KALAPUTXI 81

28

description

2009ko otsaila

Transcript of KALAPUTXI 81

Page 1: KALAPUTXI 81
Page 2: KALAPUTXI 81
Page 3: KALAPUTXI 81

33

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68 / 635 74 83 93e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 2.000 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkari haukaleratzea posible egin duzuen guztioi

IRITZIXA

AMETS EGITEA DOAN DA

Zenbat aldiz entzun diegu gurasoei: Ez daukazuela dirurik? Ba pipak erosi etamoilara pasiatzera, guk gaztetan hori egiten genuen eta.

Asteburuak, oporrak, zoritxarrez langabezian daudenek duten aisialdia bete-tzeko, batzuek diotenez, dirua behar da. Eta, azkenaldian, krisia dela eta, diru-rik ez.

Teknologia berriek aukera ugari eskaintzen dizkigute (moilako pasiararekinkonpatibilizatu ahal eta behar dira, noski). “Sareen sareak” aisialdirako doanematen duen zerbitzu eskaintza zabal hau Freeconomics hitzarekin ezagutzenda.

Telebista gustoko dutenek, interneterako soilik egindako telesailak aurki ditza-kete (http://www.soitu.es). Bestalde, telebista kate askok Internet erabiltzendute beraien telasailen kanal moduan. Youtube-n makina bat aurkitu daitezke,CBS kateak (http://www.youtube.com/CBS), adibidez, 80 eta 90 hamarkadakoeta gaur egungo telesail nabarmenenak ikusteko aukera eskaintzen du: StarTrek, MacGyver, Beverly Hills 90210, The Mentalist, Jericho, CSI… BBC kateakekoizten dituen dokumentalak ere aurki genitzake (http://www.youtube.com/helbidean BBCren bilaketa eginda).

Musikazaleek ere badute non aukeratu. Last.fm edo myspace.com-en musikaentzun eta bideoklipak ikusi ahal ditugu: euskal musika, hip-hop, jazz, klasikoa,metala…

Artea gustoko dutenei http://www.coudal.com/moom/ web zoragarriak mundu-ko museo nagusienetako kolekzioak ikusteko aukera emanten die. Ez da fisikokibertan egotea bezain zirraragarria, baina agian ez daukagu Berlin, Paris, NewYork edo Moscuko museoetara bidaiatzeko aukerarik, eta tresna honekin etxetik‘sar’ gaitezke pieza ezberdinak ikustera. Google Earth-ekin Madrilgo El PradoMuseoko pinturak detaile guztiekin ikus daitezke eta hain garbia da eskaintzendigun irudia, mihiseen josturak ere ikus daitezkeela.

Literatura bada gure pasioa, http://www.gutenberg.org/wiki/Main_Page orriakmilaka liburu ezberdin irakurtzea proposatzen digu. Alperrenek ere goza deza-kete idazle onenen lanekin, http://librivox.org/ orrian audio-liburuak baitituzte.

Eta jatetxe batetara joateko dirurik ez badago, zer egin dezakegu? www.coci-nadelmundo.com, www.arecetas.com edo www.lasrecetascocina.com bezalakowebetan mundu osoko sukaldaritzako proposamenak ditugu gure etxean jakigoxoak prestatuz gozatzeko.

Irudimena erabili eta munduko beste kulturak ezagutu, usaindu, ikusi, dastatu,entzun eta irakurtzeko ez da derrigorrez dirua behar. Amets egitea, oraingozbehintzat, doan da.

Mireya Alvarez

Mutrikuko UdalekoEuskara Batzordeakdiruz lagundutakoa

Gipuzkoako Foru Aldundiakdiruz lagundutakoa

Informaziua 4Zeuk esan 5Puri-purixan 6-7Bi hitzetan 8-9Karenka 10-11Kulturia 12Ingurumena 13-16Kirola 17Historixa 18-19Bertsoak 20-21Gizartia 22Hitza 23Zorion agurrak 24Argazki zaharrak 25Agenda 26

diruz lagundutakoa

Page 4: KALAPUTXI 81

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)OTSAILA

20tik 22ra Javier Otxagabia

23tik 26ra Amaia Zalduegi

27 eta 28 M. Cristina Riveiro, zapatu goizean J. Otxagabia

MARTXOA

1ean M. Cristina Riveiro

2tik 5era Javier Otxagabia

6tik 8ra Lon Apraiz

9tik 12ra M. Cristina Riveiro

13tik 15era Amaia Zalduegi, zapatu goizean Lon Apraiz

16tik 19ra Lon Apraiz

20tik 22ra Jabier Otxagabia

23tik 26ra Amaia Zalduegi

27tik 29ra Cristina Riveiro, zapatu goizean J. Otxagabia

interesekotelefonoak

informaziua44MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

DEBARA

Astegunetan: 7:15etik 21:15era orduro / Jai egunetan: 8:15etik 21:15era, orduro

ONDARROARA

Astegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro / Jai egunetan: 7:55etik 20:55era, orduro

Autobusak

OSASUNA

Anbulatorioa (Osakidetza)..................943 60 43 00DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak .......................................943 46 11 11

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake Epaitegia ...................................943 60 70 49Itsas etxea..........................................943 60 34 00Ur patzuergoa....................................902 30 22 22Mankomunitatea (trasteak eta zaborrak)..........................................................943 70 07 99Alde Zaharra eraberritzeko zerbitzua..943 60 34 18

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .........................943 60 41 19

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Gasolindegia ......................................943 60 32 10Miruaitz Frontoia................................943 60 46 79

APRAIZ 630 05 50 97OTXABIAGA 689 58 57 59ZALDUEGI 669 26 22 01RIVEIRO 667 33 88 90

Page 5: KALAPUTXI 81

55zeuk esan

ZARATAK ETA INTXAURRAK

Orain dela gutxi Mutrikun eztabai-

da izan da zaborraren inguruan,

garestiegia den, ez den...

Badakigu zaborraren gaiak gizartea

estutzen ari dela, bere ondorio

ekologikoari ondorio ekonomikoa

gainditzen zaiolako. Baina ezin

dugu onartu gaur Mutrikun gerta-

tzen ari dena, ordaintzen denare-

kin, gainera. Lutsadura akustikoare-

na lotsagarria da gure herrian,

lotsagarria eta nazkagarria ere bai.

Egunero-egunero goizeko sei eta

erdietan txaranga hasten da: Kamioi

bat eta pertsona bat nahikoa dira

inguru guztiko pertsona guztiak

esnatzeko, bere pi-pi-pi-pi-...

erabiliz. Horrekin batera, haizezko

tresna zaratatsua, oraindik esnatu

ez direnak esnatzeko. Ondorioa,

jendearen loa apurtzea, eta lo

ezarekin, osasuna makaltzea.

Medikuen aholkua da zortzi ordu lo

egitea. Hortaz, Erdiko kalen eta

Beheko plaza inguruan toke de

keda gaueko hamarretan jo behar

da? Hamarretan oheratzera derri-

gortuta gaude? Badakizue ezkorra

dela ongizatearentzat? Mesedez!

Berdeak, zaraten gaiari soluzioa

noizko?

Beheko plazako

hamaika sufridore

PASKINAK ORMETAN

Gure herrian, Euskal Herrian,

hormak gauza askotarako erabili

izan dira, eta erabiltzen jarraitzen

da. Garai batetik hona, erabilera

hori aldatzen ere joan da, baina

geheinetan hormak erabiltzen dira

herritarrei gauzak adierazteko,

komunikatzeko. Pentsa liteke

hormak ideiak idazteko koaderno

handi bateko orrialdeak direla. Eta

beste modu batean komunikatzea

zail diren kontuak komunikatzeko

hormak erabiltzea zilegi deritzot.

Alabaina, iruditzen zait eraikitzailea

izan behar dela hormetan jarri nahi

den mezua, mezu hori hartzen

duenarentzat baliogarri izan behar

zaiola, edo izan ahal zaiola (denek

ez dute, bada, berdin pentsatuko).

Horrekin batera, uste dut komuni-

katzeko hormak erabili nahi ditue-

nak, lehenengo hormen inguruko

ikastarotxo bat egin beharko

lukeela aurrekoengandik. Hormak

erabiltzeko ere estrategiak egon

daitezke. Adibidez, aurrez jakin

kareharrian edo hareharrian egin-

dako espraikada batek zelako mina

egin diezaiokeen mendeak dituen

hormari.

Eta paskinetan egindako baieztapen

merkeak neurtzea ere ez litzateke

txarra izango. Neurtzea lanean

dabilen jendeari egingo zaion

minak ze ondorio izan dezakeen.

Gustoko izan zein gustoko ez izan,

egin egiten duen jendeari errespetu

bat zor zaiola uste dut. Errazena

horixe izaten da, egin ez eta egiten

duenari egurra eman, aurretik

arrazoi bat ere eman gabe.

Hurrengoan ere egin kritika,

eskubidea da eta, baina mesedez,

gehiegi eskatzea ez bada, eman

ezazue pare bat arrazonamendu,

zuen kritika ulertu dadin.

Herritar bat

gutu

nak

Page 6: KALAPUTXI 81

Gure ahalbideetatik gora bizi izan al gara?

E: Denetik dago. Badago irabazten duena baino gehiago gasta-tzen duenik eta, baita ere, hainbeste ez irabazi arren aurreztuegiten duena. Guk gazteok ez dugu egoera gogorrik bizi izan,eta ez dakigu zer den gerrikoa estutu behar izatea. Egia da, bai-ta ere, oso alaiki gastatu izan dugula. Kontsumo maila altua izandugula eta, bapatean esku-balaztari eman zaiola, orduan go-gorragoa egin zaigu gelditzea. Dena den, lehenago ere bizi izandira krisialdiak eta estuasunaren ondoren beti atera izan garaaurrera.

I: Hori askok esaten dute, inguruan entzuten da, baina bakoi-tzak bere kontuak atera behar ditu, bere diru sarrerak zeintzukdiren eta horren araberako bizimodua eraman. Nik ez dut ustegure ahalmenaren gainetik bizi izan garenik. Agian, ditugun di-ru sarrerak baino gehiago xahutu dugula? Edo besteekiko pa-rekotasunera iritsi nahi izan dugula? Batzuk bai eta beste batzukez. Nik uste dut orain arte diru sarreren atala oso ziurtzat emandugula eta ez garela ezertaz kezkatu, baina egoera aldatu eginda, langabeziaren mamua inguruan dabilkigu.

Estatu Batuetatik datorren artista al da krisia?

E: Bai, sorburuetako bat bera izan dela esan daiteke, baina, ha-la ere, garbi gelditzea nahi dut hango finantza sistemak eta he-mengoak ez dutela inolako antzik. Gu Espainiako Bankuak kon-trolatzen gaitu eta ez dakizu nola! Hemen ezin du inork, eztabanketxe handienak ere, nahi duena egin. Une honetan badau-de gaizki pasatzen ari diren entitateak, likideziarik ez dutelako,baina ez dut uste gure egoera denik.

I: Bai, hango banketxeen “krak” delakoa izan da, bai, eta ares-tian esan bezala ez du gure funtzionamenduarekin zer ikusirik.

66 puri-purixan

Azken hilabeteetako hitza dugu krisiarena. Eta hitzeanbakarrik geratuko balitz, gaitzerdi. Egoera ekonomikolarrian omen gaude eta oraindik ez omen dugu okerrenaikusi edo bizi. Guztien ahotan dabilen gaiaren inguruangehiago jakin nahian, Mutrikuko Kutxako Elena Gomezzuzendariarengana eta Mutrikuko Euskadiko KutxakoIbon Otaegi zuzendariarengana jo dugu. Egoera gogorraizanik ere lasaitasunera eta zuhurtasunera jo behar dugu-la diote Elenak zein Ibonek.

KRISIARIIHES EGITERIK...?

Page 7: KALAPUTXI 81

Hango finantza sistemak ezdu kontrolik izan eta lehertuegin da.

Bankuen errua… eraikun-tzaren errua…

E: Ez gara hasiko erruak ba-natzen. Gure egoera erabatdesberdina dela esango nu-ke. Hemen eraikuntzak ez duEspainian duen pisurik izan.

Etxea erosteko mailegua behar zuenak eta dirua itzultzekobermea erakusten zuenak gure laguntza jaso dute, orain be-zala, makina ez dago geldirik.

I: Espainia mailan hain erraz saltzen ziren etxeak, hainbeste-ko erraztasunak! Baina orduan ona zen lan egoera. Egun ba-tetik bestera blast egin du burbuilak eta dena hankaz gora jo-an da. Orduko kontsumismotik zero gastura pasatu gara etahorrek ere izan du bere eragina. Orain etxea erosteko beldu-rra dago, kotxea erostea ere hurrengorako utziko dut…! De-nok hartu dugu parte gurpil zoro honetan eta neurriak har-tzeko sasoira iritsi gara. Bestalde, Euskal Herriko finantza etxe-ak ere ez dira izan etxe promozioetan buru-belarri sartu di-renak, beti izan gara askoz kontserbadoreagoak. Guk herri-ko jendearekin egiten dugu lana, batez ere.

Maileguak lortzeko baldintzak gogorragoak al dira?

E: Guk ez dugu ezer aldatu, lehengo baldintza berberak es-kaintzen ditugu. Aldaketa bezeroaren aldetik etor daiteke,agian lan baldintzak aldatu egin zaizkiolako, edo etxekorenbatek lana galdu duelako… Guk lehengo ildoak jarraitzen di-tugu, eta jarraitzen dugu mailaguak ematen. Uste dut beti

izan garela zuhurrak, beti norabi-de batean jarraitu izan dugueta orain ikusten dugu ondojoan zaigula. Berankortasuna ezda handia orain arte behintzat.Bestalde, ezin diozu mailegu bateman erantzun ezin dion bati.Gu maileguak emateko gaude etaondoren horiek berreskuratzeko,ez etxeekin geratzeko, ezta ere,abal-emaileek mailegua ordain-tzeko. Jarraitzen dugu hipoteka-kredituak zein kontsumo kredi-tuak ematen.

I: Lehengo funtzionatzeko eraberbera dugu egun ere. Leheneta orain, itzultzeko baliabide-ak eta gaitasuna duenari ema-ten zaio mailegua. Mailegua es-katzera datorren bezeroaren lanegoera aztertzen dugu, baina

lehen ere egiten genuen. Hemendik urte batzuetara zein ego-eratan egongo den ez dakigu, baina orain oraingoari begira-tu behar diogu. Gero lan baldintzak aldatzen badira, kon-ponbideak aurkitu beharko ditugu guztion artean.

Egoera larririk antzeman duzue?

E: Beti gertatzen dira egoera bereziak, baina ez nuke esangooso-oso larriak direnik. Edozein arazoren aurrean komeni dalehenengotik konponbidearen bila joatea. Txaplatak ipintze-ak ez du ezertarako balio. Horrek gaisotasunaren luzapenabesterik ez dakar, eta guk nahi duguna da sendabidea aurki-tzea eta horretan saiatzen gara.

I: Bai, larri dabilen jendea etortzen zaigu eta saiatzen garaegoera okerragora ez iristen. Baina ez da egoera orokorra, fa-milia askok ez dute krisirik nabaritu, beste batzuk, aldiz, ko-lokan dituzte diru sarrerak, baina itxaropenaren leihoak za-balik izan behar ditugu.

Zuen kristalezko bolan zer ikusten da?

E: Nahiko nuke ahalmen hori edukitzea! Egoera larria da, za-lantzarik gabe, baina inguru guztietatik bidaltzen dizkigutenmezuak ikaragarriak dira. Denok ikaratu nahi gaituzte, ames-gaizto batean bizitzeraino. Lehen esan dudan bezala, arazo-ak dauden tokian irtenbideak aurkitu behar dira. Hipotekaordaintzeko arazoak dituenari ezin diozu txaplata bat ipini,zuloa handituz joango zaiolako. Gaiak aspalditik kezkatzengaitu eta irtenbideak ematen ari garela esango nuke. Kontualuze joango da, dudarik gabe. Zenbat denbora? Inork ez da-ki. Krisia hemen dago eta ez dugu hondorik jo, oraingoz. Ate-rako gara zulotik, baina zuhurrak izan behar dugu.

I: Ai jakingo banu! Pare bat urtekoa izango da? 54an bezala,hamar bat urtetan egingo diogu aurre krisiari? Garai batekoalegrantziarekin ezin izango gara ibili. Geure burua kontro-latzen ikasi beharko dugu. Kontsumoaren gurpil zoroak, as-ko eta neurri gabe erostetik ezer ez kontsumitzera eramangaitu. Etxeak ezin dira saldu, prezioak ikaragarriak direlako.Etxebizitzen prezioak ere jeitsi beharko dira. Eskaera-eskain-tza merkatuak aginduko du zer egin. Argi ibiltzea eta zuhu-rrak izatea tokatzen zaigu. Beldurra bidelagun txarra da. Ego-era samurra izango ez bada ere tentuz eta modu baikorreanbegiratu behar diogu datorrenari. Gure guraso eta aiton-amo-nek bizi izan zituzten egoera larriagoak ere, eta atera zirenaurrera; gu zergatik ez?

puri-purixan 77

Krisialdi guztietatik ikasten da,eta modu arduratsuago batean

bizitzeko balio dakiguke.““

Itxaropena galtzea azkena litzateke, badaukagu eta nola

egin aurre datorrenari.““

Page 8: KALAPUTXI 81

Otsailaren 7an Mutrikuko Alkateak eta osasun sailburu Gabriel Inclanjaunak era ofizialean inauguratu zuten Mutrikuko Anbulatorio berria,Domingo Ibaibarriaga kalearen puntan, lehengo Malako etxea zegoentokian.

Aurkezpen ekitaldian adierazi zutenez, instalakuntza berri hauetanorain arte Beheko plazakoetan eskaintzen ziren zerbitzu berberak eman-go dira, baina espazio aldetik askoz ere hobeto antolatuta. Alde batetik,eraikuntza berriarekin irisgarritasuna hobetu da, aurrerantzean anbula-toriora errazago ailegatu ahal izango dela, eta, beste alde batetik, es-pazioa bizkoiztu egin da 740 metro karratu izateraino. Kontsulta-gelkakzortzi izatetik hamabi izatera pasatu da, eta gainera, beste jarduera batzue-tarako beste gelak ere egin dira.

1.530.000 euroko kostua izan duen Osasun zentro berrian, aurrerantzeanhonako lan-taldeak egingo du lan mutrikuarron osasunaz arduratzeko:hiru mediku, pediatra, hiru erizain, ginekologoa (astean behin), emagina(astean behin), erizain-laguntzailea, administrari laguntzailea, eta zeladorea.

Bukatzeko, osasun sailburuak emandako datuak, 2008 urtekoak: 24.803kontsulta orokor, 4.166 kontsulta pediatria zerbitzuan, 13.024 erizaintza-kontsulta, eta 513 kontsulta emaginari.

ANBULATORIO BERRIA PREST

…OLES EGITERA GATOZ…

Sendo jarraitzen du Santa eskekoohiturak gure herrian. Euuup!!! batezhasi, eta panderoaren laguntzaz es-ku-soinuaren notak aireratzean, leloakantatzeari ekiten zioten talde la-gunek, makilez zoruan erritmoamarkatzen zuten bitartean. Isilunea ze-torren ondoren, koplarien agurrak etaziriak adi-adi entzuteko.

Horrela atera ziren kalera, eskean,Santa Ageda bezperan, Institutukoikasle eta irakasleak eguerdian, eta Ikas-tolako haurrak arratsaldez; nahiz etaazken hauek korrika bukatu behar izanzuten, gainera etorri zitzaien euri za-parradaren ondorioz.

Azken urteetan ohikoa denez, larun-bata aukeratu zuten nagusiek, etaberrogeita hamar bat lagun elkartuziren bertso eskola inguruan. Hirutaldetan banatuta, goizeko hamarrakziren bi taldek Olatzko eta Astigarri-biako baserrietara jo zutenean, tarte-ka botatzen zuen txingorrari aurreeginez, hirugarrenak herriko dende-tan zehar ekin zion bitartean eskeari.Bazkaritan indarrak hartu, eta Ibiri etaLaranga bailaretako baserriak bisitatuzituzten batzuek, eta herriko taber-nak besteak, afari alai baten bukatzeko.Koplariak: Amets Arzallus eta LaxaroAstigarraga, Millan Telleria eta JoxeMunduate, eta herriko kaleetan IñigoArrizabalaga eta Beñat Iguaran.

Oles guztiei!!!

88 bi hitzetan

Page 9: KALAPUTXI 81

komikixa Josu Ituarte "Pitxame"

THE WET BANDEK SARI BIKOITZA

MARTXOAK 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Urtero legez, datorren hileko 8an Emakumearennazioarteko eguna ospatzeko aukera izangodugu. Emakume askorentzat aldarrikapeneguna izaten da, beste askorentzat mu-gimendu feministaren lorpenakospatzeko aitzakia. Dena den, oraindikorain, beharrezkoa da emakumeendiskriminazio egoera gaitzesten ja-rraitzea eta emakume eta gizonen auk-era berdintasuna sustatzearen alde lanegiten jarraitzea.

Politikoki zuzena denetik baino ha-rantzago joan beharrean aurkitzen gara, geroeta lege gehiagok babesten ditu emakumeeneskubideak, gero eta tresna teoriko gehi-agorekin lan egiten dugu emakumeenbaztertzeko mekanismoak eta azpiegiturak

deusezteko. Hala ere, emakumearenegoerak hobera egin badu ere, gizartekoeremuko parte hartzean (politikan, lanmerkatuan, kulturan, kirolean, eta ekono-mian) gure presentzia oso txikia da, eta

eremu pribatuan, hau da, etxeko lane-tan nahiz zaintza lanetan dugun eskuhartzea

gizonezkoena bainoi askoz handiagoa izatenjarraitzen du.

Lan ildo hau jorratzeko urteko 365 egunakaproposak badira ere, aurtengoan, ia sortu

berria den Mutrikuko Berdintasun Zerbitzutik,martxoaren 8ª ospatzeko antolatu diren ekitaldietanparte hartzera gonbidatu nahi zaituztet. Edozein za-lantza edo ekarpen egiteko, berdintasun zerbitzu-ra hurbil zaitezkete astearteetan (8:00-15:00), eta os-

tiraletan (8.00-11.00).

The Wet Band eskuak beteta (Lehiaketako talderik one-na eta ikusleen taldea) itzuli zen etxera DANBAKA III. MUSI-KA LEHIAKETATIK, eta saio biribila egin izanaren poz guz-tiarekin. Finalak ez zuen huts egin, ezta epaimahaiak eregaueko hiru taldeak aukeratzerakoan. Hala ere, inork ezinizango die ukatu The Wet Bandekoei meritua, nahiz eta AdiHolden eta, batez ere, Norman taldearen saio basatia lehiagogorra izan. Esan liteke etxean jokatu zutela mutrikuarrek,Elgetara autobus bat lagun eraman zuten-eta. Animuak on-do berotuta, hazten eta mamitzen joan ziren eta zerua u-kitu zuten bukaera aldera. Biribila eta aurrekoan baino askozere sinesgarriagoa izan zen The Wet Banden kontzertua. Bikainjardun zuten eta aitzakia gutxirekin utzi zituzten aurkakoiritzidunak. Herritar gazte hauen musika entzun nahi izanezgero, sar zaitezte helbide honetan: http://www.danba-ka.com/.

Bejondeiela taldekideei eta beren laguntzaile zein ja-rraitzaileei! Zorioneko gaude mutrikuarrok, berriz ere,musikaren arloan.

bi hitzetan 99

Page 10: KALAPUTXI 81

Nolakoa izan zen, Maritxu, zure haurtzaroa? Nola jantzi zinen euskaran?

Ez dut uste oso ezberdina izan denik nire ingurukoengandik. Besteek bezala,etxea, kalea, eliza eta eskola izan nituen hezitzaile; agian, giro politiko be-rezia izan genuen gure denborakook: diktadura, monarkia, errepublika, ge-rra eta berriro diktadura, ez dute belaunaldi guztiek bizitzen. Horiek, ja-kina, izan dute eraginik guregan.

Etxean abertzale eta euskaltzale ziren gurasoak, eta euskararen lehe-nengo iturria horixe izan zen, etxea. Kalea, zer esanik ez, euskara hu-tsez bizi genuen. Erdara kolpean sartzen zitzaigun eskolara joatean:han ez zen txintik ere euskaraz. Elizan dotrina euskaraz izaten genuen,baina jaunartze txikia eta handia egiten genuen urteetan baino ez;Emakume Batzan erakutsi ziguten dotrina euskaraz, errepublikak es-kolan ematea debekatu zuenean. Hala ere, pixka bat hasi ginene-an, Samielan zegoen Sor Felisa Makaiak, Nafarroako Sarasaherrikoa bera, erakusten zigun gutxi batzuei euskara jan-tziagoa, baita idazten ere; esan behar, orduz kanpo iza-ten zirela eskola haiek, eta ahalegin berezia jartzenzuela guk ikas genezan. Gogoratzen naiz, bai-ta, udaletxean egin izan genuela pare bataldiz azterketa antzeko zerbait, non bes-te gaien artean, euskara idatzia eresartzen zen: errepublika denbo-ra izango zen. Huraxe izan zen,etxean gertatzen ziren erre-bista eta liburu apurren ira-kurketaz gain, gehien ika-si nuen lekua.

Maritxu Andonegi 1924ko maiatzean jaio zen Mutrikun. Bere adin ingu-ruko nesken antzera igaro zituen haurtzaroko eta gaztaroko urte zaileta berezi haiek. Hala ere, bere bizitzaren ildoen artean, bada bat, apurbat berezia: euskararena. Ezohikoa zen emakume batek luma hartzeaeuskaraz idazteko; Maritxuk denbora apur bar sotilki eskaini izan diolan horri, eta orduko “Zeruko Argia”n zabaltzen zituen herriko berriakherritar askoren atseginerako; zer esanik ez, herritik kanpo herriminezbizi zirenentzat. Euskararen beste alorretan ere, bere ahala eskaini izandu, batik bat, ikastolaren sorreran.

Sor Felisa Makaiak erakutsizigun euskaraz idazten““

karenka1100

MMAARRIITTXXUU AANNDDOONNEEGGII ““LLEEKKOONNDDEE””rreekkiinnbbiizziittzzaa ooppaarrooaa ggooggoorraattzzeenn

Page 11: KALAPUTXI 81

Martxoaren zortzian ospatuko da emakume langileeneguna. Nola bizi izan duzu lan mundua?

Gure adineko emakume gehienok egin dugu lana etxetik kan-po. Oraindik eskola denboran ginela, goizez eskolara eta arra-tsaldez “eskabitxara” joaten ginen antxoei burua kentzera;tinetara ere ez ginen iristen, eta harriak jartzen zizkiguten lu-rrean haien gainean jarrita lan egin genezan; ni Karlosenerajoaten nintzen, eta han jarduten genuen gehienetan kantukantari; pozik, etxera diru apur bat eramaten genuelako.

Aitak bere kontura lan egiten zuen pilotarako zestak egiteneta zumezko jarleku eta otarrak konpontzen; beraz, laster ha-si ginen aitari laguntzen ere. Lan horretan jarraitu izan dutezkondu eta gero, urteetan. Baina, etxeko diru sarrerak gehi-tzeko beste lan batzuetan ere ibili nintzen: ”Euzkitza”nekosagardotegian botilei papera jartzen; “despeskan” deitzen zi-datenean; Imanol Pikerrren guraize fabrikan, komentu au-rrean tailerra zuenean, neu nintzen, denbora batez, emaku-me bakarra hainbat gizonen artean; eta etxeko lanak ere eginbeharra zegoen, eta ez ziren nolanahikoak. Emakumeok egunbat baino gehiago merezi dugu egutegian.

“Despeska” komentatu duzu. Nola egiten zen?

Arrantzatzeko era ez zen “etxarak” egitea, orain bezala; sa-reak bertikalean jarrita uzten zituzten itsasoan, eta antxoamailatan burua sartuta gelditzen zen. Asko harrapatzen zu-tenean edo berandu etorri, tripulaziokoei laguntzeko deitzengintuzten, eta han joaten ginen itsasontzira arraina libratze-ra. Arrainekin otarrak bete, kofradian pisatu, eta fabriketaraeramaten zituzten idiak tiratako karroetan “Patxuelasek” eta“San Juan Txikik”.

Nola bizi izan zenuen gerra denbora?

Gerrak, denak dira txarrak, eta gurean, galtzaile atera gine-nez, ondorengoak ere bai. Gure aita alkate izana zen erre-publika garaian, eta Hondarretako kartzelan bukatu zuen.Hori zela eta, familia sakabanatua gelditu zen: ama Donos-tiako “Hispano Americano” hotelera joan zen lanera, lehe-nago ere han lana egindakoa baitzen; horrela, aitarengandikhurbilago zegoen bisitak egiteko, eta behar zen dirua atera-tzeko bidea zen; ahizpa Itziar Etxarri Larraunera eraman zu-

ten amaren familiarengana, eta besteok etxean gelditu ginenamonarekin. Hala ere, aita ez zen denbora askoan egon kar-tzelan hemen zituen lagun batzuen gestioei esker, eta berri-ro familia oreka lortzera iritsi ginen. Hori izan zen nik biziizandako garrantzizkoena.

Eta, gaztaroa? Nolakoak ziren jai giroak?

Jai giroan gizonek zuten beti protagonismoa. Sagardotegie-tan asmatutako xelebrekeriak ziren bizitzari poz apur bat ema-ten ziotenak. Neskontzat dantza sueltoa zen alaitzeko bide-etako bat. Mutilek “aurreskua” dantzatzen zutenean, hanegoten ginen neskatxak noiz aterako zain; baina, gehienetanadineko emakumeak ateratzen zituzten korrora guri txantxaegiteko. “Piñasteiko” jaiak nituen nik atseginenak.

Bestela, eliza ingurua bizi genuen gure jai egunetan. Koruanere kantatu izan dut; pentsa nolakoak ziren orduko kontuak:elizako korura ezin ginen joan emakumeok, eta behean ego-ten ginen kantatzeko ordua ailegatu arte; tokatzen zenean,gora joan, kantatu, eta berriro jaisten ginen, hurrengora ar-te. Halako batean, konturatu ziren ezin zela horrela jarraitu,eta utzi ziguten koruan egoten. Jakina, inoiz ez ginen gizo-nekin ardo goxoa edatera joaten koru atzera.

“Zeruko Argia”n herriko berriak idazten zenituen, eta“Goizeko Izarra” Ikastolaren sorreran ere parte hartuzenuen. Nola izan zen?

Gure herrian beti izan dira euskara zaleak. Pello Jaunak, ge-rra ondorenean apaiz etorri zenean, ahalegin handia eginzuen indar horiek bildu eta antolatzen; niri lan hori egitea to-katu zitzaidan, eta hala egiten nuen, beti Pello Jauna eta Zi-riako Andonegi atzetik nituela. Ikastolaren sorreran ere ber-dintsu, talde indartsu bat zegoen ekinean eta nik neure bu-rua eskaini nuen ahal nuena egiteko. Ez dakit gauza handi-rik egin nuen, baina une batzuetan pasatutako beldurrarentamainakoa izan bazen, benetan handia izango zen. Denazen ezkutuko lana, paperak, bidaiak, bilerak,… ; baina, hordago dagoena.

Beno, Maritxu, eskerrik asko gurekin solaserako prestagertzeagatik, eta ondo jarraitu.

Pello jaunak ahalegin handiak eginzituen herrian ziren indarrak biltzen““

Page 12: KALAPUTXI 81

Korrika 13rekin batera sortu zen kanpaina da Korrikalaguntzailea. Orain, beste Korrika baten atarian gau-de, 2009ko martxoaren 26an hasiko baita Korrika 16,eta berriro ere, Euskal Herriko bazter guztietara za-balduko da, ozen, euskararen aldeko aldarria.

Hori horrela izan dadin, zure laguntza behar du AEK-k. Ezin ahantz daitezke oraindik ere AEK-k eus-kararen aldeko lanean jarduteko dituen baliabide urriaketa oztopo handiak, batez ere, Nafarroan eta Iparral-dean. Baina AEKren ekimenari esker, zu eta zure mo-duko milaka euskaltzaleren laguntzari esker, Korrikaden bezalakoa izatea lortu da.

Korrika laguntzaileek, 12 euroren truke, laguntzailedirela adierazten duen pina, urtarriletik aurrera Eus-kal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izateaahalbidetuko dien Korrika laguntzailea txartela, etatxartela erabili ahal izango den komertzioen zerren-da duen katalogoa eskuratuko dituzte.

Rami hasi zen Afrikaneta Andoni GernikanMaddalen berriz SohütanEvaristo Amerikaneuskara herrian doaEuskal Herria korrikaneuskara herrian doamundu bat euskal herritan

Mikel oinez gehienetanPepe eta Elvira trenetanMohamed lanetik bueltaneta Nekane bizikletanmundu bat doa korrikahizkuntzaren bideetanmundu bat doa korrikaeuskararen herrietan

Karriketan korrikakorrika karriketandoa euskara... uhookarriketan korrikakorrika karriketan doa mundua... uhoo

Karriketan korrikakorrika karriketandoa euskara... uhookarriketan korrikakorrika karriketan doa mundua... uhoo

Ongi etorri Aitorgaldu zuen ta bila datorongi etorri Saraiheldu arren korrika darraiKantatu dezagunOngi etorri lagun!Euskara herriraZure herrira zatozena!!

Orain euskara da soaeuskaraz doa pausoaeuskara da itsasoazerua lurra auzoaeuskara herrian dagoeuskaraz mundu osoaeuskara herrian dagoeuskaraz mundu osoa

Karriketan korrikakorrika karriketandoa Euskara... uhookarriketan korrikakorrika karriketan doa Mundua... uhoo

Karriketan korrikakorrika karriketandoa Euskara... uhookarriketan korrikakorrika karriketan doa mundua... uhoo

Bidaia zugan badaeta bidea zeu bazaramundua da euskarazatoz mundu bat Korrikara

Kantatu dezagunOngi etorri lagun!Euskara herriraZure herrira zatozena!!

korrikalaguntzailea

ONGI ETORRI, LAGUN!!

gizartia1122

Page 13: KALAPUTXI 81
Page 14: KALAPUTXI 81
Page 15: KALAPUTXI 81
Page 16: KALAPUTXI 81
Page 17: KALAPUTXI 81

Zelai berriaren hogeita bost urteak gogoratu dituzue.Zergatik?

Ospakizunak berak ez zeukan garrantzi handirik; baina, egu-neroko jardunean, gure beharrei irtenbidea bilatu nahian,atzera-aurrerako ahalegin asko egin ditugu azken bi urte haue-tan, eta orduan konturatzen zara gure aurretik ibilitakoeknolako lanak egin zituzten zelai zahar hari, bilakaera handibat emanaz, orain duen aurpegia jartzeko: lan izugarria, be-netan; eta ez hori bakarrik, hogeita bost urte hauetan haintxukun mantentzea ere ez da lan makala izan. Beraz, ospa-kizuna jende guzti horri omenalditxo bat eskaintzearren izanda, eta aprobetxatu dugu plano batzuen bitartez gure eska-kizunak agertzeko.

Gaurko egoera ez zaigu batere erosoa gertatzen; sei talde di-tugu, eta asteburu bakoitzean hiru partidu jokatuz, gero etazailagoa egiten zaigu zelaia egoera egokian mantentzea, eta,jakina, behartuta gaude entrenamenduak Ondabarron egi-tera. Horrela, gauza bat planteatzen genion geure buruari:gure aurrekoak hain lan handiak egiteko gai izan baziren, gugai izan behar ginela orain ditugun beharrei erantzuteko. Ho-rretan ahalegindu gara udala eta partidu politikoekin gureproiektuak aurkeztu eta debatitzen. Lehen proiektua handiazen, non, azpiko aparkamendu eta inguruko eraikinak be-giztatzen genituen. Hirigintza arduradunengana zuzenduta,udalaren asmoak Ondabarroko kirol gunerantz bideratzenzirela erantzun zitzaigun; baina, asmo horien gauzatzea lu-zarorako denez, beste proposamen bat egin genien bitartehorretarako: aldagelak txukundu, zelaia belar artifizialez es-tali, pena handiz baina praktikotasunari begira, eta osagarridiren argiztatzea eta horrelakoak egitea.

Eta badirudi erantzun baikorra jaso duzuela...

Bai, horretan saiatu izan gara, eta zuzendaritza utzi baino le-henago gai hau bukatuta edo bideratuta utzi nahi genien on-dorengoei, bidea errazteko asmoz; beraz, pozik gaude. Egiaesan, lehenengo erantzuna ez zen izan hain baikorra, zerenez baitzen sartzen udalak zituen lehentasunetan, ez zegoe-lako behar adinako dirurik; baina Zapateroren diru laguntzeiesker badirudi posible dela, nahiz eta proiektua oraindik Ma-drilen onartzeko dagoen.

Noiz gauzatuko da asmoa? Eta zer suposatzen dizue ho-rrek?

Gauzak bide onetik joanda, denboraldi bukaeran hasiko li-rateke lanak, eta denboraldi berrirako prest behar lukete. Bes-te herri batzuetan ere egin dituzte horrelako lanak, eta epehorretan bukatuta zituzten. Aldagelekin sor daitezke arazo-ak, baina harremanetan jarraitzen dugu udaleko arkitektoa-rekin gauza guztiak ahalik eta egokien konpon daitezen.

Belar artifizialak, nolabait esateko, mugagabeko erabilera etaOndabarrora joan beharrik ez izatea suposatzen du, horrekematen duen erosotasunarekin; aldagelak, ostera, bi beste-rik ez ditugu, eta neska eta mutilen ekipoak ditugunez, par-tidu eta entrenamenduak planifikatu egin behar izaten di-tugu, beharrezko diren tarteko denborak kontuan hartuz;horregatik, horiek eraberritzeak, aldagela gehiago eginez ins-talazioak hobeto aprobetxatzea ekarriko luke. Argiztatzea,zer esanik ez, beharrezkoa dugu iluntasun orduak aprobe-txatzeko. Beste kontu txikiago batzuk ere badaude, baina de-na ondo ateratzea espero dugu.

Belar artifizialarenak irekitasunik ematen du beste ki-rol batzuk ere praktikatzeko?

Gu ez gara inoiz itxiak egon beste kirolei, eta orain ere ezgaude. Gauzak hitz eginez bideratu daitezke, eta ez zait ba-tere arraroa egingo eskoletako haurrak zelaian ikustea, edobeste zenbaitzuk korrika. Dena den, instalazio guztiek behardituzte erabilerako arauak; horiek betez gero, gure aldetikez dut uste inolako eragozpenik izango denik.

SAN MIGEL FUTBOL ZELAI BERRIAREN 25. URTEURRENA

Gabon jaien inguruan, Zabiel Jauregia aukeratu zuten Mutriku Futbol Taldekoek zelai berriaren hogei-ta bost urte zirela-eta, orduko zenbait argazki eta oroigarri aurkezteko, eta, baita ere, zelaiaren mol-daketarako dituzten eskakizunak azaltzeko. Ez da denbora asko igaro, beren eskakizunetako batzukbeteko direla iragarri zaienean, Madrileko gobernuak lan krisiari aurre egiteko zabalduko dituendiruei esker. Jose Mari Etxaburu lehendakaria izan dugu solaskide.

Hainbeste lan egin zutenei gureomena egiteko besterik ez da

izan zelai berriaren 25. urtemuga““

kirola 1177

Page 18: KALAPUTXI 81

Abuztuan sarturik, heriotzenetengabeko gorakadanabaria zen. Hilaren 9an,

esaterako, hamabi hildako gertatubaziren, hurrengo egunak bestehamaika utzi zituen. Esan behar,hala ere, guztietan egunik bel-durgarriena hilaren 12a izan zela,egun hartan soilik, heriok heme-zortzi pertsona eraman baitzi-tuen. Gaixo gehienetara iristekoahaleginean, Roque Añorgaizeneko bigarren zirujaua etorri zenherrira. Abuztuaren lehen hama-bostaldia izan zen, ezbairik gabe,izurritean ezagututako aldirik zi-talena.

Menperagaitz egin zen erasogordin hartan, osasun batzordeakJose Iribarren bidali zuen bigarrenaldi honetan gobernadoreari la-rritasunaren berri eman eta ahal-bait azkarren beste mediku batbidaltzeko eskabidea egitera. Hark,gauez, Donostiarantz abiaturik,egitekoa betez eta, berriro gaualagun, Zestoa aldera jo zuen hangobainuetxeko zuzendari zen JustoZabala sendagilearengana, Mutri-kurantz joan zedila eskatzen ziongobernadorearen aginduaren berriematera. Igande arratsalde batezherriratu zen. Alabaina, Gipuz-koako beste herrietan bizi zutenantzeko beharrek eraginda edo,hurrengo ostegun goizean utzizuen gure herri erabat men-peratua.

Gangeria, kale nahiz baserri,zoko guztietara hedatua zen. Bestemediku baten laguntzaren zainzeudela, gauzak are zailago jarri-ko zituen gertakari batek astinduzituen mutrikuarrak. Delgadomediku jauna eta zirujauetakobat gaixotu egin ziren. RoqueAñorga baino ez zen geratzenherriko gaixo oldeari aurre egi-teko. Horretan, Ondarroako bizar-gin eta odol-xurgatzaile zen Ma-

...ET...ETAA HERIOK GURE HERRIAHERIOK GURE HERRIA HARHARTU ZUEN BIZILEKU (eta 3) TU ZUEN BIZILEKU (eta 3) Denboraz labur baina aldi berean bukaezin bihurtutako amesgaizto hartan, egunez egun,gertatu, ikusi, bizi nahiz sentitu izandako gorabehera erdiragarriak, barne zokorik sako-nenean betiko itsatsita geratuko ziren. Baina herrikideen nahigabe, malko eta samin ga-rratz guztiak, elkartasunez, babes gozoz eta hurbiltasun samurrez bildu nahi izan zituzten,zalantzarik gabe, aurrera egiteko zoria izan zuten mutrikuar beti esku zabalek.

1188 historixa

Page 19: KALAPUTXI 81

kabeo Lekue jauna bere borondatezko laguntza eskaintzera etorrizen. Esan behar, Mijoa auzoko baserrietara eta, batik bat, Saturraranbaserrira mugatu zuela bere egitekoa. Egunak aurrera zihoazen. Antze-man zuten, pixkanaka izanik ere, heriotza kopurua jaisten hasia zelaeta, ia osasun zerbitzurik gabe geratuz gero egoerak berriro oker-rerako bidea hartu ahal zuelako arduraturik, osasun batzordeak, hiru-garrenez gobernadorearengana zuzentzea erabaki zuen. Abuztu-aren 19ko gaua zen. Oraingo honetan itsasoz, Jose Manuel Ando-naegui patroia beste hamalau gizon harturik, Donostiarantz abiatuzen gobernadoreari mediku baten eskaera egiten zion gutun bateramatera. Agindu zehatz bat ere bazuten, alegia, medikua lortubezain azkar, itsasontzian hartu eta berehala Mutrikura itzul zitezela.Oraingo honetan herriratu zen sendagilea Mateu izeneko medikufrantsesa izan zen eta, honek etxez etxe gaixoak ikuskatzen eta osa-sun baldintzak aztertzen gau eta egun jardun ostean, biharamuneanherria utzi zuen.

Azkenik, bazirudien neurria hartzen hasi zitzaiola gaitzari. Hilarenerdiaz geroztik, emeki-emeki baina tinko, eguneko heriotza kopu-rua beheranzko jitea hartzen hasi zen. Hilaren 21ean sei izan zirenhildakoak, 23an, zazpi, eta 29an, berriz, bost. Irailean sarturik, izu-rritea ia guztiz menperatua zuten eta azken astinduak ematen arizela ematen zuen. Badirudi, irailaren 15ean eman zituela azken astin-duak, hirurogeita lau urteko emakumea eta 10 urteko neskatoa era-manez. Bi hilabete luzeko gau ilunaren ostean, beraz, lehen argi iz-piak ikus zitezkeen.

Honelako zorigaiztoko gertakari lazgarriek, baina, heriotza ugariezgainera, egoera are korapilatsuago bihurtzen zuen beste hainbatarazo zekartzaten berekin. Uda hasiera hartan, neguan harrapake-ta oso kaskarrak izan omen zituztenez, etxeetako ekonomia hobe-tuko zuen udaldiko abagune emankorragoaren itxaropenez zeudela,asmoak ustel bihurtu zitzaizkien. Gangeriaren atzamar ankerretaneroritako beste herrietan legez, Mutrikuko sarrera-irteeretan, osasunarauak agindurik, zaintza zorrotza ezarri zuten pertsona zein zer-nahi produktuen garraiatze nahiz mugimenduei zegokienez. Galaraziazuten, beraz, arrantza harrapaketak herritik kanpo ateratzea, irabaziaziurtatuko zien salmenta eragotzita. Estutasunak bultzaturik, abuz-tuaren 2an kofradiako presidente zen Jose Luis Egaña jaunak dei la-rria egin zien herriko agintariei ataka larri hartatik irteteko zerbaitegin zezatela eskatuz. Egoera hartan, berehalakoan gidaritza hartuezean, gosearen mamuak berebizikoak eragiteko zorian zeudekeen.Horretan, Juan Francisco Azilona alkateak eta udal osasun batzordeakauziari adarretik helduz oinarrizko elikagaiak ziurtatzeari ekin zioten.Janari txartelak prestatu zituzten familia txiroenek egunekoa ziur-tatu ahal izateko. Okelari zegokionez, herriko hornitzaileak, 5.300libratik gora banatu zituen. Ogia, berriz, gehientsuena herrikoa izan-da ere, kanpotik ekarritakoarekin bat eginik, 13.000 libra baino gehi-ago eskuratu zitzaizkien. Hamarren bat arroa arroz inguru ere ba-natu zen herritar behartsuenen artean.

Janaz gainera beste behar larriak ere bazituzten. Osasun egoeralarrienean zeudenei, hau da, familiako guztiak edo ia guztiak gaitzakharturik zeudenei, zaintza bermatzen ahalegindu ziren. Badakigu,hiru emakume, bederen, hartu zituztela zeregin garrantzitsu horre-tarako. Heriotza andanak hainbat guraso gazte, ama, aita edotabiak batera eraman zituenez, haur kopuru dezentea guraso batekinsoilik edo umezurtz geratu zen. Hauetako asko ahaideen altzo beroanhaziko bazituzten ere, beste hainbat, aldiz, babes premia gorrianzeuden. Hori ikusita, udal agintariek herrian aña lana beteko zutenemakumeak bilatu zituen. Hogei haur baino gehiago izan ziren, kalenahiz baserrietan, amultsuki zaindu zituztenak. Zaintza hau, gura-soak aurrez bereganatu ezean, haurrak 18 hilabete bete artean luzazitekeen. Hurrengo urteko otsailaren azkena bitartean, udalak 2.578erreal ordaindu zizkien betebehar garrantzitsu honetan aritu zirenei.Izan ziren bestelako laguntzak ere. Hain zen kaskarra hainbat fa-miliak bizi zuen egoera, beretarrei lur emate gastuei aurre egiteaere ezinezkoa zitzaiela; zori horretan gertatu ziren berrogeita seihildako helduen nahiz hamazazpi hildako gaztetxoen familiakoeizegozkien ehorzketa gastuak bere gain hartu zituen udalak.

Kolerak sorturiko beharrizan hauei guztiei eta zeharka sortzen zirenbeste hainbati aurre egin ahal izateko, ezinbestekoa zen, erantzunneurritsua emango bazien, nonbait diru iturri emankorrak aurkitzea.Buruturiko zenbait elkarrizketaren ondorioz, Foru Aldundiak udalari14.000 errealeko mailegua aurreratu zion urte berean itzul zezanbaldintzapean. Gobernuak indarrean jarritako osasun arautegiak,bestalde, sortzen ziren larrialdiei erantzuteko asmoz, agintariei es-katzen zien aberatsen artean eskuzabaltasunerako deia egiteko eta,nonbait, Mutrikuri dagokionez behinik behin, eman zuen fruiturik.Bergaran, adibidez, mutrikuarrak laguntzeko egin zen herri eskari-an, 2.600 erreal bildu zituzten. Oñatiar batek, 1.340 erreal, bergararbatek, aldiz, 1.000. Mutrikuarren artean ere, Mª Francisca Ulazia etaJose Andonaegui mutrikuarrek 1.000 bana erreal luzatu zituzten.Iruñeko gotzainak, 800, euskal hiritar batek 500 eta Zaldibiakoerretoreak 200. Beste hainbat hiritarrek ere kopuru txikiagoakeskainiz laguntza eskerga eman zuten. Azkenik, esan behar, Espainiakoerreginak alargun eta umezurtz gipuzkoarren artean banatzeko eman-dako 20.000 errealetatik, Mutrikuri 500 egokitu zitzaizkiola.

Azkenik, esan behar, izurriteak zenbat hildako eragin zituen ze-hazki jakitea zaila dela. Edonola ere, 1855. urteak utzitako 318 hildako-ren zenbaki izugarriari, urte haietan 75 inguruan zegoen ohiko he-riotza kopurua kenduz gero, pentsa genezake 230 eta 245 heriotzaartean legokeela uda hartan bi hilabetez luzatu zen izurrite ankerhark eramandako herritar hildakoen zenbatekoa. Iturri batzuen arabera,Mutrikuko biztanleriaren %14 izan zen zenduen zenbatekoa.

Jose Angel Lizardi

INFORMAZIO ITURRIAK:Mutrikuko Udal Artxibategia.Gipuzkoako Elizbarrutiko Artxibategi Historikoa.

historixa 1199

Page 20: KALAPUTXI 81

bertsoak2200

Page 21: KALAPUTXI 81
Page 22: KALAPUTXI 81

gizartia2222

Maria Eugeniak azaldu digunez, Gipuzkoako Eliz Barrutiakmisioez arduratzen den atal bat dauka; bertan biltzen dituz-te misiogintzako proiektu eta laguntza-eskabide guztiak,eta bertatik ezartzen zaio herri bakoitzari proiektu jakin bat.Mutrikuri Haiti egokitu zaio, Gipuzkoako beste herri batzue-kin batera. Haitira bidalitako dirua haur eta ama haurdu-nentzako osasun-zentru bat zabaltzeko izatekoa zen, bainaiaz jasan zituzten lau urakanen ondorioak hain larriak izandirenez, larrialdietarako eta premiazko lehengaiak eskura-tzeko erabiliko dute. Horrek dakarrena zera da, haur etaama haurdunentzako osasun-zentruaren proiektua eten etaatzeratu egingo dela.

Haiti Karibean dago, Errepublika Dominikarrarekin mugaegiten du eta, jakina denez, irla bat da. Zeharo soildutadagoen irla bat; izan ere, lurraldearen %3 baino ez dabasoa. Zortzi milioi eta erdi pasatxo biztanle dira, gehienakafrikar jatorrikoak eta gutxi batzuk zuri eta mestizoak. %70pobrezia gorrian bizi da, bataz beste 57 urte bizi izaten dira,eta edateko urik eta saneamendurik gabeko etxeetan pila-tzen dira. Zer janik ezak gogor eragiten die haurrei, etahamalau umetatik bat ez da urtea betetzera iristen. Gehie-nek ez daukate oinarrizko osasun zerbitzurik, eta, daudenapurrak, urruti eta azpiegitura eskasekoak dira. Haurrenerdiak baino ez daude txertatuta; Afrikan baino okerragodaude horretan!

Haurren artean, arazorik larriena desnutrizioa eta behera-koa da. Bost urtez azpiko haurren artean lautik bat gaixorik

dago, eta aurrera ateratzen direnek ere euren gorputz etagarunen garapenean kalteak izaten dituzte, betiko.

Egoera tamalgarri horretan, bertako misiolariek laguntza-eskea egin dute bost urtetik beherako haurrak eta haurdundauden emakumeak zaindu ahal izateko osasun-zentru batzabaltzeko. Haurrei txertoak eman, haurdunaldiak zaindueta desnutrizioak eta beherakoak jotako ume gaixoak sen-datzen ahalegintzeaz gain, elikadurari buruzko heziketazabaldu eta ohitura osasungarriak ezarri nahi dituzte.Horien artean, barazkiak nola erein eta landatu ere eraku-tsiko diete eta, horretarako, baratzak sortu eta zaintzen ika-siko dute.

Haitiko kontuak utzi eta atzera herrira itzulita, Misio Tal-dekoek eskerrak eman nahi dizkiete Udalari, Donibanekolokala utzi dietenei (bertan ipini dute-eta Misioetako dendaiazko Gabonetan) eta, orokorrean, herritar guztioi eskuza-baltasunez erantzun izanagatik. Bidezko merkataritzakoproduktuak saltzen jarraitzeko, gainera, hilean behin zabal-du nahi dute dendatxo bat Zinboan. Eta martxoan, Sos Racis-mokoekin batera, erakusketa bat egingo dute hilaren16tik 30era bitartean, Zabielen.

Bestalde, Maria Eugenia, Lourdes, Marta eta Mari Cruzekbesoak zabalik hartuko lukete laguntzeko prest legokeenedozein herritar, hileroko denda eta horrelakoak martxanjartzeko laguntza beharrean egoten dira-eta.

Aurreko alean aurreratu genuenez, Gabonetan Musi-ka Eskolakoek bildutako dirua Misio Taldearentzatbildu zen. Kalaputxik herriko Misio Taldeko partaide-engana jo du (Maria Eugenia, Lourdes, Marta eta MariCruz) eta esku artean duten proiektuari buruzko xehe-tasunak jaso ditugu.

MISIO TALDEA

Page 23: KALAPUTXI 81
Page 24: KALAPUTXI 81

JULENZorionak otsailaren12an 2 urte beteko

dituen etxeko txipristi-nari. Karmele, Aitor,Leire eta Manuren

partez.

ANDERZorionak!! Zure

lehenengo urtebete-tzean. Mutrikuko,

Ondarruko eta Eibarkofamiliaren partez, batez

ere aitatxo eta ama-txoren partez.

Muxu bat.

NAROAMartxoak 30ean

2 urte beteko dituengure etxeko bihotzari,

Zorionak!etxeko denon partez.

NADIABejondeizula, Nadia,

gogor lan eginda, bainaazkenean Doktore titu-luaren jabe egin zara!Txirritxa, Mauleon eta

Txorietxetarren partetik.Turkish.

ITZIARZorionak amona,

zure urtebetetzean!Bazkari ederra eta

postre hobea prestatuguretzat, guk opariaprest daukagu eta!

MAIALENZorionak Maialen,

martxoaren 3an 5 urteegingo dizulako. Muxu

haundi bat etxeko guztion eta batez ere

Mikelen partez.

EMAKUMEAKEmakume langileen nazioarteko

egunean, martxoaren 8an, ZORIONAK!

Beste urte bat gehiagozure aldarrikapenak egunero

egunero borrokatzeko: etxean,auzoan, kalean, lanean, eskolan,

herrian, maitasunean… BERDINTASUNEAN BIZI NAHI

DUGULAKO!

Etxeko inor edo lagunen bat zoriondunahi baduzu, ekarri argazkia Luardora

edo deitu 635748393ra. Guk hemengo txoko honetan

sartuko dugu! Hau suspensea! Baina badakizu non dagoen ala? Deitu!Datorren zenbakian, soluzioa!

ZER DA? NON DAGO?

Page 25: KALAPUTXI 81

argazki zaharrakargazki zaharrak

LAUKOTEARamonita Txurruka, Maite Arrizabalaga,Arantxa Belaustegi“Moxka”, Lurdes Belaustegi“Moxka”.

Idoia Arrizabalagaklagatako argazkixak

HIRU NESKAMartina Lizardi,Mª Pilar Txurrukaeta Isabel Zumalabe.

Page 26: KALAPUTXI 81

INAUTERIAK’2009INAUTERIAK’2009Otsailak 20, barixakua

Arratsaldeko 4:00etatik aurrera, KALEJIRA PIKOMELATOSEKIN, BANDAREN TXARANGAKLAGUNDUTA. Ondoren, EUSKARAOKEA haurrentzat.

Otsailak 21, zapatua

Eguerdian, Dantza saioa Gure Ametsa Dantza Taldea-ren eskutik18:00etan, Txanogorritxu ikuskizuna haurrentzat,Miruaitz frontoian19:00etan, Pikomelatosen kalejira Bandaren Txarangaklagunduta20:30ean, Iturengo joaldunen kalejira23:00etan, Disko Festa

MARTXOAK 8, EMAKUME MARTXOAK 8, EMAKUME LANGILEAREN EGUNALANGILEAREN EGUNA

UDALEKO BERDINTASUN ZERBITZUAK ANTOLATUTA

Martxoak 4 eta 5, eguaztena eta eguena

EMAKUMEENTZAKO AUTODEFENTSA IKASTAROAZabiel kultur etxean, 18:30etik 20:30ak arteIzena ematea, Turismo bulegoan.

Martxoak 6, barixakua

IPUIN-KONTALARIA: IPUIN EZ SEXISTAK.Zabielen, arratsaldeko 17:30ean.6 urtetik gorako haurrentzat.

ZINE-FORUMAEmakume langilearen egunaren inguruko pelikula.Zabielen, 22:30ean

Martxoak 7, zapatua

ANTZERKIA: "KANPAIA JO BITARTEAN"Zabiel kultur etxean, arratsaldeko 8etan

22662266 agenda

Kalaputxi, 81. zenb.otsaila - martxoa

Apirilak 11 - Ekainak 20 -Abuztuak 20 - Urriak 10 - Abenduak 19

Egun guztiak barixaku, arratsaldeko 18.00etatikaurrera anbulategian

ODOLAODOLA EMAEMATEKOTEKOEGUNAK’2009EGUNAK’2009

MUTRIKUKO ODOL EMALEEN ELKARTEAKANTOLATUTA

• Martxoak 15Urbasa – Ballo (1197 m., Entziako mendilerroa) –Agurain• Apirilak 5Urkiaga – Alba (1074 m., Baztan) – Elizondo• Maiatzak 24Jorrios (837 m., Karrantza)• Ekainak 21Itxaso – Artzamendi (931 m., Lapurdi) – Itsusiko Aitzak – Bidarrai• Uztailak 3, 4 eta 5 / Palentziako mendiak: · Cardaño Arriba – Peña Prieta (2538 m.) – San Glorio · San Glorio – Coriscao (2234 m.) – La Vueltona (1960 m.)• Irailak 13Ataun – Sarrastarri (996 m., Nafarroa) – Lareo – Lizarrusti• Urriak 25Toloño mendilerroa (1271 m., Araba) (Bazkaria Labastidako bodega baten)• Azaroak 15Kortakogain – Aumategi (1191 m., Elgeako mendilerroa) – Ozaeta• Abenduak 13Deba inguruak.

MENDI IRTEERAK’2009MENDI IRTEERAK’2009BURUMENDI MENDI ELKARTEAK ETA ARTIBAI, AURRERA, LUMENTZA, ETABURDIN KURUTZ MENDI ELKARTEEK

ANTOLATUTA

KALAPUTXI egitenparte hartu nahi baduzu,deitu 635748393ra.

Gustura hartuko zaitugu!

Page 27: KALAPUTXI 81
Page 28: KALAPUTXI 81