Kalaputxi 123

24

description

Mutrikuko herri-aldizkarixa

Transcript of Kalaputxi 123

Page 1: Kalaputxi 123
Page 2: Kalaputxi 123
Page 3: Kalaputxi 123

ArgitaratzaileaKarenka komunikazio elkartea

Barrenkale,12 behea - 20830 Mutriku.

Telefonoa

635 748 393

e-maila

[email protected]

[email protected]

Bloga

kalaputxi.blogspot.com

Laguntzailea

Mutrikuko Udala

Kolaboratzaileak

Iñigo Andonegi, Josu Ituarte, Josu Larrañaga,

Javi Castro, Aitor Lizardi, IXA sexualitate eskola.

Tirada

2.200 ale

Lege Gordailua

SS-787/01

ISSN

1579-4792

Inprimategia

EUSKALINPRI. Deba

Banaketa

Kalaputxi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Bi hitzetan 8

Ingurumena 10

Berria 11

Karenka 12

Literatura txokua 14

Historixa 15

Gizartia 16

Hezkuntza 18

Zorion agurrak 20

Argazki zaharrak 21

Agenda 22

aurkibidia

3

Kultura SailaHizkuntza Politikarako Sailordetza

Mutrikuko UdalekoKultura eta Euskara Batzordea

Gipuzkoako ForuAldundia

iritzixa

Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarian

adierazitako esanen-iritzien erantzunkizunik.

DABILEN HARRIARI GOROLDIORIK EZ

Dabilen harrixa, edozein gauza izanda ere, ibilixan hartu-

ko du bere forma, izaera, leuntasun eta mugitzeko gaitasu-

na. Guk atzera begirakua egin degu "Gure aurrekoak" eki-

taldiekin, bai, handik gaurkorako irakaspenak egon badau-

delako.

Mutrikuko historiaz alderdi askotatik jardun daiteke. Anto-

latutako ERAKUSKETAN, arreta ipini nahi izan diogu eus-

keraz bizitzeko goguari, kultura jardun guztietara erama-

teko mutrikuarrek egindako ahaleginari. Gezurra dirudien

arren, gaur ere erronka berberak ditugula esango neuke,

modu desberdinetan, jakina! Esate baterako, abenduaren

1ean Donostian kalera atera ginan argi eta garbi esateko

"euskeraz bizi nahi dut". Beste batek esaten zuen "Euskeraz

ere bizi nahi dut". Gauzia da nazio normalizatuetan buru-

tik pasa ere ez zaiela egiten holako gauzak baina bertan

naturala dalako eta gu hori esaten gabiltzala oraindik. Eta...

pentsatu ere ez det nahi egin Wert-ek ezarri nahi duen ira-

kaskuntzako Lege atzerakoiak zenbat hauts harrotuko

dituen!

Nire harira etorrita, esan nahi dudana da itzela dala mutri-

kuarrak herrira begira egindako ekarpena euskeraren nor-

malizazioa dela eta: Zenbat jendek hartu zuen ardura

prentsan herriko berriak presentzia edukitzeko; zenbat

andra-gizon arduratu ziran astialdixan , antzerki, jai, dant-

za, kantu, kirol...euskeraz bizitzeko; Utz dezagun Franko-

ren gerra parentesi batian; Ondoren berriro poliki poliki

burua altxatzen; ikastoletan euskararen irakaskuntza anto-

latzen, gerora eskoletan euskera ereduak zabalduz joan

diranak; gauekoletan alfabetatzen eta herrixan euskeraren

presentzia leku guztietan bermatzeko lanetan; Egunkaria

sortzen; kultur ekitaldietan, merkatuan, enpresetan, euske-

ra zerbitzua... alferrikako ahalegina dana jaso nahi izatea,

ezinezkoa. Hau gehiegi luzatu baino lehen, ondorengoa esan

beharra daukat derrigor.

Urte sasoi honetan geure buruari galdetzen diogu nola joan

den urtea. Balantzea egiterakoan nahi ta nahiez gogoan

daukat aurten aitta Xiriakoren ehunurteurrena izan dala

eta, herrixan egindakoak: Ekitaldietan aipamenak, goraipa-

menak, omenaldiak, lanen argitaratzeak, haren belaunaldi-

koen ekarpenak azaleratzia (neurri txiki batian)... Antzer-

kiak, kantuak, bertsoak, jaiak, bigrafiak... zer ez! Egindakua

ezin da diruz ordaindu, eta ez zaigu beste behin ere geldit-

zen, etxekooi, ESKERRIK ASKO DANOI ematea baino.

DABILEN HERRIARI ...

Amaia Andonegi Egurbide

Page 4: Kalaputxi 123

Autobusak

Info

rmazi

ua

Larrialdiak ...................................................943 46 11 11

Anbulatorioa ..................................................943 60 43 00

DYA zentrala ..................................................943 46 46 22

Mendaroko ospitala........................................943 03 28 00

Zaintzako botikak:

Otxagabia (Mutriku) .......................................689 58 57 59

Apraiz (Mutriku)..............................................630 05 50 97

Zalduegi (Deba) ............................................669 26 22 01

Burgoa (Deba) ..............................................667 33 88 90

Etxeberria (Elgoibar) ......................................943 74 01 40

Garitaonaindia (Elgoibar) ...............................943 74 11 77

Yudego (Elgoibar) ..........................................943 74 12 93

Barrenetxea-Etxeberria (Elgoibar) .................943 74 12 77

Medikuak, anbulantziak, botikak

telefonoak

Udala, zerbitzuak...

Udaletxea.......................................................943 60 32 44Udaltzaingoa ..................................................943 60 70 48 .......................................................................679 16 25 00

Gizarte Ongizatea ..........................................943 19 50 81

Zaharren Egoitza ...........................................943 60 38 71Turismo bulegoa ............................................943 60 33 78Bake Epaitegia...............................................943 60 70 49Alde Zaharra eraberritzeko zerbitzua ............943 60 34 18Kiroldegia .......................................................943 60 31 75

Liburutegia .....................................................943 60 41 82

Miruaitz Frontoia ............................................688 64 31 80Ur partzuergoa ...............................................902 30 22 22Zakarrak eta traste zaharrak..........................943 70 07 99

Anai Arte .......................................................943 60 34 10

Irakaskuntza

Goizeko Izarra ikastola ..................................943 60 36 75San Miguel ikastetxea....................................943 60 31 95Mutrikuko Institutua........................................943 60 35 45Udal euskaltegia ............................................943 60 30 94Musika eskola ................................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .....................................943 60 41 19

Garraio zerbitzuak

Ansola Taxia .................................................638 672 383 Anton Taxia ...................................................666 221 999Xabi Taxia .....................................................656 289 026Pesa autobusak .............................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ..........................................902 54 32 10Loiuko aireportua ...........................................905 50 50 05

Iberdrola ........................................................901 20 20 20Kofradia .........................................................943 60 32 00Posta zerbitzua ..............................................943 60 30 44

Gasolindegia ..................................................943 60 32 10

Bestelakoak

ordutegiak

Trenak

Orduro ateratzen dira adierazitako ordu tartean.

DEBA DONOSTIA DEBA

Debatik 6:44 – 7:44 - ...- 21:44

Donostiatik 5:47 – 6:47 - ...- 20:47

Jai egunetan 8:44etan lehenengoa.

DEBA BILBO DEBA

DEBA EIBAR DEBA

Debatik 6:43 – 7:43 - ...- 20:43

Bilbotik 6:00 – 7:00 - ...- 20:00

Jai egunetan 8:43etan lehenengoa.

4

MUTRIKUTIK DONOSTIARA

MUTRIKURA

MUTRIKURA

Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30

Zapatuak 10:00 / 16:30

Jai egunak 10:00 / 19:30

Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30

Zapatuak 11:30 / 19:30

Jai egunak 11:30 / 20:30

DONOSTIATIK

MUTRIKUTIK BILBORA

BILBOTIK

MUTRIKUTIK DEBA - MALLABIA

Astegunetan: 7:15etik 21:15era orduro.

Jai egunetan: 8:15etik 21:15era orduro.

MUTRIKUTIK ONDARROARA

Astegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro.

Jai egunetan: 7:55etik 20:55era orduro.

ASTEGUNETAN GOIKO ERROTONDATIK

06:25 / 07:25 / 15:25

14:10 / 18:10 / 20:10

Debatik 6:43 - 7:43 - … - 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko da

Eibartik 6:13 - 7:13 - ... - 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko date

lefonoak eguneratuta - telefonoak eguneratuta - telefonoak eguneratuta- telefonoak eguneratuta

Page 5: Kalaputxi 123

Zeu

k E

san

5

gutunakKaixo Mutrikuko Herria:Nahiz eta hemen esaten duguna gure aurka joan liteke-ela jakin gauza batzuk agertarazi nahi ditugu herriari.Bakezale eta egiaren bilatzaile garenetik, MahatmaGandhiren esaldi baterekin hasiko gara,“Akats bat ez da egi bihurtzen, gehiengoak horretansinisten badu ere”Orain gatozen harira;Aurreneko legealdian bezala Udal kudekatean dabiltza-ten taldeekin komunikatzen, eta geure neurrien barneanlaguntzen saiatzen gara, beti ere jasangarritasuneanoinarritutako ikusmira isladatu nahian.  Eginbide hone-tan orain ere , lehen bezala, zailtasun nabarmenaktopatzen ditugu. Nagusiki aurreritziak eta planteamenduestrategiko aldagaitzak indar gehiago omen bait duteMutrikuk azken hamarkada honetan egin duen aldaketabaino.  Dena dela, hau bainoz askoz okerragoa iruditzenzaigu jadanik landuta eta erabakita ematen duten plan-teamendu eta jardueren aurrean; kritika edota ekarpe-nak onartu beharrean, parte hartzea eragoztea. Honela;aniztasunaren aberastasunari uko eginez, gestioa era-ginkorragoa izango den sinismen petralarekin.   Hauxelitzateke; gure ustez, harri berberarekin eztropozu egite-ko biderik errezena.  Horregatik honen inguruko haus-narketa sakon bat eskatzen diegu gestio zuzeneandagoen alderdiari. Mutrikuk dagoeneko nahiko “harri”dauzka bere sorbaldaren gainean. GANDHI haundiarekin jarraituz;“Egiazko aurrerapen sozialak ez datza beharrezko gau-zak gehiagotzean, baizik eta borondatez murriztean;baina horretarako humiltasuna behar da”B+I-koek gehiengoa non dagoen eta udal mailan dauka-gun indarraz jabetuaz ahal duguna egiten jarraitukodugu. Mutrikuren onerako lan eginaz eta bere momen-tua ausardi handiz beraien konfidantza eskeini zigutenherritarren izenean.  B+I hotzez eskatzen dugu gehien-go absolutoa, ez dadilela bilakatu, berriz ere, absolutis-moan. Eta gutxiengoentzat errespetua ez galtzea,demokraziaren oinarri garrantzizkoa delako. Azken fine-an, denborak bakoitza bere tokian ipintzen du eta bene-tan  uste dugu  Mutriku zulotikan ateratzeko denon lanabehar dela eta hala eta guztiz ere...estu.Gandhirekin bukatuko dugu;“Egia, egia da nahiz eta gutxiengo batek mantentzenbadu... gutxiengo hori bat bada ere”GORA MUTRIKU Maitia,Guria??? JARRAITUKO DU..

B+I Udal Taldea

30 urte eta hamaika galdera30 urte igaro dira Eusko Legebiltzarrak 10/1982 Legea,azaroaren 24koa, Euskararen erabilera normalizatzekooinarrizkoa, onartu zuenetik. 30. urteurrenaren harira,Udalerri Euskaldunen Mankomunitatetik (UEMA) haus-narketarako galdera batzuk planteatu nahi ditugu.Zergatik ez du 10/1982 Legeak euskararen herriabere osotasunean hartzen?10/1982 Legea euskararen legeetako bat da, eta EuskalHerri zatituaren parte batean sortutako legea da. Hori duberezko akats eta muga. Beste lege bat ere badago,Nafarroan, eta, txarrean, beste bat ere eduki beharkogenuke Ipar Euskal Herrian. Herri zatikatua da gurea,

eta, horren ondorioz, euskaldunok ditugun eskubideakbizi garen tokiaren marko juridiko politikoaren arabera-koak dira. Horregatik, euskalduna ez da legezko euskal-dun oso Euskal Herriko toki askotan. Ba al da inon?Zergatik da 10/1982 lege herrena?Eusko Legebiltzarrak 1982an onartutako legea ez dagaur egun indarrean dagoena. Izan ere, alderdi politiko-ek gehiengoz (eta ez kontsentsuz) onartu zuten legearieduki batzuk erautzi zizkion Auzitegi Konstituzionalak1986an. Hasiera batean, lege horretako artikulu batek,8.3 artikuluak, zirrikitu bat uzten zigun udalerri euskaldu-noi euskara hutsean funtzionatzeko; betiere, gaztelania-dunen hizkuntza eskubideei inolako kalterik eragingabe. “(…) udalaren gizarte-hizkuntzazko egoera delaeta, herritarren eskubideen kaltetango gerta ez dedine-an, herri-agintariek, Toki-Arduralaritzaren alorrean, eus-kera bakarrik erabili ahal izango dute.”Auzitegi Konstituzionalak artikulua inkonstituzionala zelaebatzi zuen. Ondorioa? Udalek gaztelania erabiltzekobetebeharra dute, nahiz eta udalerrian denak euskaldu-nak izan eta inork ez eskatu gaztelaniazko idatzirik.Indarrean dagoen legea herrena da; eta bistan da uda-lerri euskaldunok ibilbide luzeagoa eta eraginkorragoaegingo genuela herrenka ibili izan ez bagina. Zergatik ez du Legeak aintzat hartzen udalerri eus-kaldunen egoera soziolinguistiko berezia?Legeak ez du aitortzen hizkuntza politika berezituaedota aurrerakoia egiteko gune aproposak daudenik.Adibidez, herritarren %80, %90 edo gehiago euskaldu-nak diren herrietan, zergatik ez da derrigorrezkoa herri-ko medikua euskalduna izatea? Zergatik ez du legeakaurreikusten halako eremuetan, eremu euskaldunetan,badagoela hizkuntz politikako neurri aurrerakoiak har-tzea? Zergatik ez dute amezketarrek herriko medikuaeuskalduna izateko legezko bermerik?Zergatik uzten du 10/1982 Legeak euskararen nor-malizazioa borondatearen mende?Euskal Autonomia Erkidegotik atera gabe ere, hainbatesparrutan ez daukagu lege eraginkorrik; hau da, lege-rik gabe bezala gaude. Enpresekiko harremanetan, adi-bidez, euskaldunok legez onartuta ditugun hizkuntzaeskubideen zerrenda baliogabea da. Joan, bestela, sal-toki handi batera eta eskatu euskaraz atenditzeko.Legearen ze artikulutan oinarrituko zara zure eskubide-ak aldarrikatzeko?Gure ustetan, legearen izpirituan eta legearen aldekodiskurtsoan borondateak hartzen duen tokia gehiegiz-koa da. Legeak lege izateko, neurri batzuk zehaztu etaneurriak betetzen ez dituztenekin zer egin ezarri behardu, eta, bestela, ez da legea, intentzio oneko adierazpe-na baizik. Zergatik bultzatu behar dugu herritarrok euskararennormalizazioa?Legeak lege eta neurriak neurri, edozein hizkuntzarennormalizazio prozesuaren zutaberik sendoena herrita-rren atxikimendua da. Ezin dugu euskararen normaliza-zioan aurrera egin, euskaldunok bultza egiten ez badu-gu. Ezinbestekoa da denon indarrak batzea. Legeekematen ez digutena edo erakunde batzuek ukatzendigutena, guk geronek aldarrikatu eta eraiki behar dugu,“Euskaraz bizi nahi dut” leloa gure eginez.

UEMAren Zuzendaritza Batzordea

Page 6: Kalaputxi 123

6

Pu

ri -

pu

rix

an

Ez dute gogoan Mutrikun elkartea noiz sortuzen, baina aspaldiko kontua dela diote… Oso atzera jo beharko genuke. Nik gogoan dut(dio batek) dotrina ematen hastearekin baterahasi nintzela Caritasen lanean, eta badira urteak!Bolondres lana (diru ordainik ez duen lana) daemakume hauek egiten dutena, zeren, hau ereesan behar da, partaide guztiak emakumeakdira… (bikarioa izan ezik).

Gure lana gure esku dagoen guztia egitea da.Hilean behin batzen gara, guztiok ditugu-etagure eginkizunak eta betebeharrak hemendikkanpo, askotan denbora ezak ere ez digu asko-tarako ematen.

Hileko lehenengo eguaztenetan arratsaldeko seieta erdietatik aurrera egoten gara hemen, eliza-tzeko lokalean. Etortzen den horren azalpenakentzun ondoren, zer behar duen esaten diogueta gure esku dagoena egiten saiatzen gara.Behar duen edonork parrokian ere jaso dezakeinformazioa.

Herriak eskualdearekin du lotura…Eibarrekin koordinatzen gara. Urtean 2-3 batzaregiten ditugu elkarrekin eta partekatzen ditugugure esperientziak. Herri desberdinak izan arren,askotan arazoak antzekoak izaten dira eta an-tzeko prozedurak eskatzen dituzte. Bilerak osoargigarriak izaten dira, guztion eskarmentutik

Caritas,lan isilaren testigantza

CARITAS latinetik datorren hitza da eta MAITASUNA esan nahi du. 1942an sortu zen etaordutik hona lan zabala egiten dihardu. Pobreziaren eta baztertuen alde egiteaz gain des-berdintasunaren eta bidegabekeriaren biktimak diren guztien alde egiten du. Mutrikun ere badugu CARITAS elkartea, eta bere berri jakin asmoz bertako partaideenga-na jo dugu eta esku zabalik hartu gaituzte.

Page 7: Kalaputxi 123

7

Pu

ri - pu

rixan

ikasten da-eta. Gurera datorrenaren arazoaguretzat baino handiago bada, zuzenean Eibarrabideratzen dugu, han ondo prestatutako libera-tua dago eta.Bestalde, lehenengo harremana gurekin izanarren, udal zerbitzuetara bideratzen ditugu beti,gizarte laguntzailearengana. Baldintza batzukbete behar dituzte: herrian bizi eta erroldatuakegotea… eta hori gure eskumenetik kanpo dago.Elkarrekin ere egiten dugu lan zenbait kasutan.

Mutrikuko egoeraren inguruan zerbait alda-tzen ari dela uste dute…Guregana baino udaletxera gehiago hurbildukodirela pentsatzen dugu. Atzerritar asko etorri daMutrikura eta, hasieran guregana etortzen badi-ra ere, guk udaletxera bideratzen ditugu. Gukdenbora batez lagundu ahal diegu, baina behinbidea eginda, eurek eman behar dituzte hurren-go pausuak. Gure esku dagoen guztia egitendugu eta askotan arazoak gainditu egiten gaitueta gurea balitz bezala sentitu. Ez da errazadenak gustura lagatzea. Urteekin ikasten duzuzein dabilen egiarekin eta zein ez; adarra jo izandigute, baina ikasten joan gara. Kanpokoak diragehienbat gurera datozenak. Uste dugu herrita-rrak badutela nolabaiteko babesa-edo: familia,ingurua… egoera gogorrean eta estuan egonarren inguruko laguntza jasoko dutela.

Diru laguntzak banatzeaz gain, beste motabateko laguntzak ere ematen dituzte…Ez dugu arroparik jasotzen, baina behin edobehin ingurukoenak jaso izan ditugu beharraduenari emateko, baina ez dugu lekurik hori egi-teko ez eta gaitasunik ere.

Aspaldi-aspaldi egiten zen arropa bilketa, bainaarazo handia zelako utzi genion egiteari. Egun,Caritasek ere jarri ditu kontenedoreak eta jende-ak bertara eramaten ditu. Oso antolaketa onadute eta lanpostuak sortzeko ere balio du. Bes-talde, guk arropa hartzeko baleak ematen ditugu.Bale horiek Donostiako Caritaseko dendan arro-pa eskuratzeko balio dute. Janaria ere bana-tzen diegu batzuei.

Mutrikun ez da ikusten hirietan ikusten dena: jen-dea kalean lotan… Horrelako jendea gerturatuizan zaigunean, kiroldegia eskaini izan diogudutxatzeko, horretarako tratua egina daukagula-ko, bat edo beste joan izan da. Bestalde, toailakedo garbikariak ere eskaini izan dizkiegu.

Jasotzen duten dirua ez dator zerutik…Urtean lau aldiz eskatzen da elizan Caritasen-tzat. Horietako bi eskualdera bideratzen dira etabeste bi herrirako izaten dira. Hor jasotako diruakez du askorako ematen, eta eskualdetik jasotzendugu guk behar duguna.

Nahiko lukete gehiago egin, baina ezin dute,eta atzetik erreleborik ez datorrela esatendute…Alde batetik ikusten dugu herri gehienetan beza-la, taldeko partaideen adina gora doala etagazte gutxi datozela gure tokia hartzera. Arazolatza ikusten dugu hori. Une puntualetan jendeahurbiltzen da eta parte hartzen du, baina hortikaurrera, hau da, konpromezu luzerik hartzekojenderik ez da etortzen. Jende berriaren premiahandia daukagu. Ordu libreak dituen edonorkegin dezake hemen lana; beraz, animatu!

Gure konpromezua hilean behingoa izaten da,Gabon bueltan edo zerbait berezia dagoeneansarriago, baina ez da ohikoa.

Gabon bueltan etxetik atera ezin diren edadeko-ak bisitatzera joaten gara, honetan Nagusilane-koek ere laguntzen digute. Iaz ezin genuenarren, urtero joan izan gara Arrasateko ospitalesikiatrikora herritarrak bisitatzera.

Honekin batera eta urteroko ohiturari jarraituz,aurten ere Martuteneko kartzelara bidaltzekogaiak jasoko ditugu: garbitasunekoak (xaboiak,txanpuak, gelak…), barruko arropak, galtzerdiak,telefono txartelak (hauek atzerritarrak eskatzendituzte euren herrialdeetara deitzeko), tabakoa,turroia… guzti horiek Sinboan edo beste lekurenbaten jasoko ditugu astebetez, eta emango dugujakitera.

Page 8: Kalaputxi 123

Bi

hit

zeta

n

8

K O M I K I X A Josu Ituarte “Pitxame”ren eskutik

KORTAZAR AMERIKETAN ERE IRABAZLELehen hasi eta lehen amaitu. Horrela egin du aspaldian Oihana Kor-tazarrek parte hartu duen lasterketa guztietan. Oraingoan Argentinarajoan da, eta han ere areriorik ez duela erakutsi du. K42 AdventureVilla La Angostura-ko mendi maratoian parte hartu du. Lehen igoeranaurrean jarri eta diferentzia handituz joan zen bide osoan; ia 10 minu-tuko aldea ateratzera heldu zen. Kortazarrek 4 ordu eta 9 minutubehar izan zituen ibilbidea osatzeko. Atzetik, Uxue Fraile euskalduna,Veronica Martinez argentinarra eta Kasie Enman iparamerikarra helduziren. Lasterketako irudi ikusgarriak zabaldu ditu Kortazarrek berefacebook-aren bidez.

GURE AURREKOEK EGINDAKOEI BEGIRA Irakurzale taldeak azaroan prestatuko ekintzen bidez, prentsaren historia, herriko idazleak, herrian eus-kararen normalizazioan egindako pausuak, herri hizkeraren ingurukoak... jakiteko aukera egon da. Amai-tzeko, altxor izugarria partekatu dute herritarrekin, eta harro egoteko arrazoiak eman dizkiete. Herrita-rrek han eta hemen zein herrian bertan euskararen inguruan egindako produkzioa batu dute Zabielen,gerra aurreko dokumentoetatik hasi eta gaur egunera arteko biblibidea markatuz: hedabideetan eginda-ko lana, kultur produkzioa, herri ekimenen argitalpenak... tanta asko batuta, dzanga lasai egin eta igerianaspertu arte egiteko moduko itsasoa jarri dute mutrikuarren aurrean.

Page 9: Kalaputxi 123

Bi h

itzetan

9

HERRITARRAK HERRIANEROSTEKO KANPAINA EGITEN Udalak eta Bertanek elkarlaneanErosi Bertan kanpaina prestatuzuten. Horretarako, besteak beste,Biarko produkzio-etxeak egindakohiru bideo motz egin zituzten. Bideo-etan herriko pertsona ezagunekparte hartu zuten mezua zabaltzenlaguntzeko. Bideoak Udalaren web-gunean daude, eta Udalaren face-book eta twiter kontuen bidez ere

zabaldu dira.

SANTA ZEZILIA EGUNEAN MUSIKARIEN PRESENTZIA NABARIA IZAN DA Mutrikuko Udal Musika Eskolako ikasleak lehenik, eta herriko bandak ondoren, musikarien zaindariareneguna nota artean ospatu zuten. Herriko musikarien presentzia nabarmena izan zen euren egunean.Bandaren kotzertuan bazkideei Opera gaua-ren CDa ere banatu zitzaien. Bazkide ez direnek ere esku-

ra dezakete; turismo bulegoan erosi daitezke.

‘AHOTSAK’ PROIEKTUAREKIN BAT EGINGO DU UDALAK Euskara Eguna aukeratu du Udalak Ahotsak.com egi-tasmoarekin bat egiteko. Egitasmoaren helburuanagusia Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hiz-kerak bildu eta hedatzea da. Udalak egingo duena,beraz, ondokoa da: gure herrietako adineko jendeaelkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasoeta herritarren artean zabaldu.

Page 10: Kalaputxi 123

Ingu

rum

ena

10

-Txantxangorriok ere naturarekin!-Azaroaren 10a, larunbata. Ez edozein larunbat, ez;larunbat berezi bat, ekintzaz betea. Eta ekintzazbaino gehiago, naturarekiko eta gure inguruarekikomaitasunez. Zeruan lainoek euriari eusten ari zitzaizkiola izanzuen hasiera Ibailagun jaiak Txurruka plazan. Goize-ko hamarretarako abiatu zen herritik talde bat Piku-pera, Mijoako ibaiaren garbiketa xede zuela. Langogorra, baina polita. Eskerrak badagoen gureinguruaz arduratzen den eta inplikazioa azaltzenduen jenderik gure herrian.Proiektuaren berri eman ziguten lehenengo unetikadostasun osoz aurre egitea eta parte hartzea era-baki genuen, beti bezala, esperientzia herriko gaz-tetxoenekin partekatuz. Erronka onartu, eta guztiaprestatzeari ekin genion! Goizeko hamabietarako Txurruka plazan geundenTxantxangorri Aisialdi Taldeko begiraleok gurebihotzetan jolas sorta handi bat gordeta, eta herrikoumeei erakusteko eta transmititzeko asmoz. Baina,plaza zapaltzearekin batera, eguna zaildu egin zi-tzaigun. Ez zegoen ume askorik eta Txurruka plazakotxez beteta zegoen, prestaturiko dinamikak nola-bait kolokan geratu zitzaizkigun. Baina Txantxango-rriok beti ateratzen dugu indarra nonbaitetik eta,ilusioz beterik ahal genuen guztia egin genuen jaiabehar bezala burutu zedin.Birziklatzearen garrantzia aintzat hartuz, zeudenumeekin birziklapen jolas bat egiteari ekin genion.

Kartoiak, kristalezko botilak, plastikozko botilak…hainbat objektu erabiliz, umeek, birziklatze ekintzapraktikan jarrita, gauza bakoitza zakarrontzi gisaerabilitako kaxetan sailkatu behar izan zuten.Tailerrak hasi zirenean umeak bertara hurbiltzenhasi ziren. Zeruak ere ezin izan zuen gehiago. Goizosoko lehenengo euri tantak erortzen hasi ziren.Une horretan bertan, gainera, jai amaierako mon-txorra atera zuten!Pentsatuta geneukan guztia egiteko aukerarik izanez genuelako penaz baina guztia ebaluatu ostean,pozik gaude. Pozik, beste behin, gaztetxoenekin,herriarekin, esperientzia partekatu izanagatik.

Eta zuei, herriko gaztetxoenei, Gabonetako ekintze-tan itxarongo diezuegu, urteko egun seinalatuene-tan hiru egunetan zehar burutuko ditugun ekintze-tan. Beraz, apuntatu zuen egutegietan abenduaren26, 27 eta 28a, eta ez egin beste planik!Ez hutsik egin, eta parte hartu!

MIJOA IBAIARENLAGUN25 boluntario inguru batu ziren azaroaren10ean Mijoa garbitzeko; Saturrarango hondar-tzan hasi eta Pikupe auzorainoko tartean arituziren. Kamioikada bat zabor bildu zuten guz-tien artean.

Parte hartu zutenen artean - haur, gazte etaheldu- giro bikaina egon zen. Boluntarioenartean, Burumendi Mendi Taldeko kideak etaUdal brigadakoak ere egon ziren. Ordu eta erdizlanean jardun ondoren, bildutako hondakinakkamioian sartu eta Goiko plazara joan ziren.Bertan Txantxangorri taldeko kideek hondaki-nekin jolasak egiten zituzten bitartean, MutrikuZero Zabor taldekoek berrerabilpen tailerrakantolatu zituzten haurrentzat.

Ekimen honen bitartez, "ibai eta errekak zain-tzeko eta babesteko ardura denona" dela ohar-tarazi nahi izan zuten antolatzaileek.

Page 11: Kalaputxi 123

Axular

musikaria Arantza

MUGAko kide

Abraham

Tabernaria

Page 12: Kalaputxi 123

12

Negoziuetarako begi fiña euki deu aspalditxikMaria Jesusen (1924) famelixak. Yurrita eta Maule-on abizenak entzun eta hainbat lanbide etortzenzakuz burura, gehixenak arraiñaren industriari lotu-ta dozenak. Txikitxatik etxian entzun eta bizitxa-kuak azaldu diguz Maria Jesusek zehaztasun han-diz. Oraiñaldixa iraganarekin alderatzen dakixenpertsona horretakua degu yurritatar hau.

Mauleon etxian bizi zera; famelixaren etxia, ezta?Bai, horreitxio esaten ziguen “Mauleonenekuak”. Hauzan Hotela amonana, Hotel Mauleón.Gure birraitxona zan Mauleon, Jose Miguel Mauleon,naparra zan bera, Etxarri Aranazkua. Etortzen zan oli-xua eta ardaua saltzera, manduetan, ia noiz aillatukozian harek! Eta gustatu zakon hau terreno hau eta esanzoan jakin ein bihar det zeiñena dan eta eosi ein zoanterreno dana. Gure aitxak esaten zoan dirua ekartzenzeuela galtzetiñian, ontzako urriak, asaltantiak zozen-eta. Naparruatik etorri zan eta ez zakixan arraiña etaatuna zela ipintzen zan, da ikasi ein ei zoan, fabrikabaten sartuta eta gero 1867xan ein zoan edifikatu hau

hotel hau eta atzian fabrikia arraiñena. Etxe atziandakau kanteria ederra eta kanterako harrixakin do etxiaeginda, eta gero atze partian ein zeuen kontserba-fabri-kia, urtiekin Conservas Yurrita izango zana.

Hotela martxan ezagututa zoz?Ez, nik ez noan hotela ezagutu, ni txikixa nitzan amona(Francisca Mauleon) hil zanian. Amona hil zanian fame-lixak egin zoan Donostian iriki hotela, Hotel Excelsior,Getaria kalian, eta hemengua egin zeuen itxi.

Baiña gure amonak, sasoi baten, bere bi alabakinhemen bizi zan, eta gero neskamiak jun eta etorri ibil-tzen zian zerbitzen; hemen hotelian bodak eta komuni-xuak ematen zeuen. Goixan zian habitaziuak, eta tin-breik-eta zela ez zauan, ba kanpanillakin ibiltzen zian.Eta orduan zela ez zauan automobillikan dilijentziakzozen, zaldixakin. Hemen gero etxe txiki bat egin zeueneta han zakezen zaldi guztiak zaintzen zitxuen gizonez-kuekin, aitxak esaten zoan zortzi-hamar baziala. Geureamonak ez ei zoan ezautu automobillik. Orduan, jendeaberatsa etortzen zan Madriltxik-eta, eta balneaixuetaranahi izaten zeuen jun: Altzolara, Zestoara...

Page 13: Kalaputxi 123

13

Karen

ka

Txikitxatik etxian kontserba-fabrikia ezagutu dezu,ezta? Zeiñek erosten zoan fabrikarako arraiña?Gure aitxa juten zan Kofraira, bolia botatzea. Ohetik ereentzuten zoan geure aitxak bentalekuko kanpai txikixa.“Maria Jesus, deitxu ia zein barku sartu dan”. Nik deitzennoan eta Pedro Ulaziak igual esaten zian “esan aitxaiederra dala antxobia, Italiara bialtzeko modukua”. Guria“lau” zenbakixa zan. Konparaziotako, antxobia nahibazendun hartu merkio zan, ez orain bezela. 49, 48, 47juten zian kantatzen, 46 eta gure aitxak rrá! botatze zoanbolia, eta Pedro Ulaziak esate zoan “número cuatro,Yurrita”. Dana, barku dana hartzen det. Eta igual ba hiruedo lau milla kilo izaten zian, izan ere, barkuak askotanxaka-xaka egindda etortzen zian.

Eta behetik gora, Mauleonera arraiñak ekartzeko, lehenizaten zan ganaruakin, karruan. Idi haundixak etortzenzian gorutz, Hilario Patxuelas, San Juan Txikixane-kuak… Askotan idixei akulua sartutzen biltzen zian,“Aida irixa, aida!”; eta gixajuak jun ezinda. Bustori etaguri ekartzen zigun. Gero, nik hogeta... urte nakazelahasi zian kamionak.

Zeintzuk ziran kontserba-fabrikako lanak?Lelengua antxobia izaten zan, udaberrixan. San Josieta-ko barkuak hasten zian antxobia ekartzen. Txiki hori iza-ten zan filetietarako, pixkat merkio izaten zan, baiña horihaundi-haundi hori ipintzen zan latetan eta Italiara sal-tzen zan. Saretako antxobia zan onena, sarian harra-patzen zeuena, ardorakua. Gabaz hartzen zeuen hori.Portutik ekarri eta egurrezko tiña haundixetan gordetzenzan, eta hara bota ahala andrak gazitxu egitxen zeueneta mueria gehitxu, bestela antxobia alperrik galtzenzan-eta. Gero, urrixan edo zemendixan hasten zian file-tietan. Lan hortan andrak ibiltzen zian, fileterak. Mahai-xetan jarritxa, trapo batekin bere gatza-eta kentzenzakon eta dana garbi-garbi utzi, gero atzeko ezkardiairiki eta kutxilluakin bizarrak-eta kentzen ziran.

Harek ezkutatutakuan, atuna hasten zan. Karruetanekartzen zeuen eta lurrera bota, gero aparato handibatekin kokota kentzen zakuen. Tajadak aterata mahai-xetan gatz pixkat eman eta han euki eta gero prikitzera.Paillak ibiltzen ziran, prikitzaille haundixak, zartagiñenmodukuak. Prikitzailliak gizonezkuan izaten zian, SanJuan Txikixaneko Sebastian zabillen gurian prikitzaille.Gero andrak eitxen zeuen azala-ta kendu, garbi-garbieta sartzen zian latetan, gero biñagria botatzen zakongaiñetik.

Atuna amaitxutakuan txitxarrua, berdela, eta paparduaere preparatzen zian. Txitxarro haundi hori ere ondosaltzen zan, merkia zan gaiñera. Papardua egitxen zan

prikitxu eta gero azala kendu, azal haura txarra zan-eta.Gero atuna bezela preparatzen zan, prikitxuta.

Arrain hori, nun saltzen zenduen?Antxobia Italiara saltzen gendun, dana. Barkuetan bial-tzen gendun, guk Bilbora, Abrara, eramaten gendun, etahan barku haundi-haundi bat egoten zan, ta han sartzenzian danak.Belaixe saltzen zan, eta toki bakoitzian, Genovan-da,ordezkarixa eukitzen gendun.Atuna Espaiñian saltzen zan, Zaragozan, Madrillen...Bartzelonan ere bai, eta leku bakoitzian gendukanordezkarixa.Maria Jesusek Yurritatarren sekretu baten berri emanzigun: Prikitxutakuan atunai, biñagriakin batera gureamonak erramu orritxo bat ipintzen zion, eta harek gustoespeziala ematen zion. Eta Zaragozako ordezkarixakdeitzen zigunian, “el atun que han mandado ustedessabrosísimo y muy rico” eta gure aitxak guri: “ez esaniñoi ere, hori gure aman sekretua da-ta”.

Hainbeste langille egonda, zelako girua egotenzan?Giro alaixa egoten zan jeneralian; lehen, fabriketan-etadana zan kantua, gero radixua ipiñi gendun, eta filete-rak-eta haren kontuan lan asko egitxen zeuen.Langille asko ibiltzen zan gurian, antxoba sasoian mai-ñelen alabak eta umiak etortzen zian buruak kentzera.Gure aitxa eskolara juten zan eta eskaten zixuen utzi-tzeko mesedez arra-tsaldian umiak lanera juten.Meixendatzeko atsedenaldixa ere momentu alaixa iza-ten zan. Sobratzen zian atun puxketak zela ezin zeike-zen latan ipiñi obreruei ematen giñon meixendatzeko,eta ni izaten nitzan ipintzaillia. “Etxeko andria... –esatenzien neri– ipiñi!”. Bai, ipiñiko det; eta eukitzen zeuen ixaordubete meixendatzeko. Arraiñ pusketak ipintzen ni-txuan eta baratzan gendukan kipulia txikitxu eta olixuaeta biñagria nahastan ipintzen noan eta beuron tenedo-rakin eta beurok ekarritxako ogixakin jaten zeuen. Gero,gure aitxak ardaua ekartzen zoan, pixkat bedeinkautaeh!, ura botata, bestela mozkortu egingo zian, eta ezzeuen lanik egingo.Orain krisixan egongo gera baiña orduan ere sekantzahandixa zauan Mutrikun, eta lan-eske etorritxako obre-rak atetik kendu ezinda ibiltzen giñan. Egunian-egunianpagatzen zakuen obrerai, geure zain egoten zian diruahartzeko, harekin afaltzeko. Bizimodua makala eta pro-bria zauan orduan eh! Umiai gitxio pagatzen zakuen. Ai-txak esaten zian zenbat eta bixok ibiltzen giñan paga-tzen, orduan eukiko nitxuan nik hamazazpi-hemezortziurte.

Josu Larrañaga Arrieta

Page 14: Kalaputxi 123

NARRAZIOEN

OROIMENA

Egin dezagun atzera. Euskal literaturaren marjina-zio garaietara. Euskarak museoan sartu eta ez irte-teko asmoa erakutsi zueneko garaira. Edo, hobeto,egin dezagun hori baino hogeita hamahiru urteatzera: 1979. Hogei bat urte eskas euskal literatu-rak modernizaziorantz salto egiteko asmoa eraku-tsi zuenetik eta modernizazio hori aurrera eramate-ko xedea erakutsi zuten idazle berriek hasierakokimuak ematen hasiak ziren. Tartean zen Pottbanda, esaterako, lehen aldiz literatura euskarazidazteko asmoa zuena, artean gazte eta berdea.Gaztetasunean, hizkera gurea eta berria aurkituedo sortu nahian. Horrela idatzi zituzten lehen poe-mak eta ipuinak. Eta urte hartantxe argitaratu zuenSarrionandiak lehen ipuina, “Figlio di cane”. Eske-rrik asko. Ipuinak sortzen, sariketak irabaztenjarraitu zuen, azkenean euskal ipuingintzan eta lite-raturan mugarri izango zen Narrazioak hura argita-ratu arte. Hamarkada amaitzerako jada plazanzituen beste bi ipuin liburu, ipuingintzaren aroautziz horrela, itxuraz.80. hamarkadako Sarrionandiaren ipuingintza osoabiltzen du berriki argitaratutako Narrazio guztiakhonek. Euskaldunaren eta langabeziaren garaia.ETAren eta heroinaren urte gogorrenak. Ipuin libu-ruan, ostera, ez da halakorik asko sumatzen. Beregaraian ipuinokin gozatu zutenek ez dute gehiago-

rik, ez gutxiagorik jasoko liburu honekin. Ez dakitipuinentzat edo gizartearentzat, zeinentzat den onaeta zeinentzat txarra.Lau zati nagusitan banaturiko liburua da: “Hasie-rak”, “Narrazioak”, “Atabala eta euria” eta “Iparaldeko orduak”. “Hasierak” delako atalean 1979tik1981era idatzitako hiru ipuin jasotzen dira, etabeste hiru zatiek aurretik argitaratutako liburuetakoipuinak dakartzate, hamarna bakoitzean. 33 ipuin,beraz, espazio-denbora aniztasuna, fantasia etahizkera poetikoz gainezka, Sarrionandiaren lanakhutsik egin gabe azaleratzen dituen testuartekota-suna, kultismoa eta euskal eta erdal kulturen arte-ko gurutzaketa fin eta naturala presente direla, nolaez. Horrela Ginebra erregina eta Merzlin aztiaDurangon, sirenaren maitale bilaketak, funtzionariokafkiarrak, marinel zaharraren begi hordiak...denak nahasten zaizkigu aniztasuna nagusi duenipuin liburu sorta honetan.Bere garaian ipuin liburuok banaka irakurri zituzte-nek orain bertsio hau berriro irakurriz, ordea, senti-tuko dute dezepziorik. Galdu dira keheak, desager-tu dira miarmak... Euskara estandarrak jan dituguztiak, Sarrionandiaren hizkera berexi eta poeti-koago egiten zituen ezaugarri nabarmenak. Ez diohorrek, ordea, indarrik kentzen liburuari, berriztatubaizik, eta ipuinok hogeita hamar urtean zahartu ezdirela berretsi. Idazleak berak egindako zenbaitaldaketa dakartzate, gainera. Aurretik Narrazioakirakurri dugunok konturatu gara, bederen, Sarrio-nandiak Mirenen lankide gazte lodiari ostu ziola“Amodio fantasia” hura edo Afrikako gerlari buruzjardun zuela gazteak tabernan, badaezpada, kala-txoriak tristeagoak baitira gerrak baino.Zaharrak berri, beraz, eta orain hala bada, luzaro-an izango direla dirudi. Testuartekotasuna, arebarne testuartekotasuna ere, zita apokrifo zeinerrealak... dena nahastuta agertzen zaigu, hamarurteko ibilbide bat itxi eta akordatzeko asmozbeharbada, hamar urte 35 fairy poto baino zerbaitgehiago baita. Eta ez da oraingoan azalpenik (eztabera ere, Jean Baptiste Hargous, huts tamal bainaulergarria), hogeita hamar urte ostean zerbaitxo batgehiago baitakigu, ez ala?Luigik eguzkia ezkutatzen ikusi zuen hartatik has-ten dena idatzi behar zen liburu batekin amaitzenda. Xabiertxoren azal hura bezala, hamar narrazio-dun liburu bateko azken ipuina hamar narraziodunbeste liburu baten erreseina dela, hamar narrazio-dun beste liburu horretako azken ipuina, halaber,beste hamar narraziodun liburu baten erreseinaizanik. Edo hala behar luke behintzat. Oroimenairagana baita, baina desira beti izango baita etorki-zuna. Eta hogeita hamar urtean idatzi gabe egonbada, ez baititugu soilik beste hogeita hamar urteizango idatzi behar zen hura idazteko.

Aitor Lizardi Ituarte

14

Lit

eratu

ra t

xoku

a

Page 15: Kalaputxi 123

15

ArbelaitzerrotaMijoa errekan gora eginda bigarren errota zen hau.Gaur egungo Arbelaitz handi etxea baino goragoegon zen Arbelaitz errota, Etxeberri baserriarenaurrean, errekaren ezkerraldean. Pikupe izenekoetxe-multzoa dago gaur egun XX. mendearen erdial-dera arte errota egon zen tokian.

Ia lehen aipamenetik errota eta baserria agertzenzaizkigu bertan: Hormaerrota (1551) edo Ormaerrota(1627) izena zuen errotak eta Orceriagoca (1637)gertu zeukan etxeak. Gero, denborarekin, jabearenabizena hartu zuten, bai etxeak (Arbelaiz, 1735), baierrotak (molino de Arbelaiz). Beraz, etxearen atebu-ruan idatzita dagoenari kasu eginez (1757) garbidago askoz berriagoa dela Arbelaitz Handi etxea.Gaur egun ere, zutik dirauen etxe eder honetatikbereizteko “Arbelaitz menor” izendapena agertzen dadokumentazio idatzian, desagertutako etxe zaharraizendatzeko.Hormaerrota izenak aspaldiko garaietara garamatza,Mutrikun etxe gehienak nagusiki egurrez egiten zirengaraira, hain zuzen ere. XVI. mendean (edo lehena-go) eraikitako errota hori harriz eraiki zuten, hortik

izena: ‘horma+errota’. Orceriagoca, berriz, izen ezinbitxiagoa da: Alfontso Irigoien hizkuntzalariaren iritziz,toponimo itxuran estratifikatutako esaldia dago horrenazpian. Gaztelaniazko “a qué estás esperando ahí”esaldia dago bere ustetan (“hor zeri hagoka”). Adituek“satznamen” edo esaldi-izena deiturikoa.

Esan bezala 1551. urtekoa da Hormaerrotaren lehenaipamena, udal-mugarteak bisitatu zirenekoa.1577an Francisco de Apallua ondarrutarrak Jacobede Ybasetari saldu zion errotaren erdia 400 dukatordainduta; beste erdia, Joan Ochoa de Berriatuare-na zen.1627an, Francisco de Alegriak eta Maria Juan de Gal-donak errota erdia eman zioten errentan Pedro deArbelaiz-i lau urterako, urteko 8 anega gariren truke.Beste erdia Ondarroan bizi ziren Lorenço de Brevillaeta Elena de Apalluarena zen. 1637an, 550 dukatordainduta, errota erdia eta Orceriagoca etxea erosizizkien Brevilla-Apallua andre-gizonei ordura arteerrenteroa izandako Pedro de Arbelaizek. 1653antestamentua egin zuen Orçeriagoca etxean Pedrok,eta aipatzen duenez presa berria egin berri zutenerrotarako. 1661ean hil zen Pedro de Arbelaiz.

1692an errota erdia eman zion errentan 6 urterakoAnastasia de Ibarburu alargunak Joan Baptista deYramateguiri, urteko 6 anega gari eta 2 kapoiren tru-kean. 1755ean Francisco de Yramateguik eta bereanai-arrebek Juan Joseph de Yturribalzagari (OñakoBaroia) saldu zioten Arbelaitz etxea eta Ormaerrota-ren erdia. 1756an beste erdia saldu zion Luis Loren-zo Ibarburuk Oñako Baroiari, errota erabat hondatutaegonda ez zebilelako.1848an konponketa handia egin zioten errotari.1861ean Josefa Feliciana Velezek, Joaquin deUrreiztieta kapitainaren alargunak 17.000 errealentruke saldu zion “Arbelaiz menor” errota BergarakoJose Maria de Guerricabeitia abokatuari.

Bi harri joko (gainekoak eta azpikoak) izan zituenerrota honek: 1631. urtean batzuk garirako eta beste-ak arto eta artatxikirako ziren, ‘para moler maíz yborona’. 1756an ere lau harri zeuzkan.1954ko ortofotoaren (GFA) arabera Burgo aldetik jais-ten den errekatxotik hartzen zuen ura, dena dela, Isa-sigoiko baserriko Sebastian Ituartek esan digunez,Isasibeko ondoan Mijoa errekan egondako presa eza-gutu zuen berak; angulak eta aingirak harrapatzenzituzten bertan. Agian, bi tokitatik hartuko zuen ura.

Javi Castro eta Josu Larrañaga

Gure errotak

Arbelaitz Handi

Histo

rixa

Page 16: Kalaputxi 123

16

“HVDren

helburua

etxean

jaso ezin

dutena

ematea da”

Uztailaren hasieran, lau gazte irten ginen EuskalHerritik Venezuelara bidean, uda beste modubatera pasatzeko asmoz boluntario lanean. Abioi-ko orduak elkar ezagutzeko aprobetxatu genitueneta, konturatu ginenerako, itsasoaren beste alde-an geunden. Aireportuan jaso eta zuzenean era-man gintuzten lan egingo genuen HVD gobernuzkanpoko erakundeak dauzkan harrera-etxeetakobatera. Erakunde horrek lau harrera-etxe dauzkaCaracaseko hainbat lekutan, 8 urtetik 25 urterakoneska-mutilentzat. Lehenengo egunak erakunde-ak egiten duen lana, bertako langileak, harrera-etxeak eta haurrak ezagutzeko izan ziren.

Bertakoen bizimoduaEguneroko lanean laguntzen genuen bitartean, gureartean genuen jendearen bizimodua ezagutzen hasiginen. Horrelako lekuetan bakoitzak bere istorio pro-pioa dauka; adibidez, bertako askok ez zeukaten aita-rik eta anai-arreba asko zituzten; beraz, beraien amabaldintza ekonomiko eskasekin saiatu behar izatenzen familia aurrera ateratzen. Gainera, kontuan hartubehar dugu pobrezia, biolentzia, droga, tratu txarraketa beste zenbait arriskuz inguraturik bizi direla. HVDerakundearen helburua etxean jaso ezin dutena ema-tea da: hezkuntza eta ikasketak, bizitzeko etxe duinbat, egunero janaria mahaian, baloreak, inguru bake-tsu bat eta, batez ere, beraietaz arduratzen den nor-bait. Ikasketetan ahal den guztia aurrera egin eta

malandro ez bilakatzeko (malandro esaten zaie Vene-zuelan hain ugariak diren gaizkileei, asko oraindikhaurrak).Harrera-etxeetan gure adin inguruko jendea erebazegoen, erakundeari esker unibertsitatean ikastenari zirenak. Haiek ere beraien bizitza kontatzen zigu-ten. Oso berezia izan zen lagun batekin garagardobat edaten nengoela bat-batean kontatzea bost urte-rekin kalean diru eske ibiltzen zela, dirurik ez bazuenlortzen kalean geratzen zela, gurasoek tratu txarrakematen zizkietela, ez zietela jaten ematen… Harriga-rriena, agian, beraien kontatzeko era zen, normalta-sun osoz kontatzen baitzizkiguten guretzat oso gogo-rrak diren gauzak, baina azken finean horixe da biziizan duten haurtzaroa eta beraientzat normala dena.Horrelako elkarrizketek gure bizitza beste era bateraikusarazten digute.

UdalekuakUdako oporretan, haur eta gazte haiek beraien etxe-etara itzuli ezin zirenez, gure lana beraientzat hilabe-te bateko udalekuak prestatzea eta aurrera eramateazen. Hala, beraien oporrak inguru egoki batean igarozitzaten. HVD erakundeak mendian zeukan eremu batean hasigenituen udalekuak. Harrera-etxeetako zaharrenakmonitoreak ziren eta haurrak parte-hartzaileak, gu,ordea, bertako koordinatzaileak ginen, hau da, besteiaginduak eman behar genizkienak eta dena ongi joa-

Mu

nd

uan

zih

ar

Page 17: Kalaputxi 123

17

Mu

nd

un

zihar

teaz arduratzen ginenak. Okerrena da inoiz ez ginelahorrelako lanetan aritu eta bat-batean ardura hurageneukala. Lehenengo egunak ez ziren oso politakizan, baina gutxika gure lekua egiten joan ginen “bes-teen etxean aginduz”.

Egunerokoa kanpamenduanEgunero goizeko 7:00etan esnatzen genituen hau-rrak, gu zertxobait lehenago altsatzen ginen presta-tzeko. Ondoren, ereserkia abestu, errezatu etagosaltzera. Goizetan, gaztelera eta matematikakoklaseak izaten zituzten; izan ere, askok ikasketetanarazoak zituzten eta laguntza berezia behar zuten.Tartean eskolatu gabeko haurrak, irakurtzen beranduikasi zutenak edo hainbat urte atzeraturik zihoazenakzeuden, aurrez esan bezala bakoitzak bere istoriopropioa zeukan-eta.Arratsaldetan eta gauetan, ordea, jolasak eta tailerrakegiten genituen, ohiko udalekuetan egiten diren beza-lakoak. Zorionez, eremua oso ongi egokitua zegoen:futbol eta saskibaloiko kantxak, pizina eta jolastekozelai egokiak naturaren erdian, baina materialez,ordea, nahiko motz ibiltzen ginen eta zegoenarekinaurrera egin behar izaten genuen. Denera jolas pilabat egin genituen: antzerkiak, mozorroak, tailerrak,irteerak… Aipagarriena, agian, Bailoterapia zen, edozeinmomentu eta lekutan gai ziren dantzan hasteko:salsa, batxata, merengea, regetoia… Batek esaten

zuenez, “euskaldunoi jaiotzean makila bat sartzendigute bizkarrean” eta ondorioz gaizki egiten dugudantzan, baina hiru hilabete igaro eta gero onartuzuen makila pixka bat hautsi zela. Gainera, bakoitzakzeukan istorioarekin edonoiz dantzan egiteko gaibaziren, guk zergaitik ez?Udalekuetan garrantzia handia ematen zitzaion hau-rrek zeukaten jarrerari; denetarik bazegoen ere,gehienbat berriak zirenekin izan genituen arazoak,bizi izan dituzten egoeren ondorioz ez baitaude ohitu-ta arauetara eta jaramon egitera. Horrelako haurrekinlana egitea oso aberasgarria izan da guretzat; batezere, HVD erakundean zeuden langileak (hezitzaileak,pedagogoak, psikologoak, irakasleak…) esperientziahandia zutelako eta asko ikasi dugulako beraiengan-dik.

Aisialdirako tarteaKanpamendua bukatu ondoren, motxila hartu etaoporretarako aukera ere izan genuen, Caribeko hon-dartza eta irlak bisitatuz Venezuelaren aurpegirik poli-tena ezagutzeko aukera izan genuen.

Ondoren, berriro harrera-etxeetara itzuli ginen, azkenasteak bertako eguneroko lanean igarotzera. Azkenegunean, ezusteko afari eder bat prestatu ziguten,bertako haur eta lagun guztiekin. Agurtzeko modupolita izan zen. Agur edo hurrengo arte?

Eguberri on!

Page 18: Kalaputxi 123
Page 19: Kalaputxi 123

19

Gure

lehen aldiaUrduritasuna, ezjakintasuna eta irrika, ederra kokte-

la! Badakigu aurretiaz antzekoetan ibili garela eta

elkarrekin gustura gaudela, baina… momentua ote?

Ondo aterako al da? Gustatuko ote zaigu esperient-

zia? Galdera gehiegi buruan…

Ez daukagu aurretiaz esperientziarik (logikoa den

bezala) eta horrek urduritasunera eraman gaitzake…

Baina kontuan izan beharko ditugu antzeko espe-

rientziak, lehendik dugun kontaktua,… Izan ere,

lehendik ezagutzen dugu elkar, gehiago edo gutxia-

go, baina txikitatik elkarrekin egon gara nolabait, eta

antzeko gauzatxoak ere egin ditugu...

Beldurtzen gintuen beste gauza bat zera zen: eskaki-

zunaren zain edo nolabait menpe egotea, nork egin-

go zuen gure mundurako sarrera-pausoa,… Baina,

agian, alderantziz errazagoa izango da; alegia, gon-

bidapen esplizituaren zain egon beharrean, saltsea-

tzen hasi, gauza desberdinak probatzen, pixkanaka-

pixkanaka, presioarekin ito gabe… Nahiko eroso

sentitzen naiz horrela planteaturik, ezetza emateko

askatasun osoa edukitzeaz ere kontziente baikara bi

aldeak.

Biok jarri dugu zerbait proiektu honen nolakotasuna

definitzeko, eta, ikusiko bagenu ez duela aurrera egi-

ten, hobe hortxe lagatzea, ikasi dugunarekin gera-

tzea eta gustuko ditugun beste gauzei ere tartetxo bat

ematea. Bueltatuko gara prest gaudenean.

Ez pentsa, bestalde, lehen aldi honetan hasieratik eta

bukerara arte inongo geldiunerik gabe ibiliko gare-

nik. Pauso bakoitzarekin pozik geratu nahi dugu,

asebeteta eta behin eta berriro eten eta hasi behar

badugu, baita tarteko egunak lagata ere, ez zaigu

axola.

Baina nola jakin ondo egiten ari ote garen? Horreta-

rako dugu feedback-a, komunikazioa, zuzena edo

ez zuzena; hitzena edota gorputzarena, baina guztiz

baliotsua dena bide honetan ikasten joateko eta

lehenengo aldi honetan, lehen aldia denez gero,

lortzeko zailak diren horiek pixkanaka jorratzen joa-

teko.

Akaso lortu genuen bizikleta gainean jarri ginenetik

erori gabe ibiltzea? Badaude batzuk, bai, baina ez da

ohikoena, eta gehienok bueltatu egiten gara saiake-

tara, lasaiago hartuz, horrelaxe lortzen baita treba-

tzea.

Horrela ba, hementxe abiatzen gara, abenturatxo

honetan, guretzat lan erosoa eta gustukoa izateko

hartu beharreko erabakiak hartuta; Kalaputxiren ira-

kurleei aholkularitza sexologiko, galdera, zalantza

eta kuriositateentzako txoko txiki bat eskaini nahian:

Bi ronbo eta erdi.

Aurretiaz kazetaritzan esperientzia gutxidun lau

lagun gara, sexologian eta genero arloan dugun for-

mazioan oinarrituz, gure buruari planteatzen diogun

helburua hauxe da: zuen galderei erantzuna ema-

tea,… bide batez, galderarekin lotuta dauden beste

auzien inguruan pistak ematea ere…

Horretarako idatzi ondoko emailera:

[email protected] edo

hilabete bakoitzaren hasieran Kalaputxiko buzoian

laga. Beraz, has daitezela galderak.

Zure zain gaude!

IXA sexualitate eskola

Hezk

un

tzatt eta erdi

Page 20: Kalaputxi 123

IMA SUMACZorionak atzeratu-ta bada ere zurefamilia guztiarenpartez.

ZORIO

NAGURRAKZORIO

NAGURRAKZORIO

N

NORABixi-bixi zaude sor-gintxo! Muxu askoatxona eta amonaketa izeko Vane etaRubenek. Matxe-matxe. Zorionak!

ANTONIOZorionak atxona!Abenduaren 19anzure eguna! Muxupotoloak familia guz-tiaren partez, berezikiEneko, Gorka eta Ane-rrek. Maite zaitugu.

AMAIASekretu bat dau-kagu bihotzeangorde dezazun:Zenbat maite zai-tugun amatxo!Besarkada bat etaZorionak!!

ADURTxipli-txapla pun!6. urtebetetzia ospatu daigun!Zorionak aitxa,ama eta Inarrenpartez. Muaks.

ZIGORurteberri on etazorion! Txo! hogeitahamardanak?

MAIDERZorionak izeko!Urrian izan arrenzure eguna muxuhandi-handi batfamiliaren partez,bereziki Anerrek.

JOSEZorionak aben-duaren 29anzure familia guz-tiaren izenean.

ANDER ETA IOSUDin dan don, din dan don… Zorionakbikote! urte bat gehitu, eta urte berri bathasiko duzuelako. Urte Berri Zoriontsu!

20

Page 21: Kalaputxi 123

21

Arg

az

ki Z

ah

arra

1952. urtean eskolarako bidean, Josefa Goiburumaistriarengana.

Ezkerretik hasita: Eloisa Galparsoro, Mari Carmen Gal-parsoro eta Loreto Galparsoro.

Page 22: Kalaputxi 123

22

Ag

en

da

URTE BERRIEGUNAARNON

BURUMENDI M.T.

MENDI IRTEERAK

ABENDUA: Gaueko 10ak arte.

URTARRILA: Gaueko 10ak arte.

ZAINTZAKO BOTIKAK

Gaueko 10etatik aurrera ELGOIBARRENikus 4. orrialdea

1 eta 3 Otxagabia4tik 6ra Apraiz7tik 10era Burgoa11tik 13ra Zalduegi(zapatu goizian Otxagabia)14tik 17ra Apraiz18tik 20ra Otxagabia21etik 24ra Zalduegi25etik 27ra Burgoa(zapatu goizian Apraiz)28tik 31ra Otxagabia

Abenduak 22, zapatua

San Tomas azoka Goiko plazan

Okelar Bertso Paper Sariketako sari banaketa

Bertso Bazkaria

Abendurock 2012!!kontzertu danak 23:00tan

Abenduak 21

Andrakan, Gaztetxian

Abenduak 22

MRK gaua, Gaztetxian

Abenduak 28

Mutürbeltz, Zubiaramen

17tik 20ra Apraiz21etik 23ra Otxagabia24tik 27ra Zalduegi28tik 30era Burgoa(zapatu goizian Apraiz)31 Otxagabia

Antolatzailia MRK

Page 23: Kalaputxi 123
Page 24: Kalaputxi 123

Eguberri zoriontsu eta Urte-berri on!