Kalaputxi 70 www

28

description

Mutrikuko herri-aldizkarixa

Transcript of Kalaputxi 70 www

Page 1: Kalaputxi 70 www
Page 2: Kalaputxi 70 www
Page 3: Kalaputxi 70 www

33

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68 / 635 74 83 93e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 2.000 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Maketazioa: 11barri.Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkari haukaleratzea posible egin duzuen guztioi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6-7

Bi hitzetan 8-9

Komikixa 9

Auzoz auzo 10-11

Lan giruan 12-13

Karenka 14-15

Historixa 18

Kirola 20-21

e-gazte 22-23

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

IRITZIAEZ UTZI BIHARKO...

….gaur egin dezakezuna. Zenbat aldiz entzuten dugu gure eguneroko bizitzan ahol-ku hau? Zenbatetan gomendatu digute guraso, irakasle, nagusiek, egunean, momen-tuan, egin dezakeguna beste baterako ez uzteko? Hainbat esparrutan dinamika orde-natu eta eraginkorra da, geroko itomenei ihes egiteko teknika lagungarria: astebetebarru antolatu den bilerarako txostenak aldez aurretik prestatu, mina izan aurretikdentistarengana joan, asteburuan hurrengo asteko bizpahiru egunetako bazkariaegin, azterketak ailegatzen direnerako ikasten hasi...

Ados. Osatzen ari garen gizarte azeleratu honetan gehiegi ez estresatzeko eta batzue-tan inguratzen gaituen oihan antzeko honetatik salbu ateratzeko, planifikazioa, orde-na eta erantzukizuna benetan beharrezkoak dira. Egunak hogeitalau ordu ditu, aste-ak zazpi egun, eta ezin dugu (oraingoz behintzat) denbora aldarazi.

Eguna motz geratzen zaigu askotan, asteak ez du ezertarako ematen, ez dugu eginbeharreko dena egiteko denbora nahikoa… Baina batzuetan, minutu batean, segun-du batean, gure bizitzak izugarrizko bira ematen du, zerbaitek gure mundua hankazgora ipintzen du eta orduan erlojuaren orratzak gelditu egiten dira. Bapatean. Zeraegin banu, bestea esan izan banio… Baina momentu horietan galdera horiek ez daudeerantzukizunarekin, lanarekin, bankuarekin edo etxeko eginbeharrekin lotuta, gurebizitza pertsonaleko esparruekin baizik, sentimenduekin, sentsazioekin.

Zoritxarrez , edo agian zorionez, horrelako momentuak heldu behar dira gure bizitzangeldialdi bat egin eta gure ingurua beste ikuspegi batetik begiratzeko.

‘Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna’ erakutsi digute txikitatik, baina gehienetanerantzukizunekin lotutako gomendio bezala. Zergatik ez dago hain errotuta gure bizi-tzako beste eremuetan, atsegina eta gozamenarekin erlazionaturiko beste esparrue-tan?

Berrikuntzaren urtea den honetan, aldatu dezagun esaera zahar hau eta egin dezagungaur bihar agian egin ezin izango duguna.

Mireya Álvarez

Mutrikuko Udaleko EuskaraBatzordeak diruz lagundutakoa

Gipuzkoako Foru Aldundiakdiruz lagundutakoa

-k

diruz lagundutakoa

Page 4: Kalaputxi 70 www

interesekotelefonoak

informaziua44

MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

DEBARA

Astegunetan: 7:20tik 21:20ra, orduro / Jai egunetan: 8:20tik 21:20ra. orduro

ONDARROARA

Astegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro / Jai egunetan: 7:55etik 20:55era, orduro

OSASUNA

Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00DYA Mutriku......................................943 60 33 17DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ...........................................943 461 111

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake Epaitegia ...................................943 60 70 49Itsas etxea..........................................943 60 34 00

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .........................943 60 41 19

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Gasolindegia ......................................943 60 32 10Miruaitz Frontoia................................943 60 46 79

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)OTSAILA

22tik24ra Javier Otxagabia

25tik27ra Amaia Zalduegi

28 M. Cristina Riveiro

MARTXOA

1ean eta 2an Mª Cristina Riveiro (zapatu goizean, Lon Apraiz)

3tik 6ra Javier Otxagabia

7tik 9ra Lon Apraiz

10etik 13ra Mª Cristina Riveiro

14tik 16ra Amaia Zalduegi (zapatu goizean, J. Otxagabia)

17tik 20ra Lon Apraiz

21etik 23ra Javier Otxagabia

24tik 27ra Amaia Zalduegi

28tik 30era Mª Cristina Riveiro (zapatu goizean, Lon Apraiz)

OTXAGABIA: 689 58 57 59 • APRAIZ: 630 05 50 97 ZALDUEGI: 669 26 22 01 • RIVEIRO: 667 33 88 90

Autobusak

Botikak

Page 5: Kalaputxi 70 www

55zeuk esan

Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen,nahiz eta ezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu. Ez da argitaratuko norena den agertzen ez duen gutunik.

Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian [email protected] helbidean.gu

tuna

k

«MUTRIKUK indepenDENtzia»

Hauteskunde ataritan gaude, Madrilgo Gorteetarako, alegia. Euskaldunok, zoritxarrez, historian zehar beti jokatu dugu bananduta, bakoitza bereari lotuta etaetsaia lasai eta pozik gure jokabidea ikusita. Areago, etsaiak joku hori bultzatzendu, euskaldunon artean zatiketa bultzatuz,eta batzuk uste izan dute etsaiak emandako aukera pozointsu hori aprobe-txatu egin behar dela herriaren onerako.

Jokabide trakets eta maltzur horrek ez diogauza onik ekarri Euskal Herriari. Geure arteko zatiketaz gain, etsaiarekin bat eginez, herri honi oztopo haundia jarri diote bere borondatea erakusteko eta Nazio gisa aritzeko.

Etsaiak emandako eremu ziztrin hori gobernatzearren eta etekin ekonomikotanbizitzearren, abertzale askok zapalkuntza,kartzela, tortura, ilegalizazioak... eta gehiago jasan behar izan dute, beste horienindiferentzia eta biolentzia ere jasoz.

Guk garbi daukagu Euskal Herriak beste marko politiko bat behar duela, proiektu politiko guztiak onartu eta errespetatukodituena, Independentzia barne.

Independentziari ateak irekiko dizkion Marko demokratikoa behar dugu eta datozen hauteskundeetan klabe horietaneman behar dugu geure botoa. Botorik baliotsuena duzu berau, askatasunari ate-ak irekitzen lagunduko diona. Ez izan du-darik. Ala uste duzu beste horiek atera de-zaketen diputatu gutxi horien bitartez as-katasun bidean jarriko dutela herri hau?

Ez gaitezen izan ergelak. Eman botoa as-katasunari, EAE/ANVri.

Argazkikoak

INDEPENDENTZIA PLAZA

Harritzekoa da, Independentzia Plaza plaka jartzen dugun bakoitzean, PNV korrikaeta presaka atzetik nola abiatzen den plaka santua kentzera. Zerk ematen die horrenbeste min, Independentziak?

Hobe lukete, herriko gaietan Udalean ho-nelako indarra, kemena eta azkartasuna era-kutsiko balute, eta demokratagoak baliraedo herriaren hitza errespetatuko balute.

Mutrikuko EAE/ANV

YURRITA E HIJOS,SA-K LEO BELAUSTEGIRI

Abenduko Kalaputxin gure enpresari buruzkoerreportaje bat agertu zen. Bertan gure asmoak, erronkak, eta jasotako sari bateningurukoak azaldu genituen. Gure ustetanberri onak ziren, eta Mutrikuko herri guztiari zabaltzea ideia ona iruditzen zitzaigun. Benetan, jende askok zorionakeman zizkigun kalean ikusitakoan.

Baina, itxuraz, Leo Belaustegirentzat ez ziren berri onak, zeren hurrengo Kalaputxin,LAB sindikatuaren atzean ezkutatuta, berak bere kabuz asmatutako hitz gogorrakazaldu zizkigun gutun baten bidez. Ez dakigu zergatik digun pertsona honek hainbesteko gorrotoa, ez baitugu inongo erlaziorik berarekin.

Ez dakigu zergatik hitz egiten duen gurelangileen izenean (...zure enpresako langi-leen izenean,... esaten du) zeren, ez Mutri-kun, ezta Lekeition ere, LABek ez dauka lan-gile errepresentaziorik gure enpresan. Orduan, zeinen izenean hitz egiten duzu?

Zein zara zu esateko gure langileek hotzajasaten dutela ez bazara sekula sartu gurefabrika batean?

Zein zara zu esateko gure helburu bakarragure poltsikoak diru gehiagorekin betetzeadela?

Gure enpresak urte asko ditu eta gurekinurte askotan ari diren langileak ditugu, etaez dago bat bera ere lan baldintzak, tratuaedo egoera txarrarengatik gugandik alde eginduenik. Uste dugu horrek zerbait esan nahiduela.

Zuk soldata duin bat eta lan baldintza duinbatzuk a ldar r ikatzen d i tuzu gure langileentzat. Oso erraza da “demagogia”egitea. Zuk etxeko txalupan lan egiten zenuen. Hura laga beharrean zergatik ez zenuen inbertitu eta langileak kontratatusoldata eta lan baldintza duinekin?

Orain ere baduzu aukera: eskatu Bankuaridirua, zure etxea hipotekatu, langileak kontratatu soldata eta lan baldintza duinekin (zenbat eta gehiago, hobe) eta dirurik ez irabazi (hori kapitalistek bakarrikegiten dute). Benetan hori egiteko kapazbazara, txapela kenduko dugu eta saiatukogara gauza berbera egiten, zeren ez omendakigu horrelakorik egiten.

Baina hori egiteko kapaz ez bazara, mesedez isildu eta errespetatu herri honetan hainbeste urtetan lanpostuak etabalorea sortu duen Mutrikuko Enpresa hau.

Badakigu gutun honek beste erantzun batekarriko duela zuen aldetik. Baina ez da gure asmoa zure jokoan jaustea. Zuk zeure“lana” justifikatu nahi duzu, dirudienez, baina gure denbora benetako lana egitekoda. Ez duzu erantzun gehiago jasoko gurealdetik. Ez zara konturatu KALAPUTXI Mutrikun irakurtzen dela gehienbat, eta Mutrikun denok dakigula nor zein den etanolako historia daukan.

Jorge eta Juan Yurrita

Page 6: Kalaputxi 70 www

puri-purixan66

LAINO BELLAINO BELTZAK EUSKAL HERRIAREN GAINEANTZAK EUSKAL HERRIAREN GAINEANOtsailean Kalaputxiren asmoa zen Egunkariaren itxieraren bostgarren urteurrena gogoratzea, mutrikuarrei gogoraraztea duela bost urte euskaldunon egunkaria itxi zutela. Iruditu zitzaigun,euskaldun izanik eta idatzizko medioan jardunda, gure erantzukizuna zela hori.

Baina Egunkariaren auziarekin batera, azken hilabeteetan gorabehera asko izan dira gure herrian, EuskalHerrian. Hori dela eta, egoki iruditu zaigu gure herriko hainbat laguni eskatzea azken boladan bizi izan ditugunen inguruan hausnarketa bat egiteko. Eta horixe egin dugu.

Politizatu egin dugula aldizkaria? Ez dugu hori nahi izan. Bakar-bakarrik, irakurle guztiok hausnarketa bat,erreflexio bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu gaur egun gure herriarentzat prestatzen ari den etorkizu-naren aurrean.

Badaramatzagu urte batzuk non Estatuko hainbat bote-re gure aldarrikapenak baztertu edo suntsitu asmoz era-baki tamalgarri ugari hartzen ari diren.

Egun hauetan bostgarren urtemuga betetzen da, adibi-dez, Egunkaria itxi zutela eta bertako hainbat partaideauziperatur ik daudela . Era berean, a ipa ditzakegu Udalbiltza, 18/98, eta beste hainbat eta hain-bat prozesu abian jarri dituztenak.

Argi dago honek guztiak giza eskubide murrizketa bes-terik ez dakarrela, eta gure arteko banaketak irauten duenartean haiek hainbat eta indartsuago sentituko direla,hartzen dituzten erabakiak bidezkotzat aldarrikatuz.

Gure herria historikoki zapaldua izan den bezala, orainere horretan saiatzen dira gure eremutik kanpo oso bes-telako irudimena duten asko eta asko. Eta, hain zuzen,horiei argudioak ematen dizkiegu geuk ere, gure artekoezadostasunak direla medio. Argi dago gure arteko ba-tasuna lortu behar dugula, alderdikeria guztiak alde ba-tera utziz, eta herri gisa lan egin behar dela.

Horretarako, giza eskubideak aipatzerakoan, banakako-ak nahiz kolektiboak aldarrikatzen ditugu, eskubide guz-ti-guztiak bere neurrian baloratuz; bizitza errespetatzeaezinbestekoa den bezala, atxilotuekin nahiz presoekinduintasunezko tratua izatea nahitaezkoa dela ere adie-raziz. Eta, nola ez, gainontzeko bortizkeria guztiak erealde batera utziz, nahiz alde batekoak nahiz bestekoakizan.

Bada garaia guztiok pauso bat aurrera egin dezagun, ba-koitzak bere akatsak onartuz eta besteenak barkatuz, de-nok elkarrekin bat eginez gure etsai gisa ari direnei gu-re asmo irmoa eta leiala azal diezaiegun, bakean eta zuzentasunean, justizian azken batean, oinarritutako gi-zarte bat bultzatuz eta herri honek, guztion edo gehie-non adostasuna iritsiz, behar duen burujabetza lortu ahalizateko lan eginez.

Martxoaren 9an hauteskunde eguna dugu, eta iruditzen zaigu Estatuko agintaritza lortu ahal izatekoahalegin sutsuan ari direla egungo agintariak, euskal ere-mutik kanpo bizi direnen aurrean norgehiagokako jokohorretan. Horren ondoren etor daitekeenari aurre egi-teko prestatu beharrean gaude, eta orain arte esandakoildoak iruditzen zaizkigu egokienak, hau da, abertzale-on batasuna batetik, eta gainontzekoekin nolabaitekoadostasuna lortzeko egitasmoak bultzatzea bestetik, gu-re arteko giroa nabarmen aldatu dadin.

Bitartean, egin ditzakegu mila aldarrikapen, baina, jakinbadakigu boterea dutenek aginduak emango dituztela,eta gure eremuetan nolabaiteko agintea dutenek haiekerabakitakoak betebeharra argudiatuko dutela…

Joseba Burgaña

AZKEN BOLADAN GERTATZEN ARI DENAREN AURREAN

Berriz ere bidegurutzean, berriz ere euskal gatazka deitutakoaren bidegurutzean.

Beste behin ere tunelaren bukaeran argia antzematengenuela uste genuenean, konturatu gara ikusi nahi genuen argia zela, berriz ere ustela gertatu den geurebarruko desioak irudikatutako argia. Baina baikorra izannahi dut, baikorra izan behar dut, zenbat eta denborakaurrerago egin orduan eta hurbilago izango dugu bakea.

Nik, euskaldun moduan, bake beharra baloratzen dut,eta biolentzia inteligentzia gabeziatzat hartzen dut. Nahi

nuke konponbidea eduki, bai ez daukat. Niretzat, hurbilen dagoena BESTETASUNA da (gazteleraz, otredad), kontzeptu horren defendatzaile nagusiena denOctavio Pazen izenak ematen dion babes eta guzti.

Zer da bestetasuna? Bestea izatearen tasuna, gaur egunegiten denaren aukakoa; izan ere, gaur egun guztiarenerrua besteak baitauka.

Eta bukatzeko, Indira Gandhi politikari indiar erahilarenaipua: “Normalean, inspirazio jainkotiarra hortzemugabeltzen dagoenean ailegatzen da”. Hala bedi.

Alberto lejardi

BERRIZ ERE BIDEGURUTZEAN

Page 7: Kalaputxi 70 www

Egun gogorrak bizi ditugu, gogorrakEuskal Herriarentzat eta hainbat euskal herritarrontzat. EHko gatazkapolitikoa ez da berria, baina gero etagogorragoa bai. Eta gatazkaren bihotzean ukazioa, gure Herriarenukazioa. Ez dute Euskal Herria onar-tzen, horrek gure erabakitzeko esku-bidea ekarriko lukeelako eta agian,egungo markoaren aldaketa ere bai.

Ezker abertzaleak urteak daramatzaNazioa garela eta gure hitza eta erabaki aldarrikatzen. Azken urteotan,PNVk eta gainerako alderdi abertza-leek ere bat egin dute puntu horietan, baina hitzetatik ekintzetarapasatzeko orduan, momentuz kale. Azkeneko bake-prozesuan gatazkarenkonponbiderako proposamena mahai gainean izan arren, gatazkare-kin jarraitzea eta errepresioa areago-tzea erabaki du espainiar gobernuak,baina ez berak bakarrik. Izan ere, Es-tatuak aliatuak behar ditu beste 30 urtetan lotuko gaituen estatutua hitzartzeko eta hor dauka fidel PNV,ordainetan jasoko duenaren zain.

Ekimen politikoz konpondu behar eida gure mendetako gatazka, baina ezdigute politikarik egiten uzten. Ezker

abertzalea da autodeterminazioareneta independentz iaren a lde , gatazkaren konponbidean zein nazioeraikuntzan gogorren dabilen eragilea eta horregatik suntsitu nahidute. Ezker Abertzaleak hainbestetansalatutako salbuespen egoeraren erakusgarriak hamaika dira jada: Eginen eta Egunkariaren itxiera, milaka herritarron eskubide zibil etapolitikoak murrizten dituen Alderdien Legea, hamaika alderdi politiko eta eragile (Udalbiltza, Jarrai, Haika, Segi, AAB, Askatasuna,…) ilegalizatu-ta, inoiz baino atxiloketa, preso etatortura-salaketa gehiago, 18/98 eta gainerako makrosumarioak, presoeneskubide-murrizketak, eta abar.

Errepresio gogor horrez gain, PNVk Ezker Abertzalea desprestigiatzekokanpaina gogorra egin du urteotan etahorrekin batera, salatzekoa da eurekkudeatutako Ertzaintzak askotan duenjarrera basatia. PNVk badaki, hainbatudal eta aldunditan ikusita, geu garela herri independiente eta aurrerakoi baterako alternatiba, euron benetako izaera eta jokoa azaleratzen dugunak, horregatik ahuldu eta baztertu nahi gaitu.

Baina askotan hala ikusi ez arren, erasotua ez da Ezker Abertzalea ba-karrik, Euskal Herria dute jomugan etadenok galtzen dugu, eskubideak de-nonak dira-eta. Gainera, orain EzkerAbertzalea erasotzen dute, baina norkdaki noraino iritsiko den ofentsiba hau?

Orain gatozen herrira, agian argiagoikus iko d i tugu-eta aurrean aipatutako jarrerak. Izan ere, egungoUdalak gehiengo absolutua baleukabezala gobernatzen du, Mutrikukoherritarrek erabaki zutenari bizkaremanda, eurek bakarrik erabakitzendute Mutrikuren etorkizuna baldin-tzatzen duten hamaika proiektutan.Espainiak Ezker Abertzalea legez kan-po uzteko egindako Partiduen Legearen kontra agertu arren, eta legehausterik gabe herri-borondateabideratzeko formula bat baino gehia-go izan arren, botere-goseak eragin-da, nahiago dute Partiduen Legeaerrespetatu, mutrikuarren borondateabaino. Nora goaz bide honetatik?

Bada garaia, erasoen tamainan eran-tzun dezagun. MOBILIZA GAITEIZEN!!

Izaskun Osinalde

EGUN GOGORRAK BIZI DITUGU, GOGORRAK

puri-purixan 77

Lerro hauek baliatuz, egungo egoera politikoaren inguruangogoeta egiteko aukera luzatu dit Kalaputxik, eta egiaesan hemen nago zer idatzi ez dakidala. Hain nahasitadago giroa eta hainbeste bizi behar izan dugu azkenal-dian… ezin denak orrialde erdi batean laburbildu.

Xehetasun handiagoetan sartu gabe, momentu honetan politikaz dudan sentipena zein den azaltzeramugatuko naiz. Kalean, lagunartean, herritarren arteansentitzen dudan sentipen bera dut neuk ere, hau da, denok nazkatuta gaudela!

Hainbeste urte gauza berdinekin bueltaka eta aurrerapausu bat emango dugula uste dugun bakoitzean, berriz ere hiru pausu atzera… Beste behinere, euskaldunok bizi izan ditugun esperantza eta ilusiouneak pikutara joan dira.

Giroa ez dago batere gozo, eguneroko kontu bihurtu dira alberdi politikoen ilegalizazioak, tortura kasuak, epaiketa faltsuak, eskubideen urraketak… eta berrio erehildakoak ere izan ditugu. Horrelako giro nahasiarekin,normala denok nazkatuta egotea!

Egoera nahasi honen aurrean, abertzaleok berriro eregure artean elkar-ulertzeko gaitasun eza erakutsi dugu,eta gure arteko harremanak apurtzen ari gara berriroere. Ez gara gai ikusteko espainiar estatuaren estrategiaabertzaleok banantzea dela, elkartuz gero, zerbait lor-tzeko moduan izango ginatekeelako, Madrilen kontrolpetik kanpo. Beste behin ere estatuaren estrategiari mesede eginez, gure arteko ika-miketan zentratuko gara, benetan euskaldunok behar dugun batasunari kasurik egin gabe.

Orain arte bezala itsu-itsuan jokatzen badugu, arazo honek ez du epe motzean amaierarik izango. Egin dezagun abertzale guztiok benetako ahalegina eta utzditzagun alde batera inora ez garamatzaten jokabideak. Herriak hauxe eskatzen digulakoan nago…

Epe motzean badugu aukera berri bat ahalegin hau egi-teko eta lehendakariak aurkeztutako bide-orriaren au-rrean maila emango dugula pentsatu nahi dut, euskalabertzaletasuna ez dago aukera gehiago galtzeko mo-duan eta.

Ion Gambra

ABERTZALEOK BERRIRO ERE, GURE ARTEAN ELKAR ULERTZEKO GAITASUN EZA ERAKUTSI DUGU.

Page 8: Kalaputxi 70 www

Gipuzkoako DYAk Lehen Sorospeneta Sorosle ikastaroa emango du otsailaren 23an hasi eta martxoaren1ean, 8an eta 15ean, MutrikukoKultur etxean. Ikastaroagoizeko 9 :00etat ik13 :30etara eta arratsaldeko 15:30etatik20:00etara izango da etaherritar guztiei irekita dago.Ikastaroan egunerokota-sunean aurki ditzakegun arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko dute: bihotz eta birika susperketa, zauriak, hausdurak, erredurak… modu eroso eta

atseginean, teoria eta praktikatartekatuz.

Gero, ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak

Gipuzkoako DYAk eskaintzen duen SorosleTituloa eskuratu ahal izango du. Ti tu lohonek in , EHUkoikasleek 2 kreditu

ja sotzeko aukeradaukate.

Ikastaroaren matrikula 75 eurokoa da eta ikasle kopurua mugatua. Informazio gehiago jasoedo izena emateko deitu 943 46 4622 telefono zenbakira.

TXERRIKUMEAKAgian, sasoi baten arrunta izango zena notizia bihurtu zaiguoraingoan. Arrizabalagatar harakinak Ezkimeran duten bi

txerramek txerrikumeak izan dituzte. San Jeronimo bezperan elkartu zieten aketza, baina ezezkoan ei zeudentxerriak, eta hilabete eta erdian eduki omen zituzten elkarrekin beren pasioa gauzatzeko.Hiru hilabete, hiru aste eta hiru egun behar omen dituztetxerriak jaiotzeko, Manuk esan digunez, eta gertatu beharzena gertatu da: jaio dira; haurren pozerako, eta pasieranibiltzen direnei bidea Santabatatik aurrera apur batluzatzeko.Hogeita bi kume izan dituzte bi txerramek; batak hamabi,eta hamar besteak; nahikoa, hogeitalau erraperentzeko.Zer izen jarri pentsatzen dabiltza orain anai artean. Badirudi, nahiz eta ziurra ez izan, politikoenak jartzea erabakiko dutela, baina, horretarako kontsultak egin beharrean aurkitzen omen dira, eurek ez baitakite hogeita bi politikoren izenik. Hala ere, garbi dute ezkerabertzalekoenik ez dietela jarriko: Garzonek Madrilera eramateko ez baitute eurek txerririk haziko.

Eguraldiak laguntzen du Ezkimerara bisita bat egiteko, etaKalaputxi ere iritsi da bertara, eta han aurkitu ditu kumeaktxerramaren errapetetik tiraka.Bueltakoan kezka bat otu zaigu: ez ote dute harakin hauektxerikumeak hazi ondoren gailueta sartu eta odoluztukoodolkiak egiteko? Zuei, irakurleoi, zer iruditzen zaizue?

88 bi hitzetan

DYA SOROSLE IKASTAROA

Ahaztezinezko data bihurtu da otsailaren 20a,jadanik bost urte baitira Euskaldunon Egunkariaitxi zutela. Orduz geroztik etengabeko ezinegonean bizi dira bertako hainbat kide etapartaide. Hamabi auzipetu, hamabi euskaltzaleerrugabe.181 urteko espetxe zigorra eskatzen duakusazioak auzipetuentzat. Isunak, berriz, 235milioi eurokoak dira. “Akusatuon delitu bakarra Euskaldunon Egunkaria sortu eta bizirikmantentzeko, borondatezko lan handia egitea eta soldata txikiak kobratzea izan da”zioen Joan Mari Torrealdaik, eta horregatikgartzelaratuak izan daitezke.Bere babesa eta elkartasuna erakutsi nahi dioKalaputxik lerro hauen bidez.

BOST URTE EUSKALDUNONEGUNKARIA GABE Pikomelatos iritsi zen Mutrikuko

kaleetara aurtengo Inauterietanere, eta berarekin ekarri zuen festarako gogoa.Inauterietako zapatuan atso-aguretalde batek ere bisitatu zuenMutriku, herriko kaleetan barrenaeraman eta gure herriko txokoakerakuts i z i zk ien g idaren laguntzarekin. Jenio txarreko atsoak

eurak, herriko kaleetan eta tabernetan beraiekin topo egin zutenek ikusiko zutenbezala. Baina Santa Eskian ziharduen taldeari koroak egiten ere jardun zuten, non-bait, atso bisitariek.Ikusi zituztenek diotenez, Akelarre Antzerki Taldekoek aukera ederra izango zutenatsoengandik ikasteko. Halako interpretaziorik!

AKELARRE ANTZERKI TALDEAK INAUTERIAK ANIMATU ZITUEN

Page 9: Kalaputxi 70 www

MUTRIKUK FLYSCHAREN IB ILB IDEA AURKEZTU DU FITURREN

Estatu mailan eta nazio arteko mailanere punta-puntakoa den FITUR turismo azokan izan da aurtengoan ereMutriku, Mutrikuko Turismo bulegoareneskutik.Aurtengoan, Hirigune historikoko, Bentalekuko zein Astigarribiako bisitagidatuak edo PR mendi ibilbideakbnezalako lehengo eskaintzak egiteazgain, “Flyscharen ibilbidea” produktuturistikoa aurkeztu dute elkarlaneanMutrikuk, Debak eta Zumaiak. Bakarka ibilita baino, hiru herriek elkarren artean eskaintza turistiko horieginda, espero izatekoa da jende gehiago hurbiltzea gure herria bisitatzera. Gurean, flyscharen eskaintzaNautilus interpretazio zentroan

egingo da eta, horren osagarri, itsasontzian egingo dira Mutrikuko itsas-labarrak bisitatzeko irteerak.Eusko Jaurlaritzak antolatutako estandean, Mutrikuko turismo arduradunek aukera izan dute lehengo gida turistikoekin harremanakberritzeko eta gida zein tour operadoreberriekin harremanetan jartzeko.Adibidez, Zestoako bainu etxean egonaldian antolatzen dituen gidabatekin egindako harremanari esker,otsailaren 26an bisita gidatu bat izango da Mutrikuko herrira.Hortaz, aurtengo oporraldietan bisitarigehiago izango da gure herrian, besteakbeste, FITURren egindako promozioariesker.

SATURRARAN, OROIMEN BIZIA

Iazko urtean gerra zibilaren 70. urteurrenagogratu zen han eta hemen, eta Mutrikunere bai. Izan ere, Saturraranen emakumeenkartzela egon zela eta, Eusko Jaurlaritzak etaMutrikuko Udalak ekitaldia antolatu baitzutenkartzelan egondako emakumeei omenaldiaeskaintzearren.Ekitaldi hartako irudiak baliatuz DVD bat grabatu zuten eta hori eskuragarri dago hala nahi duten guztientzat, doan, Turismobulegoan. Gure herriaren historiaren zatiharen omenezko saiotxoa etxean gorde nahidutenek aukera ezin hobea dute.

bi hitzetan 99

komikixa Josu Ituarte "Pitxame"

Page 10: Kalaputxi 70 www

Laino ilunak etorkizunean…

Baserri hutsetik bizitzea ezinezkoa da egun, gu moduko baserri txikiak ezin gara bizi baserri hutsetik. Nire familiak kanpoan lan egiten du eta nolabait baserriari eusten diogu.Gustuko ditugu abereak, behiak eta ardiak baditugu, baina ezhorrekin dirua egiten delako. Kontuan hartuta pentsuak zenbat igo diren eta guri haragitakobehiaren prezioa duela hogei urtetik hona ez digutela igo, ba parra ateratzengara, gutxi gora behera, eta hori zuk eginduzun lana, sartu dituzun orduak debaldekoak direla, ez duzula kobratzenlanagatik. Arkumeak berak aste honetan3 euro egin ditu Ordiziako azokan. Hirueuro kiloa bizirik. Zu joaten zara harategira eta 12-13 baino gutxiago ezduzu ordainduko. Badakigu tartean gastuak egoten direla, guk ere gastuakizaten ditugu, janaria, txertoak, albaitaria, kontrolak… eta?

Beste irtenbidea, berriz, izugarrizko enpresa egitearena da. Inbertsio ikaragarriak, burua altxa ezinda eta bizitza osoa bankuari ordaintzen egoteko. Gazteak ez du ikusten bereetorkizuna baserrian. Baserrian biziko dabaina kalean izango du lana.

Arazoak nonahi…

Horrela gaude jarrita, dena kanpotik ekartzeko joaera dago.Esnearekin ere gorriak ikusiko ditugu. Lehen zenbat baserrikekoizten zuten esnea, zenbat baserritar etortzen zen kaleraesne saltzera… eta orain dena kanpotik ekarritakoa kontsumitu behar dugu. Gogoan dut orain pasa berri diren gabonetan guk arkume mordoa geneukan saltzeko eta mingain urdinaren kontuarekin, eta telebistan eta irratietanzegoen bonbardaketarekin, ez zigutela arkumerik eskatzen.Egun batean isildu ziren telebistak eta irratiak eta eroen pare ibili ginen arkumeekin, denak arkume eske. Gure ardiguztiak bitan daude txertatuta, hemen inguruko ardi guztiek hartu dute txertoa.

1100 auzoz auzo

Azken urte hauetan aldaketa handiak ar i d i ra ematen nekazar i tzaren munduan, sektore ekonomiko izatetik kezka sozial handiko jarduera izatera pasa baita. Izaniko aldaketok onuragarriak izan dirabatzuk, eta beste batzuk ez hainbeste. Gaiaren inguruan gehiago jak i teko asmoz Mutr ikuko baserr i batera hurbildu gara eta kafe beroarenatseginean bertakoekin hitz egindugu.

ARGI ILUNAKNEKAZARITZAN

Egungo nekazariak, batez beste, zaharregiak dira sektorea berritu eta aurrera

ateratzeko, eta jende gaztearen premia somatu da.““

Euskal Herrian bultzatu nahi den kalitatezko nekazaritzak Europako

araudi orokor eta urrunarekinegiten du topo askotan.““

Page 11: Kalaputxi 70 www

Gu beti kanpo eder…

Bai, beti hala izan da eta izango da. Kan-pokoa beti hobea. Nire ustetan kanpo-tik datoz gaitz hauek guztiak. Ez da den-bora asko, mingain urdina zuen behi batagertu zen, eta behi hori kanpotik eka-rritakoa zen. Kanpotik ekarritako abe-reen h i rut ik batek dakar gaisotasunen bat. Eta bertako baserritarrek zergatik dute gero etaazienda gutxiago? Behar besteko laguntzarik ez dutelako jasotzen. Supermekatu handietara joaten denokela hemengoa delakoan? Nongoa oteda… txukun-txukun jartzen dizute bandexatan baina, ba al dakizu nondikdatorren, zer jan duen, nola hazi den?Ez dut izenik emango, baina hemengosupermerkatu handi horietako bat bereak eta bi ari da egiten. Berak nahidituen prezioak ordaintzen hemengo baserritarrei, eta kanpotik ekartzen iaden-dena. Nik uste dut jendeak ez dakie la zer jaten duen. Gutx i ordainduta gauza ona eskuratu nahi dabaina hori ezinezkoa da. Agian hemengo produktu gisa salduko dizutebaina hor gezurra dago atzean.

Eta irtenbidea,non?

Batzuek nekazaltu-rismora jo dute eta harrera ona izan du,nonbaitet ik b iz i behar. Baina denok ipini-ko al dugu mota horreta-ko etxea? Ez, hori ez da irtenbidea. Guk geureari estimazio handiago bateman behar digu eta hemengo nekazaritza jorratu.

Haize onik ba al datorEuropatik?

Eragina somatzen dugu.Europan jotzen dutenmusikarekin dantzatu behar geuk e re . Ikaragarrizko kontrolak ditugu. Etakontrol edo jarraipen hori egunean eraman behar da, bestela agian su-bentzioaren zati bat kendu egiten dute. Lurraren kontrola, abereen kon-trola, etxeko garraioaren kontrola…ikuskatzailea etortzen denerako denaondo eduki behar duzu, behar bezala.

Oso-oso kontro-latuta gaude. Urtean behin edobitan etortzenzaigu ikuskatzai-lea eta horrek

baldintzatzen du jaso dezakezun dirulaguntza.

Ohituta gaude baserritarren alda-rrikapenak eta kexak ikusten eta en-tzuten. Askotan kaletarroi zaila egi-ten zaigu beren desadostasun hauekulertzea, baina kontuan izan behardugu baserriaren etorkizunak gure-gan ere izango duela eragina. Ba-serririk gabe zer jango dugu kale-tarrok? Nola elikatuko gara? Kala-putxiren animoak jaso eta hurren-go ere gustura jardungo dugu zue-kin solasean.

1111auzoz auzo

Azken urteotan mendialdeko nekazaritzanagertu den beste elementu bat

turismoa izan da.““

Lur faltaren arazoa nekazaritzako sindikatuek behin eta berriro salatu izan

duten arazoa da.““

Page 12: Kalaputxi 70 www

lan giruan1122

Bokaziozko lana?

Bai. Zaila izango litzateke lan honetan jar-dutea bokaziorik gabe. Uneoro egon behargara, eta gaude, gure prestaketa zuzentzen,gertatzen diren larrialdietan ahalik eta erantzun onena eta azkarrena emateko. Hel-buru hori garbi ez bagenu, ez genuke as-matuko gure baseetan eman behar ditugunorduak igarotzen.

Zer prestaketa izan duzue lan honetanjarduteko?

Gure lanpostuak ziurtatzeko oposaketakpasatu beharrean gaude. Bertan frogafisikoak, gidaritzakoak (C+E karnetaz gain),eta teorikoak (inguruaren ezagutza, lege-ria, suaren aurkako teknikak,...). Gure postue-tan lanean hasi baino lehen, hiru hilabetekoikastaroa egiten dugu, eta hau ere gaindi-tu egin behar izaten da. Bertan, erraminten

erabilera, gertatzen diren larrialdietan erabili beharreko teknikak, eta talde lanalantzen dira. Irakasleek, frogen bitartez,ikusgaitzak diren izaera arloak ere ikusditzakete; beraz, ez gara gure lanpostuarenjabe horiek guztiak igaro arte.

Larrialdietarako tekniketan ba al duzueberezitasunik?

Guk Bizkaiako Diputazioaren langileak gara,eta, jakina, erkidego horretara zuzenduakizaten dira gure ikastaro horiek: kotxeistripuak, biktimen erreskateak, produktu arriskutsuen garraioak, eraikinetako suteak,industriako suteak, basoko suteak,... Azkenhauetan, basozain eta baso-teknikariekinkoordinatzen gara. Komunitate autonomokohiru probintzien ezaugarriak antzekoak direnez, guk Gipuzkoan ere lan egin izandugu, eta ez dago ezberdintasun nabaririklurralde batetik bestera.

Komunitate autonomotik kanpo gertatuizan zarete inoiz?

Jokin: Galizian orain dela pare bat urte izanziren suteetan hemengo boluntariotaldearekin izan nintzen, eta aukera izan nuen suhiltzaile katalanekin eta bertakoekinjarduteko; talde batzuen eta besteen artekoberezitasunak nabaritzen ziren. Esango nukeherrialdearen ezaugarriek prestakuntzaneragin nabaria dutela, eta hala behar du:baso lanetara ohituagoak zeuden katalanak;bal iabide aldetik, ostera, gal iziar suhiltzaileak baino askoz hobeto hornitutageunden.

SUHILTZAILEAK: larrialdietarako prest“Handitan zer izango zara? Ni suhiltzaile”. Haurrei askotan entzundako erantzuna. Besteofizio batzuen artean, halako erakargarritasunbat dutenetakoa. Haur horietatik gutxi iristendira, jakina, suhiltzaile izatera; baina, hala ere, suhiltzaileak hor daude. Gurean, herritarron artean ere baditugu suhiltzaileak. Ez zuten,agian, inoiz horrelako erantzunik eman beren haurtzaroan, baina hor daude prest, momentu

oro, izan genitzakeen larrialdietan laguntzeko.

Jon Azpillaga, Gotzon Arrieta, Jon Ituarte, JokinLarrañaga eta Josu Lezertua ditugu mutrikuar horiek, eta urteak daramatzate batzuek lan horretan. Ez dugu izan aukerarik bostekin batera egoteko, baina Jokin eta Josu izan ditugu solaskide. Hona hemen eurekin izandako elkarrizketa.

Page 13: Kalaputxi 70 www

1133lan giruan

Zeintzuk dira zuen ohiko lanak?

Estatistikei begiratu beharko geniekeerantzun zehatza emateko, zeren bo-ladak egoten baitira. Bazirudienistripuak zirela irteera gehien eragitenzizkigutenak, baina badirudi azkendenbora honetan gutxitu egin direla,eta sute txikiak handitu; baina, oroko-rrean etxeetako suteak (kontuzsukaldeko aspiragailuen iragazkiekin),industria suteak,... eta bitxiagoak diren beste batzuk, suhiltzaileek eginbeharrekoak direnik inork esango ezlukeenak: etxeetako ateak irekitzea etaerletegiak lekuz aldatzea, adibidez; erlea babestuta dago eta erlezainekin batera egiten dugu lan hau. Gero, zer esanik ez, elurteetan baserrietarako bideak zabaldu, eta horrelako ekintzak.

Egoera bereziak bizi beharrean izaten zarete; batzukpozgarriak, tamalgarriak besteak..., kontatzekorik baduzue?

Egoera berezi horietan bi alde nabarituko genituzke. Barrutik begiratutakoa bata, non norberak bere burua juzgatzen duen, etataldean hurrena, gure lana zertan eta nola hobetu dezakegun, egindakoari errepasu bat emanez. Beste maila baten daude ingurukoen eta komunikabide eta abarren ikuspegiak. Hala ere, geurebarnean bizitakoak hor irauten du: poza eta samina tartekatzen dira; poza, ahal dugun guztia eman dugulako, eta samina, falta zenbeste hura eman ezinagatik.

Josu:Larritasunetik ateratako inork, edo urgentzietako mediku taldebatek egindako lanagatik esker ona edo zorion oharren bat igortzen

badigu, benetan poztengara, eta adoretsu jarraitzeko indarraematen digu.

Jokin: Behin baino gehiagotan tokatu izanzait begiak irakurtzea.Hitzak baino indar handiagoa dute: etxebat sutan, eta goiko pisubaten aita adinduazeukan alaba baten begirada, edo orain delagutxi enpresa batenizandako eztandarenondoren bere gorputzaerreta eta arnasa hartuezinik zegoen gazteare-na bezalakoak. Erreguari lehen planoanegindako zuri-beltzekoargazkiak dira nire burmuinean, eta hor diraute zizelkaturik.

Kasu horietan lehena ondo atera zen,bigarrena, ordea, hila gertatu, nahizeta anbulantzia batek berehala jasozuen.

Beste alde batera joaz, nola ikustenduzue Mutriku larrialdi baten aurrean?

Zenbait sute edo larrialditarako, bi oztopo nagusi ditu Mutrikuk. Batetik,ia herri osoko kaleak aldapatsuak dira, eta altuerako ebakuazioetarakokamioiak ezin dira erabili, duten ziurtasun sistemak angelu gradubatetik gora galerazten dietelako.

Bestetik, bonbak daramaten gure kamioiak ezin dira sartu alde zaharreko zenbait kaletan; horrek mangerak metro askotan luzatubeharra dakar, eta, ondorioz, denbora; eta gure lanean azkartasunada faktore garrantzitsuenetako bat. Arlo honi begiratuta, seinalaztapen bertikalen falta ikusten dugu ur hartuneetan.

Herriko zaharrei aditua dugu, bestalde, komenduan su-kanpaiak jotzenzituztenean etxe guztietatik irtetzen zirela pertsonak beren baldeaeskuetan zutela. Gaur ohiturak ahaztu, eta herri gutxi gelditzen dira larrialdietarako taldeak mantentzen dituztenak: hauek garrantzihandia dute gure lana errazteko.

Nola ikusiko zenukete herrian horrelako talde bat antolatukobalitz?

Oso ondo. Formazio apur bat edukitzea asko izaten da, arazoa sortzenden unean erabiltzeko. Gogoratzen naiz aspaldi baten, dio Jokinek,Tranpakaleko etxe baten nola izan zen sute bat, eta han ari zen herritar talde bat, eginahaletan, sua itzaltzeko eskura zuten mangerekin, baina ondorio handirik gabe. Jon Azpillaga agertu zenhandik, eta aitaren batean itzali zuen sua.

Udalak horrelako talde bat sortuko balu, Gipuzkoako Diputazioakformakuntzarako baliabideak jarriko lituzke, prestatuta ditu eta. Etamereziko luke, benetan.

“Aspaldian, etxeetako eta enpresetako sute txikiak itzaltzera

irteten gara”

“egindako lanagatik esker onajasotzeak pozten gaitu eta adoretsu

jarraitzeko indarra ematen digu”

“Arriskuaren aurrean, begiradakhitzek baino indar handiagoa dute”

““

Page 14: Kalaputxi 70 www

1144 karenka

Nondik nora datorkizu arraunarekiko zaletasuna? Non izan zenzure lehenengo estropada?

Txikitan, hamar bat urte nituenean, osaba arraunean aritzen zen. Urte hartan bertan, aita zuzendaritza taldean sartu zen. Momentuhorretan hasi nintzen arraunarekiko interesa izaten. Koadrilan elkartentatzen genuen, pikeak izaten hasi ginen eta giro horrek asko erakartzen ninduen. Gure arteko lehia giro hori asko gustatu zitzaidan. Orduan, gutxi gorabehera hamar lagun batu eta gaur arte. Lehenengo estropada Deban izan zela gogoratzen dut. Bertakoerrekan aritu ginen arraunean, batel mailan. Gogoratzen dudanez,Debako estropada hartan bigarren bukatu genuen.

Nolatan mutrikuarra Ondarroan arraunlari?

Hamazortzi urte bete nituenean, traineruetan aritzeko garaia iritsi zitzaidan. Momentu hartan Mutrikun ez zegoen trainerurik eta Ondarroan aritzeko aukera eman zidaten. Bertan jende nahikoa zegoen baina aukera hura onartzea pentsatu nuen. Denboraldian eznuen estropada asko egin, baina beste gauza batzuk ikasi nituen: benetan kirol sakrifikatua dela, traineruan aritzea beste mundu batdela, gaztetakoak eta hark ez zutela zerikusirik...

Horrek zer esan nahi du, Mutrikun ez dagoela arraunarekikozaletasunik?

Zaletasuna, gehienbat, azpitik etorri behar da, gazteak dira hasieraeman behar dutenak. Horretarako beharrezkoak dira instalazio onak,gazteak mundu horretara bultzatzen jakitea, eta arraunak erakarribeharra ere bai. Momentu honetan, Mutrikun ez dago horrelako egoerarik. Inguruko herrietan, zaletasun gehiago egon edo ez, azpiegitura hobeak dituzte. Mutrikun instalazio egoki batzuk eta zaletasuna egonez gero, arraunaren munduan sartzeko gai izangoginateke, nahiz eta kostatu.

Arrauna, beste kirol batzuekin alderatuz, oso sakrifikatua da.Hori ez al da oztopo? Nola animatuko zenituzke gazteak arraunaren mundura?

Aurten, iazko traineruko hamabi lagunek utzi diote arraunean aritzeari. Ezin ukatu kirol oso sakrifikatua denik. Batzuek diote udatartean izatea traba dela. Niretzat, aldiz, momenturik onena da udara, orduan izaten baititugu estropadak. Baina negua oso gogorrada. Entrenamendu luzeak, euritan... benetan gogorra. Hala ere, kirol

“Inguruko herrietan, zaletasun gehiago egon edo ez, azpiegitura hobeak

dituzte”.““

Zorteak arraunean aritzeko kalerik onena baino ez zion eman Nikanor Ortiz de Landaluze mutrikuarrari. Epaileak banderatxo gorria beherantz begira jarri eta hor ekin zion egun amaitzear duen ibilbideari.Mutrikun ekin zion bideari, Ondarroa aldera abiatuz, urtebetez Getarian geldialditxo bat eginez. Olatuen

zangartasunak entrenatzaile izateko indarra eman dio. Momentu honetan ziabogaren unean aurkitzen da, arraunlari izatetik entrenatzaile izateko biran. Aurrerantzean datorrena, txanparainoko itzulera baino ez da.

Beraz, hemen dugu Nikanor ibilbide horretako sentsazio on, ez hain on, bizipen goxo zein ez hain goxoak gurekin partekatzeko.

EMAN ARRAUNARI!EMAN ARRAUNARI!

Page 15: Kalaputxi 70 www

gogorra izan arren, saltsa asko pizten duena da, lagunartean aritzekoprimerakoa, eta sekulako arra sortzen duen kirola.

Arraunlari izatetik, entrenatzaile izatera. Nolatan? Bakarrik aritzen al zara?

Joan den urteko entrenatzaileak taldea utzi zuenez, aukera hori emanzidaten. Lehenago ere aritu izan naiz Mutrikun, laguntza pixkat emanaz. Urteak daramatzat mundu honetan sartuta, eta aukera haukarameloa mutur aurrean jartzea modukoa izan da niretzat. Eta aurrera. Orain artekoan, behintzat, esperientzia polita izan da niretzat;nahiko burukomin eman arren, merezi du. Entrenatzaile moduan, bakarrik aritzen naiz baina zerbaitbehar i zanez gero , ez dut galdetzeko arazorik.

Mutrikuarra ondarrutarren entrenatzaile. Nola hartu dute erabakia zure kideek?

Gustura hartu zuten nire erabakia. Zerbaiten inguruko zalantzak baditut, lehenengo beraiengana jotzen dut, eta hori ere estimu handizhartzen dute. Nahiko baloratzen dute eurengana jotzea edonolako zalantza baten aurrean. Niri ez zait ezer iritsi belarrietara, oraingoz behintzat. Mutrikuarra izan arren bertan aritu naiz hamar urtez. Mutrikuarra naiz, baina taldeko bat gehiago.

Aurten mutilen entrenatzaile, noizko nesken entrenatzaile?

Neskek badute beraien entrenatzailea, gainera ondo moldatzen dena. Azkenengourteetako emaitzak ikustea besterik ez dugu. Nesken taldea eskainiz gero, eraba-kia ongi pentsatu beharko nuke. Zeharo desberdina da emakumeekin aritzea.

Aurtengo denboraldiari begira, ze asmo edo helburu dituzu?

Aurtengo taldea ikusita, dagoen maila ikusita, maila berdinean mantentzea izango litzateke nire helburua. Gero,

gainontzeko traineruen maila ikusi eta horren arabera finkatu helburuak. Bitartean, ahal den eta gehien entrenatu, zaindu eta gus-tura geratu gure artean. Besteak gehiago badira, izan daitezela. Errea-lista izanda, gure mailan mantentzea eta gustora aritzea da nire xedea.

Eta etorkizuna nola ikusten duzu?

Jende gazte oso ona dator atzetik, baina arraun mundua ere aldatzendoa. Gero eta diru gehiago mugitzen da, beraz, arraunlariak beste taldeetara mugitzen dira: Zumaia edo Zarautz aldera, besteak beste.Denbora aurrera doan heinean, normalean, arraunlari onek alde egin-

go dute. Jendea mantendunahi bada, dirua jarri beharradago. Benetan arraunlari onakegon badaude, baina diruak asko egiten du.

Beraz , aurtengoan Antiguako Ama trainerua Kontxako banderako irabazle?

Aurtengo taldeko arraunlariak eta joan den urtean utzi zutenen artean bada arraunlari onik. Agian ez Kontxako banderan sartzeko modukoak, baina bai gerra pixka bat emateko. Irabaztea, beste mundu bat da.

Agurne Elorza

karenka 1155

Azken urteotan mendialdeko nekazaritzanagertu den beste elementu bat turismoa

izan da.““

Page 16: Kalaputxi 70 www
Page 17: Kalaputxi 70 www
Page 18: Kalaputxi 70 www

Urazemeiti, Urazameti, Urazametia, Urasameti, Urazemendi, Urasemeti, Uras-Emendik, Urasemendik,Urazandi, Uraçandi, Urasandi, Urazandia... Kokapen fisikoaren arabera izendapenak egiterakoan, ez da harritzekoa toki berak bi izen hartzea,batzuentzat bat eta besteentzat beste bat. Urrutira joan gabe, gurean horren adibide garbi bat dugu: Debaibaiaren Mutriku aldeko gunearena hain zuzen ere. Guretzat, betidanik, Urazamendi; debarrentzat, aldiz,Urasandi. Guk, uraren alde honetatik izendatzen dugu, hemendik; debarrek, uraren alde hartatik izendatzendute, handik.Azalpen erraz hori janztearren, Xabier Txordorengana jo dugu, eta eskatu, mesedez, herriko agiri zaharretanarrastorik ote den bilatzeko. Jarraian, Xabier Txordok eskuratu digun informazioa.

historixa1188

Bai, udala, arrantzaleen kofradia, alderdi politikoak, enpresak,langileak, jubilatuak, ikasleak, eta Mutriku herri zaharrean etatxoko ederrean bizi zareten guztiok.

“Urazameiti” izendatu da betidanik (horrela zioten lehengogure zaharrek garai hartan ohikoak ziren suteen ondorioz dokumentuak desagertzen zirenean) itsasora begira jarrita Deba ibaiaren ezkerraldeko maldan kokatutako gune populatua.

Bai, 1560 urtean Lezon jaiotako Lope Martínez de Isasti Doktore jaunak 1625 idatzitako “Compendio Historial de laM.N. y M.L. Provincia de Guipúzcoa” liburuaren Gipuzkoakooinetxeei buruzko atalean, 99 orrialdean, honakoa aipatzendu: “Urazandi, beste izenez Urazemeiti”.

Bai, Roke Aldabaldetreku heraldikaren ikertzaile nekaezina,debar jatorra, “La heráldica y el mar en Guipúzcoa” azterlanean desagertutako Urasandia (edo Urazandi) etxeanegon zen eta gaur egun Donostiako Untzi Museoan dagoenheraldika harlanduari buruz hauxe dioena: “...Uraçandi, Urasandi, Urazandi eta Urazandia idatzi zitekeen, Debako bizilagunek uraren beste aldeko etxea izendatzeko. Baita ereUrasemeti, Urazameti, Urazametia eta Urasameti Gipuzkoakoprobintziako 1857 urteko nomenklatorrak Mutrikuko udalerriaren barruan dioen moduan, horrela adieraziz etxeauraren alde honetan dagoela”

Bai, M.A.T. orain dela ia bi urte Kalaputxi aldizkariaren 50 zenbakian iritzia eman zenuena amonak egin zizun zuzenke-tari buruz: “Neska, Urazamendikua izango den. Ez den ikusten uraz hemendik dagoela? Urazandi debarrentzatizango den!”.

Bai, Parrokiako sakramentu liburuetako Bataio aktetan adierazten da 1906 urtean ume bat jaio zela Urazemendin,1933 urtean beste ume bat jaio zela Uras-emendiken, eta 1936urtean beste ume bat jaio zela, Debako gaur egungo parrokoabera, Urasemendiken. Mutrikuko Parrokian dago, baita ere,

1956 urteko Matrikula Liburua, bertan jasota garai hartanUrazamendin bizi ziren pertsonen berri.

Bai, 1961 eta 1963 urteetan zenbait interesatuk eta DebakoUdalak inguru hori desanexionatzeko egindako eskarian zenbait aldiz agertzen da Uras-Emendik izendapena.

Bai, aurreko guztia kontuan hartuta, eskatu nahi dut Mutrikuko gune horri dagokion berezko izena ematea.

Eskerrik asko.

Mutrikun, 2008ko urtarrila

Xabier Txordo

MUTRIKUN, URAZAMENDIK

Page 19: Kalaputxi 70 www
Page 20: Kalaputxi 70 www

Zer dela esan genezake Optimist?

Berrogeita hamargarren hamarkadan umeentzat sortutako belaontzi bat da optimist. Ontziak ez du ezer, 35 kilo pisatzenditu, 3,5 metro karratukoa da, bela eta lema bana eta tripulatzaile bakarrekoa. Esan bezala, umeak, 8 urtetik 15 bitartekoak aritzen dira Optimist klasean. Orokorrean bela maite duenak maila honetan ematen ditu lehenengo uratsak.

Eta Kalatxorik ere ezagutzera eman behar zuen…

Nolabaiteko konpromisoa dugu honetan, gure betebeharrabaita ur kiroletan eman daitezkeen maila guztien berri ematea. Bela klub guztiek dute maila honetako jendea eurenartean. Mutrikukoa da Optimist maila ez duen bakarra, eta hori lortzea izan da gure erronketako bat.

Beraz, zer antolatu duzue?

Martxoaren 2an eta 3an Mutrikun Optimist klaseko estropada egingo da. Inguruko 5 klubetako partaideak etorriko dira. Mutrikukoa urteko lehenengo estropada izango da eta Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izangoda. Ilusio handiz ari gara lanean, alde batetik iruditzen zaigulako txapelketa ikusgarria izango dela, itsaso zabaleanhain belaontzi txikiak haizearen menpe ikusita, eta beste aldebatetik gazteei zabaldu nahi dizkiegulako gure ateak.

Harrera ona izango duelakoan zaudete…

Hala uste dugu. Hona etorriko diren gazteek ez dute Mutrikuren berririk eta hemengo gazteek, berriz, ez dute modalitate honen berririk. Nik uste dut bien arteko konbinaketa ondo aterako dela eta etorkizunerako balio izango digula.

Zaletasunik ikusten al duzu Mutrikun?

Gero eta jende gehiago hurbiltzen da guregana. Egia da, baita ere, orain arte barne aldeko jendea gehiago izan delakostaldekoa baino, baina ematen du hori aldatzen ari dela.Oraingo gure helburua behintzat, gazteei zuzendua dago.Gazteak itsasorako grina hartzen badu, gero jarraituko

BELAONTZIAK HAIZEAK ORRAZTEN

2200 kirola

Bost urte hauetan jo eta ke ari dira Kalatxori Bela Elkarteko partaideak gelditu gabe.Oraingo honetan Optimist txapelketa antolatzekotan dira eta bertako partaide den Alejandrorekin mintzatu gara honen inguruan gehiago jakiteko asmoz.

““Mutrikuarrek Optimist modalitatea

ezagutzea nahi genuen eta horretarako aukera eskainiko

dugu martxoko estropadan.

Page 21: Kalaputxi 70 www

2211kirola

du honetan eta batek daki! Bestalde, modalitate honek daukan beste gauza bat zera da, gaztea bera dela bere ontziaren arduraduna, berak zaintzen du eta behar duen konponketa eta kontu guztiak berak eramaten ditu; honelabere buruaren jabe eta bere buruaren arduradun izaten ikasten du. Gazte asko etxean ikusi dutelako hasten dira honetan, baina beste askok ez dute sekula zer ikusirik izanitsasoarekin eta hortxe kateatzen dira.

Zenbat talde etorriko dira?

Mementuz lau klubek eman dute izena. Klub horietako kirolari onenak etorriko dira. Agian bost klubetako kirolariak izatera ere iritsi gaitezke. Egia esan, jende asko mugituko da Mutrikun egun horietan. Eta hori guztia ondoatera dadin jendearen laguntza ezinbesteko gertatuko zaigu.

Ildo horretatik, esan behar da bela federazioa ere gurekin aridela antolakuntzan eta laguntza handia da hori. Epaimahaiaere, juezak eta, Federazioak ipiniko ditu. Udalaren laguntzaere izango dugu.

Ekiporen bat sortzeko aukerarik ikusten duzue?

Bai, kantera bat osatzeko aukera ikusten dugu, horrexetanari gara baina gauzak ondo eta astiro egin nahi ditugu. Bestalde, gurea ere musutruk egiten den jarduna da. Denokdugu geure lana, geure familia, geure betebeharrak eta

ordu horietatik kanpo aritzen gara honetan. Ez da erraza, baina merezi du.

Garestia al da bela?

Nik zer esango dizut, betiko kontua da. Eskiatzea garestia alamerkea da? Bakoitzak bere zaletasunak ditu eta baterako zeinbesterako lehentasunak ezarri behar dira. Mendia egiten duenak ere bere gastuak ditu. Bestalde, ontzirik eduki ezeanbeti egongo da norbait bere ontzian ibiltzen utziko dizuna.

Umeen mailan, berriz, federatuta egonez gero klubekdituzte ontzi hauek eta bertan ibil daiteke. Diruaren kontua oso erlatiboa da. Nik urteak eta urteak eman ditut belaontzietan eta orain arte ez naiz jabetu batekin, eta munduan zehar ibili naiz.

Zorterik onena opa dio Kalaputxik Kalatxoriri, etaanimoa bere ibilbidean.

Ur kirolak zabaldu nahi ditugulako laneanari gara gure zaletasunetik abiatuta.““

Asteburu ederra izatea nahi dugu. Ingurukoen eta erakunde ofizialen babesa

dugu.““

Page 22: Kalaputxi 70 www

e-gazte2222

Oraingo honetan Asier Illarramendirengana jo dugu. Asierrek Errealaren harrobian jolasten du. Zenbait aldiz joana da Euskadiko nahiz Espainiako selekzioetara. Aurtengo udan, Korean egon da, mundiala jolasten Espainiarekin. Bertatik, txapeldunorde etorri da.

E L K A R R I Z K E T A

ASIER ILLARRAMENDIrekinhizketan

Zergaitik futbola?

Txikitatik gustatzen zait futbola. Sei urte nituela, eskola-kirolean hasi nintzen, eta gehien gustatu zitzaida-na izan zen. Zortzi urterekin futbol talde batean hasi nintzen jolasten, Mutrikukoan.

Noiz hasi zinen Errealean jolasten?

Bederatzi urterekin, probak egitera joan nintzen. Hasieran ez ninduten hartu, baina gero txapelketa baterako hartu ninduten. Sekulako poza hartu nuen hautatu nindutela jakitean.

Astean zenbat aldiz joaten zara Zubietara, entrenamenduetara?

Astean bost aldiz joaten naiz Zubietara, 4 entrenamendueta partidurako. Ostegunetan izaten dut jai.

Orain dela gutxi Korean egon zara, nola bizi izan duzu esperientzia berri hori?

Bertara iristean, arnasa hartzeko ere arazoak izaten genituen, baina horrenbeste denbora egon ginenez ohitu ginen.

Zer moduzkoa izan da Korearren ongietorria?

Jokalari profesionalak bezala hartu gintuzten, izugarriaizan zen. Korearren harrerararekin, etxean bezala sentitu ginen.

Finaleko penaltia sartu ez zenuen momentuan, zersentitu zenuen?

Pena handia sentitu nuen, pena baino gehiago amorrua.Finala jolastean sekulako poza hartu nuen baina penaltiahuts egitean mundua gainera erori zitzaidan. Nire taldekideengatik errukia sentitu nuen. Baina besteek erehuts egitean izugarrizko poza hartu nuen, ez baitzen niregatik bakarrik izan.

Pena pixka bat hartukozenuen itzultzean, ezta?

Egia esan, bueltatzekogogoa nuen, denboragehiegi egon ginen. Faltanhartzen nituen Mutrikukolagunak , fami l ia , neska-laguna…

Zer moduz bateratzen dituzu futbola eta ikasketak?

Etxeko lanak entrena-mendutik etorri eta geroegiten ditut, eskolatik i r te tean ez ba i tut denborarik izaten. Ez dutdenbora asko, baina daukadana ongi aprobetxatzen dut.

Orain, jubeniletan jolasten duzu, baina ba al duzuesperantzarik Errealaren lehenengo taldean aritzeko?

Garrantzitsuena, nagoen taldeko lanak ongi egitea da,honek erabakiko baitu nire etorkizuna. Baina izugarrizkopoza hartuko nuke.

Anekdotarik kontatzeko?

Euskal selekzioarekin Murtziara joan ginenean, hoteleanneska bat egoten zen top-less egiten. Gu berari begiraegoten ginen. Bere gelara joatean bikinia ahaztu zitzaion,eta guk bagenekien zein zen gela, beraz eramatea pentsatu genuen. Atea jo genuenean bere mutilak iriki zigun atea, guk bikinia eman eta lotsa-lotsa eginda joanginen.

Page 23: Kalaputxi 70 www

2233e-gazte

SAN BALENTIN EGUNA,SAN BALENTIN EGUNA,MAITEMINDUEN EGUNAMAITEMINDUEN EGUNAOraindik ez gara gabonetako gehiegikeriaz errekuperatu eta beste egun handi bat heldu omenda: maiteminduen eguna. Antza denez, erromatarren garaitik datorkigun tradizio handikoospakizuna da, baina gaur egun denda eta zentru komertzialetako egun bihurtu da. Eta beharbezala ospatzeko, maite duzun pertsonari bonboi kutxa erraldoiak, lore sortak eta merkatukoeraztun garestienak oparitu behar dizkiozu. Baina hori guztia beharrezkoa al da maitasunaadierazteko? Eta zergatik urteko egun bakar batean? Mutrikuko institutuko bi ikaslek egun hau interpretatu digute. Eta horiekin batera, hurrengo orrialdean, olerki bat.

Denbora astiro pasa da azkenengoz ikusi zintudanetik.Erraz ahoska daiteke urtebete, baina ez hain erraz jasan.Askotan banandu gintuzten aurretik, noski, baina denbora laburrrean besterik ez. Agian, laster bueltatukonaiz, agian inoiz ez…

“Inoiz ez” hitzak hain dira gogorrak… Jasanezinagoakegiten zaizkit entzuten ditudan bakoitzean. Oraindik gogoan ditut eskaini nizkizun azken agur hitzak, zure baitan isuritako azken malkoen irristada leuna, oparituzenizkidan azken itsas gaineko ilunabarrak…

Utzi egin behar izan zintudan, ez nuen nik aukeratu baina ez naiz damutzen. Beharbada, ondo egin dut edo,beharbada ez, nork daki… Denborak bakarrik jakingo dunire hainbat galderari erantzuna ematen.

Ez pentsa ahaztu egin zaitudala; saiatu egin naiz, bai, baina beti alferrik. Gogoan dut hor igarotako momentuonenak, baita ez hain onak ere. Damu izan naiz segunduro askotan kalte egin izanagatik, zure guztia emanbaitzenidan eta sarritan ez zintudan merezi bezala zaindu. Hargatik, hemen, nire bizitza berrian, ez naiz akatsberdinetan eroriko.

Nire pentsamenduetara azaltzen zarenean, ezin dut galdera bat baztertu: nola egongo ote zara? Erantzunikgabeko galdera, hemen ez baitzaitu inork ere ezagutzen.Eskatzen dudan bakarra zu ondo egotea da, utzi zintudan bezalaxe edo, posible bada, oraindik hobeto.

Betirako egongo zara nire barrenean, ene bihotzeko Mutriku.

DBH-ko ikasle bat

Agian gutun bat horrela hastea ez da modurik tradizionalena, baina, egia esanda ez dakit nola hasi. Hainbeste ideia buruan eta adorerik ez guztia idazteko.Nola litzateke hasiera perfektu bat, “kaixo maitea” edo,“ene maiteño”…? Niretzat hori ez da perfektua. Urteakjoan eta etorri, eta teknologia aurreratuak asmatutakotresna guztiak erabiltzen ditugu, mugikorra, telebista, garbigailua…Baina horiek guztiak baino garrantzitsuagoakdiren hitzak falta zaizkigu, bai hitzak.

Zergatik ez ote dute asmatzen “maite zaitut” hitzak duenbalioa baino balio gehiago duen hitzik? Bikote guztiak,zahar eta gazte “maite zaitut” elkarri esaten hogeitalauordutan. Bikote baten hasieran izugarrizko garrantzia du

“maite zaitut” esateak, ene zer polita…Baina egunak joan eta etorri ohitura bihurtu da. Aita lanera doaneanamari musu bat eta “maite zaitut”, amona lo kuluska bategitera doanean aitonarengana doa eta “maite zaitut”diotso. Nire lehengusina bizkaitarrak bere mutil lagun hasi berriari “matxe zatxut”, eta nire osaba gipuzkoarraknire izebari “maitte zaittut”, ta nire anaia makarrak bereneska lagunari “maite haut tronkexa”…Beti berdin etaberdin, eta berdin eta berdin...

Aspertu egiten naiz liburu eta pelikuletan amaiera perfektua azaltzen denean, hau da, musu goxo bat etamaite zaitut berriro ere… Ez al dago beste hitzik? Te quiero, I love you, Je`t aime, Ti amo, Ich liebe dich…

Konformatzen al gara maite zaitut eta puntu batekin? Nineu ez, puntu horren ordez koma bat jarriko nuke, etagaur hori egitea proposatzen dizut. Badakit askotan ezdizkizudala gauza polit asko esaten, lotsati samarra naizelako agian, baina orain badakizun bezala, hitz “polit” horiek guztiak ez zaizkit gustatzen, eta nahiagodut beste hainbat maitasun keinu erabili.

Ez dut entzun nahi maite nauzula, nazkatu naiz! Zergatik ez beste zerbait?

Nik nahiago dut zure begiradak esaten didana usaindu,edo zure barreak erakusten didana sentitu, edota zure ileak duen mugimenduak diostadana entzun, nahiago dut,bai horixe!! Baina gehien desio dudana…ai, gehien desiodudana… Zure isiltasuna da. Bai, horixe da. Arratsalderoberriketan pasatu ondoren isilik geratzen zaren une hori. Agian ez duzu nahita egiten, arnasa hartzeko bakarrik egingo duzulakoan nago, baina berdin zait, ho-ri da gehien maite eta eskertzen dudana. Zure isiltasuna…

Eskerrik asko guztiagatik: eskerrik asko maite nauzula esategatik, eskua emateagatik, barre egiteagatik, zure begiradagatik, eta eskerrik asko benetan zure isiltasunagatik.

Zure isiltasuna niretzat Mozarten sinfonia bat entzutzeabezalakoa da, eta askotan melodia horrek desafinatzenduenean gustuokoago dut, errealagoa baita. Egun batzuetan isiltasunak ere desafintzen du.

Ez ahaztu… noizbehinka isiltasunak ere… desafinatzenduela.

Isiltasunez,

Zure hatsaldia

Page 24: Kalaputxi 70 www

IÑAKI KAIALDEOtsailaren 14an urte bat aberatsago

izango zara, horregatik ematen dizugumuxu bana familiako guztiok. Ondo

igaroko zenuelakoan eguna… Aupa gureaitona!

ZER DA?NON DAGO?

Barrenkaleko “Akitxiki”nekoharrizko etxearen kanpoal-deko horman dago kokatua.Burnizko aroarekin emanda-ko kolpeen ondorioz harriaere ondo janda du bere ingu-ruan; kaleko eta ingurukohaur eta ez hain haurren era-gina “kateka” edo “ezkuta-ketan” jolastean. Zalditeria lotzeko erabailiazalgurdiak barrenkalerainoiristen zirenean, eta ondo-ren, baserritarrek herrira jai-tsitako hainbait astok erefrogatu izan dute bere sen-dotasuna.Baziren horrelako gehiagoere, Panaderi-berri aurrean,adibidez, baina aroak galdu-ta dituzte, nahiz eta harrianhaien arrastoa gelditu den.

2244 e-gazte

Erraz asma nezake kontu polit batzure jakinmina asetzeko modukoa,baina ez dut asmatu nahi.Erraz esan niezazukebizitza honetan gertatu zaidan ederrena zu ezagutzea izandela,baina ez dizut esan nahi.Erraz idatz nitzake, baita ere,hamaika hitz zure bihotzaren sakoneraino ailegatzeko,baina ez ditut idatzi nahi.Nahiago dut zeuk deskubritzea, zeu konturatzeaegiten dudanaren arrazoia zeu zarenaz.Orduantxe, deskubritutakoan, konturatutakoanasetuko baitzaizu jakinmina.Orduantxe, deskubritutakoan, konturatutakoansomatuko baituzu nire bizitzan gertatu zaidan ederrena.Orduantxe,deskubritutakoan, konturatutakoanirakurriko baituzu zure bihotzerainoko bideko hitzetan.Bitartean,isilik jarraituko dutezkutuan asmatzenisiltasunean esatenpentsamenduetan idazten.

AINHOA eta LAIDANeguaren bihotzean loratu zaizkigu

bi larrosa gureanurtero poza heltzen

zuek urteak betetzean

ANE ETA UNAIOtsailaren 24an eta 27an, 4 eta 6 urte betekodituzuenez zorionak etxeko guztion partez.

PATXIZorionak aita! Urtarrilaren 23an zureurtebetetzea izan zenez zorionak eta

muxu haundi bat Iraitz eta familiaguztiaren partez.

MAIALENZorionak gure etxeko pinpirinari.

Otsailaren 7an 10 urte haundi bete zitue-lako, muxu haundi bat eta besarkadagalanta aita, ama eta familia osoaren

partez.

Page 25: Kalaputxi 70 www

MUTRIKUARRAK. 1928. urtea.

argazki zaharrakargazki zaharrak

AGAPITONEKO MAESTRESAK.1926. urtea.

Mª Clara Usobiagaeta Josefa Arakistain«Etxe Txiki»

Page 26: Kalaputxi 70 www

22662266 agenda

Otsailak 23, zapatua

• KAMARA MUSIKA ZIKLOAPello Ramirez Santa Katalina komenduan, 20:00etan

Otsailak 29, barikua

• MUS TXAPELKETABar Puerto Tabernan, 22:00etan.

Martxoak 1, zapatua

• ZUHAITZ EGUNA

Martxoak 10etik 23ra

• GERNIKA SUTAN ERAKUSKETA.Zabiel kultur etxeanMutrikun estreinatuko da guda eta bakeari buruzkoerakusketa hau, Gernikako Arbola sinbolo bezala har-tuta eta poesia baliabide. Panelak, audiobisualak etafilmak erakusketa honetan murgiltzen lagundukodigute.

Martxoak 16, domeka

• GIZONAK antzezlana19:00etan Zabiel Kultur Etxean

Apirilak 5, zapatua

• BERDEL EGUNA

Apirilak 6, domeka

• Txori kantarien eguna

Kalaputxi, 70. zenb.martxoa-apirila

2008 URTEKO MENDI-IRTEERAK

• MARTXOAK 2Ordunte mendilerroko Zalama mendia(Bizkaia, 1.336 m.)• APIRILAK 13Lagran (756 m.)-Palomares (1.446 m.)-Lagran. (Araba)• MAIATZAK 18Lizarraga-Ulantz-Irantzun-Urbasa. (Nafarroa)• EKAINAK 15Atarratze-Madalen-Maule. (Zuberoa)• UZTAILAREN 4A, 5A ETA 6ALa Sarra-Wallon aterpea-Mercadau-Panticosa. (Fran-tziar Pirinioa)• IRAILAK 21Errazkin-Tuturre (1.282 m.)-Amezketa (Nafarroa)• URRIAK 12Jaizkibelgo Itsaslabarra. (Gipuzkoa)• AZAROAK 16Arrazola-Izpizte (1.065 m.)-Nardin-Etxeguen. (Bizkaia)• ABENDUAK 14Ondarroa

• Antolatzailea: BURUMENDI MENDI ELKARTEAhttp://www.burumendi.org

ODOLA EMATEKO EGUNAK

Apirilak 11Ekainak 20Abuztuak 22Urriak 10Abenduak 19

Egun guztiak barixaku, arratsaldeko6etatik 8ak arte Anbulategian

Antolatzailea: MUTRIKUKO ODOL-EMALEEN ELKARTEA

Kalaputxiegiten partehartu nahi

baduzu deitu:635 748 393635 748 393

Page 27: Kalaputxi 70 www
Page 28: Kalaputxi 70 www