KALAPUTXI 88

28

description

Mutrikuko herri aldizkarixa 2009ko urria

Transcript of KALAPUTXI 88

Page 1: KALAPUTXI 88
Page 2: KALAPUTXI 88
Page 3: KALAPUTXI 88

3

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkarteaBarrenkale 12, behea20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 603468 / 635 748 393e-maila: [email protected]: Mutrikuko UdalaTirada: 2.200 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutuko

azken mailako ikasleak

Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Kalaputxik eskerrak ematen dizkizuealdizkari hau kaleratzea posible egin

duzuen guztioi IRITZIXAHERRIAREN ALDEKO APUSTUAAspaldiko partez lerro batzuk idazteko tartea eman didaten honetan, bero-tasun aldi handiena pasatua duen gai bati heldu nahi nioke. Baina asmoa ezda berriz ere sua piztea, baizik eta gogoeta eragitea. Tabernen gaiari buruzari naiz.

Herri honetan gauza askorekin egiten dugun bezalaxe, kontu honetan eremutur batetik bestera joan garela uste dut. Eta alde guztietatik saiakerakegon direla esaten duten arren, ez dute asmatu gaiari erdibideko irtenbiderikematen. Ondorioa: ia denok desgustura. Eta erreakzioa… segituan, erruanori bota topatzen hastea. Eta galdetzen dut, ez al daukagu guztiok errua-ren zati bat? Batzuk nahi dutena egin dute besteen gogoaren gainetik; bestebatzuek ez dute inorenganako begirunerik erakutsi; beste batzuek ez dutearazoari irtenbide egokirik ematen asmatu; beste batzuek arazoa zegoelajakin arren, beste aldera begiratu dute; beste batzuek euren kolkora baino ezdute begiratu… Batzuk gehiago besteak gutxiago… axola al du? Kontua da,orain, daukagunarekin egin behar dugula aurrera, eta pena da! Izan ere,herrian mugimendu, giro polita zegoen sortua. Jendea herrian gelditzen zen(guraso askoren lasaitasunerako), eta kanpotik ere etortzen hasita zeuden.Agian, kontua da norberak bere zilborrari begiratu beharrean, herri ikuskeralantzea ahaztu zaigula. Irlandan bada herri bat, herria hiltzen hasita zegoelaikusita herri batzar bat antolatu zuena. Guztien artean aurrera egiteko tratuaegin zuten: guztiek herrian erosten zuten, herritarrentzat onurak ezarri zituz-ten, herrira zetozenentzat baliabideak eta azpiegiturak jarri zituzten; herrianegiten zuten parranda; lo egin nahi zutenak gogoan hartu zituzten… ados-tasun askotara heldu ziren. Euren herriaren aldeko apusutua egin zuten.Azkenean herriak bizia badu, herritarrentzat dira onurak. Gaur egun, barnezein kanpo turismo gehien jasotzen duen herrietako bat da. Garai beltzakatzean gelditu ziren haientzat. Batera eginez asmatu zuten.

Pena gurean kanpoko ereduak gauza batzuetarako bakarrik jarraitzea, ez?Garbiñe Garagarza

Mutrikuko UdalekoEuskara Batzordeakdiruz lagundutakoa

Gipuzkoako Foru Aldundiakdiruz lagundutakoa

Informaziua 4

Zeuk esan Irakurleen eskutitzak 5

Puri-purixan Interneteko sare sozialak 6-7

Komikixa eta Bi hitzetan 8

Auzoz auzo Jose Luis Isasiko omendu dute 9

Auzoz auzo Sendabelarrak ezagutzen 10-11

Gizartia Egunkaria libre! 12-13

Karenka Andereño Rosarito agurraren tenorean 14-15

Kulturia Akelarre Antzerki Taldea 16-17

Kirola Futbol taldeak gure herrian 18-19

Bertsuak Bertso sariketak 25 urte 20-21

Hostorixa Mutriku ertaroan 22-23

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak Kalabaixuak eta kurtso hasieria 25

Agendia urria-azaroa 26

Kultura Saileko Hizkuntza Politika-rako Sailburuordetzakdiruz lagundutakoa

Page 4: KALAPUTXI 88

4 informaziua

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako botikak (Mutriku eta Deba)URRIA

23tik 25era Amaia Zalduegi (zapatu goizean, Lon Apraiz)26tik 29ra Lon Apraiz30ean eta 31n Javier Otxagabia

AZAROA

1ean Javier Otxagabia2tik 5era Amaia Zalduegi6tik 8ra M. Cristina Riveiro (zapatu goizean, Javier Otxagabia)9tik 12ra Javier Otxagabia13tik 15era Lon Apraiz16tik 19ra M. Cristina Riveiro 20tik 22ra Amaia Zalduegi (zapatu goizean, Lon Apraiz)23tik 26ra Lon Apraiz27tik 29ra Javier Otxgabia

interesekotelefonoak

MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:

> 6:10ean hasi eta 20:10 arte, orduro. > 6:40ean hasi eta 19:40 arte, orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

DEBARA eta Debabarreneko herrietaraAstegunetan: 7:15etik 21:15era orduro / Jai egunetan: 8:15etik 21:15era, orduro

ONDARROARAAstegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro / Jai egunetan: 7:55etik 20:55era, orduro

Autobusak

OSASUNA

Anbulatorioa (Osakidetza)..................943 60 43 00DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak .......................................943 46 11 11

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake Epaitegia ...................................943 60 70 49Itsas etxea..........................................943 60 34 00Ur patzuergoa....................................902 30 22 22Mankomunitatea (trasteak eta zaborrak)..........................................................943 70 07 99Alde Zaharra eraberritzeko zerbitzua..943 60 34 18

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .........................943 60 41 19

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71

ZERBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Gasolindegia ......................................943 60 32 10Miruaitz Frontoia ................................688 643 180

APRAIZ..........630 05 50 97 ZALDUEGI.....669 26 22 01

OTXAGABIA..689 58 57 59 RIVEIRO........ 667 33 88 90

Page 5: KALAPUTXI 88

5zeuk esan

METEC-MOTRIC-eko LANGILEOKMUTRIKUKO HERRIARI ETAIRITZI PUBLIKOARI

Azken aldian Metec-Motric-eko langileok (gureizafabrikakoak) gure etorkizunaz arduratuta aurkitzengara. Joan zen abuztutik hona, lntokiko langilegehienok kontratuen etendurazko ERE edo LanErregulazio Espediente baten menpe gaude. Enpre-sako zuzendaritzak lan zama jaitsi egin zela argu-diatuta, ERE bat aurkeztu zuen uztailean Gipuzkoa-ko Lan Delegaritzaren aurrean. EREaren negoziake-tan Metec-Motric-eko langileok lanpostu guztienetorkizuneko bermea eskatu genion enpresari etabere erantzuna honakoa izan zen: gaur egun enpre-sa kokatzen den lurretan etxebizitzak egitekoproiektuak eta enpresaren lekualdaketak aurreraegiteko arazoak zituela eta proiektu horrek aurreraegiten ez bazuen enpresaren bideragarritasunakolokan zegoela. EREaren kontsulta epea akordiorikgabe bukatu zen eta Lan Delegaritzak, beti egitenduen bezala, patronalaren mesederako ebazpenaeamn zuen, EREa ONARTUZ. Beraz, argi eta garbisalatu nahi dugu Eusko Jaurlaritzak egiten zuenbezala enpresarien interesak lehenetsi baititu langi-leon interes eta beharren gainetik.Enpresako zuzendaritzak etxebizitzen proiektua gel-dituta egotearen errua promotoreari eta udaletxea-ri botatzen die, orain arteko ibilbidean enpresakerakutsi duen diru gosea eta espekulazio aseezinaezkutatu nahian. Enpresak, berriz ere langileok tru-kerako txanpon gisa erabili nahi gaituzte, terrenoen"errekalifikazioa" ematen baldin bada etekina ate-ratzeko. Baina hau jadanik ezaguna egiten zaigu,duela urte batzuk ere enpresa ixteko mehatxupeangure soldataren %15eko jaitsiera pairatu baike-nuen. Orain arte, enpresari mehatxu politikak etekinederrak eman dizkio, beti ere LANGILEON KONTU-RA. Baina langileok, jada nazkatuta gaude hazkun-de nhiz jaitsiera ekonomikoko garaietarako paga-noak izateaz. Ez dugu mehatxuen aurrean buruamakurtuko.Beste alde batetik, udalari honako eskaera luzatzendiogu: udalak terreno horiek "errekalifikatu" beharbaldin baditu, enpresari lantokiko lanpostuak ber-matzeko konpromisoa eskatzea. Ez litzateke batereona izango Mutrikuko herriarentzat, eta ezta erelangileontzat, enpresari sekulako irabaziak suposa-tuko dizkion terrenoen salmenta egin eta geroenpresak herritik alde egitea edota langileak kalegorrian uztea. Ez zen hori egiten duen lehen enpre-sa izango. Eskualdean adibide esanguratsu bat dau-kagu; urte askotan Itziarren kokatuta egon den etaEusko Jaurlaritzatik dirutza ederrak jaso dituen IBERLEIBER itxi dute 85 langile inguru kale gorrian

utziaz. Administrazio publikoek bere herritarreninteresak defendatu behar dituzte eta ez enpresa-rienak soilik. Orain arte, udalaren partetik langileonaldeko hitzak entzun ditugu. Ea ekintzak ere ildoberetik doazen.

Azkenik, herritarrei eskerrak eman nahi dizkieguberaiengandik jasotako babesarengatik eta bidebatez aurrerantzean eman daitezkeen gertaerenaurrean, langileok eman beharreko urratsei eta eki-menei babesa ematen jarraitzea eskatzen diegu.Herrian lantoki bat ixteak hainbat familiarentzatdrama bat suposatzeaz gain, eragin ekonomiko etasozial erabat kaltegarriak dakartza berarekin. Langi-leok, ERE eta mehatxu guztien gainetik gure etorki-zuna defendatzen jarraituko dugu.ERErik EZ! MEHATXU GEHIAGO EZ! GURE LANPOS-TUEKIN EZ JOLASTU!

Metec-Motric-eko langileak

ZAKAR POTOAK BEHAR DIRA

Eleiz atzeko plazoletan Malen aurretik falta zirenipini zituzten momentutik eskasak gertatu zirenzakar potoak, bat ez, lau, laurak, lau zeuden eta.Malenetarako ipiniko zirela pentsatu genuen, uda-lak tiobibuak bertan jarri nahi izaten ditu eta. BaMalenak joan ziren eta zakarpotorik ez. Kalbaixuakere joan ziren, eta zakar potorik ez. Ea gabonakheldu aurretik jartzen diren.

Bide batez, zuhaitz gizarajoak zaindu, espaloianpiboteak ipintzen amaitu, lurreko baldosak pegatu,plazak garbitu, eskobatu bai baina garbitu ere bai...

Gauza horiek denak eskatzen ez badira, ez dituinork egin behar?

Ibaibarriagakoak

ESKUTITZAKHerri osoaren aurrean adierazinahi duzuna adierazteko txokoa

gutxi gorabeherako luzera:2000 karaktere / 300 hitz

(testua luzeagoa bada,Kalaputxik mozteko aukera izango du)

edo

Page 6: KALAPUTXI 88

6 puri-purixan

Orain dela gutxira arte, posta elektronikoa eta web-orriakbaino ez genituen ezagutzen Interneten; gaur egun,ordea, harreman-sareak perretxikoak udazkenean bainoazkarrago ari dira sortzen eta zabaltzen. Harreman-sarehoriek (Tuenti, Facebook, Myspace, Hi5, Frienster,Tribe, Orkut, Linkara...) benetako amaraun bihurtzen aridira gazte jendea, eta hain gazteak ez direnak ere, harra-patzeko. Galdetu, bestela, 11 urte ingurutik gorako edo-zeini! Baina zer egingo diogu, ba, garaian garaikoak! Etahorixe da, zorionez edo zoritxarrez, gure gazteei egokituzaiena: aro digitala, alegia.

Zertaz ari garen ez dakienarentzat, esan dezagun harre-man-sareak festa handi baten antzekoak direla: aspaldikolagun eta ezagunekin topo egiten dugu, jende berria eza-gutzen dugu, helbide eta telefonoak trukatzen dituguhurrengo batean ere elkartzeko, familia eta lagunenargazkiak erakusten diz-kiegu, lagun berriakegiten saiatzen garaeta lagunen lagunakere ezagutzen ditu-gu... Ba, Internetbidezko harreman-sarea horixe baino ezda, baina partaidebakoitza ordenagailubaten aurrean jarritadagoela; alegia,aurrez aurre egonbeharrik izan gabe.

Harreman-sare horiekez dira, berez, txarrak;euretaz egiten denerabilera, ordea, izan

daiteke arriskutsua. Arriskutsua izaten da norberarendatu pertsonalak denen bistan lagatzea, ez baitakigunorengana irits daitezkeen. Arriskutsua izaten da zenbaitargazki erakustea, norberarenak, zein lagunenak edofamiliakoak. Arriskutsua izaten da ezezagunekin berrike-tan aritzea. Eta arriskutsua izaten da, gainera, norberarenpasahitza galdu edo besteren bati ematea. Badakigubadaezpadako pertsonak leku guztietan egoten direla,eta anonimatoak laguntzen duenean, arriskua handituegiten da, normalean. Kontuz, beraz!

Ume edo gaztetxo bati sekulako sufrimendua eragiteko,ordea, ez dago hain urrutira joan eta mamu ezezagunenbila ibili beharrik. Horixe da, gainera, askotan gertatzendena. Izan ere, sarritan ingurukoren bat baliatzen da ano-nimotasun horretaz gezurrak zabaltzeko edo komentariomingarri eta iraingarriak aireratzeko eta beste guztien

aurrean barregarri lagatze-ko. Izena ere jarri dioteeraso mota horri: ciberbu-lling deitzen zaio. Jakina,ez da ezer berririk asmatu,tresna bat gehitu baino ezda egin: lehen kalean edo“mobilen” bidez bidaltzenzituzten irainak, orainharreman-sareen bidezzabaltzen dituzte.

Gurasoena da semea-ala-bak hezitzeko ardura etabizitzarako bidea erakus-tekoa ere bai. Baina nolademontre lagundu —ira-katsi ez, jakina, eurak bai-tira jakitunagoak informa-

INTERNETEKO HARREMAN-SAREAKERNE GURASOOK!Ia etxe guztietan zabaldu diogu atea Interneti, zahar eta gazte denok probatu dugu mundu zabalarekinharremanetan jarri gaituen leiho berria. Batzuek eguneroko eginbeharrak betetzeko eta gutxi gehiagotara-ko erabiltzen duten bitartean, Aro Digitalean jaiotako gazteek, berriz, elkarrekin komunikatzeko eta den-bora pasatzeko erabiltzen dute. Gure gazteak trebeak dira oso tegnologia berrien erabileran eta naturalta-sun osoz murgiltzen dira bertan: lagun berriak egin, musika entzun eta elkartrukatu, bideoak ikusi etaelkarri bidali, argazkiak kuxkuxeatu eta komentatu, zokomiran ibili eta, jakina, eskolako lanak egitekoinformazioa bildu eta elkarri bidali ere bai.

Page 7: KALAPUTXI 88

7puri-purixan

tika kontuetan— arrisku horietan eror ez daitezen? Eta,zer egin esandakoari kasurik egiten ez badiote?

Debeku hutsak ez du normalean ezer konpontzen; gaine-ra, ezin ditugu gure gaztetxoak euren garaiko tegnolo-giatik at mantendu: garaian, garaikoak izaten utzi behardiegu. Etxean ez bada, ziur izan lagunen etxean edobeste nonbait sartuko direla. Hobe izaten da ordenagai-lua umeen gelatik atera eta etxean denok egoten garenlekuren batean ipintzea; horrela, guraso eta seme-alabenartean elkarbanatuko da, eta kontrola gehituko da. Denaden, umeak bakarrik egoten badira etxean, ez dugugauza handirik konponduko. Kasu horretan, Internetkontrolatzen lagun diezagukeen programaren bat ezarribeharko dugu.

Ordenagailuak Windows Vista bertsioa baldin badauka,berak dauka Internet kontrolatzeko programa bat. Horri

esker, gurasoek mugatu ahal izango dituzte erabilikodiren programak, ireki ezingo diren web-orriak eta baitaordenagailuaren erabilera-ordutegia mugatu ere, astekoegunak eta eskola-orduak kontuan izanda. Ixteko orduairitsi baino 15 minutu lehenago, abisua jasoko du umeakdokumentuak gorde ditzan, lanean ari bada.

Badira beste programa batzuk ere seme-alaben sartu-irten birtualak kontrolatzeko aukera ematen dutenak.Hona hemen erabilienak: Chat Controller, Naomi.2.3.90,Control-kids eta Optenet. Horretaz gain, Internetenbadaude txikienek sarea modu egokian erabiltzen ikastenjoateko laguntza ematen duten orri batzuk. Horietakobatzuek adinari egokitutako programak eskaintzen dituz-te, eta Interneten jolasen bidez sartzeko modua eskaint-zen diete txikienei: www.navegacionsegura.es,www.laredytu.com eta www.portaldelmenor.com, beste-ak beste.

t Ez utzi zure datuak denen bistan,lagunek ikusteko moduan bai, baina ezmundu guztiaren aurrean ikusgai.t Ez sartu datuen artean telefonozenbakirik eta etxeko helbiderik, eztae-mail helbiderik ere. t Ez ibili zeure buruari urteak gehitzen,ez aldatu jaiotze-datarik. Ez egin iruzu-rrik.

t Errespetuz tratatu beste kideak,ez ibili inoren aurkako gezurrak zabalt-zen edota komentario mingarriak airerat-zen.

t Ez onartu ezezagunen gonbidape-nik: ez baldin badakizu noren lagunaden eta nola aurkitu zaituen, esan betiezetz.

HAUR ETA GAZTEENTZAKO AHOLKUAK

Page 8: KALAPUTXI 88

8 bi hitzetan

komikixa josu ituarte “pitxame”

GUREIZA FABRIKAZ KEZKATUTAUrteak dira Gureiza fabrikaren inguruan surrumurruak zabalduzirenetik: Alemaniarrak bazihoazela, langileak tailerraz jabetubehar zirela, fabrikaren terrenoak errekalifikatu behar zirela,pabeiloi barri bat egin behar zela...

Ezer definitiborik egin gabe zegoela, krisia Mutikura ere helduzen, eta ordura arteko negoziaketak eta elkarrizketak hortxegelditu ziren, ezertan gauzatu gabe.

Gureiza fabrikako langileak biltzen eta beren kezkak gizarte-ratzen hasiak dira, fabrikaren aurrean, eleizako eskaileretan...herritarrei beren kezka agertzearren. Gaur egungo krisiak,EREa, eta gaur egungo egoerak baino gehiago kezkatzen ditufabrikak izan dezakeen etorkizunak.

Non egongo da fabrika? Zenbat langilerentzako lana izangodu? Zenbat denboratarako izango da lana? Horrelakoak diragureiza fabrikako langileen kezkak. 88

SOKAMUTURRA ARGAZKI ERAKUSKETAIzenburu hori eman dio Eduardo Arrillagak bere erakuske-tari. Elgoibarren jaiotako argazkilariak 14 urte zituen berelehen argazki makina eskuratu zuenean. Irudia eta Soinuaikasketak egin eta berelanbidea bilakatuko zenargazkigintzan murgilduzen.

Bere lan oparo etazabalaren artean “Soka-muturra” argazki bildu-ma da egun gureherrian ikus dezakegu-na, hamar urtetan zeharegindako argazkiekinosatutako bilduma.

Argazki bitxiak, ederrak,biziak… ikustea mereziduten horietakoak.

Urriaren 31 bitarteanZabiel kultur etxean ikusditzakezue. Ez galduaukera! 88

MIRUAITZ PILOTALEKUAN ALDAKETAKAurtengo udan udalak pilotalekuaren eta hari lotutako tabernaren kudeaketa egitekolehieketa egin ondoren, dagoeneko martxan jarrita daude kudeatzaile berriak: ArrateMendibe eta Josu Mendizabal.

Kudeatzaile berriek adierazi digutenez, haize berri bat eman nahi diote pilotalekuari, etahorretarako Danok Bat pilota elkartearekin elkarlana sustatuko dute. Pilotaz gain, pilota-lekuan beste jarduera batzuk antolatzea ere ondo ikusiko lukete, azken batean, pilotale-kua herriko espazio publiko itxi bakarretakoa baita.

Bestalde, adierazi digutenez, umeei atzeko paretean jolasteko aukera berritzeko ahalegi-nak egingo dituzte, zaletasuna gaztetan, umetan egiten baita.

Kantxa erabiltzeko txanda eskatzeko, tabernan edo telefonoz (688643180). 88

Page 9: KALAPUTXI 88

9auzoz auzo

San Jeronimoko jaiak aurten bereziak izan diraauzotarrentzat, omenaldi dotorea egin diote-etabertako Jose Luis Isasikoari.

JAIEN HISTORIASan Jeronimo Jaiak aspalditik ospatu izan dira, urte bateanizan ezik uholdeak eragindako sarraskia zela medio.Etxean askotan entzun ditugu antzina egiten ziren jaieiburuzko pasarteak, herri kirolak zirela, bertsolariak, eta baitazaldi gainean egiten zuten ikuskizunari buruzkoak ere, agianguretzat oso ezezagunak direnak. Badira argazkiak zaldi gai-nean eta paitaren burua eskuan zutenekoak ere. Illunbekomahats parren azpian egiten zuten, paita zintzilik jarri etagazteak zaldiarekin trotean joaten ziren nork lepoa hautsiko.

Nola ez, erromeria ere ezin falta. Orduan, bi alditan egitenzuten erromeria, bata arratsaldean eta bestea gabean. JaiakIllunbeko plazan ospatzen ziren San Jeronimoko ermitarenatzeko aldean. Euria egiten zuenean (gehienetan izatenzen), baserrietako aterpetak aprobetxatzen zituzten, urtebatean Aranan, hurrengoan Antsomendin, Zubeltzun, Isasigoikoan… Pertsona ospetsuak ekartzera ere animatzenziren: Harri-jasotzaileen artean Perurena gurean izan zen,baita aizkolariak, … Garai haietan Taberna Teodorok erama-ten zuen, eta Felipe erroskillak saltzera etortzen zen.

JAIEN ANTOLAKUNTZANahiz eta auzo honetako jaiak irailaren 30ean ospatzendiren, auzotarrak ekaina bueltan (San Juan inguruan) hastendira biltzen, elkartzeko gunea duten Illunben batzar txiki bateginez. Benetan eskertzekoa da bai Illunbeko Joxe Mari etaRamonitan partehartzea. Lehendabiziko batzarrean, elkaragurtu, txantxa eta parre artean kontu kontari aritu, etaazkeneko minutuan auzoko jaiei buruzko lehen pausuez hitzegin ondoren hurrengo batzarrerako eguna jarri. Jaiak mar-txan dira, beraz, hurrengo batzarrean bakoitzari bere eran-tzukizuna ezarri eta aurrera!

Kalbarixoko jaien bueltan egokitzen dute Illunbeko plaza,gizonezkoek “montajia”, toldoa, aterpea eta tabernak jar-tzen dituzte eta emakumezkoek gauzak atera, garbitu etaerabat moldatu, sukaldea, eskariak, edariak, janariak….Pentsatu eta prestatu. Hori bai, amaitutakoan “afarimeixen-dia”, nola ez! eta kontu kontari mahaiaren bueltan jartzendira zahar eta gazte, haur eta andrak, gizonak eta neskak!Batzuk joan bestiak etorri, mobimentua ugari! egoten da,bai, guztientzako zer egina, bateko eta besteko saltsa, gogoeta maitasun askorekin eginiko jaiak direla esango nuke.Auzoko askok edota gehienek parte hartzen baitute. Familiahandi bat bilakatzen da, beraien etxea San Jeronimo bihur-tzen delarik.

OMENALDIAAurten, sanjeronimotarrek omenalditxo bat egin nahi izandute: “lehen aldiz, zerbait berezia egin nahi genuela etadagokion merezimendua eskaini nahirik, Jose Luis Isasikoomentzearen ideia denon artean adostu eta sorpresa bategitea erabaki genuen”.

Askotan aipatzen dugun “Errepublika independienterako”alkatea behar genuela eta, Jose Luis izendatu genuen aspal-di alkate. Izan ere, bera da jaiei hasiera emateko arduradu-na, itxapleroak pizteko ere bai”. Bihotz handiko gizona deladiote bertakoek, nerbio hutsa, jaietan beti denerako prestegonten dena: lanerako, herri kirolak egiteko, biletak saltze-ko, plazan jo ta fuego dantzatzeko, errifak zozketatzeko...

Benetako sorpresa hartu zuen, bertsolariek beraien saioaamaitu eta Jose Luisi bertso bat botatzeko esan zitzaionean.Lehenengo estutasun ederra pasatuko zuen pentsatzen “aze nolako bertsoa bota behar dudan horrenbeste jenderenaurrean”, baina, ondorengoak urduriago jarri zuen ez bait-zekien zer zetorren. Bere bi alaba Guruzne eta Idoiak etaOneka ilobak, aurreskua egin eta oparia eman zioten.Momentu polita benetan,ez zuenholakorik espero, eztaMari Kruz emazteak ere.Azkenean, bertsoabotatzen saiatu zen,baina hitzik gabegeratu zen begiakbete bete eginda.

Bejondeizula!EskerrikaskoSan Jeronimokozure auzotarronpartetik! 88

ESKERRIK ASKO, JOSE LUIS!

Jose Luis Arrieta Isasi Behekoako, Gaizka biloba magalean.

Page 10: KALAPUTXI 88

10 auzoz auzo

SENDABELARRAKEZAGUTZENSENDABELAR UGARI MUTRIKUN,

HAUEK EZAGUTU ETA NOLAERABILI IKASTEKO IKASTAROINTERESGARRIA EGIN DUTE

BASERRITARREK

Mutriku eta inguruak aberatsak omen dira sendabelarretan.Amalurrak bizi irauteko behar dugun guztia eskaintzen digu,horien artean sendabelarrak, gure gorputzak osasuntsu man-tendu eta gaixo gaudenean sendatzeko. Baina gure ezjakinta-sunak belarrak alde batera uztera bultzatzen gaitu. Hori gerta ez dadin eta eskura daukaguna ondo aprobetxatzen ikastea-rren, ikastaro bat egin du Mutrikuko baserritar talde batek.Galdonako Maria Begoñak horretan hartu du parte eta ikas-taroko gorabeherak kontatzeko bere etxean hartu gaitu.

Maria Begoña Iruzta Elu (1945-04-08) izatez Berriatu-koa dugu, baina Galdona baserrira ezkondu eta ber-

Page 11: KALAPUTXI 88

11auzoz auzo

tan bizi da. Etxeko negozioa aurrera eraman eta ikastaro-ak egiteko ere ateratzen du astia. Gogoz eta ilusioz hartugaitu baserrian eta azalpen ugari eman dizkigu azken egu-notan egin duten ikastaroari buruz.

San Jeronimo egunean bukatu zuten Sendabelarren ikas-taroa eta orain momentuan beste batekin dabiltza. DEBE-MENen bitartez antolaturikoak biak. Galdonan egiten aridira, bertan aparkatzeko arazorik ez eta lokal ederrakdituztelako klaseak aurrera eramateko; gainera, baserrita-rrei ere egoki datorkie lekua. Bereziki baserritarrei zuzen-dutako ikastaroak dira, baina kaletarrek ere badute partehartzeko aukera, horretarako eskaerak egon baitira. Ondoantolatuak daude, eta ordaintzen dutenagatik mereziduela dio Mariak, aseguru eta guzti baitaude.

Sendabelarrena hirugarren ikastaroa dute, aurretik infor-matika eta beste ikastarotxo bat ere egin baitute. Aipatudigunez, azken honek aurreko ikastaroak gainditu ditu,oso interesgarria izan baita. Lehenengo egunean hamabibat lagun bildu baziren ere, bigarren egunean TolosaldekoFraisoro Nekazal Eskolan lanean dihardutenak eta Mutri-kuko jende gehiago gehitu zitzaien. Denetara, hogei batlagun egon dira, lau egunetan lauretatik seiak arteko ordu-tegian. Galdonara bertaratutakoen iritziz, gutxitxo, osointeresgarria izan baita ikastaroa.

Lehenengo egunean belarrak ezagutzen aritu ziren, biga-rren egunean belar hauen erabilpena aztertu zuten, adibi-dez aski ezaguna den paretaria izenekoarena. Belar hauparetetan hasten da eta gibela garbitzeko oso ona da,baina, belar hau bera bakarrik hartuz gero oso bizia denez,beste belar batzuekin nahastu beharra dago, lasaiago etaluzaroago hartu ahal izateko. Beste batzuk tentsioa jaiste-ko, besteak lo lasai egiteko, zikina ateratzeko edo garauakkentzeko belarrak ere ezagutu dituzte, diabetisa jaisteko…Hirugarren egunean belarrak ikusi eta jasotzera irten ziren,batez ere ikusi eta ezagutzera, irakaslea ez baitzen belarramoztearen aldekoa, momentuan erabili behar ez bazenbehintzat. Belarrak mimoz eta errespetuz zaindu zituzten,guztira hiru edo lau bakarrik batuta. Laugarren egunean,ukenduak, olioak… egiten ikasi zuten. Bi ordu eta erdiaritu ziren kremak egiten, eta orain etxean gordeta dituz-te, bakoitzari izena jarrita.

BELARRAK JASO ETA ERABILTZEN IKASIIkusi dituzten sendabelar guztietatik batzuk aski ezagunakizan dira beraientzat, etxean orain dela ez urte asko era-biltzen zituztenak; erredurentzat, ilea jauzten deneanberriro ateratzeko, garitxuak kentzeko pikuaren esnea…Menta belarra, adibidez, garai batean etxean oso erabiliazen: Bildu, sortak egin eta erratz modura erabiltzen zuten,etxe guztia garbitu eta arkakusoak uxatzeko. Orain, berriz,erabilpen berri bat ere ikasi dute: Zorriak uxatzeko ereerremedio oso ona ei da.

Gaur egun, badirudi alpertu egin garela. Gure inguruetan,etxe ondoan nahi beste belar dugu, esaterako kamamila,baina, ez dugu astirik hartzen hau batu eta etxeetan era-biltzeko. Nahiago dugu sobretxoak erabili eta kito. Ikasta-roko partaide askok komentatutako gauza bat izan dahau, etxe inguruan belar onak eduki eta albo batera uztenditugula. Emakume honek zera aipatu digu, orain delahamabost bat urte, garai honetan udazkenean, Donostia-tik bi lagun etortzen zirela, erizaina eta hospitaleko langi-lea. Hauek zakua bete belar eramaten zuten Galdonakozelaietatik. Leizarren azpira ere hurbiltzen ziren, han belarbereziren bat aurkitzen baitzuten. Bestalde, hemen badasauko izeneko zuhaitz bat, garai batean Mutrikuko medi-kua zen Don Benitok erabiltzen zuena. Ikastaroan ere era-bili dute saukoa ukenduak egiteko.

Galdonako etxe ondoan hogeitabost belar ezberdin aurki-tu zituzten, lasaigarriak, alzehimerraren aurkako edomemoria argi mantentzen laguntzen duen belarra, etagizonezkoentzako ere bat berezia badela dio Begoñak.Baserritarrok belar asko ezagutzen ditugu, karraskiloa,kamamila, berbena, uztaua eta hauek erabiltzeko ez dau-kagu beldurrik. Erabiliko denaren arabera, eskutxo betehartu, litro bat edo litro eta erdi uretan irakin, eta nahiko.

Apunteak hartu dituzte, baita liburu bat erosi ere, ikasita-koa errepasatu eta zalantzak begiratzeko. Orain momen-tuan krisian gaudela, baserritarrak ez daukagu ajolarik dioBegoñak, belarra jan eta kito. Irakasleak berak, zelaianbertan belarra hartu eta jan egin zuen, esanez edozeinjatetxetan entsaladan jaten den belarra dela. Beraz, ezdaukagu kezkatu beharrik.

Martxoaren lehenengotan izango da sendabelarren biga-rren ikastaroa. Horretan parte hartzeko aukera izangodute mutrikuar guztiek, baserritarrek eta kaletarrek.88

GAIXOEN ZAINTZAILEAK ZAINTZEKO LAGUNTZA

Sendabelarrenaz gain, orain momentuan beste ikastarobat egiten ari dira Galdona aldean: nola zaindu zaintzaile-ak, hau da, etxean nagusiak edo gaixoak dituztenek nolazaindu behar duten beren burua. Dagoeneko hiru egundaramate, hamabi bat lagun bilduta, denak baserritarrak,eta ia denak etxean nagusiak dituztenak.

Gehienetan zaintzaile hauen autoestima beheruntz joatenda, eta, nekeak gailenduta edo menperatuta, jatekogogoa ere gutxitu egiten zaie, batzuk depresioan jaustendirelarik. Hori dela eta, ikastaro honetan egiten duten lanabaloratzen erakusten zaie, beraien buruak zaintzen, gaixo-ari behar den momentuan eta behar den adina kasu egi-ten, gaixoari ezetz esaten... egiten duten lan guztiak balo-re haundia baitauka.

Laguntasuna etxera etortzea baino laguntasuna emateahobeagoa dela dio Mariak "bi orduko laguntzarekin ezdugu asko aurreratzen". Laguntza puntualez gain, egune-roko bizitzarako erraztasunak behar dituzte. Adibidez, igo-gailurik ez den baserrietan hau jartzen laguntzea, logelakhonen ondoan ipintzea..., hori da laguntza egokia gaixo-ekin hogeita lau ordutan egon behar baita.

Beraz, ikastaro honetan ere bada zer ikasi. 88

Page 12: KALAPUTXI 88

12 gizartia

2003ko otsailaren 20an, Juan del Olmo Espainiako AuzitegiNazionaleko epailearen aginduz, Guardia Zibilak EuskaldunonEgunkariaren egoitzak itxi eta hamar lagun atxilotu zituen:Inma Gomila, Luis Goia (2006an hil zen), Fermin Lazkano,Xabier Alegria, Xabier Oleaga, Pello Zubiria, Martxelo Ota-mendi, Txema Auzmendi, Iñaki Uria eta Joan Mari Torrealdai.

Uriak, Oleagak, Otamendik, Auzmendik eta Alegriak torturaketa tratu txarrak jaso zituztela salatu zuten epailearen aurre-an. Seiek jarri zuten salaketa, eta salaketa guztiak artxibatutadaude.

Azaroan Espainiako Auzitegi Nazionalean hasiko den epaike-ta bi ataletan dago sailkatua: auzi nagusia eta auzi ekonomi-koa.

AVT eta Dignidad y Justicia elkarteek, herri akusazio agertuta,Guardia Zibilaren txostenetako argudio guztiak bere egin, etaespetxe zigor gogorrak eskatu dituzte Egunkaria auzikohamar auzipetuentzat: 300 urtetik gorako kartzela zigorraketa 234 milioi euro inguruko isunak. Hiru lagun bi sumariotanauzipetu dituzte.

Herri akusazioak dio kontuak faltsutu egin zituztela eta iruzu-rra egin zutela subentzioak jasotzerakoan. Iruzur fiskala ereegin zutela dio Dignidad y Justiciak. Gipuzkoako Ogasunak,berriz, kontuak argiak direla dio.

Ez dago salaketa partikularrik, eta fiskalak karguak erretira-tzea eta artxibatzea eskatu arren, AVT eta Dignidad y Justiciaelkarteek herri salaketa gisa aurrera eraman nahi dute Egun-karia auzia, beraz, hemen Botin dotrinak ez dauka indarrik.

Egoera larria da ezbairik gabe. Udako oporrak pasa ondorenberriro jarri da martxan Egunkariaren aldeko makina. Ostira-lero elkartaratzeak egiten ari dira, zine mundukoak, politika-riak, kirolariak… eta ahal duen guztiak jarri beharko ditu bereindarra eta gogoa injustizia honi aurre egiteko. Baina honekguztiak bere diru kostua izango du, eta horretan ere aurreraegin beharko da. 88

Bost urte pasa dira Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi nazionalarenaginduz, Euskaldunon Egunkaria itxi zuenetik. Eraso judizial hark izu-garrizko lurrikara politikoa eragin zuen Euskal Herrian, eta jasotakoelkartasuna eta gizartearen erantzuna ere tamaina berekoa izan zen.

EGUNKARIAaurrera!

Page 13: KALAPUTXI 88

“ Euskal Herriko eragile politiko, kultural

eta sindikal gehienak, aspaldi ez bezala,

bat egin zuten Egunkariaren itxieraren aurrean

AUZI EKONOMIKOKO ZORTZI AUZIPERATUAKETA ZIGOR ESKAERAK

Joan Mari TorrealdaiEgunkaria Sako Administrazio Kontseiluko lehendakaria.26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32.891.200 €.Iñaki UriaEgunkaria SAko kontseilari ordezkaria. 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32.891.150 €.Txema AuzmendiEgunkaria SAko Administrazio Kontseiluko kidea.26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32.891.150 €.Joxe Mari SorsEgunkaria SAko Administrazio Kontseiluko kidea.26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32.891.150 €.Ainhoa AlbisuEgunkaria SAko administrazio saileko langilea.26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32.891.150 €.Mikel SorozabalEgunkaria SAko adminitrazio saileko langilea.21 urte eta 9 hilabeteko espetxealdia eta 27.265.727 €.Begoña ZubelzuEgunkaria SAko administrazio saileko langilea.17 urte eta 2 hilabeteko espetxealdia eta 21.640.093 €.Fernando FurundarenaEgunkaria SAko administrazio saileko langilea.13 urte eta 3 hilabeteko espetxealdia eta 21.167.546 €. 88

AUZI NAGUSIKO BOST AUZIPETUAKETA ZIGOR ESKAERAK

Joan Mari TorrealdaiEgunkaria SAko Administrazio Kontseiluko lehenda-karia. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.Iñaki UriaEgunkaria SAko kontseilari ordezkaria.14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.Txema AuzmendiEgunkaria SAko Administrazio Kontseiluko idazkaria14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.Martxeko OtamendiEgunkaria-ko zuzendaria.14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.Xabier OleagaEgunkaria-ko erredaktoreburu izana.12 urteko espetxealdia eta 14 urteko inhabilitazioaDignidad y Justiciaren eskaeran; 14 urteko espetxe-aldia AVTrenean. 88

“ Euskal Herritik kanpo kataluniarrak

izan dira Egunkariaren itxierarengatik

protesta gehien egin dutenak

Iturria:Egunkaria Aurrera elkartea

Page 14: KALAPUTXI 88

14 karenka

Nola izan ziren lehenengo urrats haiek?Garai hartan, gerra ondorengo isilunea mugimendu kulturalindartsu batek ordezkatu zuen hegoaldean, eta, nonahi,debeku politikoak gaindituz, zenbait ekintza eramaten zirenaurrera. Biltzea arazoa zenez, mendi txangoak izaten ziren bil-gune, eta Mutrikun ere horrela gertatu zen. Ikastolaren sorre-ra aipatutako ekintza horietako bat zen, eta giro horretansortu zen gero mamitzen joango zena. 1968ko urtarrila izan-go zen hitzetik ekintzetara pasatu ginenean: haurrak ikasto-lara eramango zituzten guraso taldea bildu, eta gela aurkitueta atondu. Talde lan horretan, niri andereño lanak egiteaegokitu zitzaidan, eta, jakina, prestatu beharra. Besteek berenjardunei ekiten zioten bitartean, Donostian ikastolek presta-tuta zuten erresidentzia batera joan nintzen bizitzera, etahandik, egunero, Lasarteko ikastolara.

Urte bereko urrian, Elizak Ederrena zinemaren atzeko aldeanzeukan gela bat prestatu, eta han sartu nintzen hiru eta lauurteko hogeita hamar bat umerekin, denok lurrean eseritaElbira Zipitriaren pedagogia aplikatzen. Ikuskatzeak saiheste-ko, gure artean umea zeukan aitak, orduko Kofradiako mai-sua, pasatzen zigun abisua, eta han joaten ginen denok SantaElenara inolako neke eta egarririk gabe. Gurasoekin, bestalde,etengabeko harremana genuen; baita, orduan gauzatzenzihoan Goizeko Izarraren batzordearekin.

Hala ere, Malen jaien bezperan oporrak hartu beharrean,ekainaren azken egunetara aurreratu behar izan genituen,guardia zibilek gela zigilatu zigutelako. Pello Jaunarekin bate-ra agertu behar izan nuen kuartelean. Nola konpondu ziren arazo horiek?Guri bezala gertatzen zitzaien beste ikastola guztiei ere, eta

Andereño Rosaritoagurraren tenoreanErretiratzeko ordua heldu zaio. Eta, isilean, haurrak konturatu gabe, “Pintxo”ri begi bate-kin keinu egin, eta Goizeko Izarra Ikastola atzean utzi du. Irri bat nabaritu zaio oroitzape-nen zirimolan murgildu, eta… ilusioak, irriak, jolasak, kantuak, malkoak, ..., dantzan denakeuskararen sintonian, lipar baten igaro zaionean.

Kalaputxik egokitzat jo du Goizeko Izarra Ikastolaren historiaren une batzuk berarekingogoratzea, askorentzat ezezagunak izango direlakoan.

Andereño Rosarito, kurtinen atzean, lehenengo aldiko ikasleei begira.

Page 15: KALAPUTXI 88

15karenka

Elizak bere babesean hartu gintuen: Katekesi eta HaurrenEskola izan ginen aurrerako urte luzeetan, nortasun juridikoahartzeko egoera iritsi zen arte.Aipatuko al dituzu zuretzat garrantzi gehien izan dutenetapak?Gaurko egoeratik begiratuta prozesu bat ikusten da; baina,hasieran mendiko etapak zirela esango nuke. Arrakasta izanzuen mugimenduak, eta bi urtera andereño Alazne batu zenguregana, eta leku berean beste gela bat atondu behar izangenuen. Hurrengo urtean farmazia berriaren azpian dagoenlokala erosi zen, eta bi gela prestatu, sei urteko haurrek ikas-tolan jarrai zezaten, Debako ikastolara edo San Migel ikastet-xera joan beharrik izan gabe. Komentuko mojek ere utzi zigu-ten beste gela bat, eta, horrela, derrigorrezko ez ziren esko-laurreko hiru gela, eta derrigorrezko 1. eta 2. mailak genituenmartxan. Abiada honetan kontatuta, badirudi aitaren batenegiten zirela gauzak, baina lan eskerga egin zuten ordukogurasoek eta bazkideek: benetan talde indartsua! Gure alde-tik prestaketa pedagogikoan jarraitzen genuen: udaran Bart-zelonan Rosa Sensat irakaslearekin, eta urtean zehar Debabailarako andereñoekin esperientzia trukaketan. Haurtzaint-zako tituluez jabetu ginen orduko andereñoak, eta nire ama,Maria Jesus Murgizu eta Joxe Agustin Elezgarairen maisutzatituluak erabiltzen genituen, beharrezko zirenean, tituludu-nak gure artera etorri eta gure artekoek titulua atera arte.

Hurrengo pauso garrantzizkoa gaurko eraikuntzara pasatzeaizan zen. Ikastetxe publiko berria eraiki zen, eta gela libreakgelditzen zirenez, bertan murgiltzearen lehen esperientziaizan zen ikastola baten aldetik. Oztopoz betea gertatu zitzai-gun bidea. Eskola publikoko ordezkariekin egindako gestioenondoren lortutako baietza, erdizkakoa gertatu zitzaigun inau-gurazio egunean eskolaurreko haurrek baimenik ez zutelaazaldu zigutenean, irakasleok maisutza titulurik ez genuelaarrazoituta. Horrela, haur nagusienak gaurko eraikuntzan, etatxikiak Beheko Plazan, anbulatorioa zegoen lekuan, geldituziren. Behean gelditu ginenontzat salto oso baikorra; inoizizan ez genituen bezalako lau gela, eta leku erosoa; baina,eraikuntza berrian gertatu zirenentzat ez zen hain atseginaizan: bizikidetza zaila izan zuten eskola publikoko irakaslee-kin.

Dena den, poliki-poliki, ikastola ikastetxe osoa bereganatzenjoan zen, eskola publikoaren estruktura desagertu zen arte.

…eta Goizeko Izarra Ikastola publiko bilakatu zen…Bai. Hori da hurrengo etapa garrantzizkoa; baina, lehen arazopolitiko eta material zirenak, oraingo honetan, zailtasunakideologikoak izan zirela esango nuke. Bai gurasoen artean baiirakasleon artean, iritzi kontrajarriak zeuden, batzuk publikoizatearen alde eta besteak aurka ikastolen urteetako muinagaldu egingo zela-eta. Bozketek publiko izatearen alde eginzuten, eta publiko gara; baina, suhartasunez defenditu zireniritziak, eta, jakina, hitzez egindako zauriak ez dira pomadabatez sendatzen, denboraz baizik.

Asko aldatu al da hasieratik hona ikastola eta bere ingurua?Noski, beste gauza asko bezala. Gizartean baloreak aldatzendoaz, eta lehen elkarlanean oinarritzen zen bizitza, gaur geroeta indibidualago da; horrek, jakina, gela barneko heziketaplanetan ere eragin handia du, bertako haurren gurasoekpentsa dezaketena baino handiagoa. Baina, ikastola batekzaila du korronte horren aurka egitea.

Izango dituzu, bada, haurrekin izandako bizitza luzehorretan kontatzekorik, zerbait oraindik ukitzen zaitue-na?Nola ez. Gauza xume asko dira barrena ukitzen didatenak.Denbora asko ez dela, hasiera hartako ikasle ohi batekin hasinintzen berriketan, eta, orduko bere ikuspuntu hartatik gogo-ratzen zituenak kontatzean barnea eragin zidan.

Bukatzeko, nola bizi duzu erretiroa?Uste dut aspalditik daukadala barneratuta erretiroarena,baina, beharbada, ez naiz ondo jabetu, eta udararen luzaerannagoela iruditzen zait: oraindik oporretan. Nire buruan betigorde dut Bartzelonako garai hartan Rosa Sensatek esatenziguna: Pertsona heldua haur baten jolasik onena behar duizan. Irakasleoi gaitasun hori galtzen joatean, ordua ailegat-zen zaigula pentsatzen dut. Hala ere, negua iritsi arte, ez naizondo jabetuko non aurkitzen naizen.

Zerbait nahi diezu esan, orri hauetatik, gure irakurleei?Bai. Eskerrik beroenak ikastolaren inguruan eragile izan direnguztiei; bereziki hasierako urte gogor haietan jardun zutenei.Eta barkamena eskatu inor, inoiz, mindu izan badut. 88

Andereño, azken aldiko ikasleekin

Page 16: KALAPUTXI 88

16 kulturia

Kontatuko al dizkiguzue “Etxebizitza konpartitua”antzezlanarekin izandako ibilera?Bi urte inguruan ibili ginen obra honekin entseguak egiten,eta lehenengo antzezpena Eibarren egin genuen DebaBeheko Eskola Antzerkiaren emanaldietan. OndorenMutrikun antzeztu genuen, soilik gurasoentzat, eta iazko“Antzerkiaz Blai“ren baitan aurkeztu ginen publiko guz-tiaren aurrean.

Hurrengoan, Marisak Espainiako “Buero Vallejo“ gazte-entzako antzerki sarira aurkeztea proposatu zigun. Ondoiruditu zitzaigun, eta eskatzen zuten baldintzak betetzeko,Zabielen egin genuen grabaketa epaimahaiari bidaltzeko.Espainia osoko berrehun taldek hartu zuten parte, eta guaukeratuak izan ginen Erkidego Autonomoko irabazlegisa. Hori dela eta, Eibarko Coliseum antzezlekuan antzez-tu genuen lana jende aurrean, epaimahaikoak bertan zire-la. Espainia mailako lehenengo bosten barnean sailkatugintuzten. Saria hiru talderentzat baino ez zenez, ezgenuen lortu gure obra Madrilen aurkezterik, baina Madri-lerako gonbita jaso genuen Marisak eta eurek gure artetikaukeratutako bi partaidek. Astebete igaro genuen Madri-len antzerki tailerretan parte hartuz eta irabazleen obrakikusten.

Zuen antzezpenak euskaraz jokatzen dituzue. Ez alduzue uste, hori traba dela Madrilen antzeztu beharden obra baterako?Ez dakigu. Antzerkian ez da soilik hizkuntza erabiltzentransmititzeko; gorputz mugimenduak, keinuak, jantziak,eszenaratzeak, argiak, denak erabiltzen dira: irabazleetakotalde batek mallorkeraz egin zuen bere lana, eta, gukbehintzat, piperrik ulertzen ez bagenuen ere, ikusleoknegarrez jartzeko gai izan ziren. Beraz…

Hurrengo agerpena “Antzerkiaz Blai” ekitaldian izan-go al duzue?Horren asmotan ginen “Etxebizitza konpartitua” lanarenjarraipen batekin, baina ez gara heldu oraindik nahi dugunmailara, aurkezpena eta iñauterietarako uztea erabakidugu. Taldean gero eta zailtasun handiagoak dituguelkartzeko: batzuk unibertsitatean ari direla, besteak lane-

Akelarre

AntzerkI TALDEAKementsu dabiltza Akelarre antzerki taldeko gazteak. “Etxebizitza konpartitua” obrare-kin garaile izan dira Erkidego Autonomoan, Espainia mailan gazteentzako antolatzenden “Buero Vallejo” sariketan, eta aurreneko bosten barnean estatu mailan. Hori delaeta, astebeterako Madrilera gonbidatuak izan dira taldeko bi partaide Marisa zuzendaria-rekin batera.

Hori horrela, Kalaputxi Zabielgo ganbaran bildu da taldeko partaideekin eta zuzendaria-rekin, irakurleei beren kanpoko esperientzia eta eguneroko jardunaren berri ematekoasmoz.

“Drama batean jarrita ere, taldehau barrezka hasiko litzateke.

Page 17: KALAPUTXI 88

17kulturia

an, besteak… Ez dugu nahi adina denbora antzerkiaridedikatzeko, eta ahal duguna egingo dugu.

Egia esan, beste taldeak ezagutu ditugunean, konturatugara haien aldean denbora gutxi dedikatzen geniola an-tzerkiari; baina betidanik funtzionatu dugu horrela: talde-an ondo pasatzen dugu, eta uste dugu aurrerantzean erehorrela jarraituko dugula. Marisak markatzen duen dina-mika oso gustukoa dugu, eta bera ere gure artekotzathartzen dugunez, izan ditzakegun zailtasunak gainditzenjoango garelakoan gaude. Aitortza bat ere egingo dugu:Erkidegoko lehen postuan sailkatzean, gogorrago egingenituen entseguak, baita azterketa egunetan ere.

Antzerkia egiten ondo pasatzen duzuela diozue? Zerda zuentzat antzerkia? Nola ikusten duzue arte diszi-plina hori? Entseguetan ezagutzen da lagun giroa. Beti gaude elkarribarre egin, zuzendu eta laguntzeko prest; beraz, ez dazaila ondo pasatzea. Ondo pasatze horretan, komedia daguretzat aproposena giro hori mantentzeko, eta entsegubakoitzean, Marisak esandakoaz aparte, gure ekarpenakegiten saiatzen gara, bai norberaren papere-an, baita besteenetan ere; askotan, hasibaino lehenagotik zaude barrez, esan edoegingo duzunarekin pen-tsatzen. Marisakdioenez, “hauek drama baten jarrita erebarre egingo lukete”.

Bestalde, taula gainean jartzeak zeureburuarenganako autoestimua indartzen du,

erraztu egiten du jende aurrean hitz egitea, ondo ahos-katzen laguntzen du, hizkuntza aberasten duzu; laburesanda, komunikaziorako sendotzen zaitu. Hizkuntzaaipatu dugunez, guk euskara batua erabiltzen dugu, eta,agian, inoiz, espresio baten indarra galtzen dugula nabari-tu arren, batuan jarraituko dugula uste dugu, horrela hitzegitea arrunt egiten zaigulako; ikasketetan ere batua era-biltzen dugu arazorik gabe...

Eta hemendik aurrera zer nolako asmoak dituzue?Oraingo eran jarraitzeko asmotan gara. Egia esan, ez duguinoiz beste era batera funtzionatzea pentsatu ere egin.Umetatik gaude Marisarekin, eta hain gustura gabiltza tal-dean, ez zaigula burutik pasatu ere egiten besterik. Sari-keta hori dela eta, beste talde batzuen funtzionatzekomoduak ezagutu ditugu, eta nola muntatzen dituzten an-tzerki tailerrak. Geuk ere gustura hartuko genituzke hala-koak laguntzarik izango bagenu, baina geure kabuz ezindugu horrelakorik egin.

Eskerrik asko, eta kaka piloa! 88

Marisa Martinezekin batera,goitik eta ezkerretik hasita:Iratxe Iparragirre,Ana Andonegi,Malen Larrañaga,Unai Centeno,Malen Aldalur,Aitziber Andonegi,Amaia Arreitunandia,Ainhoa Santamaria,Nagore Gonzalez,Leire Badiola, etaMaider Gorritiberea.

AKELARREANTZERKI TALDEA

“Uda aurreko sariakentseguetan gogorragolan egitera eraman gaitu

Page 18: KALAPUTXI 88

Mutriku F. T.talde berria, gogo berria

18 kirola

Mutilen lau taldek -Mutriku, Burumendi, Mutriku Txiki, etaMutriku haurrak- eta nesken bi taldek -Mutriku eta Mutrikuhaurrak- jardungo dute 2009-2010 denboraldian Mutrikurenkoloreak defendatzen. Etxeko partiduak kanpoan jokatzenhasi badira ere, laster San Miguel futbol zelai berrituan hasi-ko dira.

Zuzendaritza talde berriakbere lau urteko jardunerako kirolpolitika bati heldu nahi dio, herritarrei futbolerako erraztasu-nak eta laguntasunak eskaintzea helburu hartuta. Hori delaeta, ondokoak bilatu eta lortu nahi dituzte:

HELBURUAK- Mutrikun futbolean jolastu nahi duten gazte guztiei ahalbi-deak ematea.

- Taldeak Mutrikuko eta inguruko jokalariekin osatzea, urruti.ko jokalariak ahalik eta gutxien erabilita.

- San Miguel futbol zelaia entrenamenduetarako eta lagunar-teko partidu gehiago egiteko erabiltzea.

- Zuzendaritzako lanetan eta taldeetako arduretan gurasoen inplikazioa handitzea.

- Futbol eskola antolatzea eta ahalik eta ondoen kudeatzea.

Futbola konpetezioa ere badenez, zuzendaritza taldekoordezkariek adierazi digute lehenengo taldeak maila igotzeaduela helburu, erregionaleko gorengo mailatik ohorezko mai-lara, lehengo preferentera.

Nesken talde haundiarekin ere esperantzak badituzte, bainamaila igotzea urrun-txo ikusten da. Halaere, kopan edo sor-presatxoren bat har-tzea ez dute bazter-tzen.

Gazteei buruz, berriz,argi dute helburuairabaztea ere badela,baina aurreneko hel-burua kirola egitea,kirolaz gozatzea etafutbolean ikasteadela. Hortik aurrera,etorriko dira besteak.

FUTBOL ESKOLAFutbolean ikasteko

aukera gazteenei ere helduko zaie aurtengoan, Mutriku FTk,Foru Aldundiaren babesean, futbol eskola antolatu baitu 8, 9,10 eta 11 urteko umeentzat. Hortik, infantiletara pasatukolirateke, Mutriku Haurrak taldera.

Dagoeneko umeen gurasoekin batzarra eginda, aurrerantze-an taldeak osatu eta arduradun ak izendatuko dira, tituludunentrenatzaile baten aginduetara lan egiteko. Hortik aurrera,Gipuzkoa osoan bezala, astelehenetan entrenamendua egin-go dute eta, hilean behin edo bitan, igandez, partidua, nes-kak eta mutilak nahastuta.

Ilusio handia du zuzendaritza taldeak proiektu honetan, ustebaitu herriko umeen artean zegoen hutsune bat betetzeradatorrela eskola hau. Gainera, uste dute futbol zelai berrianumeak errazago eta gusturago moldatuko direla, herrian ber-tan egongo baitira.

SAN MIGUEL BERRIABelar artifiziala jarrita, zuzendaritza taldeak aukera berriak etaanitzak ikusten dituzte aurrean. Batetik, gainean dugunneguan argia edukitzeak aukera asko zabalduko digu gano-raz entrenatu ahal izateko. Partiduak ere, lasai antolatu ahalizango dira orduaren beldurrik izan gabe. Gauza ona.

Baina futbol taldeentzat ez ezik, zuzendaritzak garbi duberaiek kudeatu behar duten futbol zelaia herritar guztiekgoza dezaten aukerak aztertu behar direla. Horren bila,umeek libre izango dute futbolean ibiltzea entrenamendurik

ez badago, eta heldubaten ardurapeanbadabiltza. Koadri-lentzat, beste taldebatzuentzat... Aloge-rak ere finantzaketabide berriak ekarrikoditu futbol zelaiberriak.

Amaitu aurretik, deibat egin nahi dietezaletuei, futbol zelairaarrimatzeko eta bereherriko taldearekingozatzeko, SanMiguelen Anoetanbaino futbol hobeaikusten delakoan. 88

Aldaketa urtea izan da aurtengoa gure herriko futbolarentzat. Izan ere, aurtengora arteMutriku Futbol Taldea gidatuz zuzendaritza batzordean jardun dutenek utzi egin baitzu-ten lan handia egin ostean. Egindako lan horren emaitzetako bat, udalarekin bateralanean diseinatu eta egin duten kanpofubol berria.

Bederatzi laguneko zuzendaritza talde berri-berria dugu aurrerantzean lan egingoduena. Inork ez du errepikatzen. Jende lehen ere aritua, gogotsu lan egitera etorri dena.Hainbat proiektutan lusio handia duena.

Page 19: KALAPUTXI 88

Herrian futbol talde bategonda, zergatik sortubeste bat? Galdera horibatek baino gehiagokegingo zion bere buruari.SBB mutrikuarrak taldekoordezkariei galdetuta,adierazi digute ez direlainori tokia hartzera, espa-zio berri bat hartzera bai-zik. Beharbada konpetizio-ari oso lotuta dagoentalde batek eskatzen duendedikazioa eskaini ezindion jende bat batu dira,denak futbolari ohiak, etahelburu xumea jarritaabiatu dira: Futboleangozatu eta lagunarteanondo pasatzea. Eta garbi dute ez diotela konpetentziarik eginnahi Mutriku FTri, herriko lehenengo futbol taldeari. Aregehiago, Mutriku FTri onena opa diotela diote.

Gaurko egunez, hogeita bost fitxa dituzte eginak taldean,baina entrenamenduetara jende gehiago ere hurbiltzen da,hain da ona dagoen giroa. Horrek erakusten die aurten hasi-tako proiektuak pixka baterako jarraipena izan dezakeela.

Udaren aurretik lan administratiboak eta antolaketa lanakabiatuta, aurredenboraldia moilan hasi zuten, urte batzuetangogortutako giharrak biguntzen joateko. Azterketa medikuakDon Joserekin egin, erropak, materiala, eta abar eskuratzekoguztion artean dirua aurreatu, Andoni Basterretxeak emanda-ko laguntza eta materiala abiapuntu hartuta... Horiekin bate-

ra, jokalarientzako aseguruak, arbitroen lana... Denera, 3000euro ordaindu behar izan da.

Diru hori guztia eta denboraldian zehar behar izango denalortzearren bazkidetza kanpaina egin zuten SBBkoek, etadagoeneko 277 bazkide lortu dituzte, urte osorako 10 euro-ko kuota ordainduta. Datorren urtean udalaren dirulaguntzajasotzea espero dute, eta kontuak errazago aterako direlauste dute.

Eskerrak emateko daudela diote SBB mutrikuarrak-ekoek, etalagundu dieten guztiak gogoratu eta eskerrak eman nahi izandizkiete, bereziki Don Joseri eta Andoni Pititori. Eta, nola ez,partidu egunetan beren jokoa ikustera joaten diren zaletuguztiei.88

Mutriku F. T.talde berria, gogo berria

19kirola

SBB mutrikuarrakfutbolerako grina berpiztuta

MUTRIKU-SENEGAL ERE BAIUda aurretik Mutriku-Senegal taldearen berri eman zuen Kalaputxik, Senegaldarrek osatutako futbol talde bat bazelagure herrian. Aurtengo denboraldian beren asmoa ligan parte hartzea zen, baina arrazoi administratiboak eta ekono-mikoak tarteko, ezin izan dute ligarako izena eman.

Urtarrilean Gipuzkoako Kopako txapelketan hparte hartzea dute helburu, eta horretarako prestaketa lanetan dabiltzaudaletxeko kirol zerbitzuaren laguntzaz. Dagoeneko, administratiboki paperak direla eta ez direla egon daitezkeenarazoak gainditzear daude, eta bideragarritasun ekonomikoa ere lortzear da.

Aurtengoan entzungo da, bai, gure herriaren izena futbolaren munduan behintzat!

Page 20: KALAPUTXI 88

Patxi Lizardi Kaialde

BERTSO PAPERBERTSO PAPERSARIKETAKSARIKETAK

20 bertsuak

Andoni gogoan

1.Ezpata batek zidanzulatu bihotzajakin nuen unetikbere heriotzaneretzako izanikberri bat mingotsaguztiz iluna etabenetan garratza

2.Oso tristea betilagun bat galtziagugandikan betikohola aldentziagarratza izan arrenhori pentsatziabetiko ez garelahobe sinestia

3.Zaila izango zaiguhutsuna betetzenbere antzekorikangaur egun aurkitzenhitz goxo ta bigunezzekian mintzatzenatsegin izanikanberari entzuten

4.Gizon bezela berrizbeti zan jatorrabegirune handidunlagun entzunkorrainoiz esan gaberikhizketan gogorragutxiagotan zansetatsu egoskorra

5.Euskal gaietan ereoso zan “yayoa”esango nuko zalahartako jaioaidazteko bazuangrina ta gogoaburua berriz zuangutxin antzekoa

6.Horra Andoni maitesei bertsoz bukatuzurekin inolarenaizelako aztubeste gauzarik orainezin ba eskatuGoi jaunak besoetanzaitezela hartu.

Agur eta egun haundirarte!

Kaialde gogoanUrteen zirimolan sartuta, atzera begi-ratu eta lanak ematen ditu hainbesteurte joan direla ikusteak. 1985 huralekutan gelditu da! Urte horretan ekinzion AEKk Bertso Paper Lehiaketaantolatzeari, eta ordutik, urte hartatiketa hutsik egin gabe, urteroko partai-de izan zen Patxi Lizardi “Kaialde”. Zeresan Kaialderi buruz lehendik esangabea?

Hogeita bat urtetan zehar, hamaikakonturen eta pasadizoren berri emanzigun bertso bidez, baina esan dezaketbere kezka nagusietako bat euskara-ren egoerarena zela. Asko animatzengintuen gure lanean; bera ere garaiilunetatik pasatakoa zen, eta bazekiengogor eta tinko egin behar zela laneuskararen alde.

Urte horietan guztietan zehar askoikasteko aukera eskaini zigun, nik halaegin nuen behintzat.

Familia, euskara, herria, lagunak…denak zituen gogoan eta bihotzeanKaialdek eta guzti horiez mintzatzenzitzaigun bertsoa lagun. Ibilbide luzehorren sari, txapela izan zen, ondomerezitako txapela, alajaina!

Kitatu ezineko zorrarekin utzi gintuenKaialdek. Dagoen lekuan dagoela, iku-siko du oraindik ere asko dugula egi-teko eta horretan dihardugula, beragabe, baina bere jakinduriaren etamaitasunaren hegalpean.

Ez adiorik, Kaialde!

Auro Ansorregi Altzibar

2525URTEURTE

Page 21: KALAPUTXI 88

HITZAK LAGUN BERRIA MUTRIKUN

Ikasturtea hastearekin batera, Mutrikuko HITZAklagun berria dakar herriko orrietara: Asier Alkor-ta… Bai berria naiz Mutrikun, baina badaramat denboratxoaHITZAn lanean. Ondarruko orria idazteaz gain, hara etahona ibili naiz eskualdean zehar.Ondarrutarra Mutrikun kontu kontari… Bai, eta ez dakizu zein gustura nagoen. Ikaragarri pozikaurkitzen naiz Mutrikun. Oso jende jatorrarekin topatunaiz, izugarrizko laguntza, kariñoa eta adiskidetasunaerakutsi dit Mutrikuko jendeak.Gustuko tokian aldaparik ez…Mutriku aldapaz ondo hornituta badago ere, erraza egi-ten zait hemen lan egitea. Esku zabalik hartu naute etanik asko estimatzen dut hori. Esan beharrean nago Gar-biñek bide asko utzi dizkidala zabalik, eta bere laguntzaere ezinbestekoa izan dela. Eskerrak eman nahi dizkiotnire lankide ohiari, bihotz-bihotzez.Bihotz kontuak aipatu eta zurea erdibituta…Ondarru eta Mutriku horren jabe. Mugan bizitzeak arris-ku horiek dakartza, baina ez dira, ez, harreman arriskut-suak.Mezurik mutrikuarrei…?Lehengo lekuan gaudela, Luardon, eta telefonoa erelehengo bera dela. Edozein berri, azalpen, kexa, asmo…hor izango naiz horiek kontatzeko, beti bezala.Ongi etorri Asier!

uztailaren 12ra artekoak

Page 22: KALAPUTXI 88

Mutriku Erdi AroanMutrikuk Erdi Aro aztoratua izan zuen.Izan ere, baldintza bereziak zituen: itsasportua zen; gainera, balearen arrantzantradizio handikoa zen; eta azkenik, Gaz-telak desio zuen toki estrategikoan zego-en (batez ere 1200eko inbasio eta kon-kistaren sasoian).

Lan eta bizi baldintza gogor eta bereziezgain (izurriteak, Done Jakue bidea, eliza-ren presentzia...), aurrez aurre zeuden bierrealitateren arteko gerra etengabeasufritu zuten herritarrek: batetik, Nafa-rroako Erresuma independentearenantolaketa politiko eta defentsiboa, etabestetik, Gaztelaren etenik gabeko eraso militarra.

GaztelaEuskal erresuma etsai zuen Gaztelak, eta handinahiak etaondorioz, gerrek odolez gorritu zuten Erdi Aroko gure histo-ria. Atapuercan 1035ean izan zen lehen batailan errege nafa-rra hil eta Errioxa eta Bureba galdu zituztenetik 1512ko azkenerasora bitarte -1512an Albako Dukeak Nafarroa Garaiko luraskearen hondarrak okupatu zituen-, mendez mende etenga-beko erasoen lekuko izan da herri hau.

Gaztelak mendebaldeko euskal lurrak mehatxatzen zituen,erresumaren erdigunea (Iruñea eta ingurunea) baino babeseta biztanle gutxiagoko tokia zelako. Horrela, 1200ean, Gaz-telak eraso egin eta gutxi gorabehera egungo EAEk hartzenduen lurraldean garaitu ondoren, bestelako lurralde-antola-keta bat ezarri zuen, irabazitako lurrak egonkortu eta erren-tagarri egin nahian, bere interes estrategikoak ziurtatzeko.

Itsas hiribilduaGotortutako hiribilduen politika eta herriz herri eman zirenforu eta Carta Pueblak askotariko helburuak zituzten, nagu-sienak komertzialak eta militarrak: batetik, Europarako bidealortzea (hariaren komertzioa, Frantziarako bidea...), horrega-tik “fundatu” zituzten Segura, Hondarribia etab., eta beste-tik, Nafarroarekin muga berria militartzea, inbaditutako lurrak

berreskuratzeko edozein saiakera zapuz-teko. Gainera, herrian egindako zauriasakonduko zuten, banatutakoak sekulaelkartu ez zitezen, euskal estatua behinbetiko ahultzeko asmoz (Tolosa, Agurain,Ordizia, Kanpezuko foruak...).

Baina Mutrikuko kasua bestelakoa zenitxuraz. Mutriku itsas portua zen, etaGetariarekin batera, euskal itsas tradizioazuen. Itsasgizon, arrantzale eta merkata-rien tokia zen. Horregatik agertzen dira bihiribilduak batera dokumentu historiko-etan (Getariak tradizio politiko eta militaregonkorragoa zuen arren, hiribildugotortua zelako). Beraz, Gaztelak interes

jakinak zituen Mutrikun: itsasorako irteera, portu izaera (nabi-gazioa, merkataritza, ...), eta bereziki, bale arrantzan espe-rientzia.

Balearen industrian Mutrikuk garrantzia nabaria zuen, adibi-de bezala: XV. mendean, behin, Ámsterdam argi gabe geldi-tu zen, Mutrikutik zuzenean zetorren bale-olio horniketaberandu iritsi zelako.

Gaur, 800 urte beranduago, zenbait euskal herriren delakojatorria ospatzen den honetan, ezin da urteurren horren tes-tuingurua ahaztu. Ez da ahaztu behar indarrez sartu zirela,gure talde interesen kontra, gure historiaren kontra.

Jatorrizko euskal antolaketa izan zen egitura nafarraren berri-rik ez da aurkitzen dokumentuetan, batez ere okupatzaileekezabatu eta suntsitu egin zituztelako, euren indarkeriarenzantzuak desagertarazi nahian.

Mutriku euskalduna zen. 1209ko Carta Puebla, gaztelarra.Zer gertatu zen 1200 urtean? Zer eragin izan zuen gugan?Zein ondorio ekarri digu? Gure ustez, hauek eta gure jatorriazditugun hamaika galderek hausnarketa irekia merezi dute, etaantolatu ditugun ekintzen bidez ikuspegi oso eta kritikoa jasonahi dugu. Biziraupena bermatzeko, atzera begiratzea erekomeni izaten delako.

22 Historixa

Mutriku Erdi AroanGaztelako erregetzak gure herriari hiri-gutuna eman zionetik 800 urte igaro direla gogoratu dugu mutri-kuarrok aurtengoan urtean zehar egindako hainbat ekimenetan. Erakundeez haratago, txalogarria izanda herri ekimenak hartutako lekua, eskertzekoa egindako lana, eta gogoan hartzekoa langa zein maila-tan utzi duen. Kultur, musika, arte, zein kirol elkarteetako zenbait partaidek babestuta, Mutriku Sustrai-tuz herri ekimenaren bitartez, historian sakondu nahi izan da. Gure herriari hiri-gutuna zein kontestusozial, politiko, eta ekonomikotan eman zitzaion hobeto ulertzeko, eskuorria buzoiratu da, eta azaroaren10, 11, eta 12an izango diren hiru hitzaldi antolatu dira.

Honek guztiak 1800 euroko aurrekontua izango du. Hori dela eta, erakundeen dirulaguntzarik izango ezdenez, laguntza eman nahi duten herritarrek beren ekarpena egin dezaten Euskadiko Kutxa-Laboraleankontu bat ireki da: 3035 0188 98 1880017397. Laguntza txikiena ere laguntza handia izango da.

Mutriku sustraituz

Page 23: KALAPUTXI 88
Page 24: KALAPUTXI 88

IDOIAZorionak, Amatxo!Lau eta lau ez diazortzi baiña, urteberri bat beteta, zugero ta guapio!

IONMadariagako RubixoriZorionak! Konturatuorduko 7 urte! Geu.

KALAPUTXI8 urte eta 88 zenbaki!Laster 100 izango direla eta, eutsigoiari lagunok!

zer d

a? n

on d

ago?

ANA MARIZorionak, Ondarrukoeta Mutrikuko famili-ko guztion partez,batez ere Maddi ala-baren partez!

IZAROGure sorgintxo poli-tari, Zorionak zure4. urtebetetzean.Muxu pilo bat fami-liaren partez.

MARENKalaputxi bat bidalidizugu munduarenalde honetatik seimuxu zuri eramate-ko. Beharbada beran-du helduko zen,baina zorionak!

....

...Z

OR

ION

AG

UR

RA

K..

....

..

LEIRE eta HAIZEAGure kuadrillako petarda honekbixak urrian 13 urte bete deuelako,zorionak kuadrillian partez!

MARTIN eta IREAZorionak Irea! Zorionak osaba Martin!Zorionak familixa osuaren partez!Bazkari ederra prestatuko digu osabaIñakik! Hori erregalua!

IZAROGure etxeko sorgiñari6 muxu haundi etxe-koen partez, batezere aita, ama etaOneka.

BEGOÑAZorionakAmami!Urte berribat eta zu gero etaguapago. Zorionak!Jon, Leire eta Eneko.

MAITEZorionak gure etxe-ko larrosa ederrari!Dagoeneko 8 urtebete duzu! Jarraituhorrelakoa izaten!

JOSE, GOTZON, IDOIA,BARTOLO ETA ARRATEBeheko plaza aldean badugu zerospatu urrian! Zorionak bostoi... etabost bazkari ez badira, bat behintzatbai, ez? Guk abestu egingo dizuegu.Urte askotarako!

JOAKINZorionak aitxona,zorionak lagun,zorionak lankide,eta ospa dezagun!

Mando askaFrontoitik goiko plazara bidean dago kokatuta, hamaikamandori eta astori egarria ase dien ur aska hori. Izan zuenfuntzioa galtzen joan zenean, haurren jolastoki ere bihurtuzen. Elizatik ateratako santu bat edo bestek ere, hartuizan du bainoa bertako uretan. Horrelako gauzak ekidite-ko agian, ura moztu eta loreak jarri zituzten. Gaurko iru-dia ez da batere atsegina.

Aska hori 1.790 urtean jarritakoa da bere harrian zizelka-tutakoak azaltzen duenez, eta inguruak Mandazketa izenahartu zuen. Aurrean kokatuta dagoen elkarte gastronomi-koak bere egin zuen izen hori. 88

8

LEIRE eta ENDIKAAbuztuan eta irailean urte berri batbete zenutenez... Zorionak bioiMutrikuko familiko danon partez!

AITZIBERHelduko al da Kala-putxi zaudetenparajera! Zorionaklagun! Bueltatu e!

Page 25: KALAPUTXI 88

Argaz

kiAr

gazki

Zahar

rakZa

harrak

Ederrena zinea eta Astigarraga sagardotegia, 1999 urteanAspaldi-aspaldikoa izan gabe, berriz ikusiko ez dugun parajea.

Lagun koadrilla, 1970eko hamarkada hasieranGoixan: Karmelo Basurko.Goiko illaran, ezker-eskumiñ: Juan Cruz Anakabe, Jose Luis Basurko,Gregorio Iparragirre, Roman Egurbide, eta Estanis Osinalde.Beheko illaran, ezker-eskumiñ: Etxebarriko Juanjo Lejardi, Jose AngelTxurruka, Joxeba Iñaki Illarramendi, eta Jabier Gabilondo.

Page 26: KALAPUTXI 88

udazkenekoudazkenekoEKITALDIAKEKITALDIAK

26 agendia

abenduak 19, 18:00etan

ODOLA EMATEKOODOLA EMATEKOEGUNAK’2009EGUNAK’2009

mutrikuko odol emaleen elkarteak antolatuta

KALAPUTXI egitenparte hartu nahi baduzu,deitu 635748393ra. Gustura hartuko zaitugu!

IRAIA LARRAÑAGA ILEAPAINDEGIA

Gutxieneko esperientzia duen langilea

behar da astean zenbait egunetan

Galdetu ileapaindegian

ERAKUSKETAK

ARGAZKI ERAKUSKETASOKAMUTURRA

E. Arrillagaren argazkiakzabielen

urriaren 30a arte

ARGAZKI ERAKUSKETAHirigunea lehen eta orain

zabielenabenduaren 9tik 31ra

JOSTUNEN ERAKUSKETAzabielen

azaroaren 16tikabenduaren 6ra a arte

MENDIKO ARGAZKIAKLuardon

azaroaren 23tik 27ra

JAZZ ASTEBURUAurriak 24, zapatuaKARMA KINTET19:00etan Zabielenurriak 25, domekaORGANIKS19:00etan Zabielen

urriak 28, eguaztenaDokumentala:Cubako zine pobrea19:00etan ZabielenMugarik Gabe-k antolatuta

urriak 31, zapatuaGABA BELTZA

U R R I A . . . . . . . . . . . . .U R R I A . . . . . . . . . . . . .

A Z A R O A . . . . . . . . . .A Z A R O A . . . . . . . . . ........ANTZERKIAZ BLAI.......

MENDI IRTEERAK’2009MENDI IRTEERAK’2009BuRumEnDI, ARTIBAI, AuRRERA, LumEnTzA,

ETA BuRDIn KuRuTz mEnDI ELKARTEAK

azaroak 13, barixakuaKafe antzerkiaGoizeko Izarra antzerki taldeaazaroak 14, zapatuaEta Karmele?Berdintasunerako udal sai-lak antolatutaazaroak 15, domekaMambrúMarkeliñe Antzerki Taldeaazaroak 14, zapatuaAntzezlanaBerdintasunerako udal sai-lak antolatutaazaroak 20, barixakuaKafe antzerkiaGoizeko Izarra antzerki taldea

azaroak 21, zapatuaBirusak erasoanToni la sal eta txotxongiloakazaroak 22, domekaGezurrezko printzeaBerdintasunerako udal sai-lak antolatutaazaroak 28, zapatuaSouvenir, historiako kan-taririk txarrenaMaskarada Antzerki Taldeaazaroak 29, domeka

AntzezlanaGoizeko Izarra antzerki taldea

Tabernetan, 23,00etanZabielen, 19,00etan

MUTRIKU ERDI AROANHISTORIA HITZALDIAK

azaroak 10, martitzenaEuskal Herriaren historia. Nafarroako erresuma.Hizlari, Beñi Agirre

azaroak 11, eguaztenaBalearen garrantzia Erdi Aroan.Hizlari, Fernando Txueka

azaroak 12, eguenaMutriku, herri konkistatua?Hizlari, Angel Rekalde

ZABIELen19,00etan

• Urriak 25Kortakogain – Aumategi (1191 m., Elgeako mendi-

lerroa) – Ozaeta

• Azaroak 15Toloño mendilerroa (1271 m., Araba)

(Bazkaria Labastidako bodega baten)

• Abenduak 13Deba inguruak.

Page 27: KALAPUTXI 88
Page 28: KALAPUTXI 88