Kalaputxi 77 www

28

description

Mutrikuko herri-aldizkarixa

Transcript of Kalaputxi 77 www

Page 1: Kalaputxi 77 www
Page 2: Kalaputxi 77 www
Page 3: Kalaputxi 77 www

33

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68 / 635 74 83 93e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 2.000 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkari haukaleratzea posible egin duzuen guztioi

IRITZIXA

EKONOMIAK KRAK EGIN DU?

Adituek hala diote. Lehenago edo beranduago danok igarriko ei degu.“Amerikar kapitalismua bukatu da”. “XXI. mendeko kapitalismo berri bat beharda” eta holakuak entzun ditugu azken aldian. Ez da hobe izango XXI. mendekosozialismo berri bat eraikitzia? Zergatik gaude beti Estatu Batuetara begira?Kapitalismo erasokorrenaren bertsio modernua da ezagutzen degun neokapita-lismo hau, eta kolapsatuta dago. Zer egingo eta, gobernuak boteretsuenekin,aberatsenekin, aliatu dira eta diru publikua injektatu diete finantza talde priba-tuei, gaizki gestionatu dutenei zulotik irtetzen lagunduz. Azkenian, herritarronbizkar gainera pixua botata aurkituko dute irtenbidia.

Kalkulatu dute 1,5 biloi euro baino gehiago jaso dutela KRAK famatuarenarduradun nagusiek. Diru horrekin munduko gosearekin amaitzeko moduangeundekeela irakurri det, beraz komeni zaien gauzetarako dirua egonbadago. Gogorra da hau aitortzia, ez dezue uste?

Egoera honetan, langabezia handitzen dala, lanetik kaleratziak merkiago dira-la, lanaldi murrizketak, hipotekak... kaltetuenak zeintzuk izango dira? Ez da gai-tza igartzen: gaztiak eta emakumiak, zer esanik ez inmigrantiak. Gazte eta ema-kumien emanzipazio prozesuan, lana eta etxebizitza eskuratzeko ahalmena,biharrezkuak dira. Orain gutxi hasi da emakumia bere bizitzari heltzen, rolakgaindituz, bere dirua erabiliz, bere nahiak asez, eta orain handik eta hemendikmila argudio erabiliz, beldur naiz atzera bidia egin biharko ete degun. Nereustez, gauzak ez datoz xamur inorentzat, hainbat eta gitxiago emakumegazte batentzat.

Krisi honek, berriz ere, aberatsak indartsuago egingo ditu eta pobriak ahula-go. Zer diozu irakurle hori? Geuria izango da gainera errua. Langile soilok ez eidakigu ekonomiaz eta ezin degu iritzi kritikorik eduki; gainera arduragabiakgera, zer kontsumitzeari ere utzi egin diogu eta honek ekonomiaren paraliza-zioa dakar, etab. Horra hor paradoxa: Ongizate jendartea deitutako honetanKontsumitu gabe ez gera ezer.

Amaia Andonegi Egurbide

Mutrikuko Udaleko EuskaraBatzordeak diruz lagundutakoa

Gipuzkoako Foru Aldundiakdiruz lagundutakoa

-k

diruz lagundutakoa

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6-7

Bi hitzetan 8-9-10-11

Natura 12

Hitza 13

Karenka 14-15

Lan giruan 16-17

Gizartia 18-19

Ingurumena 20-21

Kirola 22-23

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

Page 4: Kalaputxi 77 www

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)URRIA

1ean eta 2an Lon Apraiz3tik 5era Javier Otxagabia6tik 9ra Amaia Zalduegi10etik 12ra M. Cristina Riveiro (Apraiz)13tik 16ra Javier Otxagabia17tik 19ra Lon Apraiz20tik 23ra M. Cristina Riveiro24tik 26ra Amaia Zalduegi (Otxagabia)27tik 30era Lon Apraiz31n Javier Otxagabia

AZAROA

1ean eta 2an Javier Otxagabia3tik 6ra Amaia Zalduegi7tik 9ra M. Cristina Riveiro (Apraiz)10etik 13ra Javier Otxagabia14tik 16ra Lon Apraiz17tik 20ra M. Cristina Riveiro21etik 23ra Amaia Zalduegi (Otxagabia)24tik 27ra Lon Apraiz28tik 30era Javier Otxagabia

interesekotelefonoak

informaziua44MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

DEBARA

Astegunetan: 7:15etik 21:15era orduro / Jai egunetan: 8:15etik 21:15era, orduro

ONDARROARA

Astegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro / Jai egunetan: 7:55etik 20:55era, orduro

Autobusak

OSASUNA

Anbulatorioa (Osakidetza)..................943 60 43 00DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak .......................................943 46 11 11

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake Epaitegia ...................................943 60 70 49Itsas etxea..........................................943 60 34 00Ur patzuergoa....................................902 30 22 22Mankomunitatea (trasteak eta zaborrak)..........................................................943 70 07 99Alde Zaharra eraberritzeko zerbitzua..943 60 34 18

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .........................943 60 41 19

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Gasolindegia ......................................943 60 32 10Miruaitz Frontoia................................943 60 46 79

Page 5: Kalaputxi 77 www

55zeuk esan

gutu

nak

GERO ALFERRIK IZANGO DA

Bai, gero berandu ta alferrik izangoda, beste altxor bat gutxiago. Izan ere,Mutrikun, Debabarrenean, Gipuzkoan,Astigarribia altxorra "omen" da.

Bertan dugu Euskal Herriko eliza za-harrenetarikoa, San Andres eliza, pre-rromaniko garaikoa, Mutrikuko turismobulegoak antolatutako bisita gidatuakhartzen dituena. Inguruko dorretxeek (To-rre, Etxezabal eta Jauregi) balio histori-ko haundia dute. Arno, kantauriar ar-tadia eta LIC dena (lugar de interes ko-munitario) ete bertaraino iristen zaigu-na. Kaltzada erromatarra duena etaabar, eta abar. Astigarribia, Altxorra"omen".

Arrazoi hauek guztiak kontuan izan-da, Astigarribia toki babestutzat izan du-gu baina orain gutxi jakin dugunez, au-zoaren erdi-erditik bide berri bat erai-kitzera doaz. Udaletxeko "jauntxoek" ba-zuten honen berri, baina bertako biz-tanleoi jakinarazi beharrean nahiago izandute "proiektua" udaletxe azpiko ta-bleroan ipini. Horra gure galdera, lehenkaltetuak izanda ez al genuen udaletxetikgutun bat bera ere merezi? Ala udale-txeko "jauntxoentzat" guk ezer ez jaki-tea hobe izan ote da?

Beste alde batetik, auzotarren bizi-ka-litatea erabat suntsituta geratuko da erre-pide berri honekin. Lur sailak erdi-erdi-tik banatuta, bertako abereak mugitzekooztopoak, zarata, harrobiak sortzen due-naz gain, autoen abiadura, eta abar lu-ze bat. Auzoan eta inguruan egingo densuntsiketa ere ez dugu ahaztu behar, etaingurua ezagutzen duenak badaki erre-pidea eginez gero orain arte hain ongigorde dugun altxorra galduko dugula.Hori bai, historia ez dute suntsituko, do-rretxeak eta eliza zutik mantentzen bai-tira, "jauntxoek" lasai lo egin dezaten.

Guk uste dugu irtenbideak badaude-la eta oso garbia da, orain dela ez den-bora asko Deba eta Mutriku lotzen di-tuen errepideen loturagunean 11,3 mi-

loi euro gastatu direla, 2.000 miloi le-hengo pezetatan, tunela eta zubi berriaeraikitzen. Honen ondorioz, Astigarribianigarotzen den auto kopuruak nabarmenegin du behera. Honekin batera ez zai-gu iruditzen, eta Mutrikuko herriari zordiogun begirunez, errepide berri horre-kin aurreratuko diren bost minutu, ho-rrenbeste baldin bada, nahikoa arra-zoi direnik halako txikizioa sortukoduen barrabaskeria hau egiteko. AlaDeba eta Itziarrera doana Sasiolara jo-ango da lehenago?

Laburtzeko, Astigarribia S.O.Sekudalaren jarrera salatu eta kostako bi-dean egin den diru gastu handia kon-tuan hartzea nahi du. Ez dugu ahaztubehar gaur egun ere badugula, Mutri-ku ta Sasiola batzen dituen errepidea,eta honekin moldatzen gerela nahiz etaonartzen dugun puntu konkretu ba-tzuetan egokitze lanak falta zaizkiola.

Beraz, herritarroi eskatzen dizuegu,oraindik ez baita berandu, Mutriku-Sa-siola errepide berriari EZetz esatea.Eta udalari beste irtenbide batzuk az-tertzea, kostako bidea barne.

Astigarribia S.O.S

ESKERRIK BEROENAK

Irailaren 21ean Mutrikuko Mendi Bi-zikleta Marathoia izan zen Mutrikun,Ameikutz Taldeak antolatuta. Guztira 169partaide izan ziren, hauetatik 29 mutri-kuarrak. Oso pozik gaude marathoiakizan duen arrakastagatik, ibilbide oso-an izandako giro apartagatik eta, nolaez, antolakuntzan jasotako laguntza bi-kainagatik.

Horregatik, idatzi honen bitartez es-kerrak eman nahi dizkiegu marathoiaaurrera ateratzeko izan ditugun lagun-tzaile guztiei: Mutrikuko Udala, DYA, txi-

rrindulari guztiak, hornitze puntuak po-sible egin dituzten dendak (Alboka, Pa-naderi Berri, Ogi Berri eta Potero okin-degiak, Iñarrairaegi Biltegia, Mila, Isa-bel eta Lazkano frutadendak, Arrieta etaAliprox Denda Berri autozerbitzuak, Osi-nalde eta Arrizabalaga harategiak, In-salus eta Kaiku), txirrindularien arteanzozketarako opariak eman dituzten bi-zikleta dendak (Ciclos Turbina, Beni etaArtilea), Iñigo Belen Argazkiak, btt eus-kadi, Kardal Manufacturing S.L., Kai, mo-torrekin ibilbide osoan lagundu dutenak,eta baita bolondres guztiei ere. Eskerrikberoenak denei Ameikutz Mendi Bizi-kleta taldearen izenean.

Iñaki Urreisti, Ameikutzen izenean

OKERRAK ZUZENTZEN

Kalaputxiren 76 zenbakian ArantzaUgartek idatzitako elkarrizketan, Mari-txu Abaituari eginikoan, ez zegokion sa-rrera argitaratu genuen. Akatsa zuzen-tzeko asmoz, behar zuen sarrera argi-taratu dugu:

“Goiko Plazan jaio zen, umea zela amahil zitzaion. Aita itsasoan eta ama hildagelditu zen senide taldea eta ModestoTxurruka apaizak bakoitzarentzat ikas-tetxe bat bilatu zuen; Maritxuri Oviedorainterna joatea egokitu zitzaion. Bertanegin zituen ikasketak eta hantxe harra-patu zuen Gerra Zibilak. Aita berriz ez-kondu eta familia bildu ondoren Bilbo-ra joan ziren bizitzera. Josten ikasi zueneta jostun lanetan ere jardun zuen, In-galaterrara joan, ingelesa ikasi eta itzul-tzaile, irakasle,… denetarik egin du Ma-ritxuk. Aspalditik Madrilen bizi eta Ma-drilgo Euskal Etxetik euskaldunon en-bajadore lanak egiten ditu”.

Page 6: Kalaputxi 77 www

LEHENENGO AIPAMEN IDATZIA

Urte asko, gizaldi asko eta asko igaro ziren, baina,Astigarribia izenaren lehenengo aipamen idatziaagertu arte. Izan ere, 1086 urtean, duela 923 urte,hortaz, idatziz jaso zen Bizkaiko Jaun Lope Iñiguezeketa haren emazte Ticlo andreak Astigarribiako SanAndresen eleiza-monastegia San Millan de la Cogol-lako monastegiaren alde egindako lagapena. Eleizarenlagapena Gaztelako errege Carlos VI.aren onir-itziarekin egin zen. “(…) facimus memorian et do-nationem ad honores S. Emiliani (…) de illo monas-terio S. Andree apostoli et vocato Stigarrivia, interVizcahia et Ipuzcua sito, qui est ex parte regis (...)”.Bitxia, Bizkaiaren eta Gipuzkoaren artean kokatuazegoela adieraztea.

Urteak beranduago, 1108 urtean, Bernardo de As-tarac Baionako apezpikuak San Andres eleizakontsagratu zuen, San Millango abadeak hala eskatuta.“pro iussione abbatís S. Emiliani fuit consagrata ec-clesia S. Andree apostoli in Stigarrivia in fine Vizcahiea Bernardo episcopo de Sancta Maria de Lapurde etprior in eodem monasterio Petrus monachus”. Hor-taz, aurten beteko dira 900 urte eleiza kontsagratuzela.

Ordurako, Santiagoko bidearen adarrak nahikoaerabakita zeuden. Frantziatik etorrita Orreagatik etaIruñatik igarotzen zenaz gain, Gipuzkoa barnealdekoaeta Gipuzkoako kostaldekoa ere baziren. Kostaldekobide hau aukeratzen zuten erromesak Astigarribiatikigarotzen ziren. Ondorioz, garaiko erreferentziagunea zen Astigarribia.

Agiri zaharrei begiratuta, 1543 urtean ere Astigar-ribiaren aipamena jasotzen da Alonso Korregidore-ak egindako eskutitz batean. Bertan turkiarren

aurkako gudurako bilketa lanetan ari zirela, Gipuzkoandauden naoen eta galeren inbentarioa egiteko es-katzen da, eta adierazten da Astigarribian portua etauntziola daudela. “Otra carabela de porte de cienttoneladas está aziéndose en el lugar de Astigarribia,ques de unos de Azcoitia”.

Garai hartako moilaren lekukotasunik ez dagogaur egun, ibaiertzean dauden harritzar batzuk izanezik.

Baina XVI. mendearen aurreko lekukotasunak erebadira Astigarribian, idatziak ez izan arren. Izan ere,azken hamarkadetan indusketetan jardun izan duteEHUkoak eta Aranzadikoak. Indusketa horiek emanko-rrak izan dira oso, bertan ehorzketak (zaharrena XIII. mendeko sarkofago bat), hilobi guztietan txan-ponak, XIII. mendean hasi eta XVII. mendera artekoak(itxuraz, XVIII. mendetik aurrera ehorzketetan txan-ponak uzteko ohitura galdu egin zen), lihozko etasetazko oihalak, eta zeramika zein beira arrastoak,batzuk erromatar garaikoak.

66 puri-purixan

Teoriak alde batera utzita, gaur egun ospetsu egin den Praileaitz kobazuloko aurkikuntzek eta, lehenago,Astigarribia auzoan bertan, erreka ezkerraldean, Zerratuko aurkikuntzek erakutsi digute Paleolitikogaraian inguru honetan gizakia bizi zela. Hor daude frogak. Unibertsitateko irakasleek eta indusketetaneskarmentu handia duten Munibe taldeko adituek 30 zenbakiko Kalaputxin argi agertu zizkiguten aurkitu-tako lekukotasun haien ondorioak: Duela 40.000 urte gizakia Zerratun bizi izan zen. Ordutik hona, gauzaasko gertatu da Astigarribian.

DUELDUELA 900 URA 900 URTE ASTIGARRIBIAN...TE ASTIGARRIBIAN...

Page 7: Kalaputxi 77 www

Astigarribiaren behialako garrantziaren bestelekukotasuna bertan oraindik ikus daitezkeen eraikinak dira. Izan ere, gaur egun baserri erabileraduten hiru dorretxe nagusi daude Astigarribian:Torre, Etxezabal eta Jauregi. Horietan, ertaroko zen-bait elementu arkitektonikok etxe horien zahardadeaerakusten digute: leiho bikiak, gezi-leihoak, sarrerako arkudun ateak...

ELEIZA

Eta eraikuntzei lotuta, San Andresen omenezkoeleiza da, beharbada, eraikuntzarik adierazgarriena.Absidean duen arku formako leihoa XI. mendekotzatjotzen da, eta duen berezitasunak bihurtzen du bitxieleiza.

Eliza bat bestearen barruan egoteak ere ematenduio bitxitasuna eraikuntzari. Adituen ustez,eraikuntzan aurkitutako aztarna zaharrenek erakutsidute eliza zaharrena XI. mendean eraiki zela. Gero-ra, XII. mendean eleiza berri bat eraiki eraiki zen ze-goenaren gainean.

XIV- XV mendeetan, Ahaide Nagusien arteko gu-den garaian, kanpoaldeko hormak eraiki ziren, de-fentsarako helburua hartuta. Harrez gero, konpon-keta eta eraberritze lan asko egingo ziren, baina na-gusienak, hauexek: XVI. mendean gaur egunera arteekarri duen diseinua eman zitzaion; XVIII. mendean,ataria; eta XIX. mendean, 1889 urtean zehatzago,gaur egungo kanpandorrea, erloju eta guzti.

Aurten, eleiza kontsagratu zela 900 urte betekodirela eta, udala hainbat ekimen ari da antolatzenaurtengo San Andres eguna berezia izan dadin. Hori-etako bat, dagoeneko gauzatzen ari dena, kanpan-dorreko erlojua berritzea. Gainera, azaroan zehar,ostegunetan, Zabielen hitzaldiak izango dira Asti-garribiako San Andres eleizaren inguruko gaiei bu-ruzkoak. Eta beste hainbat gauza ari dira lantzen Asti-garribia auzoan duela 900 urte izan zen gertaera gogo-ratzearren. Horien berri, hurrengo hileko zenbakian.

puri-purixan 77

Page 8: Kalaputxi 77 www

88 bi hitzetan

OKELAR BERTSO PAPER SARIKETA 2008

Hutsik egin gabe, urteroko zitari leial, jarri dute abianMutrikuko Bertso Eskolakoek Okelar bertso paper Sarike-ta.

Gaia, doinua eta neurria libre izanik, bi mailatan ba-natzen da sariketa eta lanen luzera: 16 urte bitartekogazteek gutxienez 3 bertso edo 6 kopla idatzi beharkodituzte. 17 urtetik gorako helduek, berriz, gutxienez 6bertso idatzi beharko dituzte.

Jakina den moduan, bertsoak jatorrizkoak, argitaratueta saritu gabeak izan behar dira. Bertso sorta bakoitzariordena zenbakiak eta doinua zehaztea komeni da. Ondoren izenordez sinatu eta gutun azal itxi bateanegilearen datu pertsonalak jarri.

Posta elektronikoz bidali nahi duenak bi artxibo bidalibehar ditu: batean bertso sorta izenordez sinatuta, etabestean datu pertsonalak (izenorde, izen-abizenak, hel-bidea, adina eta telefono zenbakia). Artxiboen forma-tua doc (Word) edo odt (Writer) izan daiteke.

Lanak azaroaren 20rako bidaliko dira helbide hauetakobatera: Mutrikuko Bertso Eskola, Sabanika jeitsiera,Luardo Etxea – 20830 Mutriku – Gipuzkoa [email protected].

Santo Tomas feriaren egunean banatuko diren sariak,honakoak:

Gateen mailan, 1. saria: txapela, oparia eta 80 euro; 2.saria: oparia eta 40 euro; saritu gabeko lehen mutrikua-rra: oparia eta 20 euro.

Helduen mailan, 1. saria: txapela eta 450 euro; 2. saria:250 euro; saritu gabeko lehen mutrikuarra: 100 euro.

Bertso sorta batek ez du sari bat baino gehiago jasoko,eta epaimahaiak hala iritziz gero sariren bat eman gabeutzi dezake.

Beti bezala, lanen jabetza antolatzaileen esku, hau da,Mutrikuko Bertso Eskolaren esku geratuko da, argi-taratzeko eskubide osoarekin.

TXAPELAK BURUAN ETA…

Oso azkartzat dute Goixerri, lehiakideenhutsunetaz baliatzen dakien kirolaria deladiote adituek. Lehiakorra, fina eta langilea.

2003an eta 2004an Urrezko Zesta txapel-duna. 2007an, Markinako I Masterretantxapeldunordea, Lekeitioko Sari Nagusikotxapelduna, Gasteizko Sari Nagusiko txapel-duna, eta Mutrikuko Sari Nagusiko txapelduna. Aurtengo udan ere ez dageldik ibili Jon, eta Noaingo Sari Nagusikotxapela eta Lekeitioko Sari Nagusiko txapelajantzi zituen.

Txapel horiek guztiak eta irabazi dituengehiago bere etengabeko lanaren ondo-rio besterik ez dira. Zorionik beroenak opadizkio Kalaputxik eta ilusio berarekin jarraitzeko animatzen du. Eutsi goiari Jon,ez zara eta makala!

Page 9: Kalaputxi 77 www

bi hitzetan 99

EUSKARAREN INGURUKO TITULU ETA ZIURTAGIRIEN ARTEKO BALIOKIDETZAK

Berri pozgarria dugu euskara tituluren bat lortua dutenherritarrentzat, eta oraintxe bertan euskara ikasten aridirenentzat. Berri pozgarria diogu; izan ere, euskararengaitasun egiaztagiri guztiak elkarrekin baliokidetukodituen dekretua atera baitu Eusko Jaurlaritzak. Orainartean, guztira 140.448 dira egiaztapen sistema guzti-etan emanda dauden agiriak.

HABEk emandako euskara gaitasun egiaztagiriek ezzuten orain arte administrazio publikoetarako balioofizialik, HABEren titulua eduki arren beharrezkoa baitzenadministrazioetako hizkuntza eskakizunen gaineko azter-

keta egin eta gainditzea. Dekretu berriari esker, aurrerantzean hori ez da horrela izango: euskaltegietakoikasketen harian HABEk emandako lau mailetako egiaz-tagiriek balio ofizial osoa izango dute. Eta HABEren egiaztagiri horiek, IVAPek, Osakidetzak eta Ertzaintzakemandako hizkuntza eskakizunen egiaztagiriak etaHezkuntza sailak emandako EGA titulua, guztiak Egiaz-tapen Sistema Bateratu batean sartu dira eta homologazioalortu da Europako irizpideekin.

Irudian, dekretuak ontzat eman dituen baliokidetzak:

GOTZON GARATE HIL DA

Euskara eta euskal kulturaren zerbitzari elgoibartarra zendu zaigu Bilbonurriaren zortzian, hirurogeita hamalau urte zituelarik. Literatura etahizkuntzalaritzan arrasto handia utzi duen gizona. Euskal filologiako aurreneko ikasketak sortu zituen 1976an Deustuko Unibertsitatean zailta-sun ororen gainetik: bere hitzetan, “ekintza zuzena” erabiliz.

Idatzi zituen 30 liburutik gora euskaraz idatzi zituen, bat izan ezik. Madrilenfilosofiako doktoretza bukatu ondoren, marxismoan espezializatu zen Ale-manian, eta bere lehen saiakera liburu eta kroniketan gai hau izan zuennagusi. Eleberrietan jenero beltzari heldu zion, eta oporraldiak Euskal Herri osoko baserrietan igarotzen zituen, Bizkaitik Zuberoako puntarainohizkeraren altxorrak jasotzeko asmoz: “Euskal atsotitzak” liburu mardulaizan da lan horren ondorioetako bat.

Egindako lan nekaezinaz gain, hona hemen utzi digun bere sententzietakobat: “Uste dut euskaldunok independentzia lortuko bagenu, eutsiko geniokeela euskarari. Baina, independentzia gabe, galdu egingo da”. Goian Bego.

Page 10: Kalaputxi 77 www

1100 bi hitzetan

UDALTZAINGOAREN OHARRA

Aspaldian, Debabarrena eskualdeko herrian lapurreta ugarigertatzen ari da. Gurean ere, Mutrikun, ibili izan dira la-purrak etxeetan sartzen eta gauzak ohosten. Itxuraz, au-rreko astean Deban ibili dira gaizkileak.

Egoera horren aurrean, udaltzaigoak, Kalaputxirenbitartez, herritar guztiei jakinarazi nahi die neurriakhartzeko lapurretarik gerta ez dadin. Aholku gehiago ereeman badaitezke ere, bat da nagusia eta garrantzitsua:KALEKO ATEA GILTZAZ ITXI, bai kalera goazeanean, baietxean goxo-goxo gaudenean.

Izan ere, atea giltzaz itxi gabe badago, lapurrek oso erraz zabal dezakete atea serrailari kalterik egin gabe,horretarako plastiko soil batez baliatuz. Nahiago duteetxea hutsik egotea, jakina, baina berdin die barruan jenderik dagoen. Lotan, telebista ikusten... familia edozertan dela ere, barrura sartu eta ahal dutena era-man. Horixe egiten dute.

Beraz, kontuz ibili, eta kaleko atea beti giltzaz itxi. Amaitudira, bistan denez, atea zabalik utzi edota sokarekin zabaltzeko garaiak...

ORAIN DUZU AUKERA çARRAUNEAN ARITZEKO!

Gure herriko ohitura zaharra da arrauna, gaur egun euskaldunen artean miresmen haundia duena. Zoritxarrez, arrantzale herri bat izanda, eta itsasoarekinlotura estua izan arren, gure herriak gaur egun ez daukagazte talderik arraunean lehiatzeko.

Arraun Taldeko arduradunek egoera hori aldatu nahi dute,eta deia egin diete herriko gazteei arraunera animadaitezen. Helburua, Mutrikuren izena Euskal Herrian antolatzen diren estropadetara eramatea.

Entrenamenduak igandeetan izango dira eta lehenengoaurriaren 26an, goizeko 11etan Arraun Taldearen lokaleanelkartuta. Hortaz, gazte eta guraso, anima zaitezte haingure den kirolean parte hartzera.

PIÑASTEGI EGUNA AMERIKETAN

Herriminak bultzatuta, noizean behin mahai baten ingurura elkartzen dira kanpoan elkarren-gandik hurbil bizi diren mutrikuarrak. Ohitura onhorri jarraituz, azkenengo, Piñastegi egunaospatzekotan Mildforden elkartu ziren zestazjokatzera Ameriketara joandako mutrikuar batzuk.Argazkian, Stacy eta Raul Blanco, Jose Mª Badiola,Arantxa Albizu, Eduardo Arrieta, Ione Arrasate, JoseAntonio Egurbide, Elisabet Egurbide, Agur MirenBeristain eta Koldo Beristain.

Herrian bizi garenontzat egun handia da Piñaste-gi eguna; atera kontuak urrun daudenentzat zerzer izango den!

Page 11: Kalaputxi 77 www

komikixa Josu Ituarte "Pitxame"

ENTZUS AUZOKO LAGUNAK

Mutrikuko Jose Maria Altzibar etorbideko 27, 29, 31 eta 33zenbakidun etxeetako bizilagunek Entzus Auzoko Lagunakizeneko taldea sortu dute. Auzoan dituzten urteetakogabeziek sortzen duten arriskuei behingoz dagozkien erakundeetan, bai Udalean bai Foru Aldundian, irtenbideakbilatzeko.

Auzotarrek salatzen dute Kalbariora doan GI-3230 delako errepidean ez daukatela oinezkoentzako ez pasabiderik ezeta inolako ziurtasun neurririk. Egunero bertatik pasatzenden kotxeen kopurua eta abiadura handituz doan bitartean,auzoko bizilagunen segurtasuna txikitu egiten da, etxetik ateratzen diren bakoitzean beraien buruak benetako arriskuanjartzeraino.

Foru Aldundira eta udaletxera bideratu dute salaketa eta irten-bide duina lortzeko borondate osoarekin bilera batzuk bu-rutu dituzte agintariekin.

Honekin batera, Udalari beste eskaera bat ere luzatu diote,bertakoek ez baitute kotxeak aparkatzeko lekurik. Irtenbideegokiena aurkitu nahian eta eman beharreko urratsak ondoematearren, abokatuaren esku jarri dira. Honela, auzoko etxeen atzealdean dauden lursailen jabeekin, Grupo Eibar-rekin (inguruetako lur eremuaren jabe egiten ari den konstruktorarekin) eta udaletxeko agintari eta teknikariekinbildu eta denen artean irtenbideak aurkitzeko saiakera guz-tiak egiteko prest daude.

bi hitzetan 1111

JOSE ANTONIO ARKOTXA“Atxukale”, Koldo Mitxelenan

Hamaika Bide Elkarteak eta Deustuko Unibertsitateak jardunaldiak antolatu dituzteerbestealdiko alderdi ezezagunenetako batden gaiaren inguruan: Sorkuntza dramatikoaeta antzerti jarduera. Lehen ekitaldia, azaroaren5ean izango da Deustuko Unibertsitateak Donostian duen aretoan, eta klausura Hon-darribian emango zaio azaroaren 7an.

Jardunaldi hauen baitan, Donostiako Koldo Mitxelena Kultur Etxean, Gorka Aulestia ondarrutarrak, azaroaren 5ean, arrat-saldeko seietan, Jose Antonio Arkotxa“Atxukale” mutrikuarra eta berak egindakolanak izango ditu mintzagai.

GPS IKASTAROA

Burumendi Mendi Elkarteak GPS ikastaroaantolatu du oinarrizko orientazioaren ezagutzaduten mendizale federatuentzat, GPSak es-kaintzen dituen baliabide guztiak mendi orientazioan erabiltzen ikasteko. Ikastaroak bizati izango ditu, bata teorikoa, eta bigarrenapraktikoa.

Gehienez ere hamabi laguneko taldea osatuta, alderdi teorikoa bi egunetan zehar lan-duko da, azaroaren 11n eta 13an, Mutrikunbertan, Luardon, arratsaldeko zazpi eta erdi-etatik bederatzi eta erdiak arte. Alderdi prak-tikoa, berriz, Pagoetako parke naturalean lan-duko da azaroaren 15ean.

Burumendiko bazkideentzat 40 euroko kos-tua eta gainerakoentzat 50 eurokoa izango duenikastaroan parte hartzeko izena eman beharkoda azaroaren 7a baino lehen 646217784 telefono zenbakira deituta.

Page 12: Kalaputxi 77 www

PPeerrrreettxxiikkooaakk ddiirreenneeaann,, zzeerruurriikk eezz

1122 natura

Noiztik perretxiko biltzen?

Betidanik ezagutu izan dut nire familian, eta hala jarraitu dutohiturarekin. Dena dela, ikasteko gogoak bultzatu ninduengazte denboran, perretxikoak sakonago ezagutzeko lehenurratsak ematera. Liburu eta laminak eskuratzen hasi nintzen,eta mota guztietako aleak biltzen mendian, gero, etxean, banan-banan labanarekin zatitu eta aztertzeko. Geroago, aukera izan dut ikastaroetan parte hartzeko, eta hemen na-bil orain Mutriku inguruan; inoiz, Nafarroa eta Araba alderajoaten banaiz ere, gehienetan hemen ibiltzen naiz patxaran.

Prest al zaude aholku batzuk emateko gure irakurleei?

Egun, gero eta gehiago dakite biltzaileek perretxikoen berri,ez baita alperrik izan zabaldu den bibliografia guztia, eta ho-rren ondorio, toxikazioen beherakada da. Denek ezagutzendute hilgarria den “Amanita phaloides” bere izen zientifikoeta guzti; baina, hala ere, beste asko daude pozoitsuak, nahizeta ondorio larrietara ez eraman, ospitaletik pasaraztera era-maten gaituztenak.

Beraz, nire aholkua, bibliografia erabili eta familiak bereiz-ten ikasi ondoren, ona eta txarraren ezberdintasunez jabe-tzea. Ez da nahikoa nik hauek bakarik biltzen ditut esateare-kin; agian, inoiz konturatu gabe bildu dezakezu oso antzekoa den aleren bat. Jasotzerakoan, osorik hartu beharda, oin eta guzti, ezberdintasunak ondo nabaritzeko, eta ge-ro saskitxo baten jarri hobeto mantentzeko. Eta kontuz da-kiten horiekin, askotan ezjakinak baitira.

Ilargi betean izango al da ernetzea?

Hezetasuna eta tenperatura dira perretxikoen ernetzean era-gina dutenak; agian, ilargiak eragin dezake eguraldian, bai-na, ilargi bera izaten dugu hemen eta Nafarroan eta erne-tzeak ez dira batera gertatzen. Ondoren, hogeita bost bateguneko zikloak izaten dira. Gai hau askotan ageri arren, ba-dut lagunik ilargi betearen zain izaten direnak, eta badakit,baita ere, beste batzuk GPSarekin ibiltzen direla, data bere-an leku berera joaten direnak, baina, ziur, emaitza ez da ber-dina izango.

Kontatuko diguzu ba sekreturen bat... Non daude pe-rretxikorik onenak?

Perretxikozaleak mozkortuta ere ez du sekreturik kontatzen.Goierriko baserritar lagun batek esan zidanez, amonak berakbildutako eta inoiz probatzen ez zituen zizak jartzen zien uda-berrian etxekoei plater goxoetan; baina non biltzen zitueninori esan gabe hil omen zen. Egia esan, neuk jakin nahi ni-tuzke sekretuak. “Amanita caesarea” edo “gorringoa” da,diotenez, perretxikorik onena, eta Mutrikun azaltzen da, norkbatzen duen ere badakit, eta zein ingurutan; baina nik ez dutinoiz antzeman. Pozik jasoko nuke sekretu hori.

Besterik?

Badira biltzaileak perretxikoak nahita apurtzen dituztenakinguru baten, atzetik datozenek norbait ibilia dela pentsa de-zaten, edo ale asko altxa eta ondoren botatzen dituztenak;bada, horiei esango nieke perretxiko guztiek dutela bere fun-tzioa naturan, eta ez alperrik galtzeko.

Baita, ikastaro baten azaldu zigutena ere: inork toxikazio zan-tzuak somatuz gero, komenigarria dela jandako perretxiko-en hondakinak ospitalera eramatea. Hauek ezagutzean, tra-tamendu egokiena zuzentzeko aukera izango delako.

PPeerrrreettxxiikkooaakk ddiirreenneeaann,, zzeerruurriikk eezzLurrean begiak zorrotz, basoetan gora eta behera dabiltza perretxiko bila gero etamutrikuar gehiago. Mendi osteratxoa egitean, horietako batekin egin dugu topo beresaskian esne gorri eta onddo batzuk daramatzala. Ea noiz eta nondik duen perretxiko biltzearen zaletasuna galdetzen hasi gatzaizkio,eta hona erantzunak, nahiz eta beraren berri ez emateko eskatu digun.

Page 13: Kalaputxi 77 www
Page 14: Kalaputxi 77 www

1144 karenka

Berrogei urtetik gora daramatza Pedrok herri kirolenmunduan. Arraunean, sokatiran, aizkoran… diziplina as-kotan aritutako gizona dugu. Gaur egun, Euskadiko Herri Kirolen Federazioko presidentea…

Euskadikoa diodanean Autonomi Erkidegokoaz ari naiz, Eus-ko Jaurlaritzaren eskumenean daudenaz. Dena den, nafarre-kin eta iparraldekoekin ere koordinatzen gara. Nafarroak ba-du bere presidentea, baina Ifarraldeak ez dauka hainbestekoantolamendurik, momentuz. Saiatzen ari gara denon arteanhan ere zerbait sortzen edo eratzen. Bestalde, txapelketak,adibidez, Euskal Herri mailan egiten dira. Duela gutxi, Do-nostian egin ziren zazpi herrialdeetako jokoak, urtero anto-latzen ditugunak.

Eusko Jaurlaritzak egin zuen Herri Kirolen Plan estra-tegikoa…

Bai, guk federaziokideok eta kirolariek ere parte hartu ge-nuen hori egitean, gure iritziak eta ekarpenak ere jasoak dau-de. Dena den, Eusko Jaurlaritzarekin ditugun harremanak eredenetakoak dira. Diru kontuarekin ibiltzen gara okerren. Agin-dutakoa iristen da, baina oso berandu. Txapelketak eta lehiakantolatzeko orduan ez da dirurik izaten eta hortxe kontuak.

Herri kirolak batez ere baserri girotik ezagutu ditugu…

Eta gaur egun baserri gutxiago, baserritar gutxiago… Orain-dik baserriko gazteek badaukate beren ikutua herri kirol mai-lan, baina kaletarrak ere hurbildu direla esan behar, oraindikgehiegi ausartzen ez badira ere. Edozeinek egiteko modu-ko kirolak dira herri kirolak. Prestakuntza behar da, entre-natu egin behar da, baina hori kirol guztietan dago.

Nolako osasuna dauka herri kirolak?

Beno, ez gaude itxapleroak botatzeko moduan, nahiko mo-tel gaudela esango nuke. Nik neuk itxaropen handia dau-kat. Kirolean sartzen bazara zaindu egin behar da. Gazteaizateak bere gauzak ditu, ondo pasatzea, parranda… tal-deko lanak beti ardura gehiago eskatzen du eta hori go-gorra da gaztea zarenean.

Herri kirolak agian ez dauka beste kirol batzuek dutentiradizoa, ospea, dirua…

Ezin duzu ez futbolarekin, ez pelotarekin, ez inongo kirol mo-tarekin alderatu, baina zenbat gazte hasten dira futboleaneta zenbatek uzten dute? Dirua ere hor dago, baina ona ezbazara bidean gelditzen zara. Herri kiroletan ez da horrela-korik. Helburua ez da dirua. Ez dizut esango ondo etortzenez denik hara eta hona mugitu behar duzunean, baina herrikiroletako kirolariak ez du helburu hori buruan.

Herri kirolen artean zein ikusten duzu osasuntsuen?

Sokatira ez dago oso indartsu, nik esango nuke harri-jaso-tzaile gazteak datozela indarrez. Emakumeak ere badihar-dute harri-jasotzen, trontzan… Aizkoran ere ez dago lehen-go maila, gazte asko dabil baina ez da ikusten sasoi batekomailarik, momentuz. Oraindik berrogei urtetik gorakoak txapaldun. Aizkora gogorra da. Dena den, ez dut uste herrikirola desagertuko denik.

HHEERRRRII KKIIRROOLLAAKK OOSSAASSUUNNTTSSUU??Herri kirolak batez ere baserri giroko kirolak direla esaten da. Baserriak eta baserritarrakurritzen doazen honetan, nork hartu behar du herri kirolen lekukoa, nola erakarri kaletarrak herri kiroletara? Honetaz eta beste zenbait gauzez hitz egiteko aukera eskainidigu Pedro Alkorta Doistuk.

Gaur egun kirolariak badaki zer komeni zaion eta zer egin

behar duen ondo aritzeko.““

Berrogei urtetik gora eraman arren honetan,

oraindik ez dut galdu ilusiorik““

Page 15: Kalaputxi 77 www

Herri kirolaria ala astakirtena…

Garai batean hala ziren ikusiak, baina orduko sasoiak eta gaur-koak ez dute zer ikusirik, zorionez. Egungo kirolaria ondoprestatuta dago, beste kirolariak dituzten betebeharrak etakontrolak ditu. Batzuek prestatzaileak dituzte, ez denek bai-na zerbait lortu nahi duenak serio hartu behar du prestake-ta. Nik uste dut sokatira izango dela gaur egun ondoen pres-tatzen den kirola, talde mailan ari bagara. Alde fisikoa askozaintzen da. Atsedenaldiak egoten dira, lau-bost hilabeteko-ak, eta denbora horretan normala da pisua hartzea eta kilo-ak kentzen gero lanak izatea ere bai, baina egiten da.

Gazteen mailan oso maila altua dago, talde gutxi daude bai-na maila ona dute. Diziplina latza eskatzen du honela ego-teak baina gero emaitzak ikusten dira. Gu lehenengo aldiz jo-an ginenean kanpora sokatiran egitera esan ziguten talde ba-tek gora egiteko zortzi bat urte behar zirela, guk ez genuensinisten, baina hemen ikusi da gora egin dutenak 8-10 urte-tako lana egin behar izan dutela emaitza onak jasotzeko.

Beharrezkoak al dira txapelketak eta lehiaketak herrikirolak indartzeko?

Txapelketek bere ikutua dute. Txapelketara doana ez doa edo-nola, aurrez gogor lan egin behar du, diziplina jarri behar diobere buruari. Jendea oso prestatuta joaten da. Azkenengo-an, adibidez, lasto altxatzen Euskal Herri mailan lehenengohirurak altxada kopuru bera egin zuten eta 30 segundurenarabera erabaki zen kontua. Atera kontuak nola prestatzendiren, topean.

Garai batean apustuak bazuen garrantzia herri kirole-an…

Sasoi batean harri jasotzean eta aizkoran. Idi probetan eta ja-rraitzen du apustuak. Bestetan galdu egin da, orain apustu

onak eginez gero jendea joaten da ikustera, baina ez du le-hengoarekin zer ikusirik. Bestalde, herri kirolean dabilen ki-rolaria ez dago ondo ordainduta. Gero konparaketak egitendira beste kiroletan ari direnekin. Askotan norberak dirua ja-rri behar. Inor ez da bizi herri kirola egitetik, herri kirolak ezdio inori jaten ematen. Kirolari bakoitzak bere lana dauka etahortik aurrera bakoitzak berea aurkitu behar.

Herri kirolen eskola sortzea ona izango litzateke…

Bai, eta herrietan herri kirola egiteko aukera egotea ere bai,azpiegitura aldetik diot, leku aldetik. Eskoletan ere ari dirakirol mota hauek irakasten eta badakigu gazteak oso gustu-ra aritzen direla honetan. Bilerak egiten dira zer antolatu,zein eratan antolatu… Gu, Federazio bezala, eskatzen etapentsatzen duguna da umeek jolastera joan behar dutela, on-do pasatzera, ez dutela apustura edo lehiatzera joan behar.Lehiak bazterketa eta ezberdintasunak agertzeko balio dueta ez da hau herri kirolen helburua, uste baitugu ume guz-tiek parte hartu behar dutela, eta ume guztiak direla partehartzeko gai. Herri kirolak ikasi baina jolas moduan hartuta.

Haurren maila ikutzen da eta nagusi edo “profesional” mai-lara egiten da jauzia, tarteko hutsune hori dago betetzeko.Bagabiltza horretan, eskualdeka ari gara eta ikusiko dugu zerateratzen den. Tolosa aldean zerbait emango duelakoan gau-de. Nik uste dut badagoela aukerarik herrietan, kiroldegie-tan. Kiroldegiak ikusten ditugu horretarako egokienak.

Ikusleak gutxi eta zaharrak… Nola erakarri ikuslegoa?

Gazteak ere ikusten dira, badakizu, gazteak gaztea darama.Kirolari gazteak daudenean beti mugitzen da bere ingurukojendea, lagunak, familia… Gazte asko ikusten da plazetan.Bestalde, herri askotan ez zaio hainbesteko garrantzia ema-ten herri kirolari, zenbaitetan ez da ordurik errespetatzen, az-piegiturak ez dira ganorazkoak, ez dago hori zuzenduko due-nik… Zenbait lekutan hala moduz egiten dira gauzak. Serio-tasuna eskatzen dugu herri kirolak egin behar direnean ere.

Gutxiengo baten kirola bada ere, ez dut uste herri kirola

desagertzeko arriskuan dagoenik.““

Page 16: Kalaputxi 77 www

Gizartea herioren ingurutik gero eta gehiago aldera-tzen den honetan, zuri hurbil-hurbiletik bizitzea toka-tu zaizu. Eraginik izan al du horrek zure barne izaeran?

Bai, jakina. Gaztetan kanposantua zegoenik ere ez nintzengogoratzen; agian, bi aldiz besterik ez nintzen bertaratu, bie-tan famili artekoak zendu zirelako. Urruti ikusten nuen he-riotza; orain, ostera, ia eguneroko ogia dut, eta bizitza zerden sakontzera behartu nau, nahi ala nahi ez. Garbi ikustendut zein denbora gutxirako gauden, zer gutxi garen, eta no-la daramagun betiko bagina bezalako bizitza aldrebesa. Ni-re bizitza arrunta da, baina saiatzen naiz, edo hala nahi dutbehintzat, mundu honetako denbora labur hau nire inguru-koekin alaitsu bizitzen, errespetatuz eta kalterik egin gabe.

Bestalde, nahiz eta agian inork pentsatu nire lanak ez nau-ela horretara bultzatuko, gero eta errespetu handiagoa diethilotzei, gizakideengan nolako sentimenduak eragiteko gaidiren ikustean. Nola azalarazten duten, itxuraren galgarik ga-be, samina, negarra, sinesmena, agurra, irria,… Izandako bi-zitzak eragina du benetan!

Lana den aldetik nola ikusten duzu zure eginkizuna?

Bizitzak berak eramaten gaitu bide batetik zein bestetik, ego-era batzuen aurrean hartzen ditugun erabakiak direla-eta. NiEgañanean nenbilen lanean, eta hura itxi zenean, udalekobrigadan aurkitu nuen momentuko lana; ondoren, mila be-deratziehun eta laurogeita hamaikagarren urtean eskuratunuen ehorzle plaza, eta hemen naiz harrez gero. Hasieran go-gorra egin zitzaidan; baina, ez esaten zidaten bezain gogo-rra. Gero, ohitzen joaten zara, nahiz eta, inoiz, izaten direnzailtasunak hilobiak hustean. Gero eta ohitura gehiago duteehorztetxeek gorpuak plastikozkoaz diren tunika antzekoe-tan sartzeko, eta, urteak pasa arren, gorpua ez da behar be-zala usteltzen; beraz, zailtasunak niretzat.

Hala ere, ematen didazuen aukera aprobetxatuko dut nire la-nean gutxien gustatzen zaidan unea azaltzeko: errekorrakhobetzera joan arren, ehortz unea luze joaten da, eta bitar-

1166 lan giruan

MEMENTO, HOMO, QUIA PULVIS ES…Laster dugu domu-santu eguna, eta egunari zor zaiona betetzeko asmoz, gureurratsak kanposantu aldera zuzendu ditugu Aitor Sagarmendirekin hitzartudugun solas ordurako. Mutrikuko ehorzlea da bera, eta bere “lan tokian” aritugara honetaz eta hartaz, mundu isil batek inguratu gaituen bitartean.

Gero eta errespetu handiagoa diet hilotzei““

Page 17: Kalaputxi 77 www

tean, familiakoek une zail horretan han egon beharra dute.Egokiagoa irudituko litzaidake, behin kutxa estali ondoren,une hori bukatuko balitz; apaizak eta laguntzera joandakoak alde egin, eta familiakoei utziko balitzaie azkenagurra beren artean egiten. Ondoren nire lana bukatuko nu-ke, hobeto, eta erritmo egokiagoan.

Beste zenbait detailetxo ere badaude, niretzat zein besteen-tzat egokiago gerta daitezkeenak, Ondarbeltzeko area era-biltzea, adibidez, eta ez besterik; baina, horiek guztiak txiki-keriak dira.

Berrikuntza batzuk ere badoaz aurrera, ezta?

Bai, hamar urte igarota zeuden kapera atzeko zenbait hilobialtxatu eta garbituak izan dira, eta beren lekuan, zementuz-ko berrogeita bat nitxo egin; bertan sartuko dira hilkutxak,eta bere horretan estali, zementuzko tapa batekin, lurrik era-bili gabe. Bukatzear daude tarteko pasabideak, eta hor da-go, baita ere, prototipo antzera erabiliko den beheko harlauza, eta goranzkoak izango duen oinarria; hala ere, ezdakit horrela izan behar duen derrigorrez.

Badira, baita ere, beste asmo batzuk: gaur egun, urteak pasaondoren, ateratzen ditugun hondakinak labean erretzen di-tugunez, hezurtegia dagoen lekuan nitxo txikiak egiteko as-moa dago, nahi dutenek beren familiakoen errautsak bertangorde ditzaten. Pasabide nagusiak ere egoera kaxkarrean dau-denez, ibiltzea ere kosta egiten dela, egokitzeko asmoa da-go. Mantenu aldetik, kapera ere laster itxuratuko da kanpoaldetik.

Eta zer gertatuko da panteoiekin?

Nik dakidanez ez dago gauza berririk. Badakiterregulatze nahi bat dagoela, eta zenbait he-rritan araudi berriak egin dituzten bezala, he-men ere horrelako zerbait egitekotan direla,baina, ez dakit gehiago horretaz.

Langintza honetan izango dituzu, ba, kontatzeko modukoak izango diren bitxi-keria edo atentzioa eman dizun epitafio-rik?

Bitxikeriak, agian bai; baina, nahiago dut nire-tzat gorde. Lehen aipatu bezala, gero eta erres-petu handiagoa diet hemen gertatutakoei; sen-timenduen munduan kokatzen dira, eta mun-du hori bakoitzak bere eran bizi du. Pentsa, hil-kutxak panteoietan sartzen laguntzen naute-nei, ozenki eman behar izaten diet aginduak,

ezbeharrik gerta ez dadin; pentsamendua beste nonbaiten,edo urduritasunak harrapatuta izaten direlako.

Epitafio esanguratsurik…, ez naiz jabetzen. Orain gutxi ins-kripzio bat kendu nuen izen berri bat taila zezaten, eta ha-ren azpian, atentzioa eman zidan bat agertu zen “Vita mu-tatur, non tolitur”, hori da une honetan gogoratzen dudanbakarra.

Zuk hemen duzu lana; baina badira zure inguruan ibiltzen di-renak ere…

“Marmolería Bergara” da hemen gehien ibiltzen dena ha-rrizko lanetan, eta maila txikiagoan Imanol zeramikaz ba-bestutako argazkiekin eta eskultura bat edo beste eginez Xi-rirekin batera.

Beno, Aitor, eskerrik asko eta ikusi arte; baina, eskuaelkarri emateko moduan izan dadila.

lan giruan 1177

Hezurtegia izandako lekuan nitxo txikiak egiteko

asmoa dago, nahi dutenekerrautsak bertan gorde ditzaten““

Page 18: Kalaputxi 77 www

Norentzat dira laguntza horiek?

Mendekotasun egoeran bizi diren pertsonentzat; alegia, ar-razoi fisikoak zein psikikoak direla-eta, autonomoak izan ezindaitezkeen pertsonentzat; eguneroko gauzak egiteko gai ezdirenez, laguntza behar duten pertsona guztientzat. Pertsonahoriek Gipuzkoan erroldatuta egon behar dute, eta, etorki-nen kasuan, gutxienez 5 urteko antzinatasunarekin.

Nola neurtzen da mendekotasuna?

Foru Aldundiko teknikoek egiten dute mendekotasun-mailariburuzko txostena, eta bertan zehazten dituzte pertsonabakoitzak behar izango dituen laguntzak. Balorazio horrekerabakiko du noiz hasiko den pertsona bakoitza laguntzakjasotzen. Izan ere, mendekotasun-maila handiko kasuetatikhasiko dira; ondoren, mendekotasun-maila larria dutenei la-gunduko diete eta, azkenik, 2012. urtetik aurrera, mendeko-tasun-maila txikiagoa dutenei ere laguntza ailegatuko zaie.Graduka ezartzen da mendekotasun-maila: III. gradukoa, edomendekotasun handia; II. gradukoa, edo mendekotasun lar-ria eta I. gradukoa, edo mendekotasun ertaina.

Zeintzuk dira I. gradukoak?

Eguneroko bizimodua egin ahal izateko laguntzaren bat be-har dutenak, gutxienez, egunean behin. Hauek mendekota-sun ertaina izaten dute.

Eta, II. gradukoak?

Talde horretan mendekotasun larria duten pertsonak sartzendira. Horiek, gutxienez, egunean bi edo hiru aldiz behar iza-ten dute norbaiten laguntza euren eguneroko gauzak egit-eko, baina ez dute etengabeko laguntzarik behar izaten.

Eta, III. gradukoak?

Talde horretan sartzen direnek beste norbaiten ezinbestekoeta etengabeko laguntza behar izaten dute. Euren autono-mia galduta daukate; kasu batzuetan, adimena dela-eta, eta,beste batzuetan, fisikoki ezinduta daudelako.

Dena dela, mendekotasun gradu bakoitzaren barruan ere bestebi maila bereizten dira: 1. maila eta 2. maila. Maila horiek

MENDEKOTASUN LEGEA: GEURE KABUZ MOLDATU EZIN GARENERAKOPasatu berri dugu Adinekoen Nazioarteko Eguna, irailaren 30ean izan da, hain zuzen ere.

Gero eta luzeagoa da, zorionez, gizakion bizi-itxaropena, baina ez gara denok osasun ego-era onean iristen zahartzarora. Bata dela edo bestea dela, asko dira euren burua gober-natzeko ezintasunak dituztenak, eta, jakina, ingurukoen laguntza eta zaintza behar izatendutenak. Beren kabuz moldatzen ez diren pertsonen zaintzaileei laguntza jakin batzuk ema-ten dizkie Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aurtengo urtearen hasieran bertan sartu dute in-darrean Mendekotasun Legea. Laguntza horien nondik norakoak argitu nahian jo duguudaleko Gizarte Ongizate zerbitzura.

Page 19: Kalaputxi 77 www

eman behar zaien laguntza motaren eta pertsona horren au-tonomiaren araberakoak dira.

Aurten bertan hasiko al dira denak laguntzak jasotzen?

Ez, laguntza horiek poliki-poliki ezarriko dituzte. Iaz, 2007an,III. graduko gaixo guztien zaintzaileak hasi ziren laguntzak ja-sotzen. Aurten, 2008an, II. Graduko gaixorik larrienen zaintza-ileek ere jasoko dituzte lalguntza horiek, 2. mailakoek, alegia.Datorren urtean, 2009an, II. graduaren barruan 1. maila dutengaixoen zaintzaileek izango dute laguntzak jasotzeko aukera.Eta hortik aurrera, 2013ra bitartean beste guztiak ere kontu-an hartuko dituzte, I. gradukoak, esan nahi dugu.

Familiakoa izan behar al du zaintzaileak, derrrigorrean?

Ezinduta dagoen pertsona hori zaintzeaz arduratzen denak 18urtetik gora izan behar ditu eta hirugarren gradura artekosenidetasuna edo odolkidetasunekoa izan behar du. Gainera,bai gaixoa eta bai zaintzailea etxe berean bizi behar dira, etahori erroldaren bidez ziurtatuko da. Etxebizitzak berak erebaldintza egokiak izan behar ditu, gaixoa bertan zaindu ahalizateko.

Etxean bertan zaintzen diren pertsonak bakarrik hartzenal dira kontuan?

Eguneko zentroetara joan nahi dutenei edota egoitza iraunko-rrean bizi nahi dutenei ere laguntzen zaie, jakina. Egunekozentroko zerbitzurako edo egoitzarako plazarik ez balego li-bre, kontratatu beharko den plaza pribatua ordaintzeko ereeskatu ahal izango dira laguntzak. Baina, beti ere, ziurtatu be-harko du hiru hilabete baino gehiago daramala itxaron-zer-rendan eta bere eskualdeko egoitzetan plaza publikorik ez da-goela. Bestalde, eskualdeko plaza publikoren bati uko egindionak ez du laguntzarik jasoko.

Ba al dago beste laguntzarik?

Zaintzaile pertsonalak kontratatzeko ere ematen dituzte la-guntzak. Demagun, norbaitek ikasten jarraitzeko edo lanerajoan ahal izateko zaintzaile edo laguntzaile pertsonal batenbeharra daukala, berak bakarrik autonomiarik ez daukalako.Kasu horretan, gainera, zaintzaileak ez dauka senitartekoa izanbeharrik.

Informazio hau zabaldu edo zalantzaren batargitu nahi izanez gero, dei ezazue udalekoGizarte Ongizate Zerbitzura: 943195081

gizartia 1199

Page 20: Kalaputxi 77 www

Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Departamenduko Fruitu Garapenerako Sailak eskainitako etaHendaiako Larre Etxeko “Conservatoire Végétal Régional D’Aquitaine”tik ekarritako sagarrak jarri ziren erakusgai. Frantzia,Iparralde, Gipuzkoa, Bizkaia, eta Asturiasko sagarrak ikusi eta dastatzeko aukera izan zen, guztira, 67 sagar-mota desberdin.

Erakusketa honen bitartez, Mutriku Natur Taldearen asmoa sagastiak bultzatzea izan da, baserriak eremu produktiboak iza-tetik eremu erresidentzialak izatera pasatzen ari direlako, eta beren ustez ondo legoke lehen larre eremuak zirenak, orainganadua kentzen ari denez, sagasti bihurtzea.

Gauza ederra litzateke herriko zenbait baserri elkartu, sagarrondoak landatu eta herrirako sagardoa ekoiztuko balute. Har-tara, etorkizunean produktoreen eta kontsumitzaileen arteko hurbiltasuna bultzatuz elikaduraren kalitatea hobe liteke,garraioa murrizteaz gain.

Ekizleen eta kontsumitzaileen arteko konfidantza eta konplizitatea lortzea derrigorrezkoa da gure inguru natural aberatsamantentzeko eta gure lehenengo sektoreak iraun ahal izateko.

SAGARDOTARAKO SAGARRAREN EZAUGARRIAK

Barietateak: Txalaka, patzuloa, moko, geza mina, ugarte, urte-bi handia, urtebi txikia, mozoloa, urdin, errezila...

Zuhaitzaren sendotasuna: Sendoa, ahula, bien bitartekoa.Fruituaren forma: Mokoluzea, borobila, borobil lodia, txapala,luzeantza.

Fruituaren azalaren kolorea: Berdea, berde argia, berdeurdinska, horia, hori argia, laranja, gorria, gorri bizia, gorriiluna, marroia.Fruituaren zaporea: Gazia, gazi-garratza, garratza.

Heldutasuna: Urriaren 1etik 15era, urriaren 15etik 31ra, azaro-aren 1etik 15era, azaroaren 15etik 30era edo abenduaren 1etik15era, barietatearen arabera.

ESAERA ZAHARRAK(Gotzon Garateren bildumatik hartuak)

> Aitonak sagarrondoa landa, bilobak sagarra bildu.

>> Sagar arbolak loratzen hasten direnean, ganbara-ko sagarrak usteldu.

>>> Zaharrari ez eskatu sagarrik.

Mutriku Natur Taldeak, Udal Ingurumen batzordearekin batera, NekazalBiodibertsitatearen 5. Feria antolatu zuen urriaren hamabian. Iazkoferiarako zerealak hartu ziren ardatz, eta aurtengoan sagardoa egitekosagarraren inguruan antolatu zen erakusketa. Hitzaldirik ez zen antolatu,horrelakoek izaten duten arrakasta eskasa ikusita.

SSAAGGAARRDDOOAA EEGG II TTEEKKOO SSAAGGAARRRRAAKKekarri ditu Mutriku Natur Taldeak gure artera

2200 ingurumena

Page 21: Kalaputxi 77 www

ingurumen 2211

MUTRIKUN SAGARDOA ZER IZAN ZEN

Gure herrian, aurreko mende hasierako hamarkadetan, eta lehenagotik ere bai ziurrenik, uga-riak ziren sagardotegiak, bai baserrietan bai herrian bertan ere. Lehengo zaharrei entzunda,eta gaurko gure adinekoei entzunda ere jakin dezakegu non zeuden eta zeintzuk ziren edari-tegi horiek. Ahozko lekukotasun horien lagungarri, Sendoa argitaldariaren La Sidra liburuanaurkitutako datuek argi erakusten digute hori.

Bai, 1931 urtean eta horren ingurukoetan, Mutrikun ugaria zen sagarra, eta sagardoa ere bai.Ohizkoa zen baserrietan eta kaleko etxepeetan tolarea izatea, eta gaur egun, baserrietan zeinkalean, oraindik ere bada batean baino gehiagotan, ugaritasun haren lekuko.

Garai hartako sagardoaren tokia, itxura denez, gaur egun txakoliñak hartu du, orduko propor-tzioan hartu ez badu ere.

Page 22: Kalaputxi 77 www

2222 natura

Kirgizistan herrialdego lurretara abiatu dira aurtengo udaran Igor Mendizabal “Goxerri”eta Iñigo Larrañaga “Txirrita” mutrikuarrak, Alvaro Ortíz “Tasio” bilbotarra lagun zutela. Granitozko horma bertikaletan barrena, lau mila eta bost mila metro artekozenbait gailurretara igotzea zuten xede,armiarmei konpetentzia eginez.

Uztailaren hogeita hirutik irailaren bostera arteko egun gehienak hatzaparrak gastatzen ibili ondoren, hemen ditugu gure artean hangonondik norakoak kontatzeko asmoz.

Mila eta mila eta bostehun metroluzeko paretak igo ditugu.““

Gaur egun, internet lagunizugarria dugu honelako espedizioak prestatzeko.““

Inguru horietako mendietara joateko baimena behar izaten da,

eta aurtengoan sukaldaria eta gida ere bai.““

KARAVISHINGO HORMETAN GORA AARRRRAAKKAALLAAKK BBIIDDEE

Page 23: Kalaputxi 77 www

Hasteko, agertu non dagoen Kirgizistan eta Karavishi-no lurraldea, Jainkomenditik harantz daudela suma-tzen baitugu.Hemen gehien ezagutzen dugun Afganistanen iparraldeandaude, besteen artean, Tadjikistan, Kirgizistan, Uzbekistaneta Turkmenistan estatu txikiak, eta hauen muga arteandago Karavishin Turkmenistango mendi lerroan; Jainkomen-ditik arra batera munduko mapa hartuta.

Nola prestatzen dituzue bidaia horiek?Mendiko aldizkariak izaten ditugu gehienetan abiapuntu;horietan jasotzen ditugu oinarrizko informazioak: klimatolo-gia, pareten zailtasunak eta bideak, eskalada mota, hurbilke-tak, eta abar luze bat. Behin norantz joan erabaki ondoren,datu gehiago jasotzen ditugu bertako edo inguruetako klubalpinoetatik, edo hobeto, bertan esperientzia izan dutenen-gandik, eta hori nahiko erraza gertatzen zaigu gaur egun,internet lagun izugarria baitugu horretarako.

Ondoren, bidaiaren prestaketa zehatza egin behar da:hegazkin bidaiarik merkeenak aurreikusi, baimenak lortu,kontaktuak…, eta behar ditugun arropa eta tresneria ondoaukeratu, ahalik eta pisu txikienarekin ibiltzeko; kontuanizan gure tresnerian burdina asko izaten dugula, eta hegaz-kinetan ere pisuak gain-kostua izaten duela.

Hala ere, abiatu aurreko azken egunetan beti izaten ditugukirioak dantzan, bidaiaren eta etxekoengan uzten ditugunkezkak direla-eta.

Baimenak lortzearena aipatu duzue. Ez al dago mendi-ra bestela joaterik?Herrialde horietan mendia diru iturri garrantzitsua dute, etabertako mendietara joateko baimena behar izaten da, arau-tutako espedizio bat prestatu beharra dago oinarrizko kan-palekuraino, eta, oraingo gure kasuan, gidari bat eta sukal-daria gurekin izan dira han egon garen egun guztietan.Horiek guztiak, nahiz eta guretzat ez diren hain garesti ger-tatzen, baimenarekin batera ordaindu behar dira.

Nola iritsi zineten oinarrizko kanpalekuraino?Mutrikutik Bilbora egin ondoren, Madrilera hegazkinez; han-dik, Bishkek Kirgiizistan-go hiribururaino beste hegazkinean,Istanbulen geldialdi bat egin da. Bishketen hurbileko hegaldibaten, Osh probintziara. Furgoneta bat hartu genuen, egunbaten Voruh herrira iristeko, eta handik bi egun oinez etahamabi astoetan karga bananduta, Karavishin-go lurralderaailegatu ginen, eta Aksu ibaiaren bailaran ezarri oinarrizkokanpalekua.

Nolako parajea da?Turkmenistan mendi katean kokatzen diren bailaretako batda, zabala eta ia bost mila metroko mendiz inguratuta, buka-

eran glaziar batekin. Eskaladarako oso egokia, eta dokumen-tatutako bide asko dituena. Dena granitoa izanik, arrakalakdira ezaugarri nabarienak; beraz, erabili beharreko teknikaoso ezberdina hemengo kare-haitzean erabiltzen dugunare-kin alderatuta. Eguraldia, berriz, oso ona iragartzen zigutenabuzturako, eta espero baino hobeagoa gertatu zaigu, nahizeta gauak hotzak izan, gailurretan bereziki.

Himalayan gertatzen den bezala, jende asko aurkitu alzenuten?Ez. Han igaro ditugun hogeita hamar egunetan, beste hiruespedizio izan ziren haranean: frantsesak, japoniarrak etaerrusiarrak, eta, azken egunetan, bakar-bakarrik egon ginengure sukaldariarekin eta gidariarekin. Oso ondo aurkituginen, eta primeran konpondu ginen gure bi lagunekin,sukaldariarekin batik bat, hori baita printzipalena.

Goazen hormetan gora. Helburuak bete al zenituzten?Bai. Gure planoetan gaztelaniazko izenak dituzten “PicoOctubre” (3.850 metroko garaiera eta 850 metro luzeko pare-ta), “Torre Rusia” edo “Pico Slesova” (4.240 m. garai, eta1.000 metroko pareta) eta “”Cien años de cristiandad enRusia” edo “Kizkchilta” (4.507 m. garai eta 1.500 metrokopareta) gailurrak genituen xede, eta horiez gain, beste hirugailurretara ere iritsi ginen, hirurehun eta zortziehun metrobitarteko hormak zituztenak. Beraz, ondo: liburuak irakur-tzeko aukera ere izan genuen oinarrizko kanpalekuan nekeauxatzen genuen bitartean.

Nolakoak ziren igoerak?Azkarrak. Kanpalekutik hormaren azpira egiten genuenegun baten, bertan lo egin, eta hurrengo egunean goizeangoiz hasten ginen gorantz. Lanak ondo egin genituen, eta ezzitzaigun gertatu gaua paretean egin beharrik; beraz, gailu-rrak izan ziren gure logune, eta hurrengo egunean jaistenginen kanpalekuraino.

Bitxikeria asko konta daiteke zailtasun eta teknikari buruz;baina, ez gara Kalaputxiko irakurleei “txapa” ematen hasiko;izango dugu oraindik nor aspertu gure batailatxoekin. Beraz,ailegatu gara irakurleen gailurrera. Agur eta ondo izan.

Page 24: Kalaputxi 77 www

IZAROGure etxeko poxpolinari 5 musu

haundi, urriaren 18an 5 urte beteditu eta! Zorionak eta ondo pasa

urte berria…. Eta ea gutxiagoprotesta egiten duzun! Musuakaita, ama eta Onekaren partez.

ANEZorionak gure etxeko amerikar-poxpolinari bere 10. urtebetet-zean eta marrubizko muxuakMutrikuko familiaren partez,

batez ere zure lehengusu – lehen-gusinen partez.

BEGOÑABerandutxo, baina zorionakAmami! Datorren urtean ereberriz denontzako bazkaria,

goxoa egon zen eta!

IDOIABizkarreko min danak joangozaizkizu prestatuko dizugun

pastela jaten duzunean! ZorionakAma!

IREAZorionak Irea! Azaroaren 7an sei

urte beteko duzulako. Muxuhandi bat gurasoen eta anaia

Unairen partez.

HAIZEAZorionak eta ondo pasa zure urte-

betetze eguna! Ihotzez, Aita,Ama eta Eritz.

JOAKINLaster aitxonak beste urte batgehiago, eta… aurtengoan bai

gaztetu zarela benetan!.

KALAPUTXIZazpi urte, hilez hile mutrikuarroi

euskarazko irakurgaia eskurajartzea helburu hartuta.Zorionak,

Kalaputxi! Bejondeizula!

HITZAHitza bat, irakurtzeko; Hitza bat,

komunikatzeko; Hitza bat, gureanbizitzeko; Hitz bat zuri zori-ontzeko: Zorionak, HITZA!

ANE eta NAGOREMila bederatzirehun berrogeita

Zorionak gure etxeko printzesa bioi! Urte berri bat! Ospatu ereespezial egingo dugu! Zorionak etxeko danon partez eta musu

handi bana!

ZER DA? NON DAGO?

SORKUNDE eta JOSEBAZorinak bihotz-bihotzez

familixa guztin partez zuenurrezko ezteietan, bereziki,Aiert, Iñaut, Gorka eta Ama-

ian partez.

Page 25: Kalaputxi 77 www

argazki zaharrakargazki zaharrak

MATADEIXAGaur egun Gaztetxia eta Gaztelekua dagoeneraikinean, Zubiaga plazan zegoen hiltegia edomatadeixako argazki batzuk.

Udaletxeko artxibotik Xabier BasterretxeaTxordok lagatako argazkixak

Page 26: Kalaputxi 77 www

Urriak 25, zapatua

• JAZZ EMANALDIA: Mikel AnduezaZabiel kultur etxean 19:00etanUrriak 26, domeka

• MAMASSITA PROZabiel kultur etxean, 19:00etanUrriak 30, eguena

• HITZALDIA: Zer da Radiestesia? Asier ArregireneskutikZabiel kultur etxean, 19:00etanAzaroak 11 eta 13

• GPS IKASTAROA, Aurrez izena emandaBurumendi MEk antolatutaAzaroak 16

• MENDI IRTEERA: Arrazola-Izpizte-Nardin-Etxe-guen. Burumendi Mendi Elkarteak antolatuta

22662266 agenda

Kalaputxi, 77. zenb.urria-azaroa

Urriak 31, barixakua, Arima Erratuen Eguna

• 19:30: Ibilaldi Beldurgarria Lehen Hezkuntzako ume-entzat, Txantxangorri aisialdi taldeak antolatuta.• 23:00: Kemen Lertxundiren kontzertu akustikoa,Zabiel Kultur Etxean.Azaroak 1, zapatua, Gaba Beltza

• 17:30: Kalejira Beldurgarria, Txantxangorri aisialdi tal-dearen eskutik.• 19:30: “ Malditas” ikuskizuna, Organik taldeareneskutik Txurruka Plazan• 20:30: Axuri Beltza dantza, Gure Ametsa dantza tal-deak antolatuta.• 23:00: Dantzaldia Akerbeltz taldearekin, Beheko Pla-zan

Azaroak 2, domeka, Arima Leialen Eguna

• Beldurrezko zine emanaldia: REC.Zabiel kultur etxean, 19:00etan.

Azaroak 6, eguena

•Javi Castroren hitzaldia, Tritium Tiburicumen bilaegindako 25 urteei buruz.Zabiel kultur etxean, 19:00etan

Azaroak 13, eguena

• Jesus manuel Pérez Centenoren hitzaldia, Astigarribian egindako indusketei buruz.Zabiel kultur etxean, 19:00etan

Azaroak 20, eguena

• Ana Isabel Ugalde Gorostizaren hitzaldia, Santiagoko bideari buruz.Zabiel kultur etxean, 19:00etan

Azaroak 27, eguena

• Ibai Portu eta Alain Ulaziaren hitzaldia: Arno, piztiak eta bandidoak. Zabiel kultur etxean, 19:00etan

ASTIGARRIBIA 900

GABAGABA BELBELTZATZA

Azaroak 8, zapatua

• Helduentzako antzezlana: Gezurra gezurraren gaineanORRATX Antzerki TaldeaZabiel Kultur Etxean, 20:00etan

Azaroak 9, domeka

• HITZAK 5 URTE OSPAKIZUNAKTAKOLO, PIRRITX ETA PORROTXKiroldegian, arratsaldean

Azaroak 14, barixakua

• Kafe Antzerkia Goizeko Izarra Taldearen eskutikAstigarribia: Izena eta izanaGaueko 23:00etan hasita

Azaroak 15, zapatua

• Guztientzako antzezlana: Etxebizitza konpartituaAKELARRE Antzerki TaldeaZabiel Kultur Etxean, 20:00etan

Azaroak 16, domeka

• Haurrentzako antzezlana: Magia TeilatuanTXALO produkzioak taldea Zabiel Kultur Etxean, 17:00etan

Azaroak 22, zapatua

• Guztientzako antzezlana:Sommer jaunaren istorioaSoroiz eta Txalo taldeaZabiel Kultur Etxean arratsaldeko 20:00etan

Azaroak 22, zapatua

• Guztientzako antzezlana:Sommer jaunaren isto-rioaSoroiz eta Txalo taldeaZabiel Kultur Etxean arratsaldeko 20:00etan

Azaroak 23, domeka

• Guztientzako antzezlana: Saturraran 1938-1944Goizeko Izarra Antzerki TaldeaZabiel Kultur Etxean 20:00etan

Azaroak 29, zapatua

• Guztientzako antzezlana: Astigarribia: Izena etaIzana Astigarribian

ANTZERKIAZANTZERKIAZ BLAIBLAI

Page 27: Kalaputxi 77 www
Page 28: Kalaputxi 77 www