin zuen sustrai horiek
hauteman; psikismoaren analisi berezia eskatzen zuen horrek (hortik psikoanalisia izena),
inkontzientea agertu ahal izateko, kontzientziaren eragin gabe; horrela sortzen dira
ametsen interpretazioa eta ideien asoziazio librea;
• berak aztertutako arazo gehienak gatazka sexualekin erlazionatuta zeudela eta, bereziki,
pertsonarteko hartu-emanetan nahi sexualak betetzearen zailtasunekin;
• helduen arazo askoren jatorria haurtzaroan zegoela, bereziki garapenaren lehenengo
urteetan; haur txikiak bere nahi sexualak betetzeko aurkitutako zailtasunetatik datoz
helduen trastornoak; insatisfakzio honen jatorria eta garapena inkontzientean gordeta edo
lurperatuta gelditzen da; psikoanalisiak bertatik atera beharko dizkio pazienteari bere
tentsio eta arazoetatik askatzeko, berarekin behin argitu eta gero.
(Nortasunaren instantziak: zera, nia eta supernia) XX mendearen hasieran postulatu hauetako bat edo bestea, berez, aurkikuntza harrigarria izango
litzake; baina hirurak batera iraultza kulturala suposatu zuten, batez ere inguru puritanoetan.
Teoria psikoanalitikoan, haurtxoak bere arima inuzente eta garbi garbia galtzen du eta Freudek
instintoez betetzen du, horietako batzuk, irrika edo pultsio itxura hartuz, nortasunaren sorreran
daude eta teoria psikoanalitikoaren aztergaia dira: irrika sexualak dira, betetzea bilatzen duen
energia bat (libidoa), eta organo genitaletan mugatzen ez dena:
• jaiotzaren unean, haurtxoak zenbait irrika dauka eta berehala betetzea bilatzen dute.
Pultsio edo irrika hauei izaera libidinala eta, beraz, esanahi sexuala, ematen die Freudek.
Zera (id, ello) pultsio guzti horietako egoitza da eta haurraren lehenengo jarduera
libidinalak pultsio horiek betetzera orientatzen dira (zurgatzeak (la succión), adibidez, elikadurarekin lotutako eduki bat dauka, baina beste osagai autoerotikoa ere badauka eta
laster independizatzen da, zurgatze ez elikagarria ikusten den bezala);
• pultsio hauek betetzeko askotan errealitateak erresistentzia ipintzen duenez, lehenengo
haurtzaroan instantzia psikiko berri bat agertzen da, nia (yo, ego): bere funtzioa da betekizun hori sozialki onargarri den bide baten bidez bideratzea, edo beste momenturako
atzeratzea; nia bitartekari bat da zeraren nahien eta errealitatearen artean; bitartekari
horrek egoerak hautematen ditu eta erabakitzen du zeraren pultsioak betetzeko modua
eta momentua (adibidez, elikatzeko itxarotea, behatza zurgatzea hori debekatzen duten
helduak ez daudenean, esfinteren ebakuazioa kontrolatzea…);
4
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
• zeraren nahien izaera desordenatu, inpetuoso eta urgentearen aurrean, haurraren inguru
sozialak (eta, batez ere, bere gurasoak) zenbait ohitura, arau, sinesmena eta balio
inposatzen ditu, supernia (superyo, superego) bilakatuz; supernia hiru eta sei urteen artean barneratutako kontzientzia soziala eta morala besterik ez da. Dagoeneko, niaren funtzioa
ez da izango bitartekari lana egitea zeraren eta errealitatearen artean, baizik eta zeraren
eta supernian dagoen errealitatearen errepresentazioaren artean: zenbait nahi bete ahal
izango dira – nahiz eta beste momentuetan eta beste modutan -, baina superniarekin
gatazka handiagoa sortarazten dutenak lurperatu behar izango dira inkontzientearen
sakontasunean, eta bertatik atera daitezke geroago trastorno psikikoen bidez.
(Garapen psikosexualaren estadioak) Ikuspegi psikoanalitikoan, garapen psikosexualaren teoria ere nabarmentzeko beste alderdi bat da.
Teoria honen oinarria hauxe da: haurrak hazten diren neurrian, zati erogeno berriak agertzen
direla, hau da, gorputzaren zati berriak estimulatuz gero plazerra sortarazten dutenak, aintzat
hartzea. Freudek ikusten du garapen psikologikoa estadioen segida bezala: garapen hau hasten da
hasierako zeraren adierazpenekin, genitalizatuta ez dagoen eta niaren bitartekaripean apenas
dagoen libido baten bidez; eta amaitzen da sexualitate genital helduaren lorpenarekin superniaren
kontrolaren menpean egonik.
Garapen normala estadioz estadio aurrera doa, baldin eta estadio baten satisfakzio ezak edo
gehiegiak ez badu haurra estadio horretan gelditzen edo finkatzen (fijación). Honek nortasunaren
geroko ezaugarrietan bere zigilua uzten du; horrela, tipologia ezberdinaz hitz egiten da: heldu
oralak, heldu analak, heldu falikoak.
Bestalde, plazerra lortzeko hain helduak ez diren formak ez dira guztiz desagertzen beste berri
batzuk agertzen direnean; alderantziz, integratzen dira eta helburu berrien menpe gelditzen dira;
estadio genitalean, aldiz, joera hedonistiko guztiak integratzen dira helduen sexualitatearen
mesedera.
Garapen psikosexualaren estadioak. Freud Estadio orala (0-1 urte): Libidoaren lehenengo adierazpena, eta kutsu sexuala duen lehenengo jokabidea,
zurgatze-jarduera ez elikagarria da. Haginak agertzerakoan jarduera oralaren
bigarren adierazpen bat agertzen da, kasu honetan osagai sadikoekin. Estadio anala (1-3 urte): Ondoren jarduera libidinala gorozkiak (heces) eta gernua (orina) eliminatzen diren
esfinteretarantz bideratzen da; plazerra funtzio iraizleekin (funciones excretoras) lotzen da eta haurrak erabili ahal izango ditu baita ere hostilitatea adierazteko
agresio-erreminta moduan
Estadio falikoa (3-6 urte): Plazerraren iturria genitaletara eta berauen manipulaziora desplazatzen da. Sexu
ezberdineko gurasoarekin lotutako fantasiak ere agertzen dira (Edipo konplejua:
semea amarekin; Electra konplejua: neska aitarekin). Egoera honek niari suposatzen
dion tentsioak eta arau eta balio sozialen barneratzeak superniaren formazioa
ekarriko dute, hau da, bizitza psikikoa zuzentzen saiatuko den kontzientzia
5
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Latentzia estadioa (6-11 urte): Pultsioak lasaitu egiten dira. Supernia garatzen da eta bere edukiak zabaltzen ditu:
ez dira izango bakarrik gurasoengandik etorritako mugak eta inposizioak, eskolan
ikasitakoak eta lagunekiko erlazioetan ikasitakoak ere sartzen dira.
Estadio genitala (nerabezaroa): Pubertaroaren aldaketa biologikoekin batera, pultsioak berragertzen dira eta libidoa
erreaktibatzen da. Helduaroaren propioa den genitalizazioa hartzen du sexualitateak
eta, bakarrik autoerotikoak ziren faseak gainditurik, erlazio heterosexualerantz
bideratzen da, Freudek esaten duenez, helduen ezaugarria dena.
6
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
EREDU KOGNITIBO EBOLUTIBOA 1. PIAGETEN TEORIA
(Adimena = moldatzea) Izaki bizi bat existitzen dela jakiten dugunean, bizi deneko ingurune konkretuan jarduten duelako da. Eta
beraren jardueraren helburu nagusia bere bizi-ingurunera moldatzea da, hots, bere beharren eta
inguruneko posibilitateen artean oreka aurkitzea.
Piagetek dioenez, organismo konplexu batek ingurune konplexu batean biologikoki moldatzeko duen era
espezifikotzat har daiteke adimena. "Deitu instintu, erreflexu edo adimena moldatze-mekanismo horiei,
baina kontua da organismo bizi guztiek dituztela mekanismo batzuk beren behar biologikoak nola ase
aurkitzeko gaitasuna ematen dietenak" (C.Kamii eta R.Devries, 1981, 20 or.).
“Biologia eta zoologiaren ikasle izanik, Piagetek ikasi zuen biziraupenak (supervivencia) moldaketa edo
adaptazioa eskatzen duela: izaki guztiak, espezieak bezala, inguruan gertatzen diren etengabeko
aldaketetara moldatu behar dira. Ondorioz, giza ezagupena, edo adimena (inteligentzia), organismo
konplexu baten etengabeko borroka dela, eta borroka horretan inguru konplexu batera moldatzen
saiatzen dela, ulertu zuen Piagetek” (Vasta et al., 2001, 38 orr.)
(Funtzio eta egitura kognitiboak) Piageten teoriaren arabera giza garapena defini daiteke funtzio eta egitura kognitibo terminoetan.
Funtzioak berezko prozesu biologikoak (procesos biológicos innatos) dira eta gure bizitzan zehar
aldagaitz mantentzen dira; barne egitura kognitiboak eraikitzea da berauen helburua. Egiturak, aldiz, haurra hazterakoan maiz aldatzen dira.
Egitura kognitiboak Piageten teoriaren funtsezko alderdi bat hauxe da: ulertzen du adimena prozesu bat dela, hau da, ez
dela haurrak duen zerbait, baizik eta haurrak egiten duen zerbait. Bere ustez, haurrak ulertzen du
mundua bertan jarduten edo operatzen; beraz, subjektu eta objektuen arteko elkartrukean sortzen da
ezagupena. Honen haritik, Parlebas-ek hauxe esaten du: Piagetek egiaztatzen du ekintza motoreak duen
garrantzia inteligentzia agertzerakoan.
Ildo beretik, V.Arnaiz-ek (1994) hauxe esaten du: “Lehenengo bi urte bitartean, haurrak pentsatzen du egiten. Jarduten duen izakia de (“es un ser actuante”). Ekintzak eta ekintzen emaitzak dira bere buruari buruz eta besteei buruz hautematen duena” Adibidez, pilota bati buruz haurrak duen ezagupena2 deskribatzen du Piagetek pilota horrekin egin
ditzakeen jardueren bidez: bultzatu, bota, koska egin, etabar.
2 “Objektuekin, bere inguruneko materialekin dituzten erlazioak ere estimulagarriak eta ikaskuntza-iturria dira. Maiz ohearen,
sofaren edo mahaiaren azpian desagertzen den bere pilota gustukoena behin eta berriz aurkitzearen bidez, haurrak azkenean, ikusi edo ez, objektuak existitzen direlako nozioa eraikitzen du; dagokien tailako arropa duten tamaina desberdineko panpinekin jolastuz, objektu desberdinen arteko bat etortzeen, ordenaren eta serieen nolabaiteko nozioaz jabetuko da; kanikekin jolasterakoan irabaztearen eta galtzearen, eta berriz irabaztearen eta galtzearen ondorioz, kopuruen konstantziari eta batuketari eta kenketari buruzko hainbat gauza ikasiko ditu; hainbat objektu manipulatuz, esperientziaren bidez objektuen eta horien arteko harremanen nozio logikoak aurkituko ditu.
7
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Ekintza hauek eskemen adibideak dira. Eskema bat ez da egitura fisiko bat, baizik eta egitura
psikologikoa. Jarduera antolatzeko oinarrizko unitatea “eskema” da. Antolaketa duten ekintza multzo bat edo ekintzen suzesioa da eskema, antzerako egoeratan errepika daitezke eta, inguruarekiko interakzioaren ondorioz, aldatu egiten dira, eskema berriak sortuz.
Garapena aurrera joaterakoan, eskemak gehitzen dira, bai kantitatean eta baita antolatzen den
konplexutasunean; egitura kognitiboen bi ezaugarri hauek – kopurua eta konplexutasuna – haurraren
adimena definitzen dute garapenaren edozein puntuan.
Eskemek – eta beste egitura kognitiboek ere - malgutasuna adierazten dute: haurrak ez du jokabide
bera errepikatzen aurkitzen duen pilota bakoitzarekin. Modu berean, jarduera bat objektu
ezberdinetara molda daiteke. Pilota bat hartzen duen modua eta sonajeroa hartzen duen modua
ezberdina da; eta objektu hauek txupatzen dituen modua eta titia txupatzen duen modua ere ezberdina
da.
Egitura kognitiboen malgutasuna beste modu batean ere adierazten da: denboraz aldatzen dira. Esate
baterako, eskema batek – oratzea (prensión), adibidez – gero eta gaitasun handiago adierazten du, gero eta objektu gehiagotara aplikatzen duelako. Beraz, zerbait indibidualizatua eta diferentziatua
bihurtzen dira eskemak, objektu bakoitzak jarduera jakinak eta bereziak eskatuz: beraz, botatzen den
objektu bat bilakatzen da pilota, eta sonajeroa astintzen den objektu bat, eta titia txupatzen den
objektua.
Eskemen konplexutasuna gehitzen da eta, adibidez, 8 urteko haur batek, baloi baten aurrean,
mantentzen ditu bere lehenengo eskemak, nahiz eta txupatzea ez izan bere erantzun probablea. Aldiz,
haur nagusiago batek erabil ditzake operazio mentalak pilota ulertzeko eta zenbait ezaugarri (kolorea,
tamaina…) edo ekintzak (errebotatu, jo…) edo gaitasunak (“borobilak diren gauzen” multzoaren edo
unibertsoaren atala izan) eman edo egokitu.
Piageten ustez, garapena esaterakoan, ezagupenaren etengabeko antolaketa - egitura berrietan eta konplexuagoetan – aipatzen da.
Funtzioak Bereziki bi funtzio orokor nabarmentzen ditu Piagetek: antolaketa eta moldaketa.
Antolaketa: egitura kognitiboak beraien artean guztiz elkarlotuta daudenez, edozein ezagupen berri sartu eta integratu behar da dagoen sistemaren barnean. Beraz, gehitzearen ordez, sartu edo
enkajatzeko behar honek gure egitura kognitiboak gero eta elaboratu eta konplexuagoak bihurtzen
ditu, informazio berria integratu ahal izateko.
Adaptazioa edo moldaketa: bigarren funtzioa adaptazioa edo moldaketa da, eta horrekin aipatzen da inguruarekin bat etortzeko – biziraun ahal izateko – organismoak egiten duen saiakera. Moldaketa edo
adaptazio kognitibo honek bi prozesu inplikatzen du: asimilazioa eta akomodazioa.
Horrenbestez, haurrak bere inguruko objektuekin izaten duen erlazioa ere garapenaren sortzaile eta sustatzaile izango da, Piagetek bere teoria ebolutiboaren bidez adierazi duen gisan. Teoria horretan pertsonartekotasuna ez da asko azpimarratzen eta garapena batez ere inguruko gauzekin eta materialekin izandako elkarreraginaren ondorioz lortutako eraikitze aktibo gisa ulertzen da” (Palacios J., Coll C. y Marchesi A., 1999, 411 orr.).
8
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Asimilazioa, hau da, dauden egitura kognitiboen arabera esperientzia berriak ulertzen saiatzea:
txupatzeko gauza guztiak ahora daramatzan haurrak asimilazioa adierazten du; haur txikiak gizon
guztiei “aita” esateak gauza bera adierazten du. Egia da asimilazioak eska dezakeela informazioaren
aldaketa edo distortsioa - objektuak eta egoerak identifikatu eta interpretatzen dituelako - haurrak
dituen eskemetan sartu ahal izateko. Moldaketaren zati bat da hori.
Informazio berria diferenteegia edo konplexuegia denean, akomodazioa gertatzen da. Gure egitura
kognitiboak aldatzen dira esperientzia berriak integratzeko. Adibidez, haurrak azkenean ikasten du
objektu guztiak ez direla txupatzen, edo haur txikiak ikasten du gizon ezberdinei etiketa edo izen
ezberdinak jarri behar zaizkiela. Akomodazioaren bidez, bereziki, gehitzen dira haurraren egitura
kognitiboen kopurua eta konplexutasuna, hau da, adimena hazi egiten da.
Piageten ustez, asimilazioak eta akomodazioak batera, eta modu estuan, jokatzen dute. Ezagutzeko
egiten den edozein ekintzan, asimilazioak eta akomodazioak lan egiten dute modu koordinatuan eta
banaezinezko prozesu bezala: objektu bati ezin zaio esanahia eman (azken batez, ezagutu) pertsona
batek dituen eskema baten edo batzuen asimilazioaren bidez ez bada; eta, bestalde, asimilazioaren
saiakerak beti dakar, neurri handi edo txiki batean, eskema horiek modifikatzea edo ajustatzea
objektuaren ezaugarrietara. Beraz, ezagupena posible da asimilazio eta akomodazio prozesuen artean
oreka bat – egonkorra edo ez hain egonkorra - lortzen delako; eta horrek ahalbidetzen dio
gizabanakoari objektua interpretatzea eta objektuaren gain jardutea
• Asimilazio-prozesua:
asimilazio prozesuan norbanakoak bere ezagutza eskemak aplikatzen ditu egoera bati, identifikatuz edo interpretatuz; beraz, organismoak ingurunea interpretatzen du bere aurreko eskema eta ezagutzen arabera; are gehiago, zenbait kasutan, ingurunea aldatzen du eta bere beharren arabera objektuak bereganatzen ditu. Jolas sinbolikoan, adibidez, asimilazioak lehentasuna dauka.
“esperientzia berria aldez aurretik dauden ekintza eskemetan edo ezagupenetan txertatzea edo bereganatzea dakar asimilazioak; objektu edo gertaera berriak errekonozitzea edo identifikatzea dakar, dauden eskemak aplikatuz” (Luque A. y Palacios J.);
“asimilazioaren kasuan informazio berria bereganatzen du gizabanakoak, eta bere ezagupenaren zati egiten du” (Carretero M., 1993, 37 orr.).
• Akomodazio-prozesua:
Akomodazioak dakar eskema horiek ajustatzea eta aldatzea, objektuen ezaugarri eta berezitasunen ondorioz.
“esperientzia asimila gaitzari aurre egiten dion subjektua saiatzen da bere eskemak modifikatzen edo beste berri batzuk lortzen, errealitate berriak edo konplexuagoak modu egokian asimilatu ahal izateko” (Luque A. y Palacios J.);
“akomodazioari dagokionez, kontsideratzen da prozesu honen bidez pertsonak zuen informazioa aldatzen dela, informazio berriaren arabera eta berriaren ondorioz” (Carretero M., 1993, 37 orr.).
P.G.Richmond (1980, 103 or.): jostailu berri baten aurrean (ohialezko pelota bat), bi urteko haurrak objektu horri buruz bere buruan daukan funtzionamendu-eredua aplikatzen dio (=
9
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
asimilazioa); halere, eta berak dauzkan ereduek ez dutela funtzionatzen konturatzen denean, aldatu eta akomodatu egin behar du pilotaren eredu mental hori (= akomodazioa).
Beraz, horrela uler daiteke nola ulertzen duen Piagetek ikaste prozesua, eta ikasteak aldaketa
dakarrela, prozesuan gatazka kognitiboak duen garrantzia eta funtzioa erreparatuz.
Ikaste prozesua: oreka – desoreka – berroreka
asimilazioa + akomodazioa
“Inguruarekiko desorekek daramate organismoai zerbait egitera. Tentsiorik edo desajusterik ez badu
esperimentatzen organismoak, inaktibo geldi daiteke; baina kanpoko edo barruko ingurunean
aldaketaren bat egonez gero, desadaptazio bat hasten da eta organismoak konpentsazioa bilatu behar
du” (Delval J., 1994, 123 orr.)
Horrelako desoreka agertzeak hasierako eskemak errebisatzea eta aldatzea ekarriko du gainditzeko
edo, Piageten hitzetan, subjektua eta objektuaren artean berroreka lortzeko, inguruarekiko interakzio egokia eduki ahal izateko. Berroreka bilatze prozesuak akomodazio prozesua sortarazten du eta dituen
eskemen modifikazioa edo aberastasuna edo, baita ere, eskema berriak sortzea dakar berarekin.
(Konstruktibismoa) “Asimilazio eta akomodazioaren arteko jokoak Piageten teoriaren beste alderdi garrantzitsu bat
adierazten du: konstruktibismoaren kontzeptua. Inguruneko gertaeren inguruko ezagupena ez da
gertaera horietako kopia hutsa eta zehatza, ez da ikusitakoaren argazki perfektua, edo
entzundakoaren grabazio perfektua. Haurrak hartzen du ingurunetik informazioa eta okertzen du,
moldeatzen du, edo distortsionatzen du, duen egitura kognitiboarekin modu erosoan bat egin ahal
izateko. Esan bezala, ingurunearekin, eta inguruneko informazioarekin, operatzen du. Munduari buruzko
ezagupena haurrak, hartu ordez, eraiki egiten du” (Vasta et al., 2001, 40).
“Gizakia izaki aktibo dela ulertzen du Piagetek. Inguruarekiko interakzioan eraikitzen ditu bere
ezagupenak, herentziaz jasotako bagajetik abiaturik” (Delval J., 1996, 56 orr.).
Ezagupena eraikuntza prozesu baten ondorioz ematen da. Pentsamenduaren nozioak eta kategoriak
garapenean zehar gauzatzen dira. Piageten ustez, garapen intelektualaren prozesuan herentziak hauxe
aportatuko luke: haurraren hasierako erreflexuak eta zenbait inbariante funtzional (lehen aipatutako
funtzioak: antolaketa eta moldaketa, eta honen barnean asimilazioa eta akomodazioa), prozesuan
norabidea eta antolaketa ematen dituztenak.
“Ikuspegi konstruktibistaren arabera, ezagupena ez da errealitatearen kopia hutsa, baizik eta
gizakiaren eraikuntza bat. Zein tresnarekin egiten du pertsonak eraikuntza hori? Batez ere, dituen
eskemekin, hau da, inguratzen duen ingurunearekiko interakzioan eraiki zuenarekin. Eraikuntza hau bi
alderdirekin lotuta dago: informazio berriari buruz dugun hasierako errepresentazioarekin eta
horrekiko burutuko dugun kanpoko edo barruko aktibitatearekin” (Carretero M., 1993, 21orr.).
10
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
(Garapenaren estadioak) Garapenaren momentu bakoitzean, elementu ezberdinak erabiltzen ditu gizakiak moldatze prozesuan
(sentipenak eta mugimena, sinboloak eta errepresentazioak, arrazonamenduak, eragiketa edo
operazioak,...), maila edo estadio ezberdinak bereiz daitezkeelarik.
Maila edo estadio hauek badute zenbait ezaugarri:
• Garrantzitsuagoa da lorpenen suzesio-ordena kronologia baino: heltzeak, bere aurreko
esperientziak, bere gizarte-inguruneak... bizkortu edo atzeratu egin lezake estadio baten agerpena
edo, baita agerpen hori eragotzi ere, baina ezingo da inoiz etapa jakin batera iritsi, aurretik
aurrekoaren mailara iritsi gabe.
• Estadio bateko ekintza intelektualek multzo-egitura dute, hau da, zailtasun edo konplejitate maila
berekoak dira, nahiz eta desfaseak egon.
• Maila bakoitzak izaera integratzailea du ezaugarritzat; honek esan nahi du maila bateko lorpenak
ez direla desagertzen, baizik eta mantendu egiten direla hurrengo estadioan multzo-egituratan
berregituratuz eta berrantolatuz.
Garapenaren mailak edo estadioak: • Sentitze-mugitzezko adimenaren aldia. 0 - 2 urte. • Operazio-aurreko aldia. 2 - 7 urte.
o Sinbolo-funtzioaren agerpena eta errepresentazioaren hastapenak. 2-4 urte.
o Konfigurazio estatikotan edo norberaren jarduerara asimilatzean oinarritutako
antolakuntza errepresentakorrak. 4-5,5urte.
o Erregulazio errepresentakor artikulatuak. 5,5-7 urte.
• Eragiketa edo operazio konkretuen aldia. 7 - 12 urte. • Eragiketa edo operazio formalen aldia. 12 - 16 urte.
Sentitze-mugitzezko inteligentzia (0 - 2 urte) Inteligentzia praktikoa, arazo praktikoak soluzionatzea: sehaskaren gainean eskegita
dagoen mobil bat astintzea, bere manta gainean dagoen eta zuzen harrapatu ezin duen
objektu bat hurbiltzea, sofa azpian sartu den pilota bat aurkitzea…
Lorpenak: objetu egonkorraren nozioa, baliabide-helburu eskema…
Operazio aurreko azpialdia (2 - 7 urte) Inteligentzia sinbolikoa eta errepresentatiboa: sinboloen erabilpena, hizkuntzaren
garapena…
Arrazonamenduaren hasiera: pentsamendu estatikoa, norberaren ekintzetara asimilatuta
(egozentrismoa, intuizioa: zentrazioa, transdukzioa, animismoa, artifizialismoa…
Operazio konkretuen azpialdia (7 - 12 urte) Pentsamendu logikoaren agerpena: objetibizazio handiagoa (itzulgarritasuna, kontserbazio
nozioak…). Operazio konkretuak (seriazioa, sailkapena, etab.) progresiboki menperatzen
dituzte.
Inteligentzia operazional formala (12 - 15 urte eta helduak)
11
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Hipotesiak formulatu eta egiaztatzeko, eta aldagaiak aislatzeko gaitasuna. Formato
errepresentazionala eta ez bakarrik erreala edo konkretua. Ondorio eta zergatien arteko
erlazio-posibilitate guztiak aztertzen ditu.
Zenbait konplexutasunezko kuantifikazio (proportzioa, probabilitatea, etab.) erabiltzen
du.
12
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
2. IKUSPEGI HISTORIKO KULTURALA. VYGOTSKY. (soziokontsruktibismoa, elkarreraginak) Ikuspegi historiko kulturalak arrakasta handia izan du azken urteetan, bereziki Vygotskyren lanak
berraurkitzearen ondorioz. Ikuspegi honek azpimarratzen du historiak eta kulturak duten garrantzia
fenomeno psikologikoen garapenean. “Haurrak bere ingurukoengandik (batez ere helduengandik eta
ikaskiderik garatuengandik) hainbat tresna eta estrategia psikologiko jasotzen ditu. Tresna eta
estrategia horiek barneratze-prozesu baten bidez bereganatzen ditu” (J. Palacios, 1990, 21 orr.).
Vygotskyk ulertzen du garapena eraikuntza prozesu bezala, eta eraikuntza hori haurrak burutzen du
inguruko pertsonekiko elkarreraginaren ondorioaz. “Haurraren garapen psikologikoa helduekiko eta
beste haur garatuagoekiko elkarreraginaren bidez gauzatzen da” (J. Palacios, 1990, 22 orr.). Halere,
“ikaskuntza eta gizarte-elkarreragin guztiek ez dakarte aurrerapen ebolutiboa. Haurra dagoen puntutik
abiatuta haurra harantzago, bere kabuz iritsiko ez litzakeen edo ahalegin gehiagoren ondoren iritsiko
litzakeen lekura, eramateko gai diren ikaskuntza eta elkarreraginek bakarrik izango dute aurrerapena
ondorio gisa; Vygotskyk sortutako adierazpenaren ildotik, garapen bihurtzen diren elkarreraginak
“berehalako garapen-esparrua” (edo Garapen Zona Hurbila (GZH), gazteleraz, Zona de Desarrollo Próximo, ZDP) deiturikoan kokatzen direnak dira” (J. Palacios, 1990, 22 orr.).
Beraz, uler daiteke Vygotskyren konstruktibismoari soziokonstruktibismoa deitzea; eta baita ere uler
daiteke M. Carreterok (1993, 30 orr.) aipatzea konstruktibismo mota ezberdinak daudela, horrela
laburtuz: “konstruktibismoaren hiru mota eta jainko bakar bat”, eta Vygotskyren posizioa azaltzea
esaldi honen bidez: “lagunik gabe ezin da ikasi”:3 ikuspegi honetatik ezagutza ez dela jarduera
indibidualaren emaitza, baizik eta giza harremanen ondorioa dela defendatzen da; ezagupenaren
eraikuntza produktu soziala da.
Beraz, andamiajearen metafora argi adierazten du nolakoa izan behar den irakasleak aportatzen duen
laguntza: ikaslearen mailara egokituta, bere beharren arabera, bere aurrezagutzen arabera.
(ikaste prozesua: maila sozialetik maila indibidualera, maila interpertsonaletik maila intrapertsonalera) Kulturan eraikitako tresnak gizabanakoak nola eskuratzen dituen ulertzeko, azterketako hiru maila
hartu behar dugu kontutan:
• Goi mailako prozesu psikologikoek4 jatorri soziala daukate eta gizabanakoak barneratzen ditu
berak bere inguru soziokulturalean aurkitu ondoren; beraz, gizabanakoarengan egon aurretik,
prozesu horiek bere erlazio sozialetan daude.
Beraz, prozesu psikologiko konplexuen jatorria sozialetik indibidualera doa: garapena da
transposizioa: maila intrapsikologikora transposizioa, aurretik maila interpsikologikoan (hau da,
besteekiko hartu-emanetan) egon diren prozesuena; horrela, adibidez, hitz egiteko gai ez
ginateke izango eta ez genuke autoestima positiboa garatuko (maila intrapsikologikoa) ez bada
3 Konstruktibismo mota ezberdinak daudela esaten du M.Carreterok (“konstruktibismoaren hiru mota eta jainko bakar bat”). Piagetek azpimarratzen du ezagupena norbanakoaren eraikuntzadela (“ikastea bakarkako aktibitatea da”). Tartean beste
posizioak kokatzen dira eta aipatzen dute harreman sozialek kontzeptu-aldakuntza eragiten duten ezagutza-gatazkak sortuz
ikasteari laguntzen diotela (“lagunekin hobeto ikasten da”) 4 Goi mailako prozesu psikologikoen adibideak: hizkuntza, pentsamendua, jokabidearen kontrola…
13
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
aldez aurretik guretzat esanguratsuak diren pertsonek hitz egin digutelako eta maitatu eta
baloratu gaituztelako (maila interpsikologikoa).
Cualquier función, presente en el desarrollo cultural del niño, aparece dos veces o en dos planos distintos. En primer lugar aparece en el plano social, para hacerlo, luego, en el plano psicológico. En principio, aparece entre las personas y como una categoría interpsicológica, para luego aparecer en el niño como una categoría intrapsicológica. Esto es igualmente cierto para la atención voluntaria, la memoria lógica, la formación de conceptos y el desarrollo de la volición. Podemos considerar esta argumentación como una ley en el sentido estricto del término. Las relaciones sociales o relaciones entre las personas subyacen genéticamente a todas las funciones superiores” (Vygotsky, 1981, citado por Wertsch, 1988).
• Transposizio hau hezkuntza-interakzioetan (adibidez, heldua-haurra, irakaslea-ikaslea, erlazio
diadikoan) poliki gertatzen den prozesua da; edo baita ere gertatzen da garatzen ari diren
pertsonek parte hartzen dutenean kulturalki antolatutako ekintzetan eta egoeratan; interakzio
eta parte hartze hauetan gizabanakoak irabazten du konpetentzia progresiboa: berauetan
hasieran gidatua eta besteen menpe egoten da (gida horretan tresna sinbolikoek – hizkuntza,
adibidez - funtsezko papera betetzen dute), eta amaieran bere parte hartzea autoerregulatzen
du eta garapen autonomo bat lortzen du; beraz, hasten garenean babesa, apoioa eta gida
eskaintzen digute besteek eta poliki poliki gai gara gauzak modu autonomoan eta
independentean egiteko.
(garapen zona hurbila (GZH) (gazteleraz: Zona de Desarrollo Próximo) Hezkuntza interakzioetan eta egoeratan parte hartze gidatuan maila interpsikologikotik maila
intrapsikologikoarako transposizio hau nola gertatzen den ulertzeko, funtsezkoa da bereiztea zer
den Garapen Zona erreala, edo egungo garapen zona (dagoeneko bere kabuz norberak egiteko gai
dena) eta Garapen Zona Hurbila (GZH) (ZDP: Zona de desarrollo próximo) (bakarrik egin ezin duena, baina egin edo ikas dezakeena norbaitek gida eta laguntzaren bat ematen badio.
Ebolutiboki aprendizai efikazak garapen potentzialaren esparru honetan – potentziala da, baina
besteen interbentzioak erreala bihurtzen da - gertatzen direnak dira; eta ebolutiboki efikazak
dira, behin egin eta gero, garapena bihurtzen direlako, hau da, patrimonio intrapsikologikoaren zatia
bihurtzen direlako. Beraz, efikazak izateko aipatutako gidatzeko prozesuak pertsonak egiteko gai
denetik (garapen erreala) hurbil kokatu behar dira, baina maila honetatik apur bat gainetik (garapen hurbila), hain zuzen ere oraindik gertatu ez diren – baina ebolutiboki posibleak diren – heziketa garapen prozesuen estimulazio gidatua delako.
Garapen Zona Hurbila5 argi adierazten du zein den irakaslearen esku-hartzearen esparrua eta
horrela defini daiteke: besteen laguntzaz pertsona batek egin dezakeen maila eta bere kabuz, modu
autonomoan, egin ditzakeen lanen mailen arteko diferentzia.
5 Zona de Desarrollo Próximo: La distancia entre el nivel real del desarrollo, determinado por la capacidad de resolver
independientemente un problema, y el nivel de desarrollo potencial, determinado a través de la resolución de un problema
bajo la guía de un adulto o en colaboración con otro compañero más capaz (Vygtosky, 1979).
14
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Beraz, definizio honetan bi maila bereiz daiteke: alde batetik, haurraren “garapen maila erreala” (pertsona batek lortutako gaitasunen maila eta modu indibidualean eta, beraz, autonomoki kontrola
eta egin dezakeena); eta bestalde, “garapen maila potentziala”, hau da, pertsona batek jokoan jar ditzakeen gaitasunak, bera baino adituago eta gaituago diren beste pertsonen laguntzaz, gidaz eta
kolaborazioaz.
“Elkarreraginek garapena sortzen dute, pertsonen eboluzioa eta aldaketa sustatzen dituzte.
Hezkuntza guztiek, orde, ez dute garapena sustatzen, baldintza jakin batzuk betetzen dituztenak
bakarrik. Lehenik eta behin, haurrak garapen-maila berrietara igarotzea ahalbidetuko dion
heldutasun-maila jakin bat behar du. Elkarreraginak, oso estimulatzailea bada ere, ez du mugimen-
heldutasun egokia ez duen haurra ibil dadin lortuko eta ez du beharrezko gaitasun kognitiboa ez
duen haurrak arrazoiketa formala izatea lortuko. Bestetik, garapena sustatzeko elkarreraginek gai
izan behar dute haurra, une horretan dagoen egoeratik abiatuta, harantzago eramateko. Bada,
garrantzitsuena ez da elkarreraginen kantitatea izango, kalitatea, hots, elkarreragin horien
“erakartze-indarra” eta garapenari “tira egiteko” gaitasuna, baizik. Hirugarren baldintza
jarraitasuna izango da, etengabeko eraginek eta eragin egonkorrek izaten dutela garapenean eragin
gehien dioen printzipioari jarraiki, izan ere, garapen hori ez da lortzen noizbehinkako eta une jakin
bateko elkarreraginaren bidez. Azkenik, ez da nahikoa izango haurrak heldutasuna eta helduak
gaitasuna edukitzea eta irmoa izatea. Beharrezkoa da, gainera, haurra motibatuta egotea, interesa
edukitzea eta berekin elkarreragiten duten pertsonekin eta bere buruarekin eroso egotea eta
horiengan konfiantza izatea” (J. Palacios, 1990, 410 orr.).
15
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
IKASTEARI BURUZKO TEORIA KONDUKTUALAK
(ikaste kontzeptua) “Haurraren garapenean jokabidean gertatzen diren aldaketak askotan ikasitakoak direla ulertzen dute psikologo konduktistek, hau da, baldintzapen eta ikastearen printzipioen arabera gertatzen direla.
Ikaskuntza/aprendizaia esaterakoan, psikologoek ez dute aipatzen soilik ikasgela batean gertatzen dena (nahiz eta, zorionez, ikastearen zati handi bat ere bertan gertatzen den). Ikasteari buruzko
psikologoen ikuspegia zabalagoa da eta horrela definitzen dute: jokabidean ematen den gutxi gorabeherako aldaketa egonkorra, praktika edo esperientziaren ondorioz gertatutakoa (gazteleraz: “un cambio relativamente permanente en la conducta que proviene de la práctica o la experiencia”). Definizio honek hiru elementu ezberdin dauzka.
Definizioaren lehenengo elementuak (“gutxi gorabeherako egonkorra”) bereizten ditu jokabidean
ikasitako aldaketak eta aldaketa denboralak, askotan prozesu fisiologikoak adierazten dituztenak,
adibidez, logalearen ondorioz, edo gaixotasunaren ondorioz, edo nekearen ondorioz gertatzen diren
aldaketak.
Bigarren elementuak (“jokabidean aldaketak”) zera esan nahi du: nahiz eta ikastea garunaren aldaketa
kimiko eta neurologikoetatik etorri, aprendizaiak/ikaskuntzak jokabidean eragiten duen modua inporta
zaie psikologei.
Definizioaren azkeneko elementuak (“praktika edo esperientziatik datorrela”) bereizten ditu
jokabidean ikasitako aldaketak eta prozesu biologiko orokorragoek, adibidez, hazkundea, haurdunaldia
edo, baita ere, heriotzak, sortutakoak” (Vasta, 2001, 45 orr.).
(John B. Watson) John B. Watson-ek (1878-1958) konduktismoaren fundatzaile izan zelarik, psikologia jokabidearen
zientziatzat definitu zuen eta, berak zehaztu zuenez, zientzia horren aztergaia ez zen kontzientzia,
ordura arte izan zen bezala, jokabidea baizik (gizakiek egiten dutena eta ikusteko modukoa dena,
alegia).
Watson, funtsean gizaki praktikoa izanik, psikologia natur zientziaren adar bihurtu nahi zuen;
psikologiaren helburua jokabidearen kontrola eta aurreikuspena izan beharko zuen: horri esker zientzia
aplikatu eta aplikagarri izango zen. Horregatik, psikologia konduktistaz ari zelarik, honela idatzi zuen
"estimulu bat gertatzen denean, erantzuna aurreikusi ahal izatea du helburua; edo, atzekoz aurrera nolako erreakzioa jazo den, berori zein estimuluk probokatu duen inferitzea". (Watson, 1924) Organismoa bere ingurumenari egokitzen zaiola hartu behar du abiagunetzat psikologiak.
Organismoaren erantzunak ikasitakoak eta ez-ikasitakoak izan daitezke eta, hortaz, psikologiaren
zeregina ikasitako erantzunak ikasi ez direnetatik abiatuta nola osatzen diren aurkitzea da. Erantzun
berriak baldintzapen bidez — hau da, baldintzatuak ez diren estimulu gutxi batzuetan oin harturik,
estimulu berriekiko asoziazio bidez — eratzen dira eta horrela osatzen dira estimulu baldintzatuak.
Abiagunetzat, Pavlov errusiar fisiologoak ordurako aztertuak zituen baldintzapen klasiko izeneko lanak
hartu zituen Watsonek hipotesitzat: zeinahi jokabide konplexu, aztertu eta osagaika zatitzen badugu,
erreflexu baldintzatuez osatua dagoela ikusiko dugu. Bere ustez psikologiaren aspektu garrantzitsuena
ikaskuntza ikertzea zen; ikaskuntza, bere aldetik, animali eskalako maila denetan modu berberean
egiten zenez, luze gabe psikologoen lanaren funtsezko subjektu arratoiak izan ziren pronto.
Terminologia horretan, organismo batean nolabaiteko iraupenez gertatzen den jarrera edo gaitasuneko
aldaketa da ikaskuntza; aldaketa hori ez dagokio garapen prozesuari, ingurumenaren eraginez gertatzen
16
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
baita, batik bat. Watson optimista haren iritziz, horrela pertsona erabat moldatu ahal izango zen eta
goitik behera sinesten zuen bere teoriaren balizko ondorio praktikoetan. Erabateko formulen zale
zelarik, honela idatzi zuen: "Ipini dozena bat haur osasuntsu, ongi prestatuak, eta horiek hezteko mundu egokia; guk, geure aldetik, horietako zeinahi espezialista on bat egingo dugu: sendagile, abokatu, artista, merkataritza-buru, eskale edo lapurra, arbasoen arraza, bokazio, trebezia, zaletasun edota adimena zeinahi dela ere." Watson bere ideiekin kontsekuentea zenez, haurrak ikertzeari ekin zion eta, horretarako,
baldintzapen-esperimentu ezagunak praktikan jarri zituen, Albert haurrari untxi bat aurkeztuz. Umea
ikaratzen zuen dunbots zaratatsua untxia ikustearekin lotzeari esker, animalia agertu bezain laster
haurrak beldur-erreakzioa nozitzea lortu zuen zientzialariak, txikiak hasieran horrelako sentimendurik
ez bazuen ere (cf. J. Delval, 1994, 57 orr.).
1. BALDINTZAPEN KLASIKOA (condicionamiento clásico o respondente). PAVLOV
"Baldintzapen klasikoa erantzun fisiologiko edo emozional nahigabekoak ikastean zentratzen da, hala nola, izua, ikara, bihotz-taupaden erritmoa azkartzea, listu- (salivación) edo izerdi-jariatzea, etab. Erantzule (respondente) ere derizte horiei, estimulu jakin batzuen aurreko erantzun automatiko
baitira. Baldintzapen klasikoaren bidez, estimulu neutro baten aurrean, nahigabe erreakzionatzen
irakatsi diezaiekegu gizakiei eta abereei. Estimuluak modu automatikoan sortaraz dezake erantzuna"
(A. Woolfolk, 1999, 207 orr.).
Pavlovek txakurrekin eginiko saiakuntzetan, animaliak, janaria ikusirik, listu-jariaketa egiten zuela (RI: respuesta incondicionada) (erantzun ez-baldintzatua, hots, berezko joera, jaiotzetikoa, ikasi ez duena); listu-jariatzezko erantzun horretarako janaria estimulu ez-baldintzatua (EI: estímulo incondicionado) zen, hau da, txakurrak berez, naturaz edo izaeraz ematen zuen erantzuna zen. Era berean, beste
zerbait ere atzeman zuen: txakurrek janaria emango zien zaintzailea heltzen zela entzutean, janaria
bera ikusi aurretik ere hasten ziren listua jariatzen. Pentsamendu-ildo horretatik, txilin baten
soinuaren (EnC: estímulo no condicionado) (estimulu ez baldintzatua) eta listu-jariatzearen arteko
elkarketa sortaraztea lortu zuen Pavlovek; orduan, listu-jariatzeari erantzun baldintzatua (RC: respuesta condicionada) zeritzon, soinua entzutea ihardespenaren baldintzapena zelako.
Jana, beraz, jaiotzetik eta ikasi gabe, listu-jariatzea eragiten duen estimulua da. Jariatze hori, aldiz,
ez da berez gertatzen txilina aditze hutsarekin, hori estimulu neutroa baita. Dena den, txilin soinua eta
jangaia behin eta berriz elkartzearen ondorioz, soinuak listua jariarazten du: horrela, ikasteari esker,
elkarketa berri bat eratu da.
Pavlovek inguruko estimulu neutroen eta jarduera fisiologikoen artean balizko lotura bat —
psikologikoa, sustraian, determinismo biologikoa gainditu zuena — izan litekeela adieraztean,
organismoaren eta bere ingurumenaren arteko loturen ezagutzan sekulako aurrerapena egin zen.
Pavlovek frogatu zuenez, funtsez fisiologikoa den jokaera bat bera ere (hala nola listu-jariatzea
(salivación), hormonen sekrezioa eta nahi gabeko edo erantzule derizten beste hainbat jokaera)
mekanismo fisiologiko hutsez erregulatzen omen ziren arren, goi animalia eta gizonarengan hainbat
ingurumen-aspektuk kontrolatuak egon daitezke. Animaliek eta gizakiak berea duten ezaugarri horrek
aukera ematen du "goi espezieak" (hots, maila batetik gorako antolamendu neurologikoa dutenak)
hainbat ingurumeni egokitzeko mekanismoak azaltzen hasteko.
17
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Pavlov-en eskeman, baldintza gabeko erantzunak (RI: respuestas incondicionadas) nahigabeko
jokabideak dira, berezkoak, ez ikasiak, espezierako biziraupeneko nolabaiteko balioa dutenak,
printzipioz baldintza gabeko estimuluek ere (EI: estímulos incondicionados) sortarazten dituztenak. Adibidez, xurgatze-erreflexua (RI) aktibatu egiten da aurreko aprendizaia edo esperientzien beharrik gabe, objektu bat (EI) kontaktuan jartzen denean haurraren ahoarekin.
Pavlov-ek hauxe demostratu zuen: baldintza gabeko estimulu bat (EI: estímulo incondicionado) eta estimulu neutro bat, ez baldintzatua (EnC: estímulo no condicionado), elkarrekin aurkeztuz, posible dela erreflexua sortaraztea estimulu neutroa bakarrik aurkeztuz gero; estimulu neutro honi deitzen diogu
orain estimulu baldintzatua (EC: estímulo condicionado) eta jokabide horri deitzen diogu erantzun baldintzatua (RC: respuesta condicionada). Txakurraren adibide famatuan: listu-jariatze erreflexua
(reflejo de salivación) agertzen da janariaren aurrean, txakurra gosez dagoenean, eta inongo janaririk aurkeztu gabe sortarazten da, kanpaiaren soinuaren bidez. Deitu zitzaion “salibazio psikologikoa”.
EI RI (janaria) (listu-jarioa)
EC EI RI (kanpaia) (janaria) (listu-jarioa)
EC RI (kanpaia) (listu-jarioa)
Hortik aurrera gizakiaren baitan agertuko diren aukerek berebiziko eragina izango dute hainbat
fenomeno ulertzeari dagokionean, hala nola emozioen psikofisiologia, antsietatea, prozesu
psikosomatikoak, etc. Gizakiak sekulako gaitasuna duela frogatu du berriro ere: jokabidearekin inongo
lotura mekaniko zein biologikorik ez duten estimuluak asimilatzea eta horien aurrean lotura hori erreala
balitz bezala erantzutea, alegia. Horri esker, beharrezko loturak aurreratu eta aurreikusi ez ezik,
horien ordez erlazio kontingenteak ezarri ere ahalko ditu pertsonak. Oso litekeena da gizakiak eta
animalia batzuek duten gaitasun hori ingurune fisiko eta sozialerako egokipen askoren oinarrian egotea
(cf. M.J. del Río, 1990, 33 orr.).
2. BALDINTZAPEN OPERANTEA EDO INSTRUMENTALA. SKINNER
(baldintzapen operantea) “Bistan denez, giza ikaskuntza osoa ez da baldintzapen klasikoak iradokitzen duen bezain automatiko
eta ez nahitaezkoa. Jokabide gehientsuenak ez dira estimuluek probokatuak, nahita emititu edo
gauzatuak baizik. Jendeak bere ingurunean era aktiboan dihardu ondorio desberdinak eragiteko.
Nahitako egintza horiei operante derizte eta baldintzapen operante, berriz, jokamolde horrekin
loturiko ikaskuntza prozesuari, ingurunean jardutean – edo “operatzean” - hainbat eratan jokatzen
ikasten dugulako.
Edgard Thorndike eta B.F. Skinner bi autore garrantzitsuak dira baldintzapen operantearen inguruko
ezagupenak lantzeko. Thorndike (1913) hasi zen bere lana kaxa trukatuetan ipintzen zituen katuekin.
Kaxatik ihes egiteko eta kanpoan zegoen janaria lortzeko, katuek krisketa bat ireki behar zuten, edo
beste zerbait egin, hau da, inguruan jardun behar zuten. Kaxaren itxieraren ondorengo mugimendu
biziez, bat batean katuek mugimendu egokia egiten zuten, normalean kasualitatez, eta ihes egiten
18
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
zuten. Prozesua behin eta berriro errepikatuz gero, erantzun zuzena berehala ikasten zuten.
Esperimentu hauetan oinarrituz, Thorndike-k erabaki zuen ikastearen printzipio garrantzitsu bat zela
ondorioaren legean (ley del efecto): egoera batean ondorio atsegina sortarazten duen edozein ekintza errepikatzeko joera dagoela. Krisketa irekitzeak atsegina sortarazten zuenez (janaria hartzea), kaxa
aurkitzerakoan katuek berriro errepikatzen zuten mugimendua.
Beraz, Thorndike-k jarri zuen baldintza operantearen oinarria, nahiz eta kontzeptuaren elaborazioa
B.F. Skinner-ri (1953) leporatu. Skinner ideia batetik abiatu zen: baldintzapen klasikoaren printzipioek
ikasitako jokabide batzuk besterik ez dituela azaltzen, giza jokabide operante gehiago baitago
respondente baino. Baldintzapen klasikoak deskribatzen du nola parekatzen diren jokabideak estimulu
berriekin; ez du azaltzen nola lortzen diren jokabide operante berriak.
Skinner-ek (1938) aztertu zuen baldintzapen operante edo instrumentalean, estimulu berriarekin konektatua dagoen erantzuna ez dela erreflexuzko erantzuna. Horrelako baldintzapenak, subjektuak
berez eta bat-batean gauzatzen edo emititzen dituen jokabide jakin batzuk indartu edo saritzea eta
beste batzuk, ordea, sari edo eskerronik gabe uztean datza (consiste en reforzar algunas conductas y no reforzar otras conductas). Skinner-ek sorturiko egokieretako batean, plastikozko disko bat zegoen
kutxatxoan uso bat ipintzen zuen. Hegaztiak, txiripaz, diskoa mokokatzen zuenean jokabidea diskoan
erregistratu eta janari pixka bat ematen zitzaion. Horrela lor daiteke animaliak bestelako jokabideren
bat sortzea: saria irabazteko, diskoa mokokatzea, adibidez. Jokabidea indartu egiten du janaria
emateak eta horrek, bere aldetik, erantzun berriak eragiteko aukerak ugaltzen ditu: organismoan
erantzun berriak gertaraz daitezke horietatik ateratzen diren ondorioak erdiesteko xedez. Horrelako
baldintzapenari operante deritzo, organismoaren jokabideak ingurunean omen diharduelako;
instrumental ere esaten zaio, saria irabazteko instrumentua subjektuaren erantzuna baita.
(jokabidea: aurrekaria-jokabidea-ondorioa) "Erantzun" edota "egintza" terminoek bezalaxe, "jokabide" hitzak egoera jakin batean subjektuak
egiten duena adierazten du. Egin dezagun kontu jokabide bat ingurumen-eragin multzo biren artean
dagoela, beraren aurrekoak (aurrekariak) eta beraren ondokoak (ondorioak). Elkarketa hori era soil
batean aurkez daiteke: aurrekaria – jokabidea - ondorioa edo A-B-C (antecedent - behavior - consequence), alegia. Jokabideak aurrera egin ahala bere ondorioa hurrengo ABC sekuentziaren
aurrekari bihurtuko da. Baldintzapen operantearen ikerketak erakusten duenez, jokabide operantea
eraldatua izan daiteke, aurrekarietan, ondorioetan edo bietan egiten diren aldaketen bitartez" (A.
Woolfolk, 1999, 210 orr.)
antezedentea jokabidea ondorioa (antecedent) (behavior) (consequence)
Ondorio motak. Erreforzamendua (edo indartzea) eta kastigua (edo zigorra) Baldintzapen operanteko prozesuetan erantzun bat indartu edo ahuldu egiten da ondorio jakin batzuk
ezarri edo kentzearen arabera. Indarturik gertatu bada, prozesuei indartze prozesua edo erreforzamendu prozesua (positibo edo negatiboa) derizte; ahuldurik jazo bada, prozesuei aurkezpen edo kentzeagatiko zigor prozesua edo kastigu prozesua esaten zaie. Erantzuna ondoriorik ez izatearren
ahuldu edo desagertzen bada, prozesuari iraungitze edo azkentze (proceso de extinción) deitzen zaio.
Indartze edo erreforzamendu nozioa
19
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Indartze edo erreforzamendu prozesuetan erantzun mota jakin bat etorkizunean errepikatzeko aukera
gehiago daude, erantzun horiek testuinguru sozialean, ez-sozialean edo gizakiaren baitan dituzten
ondorioak direla medio. Antzeko baldintzetan, erantzun mota jakin bat etorkizunean errepikatzeko
aukerak ugaltzen dituzten berariazko ondorioei indartzaile edo erreforzatzaile esan izan zaie,
teknikoki. Bi motatako indartze edo erreforzamendu daude:
indartze positiboa, edo errefortzu positiboa, gertatzen da jokabide batek estimulu baten
aurkezpena dakarrenean; esate baterako, usoak, tekla gorria sakatzearren, janaria lortzen duenean,
pertsona batek zerbait egiteagatik lausenguak (halagos) jasotzen dituenean edota ikasle batek, aulkitik erori delako, ikaskideen barre-algarak leherrarazten dituenean. Indartze positibo edo errefortzu
positibo gerta daiteke, nahiz eta, irakaslearen ikuspegitik, jokabide indartua (aulkitik erortzea,
adibidez) "positibo" ez izan;
beste aldetik, jokabidea indartzen duena estimulu bat desagertzea (kentzea) denean, prozesuari
indartze negatibo edo erreforzamendu negatiboa deitzen zaio. Egintza jakin baten ostean, ondorio
deseroso edo ezatsegin bat amaitu, saihestu edo itzurtzen (escape) denean, oso litekeena da antzeko egokiera batean egintza hori errepikatzea.
Kastigua / zigorra Maiz indartze negatiboa (reforzamiento negativo) eta zigorra nahasi egiten dira. Indartze edo
erreforzamendu (positibo zein negatibo) prozesuak jokabideen indartzea adierazten du beti; zigorrak edo kastiguak, aldiz, jokamoldea apaldu edo desagertzea dakar: zigor-prozesuaz hitz egin dezakegu
baldin eta erantzun jakin bat agertzeko aukera txikiagoa dela egiaztatu bada. Hemen ere, bi zigor mota
bereizi behar dira: aurkezpen bidezkoa edo kentzearen bidezkoa. Aurkezpen bidezko zigorra (castigo por presentación) da jokabidearen ostean estimulua aurkeztearen ondorioz jokabide hori moteldu edo
desagertzen denean: estimulu higuingarri (deseroso, ezatsegin) bat aurkezteak jokabidea ez
errepikatzea ondorioztatzen du; baliteke, halaber, erantzun jakin bat gehiago ez gertatzea, ostean
ondorio atseginak ez direlako agertzen: kentze bidezko zigorra (castigo por retirada) da hori;
horrelakoetan kentzen dena erantzun osteko ondorio atseginak dira.
Baldintzapen operantearen oinarrizko prozesuak. Ondorio motak
Erreforzatzaile positiboak Estimulu abersiboak Ez dago ondoriorik
Prozedurak
Aurkezpena Kentzea edo erretiratzea
(Erantzuna sendotzen du) ERREFOZAMENDU edo INDARTZE POSITIBOA
(Erantzuna ahultzen du) KENTZE BIDEZKO ZIGORRA
AURKEZPEN BIDEZKO ZIGORRA (Erantzuna ahultzen du)
ERREFORZAMENDU edo INDARTZE NEGATIBOA (Erantzuna sendotzen du)
ITZALTZEA (EXTINCIÓN) (Erantzuna ahultzen du)
20
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Ikaste/irakastearen teknikak eta estrategiak, Jokabidearen Azterketa Esperimentalean (AEC: Análisis Experimental del Comportamiento) oinarrituta: o Moldatzea edo hurrenez hurren gerturatzea. Azken helburua erdiesteko bitarteko pauso txikiak
eman behar dira; pauso horiek selektiboki indartuz doaz eta, aldi berean, nahi ez ditugun
erantzunak desagertuz doaz, helmugara iritsi arte.
o Atenuazioa. Mailaz mailako prozesu honen aplikazioan, ikasleak lehen ikaskuntza-etapetan
hartzen dituen laguntza eta sostenguak pixkanaka kendu egingo zaizkio, burututako jarduera
egokitzat jotzen diren estimuluek bakar-bakarrik kontrolatu arte.
o Kateadura. Exekuzio-kate segida jakin bat bideratzean, erantzun batzuek aurrekoak mantendu
eta indartzen dituzte.
o Premarck-en printzipioa. Maiztasun apaleko jarduera baten ondotik maiztasun handiko beste bat
doanean, aurrenekoa berriro gertatzeko aukerak areagotu egiten dira: indartzailea —maiztasun
handikoa— ikaslearen jarduera bera da.
o Fitxen ekonomia sistemak. Kontua da indartzaile-sistema bat ezartzea, hala nola fitxa, puntu edo
antzekoak. Hauei esker indartze prozesuak berehala burutu daitezke egoera desberdinetan.
Egunean edo egokitzat jotzen den epean, fitxa edo antzekoak entregatuz jarduera atseginez
gozatu edo ikasleak gogoko dituen objektuak jaso ahal izango ditu.
3. IKASTE SOZIALAREN TEORIA. BANDURA
Albert Bandura-k bi elementu bereizten ditu: jakintza eskuratzea (ikaskuntza, aprendizaia, ikastea)
eta jakintza horretan oinarrituriko exekuzio hautemangarria (jokabidea). Bere iritziz, faktore
pertsonalek (sinesmenak, itxaropenak, jarrerak eta jakintzak), ingurumenak (baliabideak, egintzen
ondorioak eta baldintza fisikoak) eta jokabideak (norberaren jarduerak, hautaketak eta ahozko
adierazpenak) elkarri eragiten diote. Indar-erlazio horri elkarrekiko determinismo bataiatu zuen
Bandurak.
Teoria kognoszitibo sozialaren arabera, pertsona bultzatzen duena ez da barne-indarra eta jendea ez dabil kanpo-estimuluen bidez moldatu eta kontrolatua. Gizakiaren funtzionamendua bestela ulertu behar da, hots, elkarrekikotasun hirukoitzeko eredutzat hartuta; bertan jokabideak, faktore kognoszitibo eta pertsonalek eta ingurumen-jazoerek elkarrekiko egintza exekutatzen duten determinatzailetzat dihardute (Bandura, 1986)
Ikaskuntza aktiboa eta bikarioa bereiztea proposatzen du Bandurak. Lehena, egintzen ondorioak egin
eta esperimentatzean ikastea da. Horrek baldintzapen operantearen antzeko badirudi ere, ez da
horrelakorik: bien arteko aldea ondorioen funtzioarekin lotua dago. Baldintzapen operantearen aldekoen
iritziz, ondorioek jokabidea indartu edo ahultzen dute; ikaskuntza aktiboan, berriz, ondorioek
dagozkien egintzen gaineko informazioa eman, itxaropenak sortarazi eta motibazioan eragina izaten
dute.
Ikaskuntza aktiboan, eginez ikasten da; ikaskuntza bikarioa, aldiz, besteei behatuz ikastea da.
Banduraren ustez jokabide-teoria tradizionalek ez dute aintzat hartzen ereduen behatzeak eta
21
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
imitazioak ikaskuntzan duten eragin handia. Pertsonak (eta animaliak) beste pertsona (edo animalia)
batek nola ikasten duen ikustean ikasten dute: horrek, faktore kognoszitiboak ikaskuntza esplikatzeko
alferrikakoak direla dioen gogoeta konduktuala auzitan jartzen du. Pertsonak behatuz ikasten duela
egia bada, ikaskuntzari dagozkion arreta zuzendu, irudiak moldatu, gogoratu, aztertu eta erabakiak
hartu behar izaten ditu.
Behaketa bidez ikasteko (aprendizaje observacional) bi era nagusi daude. Batetik, indartze bikario edo
zigortze bikario bitartez gerta daiteke, hala nola, jarduera jakin zenbait egitearren, beste bati saria
edo zigorra aplikatzen zaiola ikusirik, geure jokabidea eraldatzen dugunean, ondorioak geuk nozitu
bagenitu bezala. Bigarren motako behaketa bidezko ikaskuntzan behatzaileak ereduaren jokabidea
imitatzen du, behatzen dagoen bitartean eredu den horrek indartze edo zigorrik jasotzen ez badu ere.
Bandurak dioenez, behaketa bidezko ikaskuntzaren lau elementu funtsezko hartu behar dira aintzat:
arreta ematea, informazioa edo inpresioak atxikitzea, jokabideak sortaraztea eta horiek errepikatzeko
motibaturik egotea. (A. Woolfolk, 1999, 225 orr.)
22
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
IKUSPEGI ETOLOGIKOA (etologia) Hurbilpen etologikoa aztertzerakoan, argi eduki behar dugu gure espeziea milioika urteetako aldaketen
ondorioa eta emaitza dela. Gaur egun garenak islatzen du prozesu luze horren zati txiki bat besterik
ez. Gizakia gaur egun lurrean bizi diren bost milioika espezietako bat bezala ikusten du etologiak, eta
abereen erreinuaren testuinguruaren barnean ulertzen du giza garapena. Beraz, ez da harritzekoa ildo
honetako ikerketa gehienak giza espeziei ez direnekin egin izatea.
(aurrekariak) “Ikuspegi etologikoaren aurrekari ezagunenen artean aipatu behar dira Darwin-en lanak eta baita ere
abereen jokabideari buruzko lanak, bereziki N. Tinbergen eta K. Lorenz adituenenak. Hauek aztertu
zituzten abereen jokabide-pautak ikuspegi hirukoitzetik: aurrekari filogenetikoetatik, bizi irauteko
duen balioaren ikuspuntutik eta bere bizitza gertatzen den nitxo bio-ekologikotik” (J. Palacios, 2002, p.
50)
(berezko jokabideak) (conductas innatas) Berezko jokabideak, edo jokabide instintiboak, ezaugarritzen dituzten lau ezaugarri identifikatu
dituzte etologoek. Lehendabizi, unibertsalak dira, hau da, espeziearen kide guztiengan existitzen dira. Bigarrenez, estimulu oso bereziei erantzuteko biologikoki programatuta daudenez, ez dute ikaskuntzarik edo esperientziarik behar. Hirugarrenez, estereotipatuak dira, hau da, beti modu berean
gertatzen dira.
Azkenik, beres jokabideetan inguruaren eragina minimoa da (hau da, epe laburrean, eragina txikia da; selekzio naturalaren presioek belaunaldi ezberdin ondoren eragiten dute). Jokabidea hauetako pilo bat
identifikatu dira, ezagutzen diren espezie guztietan, adibidez, inurritegiak eraikitzeko jokabideak,
txitoen mokokako erantzunak, edo antilopeen jokabide taldekoiak (gregarios).
Gizakien artean, berezko jokabide hauek nabariagoak dira lehen haurtzaroan. Berezko jokabide bat,
adibidez, zurgatzea, haur guztiengan aurkitzen dugu, ez da ikasi behar, gertatzen da pauta
estereotipatu batekin eta inguruak oso eragin txikia dauka (bizitzaren lehenengo asteetan behintzat)
(periodo sensibleak, edo periodo kritikoak) Psikologian aztergai garrantzitsu bat da nola abere baten egitura biologikoak edo genetikoak eragin
dezakeen ikaste prozesuan, hau da, nola herentzia eta inguruneak elkarrekin lan egiten duten jokabidea
aldatzeko. Etologoek argudiatzen dute abereak biologikoki programatuta daudela eta, ondorioz, hainbat
gauza errazago ikasten dute garapenaren zenbait une jakinetan. Erlazio honetako adibide
harrigarrienetako bat da impronta (imprinting) edo trokeladoaren inguruan Lorenz-ek egindako
ikerketa: prozesu honen bidez espezie batzuetako jaioberriek beraien amekin binkulu emozional bat
sortzen dute.
Hegazti espezie askotan – berauetan txitak arrautzatik atera eta ia berehala ibil daitezke – txitak goiz
hasten dira amari jarraitzen bera doan tokitik. Lorenz-ek teorizatzen zuen esanez amaren eta
jaioberriaren artean sortzen den binkulu sozial sendoaren faktore erantzulea jarraipen-ekintza hau
zela. Lorenz-ek, bere susmoa egiaztatzeko, ahate batzuk, arrautzatik atera berriak, bere
amarengandik banatu zituen eta beste abere bati, edo berak bultzatzen zituen beste objektuei, edo
23
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
berari, jarraitu arazi zien. Esandakoaren ildotik, hegaztiek berehala eraiki zuten impronta bat jarraitu
zutenarekin, eta handik aurrera bere ama izango balitz bezala tratatu zuten.
Lorenz-ek deskubritu zuen baita ere improntarako eragin garrantzitsuenetako bat zela txiten adina.
Jarraipen ekintza gertatzen baldin bazen periodo jakin baten barnean – jaiotzaren ordu batzuk barru
hasi eta hurrengo eguneko momenturen bat arte iraun –, apegoaren binkulua garatzen zen seguritate
osoz; baina jarraipen prozesua periodo horren aurretik edo ondoren eginez gero, impronta txikia edo
bat ere ez zela lortzen. Etologoek erabiltzen dute periodo sensibleak edo periodo kritikoak espresioa, adierazteko garapenaren momentuak, non, aurreko momentuetan edo ondorengo unetan baino, ikastea
errazagoa geratzen den. Periodo sensibleak ez dira aplikatzen soilik inprontara, edo ama-haurra
apegoaren arlora. Ikerlariek beste arlotan ere aplikatu dute kontzeptu hau, adibidez, hizkuntza
eskuratzea, edo genero-paperaren garapena.
(Giza etologia) Teoria etologikoen aplikazio garrantzitsuena Bowlby-k egin zuen, apego edo atxikimenduaren ildotik.
“Bowlby-k, eta ondoren atxikimenduari buruzko aditu guztiek, adierazi dutena hauxe da: nola, berezko
jokabide eta tendentzia batzuetatik abiaturik (adibidez, negar eta barre egiteko jokabideak, kontaktu
fisikoarekin eta hurbilpenarekin disfrutatzeko tendentziak), haurrek binkulu emozional sendo garatzen
dituzte beraiekin interakzionatzen diren helduekin (heldu hauen jokabidea ere bideratuta dago
haurtxoekin interakzio sensiblea edukitzeko). Sustrai filogenetiko argia eta bizirauteko balio
ukaezinezkoa daukate jokabide eta tendentzia hauek; beraz, ez da harritzeko unibertsalak izatea
espeziearen kide guztiengan (nahiz eta apego-estiloak ezberdinak izan inplikatuta daudenen – helduak
eta haurrak – jokabideen arabera” (J. Palacios, 2002, p. 51).
Bowlby-k – mediku eta psikoanalista britainiarra – lehena izan zen erakartzeko haurren psikologei giza
garapenaren interpretazio ebolutiboari. Mediku klinikoa izanik, ezagutu zituen erakundeetan bizi
izandako haurren arazo emozionalak. Haur hauek askotan arazoak zituzten adiskidetasun minaren
erlazioak sortzeko eta mantentzeko. Bowlby-k haurtzaroan jasandako amarekiko apego sendoaren
faltarekin lotu zuen arazo hau. Beraz, nola eta zergatik sortzen den ama-haurra binkulua ikuspegi
etologikotik azaldu nahi izan zuen.
Etologia eta Freud-en teoriaren arteko nahaste interesgarria da Bowlby-ren teoria. Freud bezala,
Bowlby-k pentsatzen zuen ama eta haurraren arteko lehenengo hartu-emanen kalitatea funtsezkoa zela
geroko garapenerako eta lehenengo esperientzia horiek aurrera doaz inkontzientean gertatzen diren
prozesuen bidez. Bowlby-ren teoriak ere adierazten du etologia klasikoaren oinarrizko printzipio bat:
gizakien artean (eta maila altuko espezie gehienetan ere) ama-haurra binkulu intimoa funtsezkoa dela
gaztea bizirauteko. Amarengandik hurbil mantentzen diren haurtxoak, aldendutako haurtxoak baino,
modu efikazagoan elikatu, babestu, irakatsi eta eramango dira. Amak eta haurrak erabiltzen dituzten
jokabideak, bien arteko diada modu intimoan mantentzeko, berezkoak direla eta estimulu anitz batzuek
sortarazten dituztela kontsideratu behar dira. Bowlby-k esaten du baita ere batasun-nexoa erraz
garatzen dela periodo sensiblean, baina periodo honen ondoren, benetako erlazio emozional intimoa
lortzea ezinezkoa gerta dakioke haurrari.
(konklusioak) “Etologoek psikologo ebolutiboei zera esaten diete:
lehendabizi, jaiotzerakoan gizakia ez dela tabula rasa bat; organismoan berezko jokabide jakin batzuk
(erreflexuak, taxiak, jokabide-patroi finkoak) eta jokabideen tendentzia sorta txertatuta dakatza;
24
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
guzti hauek aktibatu eta zehaztu egingo dira inguruko estimuluen kontaktuan, bereziki, izaera sozialeko
estimuluekin, gizakientzat hauek baitira nabarienak;
bigarrenez, etologoek psikologo ebolutiboei esaten diete filogenesiaren prebisioak aktibazio eta
kaduzitate data daukatela, hau da, estimulazioa denbora tarte jakin baten barnean agertu behar dela -
beste abereenak baino zabalagoak diren tarteak -, baina tarte horietatik kanpo garapen normala
mehatxatuta dago” (J. Palacios, 2002, p. 50)
25
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
IKUSPEGI EKOLOGIKOA. BRONFENBRENNER
(Ikuspegi sistemikoa. Osotasuna. Ikuspegi kontestual interakzionista) 1970 hamarkadan ikuspegi ekologikoa agertzen da. Garapen Psikologian ikuspegi hau lotuta dago
bereziki Bronfenbrenner izenarekin, eta berarekin batera beste hainbat jarraitzaileekin; hauek
Garapen Psikologiaren norabidearekin apurtu nahi zuten: Bronfenbrenner-ek esaten zuen moduan,
Garapen Psikologia bilakatu zen diziplina bat non heldu arrotzek haur arrotzak egoera arrotzetan
aztertzen zituzten.
Garapen Psikologian ikuspegi ekologikoa agertu arte, ingurunea edo testuingurua kontutan hartzen zen
oso era mugatuan; gehienetan aipatzen ziren testuinguruaren zenbait aldagai, hala nola, maila soziala
edo bizilekua, zeuden estimuluak, edo garatzen ari zen pertsonak zituen erlazio posibleak. Eredu
ekologikoan, aldiz, testuingurua ulertzen da esfera edo sistema ezberdinen jarraitasun, beraien artean
elkarreraginean eta elkarrekin eragiten dute garapenean.
Beraz, garapena ulertzen da osotasun bezala, edo sistema bezala - hortik garapenari buruzko ikuspegi sistemikoa -, non parte hartzen duten elementu guztiak beraien artean elkarreragina duten eta
garapenean eta garapenaren prozesuetan eragina duten. Beraz, haurra da “sistema” edo “esfera”
ezberdinetako interakzioen ondorioa; testuinguru, edo sistema edo esfera hauetako batzuk erlazio eta
eragin zuzena daukate garatzen ari den norbanakoarengan; beste batzuk, aldiz, zeharkako eragina.
“Bronfenbrenner-ek esaten du haurra eta ingurua beraien artean etengabe elkarreragiten direla, era
bidirekzionalean edo transakzionala. Adibidez, suposa dezagun neska batek argia eta bikaina izateko
garapenaren ezaugarri sustatzaileak dituela. Honek eragina izan dezake bere inguruan eta, beraz, bere
gurasoek eskola hobe batera bidali; honek, aldi berean, neskatoarengan eragina izango du eta bere
errendimendu akademikoa hobetu; eta honek berriro bere inguruan eragina izango du karrera on bat
egin nahi duten lagunak erakartzen; eta horrela jarraitu interakzio eta garapenaren etengabeko ziklo
batean. Interakzio mota hauek – esaten du Bronfenbrenner-ek – oso zaila dira aztertzeko gertatzen
den inguru naturaletik aldentzen badugu haurra” (Vasta, 2001, p. 62).
(osotasuna: sistema ezberdinen arteko elkarreragina) Esfera edo sistema hauetako bakoitzak garatzen ari den pertsonarekiko, eragin mota bat eta eragin
iturri bat adierazten du:
• Mikrosistema Pertsona dagoen eta etengabeko esperientzia esanguratsuak bizi den berehalako testuinguru
bakoitzak, mikrosistema izena hartzen du eredu ekologikoan; neska- mutilentzat familia, eskola
eta berdinkideen taldea dira mikrosistema nagusiak;
• Mesosistema Mikrosistema hauek beraien artean guztiz independenteak ez direnez, garapenen eragina duten
faktoreen azterketak dakar: pertsonak parte hartzen duen mikrosistema ezberdinen arteko
antzekotasunak, ezberdintasunak eta konexioak aztertzea; azterketa maila hau ezagutzen da
mesosistema izenarekin;
• Exosistema
26
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Baina mikrosistemak eta bere antolatzaileak (gurasoak, irakasleak) beste esfera edo sistema
baten eraginpean daude, exosistema deiturikoa; esfera honek ez dauka eragin zuzena
haurrarengan, zeharkako eragina baizik, adibidez, gurasoen lan esperientziak, auzo eta
komunitateko zerbitzuak, familia zabala (ez badauka erlazio hain estua mikrosistema izan ahal
izateko), irakasleen aholkularitza eta etengabeko prestakuntza zerbitzuak, e.a.
• Makrosistema Azkenean, bere baitan dauzkan beste sistemak makrosistema da eta hauxe besterik ez da: une
eta toki jakin batean mikrosistema, mesosistema eta exosistema ezaugarritzen dituzten
oinarrizko elementuak; makrosistema erlazionatzen da beraien artean erlazionatuta dauden
eduki ezberdinekin, hala nola: agintzen diren arauak eta legeak, ohiturak eta arau moralak,
garapen teknologikoaren maila eta egoera ekonomikoa; alderdi orokorragoetan, kultura eta bere
bariazioak aipatzen ditu makrosistemak; baina kulturak aldagaitzak ez direnez, alderantziz
aldaketak eta bilakaera jazotzen dituenez, makrosistema erlazionatuta dago baita ere kultura
baten barnean ematen diren aldaketa historikoekin;
• Testuinguru sare honen baitan egonik, gizabanakoa ez da galdurik gelditzen, pertsonekiko eta
egoerekiko paper aktibo dauka eta, eta beraiengan eragina du eta aldi berean berarengan
besteek eragiten dute, bidirekzionala den prozesu batean – eta ez subjektu pasibo baten
gainean inposatzen den kontestuan -.
Bronfenbrenner-en eredu ekologikoa. Testuinguruaren azterketa mailak:
27
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Bibliografia: • Carretero M. (2007). Konstruktibismo eta hezkuntza. Hik hasi 20. monografia. Kap. II:
garapen kognitiboa eta ikastea, 25-45 orr. (gazteleraz: Carretero M. (1993): Constructivismos y educación. Zaragoza. Edelvives)
• Delval J. (1994): El desarrollo humano. Madrid. Siglo XXI.
• Del Río, M.J. (1990): Comportamiento y aprendizaje: teorías y aplicaciones escolares. En C.Coll,
J.Palacios, A.Marchesi (comp.) (1990): Desarrollo psicológico y educación, II Psicología de la educación. Madrid. Alianza, p. 41)
• Palacios J, Marchesi A eta Coll C (bilduma) (1999): Garapen psikologikoa eta hezkuntza – I Psikologia Ebolutiboa. Bilbo. UPV/EHU
kap. 1. J. Palacios: Psikologia ebolutiboa: Historia, oinarrizko kontzeptuak eta
metodologia, 13 orr. kap. 25. J. Palacios, C. Coll eta A. Marchesi: Garapen psikologia eta hezkuntza-
prozesuak
• Palacios J, Marchesi A, Coll C (comp.) (2002): Desarrollo psicológico y educación 1. Psicología evolutiva. Madrid. Alianza.
Cap. 1. Psicología evolutiva: concepto, enfoques, controversias y métodos.- Jesús Palacios
(p. 23-78)
• Vasta R., Haith M.M., Miller S.A. (2001): Psicología infantil. Barcelona. Ariel
Cap. 2. Teorías del desarrollo infantil (p. 37-67).
• Woolfolk A., 1999: Psicología educativa. Mexico. Prentice Hall