Kalaputxi 74www

28

description

Mutrikuko herri-aldizkarixa

Transcript of Kalaputxi 74www

Page 1: Kalaputxi 74www
Page 2: Kalaputxi 74www
Page 3: Kalaputxi 74www

33

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68 / 635 74 83 93e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 2.000 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkari haukaleratzea posible egin duzuen guztioi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6-7

Bi hitzetan 8-9

Komikixa 9

Historixa 10-11-12-13

Karenka 14-15

Aisialdixa 16

Turismua 17

Lan giruan 18-19

Kirola 20-21

Hezkuntza 22-23

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

IRITZIXA

ESKUBIDEAK Vs. ERANTZUKIZUNAK

Larunbat goizeko hamarrak: Sanmikolla ibilbidean zaborren kamioia pasa ezinik.Auto bat aparkatuta dago Villa Dioni parean eta kamioiak ez dauka lekurik pasa-tzeko. Kamioiko txoferra, telefono mugikorra belarrian duela. “Orduan basurakjaso gabe buelta egin beharko dut…” Neu gertatu naiz parean eta pasadan esandit, “bihar protesta egingo dute basurak lurrean daudelako eta gaur honaino eto-rri eta alferrikako buelta egin dut. Auto jabeari etxera deitu diote eta ez omendago”. Nire erantzuna, “ jar diezaiotela multa, patrikan min egingo diona etakotxea behar ez den lekuan uzteko gogoa kenduko diona”. Txoferra kamioiansartu da eta joan egin da.

Buruari bueltak ematen hasi naiz eta urte berri eguna etorri zait burura.Goizeko bederatziak ingurua zen, senarra gaixorik neukan eta Atxitxin kaleraautoaz sartzeko udaltzainari deitu nion. Berehala etorri zen eta bidea ireki zidan,baina, kamioia pasa ezin zen parean autoa aparkatuta zegoen. Eskerrak anbu-lantziaren beharrik ez nuen izan eta neure kotxearekin konpondu nintzen. Sena-rra autoan hartu eta Mendarora joan ginen. Anbulantzia behar izan bagenu…?Eta bitartean, konpondu ezineko okerra gertatu balitz?

Herritar izateko, kalitatezko herritar izateko asko falta zaigu. Lehen zer-bait oker zegoenean, inolako lotsarik eta beldurrik gabe esan egiten zen. Txo,zertan ari zera? Txo, hori ez da egiten! Orain beldurtu egiten gara, herritar lotsa-gabeek gaina hartu dute eta erantzun txarra emanda arrazoia eurek duten uste-an gelditzen dira. Eta poliki-poliki herria zikintzen eta usteltzen ari gara. Arrainhorri gatza ematen hasi beharra daukagu, bestela, usteldu egingo zaigu etaorduan inorentzat ere ez du balioko.Herritarron eskubideak noraino iristen dira eta erantzukizunak noraino?

Arantza Ugarte

Mutrikuko Udaleko EuskaraBatzordeak diruz lagundutakoa

Gipuzkoako Foru Aldundiakdiruz lagundutakoa

-k

diruz lagundutakoa

Page 4: Kalaputxi 74www

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)EKAINA

23tik 26ra Javier Otxagabia

27tik 29ra Lon Apraiz

30ean M. Cristina Riveiro

UZTAILA

1etik 3ra M. Cristina Riveiro

4tik 6ra Amaia Zalduegi (Otxagabia)

7tik 10era Lon Apraiz

11tik 13ra Javier Otxagabia

14tik 17ra Amaia Zalduegi

18tik 20ra M. Cristina Riveiro (Apraiz)

21etik 24ra Javier Otxagabia

25etik 27ra Lon Apraiz

28tik 31ra M. Cristina Riveiro

interesekotelefonoak

informaziua44

MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

DEBARA

Astegunetan: 7:20tik 21:20ra, orduro / Jai egunetan: 8:20tik 21:20ra. orduro

ONDARROARA

Astegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro / Jai egunetan: 7:55etik 20:55era, orduro

OTXAGABIA: 689 58 57 59 • APRAIZ: 630 05 50 97 ZALDUEGI: 669 26 22 01 • RIVEIRO: 667 33 88 90

Autobusak

Botikak

OSASUNA

Anbulatorioa (Osakidetza)..................943 60 43 00DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak .......................................943 46 11 11

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake Epaitegia ...................................943 60 70 49Itsas etxea..........................................943 60 34 00Ur patzuergoa....................................902 30 22 22Mankomunitatea (trasteak eta zaborrak)..........................................................943 70 07 99Alde Zaharra eraberritzeko zerbitzua..943 60 34 18

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .........................943 60 41 19

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Gasolindegia ......................................943 60 32 10Miruaitz Frontoia................................943 60 46 79

Page 5: Kalaputxi 74www

55zeuk esangu

tuna

k DANTZA DANTZARI

Lau hilabetez dantzetan ibili ondoren, az-kenean heldu zen plazan dantzatzeko egu-na. Maiatzaren 31n euri eta basa artean irten ginen denok frontoian gora goiko plazara. Jende asko ez zen bertan, baina de-nok ganeukan gogoa eta poza nahikoak izanziren bazterrak alaitzeko. Ondoren Kai ja-tetxean bazkaldu genuen eta benetan ederki pasatu genuen, kontu, berriketa eta abesti pilo batekin. Omenalditxiki bat ere egin genien Gure Ametsa dan-tza ta ldekoei bera iek egin duten lanagatik, ez baita lan makala izan!

Hasi ginenean denetariko jendea zegoentaldean, asko zekitenak, erdizka zekitenaketa gutx i zek i tenak… norbai tek esango du berak ez zekiela ezertxo ere! Ba, zorionez, azkenean denok batera jardun genuen plazan dantzan, ez zen igartzen norkzekien gehiago eta nork gutxiago, denok fe-nomenal egin baikenuen, fallo eta guzti, be-re algarak eraginez. Benetan egun zoragarri bat pasatu genuen.

Eskerrak eman genizkien arren, berriz ereeskerrik beroenak eman nahi dizkiegu guri erakusten egon diren Gure Amtesa taldeko dantzari DEN-DENEI! Eskerrik askogurekin izan duzuen pazientziarengatik, eskerrik asko behin eta berriz pauso berdi-nak errepikatzeagatik aurpegi ona jarrita, es-kerrik asko bihotz-bihotzez dantzak ikastenegon garen 70-80 lagunen partez.

Dantzari bat

KIROL BATZORDEAK MUTRIKUKO HERRIARI

Mutrikuko Kirol Batzordeak, futbol eskola-rraren inguruan azken urteotan eta azkenhilabeteotan egindako idatzi eta esameseierantzun eta herri guztiari informazioa emanbehar d io la ikus i r ik , ondorengoa jakinarazi nahi du:

1. Azken urtetan Mutrikuko umeei (Lehen Hezkuntzako 8, 9, 10, 11 urtekoak) futbolean aritzeko aukera borondate osoa-rekin prest egon diren entrenatzaile eta la-guntzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkieKirol Batzordea osatzen duten ordezkari po-litiko eta kirol teknikariaren eskutik.

2. Kirol Batzordeak argitu eta azaldu nahidu; egun, bi modu legal bakarrak daude ume-

ak Lehen Hezkuntzako eskola garaian kirolaktibitateak era arautu, seguru eta askeanegiteko: Eskola Kirola batetik, bestetik, Futbol Eskola (futbolaren kasuan). Lehen-dabizikoan kirol anitza bultzatu nahi daumearen heziketa integrala eta osoa beza-la ulertuz. Kirol modalidade bakarra egite-ak mugatu edo kondizionatu egiten baituumearen gaitasun fisiko guztien garapena.Iazko urtetik honuntza Futbol Eskola sortzekobaimena ematen du Aldundiak, Erreala, Al-dundi bera eta Gipuzkoako Futboleko Fe-derazioen artean eginiko hitzarmenean. Hi-tzarmen honetan baldintza espezifiko batzukbete behar dira Futbol Eskola bat sortu ahalizateko. Mutrikuko kasuan, Debako Hamai-ka Bat eta Mutrikuko Mutriku Futbol Talde-en artean, Futbol Eskola bat sortu daiteke,iaztik martxan dagoena.

3. Aurreko puntuan azaldu dugunaren oi-narria legean daukagu. Izan ere 14/1998 Eus-kal Legeak arautzen du kirola bere zentzueta arlo guztietan. Horregaitik eskolaz kan-poko beste ekintzak (musika eskola, kate-kesia, partikularra, ingelesa, liburutegia…)ez in d i ra a lderatu era arautuan egiten diren eskolaz kanpoko kirol ekintze-kin, ez dutelako kirolak duen bezala marko legal zehatz bat.

4. Eskola adineko umeekiko kirolaren in-guruan izan behar dugun udal kirol politi-kari buruz; Lehen Hezkuntzako umeei zu-zendutako kirol bakarreko espezialiazio goiz-tiarra ekiditu behar dugu. Kirol adituek, pro-fesionalak eta teknikoek, iritzi amankomu-na dute espezializaioari buruz. Espezializa-zio bera, 15-16 urterarte ez da eman behar.Ordurarte umeak kirol aktibitateak jolas be-zala hartu behar ditu, errendimendua hel-burutzat izan gabe.

Beraz eta aurreko puntuetan esan direnak laburbilduz,

Lehen Hezkuntzako herriko umeek esko-laz kanpoko araututako kirol ekintzatan par-te hartu nahi badute, legeak argi azaltzendu bi bide legal daudela nahi hori burutuahal izateko; Mutrikuko Udalak, Gipuzkoa-ko Foru Aldundiak eta herriko ikastetxeekgaratutako eta sortutako Eskola Kirola Pro-grama bera batetik, eta Futbol Eskola bes-tetik, baldin eta futbola bada egin nahi deneskolaz kanpoko kirol ekintza.

Hortik kanpora dabiltzan taldeak (Ondabarro eta Kristozulo), ezinbesteanegungo marko legalean definitu egin behardira. Horrexegaitik gonbidatu ditugu izan di-

tugun bileretan, definitzea eta parte hartzealehen aipatutako posibilidade legal bakar horietan: Eskola Kirola edo/eta Futbol Eskola.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu herriko ki-rol elkarte guztiei urte osoan zehar ume zeingazteekin egiten duzuen lan eskerga guz-tiarengaitik. Jaso gure zorionik beroena.

Mutrikuko Udaleko Kirol Batzordea

B+I PLATAFORMA HITZABETETZEN

Hauteskundeetara aurkeztu gigenean uda-lean gertatzen den edozer gauza garrantzi-tsuren berri herriari zabaltzeko konpromi-soa adierazi genuen, oraingoan horretara go-az. San Nikolas-Burumendi zonaldean Planpartziala onartzeko epea irailaren 20a bai-no beranduago gertatuko balitz, Lurzorua-ren lege berriaren arabera, etxeen %75 ba-bestuak eta tasatuak izan behar dira.

Plan partzial hori aurkezteko promotore-ak oso lasai ibili dira eta orain udalean da-biltza presionatzen prozesu legal guztiak az-kartzeko, irailaren 20a baino lehenago onar-tua izateko. Gure plataformatik ardura as-korekin jokatu dugu honelako kasuetan, ja-kin badakigu zona honetan portuko bide be-rria dela eta iskanbila asko egon direla ira-ganean eta udalean ez dugu prozeso legalguztiari trabarik jartzeko asmorik adierazi,baina oraingoan galdetzen dugu zelako ES-KUBIDE MORALA daukan udalak honelakoprozesuek daukaten epe normalak azkar-tzeko, komisioak eta plenoak aurreratuz adi-bidez. Logikoa da promotore eta terreno ja-been portaera baina udalarena?

Beste alde batetik otsailaren 28an ingu-rugiro komisioan osotasunez onartu zen Mutriku-Deba kostako bidea egokitzeko (bituneltxo, bidegorria eta pasiatzeko espaloia)estudioa egiteko eskaria luzatzea Diputazioraeta oraindik ez da eskaria bidali, eta bost bi-der baino gehiagotan gogoratu zaie. Guk in-teres handia daukagu horretan Mutriku-Sasiola eta kostako bide egokitua-ren artean aukeratzeko galdeketa bat egi-teko intentzioa daukagulako. Ea udalean agin-tean daukagun alderdiak azkenaldian al-dizkarietan irakurtzen dugun herri partizi-pazioa bultzatzeko aldeko borondateak hi-tzetatik ekintzetara pasatzen diren.

Rafa "Txanbolin"

B+I plataformako kidea

Page 6: Kalaputxi 74www

66 puri-purixan

Miruaitz tontorraren hegal batean, Agerretxo baserritikMendibeltzu eta Ziñua baserrietara doan bidearen ezker aldeandago kokatua “Olatz” harrobia; aurreko ustiaketetan erabi-litako zementuzko eraikuntzak dauden tokian. Inguruanbeste bi harrobi aurkitzen dira, bata Amenabarrena herri alderaeta frontoi horma baten antzeko pareta duena, eta tonto-rraren beste aldean, Ibiri aldera dagoena, urtebete pasatxoharri solteak ateratzen ibili zirena, dike berrirako baita ere.

“Olatz” harrobi honen ustiaketa “Cementos Rezola”ren es-kutik hasi zen 1965. urtean, orduan 1944ko legeak agintzenzuenaren arabera. 1985eko martxoaren 18an lortu zuten hogei-ta hamar urterako ustiatzeko kontzesioa 1973ko lege berri-aren arabera; kontzesio honek epe berdinetan luzatzeko aukera ematen zieten laurogeita hamar urteko mugarekin.Honekin batera, jabegoa “Sociedad Financiera y Minera” raigaro zen “Cementos Rezola” bereganatu zuenean.

1991ean Eusko Jaurlaritzaren baimena jaso zuen lan kontzen-trazio bat egiteko beste harrobi batean, eta horrela hemen-go lanak etenda egon ziren bost urtetan.

2006 urte hasieran “Sociedad Financiera y Minera”k berriroekiteko asmoa azaldu zuen bere Urteko Planean eta EuskoJaurlaritzara aurkeztu, plan honen arabera ustiaketaren zatigarrantzizkoena Mutrikuko babes dikerako izango zen. Jaurlaritzak erantzuna izan zen Autonomia Erkidegoko meatzeustiaketaren erregulatze prozesura egokitzeko UstiaketaProiektu berri bat, Ingurunean izan zezakeen Inpaktuaren Es-tudioa eta Leheneratzeko Plana aurkeztu beharrean zeudela.Gaur, dokumentazio guztia aurkeztua eta onartua dute. Kontuan izatekoa da, nahiz eta lur-jabetza handiagoa duten,baimena mugatuta dutela “Erkidegoko garrantzi handiko gune”deitzen den Arnoko artadiaren muga beren lurretaraino iristen delako.

Ustiaketaren bolumena 250.000 m3koa izango da; hau da,600.000 tona harri suposatzen duena, eta gaurko harrobiarenplazatik 20 eta 23 metro artekoa egingo du sakonerantz 150metroko luzeran. Jardungo duten makinariaren gaitasunarekin,egunean 56 kamioi beteko direla suposatzen da. Leherketabidez aterako da harria, eta makina bidez txikituko moilarenbeharrei erantzuteko. Bloke handirik ez da aterako.

Ustiaketa hasteko Jarduera Lizentzia 2007ko uztailean eskatuzuten udaletxean, eta Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren2007ko maiatzeko ebazpena, udal arkitekto aholkulariarentxostenak, gehi txosten juridikoa ikusirik, alkatetzak ebatzizuen Jarduera Lizentzia ematea 2007ko abenduaren 12an,baldintza hauekin: 1) Ingurumena babesteko legeek ezartzenduten neurri babesle eta zuzentzaileak betetzea. 2) Sarbideakhobetzeko obra osagarrien proiektu bat hilabeteko epean aurkeztea, Olatzko bidean gaurko trafikoa eta jarduerak eragingo duena bateragarria izateko. 3) Jarduera baimenaamaituko da harrobiaren lan-programa amaitzean, eta pai-saia eta lan eremuan leheneratzeko neurriak bukatu ostean.4) Irekiera baimena eman eta gero, ustiaketaren iraupena ezda bi urtekoa baino luzeagoa izango.

Neurri babesle eta zuzentzaileetan kontuan hartzen dira: natura ondarea babestea, hautsa gutxitzeko neurriak hartzea,zarata eta dardaren ondorioak gutxitzea, hondakinen

Ustiaketa hastear dira harrobi honetan, batez ere, kaian eraikitzen ari diren babes dikeaharriz hornitzeko. Hau dela eta, kezkati agertu dira Olatz eta Ibiri bailarako auzokideakbidean hainbeste kamioiren joan etorriak izan ditzaketen eraginagatik. Epailetara joangodira, ostera, Natur Taldekoak ustiaketa hau eragozteko asmoz. Kalaputxi harrobiari buruzkoinformazioa jasotzen saiatu da zuei eskaintzeko. Hona hemen gure lanaren emaitza.

“OLATZ” HARROBIA

Page 7: Kalaputxi 74www

kudeaketa, kultur ondarea babestea, eta ingurumena zaintzekoprograma egin beharreko kontrolak zein informeak.

Ziñua eta Mendibeltzu baserrietako erabiltzaileentzat San Blasbaserrirako bidetik sarbide berezia egin ezinaren aurrean, So-ciedad Financiera y Mineraren alternatibak Agerretxo atzetikdagoen bidea konpartitzearen proiektua azaltzen du:hormigoizko pistan gain-zabalerak eginda; errepidea eta goikozabaleraren arteko hormigoizko pistaren itsasdura hobetu-ta; zamalanetan hasi aurretik gain-zabalerak eta gurutzaguneakseinalatuz, eta, gerta litekeen edozein ustekabeko aurreikustearren, Ziñua eta Mendibeltzu baserriek sarbideabermatuta izateko Beliotegi eta Ziñua baserrien arteko lotunea egokitzea, edo, Mendibeltzu baserriko jabeen oharpenei jarraituz, Amenabarren harrobitik doan bideaegokitzea.

Alkatetzak, udal aparejadorearen txostena nahiz araudiak kon-tuan hartuta eta 50.000 ¤ko ber mea ezarrita, Irekiera Baime-na eman zuen 2008ko apirilaren 30ean. Udal teknikariak ikuskaritza-bisita burutu beharko du zamalanak hasi bainolehen.

Auzokideei egindako galderetan, etsita bezala aurkitu ditugu,eta zera diote: “Ni kamioi batekin aurrez aurre aurkitzen ba-naiz, berak sartu beharko du zabalgune horietan, ni ez naizsartuko eta”.

Udaleko Berdeak + Independenteak taldea hartutako erabakiaren aurka azaldu da, eta Natur Taldeak dio

tribunaletara jotzeko asmoa duela, beren ustetan Arau Subsidiarioen aurka doalako erabakia, ez baitie inork argitzen1996ko uztailaren 3an legalki baimenduta zegoenik harrobihori.

Lan hau idazterakoan errepideko zabalguneak eginda daudeeta seinaleak eta jartzear daudela jakin dugu. Gainerako lanakegokitzen dituztenean, Olatz kanteraren ustiaketari ekingoomen diote.

puri-purixan 77

Page 8: Kalaputxi 74www

88 bi hitzetan

SAMIELAKO ZAHARREN EGOITZAN

BERRIKUNTZAK BUKATZEAR

Aspaldi ekin zioten berrikuntzei zaharren egoitzan egokitze planarenbarnean. Logelak, komunak eta abar izan ziren lehenengoak, baina egon-gelarena zen arazo handienetakoa, ez baitzeukaten behar adinako lekuegoiliarrentzat, okerrago, jakina, bisitariak etortzen zirenean. Hori delaeta, etxaurreko lorategiaren zati handi bat gehitu diote lehengo egon-gelari aurrealde guztia beiraz estaliz, eta honen sabaia osoa lehen so-lairuko terraza bilakatu da. Orain, dio Jontxuk, arauek egoiliarreko eskatzen dutena baino metro karratu gehiago ditu egongelak.

Sarrera nagusia beheko solairura egin da, malda txikiagoa duena etaerraztasun gehiago eskaintzen duena anbulantzia edo edozein larrialdirierantzuteko. Jangela handitu, eta sukalde berria ere bukatzear da. Bule-goak, bestalde, sarrera nagusiaren alboan kokatu dira, eta hauek zeu-den lekuan banakako lau gela berri jarriko dira.

Arazorik izaten ez badute, uztailean bukatuta egongo dira lan guzti-ak, lau gela berriak izan ezik. Horrela, bai gela, komun, sukalde etaegoitzaren atal guztiak, gaurko arauek agintzen dituzten alderdi guz-tiak beteko dituzte.

Jontxuk ez daki noiz egingo den inaugurazio ekitaldia. “Ni martxanjartzen arduratuko naiz –dio– eta, agian, beste batzuk erabakiko dutenoiz eta nola egin”.

ARNOKO LAUGARREN MENDI LASTERKETA

Eguraldiak gehiegi ez lagundu arren, jendetza izan zen ekainaren8an Burumendi Mendizale Elkarteak Arnoko IV. Mendi Lasterketan partehartu zutenak.

212 oinezko prest ziren goizeko 8etan 24 km. egiteko. Herritarrenkopurua bikaina: 81 lagun. Beste guztiak Lea-Artibai eta inguruko herrietatik etorritakoak.

Goizeko 10etan, berriz, korrikalariak abiatu ziren, 89 lagun denera,horietatik 18 mutrikuarrak. Herriko korrikalarien artean urteroko hitzorduari eusten diotenak: Ladis Velasco (lehen postuan) eta LanderArruabarrena. Estreinekoz parte hartu zuenen artean, berriz, Aritz Barrenetxea (mutrikuarren artean 4. sailkatutakoa). Eta mutrikuarlasterkari gazteena zein izango eta Egoitz Iñarrairaegi (herritarrensailkapenean 7.).

Eta zer esan AmaiaElosegiri buruz? Estual-diak pasa ondoren irri-barretsu iritsi zen helmu-gara eta hiru sariren jabeegin zen: herritarrenar tean l ehenengoa ,emakume beteranoetanere lehenengoa eta sailkapen orokorreanemakumeen podiumeanbigarrena.

Zorionak guzti-guztiei;partaide, antolatzailezein laguntzaileei. Bejondeizuela.

Orbea-Oreka SDA taldeko partaide izanikgustura lehiatu da Igor Romero txirrindu-lari mutrikuarra Euskal Bizikletan. Ekainaren6an ekin zion lasterketari eta 8a bitarteanahaleginak eta bi egin ditu bere helburu-ak betetzeko. Ekipoari laguntzea eta laster-keta bukatzea zituen helburu eta horiekbeteak ditu.

Une gogorrak ere jasan ditu Igorrek etahorietako bat lehenengo etapan (Bakio-Bakio) kokatu du, abiadura ikaragarrianaritu baitziren txirrindulariak. Dena den,Igorrek maite du laster-keta hau, etxean bezalasentitzen dela dio eta au-rrera begira ere, ahal badubahintzat, parte hartzekoasmotan da txirrindularimutriku-arra.

Baina podiuma zapaldu-takoa ere badugu Igor,apirilean, Zornotzako Udaberri Sarian. Ma-iatzean, berriz, Nafa-rroako Itzulian erlojupekoetapa irabazi zuen taldeka.

Une honetan, eta atseden labur baten on-doren, egutegia betea du: Ekainarenbukaeran Espainiako Txapelketa. Uztailean,Madrileko Itzulia, Ordiziako Sari Nagusiaeta Getxoko Sari Nagusia. Abuztuan, Urki-olako Igoera eta Madrilgo Klasika. Iraileanpare bat lasterketa ditu baieztatzeko.

Badu zeri gatza eman Igorrek. Gure zorterik onena opa dio Kalaputxik. Animo Igor!

IGOR ROMERO EUSKAL BIZIKLETAN

XXVII. EUSKAL JAIAEKAINAREN 22an

Udaren atarian, urteroko hitzorduabeteko du Gure Ametsa DantzaTaldeak, herria hainbat herritatiketorritako dantzariz beteta.

Ohitura denez, goizean taldeak kale-jiran abiatuko dira eta herriko txokoakmusikaz eta dantzaz beteko dituzte.Herriko etxeetan bazkaldu ondoren,dantzari guztiak goiko plazan elkar-tuko dira arratsaldeko bostetanDantza Alardea eskaintzeko mutrikuarguztiei.

Dantzez gozatu nahi duten guztiekaukera ederra izango dute, hortaz,herritik irten gabe. Aupa dantzariok!

Page 9: Kalaputxi 74www

bi hitzetan 99

komikixa Josu Ituarte "Pitxame"

Page 10: Kalaputxi 74www

1100 historixa

TAILERREKO LANGILEA

“Nik 14 urte nituen. Tailerrean bizikleta eta motorrentzakoerradioak egiten genituen. Tailerrean sute txikiak askotan gertatzen ziren, olioarekin piezak eta gasolinakin garbitzengenituen makinak eta… egun hartan, askotan bezala, bidoi-tik konilarekin botilara gasolina pasatzen ari ginen, ondoanpiezak sikatzeko sekadore bat zegoen, azpian erresistentziakzituena eta hauek zulatuta zeuden. Gu konturatu ez, bainaitxuraz botilak konilarekin arnasarik hartzen ez eta gasolinabeheraka irristatu zenean sekulako eztanda egin zuen, atze-raka bota zigun eta batzuk alde batetik eta besteak bestetikatera ginen denok kalera…eztandarekin batera segituan suhartu zuen denak… ezin zen ezer egin… Eusebio ikusi nuennola sokan behera jeisten zen… ni neu pasa-pasa eginda Zumalaben gora etxera joan eta ohean sartu nintzen… arra-tsaldeko hiruretan udaletxera joan ginen tailerreko denokhan zer gertatu zen deklaratzera…”

Mª JESUS IZAGIRRE

“Ni miradoretik erropak zabaltzen nengoen, etxean komu-na jartzeko obrak egiten ari ginelako eta amona sukaldeanzegoen. Amonari esan nion, -hauxen da eguraldi ederra! Ha-lako batean, jendea korrika Zumalaben gora, -Sua, sua! deia-darka. Ni barrura sartu, eskuetan neukan izarak mahai gainean bota eta amonari handik kalera atera behar ginelaesanez, baina amonak bera zaharra zela eta umea hartu tabiok salbatzeko esan zidan. Nik ezetz, hiltzekotan biok hilkoginela… Baina umerik ageri ez eta kalean zegoelakoan… Eusebio laguntzera agertu zen, hark besoetan amona hartueta nik etxean neukan diru pixkia jaso eta kalera atera nin-tzen hankak non ipintzen nituen jakin gabe, izugarrizko keabaitzegoen. Kalera irten ondoren, konturatu nintzen amonabarruan geratu zela, bere ohiuak entzutean… eta alaba inonageri ez, kalean zebilelakoan, ordurako alaba barruan… ba-tzuk alboko etxeko teilatutik atera ziren baina guria barruangeratu zen…”

“Alaba balkoian ikusi zuten, hango kanpai hots eta abarre-kin aztoratua…, salto egiteko ohiu egin zioten baina atzerabarrura sartu zen eta gehiago ikusi ez…”.

“Eusebiok ezin izan zuen jarraitu beheraka, sua eta kea biz-kor baitzetozen gora eta azkenean balkoira atera, eta sokanbehera ahal zuen moduan, eskuak erreta, salbatu zuen bereburua…”

Oroitzapenak eta sentimenduak barruan gordeta, bizipenak berrirokontatzerakoan malkoak kanporatzen dira. Guk hurbiletik bizi eta sufrituzutenetatik batzuekin egon gara, testigantza bizi eta gordinak, denborakezabatzen ez dituenak jasotzen, hainbat herritarren bizitzak markatu zituenegun latz hartara hurbildu nahian. Historia gogoan izateak zerbaiterakobalio izango digulakoan…

DDUUEELLAA 5500 UURRTTEE ,, HHOOTTEELLAA EERRRREE……

Page 11: Kalaputxi 74www

“Zortzi egun lehenago ere su txiki bat sortu zen tailerrean, niegurrak txikitzen nenbilen kanpokaldean eta mugimenduaikusi nuen bertan… baina orduan ez zen ezer gertatu. Handik zortzi egunetara erre zen Hotela…”

MARIA OGI TXIKI

“San Pedro txiki eguna zela eta, amak esan zidan, -Maria, hobe dezu lanak goizo-goizo egin eta arratsaldean bi alabe-kin pasiatzera joan, gaur egun haundixa da ta-.

Hala, bi alabak amarekin etxean laga eta erropa zikinak hartu eta errekara joan nintzen garbitzera. Han nengoela,goizeko hamaikak aldera, jendea alarmatuta ikusi nuen, zerpasatzen ote zen galdetuz neure buruari, salto egin eta oinutsik saltoka hasi nintzen gure etxe aldera. Hotela sutan…kalean buelta eta buelta ea ama eta alabak non zeuden, hauenbila… batzuk barruan zeudela… besteak ez zeudela… Etxe-ra sartzen saiatu nintzen baina Guardia Zibilak ez zuen pasatzen uzten… han joan zitzaizkidan ama eta 2 urteko ala-ba…”

ITZIAR OGI TXIKI

“Nik 3 urte besterik ez nituen, etxean amona eta 2 urtekoahizparekin nengoen. Amonak karamelotxo batzuk ekarrikozizkigula agindu zigun baina egun horretan ahaztu eta eka-rri ez. Ni horren akorduan nintzenez, amonari karamelu eskean nenbilen goiz osoan eta azkenean amonak txori txikibat eman eta Juli txikixanera joateko esan zidan karameloerostera. Ni Komendura iritsi orduko Hotelak su hartu zuen…horrela libratu nintzen ni… nire ahizpa Arrate eta amona Kur-tza ez bezala.”

“Senar gehienak atunetan zeuden, Asturias aldera joanda…berria jaso eta autobusez hu-rrengo egunian etorri ziren herrira… hura zen hura pano-rama…”

LAGUNTZERA HURBILDU ZENHERRITARRA

“Ni Barrenkaleko etxean nen-goen, aurreko egunean anaiaezkondu zela eta, itsasotik lehorrean geratua. Halako batean, goizeko hamaikak aldera, kanpai hotsak entzun etazerbait gertatu zelakoan kale-ra atera nintzen, zer zenik ja-kin gabe. Jendea Komendu al-dera zihoala eta nik ere segi…Zumalabeneko aldapara iriste-an Hotela sutan ikusi nuen. Zerbait egin eta lagundu nahianHotel txikitik igotzen saiatu nintzen baina ezinezkoa zen…

1111historixa

Page 12: Kalaputxi 74www

oso harriskutsua zen. Jende asko hurbildu ginen bertara laguntzera baina asko ezin zen egin… behin egurrezko estruktura erreta jausi zenean, zutik geratu zen harrizko horma zatiaren gainean, bi ondarrutar jarri ziren, mangerahartu eta sua atzetzen eman zituzten orduak. Udaletxekoekdominak eman zizkieten.

Hango panorama oso oso gogorra zen, jendea familiakoenbila, ohiuak, negarrak… inguruko etxeetako jendeak, ahalzuenak, trasteak ateratzen…”

KLARITA

“Egun hartan amaren etxean nengoen. Nire gizona tretzakegiten zegoen lonjan eta hura etorri zen abixua ematera etxeasutan zegoela… dana sutan… kea… sutan dena sua… txili-xuak… ezin ginen etxera sartu… bonberoak etorri bitarteannire gizonak makina bat ur bota zuen bonbarekin… itsasotik

ura hartzera obligatu gintuzten. Gure etxeazementozkoa zen eta ez zen erre, bai-

na urarekin dena hondatu zen, etxegabe geratu ginen… Gaua amo-

naren etxean eman genuen…”

Hurrengo egunean etxe-an sartzen utzi zidaten

eta erropa zuri pix-kat atera ahal

izan nuen…arrasteratik

gizonak ekarritako kiloko kafe paketea, orduan gauza haun-dixa zan, ez zegoen eta kaferik gaur egun bezala, gorde-gor-dea neukana “dyu” bota nuen leihotik behera ezertarako ez…

JESUSA

“Nik 26 urte nituen, ezkondua eta hiru alabarekin, Hotel txi-kin bizi ginen. Egun batzuk aurrerago Xiriako hil zela eta, lutoz geunden. Egun horretan nire alabak eskolan zeudenbaina bat ondoezik zegoela ta mojek etxera bidali zuten. Erropak zabaldu, babak egosten ipini eta Juli Txikixanera mandatuak egitera joateko prest… Halako batean EstebanTxatok –Sua, sua, sua! Deiadarka… leihora atera nintzen etagure umeak hantxe…laga denak eta kalera atera nintzen…eta non esaten dit batek -zure alaba beste birekin oraintxesartu da goruntz… ene! Ni zoratu egin behar nintzen… negargarria zen panorama… eskerrak Manolito Irugorriri, hauKosmeneko etxeko teilatura igo eta handik atera ahal izanzituen ganbarara igo ziren nire alaba eta Maurixionekua…Juanita Mixkia ere atera nahi izan zuen… baina honek aitaPedro ez zuen lagata joan nahi eta bertan geratu zen… Gauhorretan Montserratenian egin genuen lo aitak, hiru alabaketa nik, senarra itsasoan zegoen…”

Hurrengo egunean Pako Pertxalek, orduko alkate zenak, etxeak galdu zituzten familietako ume danak batu eta haneraman zituen gurasook seme-alabak nora eramaten zituz-ten jakin gabe…Ni artian etxe bila hasi nintzen, 3 familia, de-nok etxekoak, nonbait bizi behar ginen eta Egañanera jotzeaerabaki nuen, bertan lan egindakoa nintzenez ezaguperia ba-neukan eta… horrela pasa genituen hiru urte bertan… “

“Jendea emateko zegoen… nik etxean baulkada bete ume-erropa jaso nuen, soineko eta jertseak zer esanik ez… jende-ak ahalegin haundia egin zuen diru batzen, kanpoan bizi ziren herritarrak batez ere… nik gerora jakin nuen gure Juanitak dirutza batu eta bidali zuela udaletxera… guk diruhartatik ez genuen ezer ikusi… aitari bidali izan balio sikiera,kaltetuon artean banatzeko…non geratu ziren diruak?… etxe-ak egiteko dirurik gabe geratu ginen! Zorretan… han ez zegoen txikitarik… eskerrak Juli txikixanekoei… gero atunaere harrapatzen hasi ziren eta zela-hala eskuartean geneu-kan diru pixkiarekin konforme… ez zegoen besterik…”

“Gauetan etxean bizi ginen 3 familietako andrak batzen ginen diru kontuak egitera, egunean zer gastatu zen eta hurrengo egunerako zer zegoen zerrendatzera. Egunaz batarrain saltzera, ni Denticinera… kontserba fabriketan ez zenlanik falta eta horrela aurrera atera ginen eta altzatu genuenburua…”

1122 historixa

Page 13: Kalaputxi 74www

NESKAK LOIOLAKO UBARA

“Batzuk San Migelen geunden eskolan mojekin Hotela errezenean… Lehenengo gaua herriko familia ezberdinen etxee-tan pasatu genuen. Hurrengo egunean, uztailaren 1ean, SanMigelera joateko abisua jaso eta bertatik autobusez eramangintuzten Donostiara, Loiolako Uba auzoko Auxilio Socialera,herriko neska gazte batzuk lagunduta. 4 eta 12 urte bitarteko20 neska eraman gintuzten, hasieran egun batzuetarako zena, azkenean 3 urte izan ziren… batzuk poliki-poliki etor-tzen joan ziren familiak etxeak topatu ahala, baina besteok hiru urte pasa genituen.

Oroitzapen txarrik ez daukagun arren, txokea galanta izan zen…bertako giroa erdalduna zen zeharo, Donostian egon edo Ma-drilen egon berdin-berdin. Txikienek etxera eta etxera negaregiten zuten… gauetan ohean txixa… han ez zegoen kariño-rik inorentzat eta nagusienak ginenak (12 urte) txikienak babesten eta goxatzen bagenuen ardura.”

“Lehenengo hilabeteak Sección Femeninako maistrekin egonginen… oraindik buruan grabatuta daukat sarreran zegoenidatzi bat: En este hogar forjamos almas para Dios y mujeressanas para la Patria. Nik etxera ihes egitea besterik ez neukanburuan. Gero mojak etorri ziren eta giroa pixkat hobetu zen.Hilean behin etxekoen bisitak izaten genituen edo Donostianbizi ziren mutrikuarrenak… Gabonetan astebete pasatzen genuen etxean…”

“Gogoan dut, behin, antxoa sasoian, Donostiako portuan sartu ziren Mutrikuko barkuak eta bertako mariñela zen osaba Pakok, bere hiru alabak bertan zituenak, otarrakada antxoa hartu eta oinez Loiolaraino etorri zen guri ekar-tzera…”

“Batzuk bertan egin zuten Jaunartzea… beste batzukEskola Zertifikatua atera genuen… irteerak egiten ge-nituen hara eta hona… Akordatzen naiz Tolosan nolaErrealak eta Athleticek partidu bat jokatu zuten diruaateratzeko. Mutrikutik hiru neska etorri ziren umeen-tzako baserritarren erropekin. Gutako bi neska, txikie-netakoak, jantzi eta Donostiara jaitsi ginen, bertan baz-kaldu eta arratsaldean Tolosara partidura joateko. Hanlore sorta bana eman genien ekipo bakoitzeko atezai-nei. Han zeuden Bidaniatik etorritako mutil kuadrlia le-henengo filan eserita.”

“Hiru urte pasa eta gero bueltatu ginenean, batzuk gaiz-ki pasatu genuen euskeria galduta etorri ginelako etaingurukoen komentarioek min egiten ziguten…”

MUTILAK BIDANIARA

“Nik 8 urte nituen hau gertatu zenean, harribotian nenbilenkarramarrotan. Moilatik ikusi nuen sua, kea, negarrak…”.

“Hurrengo egunian kaltetuen familietako 15 mutileko taldeaeraman gintuzten Bidaniara. Egun osoan itsasoan, uretan ibil-tzetik hango mendi puntara eramatea… badakizu hori zer zenguretzat? Niretzat han egotea tortura bat zen, ezin nintzenohitu. Giroa erdalduna zen eta nik tutik ez nekien… bizimo-dua gogorra zen. Gogoan dut nola gauetan urduritasun etaezinegonarekin ohean txixa egiten nuela eta mojek bustitakoizara buruan jartzen zidatela turbante modura…”

“Egun batean, gure artean zeuden mutil nagusiagoei jarrai-tuz, batzar moduko bat egin eta ihes egitea pentsatu genuen.Handik Azpeitiara jaitsi behar genuen gero trena hartu etaetxera bueltatzeko. Baina trenerako dirua ateratzeko zerbaitbatu behar genuela eta, mamakuluak batzea bururatu zitzai-gun. Lehenengo mamakulu pilo bat batu eta gero eguna argitu aurretik jaiki eta bideari ekin genion. Errezilera iritsi gi-nenerako egun argi zen eta bertako okinak ikusi eta galdez-ka hasi zitzaigun… azkenean norbaitek etxera gindoazela esanzuen… gelditu eta atzera bueltan Bidaniara eraman gintuz-ten. Hemen ia bi urte pasa genituen eta gero Hondarribira era-man gintuzten eta hemen beste urtebete inguru pasa genuen.Hura beste gauza bat zen, itsasoa bertan geneukan behintzat!”.

1133historixa

Page 14: Kalaputxi 74www

Euskal Herritik pertsona asko joan izan da AEBtaraartzaintzara, baita Mutrikutik ere, baina zure kasua ezohikoa izan zen. Nola erabaki zenuen bide hurahartzea?

Mutrikuko Denticinean ibili nintzen “Txilibristo”ren laguntzaile,orain kamioiarekin orain kontserba fabrika baten gertatzenden beste edozein lanetan, soldadutzara joan bitartean.Cadizen, marinan bete nituen bete beharrekoak eta1967komaiatzaren 7an bueltatu nintzen, eta Dentcinean jarraitu nu-en, orduan bulegoan. Laster erosi zuten “Mercedes” furgonetabat, eta Errioxa aldeko merkatua zabaltzera bidali ninduten.Haroko hotel baten pasatzen nituen astegunetako gauak, etaegunak inguruko eta Nafarroako bezero berriak egiten.

Soldata polita nuen denbora haietarako, baina kobratze lanakere egin beharra neukan, eta zailtasunak izaten nituen horretan. Egun baten, etsita, furgoneta hartu eta fabrikarabueltatu nintzen, giltzak nagusiaren mahai gainera bota, etaezin nuela gehiago adierazi nion.

Egun baten, Pedro “Kakatza” koinatuarekin Bilbora zuen bida-ia baten lagundu nion bere kamioian, eta hark komentatu zi-dan Ameriketan aukerak izan nitzakeela, bera aurrez egonabaitzen artzaintzan. Esandakoaz pentsatu, eta hara abiatzeaerabaki nuen. Pedro harremanetan jarri zen hango ugazabarekineta bi lagunentzako bidaia prestatu zigun, Fernando Gandi-aga “Mitxelaun” izan nuen bidai lagun.

Dena den, horrelakoak erabaki garrantzitsuak direnez,zein eragin izan zuen zuregan eta zure inguruan?

Banekien nahigabea handia izango zela gurasoentzat, eta haieiesatea kostatu egin zitzaidan; azkeneko agurra ere gogorra

izan zen. Aita momentu hura saihestu nahian zebilen, baina,nahiz eta bezperan itsasora joana zen, matxura bat zela-eta etxeratu beharrean izan ziren, eta goiz aldera, oraindikgauez, 1968ko otsailaren bostean, gurasoen logelan agur-tu nituen aita eta ama: ez zen erraza izan! Lagunak, an-dregaia… dena zen zaila, baina hiru urtetarako erabakiahartua nuen, eta nire abentura zaletasunak eta egoskor-keriak ez zidaten atzera egiten uzten.

Egoera hura azaltzeko beste anekdota bat esango dizuet;Bilboko aireportuan, Mitxelaunekin nengoela, honela esannion Fernandori: “Txo, eman matxo lurrai, igual gehixo ezgea etorriko-ta”. Biok belaunikatu eta muin eman geniongure euskal lurrari.

Ingelesaren ezagutzarik gabe, nola moldatu zinetenbidaian?

Egia esan, ez nintzen asko arduratzen bidaiez, era bateraedo bestera ibilia nintzen etxetik kanpo, eta, nahiz eta ezber-dina izan, lasai nengoen alde horretatik. Irten baino lehenPedro koinatuak honela esan zion Fernandori: “Txo,

hemendik hara allatu arte, zuk honi ein kasu; baina hara aillatzen zea-tenian zaindu gero hau eh! Honek ez daki ardi-xak eta behixak bereizten-eta!” Beraz garbi zegoen kezkaknon neuzkan.

Madrilera iritsi eta kalean buelta bat egitean Iñaki Burgañazenarekin topo egin genuen eta hark: “Alberto… zu artzain?”

1144 karenka

Ez da arrunta artzaintzatik finantza mundura jauzi egitea, baina, mutrikuar hauhorretara iritsi da Ameriketako Estatu Batuetako lurretan, eta hemen dugubera, Kalaputxiri kontu kontari. Mutrikuar izateaz mintzo denean, sentimenduen uhinak eragiten dio, eta gure herria nola maite duen adieraztendu. Poliki kontatu dizkigu bere memorian bizitzak markatuta utzi dituenak; irriegin dugu askotan, baina baita begiak bete ere pasadizo batzuetan.

ALBERTO FLORES URANGA

ARTZAINTZATIK FINANTZA MUNDURAINOKOBIDE MALKARRETAN GORA

Page 15: Kalaputxi 74www

New Yorken zain geneukan neska bat bi kartel handitan gureizenak idatzita, eta hark zuzendu gintuen Utahko hegazkinahartzera; Utahn gure zain zegoen taxilari batek eraman gintueneuskaldunez gainezka zegoen “Landa” hotelera. Hegazkinahartu beharrean, hotelean ezagutu genuen Luis izenekokamioilari euskaldunarekin egin genuen Idahoko gure arrantxora arteko bidaia.

Eta nola konpondu zinen ardiekin? Ezagutu zenituen?

Neguko denboran arrantxoan egin nuen lan; ardiak eta be-hiak zituzten, eta ikaragarrizko hotza; hantxe galdetu nionlehen aldiz neure buruari: “Alberto, nora etorri haiz?” Gero-ra, galdera hori askotan egitea tokatu zitzaidan. Martxoanmendirako bidean atera ginen hiru mila bururekin Arteagako“beterano” bat eta biok gure zaldigainean, beste hiru mando, hiru txakur, “karrokanpoa” janariz eta al-papaz betea, eta erriflea zorroan sar-tuta. Aurrean desertua! Ekain erdiraarte aurrera jarraitu genuen, eta on-doren “karrokanpoa” utzi eta mendigainetara jo genuen. Ni, zaldi gainean,lasterbidetatik abiatzen nintzenlotarako denda muntatu eta janariaprestatzeko, eta laguna ardiekin bideerosoago bat eginez. Egun guztianbakarrik iluntze aldera arte. Bakarta-sun hura ez nuen inoiz ezagutu.Askotan diot Jaungoikoak egin etagehiago ez dela igaro paraje haietatik.

Izango duzu, bada, guri kontatzekoanekdotarik…

Jakina, pilo bat! Joan berritan gertatu eta inoiz ahaztuko ezzaidan pare bat kontatuko dizuet: Banindoan egun batez laster-bide batetik mendian gora, pareta alde baten eta amildegiabestean, eta non hasi dira aztoratzen bai zaldia bai berari lo-tuta atzetik neramatzan hiru mandoak; ezproiez jo nion zal-diari, eta, maldatxo bat igaro ondoren, hara non zutitzen zaidanaurrean hartz handi bat besoak zabalik. Zer egin ezean gelditunintzen, eta, euskaraz, “zer nahi duzu zuk” esatera besterikez nintzen iritsi; hartza jaitsi eta lau hankan alde egin zuen.Bihotz taupadak…

Beste batean, abuztuaren hamazazpian hogeitahiru urte betenituen egunean, hru mila metroko mendian ginela, lagun bakarra gaisotu eta alde egin zidan “zu hemen bueltan ibiliardiei jarraituz, eta ni berriro, edo beste ordezkoren bat ager-tuko zaizu” esanda. Une batetik bestera, eguraldi aldaketaizugarria ekarri zuen, eta haize hotza eta elurra ekin zuenetengabe. Denda kanpoan nituen txakurrak ere hasperenkaari zitzaizkidan, nolabait, denda barnera sartzeko erregutuz,eta hala egin nuen, epeltasuna eta laguntza ematearen truke.Kanpora begiratu eta ardirik bat ere ez nuen ikusi. Pentsa nireburutik zenbat gogorapen igaro zitzaizkidan, berriro diot, Jaun-goikoak egin eta gehiago igaro ez zen leku hartan, hotzakdardarka eta ardiak galduta, neure eguna ospatzen. Nekeareneraginez loak hartu ninduen, eta, hurrengo goizean, nahizeta dena elurtuta egon, beeka aditu nituen ardiak nire den-daren atzeko aldean, babes bila joandako lekuan. Beeka entzutehark indartu egin ninduen inguru haietan jarraitzeko, berrirolaguna osaturik agertu zen arte.

Baina laster utzi zenion artzaintzari…

Laster ez, kontratuan sinatutako hiru urteak jardun nuen artzainlanetan, ondoren, ingelesa ondo ikasi eta hiltegi batean lehenen-go, postari gero, eta hemen utzitako komertzial lanetan hurrengo. Gero, Washingtongo aseguru konpainia baten laneannenbilela, burtsako agente izateko estudioak egin, eta nirekontura URANGA&ASSOCIATES konpainia sortu nuen. Hama-zazpi urtetan burtsara eta bizitza aseguruetara dedikatu naiz.Lanarekin batera, bertokoen eskariz, burtsan nola inbertituirakasten ibili nintzen kolegio baten hamar urtetan, bost aste-tan jarraian, urtean hiru aldiz. Haietako ikasle askok nigankonfiantza jartzen zuten eta nire bezero bilakatzen ziren. 2000urtean burtsa utzi eta 1992tik saiakerak eginda nituen laneanhasi nintzen: erretiratzerako aurreratzen zen dirua eraikuntzarazuzentzen; uste baino gehiago kostatu zait hor indarrahartzea, baina, berriro ere, nire abentura eta egoskortasun

izaerak zenbait oztopo gainditzen la-gundu dit. Gaur, nire konpainiaren ira-garkiak AEBetako bigarren aire kon-painian agertzen dira.

Familia ere egin duzu…

Bai, bi aldiz ezkondu naiz. Lehenengoemaztearekin ez nuen haurrik izan, etabigarrenarekin, bizkaitar jatorrikoa,semea eta alaba izan ditut, Euxebio etaSole, hogeita bat eta hemeretzi urtedituztenak. Zortzi urte ondoren ba-nandu egin ginen, baina harreman osoona mantentzen dugu. Semea, agian,ni baino ezagunagoa da Mutrikun, etaalaba ere agertzen da noizbehinka. Da-torren urtean, semeak egin bezala,Lazkaora etortzeko asmoa du euskara menderatzera. Pozik alde horretatik.

Bestalde, Ketchum/Sun Vally, kale batek banatutako herrianbizi naiz Idahoko estatuan, Boise hiriburutik berrehun eta hogei-ta bost kilometrora. Sei mila biztanleko herri turistikoa da,eta mendiaz eta elurraz gozatzera etortzen direnek hirukoiz-tu egiten dute bere populazioa urteko hilabete askotan. He-rri polita da, egia esan, ez dakit beste herri baten biziko nintza-tekeen Ameriketan.

Eta Mutriku? Zer da zuretzat Mutriku? Hona etorriko alzara bizitzera erretiratzen zarenean?

“Mutriku maitxe det” (hori esatean begiak malkoz bete zaizkio). Ez dakit nola adierazi, “mutrikuarra nai”; hementxeditut sustraiak, familia, lagunak, ingurua, euskara… Maiz, neureburuari hizketan aritu izan naiz euskara ez ahazteko, etaMutrikura gauez ere etorriko nintzateke nahiz eta inor ezikusi, bertako kaleak zeharkatzeko… Atera kontuak bateneta besteen eskuak hestutzen ditudanean zer senti dezakedannire barnean!

Eta bizi…, bietan bizitzeko asmoa dut. Hura atsegin dut etahau…

Gero arte, Alberto, kalaputxien hegalak dantzan ikustendituzunean akordatu gurekin, eta ONDO IZAN!

1155karenka

Page 16: Kalaputxi 74www

Zer moduz zaudete? Ondo, ezta? Ni jada urduritzen hasia naiz, ekai-naren 30a izateko zenbat lo egin behar ditugun ere kontatu dut etajada ez da ezer falta urteroko abentura zoragarrienari hasiera ema-teko.

Aurtengoan ere ez ditugu, tailer, jolas, abesti edo eta irteerarikfaltako, guztia prest dago, orain soilik zuek gogotsu etortzea faltada, ekintzetan parte hartu eta herriari zuek bakarrik dakizuen kolorea ematea. Baina hortaz ez dut inongo dudarik! Batzuk, jadaurte asko daramatzazue gurekin eta neguan ere ez diguzue hutsikegiten. Zer moduz joan da aurtengoa? Begiraleak oso pozik ikusi di-tut, zuen partehartzea oso ona izan da eta dirudienez asko gustauzaizkizue munduko kultura ezberdinak lantzeko egindako jolasak,piszinara egindako irteera, estralurtarrek galdutako izarraren bilaegindako mendi irteera eta, orokorrean, egindako jolas eta abestu-tako abesti guztiak. Ia datorren neguan ere elkarrekin egoteko modurik egiten dugun!

Baina gatozen berriro udarara. Aurrez esan dizuet guztia prest dagoela abentura zoragarriari hasiera emateko. Begiraleak jo ta sulanean dabiltza orain dela hilabete baino gehiagotik, ilusioz gainezkadaude, beraz eguna heltzea besterik ez da falta!

Baina egun batzuetan triste eta urduri ere ikusi nituen. Nik bileraguztiak adi-adi jarraitzen ditut eta oso kezkatuta zeuden, herrikohaur batzuk kanpoan geratu zirela ikusita. Aurreikuspen falta izanzutela aitortzen zuten, orain arte hain ahula izan den 3. zikloan, adibidez, 30 gaztetxo apuntatu baitira, baina, beraien eskuetan zegoen guztia egin zuten, epe barruan apuntatu ziren haur guztiakbere lekua izan zezaten gure abenturan, eta baita lortu ere. Udale-txera joan, negoziatu, materialaren dirua pixkat estutu eta hara, epebarruan apuntatutako guztiak gurekin ditugu. Epez kanpokoei dagokienez, ez dugu ezer esaterik. Hau guztia aurrera ateratzekoarauak ezinbestekoak dira eta horiek betetzea zuen ardura da.

Datorren urterako, agian, apuntatzeko metodologia aldatu beharko dugu edo eta udalarekin negoziatzeko orduan gauza gehia-go izan beharko ditugu kontuan, ez dugu inongo dudarik ezta kon-plexurik ere hanka sartzeak egiten ditugula onartzeko. Baina gauza bat argi dugu, HEZITZAILEAK gara, EREDU gara, zuek GURA-SOOK bezalaxe eta askotan gure haur eta seme-alabei huts egitendiegu. Geure burua besterik ez dugu ikusten, arrazoirik ez badugu

ere ahotsa altxatzen dugu, ea ozenago esanda konbentzitzen dugun edo. Azken finean, gure haur edo seme-alabei ez egiteko esaten dieguna egiten dugu, gauzak guk nahi ez dugun bezala ateratzen direnean.

Hausnartu dezagun guztiok, bai zuek eta bai guk, eta ez diezaie-gun hainbeste gauza esan haurrei, ekintzez demostratu beharko ge-nieke. Hori eta gehiago merezi dutelakoan gaude.

TXANTXANGORRI AISIALDI TALDEA

UABENTURA 2008

UDALEKUAREN IRAUPENA

Ekainaren 30etik, uztailaren 18ra.

UDALEKUAREN ORDUTEGIA

Haur hezkuntzakoak, 10:00etatik 13:00etara

Lehen hezkuntzakoak, 9:30etatik 13:30etara.

BATZEKO TOKIA

Haur hezkuntzakoak, Zabiel Plazan

Lehen hezkuntzakoak, Alboka aurrean

GURASO BILERA

Ekainaren 26an, Zabiel Kultur Etxean

OHARRAK

Irteerak astean behin egingo dira eta autobusera 4 ekarri beharko dira.

Txantxangorrira ezin dira goxokirik eta jostailurik ekarri.

Arropa eroso ekartzea komeni da.

Egun eguzkitsuetan, eguzkitako krema emanda etortzea komeni da.

aisialdixa1166

AA U PU P AA L A G U N O KL A G U N O K !!

Page 17: Kalaputxi 74www

turismua 1177

Izaki bizidunen eta Lur planetaren eboluzioaren nondiknorako guztiak osotasunean jasotzen dituen erregistrobakarra ondare geologikoa da. Orain dela urte batzuk artegutxietsia izan den arren, gaur egun honen garrantziazjabetuta, instituzio ezberdinetatik, UNESCO kasu, bideberriak irekitzeari ekin zaio, bai geokontserbazioaren baigeoturismoaren bidetik.

Euskal Herriko geodibertsitateak eskaintzen dituen auke-rez ohartzen hasi garen honetan,Mutrikuk, Deba eta Zumaiarekin elkarlanean geoturismoa-ren apustua egin du. Mutrikun hasi eta Zumaiaraino dau-kagun kostalde eta itsaslabar ikusgarria bezain aberatsaezagutzera eman nahi da. Altxor natural honetan, Flyschizenez ezagutzen dena, 60 milioi urteko historia geologi-koa irakur daiteke harkaitz-geruzetan.

Hauek modu erraz eta atsegin batean azaltzen dizkiguteherritik atera gabe Mutrikuko Ikasgune Geologikoan, Nau-tilus Zentroan. Honen kokapena, Zizzoneko aldapako etxe-en atzealdean dago, kanposanturako bidearen hasieranezkerraldera eta bertara bisita egitea gomendagarria daoso. Uztailean eta abuztuan zehar asteartetik larunbatera10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara bisitatuahal izango da, igandeetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara.

Honetaz gain, kostalde natural hau bertatik bertara bisita-tzeko aukera ezin hobeak ere eskaintzen dizkigute. Flys-charen ibilbidea oinez nahiz itsasontsiz egin daiteke, betiere gidari baten azalpen eta laguntzaz Zumaia eta Debaarteko flyscha, Mutrikuko flysch beltza eta zazpi hondartzak beste begi batzuekin ikustenerakutsiko digutenak.

Informazio gehiagorako: [email protected] helbidean edo 943 60 33 78 - 657 794 677 telefonoetanizango duzue.

TURISMO MOTA BERRIA MUTRIKUN:GEOTURISMOA

Page 18: Kalaputxi 74www

Behortegia/zalditegia…behortegia izenadaramate honetan ari diren ia guztiek.Behorrekin, zaldiekin, moxalekin, euskalpottokokekin… egingo dugu lana.Gehientsuenak behorrak izango dira. Izan-go ditugu ere irendutako zaldiak eta hazitarakoak. Guk gure hitz egiteko moduan zaldia hitza erabiltzen dugugehien bat naiz eta behor bati buruz aritu. Irendutako zaldiak eta behorraksaltorako, ibilaldietarako eta lasterke-tarako izango dira eta hazitako zaldia berriz,behorrak estaltzeko. Behorren iel sasoiakkontrolatu egin behar dira beste arrak ezaztoratzeko. Ernaldi edo umea egitekosasoiak 11 hilabetekoak dira eta datak zain-du egin behar dituzu. Normalean negualdera izaten dute umea. Jaiotzen direnmoxalak 7 urte inguru izaten dutenean etaonak badira hazitarako erabiliko ditugueta behorra ona bada umeak egiteko.

Hasierak beti hasiera… asmo eta gogohandiak ditugu lanerako. Hasi, ibilbideekinhasiko gara. Mutriku, Deba, Ondarru, Arrate… ibilbide desberdin asko egindaitezke eta horiek diseinatzen ari gara,3 ordutakoak, egun erdikoak, egun osokoak… Inguru horietako baserrita-rrekin hitz egiten ari gara beren lurretatikpasatzeko arazorik ez edukitzeko. Ibilbidehorietaz gain, badago jendea zaldianibiltzen dakiena eta saltorako eta lasterketarako prestatu nahi due-na. Gure instalakuntzak horretarako ahalbideratutakoak izango di-ra. Eskolekin ere badihardugu lanean. Guretzat garrantzi handia duumeak ikustea zaldia nola bizi den, nola garbitzen de, kortak gar-bitzen ikastea, zaldiei jaten ematea, zaldiak nola perratzen direnikustea…eraberean erakutsi animalia batek bere betebeharrak etaardurak dituela. Gure helburua lan honetatik bizitzea da. Bakoitzakgenuen lana utzi dugu honetan aritzeko. Maite dugu gure lana etagure indar guztiak jartzen ari gara honetan, ilusioz beteta gaude.

Lana maitatzeaz gain animaliak ere… umetako ametsa dagurea. Beti gustatu izan zaizkigu animaliak eta batez ere zal-diak. Inguruan ez geneukan aukerarik eta Igeldoko pottoke-tan ibiltzera joaten ginen. Koxkortzen joan garen heinean gureametsa errealitate bilakatzera jo dugu. Ez da gaurko kontuazaldiena, duela 15 urtetik nabil (Ander) zaldiekin eta gure lanhoni begira prestatu gara.

Gero eta jende gehiagoren eskaera duena…urtetik urtera ikustendugu jendeak zaldiekiko zaletasuna duela eta hemen inguruan ezdago non praktikatu. Donostia aldean, Durangaldean, Nafarroan…eta gu erdi-erdian gelditzen gara, daukagun eskaera horri erantzuteko. Bestalde, gero eta jende gehiagok du zaldia erostekogogoa eta ez dauka non gorde, zer egin? Guk apopilotza zerbitzua

ere eskeiniko dugu. Hau da, zaldia gurean egon eta jabeak nahi due-nean etorri, zaindu, ibili… gure etxea zaldiaren hotela izango da etajabeak nahi duenean han izango du bere zaldia edo behorra. Etazaldi bat erosi edo saldu nahi duela? Hori ere guk egin dezakeguguk ditugun kontaktuak erabiliz.Gauzak oraingo martxan baldinbadoaz, eta hala espero dugu, udarako prest izango gara zerbitzubatzuk eskeintzeko. Kanpoko aldea itxuratu, sarrerak eta bideak ondo jarri eta hasiera ematekotan egongo gara.

Azienda handituz doa… une honetan 7 behor, 2 zaldi eta 2 moxal ditugu eta hauekin hasteko asmoa daukagu, paseoak ematekoprest. Kantabria eta Nafarroan ibili gara eta zaldi dotoreak eta ederrak aurkitu eta erosi ditugu, hemen inguruan ere badira horrelakoak. Uste dut zaldi sorta ederraren jabe egin garela. Ez dabatere erraza aukeratzea, edozein zaldi ezin duzu sartu behorte-gian, kontu handiarekin ibili behar duzu. Anglo-arabiar zaldiak,

ZALDIEI XUXURLATZEN DIEN BIKOTEA…Hiart eta Ander edo Olmedo-Uranga behortegia. Behorrak, zaldiak, moxalak… animalia ho-riekin dihardute lanean eta behortegia martxan jartzea da euren helburua. Bakoitzak zuen la-na utzi eta buru-belarri sartu dira abentura honetan. Oinak lurrean dituztela beren ilusio etaasmoen berri eman digute.

Mendiaz eta naturaz gozatzeaz gainanimaliekin harremanak

izateko aukera paregabea da gurea.““

lan giruan1188

Page 19: Kalaputxi 74www

behorrak eta euskal pottokak izango ditugu gurean. Euskal pottokagaltzear dagoen arraza bat da eta guk horri eustea nahi dugu nahizeta araudi zorrotzak betetzea eskatzen duen.

Zaldiei xuxurlatzen zien gizona… hori filmetan azaltzen da bainaegitazkoa da. Gure hezitze modua ere horren antzekoa da. Bortiz-keriarik gabea, zigorrik gabea, naturala, hezitze naturala deitzen zaiona.Modu honetan denbora gehiago behar da zaldia hezitzen, gaur ezbadu nahi, biharko uzten duzu, ez duzu behartzen, baina emaitzakhobeak dira gure ustez. Modu honetan, pazientziarekin, lortzen duzuzaldiak zuk nahi duzuna egitea. Hau beste filosofia bat da, gurekinbat datorrena. Gure helburua, zaldia eta goian doan zaldizkoarenarteko konfidantza uztartzea da. Eta gure moxalak eta saltorako zaldiekinere filosofia bera eramango dugu. Bestalde, zaldia eta pertsonarenarteko harremana lantzea guretzat oinarrizkoa da. Animalia, kasuhonetan zaldia, zaindu egin behar da trukean jaso nahi baduzu. Zal-diak ezer egin gabe asko ematen du: lasaitasuna, konfidantza… zulasai bazaude zaldia era lasai egongo da. Zuk egun okerra baduzuzaldiak igarri egingo dizu.

Ekinoterapia, hipoterapia… egun asko entzuten den kontua dahau. Ekinoterapia zenbait gaisotasunei laguntzeko teknika bat da,hiperaktiboek, autistek… izugarrizko aurrerapena egiten dute zaldiekinharremanak izanda, eta hori guk geuk ikusi dugu. Hipoterapia berrizelbarrituekin erabiltzen den teknika da eta itxaropen handiak eskeintzendituena. Teknika hauekin lana egitekotan gara baina ez orain.Honelako eskeintza egiteko ekipo on batez inguratuta egon beharduzu, fisioterapeutak, medikuak, sikologoak… jende askoren partaidetzaeskatzen du eta gauzak ondo egin behar dira. Aurrera begira hel-duko diogu honi.

Gauza asko dute kontatzeko baina denbora gehiago ezdiogu lapurtu nahi izan. Gure zorterik onena opa diegueta hurrengo ere prest izango gaituzte dituzten berriakzabaltzeko.

Aurki izango da martxan behortegia eta gustuko duzuenguztiok aukera paregabea izango duzue zuen ilusioa bete-tzeko, horretarako telefono honetara deitzea besterikez duzue: 646548071

1199lan giruan

Zaldiak perratzeko ikastaroak ere emango

ditugu eta ikasteko ez bada ere ikustea

merezi duen gauza da.““

Sastarrain eta Fraisoro nekazaritza eskolekin ere

baditugu harremanak.““Gure lan honetatik bizi nahi dugu

eta gure indar guztiak horretan jarriko ditugu.““

Page 20: Kalaputxi 74www

2200 kirola

Ez darama urte asko arku-tiroan… Duela bi urte edo hasi nintzenhonetan, Andoni Basterretxearen bitartez sartu nintzen kirol honetan.Esan behar dut Andonik, Euskadiko txapelduna izateaz gain, EuskalHerriko errekor bat ere baduela. Hura hasi eta nik ikusi. Ikusitakoa gustatu eta honetan hastea erabaki nuen. Orain erabat kateatuta naukaarku-tiroak.

Ikusmen ona ez ezik indarra eta pultsu ona ere beharko… Ikusmen onabai, baina beste guztia teknika da eta ikasi egin behar da. Teknika ikasieta asko ibili. Hasierako arkua biguna izaten da, malgua. Ikasiz zoazenheinean arkua gogortuz joan behar duzu, gero eta indar gehiago eginbehar duzu, baina gehiegi ez. Bizkarreko giharrekin egin behar duzuindarra. Hasieran, ez dakizu eta besoekin egiten duzu eta nekatu egitenzara, dardara daukazu… Gero, ikasten zoazen neurrian, bizkarrekogiharrak lantzen dituzu eta horiekin aritzen zara. Baldintza fisiko berezirik ez da behar.

Entrenamenduek ere izango dute eragina… Uda aldean Ondaba-rron aritzen naiz entrenatzen. Bertara joan eta geziak bota eta bota.Lehen esan dudan bezala, teknika da eta pentsatu egin behar duzu zeregiten duzun, zure gorputzaren jarrera… beti berdin egitea lortu beharduzu eta honetan kontzentratu. Entrenamendua besterik ez. Bainagehiegi entrenatzea ere ez da ona.

Kirol honen modalitate desberdinak… Bai, abaniko zabala du kirolhonek: arku-tradizionala, longbow, basoetako ibilaldia… Nirea arku-tiroolinpikoa da, hau da, olinpiadetan jokatzen dena. Modu edo era bakoi-tzak arku desberdina dauka, bakoitzak berea. Nik erabiltzen dudanarkua handia da, ia nik besteko altuera duena, baina, handia ikusi arren,oso erabilgarria da. Ez da arku soil bat, pieza asko ditu eta horiek mon-tatu eta desmontatu egiten dira. Aluminioz eta karbonoz egindakoadenez, arina da, baina pieza asko dituenez pisua hartzen du.

Aurrekontu handia eskatzen ez duen kirola… Ez da kirolgarestia, baina nik dudan arkua ez da merkeenetakoa etageziak ere onak izan behar direnez ba askotan aurrekontuakihes egiten dizu. Nire geziak karbonoz egindakoak dira.Modalitate bakoitzak bere arkuak eta bere gezi propioak

BBEETTEE--BBEETTEEAANN AASSMMAATTUU BBAAIIEETTZZ!!Ez da Robin Hood, baina begia nora zuzendu hara doaz geziak. Martin Agirregomezkorta Arreitunandia mutrikuarra dugu eta arku-tiroa duzaletasun. Gipuzkoako txapelduna, eta Euskadikoa ere izandakoa senior mailan.

Uztaila bitartean udako ligan arituko naiz, eta azarotik aurrera

negukoan. Udan kanpoan eta neguan aretoan.““

Page 21: Kalaputxi 74www

2211kirola!

behar ditu. Arku batzuekin ezin duzu karbonozko geziak erabili, egurrezkoak izan behar dute; beste batzuekin, berriz, karbonozkogeziak erabili behar dituzu derrigorrez.

Begia non gezia han… Neguan barruan egiten ditugu jaur-tiketak, horretarako moldatutako retoetan. Areto hauetan 18metrora edo jaurtitzen ditut geziak. Udan, berriz, kanpoan,aire librean aritzen gara eta 30 metrotik 90 metro bitartean.

Emakumeak, umeak, gazteak, zaharragoak… edozeinekpraktikatzen duen kirola da gurea, ez dago ez adin mugarik ez ezer. Gure arteko harremana oso ona izaten da. Oso kirolnoblea da gurea. Ez dago haserrerik ezta gaizki ikusirik. Espai-niako txapelketara ere joana naiz eta ikaragarri ondo pasatunuen. Bertako txapeldunekin ere oso harreman xaloa izannuen. Ni ondo pasatzera joaten naiz txapelketara, ahal denondoen egitera eta, era berean, ondo pasatzera.

Kirol honetan txapeldunak… Koreako kirol nazionala dela esan-go nuke. Arku-tiroan onenak korearrak dira eta ausartzen naiz esa-ten Koreako emakumeak munduko onenak izango direla. Hemenfutbolak duen indarra arku-tiruak dauka Korean. Txiki-txikitatik ari-tzen dira ume korearrak ikasten. Hango filosofia dela esango nuke.

Elgoibarko Zarta klubeko kide zaitugu… Elgoibarko klub hone-tan hamar-hamabost lagun mugitzen gara. Mutrikun ez dut ikustenzaletasun handirik, baina Ondabarron entrenatzen egoten naizene-an jende asko gelditzen da nire entrenamendua ikusten, bitxia edoegiten zaie ni arkuarekin ikustea. Polita dela iruditzen zait. Lehiake-ta irekiak, berriz, futbol eta rugbi zelaietan egiten dira.

Uztaila bitartean hara eta hona… Bai, hala izango da. Txapelke-tak eta lehiaketak han eta hemen daude, eta oso animatuta nagoparte hartzeko. Gainera, arku berria erosi dut eta oraindik eskuahartzen ari banaiz ere oso gogotsu nabil.

Eguraldi ona lagun Ondabarrorako bideahartu du Martinek. Mutrikuarrak animatunahi ditu eta erakustaldi bat egiteko desiratzen, herritarrek ere ikusi eta ezagutu dezaten. Eskerrik asko Martin etahurrengora arte. Animo!

Mendiko jaurtiketa ikaragarri politada eta jende asko erakartzen du.““

Kirol noblea da gurea, gure arteanez dago kontu txarrik.““

Page 22: Kalaputxi 74www

HASIERA HAIEK1962 urtean sortu zenetik 19821-82 ikasturtera arte Mutrikun lanbi-de heziketan ziharduen ikastegia zen: Asociación Propulsora deEnseñanza Nustra Señora de Idurre izenekoa. Ikastegi pribatua zen,eleizak, udalak eta Madrilgo Minesterioak subentzionatua etaMinisterio de Educación y Cienciak errekonozitua, alegia, ikastegiakemandako tituluek balio osoa zuten.

1975 urte inguruan ikastegiak jasotzen zituen dirulaguntzak geroeta urriagoak zirela ikusirik, publifikazioaren bidea urratu beharzela konturatu ziren zentroaren arduradunak. Garai hartan JuanMari Egaña eta Joakin Aperri-bai Mutrikuko eta Debakoalkate zirela, bakoitzak bereherrian kokatu nahi zuen Ins-titutu berria. Lehia horretan,Mutrikuk argudiatu zuenordura arte, hogei urtetan,Mutrikun egon zela lanbideheziketako zentro ofiziala,lurrak ere udalak prest zituelaeta herrian bertan jarraitubehar zuela. Gauzak horrela,Madrilgo Ministerioak Deaba-rentzako eta Mutrikurentza-ko Institutua Mutrikun egiteaerabaki zuen. Izagirrek esandigunez, Mutrikuko institutuaMadrilgo Ministerioak EuskalHerrian egin zuen azkenaizan zen. Hurrengoa, Zumaia-koa, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailaren ardurapean egin zen.

Lanbide heziketako zentro publiko berrian, Deba-Mutriku Institutuaizenez deitua, ordura arte udaletxearen azpiko lokaletan ematenziren gaiak ematen jarraitu zen, metala eta administratiboa, eta,gainera, elektrizitatearen alorrean ere sartu zen.

Hezkuntza ildoak Ministerio de Educación y Cienciak lehenengo etaHezkuntza sailak gero ezartzen zituztenez, haiei begira antolatubehar ziren irakasgaiak. Hori dela eta, hasierako urteetan ikasleek

14 urterekin espezialitatea erabaki beharra zuten. Denborarekin, 16urte arte orokortasunetan murgildu behar zuten espezialitateaaukeratzea atzeratuta.

INSTITUTUA HAZTEN1984-85 ikasturtean Hezkuntza sisteman erabakitakoei jarraituz betiere, Lanbide heziketaren 1. zikloa ematetik bigarren zikloa ere ema-tera pasatu zen Institutua, jausi kualitatiboa izan zen hura, ikaslemutrikuarrek inora irten gabe ikasketak Mutikun bertan jarraitzekoaukera izan baitzuten.

Bigarren zikloa eman ahalizatearekin, inguruari begi-ratu eta momentu bateanikusi zen gugandik oso hur-bil metala lantzen zutenikastetxeak zeudela, IMHeta Armeria eskola, etainguruan ez zegoen eskain-tzaren alde egin beharrazegoela. Horrela, metalagaldu zen Mutrikun etaelektrizitateak hartu zuenlekua.

Bigarren maila hori bultzatunahi zenez, inguruko herrie-tan publizitatea eginaz,Deba, Ondarroa eta Lekei-tiotik egunero-egunero biautobuskada ikasle etortzea

lortu zen. Esan daiteke orduan jausi kuantitatiboa izan zuela ikaslekopuruaren aldetik.

Irakaskuntzak berezkoa duen izaera biziaren ondorioz, 1997-98ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Heziketa ezarri zen MutrikukoInstitutuan, eta horrek ekarri zuen ordura arte Lanbide munduaribegirako zentroan batxilergoak presentzia hartzea. Ordutik, Mutri-kuko Institutuan batxilergoa zein formakuntza zikloak ikastekoaukera dute ikasle mutrikuarrek.

2222 hezkuntza

INSTITUTUAK25URTE

Hogeita bost urte bete ditu aurtengoan, 2007-2008 ikasturtean, gure herriko Institutuak, MutrikukoBigarren Hezkuntzako Institutuak. Urruti geratzen da 1982-83 ikasturte hura, ikastegia udaletxearenazpiko lokaletatik gaur egungo kokapenera aldatu zenekoa. Urte asko, hogeitabost ere bai, eta zenbateta zenbat ikasle bertatik pasatutakoak! Kalaputxik Institutuaren historiaren berri jaso nahi izan du zueieskaintzeko, eta Institutuko zuzendari izandako batzuengana hurbildu gara. Atseginez hartu gaituzteJose Mari Izagirrek, Jesus Mari Etxezarretak eta Lukas Rodriguezek.

Page 23: Kalaputxi 74www

Hogeitabost urtetan ikasleen izaera aldatzen joan da, denborarenjoanean guztia aldatzen den moduan. Nahiz eta gelak hasierakoakizan, ikasleak aldatuz joan dira, baina, irakasle zaharrenek adieraz-ten dutenez, mutrikuar ikasleak beti izan dira jatorrak eta zintzoak,nahiz eta adinak ematen duen trakeskeria beti izan duten eta izan-go duten. Irakasleak ere aldatuz joan dira eta, jakina, hasieratanziren zazpi irakasleak ezagunagoak ziren, intimoagoak ere bai, gauregun dauden berrogeita hamar irakasleak baino.

Zentroak, 1982an, zazpi irakasle eta berrogei ikasle zituen, pare batdebar kenduta, beste guztiak mutrikuarrak.

2007an, ikasturte honen hasieran, berrogeita hamar irakasle, hiru-rehun ikasle hamazazpi taldetan. DBHko lau mailetan, bi-hiru kan-potar izan ezik, guztiak dira mutrikuarrak. Zikloetan, aldiz, kanpokojendea eta mutrikuarrak nahastu egiten dira, herritarrak gehiagobadira ere.

INSTITUTUA GAUR EGUNInstitutuan idazmakinarekin lan egitetik ordenadoreak oinarri iza-teraino heldu da, eta teknologia berriek toki garrantzitsua hartudute eguneroko lanean. Gaur egun Institutua zer den eta zereskaintzen duen, ondoen, bere web orrian ikusiko du horretansakondu nahi duenak: www.mutrikubhi.net helbidean aurkitukodu informazio gehiago eta osoagoa.

Txikia da Mutrikuko Institutua, baina ondo funtzionatzen duena.Irakasleen inplikazioari esker, proiektuak aurrera ateratzen dira,eta ikasleek aukera dute beren ikas-prozesua garatzeko zein osa-tzeko. Adibidez, programa europarrei esker, Institutuko ikasleekaukera izaten dute Europako beste herrialde bateko adin berekoikas-taldeekin elkar trukea egiteko eta herrialde ezberdinak eza-gutzeko, ingelesa praktikatzeko aukera baliatuz. Beste programabati esker, Erasmus izenekoa, Goi mailako zikloetako ikasleek auke-ra dute beren praktikaldia atzerrian egiteko.

Garai batean Ministeriotik edota Hezkuntza sailetik goitik beheraetortzen zena bere hartan burutu behar zen, baina gaur egun zen-troak askatasuna du neurri batean berak erabakitzeko irakas-pro-zesua berak erabakitako bidetik abiatzeko.

Baina azken urteetan Institutuan gertatu den aldaketa nabarmene-na beharbada, akuakultura zentroa zabaltzearena izan da, gauregun erreferente bihurtu dena Euskal Herrian. Gaur egun, Arrantzasailarekin, AZTIrekin eta Itsas-Mendikoirekin batera, akuakulturaalorrean gertatzen den edozein gaitan hartzen du parte gure herriko Institutuak.

Eta aurrerantzean ere, jarraituko du Mutrikuko Institutuaklanean, ahalik eta irakaskuntza egokiena ematearren gureherriko gazteei, eta helduagoei ere bai. Zorionekoak gu.

Page 24: Kalaputxi 74www

NARKISLoriak udan ihintza bezala maite

dugu aitona! Zorionak eta 80muxu denon partez.

IKERNEZorionak amatxito, ilargiraino eta

bueltan maite zaitugulako!

ELAIAKatxiporreta! gure Elaiak 4 urte

potolo beteko dituela… Zorionakpilla pilla

ILAZKIZorionak gure etxeko larrosari,

ekainaren 6an 4 urte betekodituelako. Musu asko etxeko

denon partez, batez ere Juleneneta Iruneren partez.

JESUS MARIUrte askoan jarrai ezazu gaur

artean bezalakoa izaten! Zorionak emazte Ameliaren

partez.

JASONEEkainaren 25ean 4 urte betekodituzulako, zorionak eta muxu

handi bat etxeko guztion partez!

ENEKOZorionak Eneko, zure zortzigarrenurtebetetzean! Zorionak etxekodanon partez, batez ere Leire,

Jon, Lurdes eta Asierren partez.

OSKITZKatxiporreta! Halako batian iritsida ekainaren 23a. Gure etxeko

printzeari 5 muxu haundi aitatxoeta amatxo pistatxon partez, etabeste 5 muxu goxo-goxo arreba

Iraiden partez! Ongi pasa txokolatadan!

ALAITZZortzi urte bete eta sekula bainopolitago zaude. Jarraitu horrela

“antes muerta que senzilla”! Milakilo muxu Madera-Beitia-Uranga

familiaren partez

RUFINAZorionak izeko Rufina! Urteakaurrera joan arren, zu sekula

baino guapio eta gaztio! Jarraitxuhorrelakoa izaten, munduko

izeba onena. Besarkada eta muxuhaundi bat maite zaituen

Madera-Beitia familiaren partez,eta Oskitz eta Iraiden partez

muxu haundi bat. Joango garazerbaitx hartzera!

NAHIAZorionak Nahia! 12 muxu handi

etxeko guztion partez. Ondopasatu!

ENEKO ETA LEIREZorionak etxeko bikote jatorrari,

ekainean urte berri bana beteduzuelako! Zorionak etxeko guz-tien partez, batez ere Erlantz eta

Eñauten partez.AITOR ETA NAHIA

Zorionak uztailaren 25eanlehenengo urtea beteko duten

etxeko bi izarrei. Muxu handi batbioi eta ondo pasatu. Aita Josu eta

ama Idoiaren eta Mutrikuko etaOndarroako aitxona-amonen

partez, Zorionak!

KLARITA ETA IRAITZZorionak amona Klarita eta

biloba Iraitz familia guztiarenpartez, ekainaren 24an eta25ean zuen urtebetetzea

delako. Muxu asko guztionpartez, eta horrela jarraitu beti.

ZORIONAK!

KLARITA ETA IRAITZZorionak amona Klarita eta biloba

Iraitz familia guztiaren partez,ekainaren 24an eta 25ean zuenurtebetetzea delako. Muxu askoguztion partez, eta horrela jar-

raitu beti. ZORIONAK!

ZER DA? NON DAGO?

Page 25: Kalaputxi 74www

argazki zaharrakargazki zaharrak

Tomas Xoxua eta Ricardo Pelayoherri-lanetan, 1971urtean

SAN PEDROTAN BEHEKO PLAZANEmilia Uranga, Antonio Uranga, lagun bat eta Martin Uranga Beheko plaza zaharrean aurreskuaegiten.

Page 26: Kalaputxi 74www

Ekainak 22, domeka• Umeen Euskal JaiaGoizean kalejira herrian zehar.Arratsaldean, Alardea Txurruka plazan.Gure Ametsa dantza taldeak antolaturik

Ekainak 28, zapatua• Euskadiko Soka-tira txapelketaMijoa auzoan, arratsaldeko 5etanMutrikuko Soka-tira taldeak antolatuta

Ekainak 29, domeka• Barre Laborategia umeentzako ikuskizuna En la lona taldearen eskutikZabiel plazan, 18:30etan

Uztailak 5, zapatua• Mutrikuko Musika Bandaren kontzertuaTxurruka plazan, gaueko 11etan

Uztailak 12, zapatua• Akordeoi AlardeaTxurruka plazan, gauean.

22662266 agenda

Kalaputxi, 74. zenb.ekaina-uztaila

2008 URTEKO MENDI-IRTEERAK

Uztailaren 4, 5 eta 6anLa sarra-Wallon aterpea-Mercadau-Panticosa

• Antolatzailea: BURUMENDI MENDI ELKARTEAhttp://www.burumendi.org

Uztailak 19, zapatua• Txistulari AlardeaTxurruka plazan, gaueko 10:30etan• Rock kontzertua Bad Sound System eta SorkunMoilan, gaueko 11:30etan

Uztailak 20, domeka• Musika Banden Alardea(Lekeitio, Bergara eta Mutriku)Goizean kalejira eta 13:00etan kontzertuaTxurruka Plazan

HERRI KIROLAKTxurruka plazan, 18:00etan

ODOLA EMATEKOEGUNAK

Abuztuaren 22a, barixakua18:00etatik 20:00ak arte Anbulatorioan

Antolatzailea: MUTRIKUKO ODOL-EMALEEN ELKARTEA

Page 27: Kalaputxi 74www
Page 28: Kalaputxi 74www