KALAPUTXI 87

28

description

2009ko iraila Mutrikuko herri-aldizkarixa

Transcript of KALAPUTXI 87

Page 1: KALAPUTXI 87
Page 2: KALAPUTXI 87
Page 3: KALAPUTXI 87

3

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkarteaBarrenkale 12, behea20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 603468 / 635 748 393e-maila: [email protected]: Mutrikuko UdalaTirada: 2.200 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutuko

azken mailako ikasleak

Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Kalaputxik eskerrak ematen dizkizuealdizkari hau kaleratzea posible egin

duzuen guztioi

IRITZIAMENDE LAURDEN BAT BERTSOTANUrteurren handiaren baitan, badira beste batzuk, beren txikian, ospatzeko nahi-koa motibo ematen dizkigutenak. Mutrikuko bertsopaper lehiaketa da horieta-ko bat, 1985ean martxan jarri eta urtero-urtero hutsik egin gabe antolatu dena,aurtengo 25. ekitaldira iritsi arte.

Baina jakineko kontua izango duzu hori, pasa den urtarriletik hasita urtez-urte-ko sorta irabazleak ekarri baititu bere orrietara Kalaputxik. Dosi txikitan, hilerosorta bat edo bi, egileen hitzaurre eta guzti. Horiek irakurri eta bere egarria aseez duenak hor ditu urtero argitaratutako liburuxkak. Sariketara aurkeztu direnbertso guztiak daude liburuetan jasoak. Bertso eskolan sorta osoa daukagu, ira-kurri nahi duenaren eskura.

Mende laurden bat bertsotan jasoa. Horra hor herriko historia eta istorioen bil-duma errimatua. Unean uneko gertaeren, kezken adierazgarri dira batzuk: herri-ko obrak, pasadizoak, arrantzaleen egoera, udaleko kontuak... beste gai batzukorokorragoak dira, urteak joan eta urteak etorri errepikatzen direnak: maitasu-na, heriotza, zahartzaroa... bizitzako kontu sakonak eta eguneroko gertaera ari-nak, bietatik topa liteke bertsootan.

Tamalez bertsopaperak gainbeheran daude gurean. Baditugu bertso jartzaileonak, bai, baina orokorrean herritarron partehartzea ikaragarri jaitsi da. Garaibatean sariketak hainbat pertsona jartzen zituen martxan udazken bueltan,baina gaur ez da horrelako konturik. Argitaratu ondorenean ere ez dute lehenadinako oihartzunik lortzen, nahiz eta maila bikaineko sortak idazten diren.

Bai, garaiak aldatuz doaz. Funtzio eta espazio berriak aurkitu beharrean garabertso idatzien esparru zaharrarentzat. Garaietara egokitu. Nola egin behardugun, horixe ez dakidana. Zuei luzatzen dizuet galdera, proposamen eta ideiaberriak gustora jasoko genituzke.

Bitartean, irakurri ditzazuela patxadan eta gustora orain artekoak, eta idatzi!Idatzi beldurrik gabe garaiz gabiltza oraindik eta aurtengo sariketan parte har-tzeko.

Aitzol Astigarraga

Mutrikuko UdalekoEuskara Batzordeakdiruz lagundutakoa

Gipuzkoako Foru Aldundiakdiruz lagundutakoa

Informaziua 4

Zeuk esan Irakurleen eskutitzak 5-6

Bi hitzetan eta komikixa 7-8

Auzoz auzo Jairik jai: San Nikolas, San Jeronimo, Kalbaixo 9-10

Elkartasuna Hondurasko proiektuak 11

Karenka Narkis Andonegiri elkarrizketa 12-13

Posterra San pedro bezperako Itxas eguna argazkitan 14-15

Kirola Sorgin Erreka mendi kirol elkartea 16-17

Gizartia Andreas Hess-en azterlana eta Mutriku 18-19

Bertsuak Bertso sariketak 25 urte 20-21

Kulturia Kanta zaharrak Mutrikun 22-23

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak Kalabaixuak eta kurtso hasieria 25

Agendia iraila-urria 26

Kultura Saileko Hizkuntza Politika-rako Sailburuordetzakdiruz lagundutakoa

Page 4: KALAPUTXI 87

4 informaziua

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako botikak (Mutriku eta Deba)IRAILA

25etik 27ra Amaia Zalduegi (zapatu goizean, Lon Apraiz)28tik 30era Lon Apraiz

URRIA

1ean Lon Apraiz2tik 4ra Javier Otxagabia5etik 8ra Amaia Zalduegi9tik 11ra M. Cristina Riveiro (zapatu goizean, J. Otxagabia)12tik 15era Javier Otxagabia16tik 18ra Lon Apraiz19tik 22ra M. Cristina Riveiro 23tik 25era Amaia Zalduegi (zapatu goizean, Lon Apraiz)26tik 29ra Lon Apraiz30ean eta 31n Javier Otxagabia

interesekotelefonoak

MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:

> 6:10ean hasi eta 20:10 arte, orduro. > 6:40ean hasi eta 19:40 arte, orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

DEBARA eta Debabarreneko herrietaraAstegunetan: 7:15etik 21:15era orduro / Jai egunetan: 8:15etik 21:15era, orduro

ONDARROARAAstegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro / Jai egunetan: 7:55etik 20:55era, orduro

Autobusak

OSASUNA

Anbulatorioa (Osakidetza)..................943 60 43 00DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak .......................................943 46 11 11

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake Epaitegia ...................................943 60 70 49Itsas etxea..........................................943 60 34 00Ur patzuergoa....................................902 30 22 22Mankomunitatea (trasteak eta zaborrak)..........................................................943 70 07 99Alde Zaharra eraberritzeko zerbitzua..943 60 34 18

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .........................943 60 41 19

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71

ZERBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Gasolindegia ......................................943 60 32 10Miruaitz Frontoia ...............................943 60 46 79

APRAIZ..........630 05 50 97 ZALDUEGI.....669 26 22 01

OTXAGABIA..689 58 57 59 RIVEIRO........ 667 33 88 90

Page 5: KALAPUTXI 87

5zeuk esan

MUTRIKUKO MERKATU PLAZA-KO ZABORTEGIA (Nahikoa da!)

Mutrikuko merkatu plaza aurrean jarriziren bi kontenedoreen inguruan sarri-tan pilatzen den zaborraren arazoaberehala konpondu behar da! Onartezi-na da merkatu plaza, haurren ludoteka,“Hogar del Marinero” elkartea,“Anaiarte” biltoki-taberna, BehekoPlaza eta haibat etxebizitza dauden baz-ter horretan ikusten dena:

- Era guztietako zaborrak (egurrak, bur-dinak, kartoiak, beirak, plastikoak,jakiak, altzari zaharrak,…): denaknahastuta, banatu gabe.

- Bi kontenedoreak bete-beteta etazaborrak aipaturiko kontenedoreetatikkanpo, sakabanatuta.

- Usain txarra, kiratsa, “antza”.

Itxura txarra, zatarra, emateaz gain,Beheko Plaza inguruan bizi eta ibiltzengaren herritarron osasuna kaltetzen ariden arazo hau berehala zuzendu behardute, egoera jasanezin honen erantzulediren Amankomunazgo eta Udaletxekoarduradunek.

Ez dago aitzakirik! Nahikoa da!(2009ko uztaila)

Martin Ruiz Larreina

BABES DIKEA: SEGURTASUNAETA ETORKIZUNAAzken 100 urte luzeetan herriak gehieneskatu duen egitasmoa kanpoko Dikeaizan da. Kanpoko Dikearen beharraherriko eremu eta instituzio guztietanbeti eta etengabean eskatu da. Herriabatuta egonda eskaera honen atzetiketa guztiok borrokatu dugu urteetanhonen alde.

Segurtasuna izan da nahi nagusia.

Heriotzak, susto galantak, itsaso handi-rik gabe ere hainbat pertsonaren barruguztia hartuta, txalupak arriskuan, ingu-ruko etxeetakoak ere urduri eta beldu-rrez…Eta hau dena zenbat aldiz etazenbat urtetan…!

Mutrikuko portura etortzen ziren kan-poko txalupak ere, poliki–poliki besteportuetara joaten hasi ziren, hain zengogorra gure portuaren sarrera. Bidega-bekeria eta burugabekeria hutsa zenportura sartzea denboralea zen egune-tan.

Oraintsu arte Instituzio guztiek bizkarraeman diote Mutrikuren nahi nagusiari.Azkenean, hainbat borrokaren ondoren,herriak bere helburua lortu zuen: BabesDikea hastera doaz!

Batzuk ez zuten sinistu ere egiten, bainabai, Babes Dikerako obrak hasi eginziren eta guztia amaituta ez badago ere,zein hobekuntza egin dion herriari!

Gure herriaren patua madarikaziozbeteta dago baina. Jaurlaritza aldaketa,krisisa, obrak berandutu… eta orainPortu Sailak dio ez dutela amaituko; ezdagoela dirurik, herria zatituta dagoela,proiektua auzibidean dagoela…

Herrian izugarrizko ondoeza…Inor gutxipozik.

Ez bukatzeak bi arazo nagusi dakartza.Alde batetik eremua ez du erabat lasai-tzen, korrenta asko sortzen da oraindiketa, eta bestetik herriari etorkizuna era-bakitzeko eskubidea mozten dio, arrai-nik gabeko herria izatera mugatu nahigaituztelarik.

Beldurrik eta konplejurik gabe lan eginbeharko dugu orain arte modura,herriaren nahi nagusia bete dadin, hauda, segurtasuna bermatu eta etorkizunabideratu. Ahaleginduko gara!

Mutriku Bizirik

KANPOKO DIKEA AMAITU!Mutrikuren dekadentzia ekonomikoaribuelta emateko, egitasmo zabal etaluzea behar dugu. Lan asko eta gestiozorrotza egin beharko da herri honetanlanpostuak sortzeko, arrantza etanekazaritza suspertzeko, enpresak era-kartzeko eta kalitatezko zerbitzuakeskaintzeko. Hau guzti hau, serioski etaepelkeriarik gabe bultzatzen ez bada,urte gutxiren barruan “ciudad dormito-rio” bilakatuko da Mutriku.

Kanpoko Dikea mutrikuarrok izandugun herri lorpenik handienetakoaizan da eta gehiengo zabal batentzatoso pozgarria, baina honen inguruanjasotako azken berriak, guztiz atsekabe-tuta utzi gaitu.

Herria suspertze bidean jartzeko oina-rrietako bat, Kanpoko Dikea dugu.Beharrezkoa da berau amaitzea, etorki-zuna hobetzeko eta bideratzeko.

Inolako zalantzarik gabe esan dezakeguKanpoko Dikea amaitzea dela hauturikbeharrezkoena eta demokratikoena.Demokratikoena diogu, Kanpoko Dikeaegitearen alde betidanik ia herri osoaalde egon delako, eta mutrikuarroketorkizuna erabakitzeko eskubidea dau-kagulako.

Amaitzen ez bada, ezingo da beste ezeregin kanpoan eta Akuakulturan etaarrantzan oinarritutako Arrain PortuBerrian sinisten dugunok, ez duguaukerarik izango herriari galdetzeko etaherriaren nahia jakiteko. Ezker Abertza-leak, hainbatetan esan duen moduan,herri galdeketa bultzatuko du eta horre-tarako bitarteko guztiak jarriko ditu.

Mutrikuko Ezker Abertzalea

ADAR JOTZE LATZA…Kriston haserrea daukagu mutrikuarrok.Erdi alde edo erdi kontra zegoen jende-ak ere, dikea amaitzeko eskatzen du. Iaherri osoa dago haserre, nahigabetutaeta oinazez beterik.

Eta zergatik ez dute dikea amaitzeriknahi? Dirurik ez dagoelako esan dute,baina hori gezur handia da, AHT egite-ko 700 miloi € jarri dute eta, Donostianere mangatik atera eta Metroa egin nahidutela, Pasaian superpuertoa, hainbatsaihesbide… Diru mordoa daukateazpiegiturak egiteko. Mutrikurako ez,baina. Hasitako obra bat amaitzeko ereez!

Ez dago eskubiderik honetarako, ezdago eskubiderik herri sentimenduekinjolasteko, politikero batzuen interesentruke denean gainera. Eibartarra gaine-ra!

Mutriku eta herritarron duintasunadago jokoan eta ez dugu etsi behar.Gogor eta batuta jokatzeko deia eginnahi dizuet guztioi.

Hemendiko

(Hurrengo orrian gehiago)

Page 6: KALAPUTXI 87

6 zeuk esan

GAURKO PORTUAK EZ DU ETORKI-ZUNIK“Zein pozgarria itsasontziak arraina des-kargatzen ikustea!“ Esaldi hau sarritanentzun da aurtengo udan herriko kaleetanzehar. Apurka-apurka bada ere, Kofradiaerre zenetik eskaintza hobetzen goaz etahorren ondorioz aurten kanpoko 15 itsa-sontzi etorri zaigu aldiro, arraina deskar-gatzera.

Hau honela izan dadin esfortzu handia egi-ten ari gara, izan ere kofradia ixteko etagure itsasontziak erbesteratzeko gero etaozenago entzuten delako kanpoaldetik.Hori da batzuk nahi dutena, baina egune-roko lanaren bidez agertzen ari garaMutriku arrantzari loturiko herria izan dai-tekeela etorkizunean ere.

Dena dela, Mutrikuk, etorkizun laburrean,arazo larriak izango ditu arrain deskarga-ren inguruan itsasontziak egoki hornitze-ko, ez baitu azpiegitura egokirik, ez izotzaegiteko aukerarik, ez erregaia ematerik etakamioiek eurek ere, ez dute gure porturaetorri nahi arraina jasotzera dagoen jaitsie-ragatik.

Garbi ikusten da gestiorako aukerak iza-nez gero, portua itsasontziz bete daitekee-la, baina lehen esan moduan, alternatibaegokirik ezean Mutrikuk arrain portua gal-duko du. Askotxo dago horren zain.

Eta gaurko portuak ez du ematen aukera-rik itsasontziek eskatzen dutenari egokierantzuteko. Kanpoko aldean Arrain portuberria bageneuka, askoz ere itsasontzigehiago etorriko lirateke eta herri hauberriro ere itsasoari begira jarriko genuke,

Akuakultura proiektuekin batera.

Horretarako, Babes Dikea amaitu behar daeta gero herriari galdetu hor kanpo aldeanzer nahi duen. Bestela, gureak egin du.Mutrikuko Arrantzaleen Kofradia

MUTRIKUKO DESMADREAAzkenaldian konturatzen gara gure umeakjolasean dabiltzan bitartean, motorrakbatetik bestera joaten direla Beheko Plaza-tik Atxukalera. Non daude gure udaltzai-nak? Akaso, moilan bakarrik daukate lanamultak bati eta besteari ipintzen?

Beste alde batetik, gure ibilgailu berria: Iaegunero geldirik dago. Lotsagarria da hainsarritan gelditzen den igogailuarentzatinork ez edukitzea eskura ateak zabaltzekohain beharrezkoa den giltza, eta horrenondorioz lau pertsona, ordu erdi luzebatez barruan gelditzea, bi ume txikirekin.Joxemi

GUK HONELA IKUSTEN DUGUGaizki hasten den guztiak nahi-

taez gaizki amaitu beharrik ez duela sine-tsita gaudenok Mutrikuren onerako etamutrikuarron elkarbizitzarako oso beha-rrezko irizten diegun zenbait balorazioegin nahi dugu.

Hasteko, argi utzi nahi duguMutrikuko portua dagoen egoeran egote-an zerikusi txikia duela B+I plataformak.

Argitu nahi dugu Eusko Jaurlari-tza berriak eta Garraio sailak obrak izen-datuta zeukan aurrekontua jan duelabaino ez duela esan.

Baita ere, esan dute aurrekontu

bat izendatuko dela obra dagoen tokianamaitzeko. Hondartza, pistina berria, etaenergia planta ere amaituko dira, Mutri-kun inork eskatu ez zuen planta, hainzuzen ere, obraren atzerapena eraginduena eta gaur egungo egoera ekarriduen gainkostua izan duena.

Beste alde batetik, iruditzenzaigu indar berberak eta estrategia berbe-rak erabiliz (indar batasuna, sinadurak,manifestazioak, medioetan egindako bon-baketa,...) erantzukizuna eskatu beharkolitzaiokeela aurreko arduradunari, gaurpairatzen ari garen zorigaitzaren ardura-dun zuzenari, urrezko zubia eta hiriarenurrezko domina eman zitzaizkionari,nahierara egiteko eta desegiteko aukeraeman zitzaionari.

Amaitu aurretik, esan dezagunArau subsidiarioetan aurreikusten denherri-proiektua sutsu eta itsu defendatzendutenek ulertu behar dute herrian iritzibera ez duen jendea dagoela, eta iritziakez direla indarrez aldarazten. Legezko etabenetako ordezkaritza duen plataformabatek alternatiba bat aurkezten duenean,hori defendatzeko eskubide osoa izanbehar du gaur artean egin duen modukokoherentziarekin, beharrezkoa deneanatzera egiteko, baina inoiz ez presioak etadesengainuak eraginda.

Bukatzeko, herri osoari esan nahidiogu erraza dela, oso erraza, herriabanatzea, baina atzera elkartzea zaila, osozaila dela. Eta horixe behar dugu gauregun gure herrian: batasuna, herriaren kri-sialditik irteteko eta etorkizunaren aurreandituen zalantzak argitzeko. Gora Mutrikueta mutrikuarrak!B+I

Page 7: KALAPUTXI 87

Aurtengo Malen egunean Mutrikuko UdalakPog Mo Thon eta Gatibu taldeak kontratatuzituen su artifizialen ondoren kontzertua emate-ko, Udalak aurtengo malenetarako aurreikusizuen kontzerturik garrantzitsuena.

Gatibu taldeari Baga Biga bulegoak egiten dizkioadministrazio lanak, eta Baga Bigak bitartekarilanetan ibiltzen diren produkzio eta manage-ment enpresa ezberdinekin egiten du lan. Uda-lak enpresa hauekin izaten ditu harremanak.

Mutrikuko Udala Gazteok Management enpre-sarekin harremanetan jarri zen Gatiburen zerbi-tzuak kontratatzeko. Horrelako-etan, kontratuasinatu aurretik, baldintza guztiak betetzen direnbegiratzen da, jakina.

Begiratzen den lehengo gauza katxeta edo kostua da, eta hauordaintzea posible baldin bada, beste behar teknikoak bete ahaldiren baieztatzen da (eszenatokiaren neurriak, segurtasuna,argindarra…). Normalean talde handiek baldintza asko eskatzendituzte, baina herri txikietan edo lokaletan jotzen duteneaneuren eskaera egokitzen dute. Kontratuan agertzen diren bal-dintzak egokitu eta aldatu egiten dira, eta orduan sinatu. Adibi-dez, iaz Txurruka plazan jo zuen Luarna Lubrek musikariekinbatera ikus-entzunezko espektakulo bat zuen, Txurruka plazakoeszenatokian egin ezin zena. Hitz egin ondoren, akordio bateraheldu ginen eta kontzertua burutu egin zen.

Gatiburen kasuan baldintza guztiak betetzen zirela ikusi genue-nean, Udalak Gazteok enpresarekin kontratua sinatu zuen. Male-nak baino bi hilabete lehenago Gatiburen web orrialdean Txu-rruka Plazako kontzertua iragarrita zegoen.

Malen eguna iritsi zenean, ohikoa den bezala, montajea egitekogelditu ginen. Kontzertua hamaiketan izanda, arratsaldeko ordubietan Baga-Biga, Gazteok eta Udaleko ordezkariak elkartu ginen

montajea hasi aurretik. Gauza guztiak (tarima,argi tomak, ekipoa…) ondo zeudela baieztatugenuenean (hiru aldeen oniritziarekin) montajeahasi zen. Esan behar da Baga-Bigako ordezkariaklehendik ere Mutrikuko herria oso ezaguna duela(Disko Jai-etan DJ moduan ibilita). Hortaz, Txu-rruka plaza aurretik ere ezagutuko zuen.

Arratsalde partean, montajea amaitu eta gero,musikariak soinu frogekin hastean, Gatiburenpartaideek tarimara igo, plaza ikusi, ez zutelajoko esan, eta joan egin ziren, udalaren ordezka-rien aurrean ezer esan gabe.

Baga-Biga, Gazteok eta Udaleko arduradunakbatzartu egin ginen. Baga-Bigako arduradunak

–ordu bietan dena ondo ikusten zuenak– bapatean esan zuenTxurrukaren monumentua ez zela kontratuan agertzen, eta ezinzutela plaza honetan jo. “Mutrikukoa bezelako plaza batean jot-zen badugu, gero Bilbo batean ezin izango dugu ezer exijitu”,“duten kañarekin eszenatoki honetan ez du luzituko...” etahorrelakoak entzun behar izan genituen.

Musikariak ez zirela bueltatuko ikusi genuenean, Zea Mays tal-deari deitu genion (gaueko bederatziak aldera), eta baietz, eto-rriko zirela. Baga-Bigakoa, hori jakin zuenean, argi eta soinu eki-poa erabiltzeagatik dirua eskatzen hasi zen. Gaueko hamaiketa-ko egoera: Gatiburen ekipoa montatuta eta hauek alde eginda,Zea Mays taldea udaletxeko arkupeetan zain, joko zuten jakingabe, eta udaletxe barruan Baga-Biga, Gazteok eta Udalekoarduradunak, kontzertua salbatzeko akordio batera heldunahian. Azkenean, nahiz eta atzerapenarekin izan, Pog Mo Thoneta Zea Mays taldeek jo zuten.

Jaiak pasatu zirenean, Baga-Bigako zuzendariarekin batzartu zenudala, eta Gazteokekin beste batzar bat egingo da egoera argit-zeko. Udalak ez du ordainketarik egin, eta argi du Gatibu talde-ari ez diola inongo dirurik emango. 88

7bi hitzetan

MUTRIKUKO UDALA ETA GATIBUKultura sailak herritar guztiek jakin dezaten emandako oharra

Page 8: KALAPUTXI 87

8 bi hitzetan

MUTRIKUARRAK ALPEETANMENDIAN GORA, MENDIAN BEHERA

Ez dira makalak, ez. Nekane Ituarte, Kosme Arrieta eta IñakiAgirrezabalagak bete dute euren helburua: Mont-Blac lasterke-ta egitea. 166 kilometro eta 9.400 metroko desnibel positiboa.Abuztuaren 28an, ostiralean, sei eta erdietan abiatu ziren eta30ean, igandean, ordu biak eta hamabi minutuan iritsi zirenhelmugara, hirurak batera, 43 ordu eta 43 minutuz aritu ondo-ren.

Lehenengo 78 kilometroak izan omen ziren gogorrenak, jaitsie-rak ere oso luzeak eta gogorrak. Lehenengo gaua lainopeaneman zuten, kontu handiz ibili behar, galtzea erraza zen eta.Lainoez gain hotza ere handia, 2.500 metrotara zeuden eta.

Arazo fisiko batzuk izan arren, aurrera egiteko kemena bilduzuten hiru lagunek, eta horretan burua ondo izateak garrantzihandia omen du.

Antolakuntza oso ona, kontrol guztietan janariez eta edariezgain, masajistak, medikuak… eta inguruko jendea beti prestedozertan laguntzeko.

2.300 kirolari irten ziren eta erdiak inguru lortu zuten helmuga-ra iristea. Baina ez dira bakarrik joan, laguntza komitea ere izandute eurekin bide osoan, Leire, Ainhoa, Maite eta Idurre. Jana-ria eta arropaz arduratzeaz gain animoak eta mimoak banatze-ko ardura ere izan dute. Era berean, lerro hauen bidez udalakemandako laguntza eskertu nahi dute.

Baina ez dira izan hauek Mont-Blanc mendian izan diren baka-rrak. Atharratze Beristainek ere egin du bere marka, Mont-Blanc lasterketa motza, 98 kilometrokoa. Aipagarria da Atha-rratzek eta neska-lagun Maitek egun batzuk lehenago Mont-Blanc tontorra egin zutela.

Kalaputxiren zorionik beroenak jaso itzazue guztiok! 88

Iñaki, Nekane eta Kosme helmugara heltzen.

BABES DIKEA AMAITZEKO ESKARIA

Gure herriko portua babesteko eraikitzen hasi zen dikea geldituzenean, herritar guztioi zalantza egin zitzaigun aurrerantzeanzer gertatuko ote zen. Harrez gero, hauteskundeak ere izanziren Parlamenturako, eta Jaurlaritza berri bat osatu zen. Zergertatu behar zuen?

Herriko zenbait ordezkari Jaurlaritzako Herri Lan sailburuarekinizan zuten batzarrean Jaurlaritzaren asmoen berri jaso zuten.Batzuk pozik, beste batzuk haserre, Jaurlaritzaren esanetan,itxura denez, babes dikea dagoen horretan amaituko zela adie-razi zelako.

Zerbait egin behar zelakoan, Mutriku Bizirikek herriko hainbateragilerekin elkartu eta babes dikea amaitzearen aldeko mani-festua egin zuen Eusko Jaurlaritzari zuzentzeko. Labur esanda,dikea ezin da horrela utzi, amaitu egin behar da, eta Mutrikukoherriak horixe eskatuko du.

Udalbatzak ere Mutriku Eginezek manifestuarekin bat egitekoudalbatza berezia egin zuen, eta bertan EAJ, EA, eta EzkerAbertzaleak ontzat hartu zuten. Berdeak+Independenteak tal-deak, berriz, ez zuen ontzat hartu eta bere proposamena eginzuen, dikea bere horretan amaitzearen alde.

Abuztuaren amaieran hasita, hirutan bete-bete egin dira jendezelizako eskailerak, eta Piñastegi egunean ere manifestaldi jen-detsua egin zen Babes dikea amaitzeko eskariari oihartzunaematearren.

Ikusiko da aurrerantzean Jaurlaritzak ze mugimendu egitenduen. 88

Mutriku Bizirik taldeak deitutako kontzentrazioa

Page 9: KALAPUTXI 87

9auzoz auzo

Kalbarioak igarota, gure artera neguko martxa heldu dela en-tzun ohi da Mutrikun, baina neguaren aurretik jai gehiago erebadugu gurean: San jeronimo jaixak.

Azken urteetan bezala, aurtengoan ere egitarau bete-beteaprestatu dute Mijoa aldeko baserritarrek. San Jeronimo egune-an bertan, meza izango da goizeko hamaiketan, eta jarraianauzoko gazteen arteko herri-kirolak (txokorrak, trontza, txin-gak eta soka tira. Arratsalde partean, bostetatik aurrera ume-entzako jolasak, pottokak eta zezen txikiak izango dira. Ilun-tzeko zortzi eta erdietatik aurrera, erromeria Laihotz taldeare-kin. Auzoko gizonezkoek afaria prestatuko dute guztien arte-an afaltzeko.

San Jeronimo eguna ospatuta, asteburuan jaiak jarraitu egingodu: Barixakuan, urriak 2, kontzertua izango da goizalderaarteko giro ederrean. Taldeak, Lain, Nahixan, eta Giza Baliabi-deak.

Zapatuan baserritarren eguna izango da eta azken bost urte-etan arrakastatsua izan den Txotx afaria izango da, sagardoeta saiheski jan-edanean, bertsolariek girotuta. Afari honetan

berezitasunaik izango da aurtengoan. Batetik, duela hilabetebatzuk erretako Txartxa baserriaren aldeko bilketa izango dela-ko; bestetik, sorpresaren bat izango dela iragarri dute antola-tzaileek.

Afariaren ostean, erromeria izango da Imuntzo eta Belokirekin,eta goizaldean, ohitura zahar eta onei jarraituz, txokolatadaeta berakatz zopa berezia izango da.

Urriaren 4an, igandearekin, meza izango da 11etan. Ondoren,soka-tira lehia bikainean hartuko dute parte sei bikotek.Ondoren, jaietako errifa egingo da. Eguerdian, jaiei bukaeraemateko, Auzo bazkaria izango da, ohitura zaharrari jarraituz.Aurten, lehenengo aldiz, elkartzen diren auzotarrak argizkibatean gordeko dira.

Eta domekan bertan ezagutuko da baita ere, aurten lehenen-go aldiz antolatu den "piropo" lehiaketaren irabazlea. Jakingoda zeinek idatzi duen lorarik ederrena, horixe baita lehiaketa-ren helburua: Lorarik ederrena idatzi eta horretarako jarrikodiren kutxetan sartu, izen-abizenak erantsita. 88

SAN NIKOLASZAHARRENTZAT, UMEENTZAT... GUZTIENTZAKO EGUNAGoizeko hamaiketan eguraldi ederra lagun zutela eta ohiturarijarraituz Tolentinokoaren kaperatxo aurrean bildu ziren ehunetikgora lagun herriko bikario jaunak zuzendu zuen meza entzutera.Arboladiaren itzalean Azpillagaren bertsoek eman zioten bukaeramezari, eta mokadutxoa jateko gonbita egin zitzaien bertaratuta-ko guztiei kaperaren atzealdera.

Auzoko emakumeek salda beroa, txorizo egosia ogi tartean, uraeta ardoa prest zituzten solasaldirako unea harik eta egokiagoegiteko. “Tolentino” bedeinkatuak ere zabaldu zituzten komentu-ko ohiturari jarraituz. Nola ez, kaperatxoa, beti bezala, garbi etalorez apainduta zegoen, eta bertaratutakoen kandela piztuekbetetzen zuten aldare ingurua.

Aurten, ez zen goizean bukatu festa. Arratsaldean, itxapleruenoihartzunak haurrentzako jolasei eman zien bide, eta auzoanprestatutako kartoizko zezenak izutu zituen globoekin jolasten ariziren umeak. Esan digutenez, datorren urtean pare bat “kabezu-lo” berri ageriko dira zezenari laguntzen. 88

SAN JERONIMOUSAIÑA BAI, ANTZIK EZ!

Page 10: KALAPUTXI 87

10 auzoz auzo

komikixa josu ituarte “pitxame”

KALBAIXOHIRU AUZOETAKOAK JAIETAN ETA LEHIAN

Joan dira Kalbaixoko jaixak, baina gure buruak pozteko zera esanbehar, datorren urterako gutxiago falta dela. Urtero bezala, aurtengojaiak ere ederrak izan dira. Nahiz eta egunik indartsuenak astean zehartokatu diren, denok ere ermitaraino igo eta txakolin eta pintxoak das-tatzeko astia hartu dugu. Esan bezala jan eta edanerako hartu duguastia, baina lanerako ere bai. Ikusi eta bizi izan ditugun egun hauekospatzeko bertakoak antolatu egin behar izan dira. Ibiri, Olabarrietaeta Langa auzoetako lagunak bildu eta, bai jaien aurretik eta baitaondoren ere, izugarrizko lana egin dute. Oso gustura gelditu dira eginduten guztiarekin, baita jendearen parte hartzearekin ere.

Aurtengo asmoa gauza berriak eskaintzea izan da, beti ere, ohiturakalde batera utzi barik, hau da, herri kirolak, bertsolariak, idi probak...

Umeentzako ere egun berezi bat prestatu zuten. Hilak 19, zapatuan,Arnope frontoira hurbildu ziren ume, gazte eta guraso guztiek zoraga-rri pasatu zuten. Bertan, puzgarrietan ibiltzeko, tailerrak egiteko etatxokolate eta madalena ederrak dastatzeko aukera izan zuten. Hauguztia, eguraldi ona egin balu, Kalbaixon bertan egingo zen, baina,egun horretan eguraldiak ez zigun batere lagundu. Bai, ostera, dome-kan, egun bikaina egin baitzuen auzoen arteko Herri Kirolak egiteko.Badirudi kristo Kalbaixokoak argi egin ziela, probak bukatu bizain lais-ter zapadarra ederra bota baitzuen.

Auzo bakoitzetik sei ordezkari bildu ziren, neska eta mutil. Hauek hiruproba bete behar izan zuten: lehenengo, kaskara batzen; bigarreniktxingak eruaten; eta azkenik, bikoteka trontzan. Guztiak auzokoak,baina ez profesionalak, eta esan beharra dago dotore egin zutela lana.Baita, goizean goiz Txirrinduan eta korrika jardun zutenek ere. AurtenKalbaixon desafioa izan baitugu. Auzoko batzuek pentsau eta egin.Gogor aritu ziren, Mutrikutik bizikletan abiatu eta Kalbaixoko bidegu-rutzeraino, bizikleta hantxe utzi eta korrrika beheruntz, bidean dauka-gun oroimen-gurutzeraino, ondoren berriro gora korrika eta helmugaermitan. Proba itzela!

Hurrengo urtean, antolatzaileek diotenez, auzokoen partehartzeazgain herritarren partehartzea nahiko lukete. Aurten, ez dute herrianinformazioa zabaltzeko denbora gehiegirik izan, baina bueno, hurren-goan hobeto.

Orokorrean, pozik gelditu dira bertakoak herritarren parte hartzearekineta egin dute lanarekin. Eskerrak eman nahi dizkie Kalbaixoko Ermita-raino hurbildu diren guztiei eta baita jai hauek ospatzea posible egitenduten pertsona guztiei. Mila esker eta hurrengo urtera arte. 88

Page 11: KALAPUTXI 87

11elkartasuna

Iaztik ere bagenekien San Frantzisko izeneko eskolatxo bateraiki zutela Mutrikutik eramandako diruarekin. Diru apurbat geratu zitzaien, eta Santurtziko Parrokiak emandakoarigehituta, bigarren eskolatxo bat eraiki dute, San Jose ize-nekoa. Eskola hori lehendik ere bazegoen, baina lurrikareneta euriteen eraginez, poliki-poliki galtzen ari zen, eta lureta guzti mendian behera joateko arriskuan zegoen. Horidela eta, beste leku bat aukeratu zuten eskola berria erai-kitzeko. Bertakoek egin zuten lan guztia, auzolanean. Kan-poko aldean, barbakoa egiteko leku baten antzeko zerbaitere eraiki dute. Felixek kontatu digunez, hantxe egitendute sua eta prestatzen diete umeei bazkaria. Barazki etabestelakoak biltzen dituzte eta horiekin prestatzen duteeskolakoentzako bazkaria. Hango ume askok bide luzeaegin behar izaten dute eskolara iristeko, eta bazkaria ber-tan ematea erreklamo handia da familiek umeak eskolarabidal ditzaten. Gainera, horrela, umeak ondo janda daude-la bermatzen dute.

Maisuarentzako etxetxo bat ere egin dute eskolaren ondo-an; gela bakarrekoa, jatorduak prestatzeko su txiki batekinhornitutakoa. Maisu horrek, bestela, 5-6 orduko bidea eginbeharko luke oinez herriska horretako eskolara iritsi ahalizateko (beste horrenbeste, itzultzeko), mendi-mendiandago-eta. Eskola horretara hogeiren bat ume biltzen dira,adin guztietakoak, eta denek elkarrekin ikasten dute. Esko-laren ondoan, pare bat komun ere egin dituzte.

Eskolak alde batera utzita, hilero edo pare bat hilabetetikbehin biltzen dira herritar batzuk apaizarekin, Solidaritate-bilerak egiteko. Solidaritate-talde horietan erabakitzen dutenolako premiak dituzten eta non dauden lehentasunak etazeri ekin. Beraiek erabakitzen dute zein proiekturi heldukodioten, zeintzuk diren familiarik behartsuenak, eta umeakeskolara bidal ditzaten eman beharreko diru-laguntzak, etanola aurre egin beste makina bat arazori.

Mutrikuko udalaren aurtengo diru-laguntza emakumeenosasunaren aldeko ekintza bati ekiteko erabili dute. Minbi-ziaren Aurkako Ligaren laguntzaz, mendian bizi direnemakumeei azterketa ginekologikoa egitea da plana. Aur-ten, 106 emakumek izan dute mamografiak eta zitologiaegiteko aukera. Emakume horiei, gainera, bularretakoautoesplorazioa nola egin eta beste zenbait ohitura osa-sungarri ere irakatsi dizkiete.

Eskerrik asko Mutrikuko udalari Felixen izenean! 88

MISIO-LURRETAKO BERRIAKOporrak pasatzera etorri izana aprobetxatuz, Felix Mariezkurrena apaiz pauldarrarekinbiltzeko aukera izan dugu abuztuan. Beste zeregin askoren artean, Mutrikuko Udalakemandako diruarekin egindako lanen berri ematen izan da. Txukun-txukun antolatutaekarri digu Felixek Honduraseko misio-lurretan egindako eskola eta bestelako proiektuenargazki eta informazio guztia. Gustura aritu gara bere argazki guztiak ikusi eta azalpe-nak entzuten; harro egoteko moduko aurrerapausuak denak ere!

“taldean erabakitzen dute nolako premiakdituzten eta non dauden lehentasunak

Page 12: KALAPUTXI 87

12 karenka

Nola hasi zen zure harremana itsasoarekin?Beste mutrikuar askorentzat bezala, hor genuen, haren aurrean jaio gineneta gure arteko zerbait izan da; falta dugunean bakarrik jabetzen gara itsa-soaren hutsuneaz. Etxean ere aita itsas gizona genuen, alturako ontzietakopatroia, beraz esnea bezala izan dugu kresala. Hala ere, gure adinekookhaustura latza izan genuen haurtzaroan itsasoarekin: gerra!

Mila bederatziehun eta hogeita zortzian jaioa naiz, eta gerra hasi baino hila-bete lehenago bete nituen zortzi urteak. Gure aita gudariekin joanda, anaia-arreba guztiok amarekin etxean gelditu ginen; baina, Mutriku hartu ondo-ren, denok bidali gintuzten herritik Bizkaia aldera, oinez. Lekeitioraino iritsiginen horrela, eta handik kamioi baten egin genuen Bilborainoko bidea.Aita Euskal Gobernuaren aginduetara zegoen arrantza ontzi baten patroilanetan, eta elkarrekin bizi izan ginen Bilbon anaia zaharrena Jose Luis, Josueta hirurok, hala beharrez beste zenbait umerekin Frantziako Capbretonerabidali gintuzten arte; ama, arrebak eta Sabin Donibane Lohitzunera bidalizituzten beranduago. Anaiok Belgikara zuzenduak izan ginen ondoren, lehe-nengo Bruselan eta handik Antwerpen-eko kolegio batera. Hilabete bateninguruan hurbil zegoen Lier-eko baserri bateko familiak eraman ninduenbere etxera, eta Jose Luis eta Josu beste bi familia artera eraman zituzten.

Ez zen egoera ederra izango! Nola konpondu zineten hizkuntzare-kin?Mutiko andana bidali gintuzten gerrari ihesi, eta gobernuak jarritako ardu-radunak ziren bitartekari lanak egiten zituztenak. Antwerpen-en ere ardura-dunak genituen, baina baserrira joan ginenean ahal genuen eran konpondubehar izan ginen, eta, jakina, nederlandera ikasi. Anaiok noizbehinka izatenginen elkarrekin, oso gutxitan, beraz, etxe hartako umea izan nintzen berenseme-alaba ezkonduak etxetik kanpo bizi baitziren.

Hamaika urte nituen ordurako Mutrikun zegoen amarengana etortzekoaukera eman zigutenean. Aita ere espetxean denbora bat igaro ondorenetxean zen, eta denok elkartu ginen berriro. Dena den, ez zitzaidan batereerraza egin Mutrikura ohitzea: nederlanderaz mintzatzen nintzen eta ingu-ruko zenbaitek, eta ikaskideak batik bat, burla egiten zidaten. Egoera hark

Kinka larrietan ohituak diren gure arrantzaleei asko kostatzen zaie grabagailu batenaurrean jartzea: "halakok nik baino hobeto kontatuko dizkik" edo "nik zer esango diat,ba" dira ohiko erantzunak; ez gara konturatzen mendeetan gure herriaren arima izanden arrantzale kultura galtzear dagoela, urte gutxiko bizitza duela, eta asko dutelaoraindik kontatzeko adinean aurrera doazen gure arrantzaleek.

Ahaleginetan ari dira gure artean testimonio bitxi horiek jasotzen; geuk ere apur baterantsi nahi izan diegu ahalegin horiei, eta, kostata izan arren, hemen dugu NarkisAndonegi gure Kalaputxin bere itsas bizitza kontatzeko asmoz, nahiz eta bere argazkiaazalean agertzeari hamasei metroko olatuak gainditzeari baino ikara handiagoa dion.

Narkis Andonegi,kresalak zaildutako bizitza

Narkis, Jose Luis eta Josu anaiekin, Belgikan

“ Gure adineko jendeariigerrak itsasoarekin haustura

latza ekarri zigun

Page 13: KALAPUTXI 87

13karenka

nederlandera gorrotatzeraino eraman ninduen. Eskolan eznintzen gai arbelean orduko irakasle maristak agindutakozifra bat idazteko ere, eta pentsa, zazpi urterekin erabilitakokoadernoak aurkitu nituen etxean “kebradoz” beteta.

Gainditu beharreko parentesi bat izan zen gure bizitzan.Ondoren, hamalau urte arte jarraitu nuen eskolan ordukoegoera normalean.

Eta hamalau urterekin, itsasora?Ez. Nire lehenengo lana loja zaharpean zegoen tailer mekani-koan izan zen, “pintxe” lanetan. Urtebete inguru egingonuen, eta gero itsasora, nire ilusioa zen itsasora, Jesus Masi-llasekin. Harekin bizi izandako gogorapen ederrak ditut, gizonona, errespetuduna eta maisu aparta; bere etxera eramatenninduen, eta arrantza-aparailuak egiten irakatsi. Pare bat kos-tera egin nituen hurbileko arrantza mota ezberdinetan.

Aita izan zen hurrena arrasterako gonbita egin zidana, beraPasaiatik zebilen patroi lanetan, eta, bi aldiz pentsatu gabe,baietz esan eta berarekin joan nintzen. Itsasontzian genbiltza-la patroitza liburuak irakurtzen genituen denbora libreakaprobetxatuz, beti ere, zerbait gehiago ikasteko; eta, hala,mariak utzi eta Ondarruko ikastetxera joanda atera nuenpatroi titulua. Hura eskuetan nuela, bakailaotarako gonbitaegin zidaten, eta nik beti aurrera! Balio handiagoko tituluakateratzeko itsas egunak komeni zitzaizkidan, eta bakailaota-rakoek, ontzi handiagoak, balio handiagoa zuten arrasterako-ek baino; horrela, urte eta erdi bat igaro nuen Ternua aldeanbost mariatan, hotza galanki pasatuz.

Behin patroi titulua eskuetan, non ibilia zara?Ondarruko portutik ontzi ezberdinetan egin izan dut lan,“kosta” lanetan gehienetan, Frantziako eta Ingalaterrako ure-

tan ia denak arrastan eta azkenak pintxoan; baina baxurakoarrantzan ere ibilia naiz Mutrikutik eta Ondarruatik AfrikakoDakar aldera joaten ginenean atuntzura. Horrela, berrogeitahemezortzi urterekin jubilatu nintzen arte.

Itsasoan olatu asko pasatuko zenituen... Ontzi barruko-ak ala kanpokoak dira zailagoak?Egia da leku txiki batean egun bat, eta gero bestea, eta bes-tea ondoren…, ez dela izaten erraza bizikidetzarako; haserre-ak ez badira ere, askotan bata besteari zer esanik ezean gel-ditzen zara: aztertzekoa litzateke maria baten lehenengo egu-netik eta azkenera nola aldatzen diren elkarrizketak. Atekobandan biziak eta alaiak izaten dira, eta moteldu etxeko ban-darako, betiko errazkerietan eroriz gehienetan. Dena den,bakoitzaren izaerak asko egiten du, eta tripulazio oso onakere izan ditut.

Kanpoko olatuek, ostera, ez dute aukerarik, pasatu eginbehar dira, eta horretarako trebatuta egon beharra dago.Gogoratzen naiz behin, lehorrean nengoela, “Hoja del Mar”aldizkaria eskuetan hartu nuela, eta bertan irakurri gu ibilita-ko leku eta egunetan hamasei metroko altuera zuten olatuakneurtu zituztela. Larritasunak ere pasa izan ditut; behin,“parejan” genbiltzala arrastan, komunikazioa eten zitzaigunlagunarekin itsaso zakarra genuela, eta galdutzat eman geni-tuen: gogorra! Ez zen ezer gertatu, ondo atera ginen. Hain-beste urte ur gainean, liburu baten ez lirateke kabituko biziizandako pasadizoak.

Eta etxea? Familia?Arrantzalea ez dut uste inoiz ohitzen denik familiatik aparteegotera. Egiten duzuna eurei begira egiten duzu, eta betidituzu presente. Tristea da haurren heziketa nahi zenukeenbezala jarraitu ezin izatea: ezin jolastu, ezin barre egin, ezinhaserretu noizbehinka. Amarena da eginkizun zail horiguztia, eta arrunta da entzutea "ikusiko dezue aita etor-tzen danian!". Eta horrek askotan kezkatzen ninduen, ezote zuten haurrek aita mamu bat bezala ikusiko? Orainnire kezka nagusia belaunak dira; nola aldatzen diren gau-zak! 88

1964an, Abdijango portuan, mutrikuarrak eta hondarrabitarrak.Narkis, tente, eskuinetik hirugarrena.

“ Ternuan bost maria egin nituen.

Hura zen hotza!

Gure San Agustin itsasontziko patroi,1972 urtean.

Ontziko egunerokoa, 1970ean Narki-sek euskara txukun eta garbian idatzia

Page 14: KALAPUTXI 87
Page 15: KALAPUTXI 87
Page 16: KALAPUTXI 87

16 kirola

Nola sortu da edo nondik dator eskalada talde bat sortze-aren ideia hau? Ideia hau pentsatzen dugu aspalditik zegoela herrian, bainaaurrera eramateko ez ginen nahikoa jende batzen eta ez genuenpentsatzen jendea proiektu honetan sartzeko prest egongo litza-tekeenik. Lanerako prest eta motibatuta aurkitu ginenean, deial-di bat egitea okurritu zitzaigun eta ikusi dugu erantzun oso onaizan dela, oso-oso ona.

Nola egin duzue jendearengana hurbiltzeko eta ideia hauzabaltzeko?Batez ere ahoz ahokoa. Eskalatzen ibili den jendeari, eskalatzeagustoko duenari edo izan dezakeenari abisatu eta bilera bat egi-tea pentsatu genuen. Bileran, gehienbat, lokala zein izango zeneta gastuak zeintzuk izango ziren aipatu genuen. Proiektua pix-kat gainetik azaldu eta bukaeran aurrera egiteko nortzuk egon-go liratekeen prest galdetu genuen. Ehuneko laurogehita hama-rrak baietz esan zuen.

Jende kopuru bat bilduz gero, zuek garbi zenuten eginbeharreko bidea...Bai. Antzeko beste egitura batetik gentozen, Debako rokodro-motik. Hau ez da sortu berez, perretxikoak udazkenean bezala.

Zer iruditzen zaizue jendearen erantzuna?Guretzat ona. Guk ezagutzen genuen jendea bagenekien proiek-tu honetan sartzeko prest egongo zela, baina ez genekien gas-tuei aurre egiteko gai izango ginatekeen. Azkenean, ondo, jen-dea apuntatu da, gogotsu hasi gara, eta hilabete baten rokodro-

moaren erdia montatu degu.

Herrian honen beharra zegoela sumatzen zenuten?Ez, beharrik ez dago. Gu azken batean honen fanatiko batzukgara. Guk bai daukagula beharra. Orduan, guk beste jende batenbeharra daukagu proiektu hau aurrera eramateko eta herrikogazteak edo beste edozein honen fanatiko bihurtzea nahi degu.

Azken batean, gustuko duenarentzat da rokodromoa, eta badi-rudi guk uste baino jende gehiagori gustatzen zaiola. Harriturikgelditu ginen hasierako batzarrean baietza eman zutenen kopu-rua ikustean. Pentsatzen genuen jendeak baietza emango zuela,baina han zegoen ia jende guztiak di-da baietza emateak harritugintuen.

Hasierako bileran bildu zinetenetatik zenbat zaudeteorain? Egun hartan 20 edo 22 lagun bildu ginen, eta 18k baietza emanzuten momentuan. Bertan gaztetxo batzuk ere bazeuden, etaagian aukera ekonomikoa zela eta atzera egitea normala irudituzitzaigun. Orain, 27 lagun gara eta oraindik gaztetxo batzuk eregaldezka eta lokala ikusteko irrikitan daude.

Batzuk gazteei sarrera erreztearen aldekoa dira, baina taldeanerabaki behar den gauza bat da, behintzat hitz egitekoa. Pent-satzekoa da denoi komeni zaigula proiektu honek bizitza izateaeta gauzak mugitzea.

Ideia hau aurrera eramateko hitz egin duzue elkarte, uda-

SORGIN ERREKAMENDI KIROL ELKARTEA

Sortu berri den elkartea, ilusioz eta gogoz betea. Maite duten eta zainetan daramatenkirolaren aldeko apustua egin dute mutrikuar hauek, hain zuzen ere eskaladaren alde-koa. Erdi txantxetan edo agian bene-benetan fanatiko hutsak direla diote, eta fanatismohau gazteei eta ez hain gazteei erakutsi nahi diete. Elkartearen hasierako asmoa biltzekoeta entrenatzeko txoko bat lortzea izan da. Bertan, beraien esperientziak trukatu, irtee-rak antolatu eta, batek daki, etorkizunean agian ekintza bereziak edo txapelketak ereantolatuko litezke. Proiektu honetan sinesmena dute eta benetako apustua egin dute.Aurrerantzean, nahi duten herritar guztiei zabaldu nahiko liekete gune hau. Gehiagojakitearren, Igor Mendizabalekin eta Xabin Ulaziarekin izan gara.

Page 17: KALAPUTXI 87

17kirola

letxe edo norbaitekin?Ez. Gure ustez, zerbait eskatzen hasi aurretik elkartea osatutaegon behar da. Elkartea osatu ondoren ateak jotzen hasiko gara,edozein ekintza, txapelketak edo edozer gauza egiteko.

Txapelketak diozue; herritarrei begirako zerbait egitekoasmorik bai, ala? Agian ez da ezer egiten, jendearen borondatea eta parte hartzeaere behar-beharrezkoak baitira honelako gauzak aurrera erama-teko. Denok gaude lanean, denok daukagu geure bizitza priba-tua, aste bukaeretan kanpora irtetzen gara eskalatzera... eta,noski, herri mailan honelako ekintzaren bat prestatzeak dedika-zioa eta denbora eskatzen du. Ikusiko dugu denbora pasatuahala zer gertatzen den. Azkenean, hasiera baten behintzat,montatu dugun lokal hau entrenatzeko egin dugu.

Lokala montatzen amaitzen denean, taldean erabaki beharko dazer egin nahi den, zenbat jende egongo litzatekeen lanerakoprest... Batzuentzat nahikoa da hileko kuota ordaindu eta entre-natzeko lokal bat izatea, berez horretarako egin dugu eta. Hortikaurrerakoetarako hitz egin beharko da. Zerbait egiten bada edozerbait egitea pentsatzen bada, taldeari begira egin beharkogenuke lan, hau da, guretzat, barne dinamizazio bat egon behar-ko da hau beheruntz joan ez dadin, adibidez, gure artean irtee-ratxoak antolatuta...

Elkartea aipatu duzue... Bai, Mutrikuko Sorgin Erreka Mendi Kirol Elkartea. Bai izen rim-bombantia! Identifikazio fiskalerako kodea ere atera dugu.

Eta zer eskeintzen digu txoko edo elkarte honek?Eskalatu eta entrenatu nahi duenarentzat topagune bat. EtaEskalada eta mendira irteerak egiteko abiapuntua, batez ere baz-kideen artean. Irteera hauetan gehiago dakitenek besteei tekni-ka ezberdinak erakutziz. Printzipioz entrenatzeko areto bat dahau, sozializatzeko gune bat, baita penak kontatzeko txokoa ere,makina bat aldiz egin duguna. Benetan merezi duen proiektuadela pentsatzen dugu, makina bat ordu kendu diegu beste gau-zei hau aurrera ateratzeko.

Talde honetako partaide izan nahi izanez gero, zer eginbeharko genuke?Bada, etorri eta apuntatu, besterik ez. Taldea irekia da, bazkideegitea posible da. Kirola atsegin izanez gero, oso kirol polita daeta jendea hau ezagutzera animatuko genuke. Berez, ez da kirolarriskutsua, beste edozein kirol bezalakoa baizik. Aukera batgehiago. 88

Entrenatzeko areto batantolatu dugu, eskalada zaleta-

sun dutenentzako bilgunea“

Page 18: KALAPUTXI 87

Mutriku, soziologiaazterlanerako eredu

18 gizartia

MUTRIKU DESKUBRITUDuela hogeita bost urte Galdonako kanpinera heldu, herrirajaitsi eta herria deskubritu zuenean, Andreas Hess azkar kon-turatu zen herri bitxi batera heldua zela. Munduan zehar ibi-litakoa zen bera, baina Mutrikuk beste inon aurkitu ez duenxarma bat eskaini zion, eta gaur arte gorde duela adierazidigu. Ametsa zuen Mutrikun egoitza izatea, berea, eta, azke-nean, etxebizitza bat erosia du gure herrigunean. "ArantzaBasterretxeak bere etxean hartu gintuen uholdeak kanpineanharrapatu gintuenean, eta garai hartan ikusi nuen gerora nirelanetan aztergai hartu izan dudan printzipio bat: Jendeak ezditu beti gauzak egiten trukean zerbait espero duelako".Harrez gero, herri honekin kateatu, eta gaur arte iraun diomaitemintze horrek.

Aurten kaleratu duen liburuan (Reluctant Modernization),Mutriku hartu du, beste batzuekin batera, euskal gizartearenparadigmatzat, hasi ere, gure herrian bertan hasi zitzaiolakoideia sortzen: Liburua idazteko lehenengo ideia duela hamarurte piztu zen. Portuan subasta baten egon ginen, eta neska-lagun ohiari prozesuaren azalpena ematen ari nintzaiolaberak esan zidan "Hirschmanek bigarren puntuan adieraztenduen moduan dabiltza egiten!".

Komentario hartatik hasi zen Andreas bere tesia eraikitzen.Izan ere, Andreasek bat egiten ez zuen tesi bat eraiki zuenOtazu soziologoak, esanaz euskal berdinzaletasuna edo igua-litarismoa jauntxoek sortutakoa zela, jauntxoek erabakitakoa-ri men egiten diotela menpekoek, herritar soilek. Maila sozia-lak gaindituta gizabanakoen arteko berdintasun hori moduherrikoian eraikia dela. frogatu nahi izan du Andreasek azter-lan honen bitartez. "Herrikoiak dira hemen erabakiak. Jaun-txoek aginduko dute, baina erabaki asko eta asko modu man-komunatuan, guztien arteko adostasunean oinarrituta hartu-ko dira. Itsasoan, baserrian zein kalean, berdintasun printzipio

nagusi batekin jokatu izan da herri honetan, eta oraindik erejokatzen duzue. Jauntxoek esango zuten modernizatzeko,baina euskal gizarteak esango zuen: Bai, modernizatu bai,baina kontuz, gure izatea ahaztu gabe...".

TEORIA ETA ERREALITATEAEdozein tesi aurrera eramateko komenigarria denez, teoriaeta praktikaren arteko lotura bilatu du Andreasek. Horretara-ko, Albert O. Hirschman-en teoriaren ardatz nagusiak hartuditu eta euskal gizartearen eredu izan daitezkeen jardunekinparekatu, modu enpirikoan. Hala, Hirschmanek planteatutakoirteera, ahotsa, eta leialtasuna kontzeptuak erabili ditu.

Euskal gizarteko hiru entitate hartu ditu Andreasek bereazterlanerako: Arrantzaleen kofradia, baserritarren kofradia(gurean, barrantzaleak ere badira), eta soziedadea. Hiru enti-tate horiek gizarteak antolatzeko erabili dituen hiru moduerakusten dute. "Beste erakunde batzuk ere aztertu zitezke-en, adibidez eleiza, ikastolak... baina nik hiru horiek ikusinituen egoki nire tesia defendatzeko. Hiru leiho gisa hartuditut kultura herrikoia eta ekonomia morala nola gauzatzendiren ikusteko: elkarren artean lan egin eta bizitzea, solidari-tatea, elkartrukea,... Modernizazioak ekarri zuen bitartekoaketa helburuak harremanetan jartzea, ekonomia moralean horiez da horrela gertatzen, eta euskal gizartean ere hori ez zenhorrela, oraindik ikus daitekeenez".

Hirschman-ek izateko, bizitzeko definitu zituen hiru moduakhonela interpretatu ditu AndreasHess-ek bere azterlanean:Baserrian, ahotsa izanda eta leialtasuna izanda, irteera dahartu behar den bidea. Eta irteera hori asumitu egiten da.Irteera harreman-modu hori izan ez baliz, baserria...

Itsas-kofradian merkatu iraunkor bat bermatu zuen ahotsak,ahotsa ardatz hartutako lan egiteko moduak. Modernizazio-

Andreas Hess (Alemania, 1959) aski ezaguna dugu herrian, bistaz behintzat, izan ere,azken 25 urteetan, hutsik egin gabe dator uda aldean Mutrikura. Unibertsitateko ikaske-tak Alemanian bertan eta Canadan burutu ondoren, graduondoko ikasketak Berlinenburutu zituen. Ingalaterran eta Irlandan jardun du lanean, unibertsitatean soziologiaikasgaia irakasten, horixe baita bere jakintza arloa. Aurten argitaratu du ReluctantModernization liburua, Euskal Herriko gizarteari buruzko azterlana. Estatu BatuetakoYale unibertsitatera inbestigazio-beka batekin joan aurretik hartu gaitu, batez ere Mutri-kun oinarritutako liburuaz hitz egitearren.

Page 19: KALAPUTXI 87

19gizartia

ak merkatu lege berriak ekarri zituen, Europako araudiberriak...

Leialtasunaren kontzeptua soziedadean ikusten da. 150 urteinguru du erakunde honek, eta bizimodu urbanoaren ereduada. Bertan, giza-harremanen nolakoa ikus daiteke, erabakiakadostasunean hartu beharra, espazioa, jatekoa, denbora...partekatzea...

Formula majikoa, ahotsa dakarren eta irteera sahiesten duenleialtasuna.

Andreasen tesiaren ondorioa, horrenbestez, da igualitarismoaedo berdinzaletasuna ez dela jauntxoek, gobernatzaileakasmatutako kontzeptu bat, herriak bere antolamendurakoegindako hautua baizik.

Zazpi bat urtetan jardun du liburua eraikitzen. Ingelesez ida-tzi du Suizako argitaletxe batean (800 aleko tirada), eta zen-bait argitaletxerekin harremanetan dabil liburua euskarazargitaratzeko aukerak aztertzen. Benetan gustatuko litzaiokeAndreasi bere lana euskaraz argitaratzea, edo gazteleraz,kontua hemengo jendearengana heltzea ere bada eta. 88

Mutrikun aurkitu dut guztiokbilatzen dugun beste txoko hori,

unibertso txiki bat“Duela 25 urte etorri zinen Mutrikura. Nola ikusten duzugure herria 25 urte barru?Urbanizazio itzela izan da azken urteetan, eta eredu hori ez dairaunkorra. Urtetan eta urtean, betidanik ezugarri demografikoeta soziologiko batzuk izan dituen herria ezin da urte gutxirenburuan horrela aldatu. Zenbat eta etxe gehiago, orduan eta jendegehiago, herriaren izaera aldatuko lukeen jende andana ekartze-ko modua.

Beste alde batetik, espazio publikoa gehiago zaindubehar delakoan nago bizitza publikoa suspertzeko. Azken urte-etako obra ederrenetakoa Atxukaleko parkea izan da, jendeariespazio publikoaz gozatzeko gonbitea. Herri batean, herritarrakgogoan hartuta, espazio publikoa izan behar da garrantzitsuena.

Amaitzeko, arrantzaren gainbehera bizi izan duguMutrikun azken hamarkadetan. Arrantzaren etorkizunaz ezkorranaiz. Modu ekologikoena zen hemengo arrantzaleena, iraunko-rrena, baina horrek ere kale egin du mundu modernizatu hoen-tan...Nola ikusten gaituzu Munduan?Shakespearek esaten zuen moduan, zainak moztu eta geuk ereodolazainetan. Esan nahi dut gauza komun asko dugula, uniber-tsalak, munduko biztanle guztiok, kultura guztiok. Horiekin bate-ra, beste gauza asko partikularrak. baina Mutrikun unibertso txikibat aurkitu dut, eta gustura nago horko kide izaten urtean egunbatzuetan bederen.25 urte eta gero, etxea Mutrikun...Erdikokalen, eta oso pozik nago. Dublin-Bilbao bidaia ere osoerraza da gaur egun.... Komunean gauza asko dago bi herrienartean: herri txikiak, atlantiarrak, nazionalistak, katolikoak, kulturapropioa, jan eta edana...Epe motzean, ze asmo duzu?Aurten urte sabatikoa hartu dut, eta New Yorketik ordu eta erdiiparraldera dagoen Yale unibertsitatera noa, Dublingo unibertsita-teko beka baten bitartez inbestigazio lanak egitera. Urte erdizAmeriketako unibertsitatean izango naiz, inbestigatzen, eta besteerdiz beste unibertsitatean izango naiz, Mutriku izenekoan.Hori esanda, gogoratu digu Mutrikuk 800 urteko ospakizu-netan ibili den urte honetan bete duela beste horrenbesteurte, 800, Cambridge-eko unibertsitateak, eta bata bezainunibertsitate iruditzen zaiola bestea. 88

“YALE unibertsitatera noa sei hilerako; gero, besteunibertsitatera nator, Mutrikura”

Page 20: KALAPUTXI 87

Iñigo Andonegi Egurbide, 1994 urtea

X. edizioko 1. saria

Neurria: Berezia

BERTSO PAPER SARIKETAKBERTSO PAPER SARIKETAK20 bertsuak

Laztan bat edo bi

1Ene ilargi, zu zaitut nireAmets beroen giltzarriSentimendurik biluzienakAzaldu dizkizut sarri,Hamaika kontu pottolo ereEsan diogu elkarri,Beraz ez zaitzake harri,Zu oro begi-belarri,Daukadanak esangarri:Zoaz eta lo den maiteari,Kontuz ez dadin itzarri.Ostu laztan bat eta mesedezTolestu gabe ekarri. (bis)

2Goiz batez “zakur” odolgaiztoek,Harro dantzatuz polboraEzti zegien ametsa hautsizBota etsipen zuloraEta presoen jaki mingotsaEman zioten ahora,Geroz irritik malkora,Bakartasunean gora,Dema maiteak denbora,Urteterdi bat jada kartzelanEuskal Herritik kanpora,Nire ezpainek ez dezaketeHaen laztanik gogora. (bis)

3Gure herriaren askatasunaberreskuratzeko asmozBulartsu ekin zion lanariZapaltzaileen aurka joz,Botoz ez ezik, baliabideEraginkorrez apropos,Orain mendekuak datozTratu zeken eta gaiztozPozak bustitzera malkoz,Ez du dena den, ezerk ematenOn eginak bezain poz,Eta ez dute irria zimelDakion lortu oraingoz. (bis)

4Nabari zaio emakumezkoGorputz etzanean barnaFuntzionari mairuen azkenAraketaren aztarna,Ikaraz ditu bular zuriak,Dardar sabelpe otxanaOi, gorrotoaren lanaZergatik hola profana?Tentuz gordean zuana?Hona, ilargi, haren ziegaraZoazenerako plana,Zeure zilarrez estal ezazuBetikoz nire laztana. (bis)

5Bihotzarekin bat egin arteItzalen eskutik segi,Sakonenean itxaropen printzEztigarri bat eskegi,Mila borroka ezinezkotanBeti lantsu, beti eriGauez behintzat lasai bedi,Ez bada eske gehiegi,Ametsen sehaskan geldi,Ikuturikan ez egin arrenHainbat amets on gazteri,Egun berria lehertu baino lehenBihur bailitezke egi. (bis)

6Oraindik ere malkoren bat loIzan lezake begian,Gure herriko trantze odoltsuJazo berrien harian,Burkideen min guztiak biziDitu bere haragian,Horregatik aspaldian,Malkoak ditu abianBi ninien atarian,Baina zuretzat, ene ilargi,Xukaezinak agian,Ihintz esnatuko dira guztiakAskatasun loraldian. (bis)

7Badator goiza, aurki hartukoGaitu denok bere baitan,Zoaz zu eta askatasunaGeratuko da zelatan,Berandu gabe begiratu zerDarabilen maiteak han,Negarraren erresakan,Ea jotzen nauen faltanInfernu español hartan,Miserableki gauzkaten arrenHesiaz alde banatan,Zuri eskerrak ibil gintezkeAraindik laztanik lantan. (bis)

8Oilartu behar zaizu ekia,Bihar arte ba, ilargi,Berriz maiteaz mintzatzekotanEz nauzu izango nagi,Bere begiez dakust munduaUrdin, dotore, oskarbi...Bera dut nire pozkari,Baina esateko argi,

Oroz gain dugu gudari,

Nire zerua da bere lurra,

Bion zerua Euskadi,

Beraz batekin ez dugu ezer

Eta ekarri laztan bi. (bis)

Page 21: KALAPUTXI 87

BERTSO PAPER SARIKETAKBERTSO PAPER SARIKETAK21bertsuak

2525URTEURTE

Iñigo Andonegi Egurbide, 1995 urtea

X. edizioko 1. saria

Neurria: Berezia. Bederatzi puntukoa.

Kukuak noiz zuzen joko

1Dozenerdi bat bertsotan zeharausardia gorriz txor-txor,sentimenduen korapiladeslotuz baldi banator,oi gure haurtxo jaio gabeazeuri bakarrik zaizu zor,gure irrika basati eta ahalmenik ezaren alor, zure aitamak izan gintezkeenaldiz ez gaituzu inor, luzaz gauzkazu sor-ta-lor zure etorreraz mozkor, baina maitasun honi zuk nonbaiterizten diozu koxkor, eta darraizu gure ametsei ateak itxiz entzungor.

2Udaberriak dira hautatugenuela ezkontzea eta urratu zure pozeanerromeria luzea, probatu dugu izarazpiko jolas ezti ta hezea, garo arteko maitaldi etahondartzako ohantzea,ezinezkoa bihurtu zaigu zuri arnasik sortzea, errazago da haizea sarean harrapatzea, dena den, gure bihotzean zutdaukazu zeure etxea, baldin bazatoz zabal-zabalikizango duzu atea.

3Jainkoa lagun, kukuak ez dubetiere oker joko, hona ba zenbait hitz lagungarri jaio zaitezenerako:“Lur” izeneko planetan aurkizenitzake herri franko, tartean gure Euskal Herria ez dena, ez, ezer asko, non txoko txiki txukun bat dugunzure sehaskarentzako, ustez gutxiko delako ez ibili malkoz malko, lurrean ez da geure neurriko zerurik inorentzako, zorionez zuk izango duzu kulunka goxorik nahiko.

4Ez badiozu malko atzetikbegiratzeari uzten, zail samarra da herri txiki hau zein handia den ikusten, zure asabak kea denetik bizi izan dira hemen, golde ta arraun, eguneroko ogi-puxka irabazten, auzoko herri gandorzaleenbanderei aurre ematen, neketan baina pozarren etxejaun izatearren, askatasuna da izan ere ondasun denetan lehenen, ez zaitez zeure, nahiz eta xume,sehaskaz lotsatu, arren!

5Bide bidean sehaskatikanhaurtzaro plazetara, ahoan gozo lehertuko zaizulehenengo aldiz euskara, hura ostuta erdaldun eginzaitzaten, haurtxo, ez laga, onez onean edo indarrezerrespetarazi, bada, zeren izena eta izanadamaizkizuna bera da, herria gorputza da ba, hizkuntza honen taupada,euskaldun eta libre ez ezik zu zeu izango bazara, hizkuntza eta herria, biak,biltzazu zeure baitara.

6Aurrekoez gain badira bestegalderabide estuak, ibili ahala zeuk emateko zeure erantzun mutuak, zer dira zakil harroak eta zer, alu profanatuak, ta zeintzuk gari meta gaineko txorien kantu santuak, edota hainbat haur gosekilen erru madarikatuak... bakarrik zure patuak argi litzake aipuak, besterik gabe, jaso itzazu nahi zaitugunon muxuak, bihotz-zabalik geratzen gara noiz zuzen joko kukuak.

Page 22: KALAPUTXI 87

Dagoeneko urtebete pasatu da proiektu hau gauzatzenhasi zinetenetik. Nola izan da edo zein pausu emandituzue hasiera hartatik gaur arte?Bueno, hasieran pixkat kokatu beharra izan genuen: taldeaosatu, gauza hauek nola egin behar diren ikasi, eta gutxika--gutxika pausoak ematen hasi ginen kantu hauek ezagutuahal zituen jendearengan joaz. Bidean elkarrizketak egin ditu-gu, soziedade giroan jendea bildu, kamera eta mikrofonoakbiztu, eta grabatzen hasi ginen. Gero material guztia lantzenAndoni Basterretxea izan dugu, teknikari bikaina.

Nola sortu zen proiektu hau, zein izan zen abiapuntua?Abiapuntua sarea izan zen: Atxukale.com-etik jasotako eska-era izan zen. Lierni Otamendi Arrieta gurekin harremanetanjarri zen. Amaren familia mutrikuarra zuen: Amona Mutxurre-nekua (Lekube), eta hau esaten zigun: “Gabonetan kantatze-ko ohitura dugu, eta, aurten ere horretarako asmoa dugunez,kantu-sorta bat biltzen ari naiz, etxean gehien gustatzen zaiz-kigun abestiekin. Baduzue Mutrikuko kanten bildumarik?Besterik ez bada ere, Hiru aeroplanoren sorta bidal diezada-kezue?”.

Ideia hau buruan izan genuen, eta Gipuzkoako Foru Aldun-diak Gipuzkoa 2.0 deialdia atera zuenean, pentsatu genuenune egokia zela proiektua aurrera eramateko. Beraz, SaturranGuraso Elkartearen izenean eskaera aurkeztu genuen, etaonartua izan zen. Gero proiektua gauzatzeko herri mailantalde zabal bat sortu genuen.

Kantuez gain, izan al dezue beste zerbait jasotzekoasmorik?Hasiera baten ez, egia esan gure helburua kantuak ziren,baina bidean bai aurkitu ditugula beste altxor batzuk. Kantuzaharrak lortzeko, hasiera baten ez genekien nora jo, eta adi-neko jendea elkarrizketatzea erabaki genuen. Aukera apro-betxatuz, kantuez gain beraien gazte denborako gauzeiburuz ere galdetu genien, eta pasadizo eta gertaera oso poli-tak kontatu zizkiguten. Kuriosoa, gu kantu bila joan, eta pol-tsan bueltan beste altxor batzuk jaso. Jaso genituen pasarte-ak publikatu egin behar zirela argi genuen, gure herriko kul-turaren ezaugarriak dira eta ezin dira kajoi baten izkutuan

egon. Horregatik, Udalak Eibarko Badihardugu Euskera Elkar-tearekin duen hitzarmena aprobetxatuz, eduki hauekhttp://www.ahotsak.com/mutriku/ web gunean publikatzenari dira. Oraindik denak ez daude, baina pixkanaka hor ager-tzen joango dira. Bete al dira hasieran zenituzten asmoak, ala denborare-kin gauzak aldatzen joan dira?Asmoak bete dira bai, eta oso gustura gaude egindako lana-rekin. Lana guk uste baino handiagoa izan da, ordu dexentebehar izan ditugu, eta eskerrak eman behar dizkiegu gurefamiliakoei gurekin izan duten pazientziagatik.

Aldatu ere aldatu dira. Gure proiektuak “Mutrikuko kantuzaharrak” izena dauka, baina aterako dugun emaitzak“Kantu zaharrak Mutrikun” izenburua eramango du. Izanere, aurkitu dugun kantu askok Mutrikun dute jatorria, bainabeste kasu batzuetan ezin esan, bada, Mutrikun sortuak dire-nik. Bigarren kasu honetan, bere jatorria mutrikuarra ez izanarren, badakigu kanta horiek orain dela 50 urte Mutrikunkantatzen zirela, beraz, diskan sartzea erabaki dugu. Hau delaeta, izenburua aldatu egin diogu.

Herritarren aldetik zer nolako erantzuna jaso duzue? Primerakoa, ezin da besterik esan. Elkarrizketak egiten hasiginenean jendeak etxeko ateak zabaldu eta beraiengazte/ume denborako bizipenak kontatu zizkigun. Gero, kan-tuak grabatzeko jendea prest agertu zen: Mañelak, eskabe-txan aritutako andrak, musika eskolako umeak, Anaiarte Bil-tokiko abesbatza, Mutxurtarrak, herriko kuadrilak, Txairobikotea..., denak prest eta gogoz aritu dira, eta hau azpima-rratzekoa da. Kontuan izan behar da proiektu honetan 100bat lagunek hartu dutela parte, eta bakoitzaren aportazioaklagundu egin dio proiektuari.

Kontaguzu herriko zein taldek edo zeintzuek hartuduten parte proiektuaren gauzatzean.Kantatzen aritu direnak lehen aipatu ditut, baina horiez apar-te, proiektuaren taldean jende gehiago aritu da, seguru nor-bait ahaztu zaidala, baina hemen zerrenda bat; Pertsonak:Andoni Basterretxea, Garbiñe Garagarza, Nerea Arrizabalaga,Aintzane Basterretxea, Aitzol Naberan, Mari Jose Orbegozo,

Josefina Lekube, eta ni neu. Ondokoek erelaguntza eskaini digute: Joseba Palenzuela,Iñigo Andonegi, Asier Sarasua, Arku-GainElkartea, Kai-Gain Elkartea, Txoko-EderElkartea. Iñigo Andonegik egin digu proiek-tuaren lan grafikoa.

22 kulturia

KANTU ZAHARRAK MUTRIKUN

“Geroztik ari nauzu auts zaharrak

astintzen gure aiton amonen ipuiak jasotzen”“

Azken ikutuak ematen ari dira Mutrikuko Kanta Zaharren Proiektuko kideak lais-ter kalean izango den KD bikoitzari eta Kantuen liburuxkari. Lanean hasi zirene-tik ibilbide luzea egin dute: kantuak jaso, aukeratu, grabatu, dotoretu eta bukae-rako ikutuak zaindu. Hau guztia Pedro Arreitunandiak, proiektu hontako kideakkontatu digu.

Page 23: KALAPUTXI 87

Esan beharra dago herriko jendeari esker aurrera era-man duzuela proiektu hau; beraz, esan al genezakemutrikuarren nahia eta ilusioa izan dela?Izugarria izan da jendeak grabazioetan erakutsi duen gogoaeta ilusioa. Bat aipatzeko, ikustekoa zen adibidez eskabetxekokantak grabatzen ari ginala Lore “Paletas”ek nolako ilusioazuen. Beste bat, Mutxurtarren familiak (ama buru zutela) nola-ko kantu politak eskaini zizkiguten.

Gure arbasoen hauts zarrak astintzeak, zer suposatu duzuentzat edo, kasu honetan, zuretzat?Egin beharreko zeozer zen. Gaur egun eskolan umeak EuskalHerriko historia ikasten dute, eta hori ondo dago, baina“tokian tokikoa”, hau da, gure herriaren historiaren zatitxobat berreskuratzeko aukera izan dugu. Adibidez, jende gutxikjakingo du baporak nola joaten ziren itxasora gure gurasoengaraian. Patroiak pitxa batekin erlojua paparrean kateatu,izarrei begiratu, eta itxasora. Ez GPS, ez radarrik, ez ezer.Horrelako historioak grabatzeko aukera izan dugu proiektuhonen baitan.

Orain momentuan nola aurkitzen zarete?Ba, epez kanpo. Gure asmoa hau guztia Malenetarako buka-tuta izatea zen, baina guk uste baino lan gehiago izan da etaoraindik bukatzeko dugu. Hori bai, Santo Tomasetan segurukalean egongo dala.

Azken ikutu hauek, ustez baino nekezago?Bai, kalitatezko produktua atera nahi dugu, eta horrek lanaeskatzen du. Posible zen lehenago ateratzea, baina kalitateaez zen berdina izango, eta pentsatzen dugu jendeak eginduen ahalegina egin eta gero, merezi duela, pixkat atzeratuarren, produktua ahalik eta hoberen ateratzea.

Zuen asmoa proiektuaren aurkezpena egitea da, ezta?Zer dakar proiektu honek eta zein da zuen helburuaproiektu hau aurkeztu eta zabaltzean?Aurrez esan dugun bezela, argi dugu herriko altxorrak berres-kuratzen ari garela, eta herrikoak direnez, herriarenak izanbehar dira. Proiektuaren emaitza nagusia KD bikoitza izangoda, gutxi gora behera 42 kanturekin.

Denok dakigu musika diskak kopiatzea ez dela “legala”, hauda, Copyright delakoa dela eta ezin ditugula kopiak egin. Gukkasu honetan lizentzia desberdin bat aukeratu dugu gure lana-rentzat: “Creative Commons BY-SA” delakoa(http://tinyurl.com/creativecommons). Laburbilduz, “CreativeCommos BY-SA” jartzeak esan nahi du edozeinek baimenguztiak dituela guk sortutako materiala kopiatzeko eta bestelan batzuetan erabiltzeko. Hau da, KDaren kopiak lasai eginditzakezu, eta bertan dagoen musika lasai erabili dezakezunahi dezun moduan. Jartzen den baldintza bakarra, hauxe: lanhau beste lan bat egiteko erabiltzen baduzu, bigarren lanhorrek ere lizentzia berdina izan behar du, eta jatorrizkoa non-dik datorren aipatu behar duzu.

Beraz, laister kantu hauetaz gozatzeko aukera izangodugu, ezta?Bai, ea lanak behingoz bukatzen ditugun eta herriak gozatze-ko aukera duen! 88

23kulturia

Page 24: KALAPUTXI 87

IAREIrailaren 29an gureetxeko txipristiñekurte berria beteko du.Zorionak berari!Zorionak Iare etxekodanon partez!

JOSUHilaren 5ean 5 urtebete duzulako, Zorio-nak eta muxu handibat gure mutil haun-diari! Etxeko guztionpartez, Zorionak!

ERREALA100 urte badira zerbait etaZORIONAK mutrikuar errealzaleguztioi!

zer d

a? n

on d

ago?

NIKANORZorionak, Ondarrukoeta Mutrikuko famili-ko guztion partez,batez ere Maddi ala-baren partez!

OXELOngi etorri gureartera! Gurasueiere, Zorionak!T.I.N.A.

MERTXEUrte berri bat eta gaz-teago! Hori txoillua!Zorionak Bebe! Leireeta Eneko.

....

..Z

OR

ION

AG

UR

RA

K..

....

MARKEL eta AITORIrailaren 10ean Aitorrek 2 urte, iraila-ren 28ean berriz Markelek 5, ZORIO-NAK! Ondo-ondo pasau zuen urte-betetze eguna! Muxu haundi bana

Santa Elenako familixian partez.

MADDI eta JOKINMaddik abuztuaren 6an 3 urte etaJokinek irailaren 13an urtebete betedituztenez, zorionak eta muxu handibat etxeko danon partez.

AITZOLZorionak gure etxe-ko futbolistari,abuztuaren 24an 4urte bete duzulako.Ama, aita eta Kol-doren partez.

LIHERZorionak amatxo etabihotz-bihotzez eskerrikasko Lihertxo txikia eza-gutzeko aukera emote-arren. Muxu potolo batnire bi izartxoendako.Mila esker!!

OIHANAZorionak gure etxekoneska politari. Abuztua-ren 27an 8 urte beteduzulako. Luz, Loren,Koldo, Aitzol eta etxe-koen partez.

MARAZorionak etxeko printze-sari irailaren 12an 3 urtehandi bete dituelako.Muxu asko familia osoa-ren partez. Aitatxo,Amatxo eta Yuma.

YANIGure alabak zortziurte bete duenez,Ama eta aitaren par-tez, Zorionak!

GAROAZorionak Garoa,zeure urtebetetziaden urriaren lauan.Amonak

AINARAZorionak gure etxekoartistari, irailaren 17an8 urte bete zenituela-ko. Noizko kuadroberria? Matxo haundibat etxeko danon par-tez, batez ere Lur, Xuaeta Iñaki.

baten bat zoriondu nahi?orri honetan duzu aukerabidali argazki bat eta [email protected] Luardoko sotoko buzoian

ITZIARZorionak Itzi! Aspal-ditxo izan zen zureeguna, baina zuri erezorionak, akordatzengarela ikusteko!Patons!

ROSARIOEz gaitxun ahaztu!Zorionak beste urtepilo baterako hirejaiotza eguna denurriaren 4an. Ahizpak.

NEREAHauxe da gure nes-kia! Dauanekohemeretzi urte!Baiña zelakoparranderia ertendezun...! Zorionakdanon partez!

Page 25: KALAPUTXI 87

Kalbaixo egunian, 1940 urte alderaJesusa Ibarzabal "Ametza", Adela Sustaeta, Maritxu Liona, ManuelaIllarramendi eta beste lagun bat Kalbaixon, dantza sueltuan.Txistularixak, Joakin Txiki eta Elordi, atzean, bistan hankak bakarrik.

Jesusa Ibarzabal “Ametza”k lagatako argazkixa.

Argaz

kiAr

gazki

Zahar

rakZa

harrak

Maistrianeko eskolakuak, 1964 urtian, Beheko plazako kioskuan Maria Isabel Uranga, Mari Karmen Flores, Maite Illarramendi, Nerea Beitia, Lurdes Lezertua,

Rosarito Egaña, Mari Mar Eizagirre, Lurdes Flores, Andone Ojanguren, Rosa Mari Larrea,Rosita Arostegi, eta Nerea Illarramendi.

Page 26: KALAPUTXI 87

I R A I L AI R A I L Airailaren 30era arteERAKUSKETA:Mutrikuren jatorria, itsasoaardatz duen historia batZabiel kultur etxean

irailak 27, domekaXII. HERRI KROSAGoiko plazan hasita,10,30etatik aurrera.

SAN JERONIMUAKirailak 30, eguaztena

11:00etan Meza17:00etan umeentzako jolasak,pottokak, zezenak...20:30 Erromeria Laihotzekin

urriak 2, barixakuaGabaz, kontzertuaLain, Nahixan, eta Giza Proiek-tuak

urriak 3, zapatuaBaserritarren egunaTxotx afariaImuntzo eta Belokirekin erromeriaGoizaldean, txokolatea etaberakatz zopa

urriak 4, domeka11:00etan MezaEguerdian, Auzo bazkaria

U R R I AU R R I AMENDI ZIKLOAZabielen, 19:30etanurriak 1, eguenaHimalaiara familiarekinJosu Bereziarturen eskutik

urriak 8, eguenaGu, Pirinioetatik DenaliraPatricia Viscarreten eskutik

urriak 15, eguenaTrekina IndonesianMila Gallastegi etaAsier Aranzabalen eskutik

JAZZ ASTEBURUAurriak 24, zapatuaKARMA KINTET19:00etan Zabielenurriak 25, domekaORGANIKS19:00etan Zabielen

urriak 28, eguaztenaDokumentala:Cubako zine pobrea19:00etan Zabielen

udazkenekoudazkenekoEKITALDIAKEKITALDIAK

26 agendia

urriak 10 eta abenduak 19egun guztiak barixaku, arratsaldeko

18.00etatik aurrera

ODOLA EMATEKOODOLA EMATEKOEGUNAK’2009EGUNAK’2009

mutrikuko odol emaleen elkarteak antolatuta

• Urriak 25toloño mendilerroa (1271 m., Araba)

(Bazkaria Labastidako bodega baten)

• Azaroak 15Kortakogain – Aumategi (1191 m., elgeako mendi-

lerroa) – ozaeta

• Abenduak 13deba inguruak.

MENDI IRTEERAK’2009MENDI IRTEERAK’2009Burumendi, ArtiBAi, AurrerA, LumentzA,

etA Burdin Kurutz mendi eLKArteeKAntoLAtutA

zuen elkarteak antolatutakoekintzen berri herri osoari

eman nahi badiozue,zuen esku duzue

KALAPUTXIKALAPUTXIjarri gurekin harremanetan!

635748393 [email protected]

GAZTEAK

...16 urte arte

...Gutxienez 3 bertso edo 6 kopla

...Lehenengo saria: Txapela, 90 € eta oparia

...Bigarren saria: 50 € eta oparia

...Saritu gabeko lehenengo mutrikuarra: 30 € eta oparia.

HELDUAK

...17 urtetik aurrera

...Gutxienez 6 bertso

...Lehenengo saria: Txapela + 450 €

...Bigarren saria: 250 €

...Saritu gabeko lehenengo mutrikuarra: 100 €

BALDINTZAK

...Bertsoak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta inon saritu gabeak izango dira....Bertsoen neurria, doinua eta gaia librea izango da...

...Lanak izenordez sinatuko dira...Bertsoekin batera izenordea agerian duen gutunazal baten barruan egilearen izenorde, izen, hel-

bide, adina eta telefonoa bidaliko dira. Bertso bakoitzari bere ordena zenbakia jarriko zaio...Bertso sorta bakoitzaren doinua jartzea

komeni da...Posta elektronikoz bidali nahi duenak bi artxibo bidaliko ditu doc (WORD) edo odt (WRITER) formatuan. Artxibo batean

bertso sorta bera eta ezizena idatziko ditu eta bestean bere datu pertsonalak: izenorde, izen, helbide, adina eta telefonoa...Bertso

sorta batek ez du sari bat baino gehiago jasoko...Epaimahaiak hala iritziz gero sariren bat eman gabe utzi daiteke.

LANAK BIDALTZEKO HELBIDEAK

Posta elektronikoz: [email protected] Posta arruntez:

OKELAR bertso paper sariketa- Mutrikuko Bertso Eskola

EPEA urriaren 12a baino lehen Luardo etxea (Barrenkalea, z/g)

20830 Mutriku (Gipuzkoa / EUSKAL HERRIA)

SARI BANAKETA Mutrikuko Santo Tomas ferian banatuko dira sariak.

ANTOLATZAILEA: Mutrikuko Bertso Eskola

OKELAR anaiak

BERTSOPAPER SARIKETAxxv. aurtengodeialdia

Page 27: KALAPUTXI 87
Page 28: KALAPUTXI 87